JARDUTEKO PROTOKOLOA
2. AGERTOKIAK.
2.1.1. Sarrera-irteerak.
2.1.2. Jolastordua.
2.1.3. Jangela.
2.1.4. Garraioa.
2.2. HEZKUNTZA JARDUERA TXANDAKATUA.
2
1. SARRERA
Dokumentu honen xedea da Aita Iparragirre Herri Eskolan hezkuntza jarduera
antolatu eta 2020-2021 ikasturteari beharrezko segurtasun eta osasun-bermeekin ekin
ahal izatea. Hau da, datorren ikasturteko plangintza eta antolakuntza aurreratzea
inprobisaziorik egon ez dadin; eta arreta egokia bermatzea ikasleei, egoera dena-
delakoa izanda ere.
COVID-19aren hedatzea ekidin nahiaz hezkuntza-komunitatean kalitatezko
hezkuntzarako eskubidea bermatuko zaie gure ikasleei segurtasun eta osasun baldintza
onenetan. Ikasleez gain, irakasle, langile ez-irakasle, familia edo ikastetxera inguratzen
diren guztiei ere segurtasun eta osasun baldintza onenak eskaintzea beharrezkoa
delarik.
Horretarako, dokumentu honek zehaztuko ditu COVID19aren aurrean antolaketari
dagozkion agertoki ezberdinetako neurriak.
Prebentzio eta higiene neurriak argi eta garbi jasotzen dituen dokumentua erantsi
zaio Protokolo honi: KONTINGENTZIA PLANA, berau Laneko Prebentzio eta
Arriskuen Zerbitzuaren jarraibideetan oinarrituta osatu delarik.
Nola nahi ere, Protokoloak izaera dinamikoa du, eta osasun-agintariek ezarritako
jarraibideen arabera eguneratuko da uneoro.
Protokolo hau Aita Iparragirre Herri Eskolako Ordezkaritza Organo Gorenak
adostasun osoz onartu du eta Ikastetxearen Urteko Planean dagokion atalean txertatuta
joango da.
3
2. AGERTOKIAK
3 agertoki ezberdin aurreikusten dira:
4
2.1. AURREZ-AURREKO HEZKUNTZA JARDUERA.
2.1.1. Sarrera-irteerak:
Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek gelan sartu arte maskara jantzita eramatea
derrigorrezkoa izango da, horrez gain ilaran segurtasun tartea zainduko dutelarik.
Ikasleen pilaketak saihesteko ikastetxeak sarrera-irteerak modu antolatuan egiteko
hainbat eraikin eta ate dituenez era honetan antolatuko gara:
1) HH2 (18 ikasle): Haur Hezkuntza eraikineko SARRERA NAGUSITIK sartuko
dira.
Ikasle hauek irailean EGOKITZAPENA egingo dutenez talde txikietan eta
ordutegi ezberdinarekin etorriko dira ikastetxera. Gurasoek maskara eramatea
derrigorrezkoa izango da.
Urritik aurrera sarrerako ordutegi malgua izango dute eta irteera ordua 12:20an
izango da
2) HH3 (15 ikasle): Haur Hezkuntza eraikineko PARKEKO SARRERATIK
sartuko eta aterako dira. Ordutegiari dagokionez sarrera malgua izango dute eta
irteera ordua 12:20an izango da
3) HH4 (30 ikasle): Eraikuntza “prefabrikatuan” kokatzen dira eta beraiek
bakarrik daude espazio horretan. Beraz, ohiko ordutegian sartu eta atera ahal
izango dira.
5
4) HH5 (17 ikasle): Eraikuntza nagusian kokatzen dira baina beraien gela
kanpoko atarira ematen duten ateak ditu, ate horietatik sartuko dira ohiko
ordutegian.
5) LH 1. ZIKLOA (58 ikasle): Eraikuntza nagusian kokatzen dira eta SARRERA
NAGUSIA erabiliko dute ondorengo ordutegiarekin (Pasilloetan LH 2.
ziklokoekin ez elkartzeko): 8:55- 12:25 eta 14:25-16:25.
6) LH 2. ZIKLOA (63 ikasle): Eraikuntza nagusian kokatzen dira eta ATARIKO
SARRERA erabiliko dute ohiko ordutegian.
7) LH 3. ZIKLOA (63 ikasle): Eraikuntza nagusian kokatzen dira eta ATZEKO
SARRERA erabiliko dute ohiko ordutegian.
*Gurpildun aulkian edo ezintasun fisikoren bat duen pertsona orok sarrera nagusia
erabiliko du.
2.1.2. Jolastordua:
- Haur Hezkuntzako ikasleek 11tan gela barruan hamaiketakoa jango dute
eta ondoren 11:30ean jolastordura irtengo dira. Horrela ez dute Lehen
Hezkuntzakoekin kointzidituko. Haur Hezkuntzako maila bakoitzak
eremu bat izango du jolastorduan.
o PARKEA 1: HH2 eta HH3
o PARKEA 2: HH4
o 3. EREMUA: HH5
6
- Lehen Hezkuntzako ikasleak, jolastordura irten aurretik hamaiketakoa
jango duten gelan, ondoren ordutegi hauetan aterako dira kanpora:
o LH 1. zikloa: 10:55-11:25
o LH 2. zikloa: 11:00-11:30
o LH 3. zikloa: 11:05-11:35
7
Jolastorduko zaintzarako modu honetan antolatuko gara:
1. ZIKLOA
LH 2B (AMAIA) HEZI. (IDOIA) HEZI. (IDOIA) LH 1B (ALAZNE) P.T. (AMAIA)
MUSIKA (NOEL)
P.T. (AMAIA) INGEL. (NAIARA) LH 2A (LEIRE) IDAZ. (SAIOA)
LH 1A (ANA)
2. ZIKLOA
LH 5B (JORGE) LH 3B (IONAN) LH 3A (JOSUNE) LH 4B (ALIXI) LH 4A (MARIAJE)
3. ZIKLOA
LH 5A (NEKANE) LH 6A (AINARA) INGEL. (AMAIA) LH 5B (JORGE) LH 5 B (SULZANA)
LH 5 B (SULZANA) LH 6B (NEREA)
2.1.3. Jangela:
4 txanda antolatuko dira:
- 1. TXANDA: 12:15 - 13:00 HH
(22 bazkaldar + begirale 1)
- 2. TXANDA: 13:00 - 13:30 LH 1. ZIKLOA
(25 bazkaldar + begirale 1)
- 3. TXANDA: 13:30 - 14:00 LH 2. ZIKLOA
(26 bazkaldar + begirale 1)
- 4. TXANDA: 14:00 - 14:30 LH 3. ZIKLOA
(24 bazkaldar + begirale 1)
Txanda bakoitzean gela berdineko ikasleak egunero mahai berberetan kokatuz talde
egonkorrak mantenduko dira. HH-ko ikasleei 45 minutuko tartea utzi diegu
bazkaltzeko eta LHko ikasleei 30 minutuko tartea. Horren ondorioz, HH-ko
bazkaldarrak 12:15ean sartuko dira jantokira.
8
Bazkal ondorengo jolasorduan 3 eremu izango dituzte:
* Euria ari duenean: KIROLDEGIKO toldoak jetsiko dira eta 3 GUNE osatuko dira.
** Arratsaldez eskolan gelditzen ez diren HH-ko haurrak jasotzera 13:00 eta 14:30ean
etorri ahal izango dute gurasoek KIROLDEGIKO SARRERARA.
2.1.4. Garraioa:
Autobusean irakasleek, begiraleek, txoferrak eta 6 urtetik aurrerako ikasleek
maskara jantzita eramatea derrigorrezkoa da.
Ikasleek egunero eserleku berbera erabili behar dute.
9
2.2. HEZKUNTZA JARDUERA TXANDAKATUA.
10
2.2.3. Ikasleen ordutegiak:
LEHEN HEZKUNTZA:
Astean 2 egunez etorrita 8 ordu izango lituzkete ikastetxean, arloen banaketa modu
honetan gauzatuko litzateke:
- EUSKARA ordu bat.
- GAZTELANIA ordu bat.
- INGELESA ordu bat.
- MATEMATIKA ordu bat.
- INGURUNE ordu bat.
- GORPUTZ HEZKUNTZA ordu bat.
- MUSIKA ordu bat.
- TUTORETZA, tutorearekin dauden tarteetan egingo dira beharrezkoak
ikusten diren eskuhartzeak (covid19ak sortutako kezkei, emozioei…
buruz hitz egiteko, etab.)
- BALOREAK/ERLIJIOA eta PLASTIKAko lanak etxean dauden
egunetan egingo dira.
Tutoreek beraien taldeak espezialistekin ez dauden orduetan hartuko lituzkete eta
norberak moldatuko luke erakusten dituen arloen ordutegia eta antolaketa.
ESPEZIALISTEN ORDUTEGIA:
GORPUTZ ASTEL. ASTEAR. ASTEAZ. OSTEG. OSTI.
HEZKUNTZA
9:00-10:00 LH 1A LH 2A LH 1B LH 2B
10:00-11:00 LH 3A LH 4A LH 3B LH 4B
12:00- 13:00 LH 5A LH 6A LH 5B LH 6B
9:00-10:00 LH 1B LH 2B LH 1A LH 2A
10:00-11:00 LH 3B LH 4B LH 3A LH 4A
12:00- 13:00 LH 5B LH 6B LH 5A LH 6A
11
MUSIKA ASTEL. ASTEAR. ASTEAZ. OSTEG. OSTI.
9:00-10:00 LH 5A LH 6A LH 5B LH 6B
10:00-11:00 LH 1A LH 2A LH 1B LH 2B
12:00- 13:00 LH 3A LH 4A LH 3B LH 4B
HAUR HEZKUNTZA:
Haur Hezkuntzakoen kasuan Musika eta Ingelesa 11:00tik 11:30era litzateke.
11:00-11:30 HH 5 HH 4A HH 4B
12
2.2.4. Programazioa eta ebaluazioaren egokitzapena.
13
2.3. IKASGELAZ KANPOKO HEZKUNTZA JARDUERA.
Egoeraren arabera jokatuko den arren, ikastetxera bertaratuz lan egitea hobesten
da. Edozein arrazoirengatik hori ez bada posible etxetik bideo-deiak eginez antolakuntza
berbera mantenduko genuke.
14
2.3.4. Ikasleen lan-antolakuntza Haur Hezkuntzan:
- EDUKIAK: Lan proposamenak aukerakoak izango dira, eskolako dinamika bultzatzen
duten jarduerak (adimen anitzak bultzatzen dituztenak). Jarduerak hauek bidaltzeko posta
elektronikoa eta DRIVE-a erabiliko dira.
Hala ere, familiek egiten duten fitxen eskaera puntual horiei ere erantzuna emango zaio.
Urtebetetzeak egunean ospatuko dira audio edota gelako ohituraren arabera.
INGELESA: Landu beharreko ipuinarekin lotutako materiala: fitxak (liveworksheets),
ipuinaren bideoa, abestiak, errrimak.
MUSIKA: Mota desberdinetako lan proposamenak bidaltzea aurreikusten da: Bideoak,
Liveworksheets, Jarduera mota desberdinak (dantza, mugimendua, manipulaziokoak)
15
2.3.5. Ikasleen lan-antolakuntza Lehen Hezkuntzako 1. zikloan:
- EDUKIAK: Asteko plangintza bidaliko zaie ostiraletan ikasleei, asteburuan hurrengo
asteko beraien antolaketa egin dezaten. Plangintza horretan proiektuekin aurrera egiteko
jarduerak bidaliko dira ahal den neurrian, beste irakasgaiak ere bertan txertatuz.
Jarduera manipulatiborako aukerak ere eskainiko dira.
Hala ere, familien egoera desberdinak kontuan izanik, mota desberdinetako lan aukerak
eskainiko dira: Inprimatu ondoren egiteko fitxak, liveworksheets-erakoak, proposamen
irekiagoak etab.
INGELESA: “Testu-liburua online” ikasle bakoitzak bere pasahitzarekin izango duenez
ikasle bakoitzaren jarraipena egin ahal izango dugu. Horrez gain: liveworksheet, symbaloo,
kahoot, word fitxak, navio programa.
MUSIKA: Mota desberdinetako lan proposamenak bidaltzea aurreikusten da. Ahal den
neurrian, tutoreekin lantzen ari diren proiektuarekin lotura egiten saiatuko gara.
GH: Programazio laburrean aurre ikusitako ekintzak aurrera eramango dira moldatuta ahal
den neurrian. Jarduerak espazio txikietan egiteko modukoak izan behar dira.
ANTOLAKUNTZA: Jarduerak posta elektronikoz eta DRIVEZ partekatuko dira
ikasleekin. Zenbait familiek papereko aukera behar-beharrezkoa dute.
Gela bakoitzeko DRIVEan ikasle bakoitzak bere karpeta izango du eta bertan espezialista
bakoitzak bere arloarentzako karpeta sortuko du.
- EBIDENTZIAK JASOTZEA: Asteko plangintzan markatuko zaie zein diren ebidentzia
bezala jasoko diren jarduerak.
Bideo-deietan gehien errepikatzen diren akatsak zuzentzeko aipatu, landu…
INGELESA: liveworksheetek zuzenketak zuzenean egiten ditu eta ikasleei iristen zaie.
G.H.: Ebidentziak 3 astetik behin jaso dira.
MUSIKA: Bideo-deiak eduki berdinak lantzeko erabiliko direnez, hobekuntzetan
sakontzeko erabiliko dira. Zuzenean ikasleei zuzenketa gomendioak bidaliko zaizkie.
16
- FAMILIEKIN HARREMANA: Bideo-deiak, posta elektronikoa edo telefonoa.
- BIDEO-DEIEN KOPURUA:
- 1. Maila: Astean tutoreekin 2 saio talde txikietan (matematika/euskara, gaztelera,
ingurune) + astean behin berezilariekin txandaka. (musika, ingelesa, G.H.)
- 2. Maila: Astean tutoreekin 2 saio talde txikietan (matematika/euskara, gaztelera,
ingurune) + astean behin berezilariekin txandaka. (musika, ingelesa, G.H.)
17
2.3.6. Ikasleen lan-antolakuntza Lehen Hezkuntzako 2. zikloan:
- EDUKIAK: Asteko plangintza batean antolatuta programazio laburretan aurre ikusita
dauden gaien inguruko lanak bidaliko dira, beti ere errealitateak eragindako aldaketak
eginez. Gure metodologia oinarri moduan hartuko dugu: hasierako, garapeneko eta
bukaerako jarduerak sartuz, iraupen motzeko proiektuak diseinatuz, interdisziplinartasuna
bermatuz.
Eduki berriak lantzerakoan, bideo azalpenak egingo dira.
Binaka edo taldeka lan egiteko bideak eraikiko dira eta jarduera manipulatiboak
proposatzerakoan kontutan hartu behar da ahalik eta modu autonomoenean egitekoak izan
behar direla.
MUSIKA: Mota desberdinetako lan proposamenak bidaltzea aurreikusten da. Ahal den
neurrian, tutoreekin lantzen ari diren proiektuarekin lotura egiten saiatuko gara.
GH: Programazio laburrean aurre ikusitako ekintzak aurrera eramango dira moldatuta ahal
den neurrian. Jarduerak espazio txikietan egiteko modukoak izan behar dira.
ANTOLAKUNTZA: Jarduerak posta elektronikoz eta DRIVEZ partekatuko dira
ikasleekin. Zenbait familiek papereko aukera behar-beharrezkoa dute.
Gela bakoitzeko DRIVEan ikasle bakoitzak bere karpeta izango du eta bertan espezialista
bakoitzak bere arloarentzako karpeta sortuko du.
- EBIDENTZIAK JASOTZEA: Ebidentzi moduan astero arlo pare batekoak jasoko dira.
Ekoiztutako testu idatzien autozuzenketarako tresna eskainiko zaie eta ondoren bidali
dituzten ebidentzi-idatzien hobekuntzarako proposamenak egingo zaizkie. Kasu batzuetan
berridatzi eta bueltatzeko eskatu diegu; gehienetan hurrengo idatzietan kontutan hartzeko
proposamenak bidaliko zaizkie.
Drivez egindako lanei kopia bat atera, hobekuntzarako proposamenak egin eta hasierakoa
eta zuzenketak egindakoa gorde.
INGELESA: liveworksheetek zuzenketak zuzenean egiten ditu eta ikasleei iristen zaie.
Zuzenketa gomendio birbidali berriro ikasleei emailez edo drivez.
G.H.: Ebidentziak 3 astetik behin jaso dira.
18
MUSIKA: Bideo-deiak eduki berdinak lantzeko erabiliko direnez, hobekuntzetan
sakontzeko erabiliko dira. Zuzenean ikasleei zuzenketa gomendioak bidaliko zaizkie.
Horretarako drive bidezko lanetan “añadir comentario” erabiliko da.
- BIDEO-DEIEN EDUKIA:
● Alderdi emozionala, bibentziak konpartitu, elkarrekin egon, esperientziak
konpartitu …
● Ez dira bananako zuzenketarik egin behar; kasu batzuetan taldeari azaldu behar
zaio komunean egin dituzten akats batzuk.
19
INGELESA: Jarduerak egiteko azalpenak, gaiarekin lotutako beste jarduera batzuk
lantzeko.
MUSIKA: Zuzeneko jarduerak edo txirula praktikak egiteko.
G.H.: Aurrekoa astean bidalitako fitxa edo lanaren aurkezpena egingo da bideo-deian.
- BIDEO-DEIEN KOPURUA:
- Talde handiko saio bat: talde kohesioa eta alderdi emozionala lantzeko
- Talde txikietan 2 saio: jarduerak lantzeko.
- Astean behin Ingeleseko irakaslearekin.
- Astean behin Musika eta G.H.-ko berezilariekin txandaka.
20
2.3.7. Ikasleen lan-antolakuntza Lehen Hezkuntzako 3. zikloan:
- EDUKIAK: Egunero egin beharreko lanak postaz bidaliko zaizkie zuzenean ikasleei
beraien eskolako posta elektronikora. Bertan CLASSROOM bidez antolatuta dauden
jardueretatik zein egin behar duten azalduko zaielarik.
Proiektua eskolan bezala ematea ezinezkoa denez, moldatuta oso teoriko edo pautatua
geratzen da. Beraz, oso garrantzitsua izango da bideo-deiez laguntzea.
Beste arloetako jarduerak ere proiektuarekin lotuko dira ahal den heinean (entzunaldiak,
irakurgaiak, gramatikako ariketak, ortografiako ariketak, lexikoa, plastika, abestiak …)
Proiektuarekin lotutako jarduera manipulatiboak ere sartuko dira.
INGELESA: “Testu-liburua online” ikasle bakoitzak bere pasahitzarekin izango duenez
ikasle bakoitzaren jarraipena egin ahal izango dugu. Horrez gain: liveworksheet, symbaloo,
kahoot, word fitxak, navio programa.
MUSIKA: Mota desberdinetako lan proposamenak bidaltzea aurreikusten da. Ahal den
neurrian, tutoreekin lantzen ari diren proiektuarekin lotura egiten saiatuko gara.
GH: Programazio laburrean aurre ikusitako ekintzak aurrera eramango dira moldatuta ahal
den neurrian. Jarduerak espazio txikietan egiteko modukoak izan behar dira.
ANTOLAKUNTZA: Gela bakoitzeko DRIVEan ikasle bakoitzak bere karpeta izango du
eta bertan espezialista bakoitzak bere arloarentzako karpeta sortuko du.
Tutorearen jarduerak posta elektronikoz eta CLASSROOMez partekatuko dira ikasleekin,
aplikazio honek bertan gordetzen ditu lan guztiak eta jasota gelditzen dira DRIVEN.
- BIDEO-DEIEN EDUKIA: Bideo deien helburua ikasleen ikasketa prozesuan eta bere
ongizatean laguntzea izan behar da. Lanen aurkezpena eta azalpena egiteko ere erabiliko
da.
INGELESA: Jarduerak egiteko azalpenak, gaiarekin lotutako beste jarduera batzuk
lantzeko.
MUSIKA: Zuzeneko jarduerak edo txirula praktikak egiteko.
G.H.: Aurrekoa astean bidalitako fitxa edo lanaren aurkezpena egingo da bideo-deian.
- BIDEO-DEIEN KOPURUA:
Egunero eta jarraia izango da: Goizero lanak ikasleei bidali ondoren beraiekin lanak
aurkeztu eta azaldu. Handik bi ordutara berriro konektatu eta zalantzak, zuzenketak,
jarraipena egin. Gutxienez egunero 9:30etik 12:30era jarraipena egiteko aukera izango da.
Horrez gain:
- Astean behin Ingeleseko irakaslearekin.
- Astean behin Musika eta G.H.-ko berezilariekin txandaka.
22
2.3.8. Hezkuntza Premia Bereziko (HPB) ikasleei arreta ematea.
23
2.3.9. Berezilarien bideo-deietarako ordutegia:
24
3. ERANSKINA: KONTIGENTZIA PLANA
AITA IPARRAGIRREKO
KONTINGENTZIA PLANAREN
BARRUAN IKASTETXEAN HARTU
BEHARREKO NEURRIAK
25
AURKIBIDEA
1. GOMENDIO OROKORRAK.
3. AGERTOKIAK
4. HIGIENE NEURRIAK
- 1. eta 2. agertokiak.
- 3. agertokia.
26
1. GOMENDIO OROKORRAK:
Badira hainbat ekintza, oro har, transmisio arriskua nabarmen murrizten
lagun dezaketenak:
27
- Gaitzaren sintomak eskolako langileren batean agertuko balira, honek eskola utzi
eta etxera joango da eta gomendio berberak jarraitu beharko ditu. Zuzendaritzak
ESIari eta Lan Arriskuko Prebentziorako zerbitzuko arlo medikoari abisatuko dio.
- Haur edo irakasleren batek Covid-19an positibo emanez gero, kontaktutzat
hartuko da gainerako ikasgela edo taldea, ESIak emandako jarraibideak eta
Osasun Sailaren SARS-Cov koronabirusa zaintzeko protokoloari jarraituko zaio.
https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berriarenprotokoloak/web01-
a2korona/eu/
3. AGERTOKIAK:
Osasun-egoeraren arabera, 3 jokaleku ezberdin izan ditzakegu:
4. HIGIENE NEURRIAK:
1. eta 2. agertokiak:
Irakasleei dagokienez:
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da eskola eremu
guztietan uneoro.
Ilea batuta eramatea eta eraztunik, eskumuturrekorik eta
zintzilikariorik ez erabiltzea gomendatzen da. (Haur
Hezkuntza)
Ahal den neurrian, egunero tenperatura altuan garbitzen den
laneko arropa erabiltzea. (Haur Hezkuntza)
Gela guztietan eskuak garbitzeko gel poteak egongo dira.
Maskara motari dagokionez, higienikoa izango da, laneko
arriskuak prebenitzeko zerbitzuak bestelakorik agindu ezean.
Ikastetxe guztiek maskarak izango dituzte irakasleentzat eta
ikastetxeko langileentzat. Ikasleek nork bere maskara
eraman beharko dute, baina ikastetxeak maskara bat
bermatuko die ikastetxera sartzerakoan maskara hori hainbat
arrazoirengatik falta duten ikasleei.
Ahal den neurrian bakoitzak ordenagailu berberarekin lan
egingo du. Partekatzen diren ordenagailuak erabili ondoren
garbitu egingo ditugu.
Eskolan, taldekako bilerak egiteko 1,5 metroko distantziak
errespetatuz, gela jakin batzuk erabiliko ditugu: (Garbitzaileei
toki jakin horietako garbitasuna intentsitate handiagorekin
egiteko eskatuko litzaieke dagokion egunean).
Pedagogi Batzordea: LH6A gelan.
Haur Hezkuntza: HH5 gelan.
29
1.zikloa: LH2A gelan.
2.zikloa: LH3A gelan.
3.zikloa: LH6A gelan.
Klaustroak: HH5 gelan.
Fotokopiagailuaren manipulazioa saihestuko dugu.
Ahaleginak egingo dira kopiak bakoitzak bere ordenagailutik
egiteko. Erabili aurretik eta ondoren fotokopiagailua garbituko
du erabiltzaileak.
Igogailua behar-beharrezkoa denean bakarrik erabiliko da eta
aldiko ikasle bat sartuko da irakaslearekin.
Makinako kafea bakarrik hartu ahal izango dugu. Kafe-
makinaren inguruan jende pilaketak ekidingo ditugu, eta
zapaldutako botoiak garbituko ditugu.
Irakasle bakoitza bere lekuan eserita lan egiten ahaleginduko
da (alde batetik bestera ibili gabe) 2-3 metroko segurtasun
distantzia gordez.
Irakasle eta ikasle bakoitzak plastikozko poltsatxo bat edukiko
du , bertan mukizapiak eta sortzen dituen hondakinak
botatzeko, eta lanaldia amaitzean itxi eta edukiontzian botako
du.
Azkenik ez ahaztu, Osasun Publikoaren Sailak
biztanleriarentzat emaniko gomendioa bete behar dela:
ESKUAK SARRI GARBITZEA URA ETA XABOIA ERABILIZ
eta GELAK AHALIK ETA GEHIEN AIREZTATUTA
MANTENTZEA.
Gurasoei dagokienez:
Jangelari dagokionez:
Komunei dagokienez:
31
- kiroldegian dauden ikasleek kiroldegiko komunak erabiliko
dituzte.
- Atarian dauden ikasleek jangela ondoko komunak erabiliko
dituzte.
- HH-ko ikasleek eraikuntza hexagonalean libre dagoen gelako
komunak erabiliko dituzte.
Garraioari dagokionez:
32
6 urtetik beherako ikasleen kasuan ez da derrigorrezkoa baina bai
gomendagarria.
Irteerak:
- Osasun agintariek proposatutako neurriak bermatzen badira
bakarrik programatuko dira.
- Egungo egoeran ez da kanpora gaua igarotzeko jarduerarik
egingo.
33
3.agertokia:
34