ORTEGA Y GASSET. KONTZEPTUAK 1.ARRAZIOBITALISMOA. Ortegaren sistema filosofikoa. Arrazionalismoa eta Bitalismoaren arteko sintesia.

Bizitza errealitate errotikoa da eta arrazoimena ezinbesteko tresna da bizitza zer den ulertzeko. Jarrera honen bidez Ortegak arrazionalismoa eta enpirismoaren mugak gainditzen ditu. Arrazionalismoaren akatsa nia gauzetatik independientea dela ustea da. Enpirismoaren akatsa gauzak niarengandik independienteak direla ustea da. Bizitza nia eta gauzen arteko koerlazioa da. 2.BIZITZA. Errealitate errotikoa, funtsezkoa, oinarrizkoa. . Nire bizitza ez diren beste errealitate guztiak errealak dira bertan sustraituak direlako, eta beraz, errealitate sekundarioak dira. Beste edozein errealitate nire bizitzaren bizipena da. Nola edo hala errealitate errotikoaren barnean sartuta daude. Filosofiaren abiapuntua eta aztergaia. Bizitza zerbait egiten egotea da, nahitanahiez. Egiten duguna(zeregina) eta gertatzen( gertaera) zaiguna. Bizitza proiektua da etorkizuna irekita dagoelako. Niaren bizitza beti ematen da zirkunstantzi zehatz batean kokatuta, hau da , gure inguruan dauden gauzetaz inguraturik. 3.BIZI ARRAZOIA ( Arrazoi Bitala) Ortegaren iritsiz arrazoimen abstraktuak ezin du atzeman errealitate konkretua eta zehatza den bizitza. Arrazoimen abstraktu horren ordez bizi-arrazoimena aldarrikatzen du. Beraz arrazoimena beti da bitala, bizitzan sortu eta bizi izan ahal izateko erabiltzen dugun tresna edo baliabidea. Bi ezaugarri ditu Historikoa. Bizitza historikoa denez, bizi-arrazoia ere historikoa da. Konkretua .Ohiko kontzeptu abstraktoak xedapen edo xehetasun konkretuez betetzen ditugunean ( nor, non, noiz …) lortzen dugu benetako ezagutza . 4.DUDAK. Errealitatearen bikoizketa . Sinesmenak zalantzan jartzen dira. “Superfetación de la creencia". Sinesmenaren ziurtasuna galtzen da. " O lo uno o lo otro". Sinesmenetan bezala, dudetan ere egoten da . Kontinentea itsaso bilakatu da. " Estamos en un mar de dudas" . Kontinentearen tinkotasuna disolbatzen da ..." y naufragamos". Egoera hau ez da batere erosoa eta hortik atera nahian pentsatzeari ekiten diogu: " nos ponemos a pensar"... eta horrela sortzen dira ideiak. Une jakin batera arte gizakiak sendo eduki dituen tradiziozko sineskerek porrot egitean , beraiekin gehiago ere ezin fida daitekeenez gero, duda- mudatan gaude. Egoera hortatik ateratzeko gizakiak pentsatzeari ekingo dio nola edo hala bizi segurtasuna eman diezaioketen ideiak asmatzeko. 5.ERREALISMOA.( Res= Gauza). Errealitatearen lehendabiziko osatzaileak gauzetan aurkitu behar ditugula dioen ikuspegi filosofikoa. Era horretan gauzak nagusitzen zaizkio nia ezagutzaileari.Gauzen errealitatea dudaezina da. Nia bera beste edozer gauza bezalakoa da.

1

6..IDEIA. Barruko munduak dira. Gure barnean daude ( los mundos interiores). Pentsatzeari ekiten diogunean sortzen ditugun irudimenezko munduak dira .Dudetatik ateratzeko, galdutako ziurtasuna berreskuratzeko ideiak sortzen ditugu.Ideia eta burutapena sinonimoak dira: buraratzen zaizkigun pentsamendu konszienteak, alegia. Irudimenak sortuak. Ez dira errealitatea, errealitatearen planoak baizik.. Barruko munduak dira . Errealitatean norabidea ez galtzeko erabiltzen ditugunak. Segurtasuna ematen digutenak. 7.IDEALISMOA.. Nia, hots, subjektuaren kontzientzia filosofia sistema ororen printzipio eraikitzaile egiten duen filosofia ikuspegia. Errealitateko gauzak, beraz, ni ezagutzailearen menpekoak dira. Descartes izan zen idealismoaren sortzailea. 8.IKUSPUNTUA.Gizaki bakoitzak daukan ikuspegia edo ikusmira. Bizi izatea beti ikuspuntu batean kokatua egotea da. Guere bizitzak errealitateari buruzko ikuspegi bat ematen digu; guerea eta ez beste inorena. Perspektibismoa bizitzaren funtsezko ezaugarria da. Egia ezagutzeko perspektiba edo ikuspuntu desberdinak kontutan hartu behar ditugu. 9.PERSPEKTIBISMOA. “ El espectador” izeneko artikulu bilduman agertutako Ortegaren teoria. Honen arabera gizabanako bakoitzak munduaren inguruan duen ikuspegia desberdina da, errealitatea interpretatzeko ikuspegi desberdinak denak baitira baliozkoak, denak direlako bitarteko aproposak bakoitzari dagokion errealitatea atzitzeko. Honek ez gaitu eramaten erlatibismora zeren eta egia osoa ezagutu daiteke ezagutzeko ikuspegi guztiak kontuan hartzen badira. 10. SINESMENAK: Bi sentsutan definitzen du Ortega kontzeptu hau: Metaforikoki: Sinesmenak dira " El continente de nuestra vida". Mantendu, sostengatu, egiten gaituzte. " Terreno sobre el que acontece nuestra vida"." Suelo sobre el que vivimos". Lur sendoa, zeinaren gainean bizi izaten garen. Filosofikoki: Errealitate bera. " Son la realidad misma". Guremundua eta gure izaera. " Son nuestro mundo y nuestro ser".Ez dugu zalantzan jartzen. Kontutan hartzen dugun guztia. Interpretatu barik ontzat ematen dugun errealitatea. Ad: Kalea, ormen sartezintasuna ( impenetrabilidad), Lurra. Gure bizintzan ezinbestekoa den guztia Sinesmenaren barnean sartzen da. Ezinbestean izan behar dugu kontutan , mundu, lur eta kalearen errealitatea. Giza bizitzaren lehenengo oinarria sinesmena dugu. 11.ZIRKUNSTANTZIA. Ni ez beste guztia, giza bizitzan. Niaren inguruan dagoen guztia: historikoa, fisikoa, ekonomikoa, politikoa… Bizi izatea zirkunstantzi batean egotea da. Niaren ingurunea edo mundua, niaren bizitza baldintzatzen duena. Zirkunstantziak niaren baldintzen multzoa osatzen du. Behartuta gaude zirkunstantzi zehatz baten barruan egoten eta bizitzen ezin baita bizitza eman ez bada zirkunstantzia batean.

2