SINDE LEGEA: PIRATERIA GUTXITU ALA KULTURA MURRIZTU?

Azkenengo honetan Sinde izeneko legea pil-pilean dago. Lege honek deskargak debekatzen ditu, deskargen web-orrialdeak itxiz. Hala ere, askok galdetzen diote bere buruari: ¿zertarako Sinde legea? ¿Kultura-iturri izugarri bat moztuko dugu? Sinde legeak onuratzen dituen pertsonen zenbakia kaltetzen dituenena baino txikiagoa da: Orange-k egindako inkesta batean, 99 % legearen kontra bozkatu zuen; beste inkesta batzuetan, 6 % edo 8 % soilik zeuden Sinde Legearekin. Izan ere, milloika internauta deskargak erabiltzen dituzte egunero, bai musika entzuteko, bai filmeak ikusteko, etab. Zergatik? Alde batetik, erosotasunarengatik. Azken batean, zinemara joatea

deserosoagoa da etxean filme bat ikusten geratzea baino. Musikarekin berdina: abestiak askoz askarrago deskargatzen dira deskarga-programen bidez. Liburuak baita jeitsi ahal dira internetetik; hori egiten dutenak batezere erosotasunarengatik egiten dute ere. Hori bakarrik izango balu, ondo, baina zoritxarrez, telebistan jarritako ia telesail guztiak denboraldi bat iragarri eta gero kentzen dituzte. Horrela bada, nola gozatuko dugu serie on batez berehala telebistatik kentzen badigute eta deskargatu ezin badugu? Horrek eramaten gaitu bigarren kontura: prezioa. Izan ere izugarrizko prezioak dituzte gaur egungo kultura-produktuak. Adibidez, filme berri bat ikusi nahi badugu zineman, sarrera bat soilik bost edo sei euro gutxienez balioko digu; DVD bat, aldiz, 30 euro gutxigorabehera; musikazko CD bat, 15-20 euro; eta liburu on bat 20 euro baino gehiago. Musika online erosteko lekuak ere oso grestiak dira; spotify programan, adibidez, 2 euro bahino gehiago kostatzen du abesti bakar bat. Prezio hauekin eta krisian egonda, normala da jende pilo bat internetetik produktu hauek lortzea. Hau ikusita, alkilatzeko bidea proposatzen dute gutxi batzuk. Hala ere, nahi duguna aurkitzea oso zaila da leku hauetan. Adibidez, bideo-klub orotan filme

asko

daude,

baina

non

aurkitzen

dugu

klub

horietako

bat?

Gainera,

aurkitzekotan, guk nahi dugun produktua lortzea oso zaila da, liburutegietan gertatzen den bezala. Adibidez, 2001 urtean egindako filme bat hartu nahi badugu, arruntena bideo-klubetan ez egotea da. Kulturako ministrariak dioen bezala, kultura-produktuak alkilatzeko lekuak eskasak dira deskargen zenbaki handiarengatik batezere. Hori ezeztatu ezinez gero, zergatik ez du gobernuak laguntzarik eman leku hauei? Ez al da kulturaiturri handi eta merke bat? Gainera lan-postuak sortuko lituzke. Sinde Legeak pirateria murriztuko duela esaten da ere: azken batean, deskargen web-orrialdeak “pirata” hauen egoitzak dira. Hala ere, beste herrialdetako deskargen orrialdeak ez dira itxiko, beraz helbidea Espainian kokatuta ez dituzten web-orrialdeen bidez deskargak egingo ahal genukete: gainera, hizkuntza ez da izango arazo bat, besteak beste, hego amerikako weborrialdeak gaztelaniaz idatzita daudelako. Beste aldetik, deskargen weborrialde asko ez dira filmeak edota musika jeisteko soilik; Megaupload, adibidez, egile-eskubideak ez dituzten artxibo asko ditu ere: argazkiak, etab. Beraz, orrialde hauek ixten badituzte, egilearen eskubideak dituzten artxiboez gain legea apurtzen ez dituzten beste zenbait artxiboak ezabatuko dituzte. Azkenik, lukro-animoa edo pirateria intentzioak ez dituzten web-orrialdeak itxiko ahal izango dituzte. Besteak beste, blog batean babestutako link bat badago blog hori itxiko ahal da. Konklusioz, Sinde Legeak kultura izugarri murrizten duela diot nik. Horrela bada, gobernuak lege hau aprobatuta kulturara iristeko beste bideak fomentatu beharko lituzkela diot; adibidez, bideo-klubak berrireki laguntza ekonomikoekin, Itunes bezalako musika merke erosteko lekuak bultzatu edo liburutegietan inibertitu material anitza izan dezaten.

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful