You are on page 1of 9

Etxebarria:

1936ko gerraren ondorioz


hildako herritarrak.

1
Izenak izana dakarrela esan ohi da. 1936an izandako gerrak, hainbat he-
rritarrei izena eta izana deuseztatu zien, heriotzera eramanez. Gehiene-
tan, gerra frontean hil ziren haietaz mintzatu da memorioa historikoa;
frontera eraman edo joan ziren haietaz. Hala ere, jakin badakigu, 1936ko
gerra hark, frontean hil zituenez gain, herritar gehiago hil zituela, edo eta
gerra zein ondorengo frankismoak sorrarazitako ondorioak, errepresio
eta giza eskubide urraketa gehiago eragin zituela.

Memoria historiko kolektibo eta oso bat osatu nahian, Etxebarrin, ge-
rrak hil zituen herritarrak gogora ekarri, omendu eta haiei gertatutakoa

Isiltasunak dioena
transmititu nahi dugu “memoria lekuak” ekimen honekin. Urteetako isil-
tasunari, izen abizenak eta lekuak jartzeko beharra mahai gaineratu nahi
dugu, ez al du ba isiltasunak zerbait esan nahi? “Zer dio isiltzen denak
Isiltzen denean? Gure hitzak Esan berriz esan Ez daitezela ahaztu Ez dai-
tezela gal…” eta bide horretatik, herri gune inguruan, gure eguneroko
bidean, gerrak hil zituen zenbait herritarren memoria lekuak sortu nahi
ditugu.

Herri gunean kokatuko ditugun izenez gain, hildako herritarren zerrenda


aurkeztu nahi dugu; haiek ere beraien “memoria lekua” izan dezaten.

Honekin batera, aipatu nahi dugu, unean unean burutzen ari garen iker-
ketek aurrerago izen gehiago ekar ditzaketela, eta zerrenda hau beraz,
irekia geratzen dela.

2 3
Arregi Arrizabalaga, Antonio
Etxebarria, Satzu, 1914/04/03 - Zamudio, 1937/06/11
Markinako La Esperantza fabrikan zegoen lanean. Lantegi hau milita-
rizatu egin zuen Eusko Jaurlaritzak gerra armak gobernuarentzat egin
zitzan eta Zamudiora eraman zuen lantegia; bertan lanean zegoela bon-
bardaketa baten ondorioz hil zen; Derion, Bilboko hilerrian hobiratu zu-
ten.

Belaustegi Arrillaga, Ramon


Etxebarria, Aiste Zuri, 1918/08/14
Etxebarria Altzola Zaharra/Urtzulo, 1936/10/06
Frontea egonkortu berri, Urtzulo aldera joana zen ohi bezala. Han ze-
goela ustez Euskitzetik jotako tiro batek, zauri larriak eragin zizkion; Al-
tzola Zaharrera eraman zuten baina bertan hil zen. Abadearen aginduz,
inguruko baso batean lurperatu zuten eta denbora batera deshobiratu

Etxebarria:
ondoren Etxebarriko hilerrian hobiratu zuten.

Bereziartua Egia, Agapito


1936ko gerraren ondorioz Etxebarria, Lomiño Barrena, 1924/01/12

hildako herritarrak
Etxebarria, Txoribenta, 1937/05/01
Txori Bentako zubian, bide ertzean aurkitu zuen esku bonba batekin
zebilela eztanda egin eta bertan hil zen. Etxebarriko hilerrian lurperatu
zuten.

Errasti Elgoibar, Feliciano


Etxebarria, Oizete Txiki 1892/12/18
Durango, 1937/03/31
Feliciano Oizete Txikin jaio zen, gero familia guztia Eibarrera joan zen bi-
zitzera. Felicianok bertan osatu zuen bizitza. Armagina zen, baina faxis-
tek Durango bonbardatu zuten egunean bertara joana zen, senideek zu-
ten dendarako beharrezkoak erostera. Bonbardaketak harrapatu zuen;
elizan babestu eta hil zen. Durangoko hilerrian hobiratu zuten.

Ibarzabal Arrieta, Miguel


Xemein, Asta Goiko, 1910/06/17 - Etxebarria, 1937/03/06
Frontera jaso zuten eta San Andres batailoi abertzaleko gudaria zen hil
zutenean, zehazki, postari edo mezulari lanak egitea egokitu zitzaion.
1937/03/06an, ohi bezala, bizikletaz zihoala, eguerdian, bala batek jo eta
hil zen, Barinagarako bidegurutzean (gaur egungo Olaia aurrean).

4 5
Memoria lekuak:
Idoeta Solozabal, Juan Jose
Etxebarria, Amotokua, 1874/02/11 - Etxebarria, Beide, 1936/10/27
Beide baserriak jasotako kainoikadak sortutako sutearen ondorioz, ber- Panelen kokapena
tako altzariak etxetik ateratzen laguntzera joana zela, beste obus baten
erasoa jasan zuen; Markinara eraman zuten arren ezin izan zuten ez-
tanda hark (metraila) eragindako zaurien kalteak sendatu. Etxebarriako
hilerrian hobiratu zuten. AHAZTUEN OROIMENA MAPA
labur.eus/ahaztuen-oroimena-mapa
Munduate Gastezi, Luis Kokapen guztiak mapa batetan ikusi.
Etxebarria, Errotabarri, 1937/01/5
Etxebarria, Errotabarri, 1937/01/14
Errotabarrin errefuxiatutakoen ume jaio berria osasun arazoengatik hil
zen. Umearen aita Maxen frontean zegoela eta, haren bila iritsi zen Etxe-
barrira haurdun, Alegiatik (Gipuzkoa) ihesi bikotekidea; hilabeteetara, Bereziartua Egia, Agapito
haurra Errotabarrin jaio zen. Hala ere, egun batzuetara gaiso, hil egin labur.eus/agapito-bereziartua
zen eta Etxebarriko hilerrian lurperatu zuten. Txori Bentako zubian.

Peñagarikano Solozabal, Jose Ignazio
Etxebarria, Peñakeua, 1872/11/30 - Hernani, 1936/10/28
Etxebarritik alde egin eta Elgoibarren babestu zen Zelestino Onaindia
abade markinarraren etxean. Bertan atxilotu eta Ondarretan (Donostia) Ibarzabal Arrieta, Miguel
kartzelaratu ondoren, handik atera eta hil egin zuten. Hernanin hilobiratu labur.eus/miguel-ibarzabal
zuten. Olaia aurrean.

Unamunzaga Bereziartua, Jose


Etxebarria, Aulestiarte, 1925/07/17
Etxebarria, Aulestiarte, 1937/04/20
Aulestiarteko etxe ostean zegoela, faxistek jaurtitako kainoikada baten Idoeta Solozabal, Juan Jose
obusak eragindako eztandaren ondorioz hil zen. Bere heriotzaren agiri- labur.eus/juan-jose-idoeta
rik edo gertaera haren inguruko dokumentaziorik ez dago gaur gaurkoz. Amotokua baserriko bidegurutzean.

Zubillaga Urkidi, Maria Bibiana


Etxebarria, Urta, 1905/04/11 - Bilbo, 1937/04/18
Etxebarriko Urta baserrian jaio eta Bilbon bizi zen. Egun horretan fran-
kistek burututako aire erasoaren ondorioz hil zen Bilbon. Bertako hile- Peñagarikano Solozabal, Jose Ignazio
rrian (Derion) hobiratu zuten. labur.eus/jose-ignazio-penagarikano
Peñanekua plazan.

6 7
Etxebarriko eliza 1964
Argazkia: Indalecio Ojanguren
JOSE IGNAZIO
PEÑAGARIKANO
SOLOZABAL
Etxebarria, Peñakeua, 1872/11/30
Hernani, 1936/10/28

Jose Ignazio Peñagarikano Solozabal (1872/12/02, Etxebarria –


1936/10/28 Hernani) “Peñaneko etxeetan” jaio zen, 63 urterekin, fa-
xistek Hernanin hil eta hobiratu zela uste delarik.

1936ko irailaren bukaeran, miliziano antifaxista eta lehen gudarien


mugimenduak hasi zirenean, Jose Ignazio Peñagarikano Solozaba-
lek, giro nahasi hartan, babesa bilatzea erabaki zuen. Elgoibarrera
joan eta, hango abade zen Zelestino Onaindia Zuloaga abade marki-
narrarenean geratu zen.

Jose Ignazio Peñagarikano eta biak atxilotu zituzten hileta, meza


baten ondoren, Elgoibarren. 1936ko urriaren 21a zen. Ondarretako
(Donostia) kartzelako 5. ziegan sartu zituzten. 1936ko urriaren 27an,
gauez, ordurako, aurreko egunetan Andoaingo eta Astigarragako
abadeekin egin gisan, Jose Ignazio Peñagarikanorengana zetozen.
Ez epaiketa, ez ezer, hil egin zituzten. Kamioietara igo eta, Donos-
tialdeko herri, edo inguruetara eramaten zituzten pelotoien aurrera,
militarrez, falangistaz edo errekete bolondresez osatutako pelotoien
aurrera. Ez dago argi oraindik Jose Ignazio Peñagarikano nun hil zu-
ten. Ikerketek, Hernaniko hilerrian kokatzen dute Etxebarriko aba-
dearen amaiera, baina beste iturri batzuek Oiartzunen ere aipatuko
lukete. Gaur egun, eraildako pertsona haiek gogoratzen dituen eskul-
turan agertzen da Jose Ignazioren izena Hernaniko hilerriko sarreran,
beraz, Hernanin hobiratuko zuten, 1936ko urriaren 28an.

Panelaren kokapena
labur.eus/jose-ignazio-penagarikano
Peñanekua plazan

8 9
Beide baserria

JUAN JOSE
Argazkia: Ahaztuen Oroimena

IDOETA
SOLOZABAL
Etxebarria, Amotokua, 1874/02/11
Etxebarria, Beide, 1936/10/27

1936ko urriaren 27an, Beide baserriak, Urkaregi inguruan kokatuta


zeuden kainoiek arratsalde hartan botatako kainoikada baten on-
dorioz sua hartu zuen. Milizianoek 1936ko irailaren azken egunetan,
posizioak indartzera etorri zirenean, faxistei eraso egiteko Beide eta
Antxi tartean zein Beideko etxe aurrean zenbait egunez kainoiak jarri
zituzten. Horregatik pentsa daiteke, faxistek Beideko posizioa eraso-
tzea zutela helburu.

1936ko urriaren 27an izan zen. Beideko etxean sartu zen obusa eta
erasoan etxeak sua hartu zuen. Bertakoak, sua itzaltzen saiatu ziren
ahal zutena salbatu asmoz, etxetik altzariak ateratzen hasi ziren.

Auzokoa zen Juan Jose Idoeta Solozabal “Amoto Txiki” (Etxebarria


1874/02/11 - 1936/10/27) eta Beiden gertatutakoa ikusi zuenean ber-
tara joan zen laguntzera, orduan beste kainokada bat bota zuten; une
horretan eta han hil zen.

El liberal egunkarian gertaera hau 1936ko urriaren 28an argitaratu


zuten, “(...) Una pieza de largo alcance envió hoy una granada incen-
diaria sobre Marquina-Echevarria, provocando el fuego en un caserío
cuyos moradores se hallaban fuera de él. Al enterarse del siniestro,
acudieron prontamente los citados vecinos del edificio con el afán
de salvar algunos enseres, con tal mala fortuna, que llegaron en el
momento en que el enemigo lanzaba una nueva granada —ésta ex-
plosiva—, matando a uno de ello e hiriendo a otros dos”.

Panelaren kokapena
labur.eus/juan-jose-idoeta
Amotokua baserriko bidegurutzean

10 11
BENITO AGAPITO
BEREZIARTUA
EGIA
Etxebarria, Lomiño Barrena 1924/01/12
Etxebarria, Txoribenta, 1937/05/01

Txoribentako zubiaren hasieran hil zen, Benito Agapito Bereziartua


Egia gaztetxoa esku bonba bat lurrean aurkitu eta hura hartu zue-
nean. Etxebarriako Lomino Barren baserrian jaio zen 1924an eta 13
urte zituen, 1937ko maiatzaren 1ean istripu hau izan eta hil zenean.

Markinatik, etxera zihoala, arratsaldez, etxera bidean izan zuen uste-


kabeko istripua. Eztandaz jabetuta, bertaratu ziren herritarrek ezin
izan zuten ezer egin. Markinan gerra egoera zela eta antolatu zuten
odol ospitalera eraman zuten baina bertan ziren medikuek ezin izan
zuten ezer egin.

Espila Sololuze, Jesusa (Etxebarria, 1925 - Markina-Xemein, 2015):


"Bai, neuk ikusi naban esku bonbiaz hilde, orduntxe be esniaz ne-
torren edo esni erunde netorrela, Txoribentako zubixen, han euen
buruz bera”.

Panelaren kokapena
labur.eus/agapito-bereziartua
Txori Bentako zubian

12 13
Barinagako bidegurutzea

MIGUEL
Argazkia: Indalecio Ojanguren

IBARZABAL
ARRIETA
Xemein, Asta Goiko, 1910/06/17 -
Etxebarria, 1937/03/06

Hemen hil zuten Miguel Ibarzabal Arrieta (Xemein, Asta Goiko,


1910/06/17 - Etxebarria, 1937/03/06), altxamenduarekin bat eginda-
ko indar faxistak kokatuta zeuden Mandiola ingurutik botatako tiroen
ondorioz. Asta Goiko baserrian jaioa zen eta 27 urte zituen; frontera
jaso zuten eta San Andres batailoi abertzaleko gudaria zen hil zu-
tenean, zehazki, postari edo mezulari lanak egitea egokitu zitzaion.
Max inguruetan kokatuta zegoen batailoi hau eta lehen lerroko po-
sizio eta erretaguardiakoen arteko (Xemeingo Urberuagako bainue-
txean zuten kuartel nagusia) gutun, mezu etab eramaten zituen.

1937/03/06an, ohi bezala, bizikletaz zihoala, eguerdian, bala batek jo


eta hil zen, Barinagarako bidegurutzean. Bilboko Basurtuko ospita-
lera eraman bazuten ere, gorpua Barinagara ekarri eta han hobiratu
zuten biharamunean.

Barinagarrementeria Baskaran, Cristina (Etxebarria, 1925 - Markina-


-Xemein, 2020): “Tiro asko egoten zan bai, kaminure, kotxik eta pase-
tan zin, hantxe hil eben, Astako mutile, geure etxie baino beheratxua.
Kalamuara, korrespondentzixe ekarten ban harek, da heurek eskribi-
tzen bena Markina bajetan ban harek, Bilbora ta bialtzeko. Aitxe za-
nak esatotzen, “ez zaitxeze hara juen zeuek be hilgo zaitxue ta. Itxi-
xozue dauen lekuen” da ilundu arte ezeben altzau, hantxe egon zan”.

Panelaren kokapena
labur.eus/miguel-ibarzabal
Olaia aurrean

14 15
MARKINALDEKO FRENTEA 1936

www. ahaztuenoroimena.com

16