EGILEAK: TAMARA ESKOBAR MAITANE ARREGI ARANTXA ANSA SARRERA

Haur Hezkuntzan garrantzitsua iruditzen zaigu animalien mundua jorratzea. Ipuinen bidez, abestien bidez, era globalizatu batean landu behar ditugu. Gure ingurune hurbilean ditugun

animalien erreferentzia egitea, ezinbestekotzat jotzen dugu, beraz. Horretarako eta udaberriaren gaiari lotuta, HH.ko 3 urteko haurrei eta musikaren gaia jorratu asmoz, ipuin hau kontatu eta antzezteko proposamena luzatzen dugu.

2

Aldez aurretik esan beharra dago ipuin hau 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrekin egin daitekeela, baina, gure jarduera Elizatxo ikastolako 3 urtekoen gelara egokituko dugu. Proposamen honekin, haurrak, animalian hotsak imitatzen saiatzen dira. Gainera, “k” “l” eta batez ere “r” fonemak ahoskatu eta lantzeaz gain forma musikalak,

espresibitatea eta arreta lantzeko tresna baliagarria dela uste dugu. Jarduera hau burutzeko, lau saio beharko ditugu. Eta beharrezko materiala Oskorriren hauxe “Mari izango Jan genuke: irrati diskako kasetea, 24. ordenagailua, “Movie

kantazan”

abestia;

Makerrarekin” egindako motibazio bideoa; laminak eta espazio zabala. Material guzti hauek eranskinean agertzen dira. Proposamen honen osagarri moduan, kalean edo jaialdiren batean antzeztu nahiko balitz ere proposamen bat luzatuko dugu eta amaieran egindako lanaren bideo baten muntaia egitea proposatzen dugu. Honela, haurrak beraien buruak abestiaren barruan ikusi ditzakete.

3

ALE DIDAKTIKOA
1. GO SAIOA

1. go jarduera:
Udaberriko eguraldi on bat egiten duen egunean hasiera emango diogu ekintzari. Kanpora begiratuko dugu, eguraldiaz hitz egingo dugu eta onen inguruan hizketan ari garela gaiari sarrera

emango diogu. Sarrera egiteko galdeketa bat egingo dugu. Ezagutzen al dituzu gaur paseatzera aterako diren animaliak?, zein? eta zaldiak ezagutzen al dituzue? Inork ikusi al ditu inoiz zaldi txikiagoak, nola dute izena?, eta nola ibiltzen dira? Ze hots ateratzen dute?, ez dituzue inoiz ikusi Igeldon, edo festetan, norbait ibili al da pottoken gainean?... Udaberrian sarri eguraldi on eta goxoa egiten du eta animaliak paseatzera irteten dira. Animalia hauen artean pottokak ditugu. 4

Haurrek ez badute inoiz pottokarik ikusi honen marrazki bat erakutsi beharko genieke. Bestela, aldez aurretik lantzea ere ez legoke gaizki.

2. jarduera:
Girotu ondoren, ipuina kontatuko diegu eta honetarako ipuinean zehazten den moduan, ahoz kontatutakoaren ondorik guk eskatutako soinuak eta keinuak egin beharko dituzte. Honetarako beharrezkoa abestia jakitea eta animalien soinuak egin behar dituztenean, melodia ongi zehaztea. Ahoz egitearen arrazoia haurren arreta kontakizunean

zentratzea da eta keinuekin lortzen dugun arreta ez galtzea da. Ipuina kontatzeko ongi ezagutu behar dugu motibazioa transmititu nahi badiegu.

3. jarduera:
Ipuina kontatu ondoren, abestia entzungo dugu lehenengo aldiz eta haurrek ipuinean erabilitako soinu eta keinuak erabiliko dituzte.

5

2. SAIOA

4. jarduera:
Berriro ipuina kontatzeko aukeratuko dugun eguna, udaberriko eguraldi ona egiten duen bat izango da. Ipuina berriz kontatuko diegu, baina, oraingo honetan, animalien irudiak erabiliko ditugu eta

bakoitzaren irudia tokatzen denean erakutsiko diegu. Haurrak, aurreko aldian bezala, hotsak eta keinuak egiten jarraituko dute.

5. jarduera:
Ipuinaren ondoren abestia entzungo dugu eta hurrenkeran abestiren marrazkiak erakutsiko dizkiegu haurrei. Horretarako ongi ordenatuta eduki beharko ditugu. Haurrek, hotsak eta keinuak egiten abestuko dute, ahal bada, abesti osoaren letra jarraitu beharko dute. Letra hau, nahiko errepikakorra da, oro har, eta oso erraz hartzen dute gogoan.

6

6. jarduera:
Haurrei galderak egingo dizkiegu: nor ikusi zuen pottokak lehenengo? Eta nola kantatzen zuen honek?. Eta zuhaitz handi baten gainean nor zegoen?... Modu honetan haurrak abestiaren ordena buruan hartzen joaten dira, eta hurrengo jarduerarako beharrezkoa da hau nahiko argi izatea.

3.SAIOA

7. jarduera:
Haurrei Movie Makerrarekin egindako muntaia erakutsiko diegu eta honela, haurrak ipuinaz gogoratuko dira, baina, batez ere, motibazio gisa asko balioko die. Ipuin honen ordena bertan agertzen zaigu eta haurrekin azken aldiz ordena gogoratzeko oso ongi etorriko zaigu.

7

8. jarduera:
Haurrak bost taldetan banatuko ditugu eta hauek gelako lau

izkinatan jarriko ditugu eta pottokak erdian. • • • • • Lehenengo taldea: pottokak izango dira. Bigarren taldea: txori urdinak izango dira. Hirugarren taldea: bele beltza izango dira. Laugarren taldea: oilo gorriak izango dira. Bosgarren taldea: kilker grisak izango dira.

Haurrak banatu ostean, ipuinaren antzerki musikatua egingo dugula esango diegu eta bakoitzari tokatzen zaion unean abestu eta keinuak egin behar dituela. Pottokak direnak, aldiz, beraien ibilbideari jarraitu behar diote (lehenik txori urdinarengana… Lan hau errazteko, haur talde bakoitzari bere marrazkitxoa emango diegu. Lagun pila ugari esatean ez die denborarik emango batetik bestera ibiltzeko, beraz, erdian jarri eta bakoitzari tokatzen zaionean begiratu beharko diete. 8

Honenbestez, abestia jarri eta antzerkia egiteari ekingo diogu. Gustukoa izan badute berriro errepikatu dezakegu taldeak aldatuta, adibidez.

EKITALDI BATERI BEGIRA…

Proposamen hau landu ezkero eta gustatu ezkero, ekitaldiren batean egin nahi bada, haurrentzako jantziak prestatu behako lirateke. Basurako poltsa batzuekin, bakoitzak bere kolorekoak, noski, nahikoa litzateke haurrak janzteko eta pottoka bat nahikoa da antzezlana egiteko. Pottokaren abestia kantatu ahal izateko zortzi bat haur beharko lirateke, bestela abestiak galdu egiten du, gure ustez. Nahi bada, ordea, haurrentzako jantzi dotoreagoak ere egin daitezke, jaialdiaren garrantziaren arabera.

9

IPUINA

Bazen behin, pottoka alai bat. Pottoka Honi paseatzea asko gustatzen zitzaion eta

udaberrian zeudenez eta eguraldi on ona atera zuelako, basora irtetea pentsatu zuen. Egun guztia paseatzen ibili nahi zuen eta bidean ziur lagun asko egingo zituela pentsatu zuen. Honela bada, pottoka, paseatzen hasi zen. (Pottokaren soinua ahoarekin egin eta eskuekin ibiltzen ari balira bezala). Ibiliz ibilian, iritsi puntan zen, txori eta txiki zuhaitz txiki baten parera zuhaitz urdin horren bat adarraren zuen.

ikusi

Txoriarekin denbora oso hiztuna baitzen.

asko igaro zuen hitz egiten, Honela hitz egiten zuen

10

txoriak: ( besoekin hegaka mugimendu txikiak eginez eta abestuz).KUI, KUI,KUI…. - Beno jarraitu beharko dut. Esan zuen pottokak eta honela, txori urdina agurtu zuen. (pottokaren soinua) Handik gutxira, pottokak zuhaitz handi-handi batekin topo egin zuen. Gora begiratu zuen ( haurrak ere) eta orduan, mutur beltz xamarra zen bele bat ikusi zuen. (haurrei kopeta iluna jartzeko esan). -Zer ari zara hona begira!. Esan zion beleak eta ez zenez oso atsegina, hegan alde egin zuen bere buruarekin marmarka, (mugimendu handiagoak eginez eta abestuz)

KRO,KRO,KRO… Pottoka ez zen larritu eta paseatzen jarraitu zuen (pottokaren soinua). Mendi bat igaro zuen…erreka bat pasa zuen eta halako batean, baserri handi batera iritsi zen. Baserrian ez zuen inor ikusi eta ukuiluko atetik burua sartu zuen. ( haurrak ere sartu). Alde batera begiratu zuen, (haurrak ere), beste aldera begiratu zuen ( haurrak ere)

11

eta txoko txokoak, oilo gorri potola-potola bat ikusi zuen. Oilo gorriak oso atsegina zirudien ea pottokak esan zion: - Oilo gorri, oilo gorri, nahi al duzu nirekin etorri? - Ez pottoka, oraintxe nire arrautzak berotzen ari naiz eta laster txitak jaioko dira. Horregatik ezin naiz leku honetatik mugitu. Baina, nahi baduzu norbait topatu atzealdeko bela-sorora joan eta han norbait topatuko duzu. ( besoak itxi eta abestu oiloarena eginez) KLO,KLO,KLO… - Mila esker oilo gorri. Esan eta pottoka atzeko belar-sorora abiatu zen (pottokaren soinua). Segituan iritsi zen pottoka atzealdeko belasorora eta han ez zegoen inor. Ez zegoen, ez behirik, ez ardirik ez txerririk, ez zaldirik, ez zakurrik…ez inor baino bat-batean, behera begiratu zuen ( haurrak ere) eta han txulo txiki-txiki batean, (behatzarekin txuloa egin) kilker grisa topatu zuen, eta honek bidean paseatzen lagunduko ziola esan zion Behatzekin antenan modukoak jarrita) KRI, KRI,KRI… 12

Egun

horretan

pottokak

lagun

pila

bat

ezagutu

zituen

paseatzera irtenda. Txori urdina, bele beltza, oilo gorri eta kilker grisa. Eta hala bazan eta ez bazan atera dadila……………………..ko plazan.

13

ABESTIA
POTTOKA OIHANEAN, ZELARIK PASEAN POTTOKAK HATXEMAN… ZER?

TXORI URDIN KANTARI. KUI, KUI, KUI, … POTTOKA OIHANEAN… BELE BELTZA KANTARI. KRO, KRO, KRO… POTTOKA OIHANEAN… OILO GORRI KANTARI. KLO, KLO, KLO… POTTOKA OIHANEAN… TTIRRIT GRISA KANTARI. KRI, KRI, KRI… POTTOKA OIHANEAN…

14

LAGUN PILA UGARI. KUI, KUI, KUI, … KRO, KRO, KRO… KLO, KLO, KLO… KRI, KRI, KRI…(BIS)

15

16

17

LAMINAK I

18

19

20

21

22

23