You are on page 1of 207

Historiako Gida didaktikoa Batxilergoa 2 Alberto Prego Erein Argitaletxea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2005-IV-6) Testua: Alberto Prego Itzulpena: Rosetta Testu Zerbitzuak, S.L. Erein 2005. Tolosa Etorbidea, 107 20018 Donostia. ISBN: 84-9768-222-X L.G.: SS-602/05

Historia batxilergoa 2

erein

Lege esparrua
Espainiako estatuan, Historia batxilergoko ikasgai komuntzat 1700/1991 eta 1178/2000 Errege Dekretuetan eta abenduaren 29ko 3474/2000 Dekretuak aldatu zituenetan ezartzen da. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, uztailaren 22ko 180/1997 dekretuak, urtarrilaren 21eko 6/2003 dekretuak aldatuak, arautzen du gaia. Nafarroan 2004ko Foru Dekretuak arautzen du. Jakintzagai honi buruzko edukiak eta orientabideak ezartzen dituzten legeagirietan honako atal hauek jasotzen dira: Sarrera. Helburu Orokorrak. Edukiak. Eta edukien barruan kontzeptuzkoak (9 eduki-bloketan antolatuta eta bakoitza hainbat kapitulutan banatuta), prozedurazkoak (hiru atal eta atal bakoitzaren barruan azpiatalak) eta jarrerazkoak (hiru atal eta atal bakoitzaren barruan azpiatalak). 8 ebaluazio irizpide.

Sarrera eta proiektuaren oinarriak


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Gizarte Zientzien eta Geografia eta Historiaren bitartez, batez ere, arlo hau osatzen duten jakintzagaiei berez dagozkien prozedura eta tresnak irakatsi dira, jarrera sozializatzaile eta kritikoekin batera, eta historiako gertaerarik garrantzitsuenetara hurbiltzea eta gertaera horiek ikastea sustatu da; Batxilergoan beste helburu batzuk planteatzen dira, eta komeni da helburu horiek kontuan hartzea maila garrantzitsu honetan, Batxilergoko 2. urte honetan, lanean hasi aurretik. Alde batetik, etapa egokia da batxilergoa egiten ari diren ikasleen heldutasunaz baliatzeko, eta, bestetik, heldutasunaz baliatuz zientzia historikoaren berariazko gaitasunak hobeto sakontzeko. Iraganean gertatutakoa hobeto ezagutzeko beharrezkoa da hezkuntza-prozesua ikasleek gaur egungo Espainiako Estatuan, oro har, eta, bereziki, Euskal Herria dei genezakeen espazio historikoan izandako gertaera, prozesu eta gertakari historikorik aipagarrienak, ekonomikoak, sozialak, politikoak, ingurumenekoak, ideologikoak edo kulturalak ezagutzea eta ulertzea. Alde horretatik oso interesgarria da ezagutzaprozesu honetan, Espainia eta Euskal Herria barne-konplexutasun izugarria duten entitateak direla ulertaraztea. Jakintzagai honen curriculum ofizialean aipatutako bi lurralde-espaziook historian zehar izan duten ibilbidea egiten da, ikasleek denboran barnako ibilbide horren ikuspegi orokorra beregana dezaten. Dena den, historiako une guztiak ez dira sakontasun berberaz aztertzen eta, alde horretatik, iragan hurbila lehenetsiko da, XIX. eta XX. mendeak batez ere. Ezaguera honen bidez jakintzagai honetako zenbait kontzeptu eskuratzen eta finkatzen dira, eta kontzeptu horiek garrantzi handia dute Espainiako esparru orokorrean eta bereziki Euskal Herrian iraganean izandako gertaerak aztertu eta ulertzeko. Iraganean gertatutakora hurbiltzearen helburua hauxe besterik ez da, hain zuzen ere, ikasleek balora dezatela iraganak zenbaterainoko eragina duen egungo gizartearen errealitate konplexuan, eta hurbilketa horretatik gaurko mundua eta gizartea modu solidario eta tolerantean ulertzera eramango duten ondorioak atera ahal izan ditzatela, eta hori lortzen bada tresna garrantzitsua izango da munduak, oro har, eta euskal gizarteak, bereziki, XXI. mendeari begira planteatuta dituzten erronkei aurre egiteko eta arazoak konpontzeko. Batxilergoko 2. urteko hezkuntza-prozesuak, eta Historia jakintzagai komunaren barruan, iraganeko gertaeren nahiz gaur egun planteatutako egoeren analisi kritikoa eta dokumentuak zorrotz balioesten hastea sustatu behar du. Ikasleak iraganeko gertaeren konplexutasunaren aurrean jartzen badira eta gertaera horien azterketa gertaera horiek jazo diren gizartera, gizarte horiek
Historia batxilergoa 2 erein 2

dituzten erakundeetara, ekonomiara, eskuera duen teknikara edota sorburuan izan zituzten sinesteetara hurbilduz bideratzen bada, ikasleek arrazoiketa-prozesuak erabili beharko dituzte eta prozesu horiek, aldi berean, dokumentu-iturrien analisi eta sintesi, egituraketa eta erabilera egokiaren prozeduretan oinarritu beharko dira. Ezagutza historikora hurbiltzeko prozesu honek guztiak ezin du saihestu eskuratutako ezaguerak azaltzeko eta adierazteko gaitasuna ere sustatu behar dela, berez horixe baita, hain zuzen ere, batxilergoko bigarren mailaren helburu nagusietako bat, eta egindako ikasketak baliozkotzeko azkeneko probak gainditu behar direla. Maila honen eta, ondorioz, jakintzagai honen helburu nagusia, beraz, kontzeptuak erabiltzean komunikazio eta azalpen argia eta egokia egitea da. Maila honetako kontzeptuzko edukiek Iberiako penintsula osatzen duen lurraldearen errealitate kultural eta historikoaren konplexutasuna ulertzeko behar adina informazio eskaintzen dute. Iberiako penintsularen historian zehar elkarren ondoan bizi izan dira kultura, hizkuntza, erakunde eta tradizio propioak eta desberdinak zituzten hainbat herri, eta, hain zuzen ere, kultura-aniztasun horien berri izatea eta denboran zehar egungo antolamendu politiko eta administratiboa nola bihurtu diren ohartzea oso tresna baliagarria izango da gaur egungo ikasleak, etorkizun hurbilean, bizi diren espazio geografiko eta kulturaleko, iragan hurbileko eta ez hain hurbileko, gertaera eta egoera historikoak ongi ezagutzeko gogoa duten hiritar arduratsuagoak bihur daitezen. Prozesu historiko hauek ikastean, ikasleentzat Euskal Herria da gertueneko espazioa, nortasun propioa duen espazioa. Euskal Herriaren toki-nortasuna eta Euskal Herria osatzen duten lurraldeetan izandako gertaeren erritmo historiko desberdinak aztertuko dira espazioaren egungo artikulazioa eta egituraketa, nortasun propioa duena, ulertzera iristeko. Era berean, jakintzagai hau egokia da aro garaikideko gatazketara hurbiltzeko, eta egungo arazorik adierazgarrienetara ere iritsiko dira, eta, bestalde, garrantzi berezia emango zaio XX. mendearen azken laurdeneko gizarte eta erakundeen demokratizazio-prozesuari. Era berean, eta jakintzagai honi buruzko legeak adierazten duen bezala, historia ikasteak iraganeko gertaeretako eta gizarte eta kulturetako jarrera, balio eta sinesteetan dauden adierazpen sexisten aurrean ikasleei jarrera kritikoak garatzeko aukera eskaini behar die. Alde horretatik, espazio zehatzak proposatzen ditugu emakumearen egoera eta emakumeak egindako ekarpenak aztertu ahal izateko, eta, batez ere, emakumeak gizarte guztietako bizitza pribatuan bete duen eginkizuna sustatuz eta, era horretara, historia interpretatzeko eredu berriak eskainiz. Historiako ikasgai zerrenda honek lehentasuna ematen die gaur egungo aroko gertaerei, eta arreta berezia eskainiko XVIII. eta XIX. mendeei eta bereziki XX. mendeari. Aro garaikideari lehentasuna emateak abantaila bat du: ikasleek egungo egoerak aztertu ahal izango dituzte, aurreko lerroetan planteatu dugun bezala. Aro garaikidearen aldeko apustu erabakigarri honen bidez ikasleek errazago ezagutu ditzaketen gertaeretara hurbilduko gara eta, era horretara, gertaera historikoen erreferentzia-puntuak askoz ere esanguratsuagoak izan litezke.

Kapitulu bakoitzeko helburuak


Historia gaia ikasi duten ikasleek, batxilergoko bigarren urtea amaitzean, honako gaitasun hauek garatzea eta honako trebezia hauek hartzea da helburua: Euskal Herriko eta Espainiako garapen historikoan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak denboran eta espazioan egoki kokatu eta beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea; arreta berezia eskainiko zaio historia garaikideari, eta zorrotz balioetsiko dira daukaten esanahi historiko eta kulturala, gaur egun dituzten eraginak eta ondorengo aldietan duten proiekzioa, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz.

Historia batxilergoa 2

erein

Izaera desberdineko gertaera historikoen prozesu nagusiak eta elkarren arteko harremanak osotasunean ulertzea, era guztietako arrazoiak aztertzea eta lurraldeen arteko desberdintasunak, aldaketak eta iraupenak bereiztea, inguruko espazio, kultura eta politikaren testuinguru desberdinetan, gertukoak zein urrunekoak, izandako eraginak nabarmenduz. Gaur egungo gizarteak dituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, eta horien ustezko sustrai historikoak zehaztea eta proiektu kolektibo garrantzitsuak balioestea sistema demokratikoaren aldeko gatazka, batik bat, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, ikuspegi uniformista eta lokalista alde batera utziz, eta Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz, Euskal Herriko lurralde aniztasuna aintzat hartuz eta Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzea baloratuz. Gaur egungo euskal gizartearen irudi anitza eta integratzailea lantzea, Euskal Herriko bilakaera historikoaren ikuspegi globala bereganatzea, Euskal Herriko barneheterogeneotasuna azpimarratuz eta denboran zehar lurraldeen artean eta inguruko herrialde eta errealitate historikoekin izandako harremanak nabarmenduz. Euskal Herriko eta Espainiako arazoen aurrean kontzientzia konprometitua, arduratsua eta aktiboa garatzea, bereziki eskubide demokratikoak, giza eskubideak eta bakea babesteari, ingurumena eta ondarea errespetatu eta zaintzeari eta edozein diskriminazio mota gaitzesteari dagokienez. Jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren eta ikerkuntzaren osagaiak ulertzea, eta informazioak aztertu, alderatu eta uztartuko dituzten ikerketa eta sintesijarduerak burutzea, arazoak ebatziz eta azterlanak nahiz ikerketa xumeak eginez, eta historialariak erabilitako iturriak eta egindako lana balioetsiz. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea, eta, horrezaz gain, komunikazioaren eta informazioaren teknologiak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko, bertako produkzioa egiteko eta emaitzak jakinarazteko. Gaur egungo gizarteari eta Euskal Herriaren eta Espainiaren iraganari buruzko norberaren ideiak argudiatzea, kritikoki berrikustea informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesutzat hartuz.

Edukiak
Edukien multzoak, jakintzagaiari buruzko legediak adierazten duen bezala, hiru motatakoak dira: kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak. Dena den, pentsatu behar dugu batxilergoko bigarren urteak, lehen ere adierazi dugun bezala, oso ezaugarri bereziak dituela, izan ere, maila hau amaitzean gainditu behar diren probetara bideratuta dago. Horregatik, kontzeptuzko edukiak gai zerrendaren erreferente nagusiak dira, eta horiek ezean ezingo litzaieke prozedurazko edukiei eta jarrerazkoei heldu. Beraz, oso garrantzitsua da kontuan hartzea ahalegin handia egin behar dela ikasleek batez ere kontzeptuzko edukiak sakon lantzeko, izan ere, eduki horiexek dira hezkuntza-maila honetako ezagutza historikoaren ardatz nagusiak. Dena den, horrek ez du esan nahi gainerako edukiak, prozedurazkoak batez ere, alde batera utzi eta baztertu egin behar direnik, izan ere, iturri historikoen analisia eta iraganeko gertaerak azaltzeko mintzaldiak prestatzea ezinbesteko helburua eta beharrezko tresna dira ezagutza eskakizunei heltzeko, izan ere, horietan oinarrituko baita batxilergoko emaitzak baliozkotuko dituen azken proba.

Kontzeptuzko edukiak
Kontzeptuzko eduki multzoak irizpide diakronikoaren arabera aurkezteko egituratu dira; dena den, ez da historiako garai eta gizarte desberdinetako alderdiak lantzen dituzten gaien inguruan antolatutako unitate didaktikoetan ohikoa den
Historia batxilergoa 2 erein 4

sekuentzia lineal gisa ulertu behar. Une historiko eta garai bakoitzeko azterlanek jakintzagaiak aztertzen dituen espazio-esparruetako gai ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalen azterketa hartzen dute erreferentziatzat. Bloke bakoitza hainbat kapitulutan banatzen da, hain zuzen ere, Bloke horretako edukiak orokorrean hobeto ulertzeko eta informazioaren tratamendua errazteko. Gure proiektuak ahalegin handia egin du gure liburuan agertzen diren gai multzoetako eta kapituluetako enuntziatuak indarrean dagoen legeko programa ofizialetan agertzen direnen ia berdin-berdinak izan daitezen. Dena den, eta kasu batzuetan, batez ere historia garaikidearen kasuan, eta modu logikoagoan antolatzearren eta enuntziatuen banaketa argiagoa izatearren, kapitulu batzuk gehixeago xehatzea erabaki da. Alde horretatik, eta irakasleak gure proiektua legeak ezartzen dituen baldintzekin guztiz fidela dela ikus dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko lege-esparruaren eta gure proiektuko edukien zerrendaren arteko konparaketa eskainiko dizuegu hementxe. Dekretua
Kontzeptuzko edukiak Kapitulu edo atalak Eduki eta kontzeptuen blokeak 0 Kapitulua: Beharrezko al da herrialde edo estatu baten historia?

Testu-liburuko programa
Kapitulu edo atalak Zergatik ikasten da herrialde baten historia? Zer aztertzen du herrialde baten historiak? Historia berregitean sortzen diren oztopoen adibide bat. Prozedurazkoak Jarrerazkoak Zehar-lerroak Monarkia tradizionaletan Koroak lurraldearen gainean duen eragina Gizona eta emakumea: historia bera?

Dokumentu historiko baten azalpena (I).

Historia batxilergoa 2

erein

1. blokea: Historiaurre a eta Antzinaroa

Iberiar penintsulako hominizazioprozesua: aurkikuntza berriak eta giza aztarnak Euskal Herrian. Nekazaritzagizarteak eta abeltzaintzagizarteak eta metalurgiaren garapena. Migrazio indoeuroparrak eta kolonizazio punikoa eta grekoa. Baskoniako tribuen jatorria eta aniztasuna. Iberiar penintsulako herri indigenak. Erromanizazioprozesua Hispanian: erromatarrek Baskonian egindako kolonizazio desorekatua. Antzinatearen amaiera Iberiar penintsulan: Inperio erromatarraren krisialdia. Monarkia bisigodoa. BaskoniaAkitania, bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean.

1. blokea:
Historiaurrea

eta Antzinaroa

Hominizazioprozesua. Iberiar penintsulako hominizazio prozesua. Aurkikuntza berriak eta gizakien lehen agerraldiak Euskal Herrian. Nekazari- eta abeltzain-gizarteak eta metalurgiaren garapena. Indoeuropar migrazioak eta lehenengo kolonizazioak. Protohistoriako garaiak: kartagotarren eta greziarren kolonizazioak. Iberiar penintsulako herri indigenak: leinu baskoien jatorria eta aniztasuna. Erromanizazioprozesua Hispanian. Antzinate osteko mundua Iberiar penintsulan. Erromatar Inperioaren krisialdia. Bisigodoen monarkia. Euskal HerriaAkitania, bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean.

Dokumentu historiko baten azalpena (II) Dokumentu historiko baten azalpena (III) Dokumentu historiko baten azalpena (IV)

Artearen sorrera. Emakumea historiaurrean eta historiaren hasieran. Emakumea erromanizazio beranduko Hispanian. Erromanizazioa: Erromaren eragina gaurko Euskal Herriaren lurraldean.

2.blokea: Erdi Aroko gizarteak.

Al-Andalus. Ekonomia eta hiri-garapena. Kultura eta zientziaren ospea gizarte andalustarrean. Musulmanak Euskal Herrian. Hastapenetako erresuma kristauetatik lurralde-hedapenera eta birpopulaketara. Nafarroako erresumaren eta euskal jaurerrien lurraldeantolakuntzaren bilakaera. Landaekonomia, hiribilduen sorrera eta merkataritza. Gizartea, eguneroko bizitza eta

2.blokea: Al-Andalus Erdi Aroko Al-Andalus. gizarteak Hiri- eta ekonomiagarapena. Kultura eta zientzien oparotasuna eta aniztasuna andalusiar gizartean. Musulmanak Euskal Herrian. Lehen kristauerresumetatik lurraldezabalkundera eta birjendeztatzera. Lehen kristau erresumen eraketa eta
erein

Dokumentu historiko oso baten azalpena Mintzaldia (I). Mintzaldia (II). Plan baten prestakuntza. Mintzaldia (III). Garapena antolatzen eta idazten.

Emakumea eta familia musulman kulturan. Emakumea Erdi Aroan. Gizartematxinadak: bandoen arteko borrokak. Isabel Katolikoa, gobernatu zuen erregina.

Historia batxilergoa 2

mentalitatea. Kultura eta artea Santiago Bidean. Erdi Aroaren amaierako krisialdia: krisialdi ekonomikoa eta demografikoa, gizartegatazkak eta bandoen arteko gerrak ... Antolakuntza politikoa eta erakundeen antolakuntza. Mediterraneotik eta Atlantikotik hedapena. Kultura hirietan. Errege-erregina Katolikoak: estatu moderno baterako oinarriak, Granadaren konkista eta Nafarroako Erresumaren anexioa. Nafarroako erresuma Euskal Herria kontinentalean. Amerikaren konkista.

zabalkundearen hasiera. Nafar erresumako eta euskal jaurerrietako lurraldeantolamenduaren bilakaera. Landa-ekonomia, hiribilduen sorrera eta merkataritza. Gizartea, eguneroko bizitza eta pentsamoldeak. Kultura eta artea Santiago bidean. Azken Erdi Aroko krisia. Azken Erdi Aroko krisia: ekonomia eta demografia krisia. Antolakuntza politiko eta instituzionala. Gizarte-aldaketen garaiak. Mediterraneoko eta Atlantikoko zabalkundeak. Hirien kultura. Errege-erregina Katolikoak. Estatu moderno bat eratzeko oinarriak. Nafarroako erreinua euskal herri kontinentalean. Amerikaren konkista. 3. blokea: Gizarte modernoak: Inperioa eta Antzinako Erregimena 1. Habsburgotarren Espainietako eredu plurala eta deszentralizatua a. Inperio espainiarrik? b. Foruak eta foraltasuna. c. Kolonizazioa eta kolonietako inperioaren ustiapena. 2. XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako oinarri ekonomikoak eta mugimenduak: a. Ekonomia XVI. mendetik XVII.erako igarobidean.. b. Gizartemugimenduak eta erreboltak. c. Urrezko mendeko kultura eta zientzia.
erein

3. blokea: Sozietate modernoak: garai inperiala eta Antzinako Erregimena.

Habsburgotarren Espainien baitako eredu anitza eta deszentralizatua: Karlos V.aren inperiotik XVII. mendeko gainbehera eta krisialdira. Foruak eta foraltasuna. Inperio kolonialaren kolonizazioa eta ustiapena. Oinarri ekonomikoak eta gizartemugimenduak eta altxamenduak XVI, XVII eta XVIII mendeetan Euskal Herrian eta Koroa espainolean. Eguneroko bizitza Inkisizioan. Kultura eta zientzia errenazimentuan eta barrokoan. Urrezko mendea.

Mintzaldia IV. Ondorioak idazten. Azalpena eta mintzaldia uztartu.

Emakumea eta familia forusisteman. Euskal emakumea, europar emakumea Espainiar Inkisizioa

Historia batxilergoa 2

4. blokea: XVIII. mendea eta Antzinako Erregimenaren krisia.

Borbondarren absolutismoa: despotismo ilustratua, zentralizazio politikoa eta Estatu eta administrazioaren erreforma. Euskal ilustratuak. Modernizazio ekonomikoa lortzeko saiakuntzak. Foruerregimenak eta administrazioautonomia borbondarrekin. Antzinako Erregimenaren krisialdia: Independentziaren gerra eta Kadizko Konstituzioa. Absolutismoaren itzulera. Emantzipazio amerikarra. Frantziako Iraultzak Euskal Herrian eragindako ondorioak: foruen deuseztatzea Iparraldean, Konbentzioaren Gerra eta Zamakolada.

4. blokea: XVIII. mendea eta Antzinako Erregimenaren krisia.

1. Borboien absolutismoa: a. Borboien absolutismoa. b. Despotismo ilustratua.. c. Ekonomia zaharberritzeko ahaleginak. 2. Antzinako Erregimenaren krisia: a. Antzinako Erregimenaren krisia.. b. Atzerritar gatazken eraginak: Frantziako Iraultza. c. Independentziaren Gerra. c. Cadizko Konstituzioa.

Mapa historiko baten analisia (I). Mapa historiko baten analisia (II)

Foruerregimenak eta erregimen horien txertakuntza espainiar koroan. Baionako Estatututik Donostia hartzera.

5. blokea: Estatu liberalaren osaera.

Iraultza liberala eta Estatuko erreformak. Gerra karlistak. Foruerregimenaren aldaketak eta deuseztatzea. Kontzertu Ekonomikoa. Eraldaketa ekonomikoak eta aldaketa demografikoak, sozialak eta eguneroko bizitzako aldaketak. Mugimendu sozial eta politikoak. Langileen eta nekazarien mugimenduen hastapenak. Erromantizismoa eta nortasun kulturaren berpiztea. Krisialdi politikoa eta Seiurteko

5. blokea: Estatu liberalaren eraketa (18331874)

1. Iraultza liberala eta estatuaren erreformak: a. Iraultza liberalaren bide luze gogorra. b. Hamarraldi higuingarria (18231833) c. Karlistaldiak eta Karlistaldien ondorioak.: d. Foruaraubidearen aldaketak eta ezereztea: 2. Aldaketa ekonomikoak, politikoak eta sozialak: a. Aldaketa demografikoak. b. Aldaketa politikoak eta administrazioaren aldaketak. c. Aldaketa
erein

Mapa historiko baten analisia (III). Kostituzioak konparatzea. Dokumentu idatzi batean oinarrituta mintzaldi bat prestatzea. Konstituzio baten azterketa.

Konstituziona lismoa XIX. mendean zehar. Emakumea iraultza liberalaren gizaldian. Lurralde eta politikaantolamendu aren alternatiba berriak: zentralismoa, federalismoa eta
kantonalismoa .

Historia batxilergoa 2

Demokratikoa (1868-1874).

ekonomikoak: nekazaritza. d. Industriaren garapena. e. Merkataritzaren sektorea eta finantzen mundua. f. Langile mugimenduaren hasiera. g. Erromantizismoa eta nazionortasunezko kulturasusperraldiak. 3. Krisi politikoa eta Seiurteko Demokratikoa (1868-1874) a. 1868ko krisi politikoa. b. Bigarren Karlistaldia eta Errepublika.

6. blokea: Errestaurazioa eta sistema politikoaren krisia.

Canovas-en sistemaren oinarriak Estatu espainolean eta 1898ko krisialdia. Konponbide bat aurkitzeko saiakuntzak: Krisialdi politikotik krisialdi sozialera. Primo de Riveraren diktadura. Oposizio politiko sozialista, erregionalista eta nazionalista. Euskal nazionalismoaren genesia eta garapena. Sufragismoa eta feminismoa. Bilakaera demografikoa eta desoreka ekonomikoak Estatuan: industrializazioa Euskal Herrian. Aldaketa sozialak. Langileen mugimendua eta lorpen sozialak Euskal Herrian eta Espainian.

6. blokea: Errestaurazioa eta sistema politikoaren krisia

1. Errestaurazioaren sistema, 98ko krisia eta saio erregenerazionistak (1874-1923) a. Canovasek espainiar Estatuan abiarazitako sistemaren oinarriak. b. Sistemaren krisia eta konpontze saioak: erregenerazionismoa.. c. Krisialdi politiko eta soziala. d. Primo de Riveraren diktadura (19231930). e. Errestaurazioaren eragina euskal lurraldeetan. f. Euskal abertzaletasunaren sorrera eta bilakaera. 2. Demografiaren bilakabidea eta lurralde desorekak: a. Demografiaren bilakabidea eta lurraldeen arteko ekonomia-desorekak. b. Industrializazioa Euskal Herrian. c. Gizarte-aldaketak. d. Langilemugimendua eta errepublikazaletasuna.

Testu batean oinarrituta mintzaldi bat prestatzea. Testu historiko baten analisia.

Sufragismoa eta feminismoa. Prentsaren eragina iritziindar moduan.

Historia batxilergoa 2

erein

7. blokea: Errepublika eta Gerra Zibila

Esperientzia errepublikarra: egintzak eta arazoak. Gerra Zibil espainola: faktoreak, garapena eta gatazkaren ikuspegia nazioartean. Gerraren ondorioak. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua. Eusko Jaurlaritza eta gerra Euskadin. Literatur abangoardiak eta arte-abangoardiak.

7. blokea: Errepublika eta Gerra Zibila

1. Errepublikaren esperientzia: lortutakoak eta arazoak.: a. Errepublikaren hasiera eta arazo politikoa. b. Biurteko Erreformazale Aurrerazalea. c. Errepublikanoen kontraerreforma (1933-1936). 2. Espainiako Gerra Zibila.: a. Gerra piztu zuten faktoreak. b. Gerraren bilakaera eta nazioartekotzea. c. Gerra Euskal Herrian. 3. Euskal Autonomia Estatutua: a. Aldez aurrekoak eta egoera politikoa. b. Lehenengo autonomia proiektuak. c. 1936ko Autonomia Estatutua. 4. Abangoardia literario eta artistikoak: a. Abangoardien artea. b. Arkitektura. 1. Frankismoa: a. Frankismoaren oinarriak. b. Garapena eta nazioarteko harremanak. c. Autarkia. d. Modernizazioa: hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadak. e. Oposizioaren hazkundea eta sistemaren krisia. 2. Euskal Herria Diktadurapean: a. Menderakuntzaren ondorioak. b. Herrialdearen eraldatzea. c. Erregimenari emandako erantzuna.
erein

Iragarki-kartel bat interpretatu. Mapa historiko bat analizatzea. Publizitateiragarki bat analizatzea. Bi dokumentu konparatu. Picassoren Gernika. Propaganda politikorako kartelak analizatzea.

Emakumea Espainian XX. mendeko lehenengo erdialdean. Propaganda politikoaren batbateko garrantzia: kartela. Euskal nazionalismoaren sinboloak eta mitoak. Balioen analisia koadro historiko batean.

8. blokea: Francoren diktadura.

Erregimen frankistaren oinarri politiko, sozial eta kulturalak. Garapena eta nazioarteko harremanak. Erbesteratzea, gatazkak eta diktadurari aurka egitea. Autarkia, egonkortze-plana eta garapen-planak. Hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako aldaketa sozialak. Euskal Herria Francoren diktaduran zehar. Garapen ekonomikoa, kooperatibismoa,

8. blokea: Francoren diktadura.

I. grafikoen azterketa. II. grafikoen azterketa.

Diktaduraren erakundeak eta iraupena. Euskal kultura frankismoaren garaian.

Historia batxilergoa 2

10

imigrazioa eta hirigintza. Lankidetza eta oposizio politikoa. Euskal Gobernua erbestean. Eliza katolikoa diktaduran. Erregimenaren krisialdia Euskal kultura frankismoan: Euskara eta hezkuntza, literatura, artea, musika. Herrikultura.

d. Euskal kultura frankismoaren garaian.

9. blokea: Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian eta Espainian.

Trantsizio politikoa eta 1978ko Konstituzioa eta autonomien Estatua. Aldaketa politikoak, eraldaketa sozioekonomikoak eta integrazioa Europan. Trantsizioa Euskal Herrian. Gernikako Estatutua eta Lurralde Historikoen Legea. Nafarroako foru-hobekuntza. Bortizkeria eta normalizazio politikoa eta elkarbizitza lortzeko zailtasunak. Euskal krisialdi ekonomikotik ongizatera eta informazioaren gizartera. Alderdi politikoak eta gizarte-mugimendu zaharrak eta berriak. Euskal kultura eta nazioarteko kultura.

9. blokea: Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian eta Espainian.

1. Trantsizio politikoa: a. Hasiera eta Trantsizio politikoa (1975-1977). b. 1978ko Konstituzioa c. Demokraziaren bilakaera, legegintzaldiak. 2. Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian: a. Francoren heriotzaren ondorengo panorama. b. Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foruaren Hobekuntza. c. Gogorkeria eta bizikidetzaren normalizaziorako arazoak. d. Euskal ekonomia trantsizioaren garaian. e. Gizarte- eta politika-mugimendu zaharrak eta berriak. f. XX. mendearen azken laurdeneko kultura.

Informazio iturrietan oinarrituta nola egin mintzaldi bat.

23-Fko estatukolpea. Emakumea XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran.

Historia batxilergoa 2

erein

11

Prozedurazko edukiak
Prozedurazko edukiak bete beharrekoak diren gaien aukeraketari baino gehiago historia ikertzeko metodoari dagozkion hiru ardatz nagusitan antolatzen dira: gertaerak eta arazoak identifikatzea eta hipotesiak formulatzea eta egiaztatzea; informazioa bilatzea, biltzea eta aztertzea; eta, batez ere, eta batxilergoko bigarren urtearen ezaugarriengatik oso garrantzitsua, ikasturtearen amaieran jakintzagai guztiak gainditu ondoren ezagutzak baliokidetzeko gainditu beharko diren probek baldintzatuta, azalpen eta hedapen prozedurak eta ezagutzak komunikatzeko teknikak.

GERTAERAK ETA ARAZOAK IDENTIFIKATZEA ETA HIPOTESIAK FORMULATZEA


1. Euskal Herriko eta Espainiako gertaerarik aipagarrienak identifikatzea eta antolatzea, historia garaikidean gertatutakoak batez ere. 2. Gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko bereizgarrien kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea, egoera hurbil samar eta esanguratsuetatik abiatuta. 3. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean historian zehar izandako harreman historikoak eta Euskal Herriak Europarekin eta Amerikarekin izandako harremanak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. 4. Biztanleen osasunean eta ongizatean izan diren aldaketak aintzat hartzea. Bizi itxaropena luzatzea, gaixotasun berriak agertzea, gaixotasun eta heriotza zioetan aldaketak (kardiobaskularrak, IHESa, istripuak, minbizia...) 5.Garrantzizko gertaera historiko bat baldintzatu dezaketen alderdiak identifikatzea eta horien arteko loturak ezartzea.

AZALPEN PROZEDURAK ETA INFORMAZIO HISTORIKOA BILATZEA, BILTZEA ETA


AZTERTZEA

1. Iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, Internet...): Idatzizko agiri historikoetakoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar, Iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar, Ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, arte-irudiak..., Ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatuz eta gauzatuz. 2. Gertaera historiko berari buruzko hainbat iturriren zorroztasuna eta objektibotasuna aztertzea. 3. Ardatz kronologikoak, mapa kontzeptualak, historikoak eta gaikakoak, grafikoak eta abar lantzea. 4. Gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak aztertzea eta kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen eta taldeen motibazioak eta interesak kontuan izanik, orokorki ulertu ahal izateko. 5. Hainbat jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo alderatu eta aztertzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. 6. Euskal Herriko eta Espainiako historian hainbat eremutan gertatutako iraupen luzeko eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. 7. Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo gertaerarik garrantzitsuenak aztertzea eta, horretaz gain, aurrekari historikoak aztertzea eta haiek izan litzaketen ondorioei buruzko hausnarketa egitea.
Historia batxilergoa 2 erein 12

8. Euskal emakumeak historian eta gaur egun duen egoera kritikoki aztertzea. 9. Agiritegi, museo, erakusketa monografiko, sustrai historikoa duten antzezlan eta abarretara irteerak planifikatu eta egitea, informazio historiko esanguratsua lortzeko. 10. Gaurkotasuna duten gaien inguruko ikerketa xumeak egitea, komunikabideetatik jasoz, eginez eta interpretatuz. 11. Euskal Herriko eta Espainiako historiari buruzko oinarrizko termino historikoen hitz-zerrenda egitea.

KOMUNIKAZIO TEKNIKAK
1. Gertaera historikoren edo tokian tokiko errealitateren bati buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri-bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, hainbat euskarri eta lengoaia erabiliz panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... 2. Iraganeko edo oraingo arazoren bati buruzko norberaren ideiak ahozko azalpen zorrotz, funtsatu eta errespetuzkoan adieraztea, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioen bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe.

Jarrerazko edukiak
Jarrerazko edukiak hiru ardatzetan antolatu dira: ezagutza historikoaren aurrean egokitzat jotzen diren jarrerak eta balioak eta, ondorioz, gaur egungo gertakarien balorazioa egiteko erreferentziatzat har daitezkeen iraganeko gertaeretara hurbiltzeko balioak: tolerantzia, enpatia eta elkartasuna. Era berean, garrantzi handia ematen zaie ezaguera-tresna gisa balio eta jarrera parte-hartzaileei.

EZAGUTZA HISTORIKOAREN AURREKO BALIOAK ETA JARRERAK


1. Iraganaren berri izateko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bide gisa, eta zorroztasunezko eta objektibotasunezko jarrera iturri historikoen azterketan eta interpretazioan, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. 2. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, norberaren iritziak berrikusiz eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzenduz. 3. Agiri-ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa bereziki.

TOLERANTZIA, ENPATIA ETA ELKARTASUN JARRERAK ETA BALIOAK


1. Pertsonek eta taldeek historian izandako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. 2. Gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. 3. Emakumeek presentzia izan duten edo gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, sufragismoa, feminismoa...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea, eta esparru publikoetatik nahiz ikerketa historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. 4. Arazoak eta gatazkak konpontzeko jarrerarik lagungarrienak elkarrizketa eta eztabaida direla baloratzea eta, era berean, intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizarte-bizitzako oinarrizko elementutzat hartzea. 5. Giza eskubideak eta pertsonen nahiz herrien printzipio demokratikoak positiboki baloratzea eta defendatzea inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa, eta
Historia batxilergoa 2 erein 13

sexua, arraza, hizkuntza, nazionalitatea, erlijioa, iritzia, gaixotasuna, urritasuna eta beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela-eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. 6. Kultura-adierazpenen aniztasuna norberaren eta gizartearen aberastasun iturri den heinean baloratzea.

BALIO ETA JARRERA PARTE-HARTZAILEAK


1. Gai kolektiboetan parte hartzeak eta bakea, justizia, berdintasuna eta bizibaldintzak nahiz ingurumena hobetzeko aldezten diren ekintzetan eta proiektuetan lankidetzan aritzeak duen garrantziaz jabetzea. 2. Gure ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu hori duten jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. 3. Garapen alorrean kaltetuen dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea.

EDUKIAK INTEGRATZEA
Kontuan izan behar da alor honen berariazko ikuspegi zehatzaz gainera, ikasleei erakutsi behar zaiela euren ezagutzak sustatzen eta euren ezagutzez baliatzen, beste jakintzagai batzuek eskain diezazkieketen ekarpenetan murgilduz: Artearen Historia, Euskal Herriaren Historia aukera hori egin dutenek, literatura, ekonomia, lehenengo mailako Mundu Garaikidearen Historia eta abar.

ZEHAR GAIAK
Jakintzagai honi buruzko legediak adierazten du curriculum-edukiek kontuan hartu behar dituztela zehar-gaiak deiturikoen ekarpenak, batez ere jakintzagaiarekin lotura argia badute, uste baita era horretara aberastu eta sendotu egiten dela ikasketaren azkeneko prozesua honako alderdi hauetan: Hezkidetzan. Ingurumen-hezkuntzan. Giza eskubideen hezkuntzan. Bake-hezkuntzan. Eta abar.

METODOLOGIA
Batxilergoko metodologiak berezko ezaugarriak izan behar ditu, eta ez bakarrik lortu nahi diren helburuei dagokienez, baizik eta baita edukiak garatzeko moduari dagokionez ere. Alde horretatik, legediak adierazten du dinamikak, motibatzaileak izan daitezkeen eta ikasketa-prozesu adierazgarriak sorrarazteko potentzialitatea eduki dezaketen lekuan lekuko inguruneko arazoetatik edo arazoak sor ditzaketen gaietatik behar duela abiatu; prozesu horrek ikasleen pentsamen-eskemak eta ikuspegiak kontuan izan behar ditu, ikasleen lana erraztuz eta ikasteko autonomia emanez; ikerketa sustatu behar du, landu behar den gaiarekin zerikusia duten ahozko eta idatzizko informazio anitzen bilketan eta analisian oinarrituz; eta prozesuaren emaitzak, landutako arazoaren inguruko ondorio garrantzitsuak ateratzea eta horiek txukun eta argi komunikatzea izan behar du. Era horretara, maila honetarako proposatutako hezkuntza-proiektuek lankidetzan egindako lana eta kideen arteko elkartrukea erraztuko duten estrategiak bultzatzea dute helburua, era horretara ikasleek landutako edukiari eta ikasketa-prozesuari berari buruzko gogoeta eginez ikas dezaten.

Historia batxilergoa 2

erein

14

Legediak berak adierazten du zein garrantzitsua den jakintzagai honi buruzko proiektuek "ikasleari zientzia historikoak berez dituen ikuspuntu, eskola eta trataera anitzekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzea eta beste gizarte zientzia batzuen ekarpen baliotsua aurkeztea". Era berean, honako hau adierazten du: "Komeni da historiaren eraketan generoaren ikuspegiak duen garrantzia kontuan hartzea analisi historikoa egitean, emakumeek esparru publikoan nahiz pribatuan egindako ekarpenak balioesteko bitarteko gisa eta emakumeek gizonen baldintza beretan gizartean espazio baten jabe izateko izan dituzten eta oraindik dituzten arazoei buruzko gogoeta egiteko gonbidapen gisa". Konturatzen garenez irakasleak eta ikasleak ezin direla hainbeste orientazioren mende egon eta euren lana ahalik eta gehien erraztearren, proiektu honek indarrean dagoen legediak adierazten dituen orientazio horiek guztiak antolatu ditu eta legeesparruaren orientazio eta agindu horiek guztiak naturaltasunez betetzen lagunduko duen metodologi egitura eratu du.

GELAKO SAIOEN GARAPENA


Batxilergoko 2. urteko Historia jakintzagaiaren ezaugarri nagusietako bat ikasgaizerrenda osoa garatzeko denbora errealik eza da, eta denbora errealik ez izate horrek ito ere egiten gaitu batzuetan. Horregatik, gelako dinamika nabarmen aldatu behar da beste edozein hezkuntza-mailakoarekin, aurrekoarekin (DBH), parekoarekin (Formazio Zikloak) edo ondorengoarekin (Unibertsitatea), alderatuta. Ez dago, beraz, laguntzamaterialak erabiltzeko espaziorik. Arrazoi horrengatik, irakaslea da maila honen euskarria. Funtsezkoak dira irakasleak sintesirako duen gaitasuna, ikasleak motibatzeko dituen baliabideak, gaia antolatzeko era eta azalpenak emateko taktikak.

IKASTURTEAREN ANTOLAKETA
Gaiak irizpide kronologikoa jarraituz antolatu eta banatu dira. Antolaketa eta banaketa horrek erraztu egiten die ikasleei edukiak ulertzea eta barneratzea, eta historiaurretik hasten da eta gertaera garaikideetan amaitzen.

IKASTURTEAREN ANTOLAKETA ETA DENBORA BANAKETA


Liburua 25 kapitulutan dago antolatuta. Kapitulu guztientzat astean lau saio daude irailetik maiatzera, kontuan izan behar baitugu maiatzaren amaierarako behin betikoak izan behar dutela jakintzagaiari buruzko azken notek. Iraila 1 aste eraginkorra. (4 saio) Urria 4 aste eraginkor (gehienez 16 saio) Azaroa 4 aste (gehienez 16 saio) Abendua 2 aste (gehienez 8 saio) Urtarrila 3 aste (12 saio) Otsaila 4 aste (16 saio) Martxoa 4 aste (16 saio) Apirila * 2 aste (8 saio) Maiatza 3 aste (12 saio)
* Hilabete honetan kokatu ditugu Aste Santuko oporrak.

Guztira, beraz, batez beste 108 saio zenbatzen ditugu, eta gutxienez azterketetarako saio bat eta errekuperazioetarako beste saio bat kendu behar dira ebaluazioko (3 ebaluazio eta final bat, hau da, 6-8 saio). Horrek esan nahi du guztira 98-102 saio izango direla, beste era bateko gorabeherarik izan ezean. Adierazi dugun bezala, liburuak 25 kapitulu ditu, eta kapitulu horiek guztiak azaldu ahal izateko gehienez ere lau saio eskaini behar zaizkio gai bakoitzari, edota, beste era batera esanda, astean gai bat azaldu behar da. Hori guztia beti kontuan hartuta funtsezkoa dela irakaslearen aukeraketa-lana, eta haren irizpidea oinarrizkoa dela prozesu osoan.
Historia batxilergoa 2 erein 15

Planteamendu horretatik abiatuta, honako hau litzateke ikasturte "prototipo" baten denbora-banaketa.
Astea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24. 25 4. XVIII. mendea eta Antzinako Erregimenaren krisia blokea 0 1. Blokea: Historiaurrea eta Antzinaroa Kapitulua 0. Zergatik ikasten da herrialde baten historia? 1. Hominizazio-prozesua. 2. Indoeuropar migrazioak eta lehenengo kolonizazioak 3. Antzinate osteko mundua Iberiako penintsulan. 1. Al-Andalus. 2. Lehen kristau erresumetatik lurralde zabalkundera eta birjendeztatzera. 3. Azken Erdi Aroko krisia. 4. Errege-erregina Katolikoak. 1. Habsburgotarren Espainietako eredu plurala eta deszentralizatua. 2. XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako oinarri ekonomikoak eta mugimenduak. 1. Borboien absolutismoa.

2. Erdi Aroko gizarteak

3. Gizarte modernoak: Inperioa eta Antzinako Erregimena.

2. Antzinako Erregimenaren krisia. 5. Estatu liberalaren eraketa 1. Iraultza liberala eta Estatuaren erreformak. 2. Aldaketa ekonomikoak, politikoak eta sozialak. 3. Krisi politikoa eta Sei Urteko Demokrazia Aldia (1868-1874) 6. Errestaurazioa eta 1. Errestaurazioaren sistema, 98ko krisia eta saio sistema politikoaren krisia erregenerazionistak (1874-1923). 2. Demografiaren bilakabidea eta lurralde desorekak. 7. II. Errepublika eta Gerra 1. Errepublikaren esperientzia: lortutakoak eta arazoak. Zibila. 2. Espainiako Gerra Zibila. 3. Euskal Autonomia Estatutua. 4. Abangoardia literario eta artistikoak. 8. Francoren diktadura 1. Frankismoa. 2. Euskal Herria diktadurapean 9. Trantsizioa eta 1. Trantsizio politikoa. demokrazia Euskal Herrian eta Espainian 2. Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian.

Unitate didaktikoen planteamendua


Gure proiektuak balioetsi du ahalegin handia egin behar dela edukiak antolatzean ikasleek errazago barneratu eta ikas ditzaten. Helburu hori kontuan hartuta liburua gai-multzotan banatu da, eta gai-multzo horiek, aldi berean, egitura berdintsuko kapitulutan banatu dira. Atal bakoitzak bere helburuak ditu, eta helburu horiek ikasleek eduki-mota batzuk, batez ere prozedurazkoak eta jarrerazkoak, ongi egituratuta eta ahalegin berezirik egin beharrik izan gabe asimila ditzaten ezarri dira. Honako hau da gaien oinarrizko egitura:

Historia batxilergoa 2

erein

16

Gaiaren irudi adierazgarria. Gai bakoitzeko edukientzat erreferentzia eta euskarri izango den irudia eskaintzea da helburua.

Ikasiko den ikasgaizerrendako blokearen izena.

Irudiaren osagarri, testu garrantzitsu bat aztertuko den gaiko edukien sarrera egiteko.

Historia batxilergoa 2

erein

17

Aztertuko den kapituluko edukiak laburbiltzen dituen irudia.

Gai-multzoaren barruan aztertuko den kapituluaren zenbakia.

Kapituluko edukien aurkibidea.

Historia batxilergoa 2

erein

18

Liburuko orrialdeak binaka daude antolatuta, eta azalpenak eskaintzen duen orrialde bakoitzari (atzealde zurikoa) dokumentazio osagarria eskaintzen duen beste orrialde bat dagokio (atzealde koloredunekoa).

Agiriei eskainitako orria: irudiak, testuak, mapak, eta abar.

Azalpena eskaintzen duen atalaren titulua.

Sakonduko den informazioaren edukirik aipagarrienen sarrera.

Bi orrialde horietako edukiak sakontzeko ariketak eta galdera-sorta.

Azalpena eta informazioa.

Historia batxilergoa 2

erein

19

Kapituluko gai nagusiaren gai osagarriren bati edo zehar-gairen bati buruzko txosten monografikoak

Ikasi eta garatu beharreko gaia.

Dokumentazioa

Azalpen-testua.

Historia batxilergoa 2

erein

20

Bestelako begirada: emakumearen historia sakontzen duen dossier monografiko bat da, atal bat da.

Aztertuko den edukiaren titulua.

Bi orrialdeetan garatuko diren edukien deskribapen laburra

Testu eta agiri historikoak eta historiografikoak.

Landutako edukiak ulertzen laguntzeko ariketak eta galderak.

Historia batxilergoa 2

erein

21

Gai bakoitzaren amaierako bi orriak ikasturtearen amaieran batxilergoko titulua homologatzeko gainditu beharko diren batxilergoko proba orokorrak prestatzeko prozedurei buruzkoak dira.

AZTERsintesia: Atal honetan ikasi den gaiko eduki nagusiak laburbiltzen dira. Helburua da daturik garrantzitsuenak laburbilduta eskaintzea ikasleei azterketak prestatzen laguntzeko. Honako atal hauek ditu: Gaia ulertzeko eta hartaz egoki hitz egiteko hitz garrantzizkoenak. Aztergiltzarriak: Historiako prozedurak eta estrategiak lantzeko atala da, eta ikasleek ikasturtea eta batxilergoa gainditzeko egin beharko dituzten azterketa eta proba bateratuek planteatzen dituzten arazo nagusiak konpontzen laguntzen dute: testu-iruzkina, gaikako mapen deskribapena eta azterketa, irudien azterketa, eta abar Honako atal hauek osatzen dute: Ezagutza eta adierazpenerako prozeduren eta metodoen azalpena. Prozedurak saio gisa ezartzeko ariketak. Egiteko era hobeto ulertzeko ariketa zuzenduak. Txostena Gaiaren atal bat nola dokumentatu erakusten digu adibide baten bidez. Orokorrean gaiari buruzko beste ikuspegi bat eskaini nahi izaten da.

Kapituluan sakondutako ideiarik garrantzitsuenen sintesi orokorra eskaintzen duen orria. Galdera nagusiak. Erantzunetan kapituluaren edukiak ulertzeko beharrezkoak diren elementuak jasotzen dira. Garrantzitsua da ikasleei galderen bidez eta arazoak planteatuz ikasten erakustea.

Atalean zehar landu diren ideiarik garrantzizkoenen sintesi orokorra egiteko orria.

Kapituluko edukiak egoki barneratzeko ulertu eta buruz ikasi behar diren funtsezko kontzeptuak.
Historia batxilergoa 2

Landutako kapituluaren edukia zuzen ulertzeko gogoratzea komeni diren eta kontuan hartu behar diren datu kronologiko nagusiak. Garrantzi handia du ikasleek ulertzeak historia datu kronologikoen mende dagoela, eta ez bakarrik bere esanahia ulertzeko, baizik eta baita azalpen egokia eratzeko ere. Ikusarazi behar diegu datu kronologikorik gabeko diskurtso historikoak, lehenago zer gertatu zen eta gero zer gertatu zen jakin gabe, ez duela zentzu handirik eta konplexuago eta ilunago direla eta asimilatzen zailagoak.
erein 22

Ebaluazio-irizpideak
Ikasleak ebaluatzeko prozesuak hiru eduki motak izan behar ditu kontuan, nahiz eta beti izan behar den gogoan maila honetan eta kurtso honen ezaugarri bereziak direla eta, behin eta berriro errepikatu dugun bezala, kontzeptuzko edukiek protagonismo handia dutela. Ebaluazio-prozesu orekatua garatzeko beharrezkoa da prozesuak proposamen desberdinak izatea, eta aniztasun horretan kontzeptuzko edukiak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak jasotzea. Helburua da egiaztatzea ikaslea ez dela gai bat garatzeko edo kontzeptuak definitzeko gauza soilik, baizik eta horretaz gainera gai dela testuen eta mapa historikoen iruzkinak egiteko, hainbat ideia eragiletatik abiatuta mintzaldi xumeak egiteko, paradigma bat denboraldi batean zehar aztertzeko, informazio historikoaren iturrien eta agirien aurrean jarrera kritikoak garatzeko, gai edo gertakari bati buruz eztabaidatzeko, eta abar. Eta, horretaz guztiaz gainera, ez da ahaztu behar ikasleak ikasi behar duela ikasturtean zehar irakaslea nabarmentzen joan den informazioa baloratzen. 1. Euskal Herriko eta Espainiako Historiaren oinarrizko eskema bat egin eta azaltzea, protagonistarik, gertaerarik eta prozesu ekonomiko, sozial eta ingurumeneko eta kulturalik aipagarrienak bilduko dituena, eta kronologikoki eta espazioan kokatu eta nazioarteko testuinguruarekin lotuko dituena. Irizpide honen bidez Euskal Herriko eta Espainiako historiari orokorrean eta historia garaikideari partikularki bere nortasuna ematen dioten zantzurik adierazgarrienak ikasleek, espresiobide sinpleak erabiliz, zein neurritan identifikatu, antolatu eta islatu ditzaketen ikusi nahi da, horretarako jite ezberdineko gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoren arteko loturak antzemanez eta inguruko gertaera eta prozesu historikoekin erlazionatuz. Horretaz gainera, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria da, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuetako batzuk, gizonak eta emakumeak, ezagutzen eta kokatzen dituzten eta ordezkatzen dituzten interesekin identifikatzeko gai ote diren ikustea ere. 2. Euskal Herriko lurraldeek Espainiarekin izandako harremanak eta artikulazio motak aztertzea eta aldi historiko desberdinetan izandako gatazken arrazoiak eta zailtasunak eta gatazka horiei emandako konponbideak analizatzea, batez ere berrienak. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean historian zehar izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi da (entitate politiko desberdinak izan direla, lotura pertsonalak, Gaztelarako integrazioa, konkista, asimilazioa, ituna, autonomia, eta abar) Espainiako Estatuan integratzen duen gaur egungo autonomia politiko eta administraziokora iritsi arte. Era berean, planteatu diren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea XX. mendeko eta gaur egungo Espainiako Estatuko ziklo demokratikoak, Euskal Herriaren autonomia barne, ezagutzen dituzten. 3. Egungo euskal identitate heterogeneo eta konplexuan hainbat faktore historikok eta lurraldeekin zerikusia duten hainbat faktorek duten eraginaz jabetzea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gaindituz, eta bilakaera, erritmo eta prozesu desberdinez ohartzea. Ebaluatu nahi da ea ikasleak gainditzen ote dituen bere adierazpen eta jakinarazpenetan analisi historikoaren ikusmolde sinplistak, akritikoak edota pobretzaileak, ea gai ote den euskal lurralde historikoetan lurraldeen artean, landainguruen eta hiri-inguruen artean, itsasertzaren, barnealdearen eta mendialdearen artean, eta abar nortasun propioa duten berezitasunak identifikatzeko eta ulertzen ote duen herri baten nortasuna etengabeko eraikuntza eta birdefinizio prozesuetan, erritmo eta ziklo aldakorretan, dagoela murgilduta, bestelako errealitate sozial eta
Historia batxilergoa 2 erein 23

espazial batzuekin dituzten etengabeko elkar eraginezko fenomenoen ondorioz, kanpoko faktoreen hainbat eraginen ondorioz eta beste kultura batzuen ekarpen positiboaren ondorioz. 4. Historia ikertzeko metodoa, bere fase desberdinetan ikerketa eta proiektu errazetan aplikatzea banaka edo taldeka lehenengo edo bigarren mailako iturriez baliatuz. Irizpide honen bidez, ikasleak metodo historikoaren faseak erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren esparrua eta objektua identifikatzea, hipotesiak formulatzea, informazioa bilatzea eta baliatzea, azalpen-prozedurak ezartzea, ondorioak ateratzea eta emaitzen berri ematea), ea erabiltzen ote dituen historialariaren lanerako beharrezko diren baliabideak, teknikak eta prozedurak, eta zein neurritan erabiltzen dituen autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez. Irizpide honen beste helburu bat da zenbaterainoko gaitasuna lortu duen, lehen mailako eta bigarren mailako iturrietatik abiatuta, tokian tokiko historia garaikideari buruzko informazio historiko adierazgarria eskuratzeko, eta, aldi berean, informazioa eskuratzeko eta informazio hori erabiltzeko tresnak eta estrategiak antolatzeko (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, jendeari elkarrizketak egitea, inkestak diseinatzea, fitxak egitea, eta abar). Eta, horretaz gainera, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzean duen trebezia ere egiaztatu nahi da, informazioa lortu eta erabiltzean, nahiz bere lanen ondorioak eta emaitzak aurkeztean. 5. Gertaera historiko baten arrazoiak identifikatzea, elkarren arteko loturak aztertzea eta horietako batzuen garrantzi erlatiboa ikuspegi garaikidetik nahiz ikuspegi historiografikotik baloratzea. Ikasleak gertaera historikoen kausalitate anitza edo konplexua, gertaeretan pilatzen diren egoeren azaleko azalpena gainditzen dutenak, hautematen ote duen egiaztatu nahi da, erantzukizun indibidualak izan dezakeen zeregina baloratuz, eta ea ohartzen den, azterketa enpatikoaz baliatuz, garai hartako ikuspegiaren eta denborak eskaintzen duenaren arteko aldeaz. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren aurrekaria, eta agian baita egungoena ere eta, horretaz gainera, etorkizuneko proiekzioa, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideia ulertuz. 6. Historiografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta hiztegia erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Jakintzagaiari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta gai horren testuinguru historikoari buruzko azalpen zehatzak gauzatzean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Horretaz gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, erdeinuzko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen den ebaluatu nahi da. 7. Euskal Herrian eta Espainian XIX. eta XX. mendeetan izandako antolakuntza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren forma desberdinak ideologia politiko desberdinekin erlazionatuz identifikatu eta deskribatzea, hala nola, eskubide demokratiko indibidualen eta kolektiboen lorpena baloratzea. Irizpide honen bidez, alde batetik, ikaslea Euskal Herriko eta Espainiako historia garaikideko gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak (kodeak, legeak, konstituzioak, foruak, autonomia estatutuak...) eta aurrekari historikoak ezagutzeko eta horiek beren iturburu diren ideologia eta gizarte-interes desberdinekin, testuinguru politiko egokian kokaturik, erlazionatzeko gauza izatea lortu nahi da; eta, bestalde, garai horietako prozesu sozioekonomiko eta kultura mailakoen fase nagusiak eta ezaugarriak bereizten eta azaltzen ote dituen jakin nahi da, XX. mendekoak (industrializazioa, urbanizazioa, dinamika geografikoak, gizarte-mugimenduak eta kultur mugimenduak...) batez ere, Espainiako ezaugarri orokorrak ezagutzeko eta Espainia osatzen duten nazionalitate eta eskualde desberdinen adierazgarri bezala eta, berariaz, Euskal Herriko ezaugarriak azpimarratzeko, prozesu horiek Lurralde Historikoetan izan duten eragin desberdina nabarmenduz. Gainera, eskubide
Historia batxilergoa 2 erein 24

demokratikoak eta zuzenbide-estatua lortzeko prozesu konplexua ulertu duen eta esplikatzeko gauza den egiaztatu nahi da eta, bereziki, emakumeek esparru publikoan beren eskubideak gizonekiko berdintasunean onarturik ikusteko egindako bide luzearena; gainera, eskubide horiek areagotzeko prozesuan aurrera egiten jarraitzeko eta diskriminazioak, intolerantzia-egoerak, gizartearen eta ingurumenaren suntsipena, gizakien eta herrien oinarrizko eskubideak urratzea eta abar salatzen parte hartzeko premiaz jabetzen den egiaztatu nahi da, eta baloratzen ote duen elkarrizketa eta adostasun prozesuak gatazkak konpontzeko bide demokratiko bakarra direla. Garrantzi berezia emango zaio ikasleak 1978ko Espainiako Konstituzioaren inguruan duen ezagupenari, horixe baita indarrean dagoen sistema demokratikoaren ordenamendu juridikoaren oinarria, Estatuko herritar guztien eskubideak bermatzen dituena eta autonomien Estatua definitzeko esparrua zehazten duena; Estatu espainoleko euskal administrazio-erakundeak bereizten ote dituen jakin nahi da (Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foruaren Hobekuntza), bai eta gizarte-taldeek eta talde politikoek lantzen edo egiten dituzten proposamen edo proiektuen balorazio kritikoa egiteko gai ote den ere. 8. Gure kulturaren adierazpenak aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, batez ere azken bi mendeetakoak, testuinguru historikoarekin duen zerikusia aztertuz, giza kultura unibertsalari egindako ekarpena neurtuz eta zaintze edota berreskuratze prozesuaren zailtasunak eta gorabeherak baloratuz. Irizpide honen bitartez ikasleek Euskal Herrian izan diren eta oraindik ere badiren era askotako kultura adierazpen nagusiak literarioak, artistikoak, zientifikoak eta teknikoak zehazten ba ote dakiten egiaztatu nahi da, hain zuzen ere, berezitasunak eta aldaketak aztertuz eta egungo euskal gizartearekin duten zerikusia azalduz; eta euskararen egoera minorizatuan eta hizkuntza berreskuratzeko prozesuan arreta berezia jarriz. Era berean, euskal kulturaren ezaugarri propioak eta bestelako kultur esparruetatik hartutakoak, euren ekarpen, truke eta maileguen bidez euskal kultura aberastu egin dutenak, bereizten ote dituzten ikusiko da.

Gai bakoitza ebaluatzeko orientabideak


Kapitulu bakoitzaren amaieran Sintesi atala dago beti, eta atal horren barruan Galdera Nagusiak izeneko tartetxoa. Atal horretan eta galderen bidez ikasleak erantzuten jakin beharko lituzkeen oinarrizko edukiak eta egiturazko edukiak berrikustea planteatzen da. Galdera horiek erreferentzia izan daitezke gai bakoitzaren kalifikazio edo ebaluazio probak/azterketak antolatzean. Dena den, ez dugu ahaztu behar Batxilergoko 2. urtearen helburu nagusia ez dela gaia gainditzea bakarrik. Horretaz gainera, kontuan izan behar dugu unibertsitatean sartzeko probak ere gainditu behar direla eta, ondorioz, ebaluazio probak ikasleak ikasturtearen amaieran egin beharko dituen probetako galdera eta egitura motarekin trebatzera bideratu behar direla. Alde horretatik, orain arte, unibertsitatean sartzeko proben egitura honako hau izan da:

Unibertsitatean sartzeko probak prestatzeko bitartekoak


Dena den, irakasleak unibertsitatean sartzeko proben orientazioak eta irizpide ofizialak, nahiz azken hiru urteetan, ohiko deialdian eta aparteko deialdian, egindako probak aurkitu ahal izango ditu Unibertsitatearen (www.ehu.es) orrialdean sartuta. Orrialdean zein hizkuntzatan sartu nahi duen aukeratu ahal izango du eta ikasleari informazioa emateko atala aukeratuko du, eta horren barruan sarbidearen eta hautaprobaren txokoa (gaitasun probak eta azterketa ereduak).

Historia batxilergoa 2

erein

25

Prozeduren trataera
Liburuan zehar, kapitulu bakoitzeko azken orrialdeetan, prozedura estrategiak garatzen dira, ikasleei, beren ezagutzak erakutsi beharko dituzten probetan, gaia ahalik eta baldintza hoberenetan kokatzen lagun diezaieten. Ondorengo laburpen honetan eskaintzen ditugu atal horietan garatzen diren prozedura eta orientazio guztiak.

1. HISTORIAKO TESTU AZALPENA


Prozedura hau hainbat kapitulutan banatuta aurkezten da, ondorengo orrialde eta kapituluetan: (I) 25. orrialdea; (II) 45. orrialdea; (III) 61. orrialdea; (IV) 77. orrialdea; sintesia 93. orrialdean; azalpena mintzaldiaren elaborazioarekin nola uztartu, 169. orrialdean; eta testu baten azalpena 303. orrialdean. Ondoren, testuan agertzen diren urrats eta laguntza guztien sintesia eskaintzen da, ikasleari lagungarri izan dakizkion testu azalpenak prestatzen eta idazten ikasteko. Garrantzizkoa da aldez aurretik ulertzea ez dagoela historiako testu baten azalpena nola egin behar den adierazten duen goi arau bakar eta jakinik. Gai horri buruzko argitalpen monografiko ugari dago eta desadostasun garrantzitsuak sumatzen dira guztietan. Gure xedea, dena den, ikasleari historiako testu bati aurre egiten laguntzea da, baina horretan ere, beste gai askotan bezala, irakasleak erabaki beharko du prozedurarik egokiena hau jotzen duen, edota osatzea edo aldatzea aukeratzen duen. Historiako testuen azterketarako oinarrizko prozeduraren azalpena A. Sarrera Besterik uste izan badaiteke ere, historiako azterketa bateko parterik zailenetakoa dokumentuen azalpena da. Dokumentu horien konplexutasuna dela-eta, emaitzak ez dira beti aurrez espero bezalakoak izaten. Ohikoa izaten da iruzkinak oso era desordenatuan azaltzea edo gaiarekin, oro har, zerikusia izan arren, testuaren eduki zehatzari buruzko erreferentziarik ez egitea. Ikasleak ulertu behar luke azalpen horien emaitzak direla bide, probak zuzentzen dituztenek ikaslearen ezagutzei buruzko irudipen okerra atera lezaketela. Ondoren eskaintzen ditugun orientazioak lagungarri izan daitezke ikaslearentzat azalpenak modu eraginkorragoan kokatu eta aurkezteko. Hona zer lortu nahi den: ikasleak azalpenak baldintza hoberenetan aurkezten ikastea, ideia nagusiak aletzen jakitea, azterketa kritikoak egitea eta esku artean duten gaiari lotutako erreferentziak egitea.

B. Azalpena . I. Sarrera Dokumentu historikoa da abiapuntuko materiala historialariak bere lana egin ahal izan dezan. Dokumentuen erabilera egokiak ahalbidetzen du iraganeko jazoerak, gertaldiak eta pertsonaiak berreraikitzea, kokatzea eta esanahi egokia ematea. Testu azalpenari ekiterakoan, ez da nolanahi egin behar; garrantzizkoa da sarrera bat idaztea, hainbat puntu kontuan harturik: Adierazi testua historikoa ala historiografikoa den. Identifikatu testuaren tipologia: publikoa, pribatua, jendartera zabaltzeko intentzioa duena, eta abar.
Historia batxilergoa 2 erein 26

Egilea nor den eta zer autoritaterekin idazten duen. Zerk bermatzen du esandako autoritatea? Zer gaietan txertatzen den (gure kasuan liburuaren aurkibideko zer puntutan). Gaiari dakarzkion oinarrizko ideien iruzkin laburra. II. Dokumentuaren gaiak identifikatzen eta aztertzen Garrantzitsua da testuko gai nagusiak identifikatzea. Errazena irakurketa selektiboa egitea da, eta testuan ageri diren ideiarik garrantzitsuenak azpimarratzea, ideia horiek aurrerago argitu ahal izateko. Horretarako, ondorengo urrats hauek egin ditzakegu: Azalpena argitzeko xedea duen plan bat egin, aipatzen diren bi edo hiru gairik garrantzitsuenak adieraziz (ez dute zertan agertu dokumentuko ordena berean antolaturik ). Azalpena osatuko duten parteak laburturik definitzea da kontua. Sarreran eta geroko garapenean azalduko diren gaiak nolabait antolatu, berorien azterketa labur bat eginez. III. Azalpena nola prestatu Ideia nagusiak eta hierarkikoenak nabarmendu behar dira, erabiltzen diren argudioak, ematen diren adibideak, eta abar. Horretarako, azalpenak eman behar dira testuan agertzen diren gaiei buruz, eta berorietan erakutsi behar du ikasleak eskuratu duen ezagutza guztia, bai testu liburuan ikasi duelako, edo nabarmendutako gaiei buruz beste zeinahi lekutan kontsultak egin dituelako. Ondoren, ordena logiko baten arabera aurkeztu behar ditugu ideiak, eta azalpen bat ere idatziko dugu, aipatutako ideia bakoitzaren xede nagusia erakutsiko duena. Azkenean, aipatzen diren jazoera, gertaldi eta pertsonaiak identifikatu eta kokatuko ditugu, aipamenak azalduz eta datuak argituz. Nola aurkeztu azalpena? Azalpenak testu baten itxura hartu behar du edukia, berriz, aurreko ataletan aipatutako dokumentuaren pasarte edo parteen iruzkina izango da. Proba zuzentzen duenak uneoro jakin behar du dokumentuko zer esaldi edo parteri buruz ari den azalpena. Garrantzi handiko alderdi bat Ahalegin berezia egin behar da testuak aipamenik gabeko disertazio monografiko baten itxura izan ez dezan, edo errepikapenez edo testutik hitzez hitz hartutako esaldiz beteta egon ez dadin. Tankera horretako idazlanek puntuazio eskasa jaso ohi dute. IV. Ondorioa Amaitzeko, testuan aurkitu ditugun aspektu azpimarragarrienen sintesi bat egin behar dugu. Komenigarria da testua eta tratatzen dituen gaiak bilakaera historikoaren barruan kokatzea eta dokumentuak izan dezakeen garrantzia aipatzea, historiaren ezagutzarako eta, zehazkiago, tratatzen dituen gaia eta une historikoa ezagutzeko.

2. MINTZALDIA
Mintzaldiaren esplikazioa, testu azalpenarekin gertatu den bezalaxe, hainbat kapitulutan banatu da: I.a 113. orrialdean, II.a 127. orrialdean, III.a 129. orrialdean, IV.a 155. orrialdean. Azterketetan, askotan, gai bati buruzko mintzaldia egiteko eskatzen da, bai dokumentuetan oinarriturik (testuak, grafikoak, irudiak, eta abar) edo gai orokorrago batean txertatu beharreko esaldi edo esapideren bat adierazirik, beste gabe. Mintzaldiaren prestakuntza prozesu korapilatsua izan ohi da eta, horregatik, jarraibide

Historia batxilergoa 2

erein

27

moduko batzuk eskaini nahi ditugu, mintzaldiaren prestakuntzari ekiterakoan erabilgarri izan daitezen. Mintzaldiak jaso diren ezagutzak garatzeko balio behar du eta, horretarako, oinarrizko bi baliabidetara jo behar dugu: Arazoaren edo gaiaren bilakaera historikoa azaldu Gaia ulertzeko beharrezkoak diren datuak eskaini. Kontuan izan beharreko lehen elementua eta honek egundoko garrantzia du gai nagusia programako gai bloke jakin baten barruan kokatzen jakitea da. Gaia eta ideia nagusiak nola kokatu Nahitaezko abiapuntua proposatutako testua arretaz irakurtzea da. Irakurraldi horretatik abiaturik, gai nagusia aurkitu behar dugu eta baita berorren atzean ezkutaturik dauden gai euskarriak edo azpigaiak ere. Horretarako, komeni da: Gaia proposatzeko bitarteko gisa erabili den dokumentua identifikatzea: datu zerrenda, balantzea, erkaketa bat, bilakaera kronologikoa Gaia mugatzen duten hitz garrantzizkoenak azpimarratzea: izen propioak, aldi edo data garrantzitsuak, eta abar. Hitz juridikoak edo teknikoak definitzea, mintzaldia gaizki uler ez dadin eta kontraesanez betetako interpretazioetan erortzea saihesteko. Mintzaldiaren gai nagusiarekin harremanik ez duen gairik ez aipatzea. Askotan gertatzen da, eta azken emaitzaren kalitatea jaitsi egiten du. Gai edo hitzen bat aipatzen baldin bada, gai nagusiarekin duen zerikusiak justifikatu behar du beti esandako aipamena. Adierazi eta nabarmendu proposamenean arazo jakin bati garrantzi berezia eman baldin bazaio. Proposamenarekin batera, batzuetan, etorri ohi diren dokumentuek mintzatu beharreko gaiari buruzko informazio eta datu erabilgarriak eskaini ohi dituzte. Esate baterako, gaiaren garapena adierazten duen kronologia eskaintzen zaigunean, datu guztiek ez dute garrantzi berbera izaten. Beti egoten dira oinarrizko ideiak eta bigarren mailakoak eta bereizten jakin behar da. Mintzaldiak ez du inoiz izan behar laguntzarako testuaren erredakzio errepikatua, ezta beste hitz batzuk erabiliz egiten bada ere. Plan baten prestakuntza Mintzaldi bat egiteko garaian, egoera bereziekin topo egin dezakegu, eta horiek kontuan izan behar ditugu azalpena egituratzeko orduan. Horregatik komenigarria da, beharrezkoa zaigun informazioa bilduko duen aurre planifikazioaren ondoren, mintzaldia prestatzea ahalbidetuko duen plan bat egitea. Plana egiterakoan kontuan izan behar ditugu ondorengo puntu hauek: 1. Mintzagai izango dugun denboraldia oso luzea baldin bada kronologia aldetik, aldi luzeetan banatu beharko dugu, arazo nagusien bilakaera egiaztatzeko balioko diguten gertaerak ongi aukeraturik, arazo horiek argituko baitituzte ondorengo kontzeptuok: Denboraren iragana eta bilakaera. Aldaketak eta jarraitasuna. Aurrekariak eta ondorioak. Aldi osoaren homogeneotasunari buruzko azalpena. 2. Erreferentzia gisa datu taularen bat baldin badugu, ondoko hauek bilatu beharko ditugu: Ea zein den alde guztiak lotzen dituen elementu logikoa. Taulak eskaintzen dizkigun kopuru edo atal bakoitzaren azalpenerako euskarri gisa baliagarri zaigun ala ez.
Historia batxilergoa 2 erein 28

Atal horietako bakoitza nola bermatzen den gainerakoetan, ideia komun eta koherente bat gordez, betiere. Beste kasu batzuk. Garrantzitsua da plana elkarrekin inolako loturarik gabeko ideiak biltzen dituen kutxa ez bilakatzea. Plan orotan gogoan izan behar da sarrera bat egitea, testu historikoetarako idatzi ohi direnen estilo berean. Garapena antolatzen eta idazten Mintzaldiaren xede nagusia behin ezarri ondoren (Mintzaldia I atalean ikusi da), azalpena egiteko plana prestaturik dugula (Mintzaldia II), eta sarreran kontuan izan beharreko elementuak erabaki ostean, iritsi da mintzaldiaren garapenari ekiteko unea. Egileak funtsezko puntuak, giltzarriak, antolatu behar ditu, eta horien gainean oinarritu garapena. Garapenean, argi azaldu behar da, eta adibide zehatzen bitartez sendotu, mintzaldiaren parte bakoitza. Lehenago ere aipatu den bezala, soberan daude mintzaldiaren gai nagusiari buruz azalpen argigarririk ematen ez duten adibideak, edo atal bakoitzaren xedearekin zuzeneko harremanik ez dutenak. Deskribapenaren eta azalpenaren arteko harremanak oso estua izan behar du historiako une, gertaera edo pertsonaiak tratatzeko orduan. Ondorioak idazten Gaia aurkeztu eta garatu ondoren, mintzaldiaren amaieran, ondorioak adierazi behar dira. Ondorio horien egitekoa aurreko ataletan adierazitako ideiak modu sintetikoan nabarmentzea da. Ondorioen artean sar daiteke, orobat, gaiak hala eskatzen edo ahalbidetzen badu, arazoak etorkizunean izan ditzakeen eraginen iragarpena, hau da, zer ondorio gara litezkeen gerora.

3. AZALPENA ETA MINTZALDIA NOLA UZTARTU


169. orrialdean jasotzen da mintzaldia eta testu azalpena nola uztartu, gainera, mintzaldia beste baliabide batzuekin nola konbinatu erakusten duten adibideak ere badatoz ondorengo atal hauetan: historiako testu batetik abiatuta mintzaldia nola prestatu, 251 eta 285. orrialdeetan; publizitate kartel batzuetatik abiatuta mintzaldia nola prestatu, 361. orrialdean; prentsako argazkietan eta publizitate karteletan oinarriturik mintzaldia nola prestatu, 415. orrialdean; grafiko batetik eta prentsako argazki batetik abiaturik mintzaldia nola eraiki, 437. orrialdean. Askotan, testuaren edo dokumentuaren edukiaren azterketa egitea eta eduki osoa azaltzen duen mintzaldi bat prestatzea elkarren osagarri gertatzen dira. Areago, zenbait probatan Unibertsitaterako sarrera azterketan, adibidez beharrezkoa da biak koordinatzea eta erabiltzea osotasun bakar bat eratzen duten parte modura, azterketan aipatutako gaia azaldu behar denean. Bi alderdiok egokiro elkartzeko, honako eskema hau erabil dezakezu: a. Proposaturiko dokumentua aztertzea: Testuko gai nagusia identifikatzea. Gaia ikasgaien zerrenda orokorreko alderdi batean txertatzea. Testuko zati nagusiak eta kontzeptu gune garrantzizkoenak identifikatzea. Ondorioak osatu behar dituzten elementuak lantzea. b. Mintzaldiaren garapena egituratzea, aurreko puntuak eta jadanik landu dugun eskema kontuan izanik: Sarrera, non tratatuko diren gaiak iragarriko diren. Garapena, mintzaldiko gaiaren ardatz nagusiak azalduz eta ikasturteko ikasgai zerrenda orokorrean non kokatzen den argituz. Azken ondorioak.

Historia batxilergoa 2

erein

29

4. MAPA HISTORIKO BATEN ANALISIA (I)


Mapa historiko baten analisirako lehen sarrera 185. orrialdean dator eta 201 eta 225. orrialdeetan osatzen da. 333. orrialdean datorren orientazio batean, mintzaldia prestatzerakoan mapa historiko baten azalpena nola balia daitekeen adierazten da. Mapak azalpen historikoen osagarri garrantzitsua dira. Izan ere, mapen bidez edukiak, kronologiak, geografia kokaguneak eta mugimenduak sintetiza eta erakuts daitezke. Mapa historiko bat analizatzeko, ondoren seinalatzen ditugun alderdiak eta prozedurak hartu behar dituzu kontuan: a. Titulua ulertzea eta kokatzea. Nahitaezkoa da gaia eta une historikoa finkatzeko, hau da, maparen kronologia finkatzeko. Azalpen labur bat egin behar da maparen gai nagusiari buruz eta ikasturteko gai zerrenda orokorreko atalen batean duen lekuari buruz. b. Ekintza gertatzen den geografia espazioa kokatzea. Mapan irudikatutako espazioak titulua ulertzeko duen garrantzia azaltzen duen sintesi bat egitea da; hau da, tituluaren, gai zerrendako atalaren eta geografia espazioaren arteko harremana azaldu behar da. Garrantzitsua da irudikapen geografikoaren eskala kontuan hartzea, espazio horren zenbatekoa ulertzeko. c. Maparen edukia (egiunezko ikur eta idazkunen irakurketa): banan-banan azaldu behar dira mapan ageri diren eta mapako gaiari buruzko argibideak eskaintzen dizkiguten egiunezko ikurrak. Egiunezko ikurrek eta idazkunek, alde batetik, mapako koloreen, ikurren eta irudien, eta, bestetik, edukiaren artean dagoen harremana erakusten digute. Hortaz, banan-banan deskribatu behar ditugu ikurrak, ikur bakoitzak gaiari buruz ematen duen informazioa, hau da, ikur bakoitzaren idazkunak, azalduz. Edukiaren deskribapena eta analisia Mapek, lehen ere esan dugun bezala, denboraren une jakin batean aurkezten dizkigute lurraldeak eta haietan gertatzen direnak. Mapak ulertzeko eta informazio baliabide gisa erabiltzeko, eta Azterketarako giltzarriak atalean seinalaturiko hiru puntuak landu ondoren, edukia deskribatu eta analizatu behar da, hau da, mapak ematen digun informazioa. Edukia deskribatu eta analizatzeko, ondorengo eskema hau erabil genezake. a. Mapan ageri diren espazio geografikoen analisia: mugak, formak, tamainak Zein dira zati politiko nagusiak (kontinenteak eta nazioak), zein bigarren mailako mugak (eskualdeak, probintziak, lurraldeak, eta abar)? b. Zer harreman dago aurreko zatiketen eta egiunezko ikurren artean? Egin itzazu galdera jakin batzuk, beroriei erantzutean, mapako koloreen, formen eta ikurren, alde batetik eta, bestetik, tituluaren eta edukiaren arteko harremanak ezarri ahal izateko. c. Alderatu mapako hainbat eremutan ageri diren egoera edo informazio desberdinak: informazio kontraste handiena duten eremuak, ikur motaren batekin (geziak, koloreak, sinboloak, eta abar) lotuta ageri diren eremuak, ikur motaren batek bereizitako eremuak, eta abar. Interpretazioa Interpretatzea gauza baten zentzua azaltzea edo agertzea da. Mapa historiko baten kasuan, erabiltzen diren egiunezko ikurren esanahia argitzea eta mapan finkatu den kronologiari eta hautaturiko espazio geografikoaren baitan agertzen diren datuei buruzko azalpena ematea litzateke, esandako horien guztien eta mapa txertaturik dagoen gai historikoaren arteko harremana behar bezala ulertzeko. Mapa bat interpretatu ahal izateko, aurreko gaietan aztertu diren bi atalak kontuan harturik, gogoan hartu behar dira, oroz gain, bi alderdi nagusi:

Historia batxilergoa 2

erein

30

Idatzi labur batean egiunezko ikurren, tituluaren eta irudikatutako espazio geografikoaren arteko harremanak agertuko dira. Ezarri zein diren mapa ageri den moduan agertzera daramaten zergatiak eta adierazi zein izango diren mapan azaltzen diren egoeren ondorioak.

5. IRAGARKI KARTEL BAT INTERPRETATZEA


Iragarki kartelaren azalpena 319. orrialdean hasten da, 361 eta 415. orrialdeetan osatzeko. XX. mendean zehar, publizitateak informazioa errazago eta eragin handiagoz transmititzeko modu berri bat txertatu zuen eguneroko bizitzan. Toulouse Lautrec-ek zabaldu zuen bidea XIX. mendearen bukaeraren eta XX. mendearen hasieraren artean, adierazpen indar handiko irudi koloretsuetan oinarritutako konposizioak eta inprimatzeko teknikak erabili zituenean, irudiekin batera, testu aukeratu eta adierazgarri bat txertatzen zuela. Mezu bizkorra, xumea eta zirrara handikoa ikusleari helaraztea da helburu nagusia. Iragarki kartelaren teknika gogotik erabili zuten bai Errepublikaren garaian eta bai Gerra Zibilean. Eskolagabe kopuru handiak, nork bere ideologiara jendea biltzeko premiak eta kartelen indar adierazgarriak oso tresna egokia bihurtu zuten kartelgintza garai hartako giro sozial eta politikoan. Propaganda politikorako kartel bat aztertzeko alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan: Kartelaren gai nagusia. Hitz bakarrean edo hitz gutxitan laburtua. Zein testuinguru historikotan egina den. Nork egina da? Zer asmorekin? Nor da hartzailea? Zer lortu nahi du? Zein da aukeratutako irudien esanahia? Zein da aukeratutako koloreen esanahia? Zer esan nahi du testuak? Erabilitako kontzeptu historikoak, zer esan nahi duten, aipatzen diren ideia historikoak edo zer ideien ondorio den, eta abar. Ondorioa.

6. BI DOKUMENTU EDO GEHIAGO ALDERATU: GERNIKA BI ALDEETATIK


Bi dokumenturen alderaketa liburuko 349. orrialdean lantzen da. Inpartzialtasuna ez da historian existitzen. Pertsona bakoitzak bizi dituen moduan eta baldintzaturik daukaten interesen ikuspegitik ikusten ditu gertaerak. Horregatik, historiako une bat edo gertaera bat berreraikitzen saiatzen denean, dokumentazioa aztertzen du historialariak, eta dokumentuek, ez bakarrik ez dituzte gauzak modu berean kontatzen, askotan elkarren arteko kontraesanean egoten dira. Horregatik, historiako gertaera edo aldi bereko dokumentuak erabiltzerakoan, haiek ematen diguten bertsioa alderatzen jakin behar dugu, alderdi komunak haietatik ateratzen eta elkarren aurkako alderdiak agerian jartzen. Dokumentu historikoak alderatzerakoan, eskema honi jarraitu diezaiokezu: 1. Dokumentuetako gai nagusia zein den esan eta lotura komun bat ezarri guztien artean. Komeni da testu labur bat idaztea, dokumentu guztien arteko harremana zein den argitzeko. 2. Edukiaren eta idatziaren kronologia egiaztatu, dokumentu historikoak edo historiografikoak diren bereizteko. 3. Adierazi zer lotura duen testu bakoitzak gaiarekin: nork idatzi duen, zergatik idatzi duen, zerk bultzatu duen horri buruz idaztera, eta abar. 4. Testuetan agertzen diren alderdi komunak.
Historia batxilergoa 2 erein 31

5. Zertan diren desberdinak eta zergatik. 6. Desadostasunak ebazteko egin beharko liratekeen galderak.

7. GRAFIKOEN ANALISIA I. BARRA-GRAFIKOAK ETA GRAFIKO LINEALAK


Korapilatsua da grafikoen azalpenaren kontua, hainbat motatako grafikoak baitaude. Hori dela-eta, kapitulu batean baino gehiagotan tratatzen da gaia: barragrafikoak eta grafiko linealak 381. orrialdean; piktograma 397. orrialdean; eta prentsako irudien eta grafikoen arteko uztarketa 437. orrialdean. Grafikoak, hitzak dioen bezalaxe, bildutako datuen irudikapen grafikoak dira eta, beste zeinahi dokumentu historikoren antzera, aztertu egin daitezke, gertaldi baten edo une jakin baten ezagutzara hurbilduko gaituen informazioa lortzeko. Berreraikuntza historikoaren ikuspegitik grafiko bat aztertzerakoan, komeni da zenbait irizpide aintzat hartzea: a. Sarrera 1. Zer grafiko mota da? Lineala, barra-grafikoa, zirkulu formakoa, piktograma, eta abar. 2. Zein da gaia? Datuen edukia ikasgai baten barruan kokatu behar da ahal dela, ikasturtekoan, liburuko gai zerrenda orokorreko gaietakoren batean. 3. Zer aldagai agertzen dira? Zenbat datu mota ematen dituen, zer alderdiri buruzkoak, eta abar. 4. Aldagai horiek zer banako edo unitatetan neurtzen diren. 5. Kronologia eta zer unetan kokatzen den. Gaia kronologikoki kokatu ez ezik, garbi eduki behar da zenbateko denbora espazioa hartzen duten erakusten diren datuek. b. Deskribapena eta analisia. 1. Ikurren deskribapena. Zenbat lerro edo barra? 2. Kopuru eta erregistroen deskribapena. Gehieneko balioa, gutxienekoa, batez bestekoa, joera (gorakoa, beherakoa,) itxura (zerra forman, laua, proportziozkoa), eta abar. 3. Xehetasunak edo puntu esanguratsuak. 4. Datuen alderaketa, aldagai bat baino gehiago dauden kasuetan. Zertan bereizten diren, desberdintasunaren esanahia, berdintasunak, eta abar. c. Interpretazioa 1. Zergatik agertzen da grafikoa era horretan eta ez beste batean? Justifikatu edo interpreta dezaketen balizko zergatikoak. 2. Zein dira datu horien eta grafikoak adierazten dituen formen ondorioak? 3. Testuinguru historikoa. Erlazionatu datuak eta zer testuinguru historikotan gertatzen diren. d. Ondorioa 1. Zer erlazio dago grafikoaren eta berori txerta daitekeen (kasu honetan, ikasturteko gai zerrenda orokorraren barruko) gai nagusiaren artean?

8. PIKTOGRAMAK
397. orrialdean dator sarrera. Grafikoak adierazten duen informazioarekin zerikusia duten elementu sinbolikoak erabiltzen dituzten barra-grafikoak edota grafiko linealak dira piktogramak eta berorien xedea datuak hobeto ikustea eta ulertzea da. Horregatik, piktogramak
Historia batxilergoa 2 erein 32

aztertu eta interpretatzerakoan, aurreko puntu eta alderdi berberak erabil ditzakegu, salbuespen batekin: (a.) atalean, aipatutako bost puntuak ez ezik, 2. eta 3. puntuen artean, beste bat sartuko dugu eta berorretan deskribatuko da piktogramarako aukeratutako sinboloaren eta gaiaren arteko harremana.

9. MINTZALDIA NOLA PRESTATU HAINBAT INFORMAZIO ITURRITATIK ABIATUTA


Gorago aipatu den bezala, mintzaldi baten prestakuntza zeregin konplexua da eta hainbat dokumentu eta informazio baliabidetan oinarritu daiteke. Testuan zehar, hainbat orientazio aurki daitezke informazio iturri batzuetatik edo besteetatik abiaturik mintzaldia prestatzen lagun dezaketenak: mintzaldia eta testu azalpena nola uztartu, 169. orrialdean; testu historiko batean oinarritutako mintzaldia, 251 eta 285. orrialdeetan; publizitate kartel batzuetatik abiatuta mintzaldia nola prestatu, 361. orrialdean; prentsako argazkietan eta publizitate karteletan oinarriturik mintzaldia nola prestatu, 415. orrialdean; grafiko batetik eta prentsako argazki batetik abiaturik mintzaldia nola eraiki, 437. orrialdean. Azterketetan, hainbat dokumentutatik abiatuta gai bati buruzko mintzaldi bat egiteko eskatuko dizute behin baino gehiagotan. Era horretako lanetan, hainbat puntu kontuan hartzea komeni izaten da, dokumentu horietako informazioa eraginkortasun handiagoz aztertzen lagunduko dizutenak: 1. Zein da dokumentu guztiak lotzen dituen gaia? 2. Ikasturteko gai zerrenda orokorreko zein ataletan sar daiteke? Kokapen historikoa. 3. Zer ekarpen egiten dio dokumentu bakoitzak gai orokorraren azalpenari? Dokumentu bakoitzaren bakarkako azterketa, iturriaren araberakoa. 4. Ideien sintesi bat egin, dokumentu guztietako ideiek gai nagusiarekin duten lotura azalduz. 5. Aurreko sintesiko ideia guztiak hartzen dituen mintzaldi bat osatu.

Dokumentu iturrien analisia


Atal honetan aurkezten ditugun dokumentu baliabideek gai bakoitzaren ezagutza osatzeko aukera ematen diote ikasleari. Dokumentu horietako batzuk aurkeztu zaizkio jada ikasleari testu liburuan zehar, iruzkin eta guzti, askotan, baina orain osorik eskaintzen dira, guztiak bilduta eta gaika taldekatuak.

Testu azalpen idatzia


Ondoren, gaika antolatutako testu sail bat eskaintzen dugu; hor sartzen dira liburuan datozen guztiak eta baita interesgarritzat jo ditugun beste hainbat testu ere. Aldi berean, gai bakoitzeko, gutxienez, dokumentu bat eskaintzen dugu, nork bere burua zuzentzeko giltzarriak dituena. Erabilpena erraztearren, gaika taldekatu ditugu.

Historia batxilergoa 2

erein

33

0 Kapitulua. Zergatik ikasten da herrialde baten historia?


VALENTZIARRA IZATEA
Valentziarra edo espainiarra izateko modu asko daude. Pertsona batzuentzat valentziarra izateak gauza bat esan nahi dezake eta, beste pertsona batzuentzat, aldiz, harekin zerikusirik ez duen beste zerbait. Batzuen iritzian gizatalde batek identitate ezaugarri jakin batzuk ditu, eta beste batzuen iritzian beste batzuk. Nire gremio intelektualean gizataldearen irudikapen gatazka esaten zaio horri. Interpretazio desberdintasun hori ondorengo galderari ematen zaizkion erantzunak aztertuz geratuko da agirian: zer baldintza bete behar ditu, zure ustez, pertsona batek valentziartzat har dezaten? Soziologo fidagarrienek galdera horri erantzuteko era desberdinak aurkitu dituzte eta, taldekatu ondoren, dagokien etiketak jarri dizkiete. Hiru bakarrik ekarriko ditut hona eta saiatuko naiz valentziarrei berorien berri ahalik eta ongien ematen. Orokorrena zibikoa da, territorialista edo politikoa ere esaten zaiona, eta horrelatsu adierazi ohi da: Valentziar Erkidegoan bizi eta lan egiten duena da valentziarra. Eskatzen diren baldintza bakarrak izaten dira, lurraldeko politika erkidegoko partaide izatea, pasaportea edo nortasun agiria izatea, edota herri altxorrari ordaintzea. Ikuspuntu zibikoaren aurrez aurre, ikuspegi primordialista edo etnikoa jarri ohi da, alegia, erkidego bateko kide izateko beste pertsona batzuekiko oinarrizko loturak eduki behar direla uste dutenen postura: lurraldean jaio izana, hizkuntza eta arbasoak izan ohi dira soziologoen arreta zentratzen duten elementuak, baina erlijioa ere aintzat hartu ohi da. Ikuspegi horretatik gisa honetako esaldiak jaulki ohi dira: hemen jaioa ez bazara ezin duzu Fallen esanahia ulertu, herri baten muina bere hizkuntzan islatzen da edo, valentzieraz mintzatzen direnak dira valentziarrak. Hirugarren modua boluntarista esaten zaiona da: kultur erkidego bateko partaide izateko horretarako borondatea izan behar da. Euskal Herriko ikasle batek, beharbada, espainiar sentitu nahi ez duen bezalaxe, baliteke Bilboko ezkerraldeko langile batek espainiar edo murtziar baizik sentitu nahi ez izatea.
Coller, Xabier. Soziologia Departamendua. Yale Universtity, Alacanteko Unibertsitatea. El Pais, 1999ko apirilak 18.

Zuzenketarako giltzarriak Egunkariko iritzi artikulua da dokumentu hori. Egileak soziologia irakaslea bi unibertsitatetan, espainiarra bata eta estatubatuarra bestea nazio izaerako gizatalde bateko kide sentitzearen aurrean sor daitezkeen postura desberdinak ikusarazi nahi dizkio irakurleari eta baita sentitzeko modu desberdin horiek eguneroko gizartean eta, batez ere, politikaren alorrean izan ditzaketen eraginak ere. Testuinguru historikoa XX. mendearen azkenetako Espainia da, nazionalismo periferikoen arazoa Euskal Herrikoa eta Kataluniakoa, batik bat bibi-bizi plazaratzen den garaikoa. Testuak gogoeta bat eskaintzen du nazio gizatalde jakin bateko kide izatearen sentimendua edo eskubidea definitzerakoan erabili ohi diren hiru argudio nagusiak gaitzat harturik: territorialista deitu izan zaion tesia, lurraldean bizitzea edo hori egiaztatzen duen agiri bat izatea baizik eskatzen ez duena; primordialista edo etnikoa, erkidegoarekiko lotura bereziak eskatzen dituena, hala nola, arbasoak, hizkuntza, eta abar; eta, azkenik, boluntarista deitua, zeinaren arabera intentzioa eta borondatea beharrezkoak baitira kolektibo horretako partaide izateko. Gogoeta interesgarria eskaintzen zaigu dokumentu honetan, liburuko 0 gaiko ezagutzak osatzeko, berorretan, herrialde bateko historia zergatik ikasten den galdetzen baita.

Historia batxilergoa 2

erein

34

1. Blokea. Historiaurrea eta Antzinaroa 1. Kapitulua, Hominizazio prozesua


LURRALDE ZABALKUNDEAREN PREMIA. GERRA
Herri guztiek, beren existentzia osoan zehar, sentitu izan dute une jakin batean zabaltzeko premia, geografikoki mintzatuz, eta hitz hori ahalik eta zentzurik zabalenean erabiliz. Premia hori une historikoen mendeko izan da. Neolitoko iraultzarekin, zabalkundearen premia agerikoa izango zen, baina arazo larririk sortu gabe. Gizataldeak txikiak ziren eta hartu beharreko lurrak, konparazioz, asko, nahiz eta pentsatu behar den, era berean, Lurreko bizimodu berri hark egoera gutxi-asko egonkorra ekarri ziola gizakiari, hazkunde demografiko nabarmena izan zedin guztiz egokia. Hazkunde horrek, denborarekin, zabalkundearen premia ekarriko zuen, eta zenbait talde lur berrien bila bultzatuko zituen; emigrazioa baketsua izaten zen, jakina, hartu beharreko lurrak hutsik zeudenean, eta bortxazkoa zen bestela. Aldi honetan ordea, zabalkunde premiak ez zuen izango normalean izan ohi duen zentzu bera; alegia, ez zen lurra benetan hartzen, aitzitik, aldi baterako okupazioa izaten zen, uzta txar baten edo abere kopurua murriztuko zuen izurrite baten eraginez urritu bide ziren elikagaien bila. Okupazioak, denboraren igarotzearekin, gero eta gehiago eta gero eta gogorragoak izan ziren. Aldi berean, gizakiak gero eta argiago ikusi zuen gerra bitarteko garrantzitsua zela aberastasun soberakinen metatzea ziurtatzeko. Gizaki primitiboarengan bazen indarkeriarik, eta indarkeriaren bidezko zentzu posesiboa gizakia bera harrapatzera ere iritsi zen. Ulertzera heldu zen gerrak, bere komunitatearentzat behar zituen alea edota metala emateaz gainera, energia ere ematen ziola, giza energia, bere modura erabil zezakeena. Etsai garaitua hil ordez, esklabo bihur zezakeen.
Josep Maria Fullola eta Joseph Maria Gurt. La prehistoria del hombre. Temas Clave Salvat. 1992.

Zuzenketarako giltzarria Dokumentua historiaurreari buruzko liburu baten parte den idatzia da. Hortaz, testu espezializatua da, eta, horrez gainera, egile batek ezik, bik bermatzen dute, eta Neolito eta Metalen Aroko kultura eta gizarte bilakaerak esan nahi zuenaren alderdi desberdinak eskaintzen dizkigute, hau da, zabalkunde premia eta gerra bitarteko ekonomiko gisa erabiltzea. Bestalde, gaiak hominizazio prozesuari buruz ematen duen informazioa eta, zehatzago esanda, gizarte nekazari-abeltzainei eta metalurgiaren garapenari eskainitako atala dokumentatzen eta osatzen ditu. Artikulu honetan bi gai nagusi bereiz genitzake, Neolitoko ekonomia, kultura eta gizarte aurreramenduaren ikusmolde bat ematen dutenak: Neolitoko gizarteen zabalkunderako premia, elikadura hobea izanik, biztanleriak hazteko joera izaten baitu, eta, horren ondorioz, laster agertzen da zabaltzeko premia. Denbora pasatuta, gogorkeriazko okupazioak gehitzea eta okupazio horiek ekonomikoki baliatzea. Alde batetik, komunitaterako beharrezkoak diren laborea eta metala lortzen dira gerraren bidez. Bestetik, lan indar gisa erabiltzeko aproposa den giza energia eskaintzen du. Ekonomiako elementu garrantzizko bilakatuko da esklabotasuna. Hasieran, zabalkundeak ez zuen arazo handirik sortzen, komunitateak txikiak baitziren eta libre zeuden lurraldeak, aldiz, oso zabalak. Hazkunde handiegiak zabalkundera behartuko luke, bai emigrazioaren bitartez, edota lurralde berriak bilatuz.
Historia batxilergoa 2 erein 35

Ingurumen elementuek baldintzatuko dituzte zabalkunde edo hertsatze premiak, bizirik irauteko aukerak gogortuz edo erraztuz. Europako migrazio mugimenduak tratatzen dituen ataleko informazioarekin osatu edo bete daiteke testuko gai nagusia.

2. Kapitulua. Indoeuropar migrazioak eta lehenengo kolonizazioak


PENINTSULAKO IPARRALDEAREN ERROMATARTZE MOTELA
Tribu haien ezjakintasunak eta basakeriak haien bizimodu gerrazalean du, alde batetik, sorburua, baina baita leku baztertu batean bizitzean ere. Harainoko nabigazioa eta bideak luzeak direnez gero, eta besteekin harremanik izan ez dutenez gero, galdu egin dute gizartekoitik eta gizatiarretik zeukatena. Gaur hori ez da hainbeste nabaritzen, ordea, bakeagatik eta erromatarrak han direlako, baina abantaila hori gutxien lortzen dutenak barbaroenak eta basatienak dira. Gainera, batzuen herriaren txirotasunak eta mendialdeak areagotu egingo zuen kultura gabezia hori. Baina orain, esan dudan bezala, amaitu egin dira beren gerra guztiak. Zeren eta bidelapurreriarekin jarraitzen zutenak, alegia, kantabriarrak eta beren auzokoak, bezatu egin ditu Zesar Augustok, eta orain Erromaren aliatuei kalte egin ordez, zerbitzu militarra egiten diete berek Ebroko iturriaren ondoan bizi diren erromatarrei, koniatarrei eta plentuistarrei. Eta Tiberiok, haren ondorengoak (Augustorenak), jarri zuen eskualde horretan hiru legioko armada bat, Augustok eratua, eta bihurtu zituen azkenik ez bakarrik baketsu, baita, haietako batzuk, zibilizatu ere.
Estrabon, III, 3, 8.

Zuzenketarako giltzarria Testuan gai hauek erakusten dira: Erromatartzearen eta zibilizazioaren arteko harremana. Erromatartzeari erresistentzia egin izanaren arrazoiak. Erromatartzearen ondorioak. Testua orobat zati daiteke hiru zatitan, bakoitza aurreko gai bakoitzari dagokiona, hala: Lehenengo zatia, hasieratik ...kultura gabezia hori esaldiraino doa. Bigarrena, Baina orainetik Zesar Augusto esaldiraino. Hirugarrena eta azkena ...eta orain Erromaren aliatuei kalte...tik bukaeraraino. Ariketak 1. Idatz ezazu sarrera bat testu honentzat. 2. Esan zer gaiez ari den. 3. Osatu hasierako azalpena testuko esaldi hauek aipatzen duten edukiaren laguntzaz: baina baita ere leku baztertu batean bizi direlako. eta besteekin harremanik izan ez dutenez gero. Baina gaur hori ez da hainbeste nabaritzen. txirotasunak eta mendialdeak areagotu egingo zuen kultura gabezia hori. eta orain Erromaren aliatuei kalte egin ordez, zerbitzu militarra egiten diete.

Historia batxilergoa 2

erein

36

3. Kapitulua. Antzinate osteko mundua Iberiako penintsulan


DOKUMENTUA. PENINTSULAKO ALDE BATZUEN ERROMATARTZEA
Beren herriaren aberastasuna dela eta, turdetaniarrak ere otzanak eta zibilizatuak gertatu ziren, baita zeltak ere, besteen auzokoak zirelako, edo, Polibioren ustez, haien senide zirelako, baina zeltak ez ziren hain zibilizatuak, normalean baserri aldeetan bizi direlako. Turdetaniarrak eta, batez ere, Betis ondoko biztanleak guztiz erromatarturik daude, halako maneraz non beren hizkuntzaz ere ez baitira oroitzen. Gehienak latino bihurtu dira, eta erromatar kolonoak ere hartu dituzte, halako eran non oso gutxi falta den den-denak erromatar izateko. Berrikitan antolaturiko koloniak ere leinu horien eraldaketaren seinale dira: Pax Augusta zelten artean, Augusta Emerita turduloen artean eta Cesaraugusta zeltiberiarren artean, eta beste zenbait kolonia.
Estrabon, III, 2, 15.

Eraikuntzarako giltzarriak Sarrera: Testuen ezaugarriak: Dokumentu gehienak Estrabonek, Erromatar Inperioaren kronista, narratzaile eta geografo zela, idatzitako testu historikoak dira. Edukietan, Hispaniako lurrak deskribatu ez ezik, erromatar menderakuntzak nolako eragina izan zuen haietan ere azaldu zuen. Ikuspegi partzial samarra du beti, inperioaren interesen narratzaile baita. Egilea: Estrabon. Greziar geografialaria (K.a. 58 K.o. 21-25), Erromatar Inperioan zehar hainbat bidaia egin zituena. Luzaro bizi izan zen Erroman. Haren Geographica lana ia osorik heldu da gaur arte. Batez ere lan historikoa bada ere, herrien arteko harremanak eta gizakiek ingurumenarekin dituztenak azaltzeko interes berezia erakusten du. Testuinguru historikoa Iberiako penintsula, Hispania, K. a. II. mendetik aurrera nola erromatartu zen, eta erromatartze hori egilearen garaian, K. o. I. mendean, zein egoeratan zegoen aipatzen du testuak. Gaiak Egileak, erromatartzeak penintsularen hegoaldean nolako eragina izan zuen azaltzen du, atal honetako testuan, eta haren osagai nagusiak aipatzen ditu: Latina ikasi eta tokian tokiko hizkuntza bertan behera uztea. Lehengo kokaguneak erabiltzea, baina erromatar gobernuaren irizpideen arabera. Erromatar kolonoak etortzea, tokian tokiko biztanleekin integratzera eta nahastera. Hiri eta bizigune berriak sortzea. Azalpena Latina zen erromatartzearen elementu nagusia, kultura batasuna ematen baitzuen, bestela, hizkuntza asko izanik, ezinezkoa zena. Azpiegiturak, batez ere galtzadak, baina baita bestelako obrak ere: antzokiak, termak edo basilikak, osagai ezinbestekoa zirelako merkataritza egiturak garatzerakoan, eta batez ere armada arin bidaiatu ahal izatea errazten zutelako, ezinbestekoa zen gauza, gizarte pax hura lortuko bazuten. Antolamendu juridikoa ere erromatartzearen oinarrizko elementua da.

Historia batxilergoa 2

erein

37

Gizarte asimilazioa eta integrazio etnikoa, guztiz kontuan izatekoak erromatartzearen eraginkortasuna aztertzerakoan. Kolonoen zeregina funtsezkoa zen zentzu horretan, ohoreak eta negozioak partekatzen baitzituzten tokian tokiko aristokraziarekin.

Historia batxilergoa 2

erein

38

2. Blokea. Erdi Aroko Gizarteak 1. Kapitulua. Al-Andalus


ABD AL-RAHMAN III.A, KORDOBAKO LEHEN KALIFAREN ERRETRATUA (912-961)
Abd al-Rahmanen agintaldiak berrogeita hamar urte iraun zuen aintzarik handienarekin eta aginpide garaitezinenarekin, Ekialdean eta Mendebaldean hiriak konkistatuz, kristauak borrokatuz eta garaituz, kristauen lurraldeak eta gazteluak suntsituz eta erraustuz, halako zoriz non ez baitzuen inoiz eragozpenik izan, ez eta kalterik ere haren estatuak. Hain izan zuen suerte oparoa non Jainkoak itsasoaz bestaldeko hainbat hiri eta gaztelu ospetsu konkistatzeko indarra eman baitzion, hala nola Zeuta, Tanger eta haren aginpidea aitortu zuten beste hainbat eskualde. Bere jeneralak eta soldaduak bidali zituen lurralde haietara, manten zitzaten, eta gudaroste eta tropa askorekin lagundu zien. Gudagizon haiek berbereen herrialdean sartu ziren, hango erregeak garaitu zituzten, eta ezkutatzera, mendekotza onartzera edo ihes egitera behartu zituzten. Guztiek maitatu zuten; harengana zuzendu ziren adimen guztiak eta faboratzera eta gerran laguntzera etorri zitzaizkion lehenago arerio izanak eta haren kontra borrokan saiatu ziren berberak; baina atzera egin zuen bere ibilian, eta harrokeriak galdu zuen, haren erresuma hain ahaltsua zenean, non, lehengo bulkadari eutsi izan balio, Jainkoaren laguntzarekin, Ekialdea konkistatuko baitzukeen, Mendebaldea bezainbat. Baina, Jainkoak barkatuko ahal zion, munduko plazeretara makurtu zen; hantustea nagusitu zitzaion, hasi zen gobernariak merituz baino areago, mesede egiteagatik izendatzen, gai ez ziren pertsonak ministro egin zituen eta aitoren semeak haserrarazi zituen, bilauei egiten zien mesedeengatik, Hira-ko Nachda-rekin eta ezpal bereko beste askorekin egin zuen bezala. Nachdari eman zion gudarostearen agintea eta zereginik gaitzenak utzi zituen haren esku (). Modurik negargarrienean garaitua izan zen (326). () Orduz geroztik, ez zen berriro, pertsonalki, gerrara irten, baizik eta bere plazeretara eta eraikinetara emanik bizi izan zen. Arlo horretan, bere aurrekoek harrapatu ez zuten maila iritsi zuen eta ondorengoek ez zuten gainditu; haren pasadizo asko kontatzen dira kontzeptu horretan, baina, sobera ezagunak direnez, ez du merezi hemen aipatzea. Gainerako ezein erregek inoiz bildu ez zuen bezalako jakintsu eta letragizon ospetsuen zerbitzaritza lortu zuen, eta esan behar da, jakintsuak ez ezik, jokabide garbiko eta ereduzko bizitzako pertsonak zirela.
(Ajbar Machumua-tik jasoa, Lafuente Alcntara Argit. Snchez Albornoz, La Espaa musulmana, I. liburukia. Madril. Madril Espasa Calpe. 1973)

Zuzenketarako giltzarria Azalpen osoa 1. Sarrera Testuaren izaera: Abd al-Rahman III.aren bizitzaren zertzeladak ematen dituen kronika baten zatia da. Testuan, kalifaren pertsona goraipatzeko asmo nabaria sumatzen da: haren eta hark egindako obren irudi bat sortu nahi izan da. Egilea: ezezaguna. Testuinguru historikoa: Al-Andalusen historiako funtsezko une bat aipatzen da testuan: Testuko protagonistak Kordobako Kaliferri Burujabea aldarrikatzen du. Al-Andalusek ekialdearekiko mendekotza eten eta burujabetasuna lortzen du politikan, kulturan eta erlijio interpretazioan. Erresuma hispaniar-musulmanak bere hedapen militarrari ekiten dio, ez bakarrik kristauen lurraldeetara, baizik eta baita hegoalde musulmanera ere. Gaiak: Testuak funtsezko hiru gai lantzen ditu:
Historia batxilergoa 2 erein 39

2. Azalpena Abd al-Rahman III.aren handitasuna eta ahala (hasieratik 9. lerroraino). Pertsonaiaren handitasuna erakusteko baliabide hauek erabiltzen dira: haren berrogeita hamar urteko agintaldi luzea (1. lerroa), garaitu gabeko militarra izatea (2. lerrotik 7.era), bere mendekoen atxikimendua lortzen zuen konkistatzailea izatea (7, 8 eta 9. lerroak) eta Jainkoaren onespenak babestua (4. lerroa), esaldi biribilen erabilpenarekin: Jainkoak () konkistatzeko indarra eman zion Plazer eta luxuetara makurtu izana (9. lerrotik 15.era), haren atzeraldia ibilian (9-10. lerroak) antzinako bulkada galdu izanarekin lotuz, munduko plazerretara eta hantustekeriara emana egotea, karguak mesedeen truke izendatzea eta aitoren semeak haserraraztea (11. lerroa). Eraikuntzan eta kulturan egindako lan handia, aurrekaririk eta ondorengorik gabea (16. lerrotik azkena arte), jakintsu eta letragizon ospetsuen zerbitzaritza bildu izana, ez bakarrik beren jakinduriagatik baizik eta jokabide garbiko eta ereduzko bizitza zutelako. 3. Ondorioa Kordobako Kaliferri Burujabearen aldarrikatzeak zedarri bat markatzen du AlAndalusen historian, kultura propio baten hasiera adierazten baitu. Kultura hura, iritsiko zuen maila harrigarria zela-eta, erreferentzia puntu bilakatu zen bai mendebalderako eta Europarako, bai ekialderako eta islamdar mundurako.

2. Kapitulua. Lehen kristau erresumetatik lurralde zabalkundera eta birjendeztatzera


BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN ERAKETA
883. Bizkaia izenaren aipamentxo bat, Araba eta Urdua arteko eskumen arazo baten erreferentzia egitean. 920. Antso Gartzeiz I.aren alaba Belaskia eta Bizkaiko Momo kondearen arteko ezkontza. Bizkaia izenaren lehen aipamena. 1040. Iigo Lopez, Lopez de Haro dinastiari hasiera ematen diona, agertzen da Bizkaiko konderriaren buruan. Bizkaia erdigunea jaurerri aldarrikatzen da. 1095. Durangaldea Bizkaiko jaurerrian txertatzen da. 1179. Bizkaiko jaurerria eta Enkartazioak Gaztelako koroaren mende geratzen dira. Une horretatik aurrera hasiko da bien arteko integrazioa. 1180. Bizkaia Lopez de Harotarren eskumen eta oinordetzako jaurerri bihurtzen da. 1212. Alfontso VIII.ak Durangaldea ematen dio Diego Lopez de Harori, Navas de Tolosako guduan lagundu izanaren saritzat. 1300. Bilboko hiribildua sortzen da. 1355. Markinako hiribildua sortzen da. 1366. Gernikako hiribildua sortzen da. 1370. Joan printzeak, amaren aldetik, Bizkaiko jaurerria jaraunsten du. 1379. Joan printzea Gaztelako errege egiten dute (Joan I.a) eta, era horretan, batuta geratzen dira Gaztelako erregearen eta Bizkaiko jaunaren tituluak. Ariketa Bizkaiko jaurerriaren lurralde eraketa. Jaurerriaren, jaunaren eta hiribilduen arteko lotura. Azal itzazu proposatu diren gaiak eta presta ezazu mintzaldi bat, esandako gai horiek, Azken Erdi Aro guztian zehar, beren artean nola erlazionatzen diren azalduz.

Historia batxilergoa 2

erein

40

Zuzenketarako giltzarria Gaiaren oinarritarako balio duen kronologiaren irakurketatik, ondorengo ideiagida hauek atera ditzakegu: Lurralde historiko esapidearen erabilerak politika eskumen konnotazio jakin batzuk azaldu beharra eskatzen du. Gaiaren erdigunea osatzen duten hitz sail bat bereizi beharra: Bizkaiko konderria, Bizkaia erdigunea, Durangaldea, Enkarterriak, Jaurerria, Hiribildua eta Lopez de Harotarren dinastia. Bizkaiko probintzia izango den lurraldearen eraketa, hura osatzen duten lurraldeen gehitze kronologikoaren fruitua da: Bizkaia erdigunea, Durangaldea eta Enkartazioak. Bizkaiak bere eraketan zehar izan dituen legezko administrazio esparru desberdinak: konderria, jaurerria, Gaztelako koroari atxikitako jaurerria. Eraketa prozesuan, kontuan izan behar dira, orobat, lurralde barruan gatazkak lur lauaren eta hiribilduen artean gertatzen ziren, eta auzi horretan hiribilduak sortzeko prozesuak izan zuen zerikusia, hiribilduen xedeetan eta eraginetan. Prestatu mintzaldi bat honako gai honi buruz: Euskal Herriko hiribilduen eta landaren garapena Azken Erdi Aroan Zuzenketarako giltzarriak a. Sarrera. b. Mintzaldiaren ildo nagusia: 1. Zein izan zen 1000 eta 1300 bitarteko aldaketa nagusia? Biztanleriaren errekuperazio prozesu motela. Landako eta hirietako paisaien eraldaketa. Botere egitura berriak sortzen dira gaztelua eta biztanleria erlazionatuz. Arkitektura berria sortzen da (bastidak). Biztanleriaren lekualdatzeak, batzuetan behartuak, besteetan ez. Gizarte eraldaketan eragina duten faktoreak: Errekonkistaren eraginak. Santiago bidea. Monasterioen papera. Errege eta printzeen jarduera. 2. Hirien eta landaguneen berrikuntza Nafarroan. Erromesbideen eragina. Errekonkistaren eraginak. Merkataritza jardueraren garrantzia. Iruearen hiri garapena. Nafarroaren kulturizazio prozesua. 3 . Hirien eta landaguneen berrikuntza Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Arabaren garapen etapak: 1140-1196. 1242-1272. 1312-1338. Gipuzkoaren garapena itsas jarduerari loturik. Bizkaiaren hiri garapen berandukoa. Foru sistemaren eraketa aldia. 4. Landa ekonomia, hiribilduen sorrera eta merkataritza Euskal Herriko ekonomia Erdi Aroan zehar. Hiribilduen sorrera.
Historia batxilergoa 2 erein 41

3. Kapitulua. Azken Erdi Aroko krisia


Prestatu mintzaldi bat honako gai honi buruz: Gizarte krisi eta gatazkak Erdi Aroaren amaierako Euskal Herrian. Zuzenketarako giltzarriak a. Sarrera. b. Mintzaldiaren ildo nagusia: 1. Janari ekoizpenaren blokeoa biztanleriak hazten jarraitzen duen bitartean: Bi aldagaien arteko orekarik eza. Ondorioak: goseteak, landako eta hirietako paisaien eraldaketa. Izurri beltzaren astinaldiak eta biztanlerian izan zuen eragina. 2. Biztanleriaren krisia Biztanleriaren krisiak ekonomian izan zuen eragina. Landak hustea. 3. Alokairu errentaren hondamendia: Zatikako seniparteek nekazaritzaren hondamendian izan zuten eragina. Diruaren balio gutxitzea. Errekonkistaren geldialdia. 4. Aitoren semeen krisiari aurre egiteko estrategiak: Ordainarazpenak gehitzea. Indarkeriaren erabilera. Hirietako munduaren erakarpena: Administrazioko karguak. Merkataritzaren kontrola. Maiorazkoa. Bigarrenen agerpena. Erregeen oinordekotza zailtasunez baliatzea. 5. Bandoen arteko borrokak: Gatazkaren kronologia Gatazka berberaren fronte ezberdinak: Aitoren semeak nekazarien aurka. Aitoren semeak hiribilduen aurka: Anaidiak. Aldiak eta kronologia. Gatazkaren eragina probintzien egituraketan. Aitoren semeak aitoren semeen aurka: Bandoak (Oaztarrak eta Ganboarrak) Bandoak Nafarroan /Agramondarrak eta Beaumondarrak Gatazkaren arrazoia Leinuen osaketa. Aitoren semeak garaitu izanaren ondorioak.

Historia batxilergoa 2

erein

42

4. Kapitulua. Errege Katolikoak


Presta ezazu hitzaldi bat oinarri gisa esaldi hau hartuta: Penintsulako erreinuak, XV. mendearen erdialdera aberastasun gabeak, politikoki antolatu gabeak eta biztanleria urrikoak izatetik, munduko lehen potentzia izatera igaro ziren, XVI. mendearen lehen laurdenean. Zuzenketarako giltzarriak Sarrera Errege Katolikoak tronuan eseri ziren arte, Iberiako penintsula bost erreinutan zatiturik zegoen. Erreinu horiek arazo politiko larriak zituzten, biztanleria urria, ekonomia oso mugatua eta teknologia garapenik ia batere ez. Isabelek eta Fernandok politika batasuna eratzeari eta lurralde zabalkundeari ekin zioten, eta oinarrizko hiru tresna erabili zituzten horretarako: politika militarra, zeinarekin Granada konkistatu ostean, penintsulako azken gotorleku musulmana birrindu eta mairuak botatzea lortu baitzuten; esplorazio politika, amerikar kontinentearen aurkikuntza ahalbidetuko zuena; eta ezkontza politika, Karlos I.aren eskuetan kontinente eta mundu mailako inperio zabal bat utziko zuena. Gaztelak, nolanahi ere, zituen baliabideak ez ziren aski, ez politikaren, ez ekonomiaren eta ez estrategiaren alorrean. Karlos I.ak ondoen egin zuena abentura inperial handi hartan bere erreinu guztiak bateratzea izan zen. Plana a. Errege Katolikoen erreinuen eraketa: Arazo politikoak. Henrike IV.aren oinordekotza. Ezkontza akordioa: Ezkontza Hitzarmena eta Segoviako Adiskidetasuna (1474). Bateratzearen ideia. b. Gizarte eta politika baketzea: Hiribilduei eta hiriei babesa ematea eta Anaidi Santuaren sorkuntza. Nobleak baketzeko eta erakartzeko politika. Errekonkistaren azkeneko uneak (1482-1492) eta Atlantikoan barneko hedapena gizartearentzako ekonomia baliabideak bilatzeko politika gisa erabiltzea. c. Hedapenaren alderako begirada: Euskaldunen eta katalanen esperientziaren erabilpena. Kanariar Uharteak eta Afrika iparraldea. Amerika aurkitu izanaren garrantzia, hedapenerako lurralde gisa: eskaintzen zituen aukerak eta zailtasunak. d. Karlos I.a eta interes eta xede desberdinen bateratzea: Kontinente arteko inperioaren eraikuntza: Gaztelako koroaren arazoak eginkizun hori bakarka bere gain hartzeko: teknologia, zientzia eta ekonomia atzerapena, biztanleria urria, eta abar. Abantailak: zorroztasuna, kristau ideala, inplikazioa, harrotasuna, eta abar. Beste erresuma batzuen papera: Flandria, Alemania, Italia, eta abar. Inperio kolonialaren politika eta administrazio egitura. A.1. puntuaren garapena. Garapen adibidea XV. mendearen erdialdean, penintsulako erresumetan, eta Gaztelan bereziki, etengabeko arazo politikoak bizi zituzten koroaren ahultasunaren ondorioz. Oinordekotza borroka atergabeetatik, izan ere, etekin handiak ateratzen zituzten aitoren semeek, hiriek eta hiribilduek. Erregegai baten edo bestearen alde jartzeak pribilegio asko eta handiak ematen zizkieten, eta errege berria tronuan esertzean, aginpidea sobera baldintzatua izaten zuen. Henrike IV.a Gaztelakoaren oinordekotza arazo horren adibide argia da. Henrike hil zenean bi bando eratu ziren, zein bere erregegaiarekin. Alde batetik, Isabel Katolikoaren aldekoak zeuden, eta bestetik, Joana
Historia batxilergoa 2 erein 43

la Beltraneja deituaren aldekoak. Azken hori Henrike IV.aren alaba zen, nahiz eta nobleziaren parte handi batek sasikotzat zeukan, eta Alfontso V.a Portugalgoarekin ezkonduta zegoen. Baina Isabelek, Joanaren aurka borrokatu ez ezik, senarrarekin ere negoziatu behar izan zuen, hark ere Gaztelako koroa jantzi nahi baitzuen, hildako erregearen ahaide gizonezko hurbilekoena izatea argudiatuz. Azkenean, ezkontide arteko arazoak ebatzirik (Segoviako Adiskidetasuna), Portugalgo erregearekin hitzarmena izenpetu zuten, zeinaren indarrez Isabel Gaztelako erregina aitortzen baitzen (Alcaovako Ituna, 1479). Errege-erregina Katolikoek jakinik sistemaren normalizaziorako oinordekotza politikak zenbaterainoko garrantzia zuen, bost semealaba izan ostean, penintsulako zein Europako dinastia garrantzizkoenetako kideekin ezkondu zituzten. Ariketak Erabakitako planetik, idatzi ondorengo puntu hauek.

Historia batxilergoa 2

erein

44

3. Blokea. Gizarte modernoak: Inperioa eta Antzinako Erregimena 1. Kapitulua. Habsburgotarren Espainietako eredu plurala eta deszentralizatua
Testu honetan oinarrituta, presta ezazu mintzaldi bat. Arreta berezia jarri amaierako ondorioa idaztean. Monstesinosek Santo Domingon esandako sermoia (1511) Horren berri emateko igo naiz hona, neu, uharte honetako basamortuan Kristoren ahots naizen hau, eta arretaz entzutea komeni zaizue, ez edonola, zuen bihotz osoarekin eta zuen zentzumen guztiekin baino; inoiz entzun duzuen berriena, lakarrena, gogorrena, izugarriena eta arriskutsuena delako. Ahots hori, oso berba zigorrezko eta izugarriak erabiliz, luzaroan mintzatu zen, entzuleen haragiak ikara batean jarriz, Jainkoaren juizioan zirela iruditzen baitzitzaien Ahots honek esan zuen denak bekatu larrian zaretela dio, eta bekatu larrian bizi eta hiltzen zaretela errugabe hauekin erabiltzen dituzuen ankerkeria eta tiraniagatik. Esan!, zein eskubidez eta justiziaz dituzue horrelako mirabetasun krudel eta izugarrian indio hauek? Zein aginteren arabera egin dizkiezue horrelako gerra gaitzesgarriak jende hauei, beren lurretan bizi baitziren bare eta baketsu, eta zergatik kontsumitu dituzue asko eta asko heriotzaz eta inoiz aditu gabeko suntsipenez? Nolatan dituzue preso eta hain nekaturik, jaten eman gabe, gaixotasunak osatu gabe, ematen dizkiezuen neke gehiegizkoen ondorioz eri jartzen eta hiltzen zaizkizuela, edo, hobeto esanda, hiltzen dituzuela urrea egunero-egunero atera eta lortzearren? Eta arduratzen al zarete dotrina jaso dezaten, eta beren Jainko sortzailea ezagut dezaten, bataioa jaso, meza entzun, jai eta igandeak gorde ditzaten? Ez al dira gizonak? Ez al dituzte arima adimendunak? Ez al zaudete behartuak zeuon buruak bezala maitatzera? Ez al duzue hori ulertzen? Ez al duzue sentitzen? Nolatan zaudete hain lozorro sakonean sarturik? Bada egon zaitezte ziur, orain zaudeten egoeran, ez zaretela salbatuko Jesukristoren federik ez duten eta nahi ez duten mairuak edo turkoak baino gehiago. Azkenik, halako moldez azaldu zuen lehen arrenka jardun zuen ahotsak, non guztiz txunditurik utzi baitzituen, asko senetik irtenda, beste batzuk porrokatuago, eta haietako batzuk apur bat larriturik, baina, gero ulertu nuenez, bat ere ez zen konbertitu.
Frai Bartolome de las Casas. "Historia de las Indias" III. Liburua. 3. Kapitulua.

Zuzenketarako giltzarriak Sarrera: Testuaren gai nagusia amerikar kontinenteko espainiar kolonizazioaren gaineko kondaira beltza deritzoguna da, gaztelar eta tokian tokiko kultura indigenek topo egin izanaren ondorioz sortua. Testuinguru horretan, kolonoen ohiko jokabidea eta jarduera, eta natiboak beti babestu zituzten lege ofizialak bereiztu beharra dago. Plana (gaia garatzeko egitura): a. Kolonizazioaren hastapenak: Erabakiak urrundik eta astiro hartzea. Merkataritza sena. Men egin bai baina bete ez deritzon politika. b. Kondaira beltza: Jatorria. Muturrak.
Historia batxilergoa 2 erein 45

c. Postura katastrofistak: Indigenak akabatzea. Esklabotasuna. d. Indigenen defendatzaileak: Frai Bartolome de las Casas. e. Errege agintarien jarrera ofiziala: Kolonizazioaren lege esparrua, indigenaren aldekoa. Erlijio ideiek kolonizazioan izan zuten eragina. Erregeek zer irizten zieten beren mendeko indigenei. Ondorioak: Ezin ukatuzko gauza da indigenek abusuak eta tratu txarrak jasan zituztela, eta esklabotza ekoizpen baliabide merke moduan erabiltzen zela onarturik ere, kolonizazioaren emaitzek argiro erakusten dutenez, ez zen berariaz abiarazi amerikar indioak arrazaren arabera zokoratzeko politika ofizialik. Izan ere, egun oraindik muntaduna da substratu indigena, baina, are gehiago azpimarratu behar dena, mestizajeak garrantzi nabarmena izan zuen, eta mestizoak izan ziren Hego Amerikako herrietako askapen nazionaleko prozesuetan protagonistak. Bartolome de las Casasen irudiren bat, erregeak indiarren aurrean, eta abar.

2. Kapitulua. XVI, XVII eta XVIII. mendeetako oinarri ekonomikoak eta mugimenduak
ERRESUMA GUZTIEN EGOERA 1625. URTEAN
(Konde-dukeak Espainiako errege Felipe V.ari bidalitako oroitidatzia) Jauna: Berorren Maiestateak agindu zidana betetzeko, begirune eta borondate osoz berori jakitun jarri dut () zirriborro hauek, Maiestate horri segurtatuta neure leialtasunak sortuak direla (). Ondo azter bitza, irakur bitza askotan beste inori ikusten eta haien kargu hartzen utzi gabe, argitara ez ditzaten, orduan, onura barik, kaltea sortuko bailukete (). Izan beza Maiestate Horrek bere Monarkiaren eginkizunik garrantzikoenentzat Espainiako Errege egitea, esan nahi dut, Jauna, ez dadila B. M. ase Portugalgo, Aragoiko eta Valentziako Errege eta Bartzelonako Konde izanda; lan egin beza, ordea, kontseilu mudatu eta ezkutukoarekin, Espainia osatzen duten erresuma horiek Gaztelako estilora eta legeetara erakartzearren, zeren B. M.-k lortzen badu, munduko printzerik boteretsuena izango baita () Jauna, Portugalgo erresumak, zalantzarik gabe, Espainian den gauzarik onenetakoak dira (). Jende horien adorea, ezbairik gabe, handia da; baina ukatzerik ez dago handiagoak ere izan zirela. Gainbeheran etorri izana beren Errege naturalen begien faltari leporatzen diote, eta arrazoi berari beren gobernuak jasaten dituen gaitz guztiak. Dudarik ez da lehenengoan zuzen eta artez daudela, ezinezkoa baita erregeren laguntzarik ezak herria ez adoregabetzea (). Jatorri berekotzat jotzen duten bigarren gobernu kaltea, egia da eta ez diot nik ukatuko (), arreta pertsonalaren falta da () eta, beraz, B. M.aren zerbitzurako (itxaropenak) emateari oso komenigarri deritzot, alegia, berorren Gortearekin Lisboara aldi jarrai batez geratzera joatea, eta, baderitzot, bestalde, B. M. erresuma hartakoak erresuma honetako ministerio batzuetan, batez ere enbaxada eta erregeordetzetan, Gorteen Lehendakaritzetan, eta flandriar eta italiar ofizioetako lekuren batean enplegatzera behartuta dagoela () hori egitea Monarkia honen segurtasuna, finkatzea, iraunkortasuna eta hazkunde orokorra direla-eta gehien komeni den gauza delako (). Aragoiko Koroaren hiru erresumak ohitura eta foruetan, baita ere gobernatzeko maneran, haien terminoen handitasunean, hango mendekoen izaeran eta are noblezian ere ia elkarren berdintzat jotzen ditut () ondo jakitun izanik egungo lege eta foru banaketak berorren boterea flakatzen duela eta berorri xede zuzeneko eta
Historia batxilergoa 2 erein 46

loriatsu hori lortzen oztopo egiten diola (), lege horiek hainbeste kalte egiten diotelako (Erregeren borondateari) eta jomuga loriatsu hori oztopatzen eta ez justizi amiirik ere izaten, nahiz eta zin egin, ahal diren bideak jar daitezela foruei irtenbidea emateko, aitzakiak zuzenbidezko modukoak agertuaz, eskandalua zuritzearren, nahiz eta halako negozio handia eragozpen hori dela bitarte honda litekeen (). Hiru bide eskaintzen dizkiote, Jaun hori, parte honetako okasioak eta atentzioak B. M.ari, eta nahiz eta desberdinak izan oso, B. M.aren borondateak elkar litzake, eta ezarian-ezarian, elkarren lagungarri izan. Lehenengoa, Jauna, eta lortzen gaitzena (baina, izatekotan, hoberena), B. M.ak erresuma hartakoei (katalan eta aragoiar) mesede egitea izango litzateke, Gaztelara sartu eta hartan kargugabetzea, eta hemengoak han, eta onura eta guritasunez halako moldez erraztu, non nahasketa horren bitartez ia bertakotzat jota, Gaztelako ofizio eta izendapenak hartuta, bihotzak hango pribilegioez ahantz daitezen, erresuma honetakoez gozatzera sartzeagatik, halaber, negoziazio bidez batasun komenigarri eta beharrezko hori gauza dadin. Bigarrena, Maiestate hori halako armada sendoren bat eta jende langabetuarekin lagun, gai horiek negoziazio bidez aztertzea iradokitzea litzateke, aginpide hori adimenaren eskutik joanda, eta ahaleginak eginik indarrak obra handia egin dezakeela aditzera emanda, ahalik eta gutxien ezagutarazteko, armei eta aginpideari dagokiena burututzat jorik. Hirugarren bidea, bitartekotik hain funtsaturik izan ez arren, eraginkorrena, halere, Maiestate hori arestian aipatu dudan indar horren jabe izanda, ondorioa lortu nahi den erresumara berori bisitan joatea eta herri iskanbila handiren bat eragitea litzateke, aitzakia hortaz baliatuta, jendea sartu eta denak sosegatzearren eta aurrerantzean hala izan dadin, konkista berria balitz, legeak Gaztelakoen arabera ezartzea, eta, modu horretan, gainerako erresumetan ere gauza bera egitea.

Olivareseko Konde-dukearen irudia

Zuzenketarako giltzarriak Sarrera Egilea, haren biografia, obra, garaia. Olivareseko Konde-duke Gaspar Guzman y Pimentel jauna erreginaren ohorezko dama batekin ezkondu eta, horrela, Gortera hurbildu zen. Asturiasko printzearen (Fernando IV.a) zaldun izendatu zuten. Felipe IV.ak, koroa eskuratu zuenetik bertatik, gobernu eginkizun guztiak Konde-dukearen eskuetan utzi zituen, eta, era horretan, espainiar politikako pertsona ezinbestekoa bihurtu zen. Gutuna, gaia, helburuak, zergatik egin zen, hartzailea eta abar.
Historia batxilergoa 2 erein 47

Gutuna txosten bat da, eta erresumako arazo nagusiak zein diren eta nola konpon daitezkeen ikusarazi nahi dio errege gazteari. Garaia, kronologia, aurrekariak, ondorioen zirriborro bat. 1625. urtean idatzia da, erregeak tronua eskuratu eta handik lau urtera. Espainia Hogeita Hamar Urteko Gerran bete-betean sartuta zegoen, eta Ingalaterrari gerra deklaratzekotan zen. Gaia: Erresumak nolako arazoak dituen eta errege gazteak arazo horiek konpontzeko zein neurri hartu behar dituen azaltzea. Giltzarriak Gaztelako legeak eta gobernu estiloa. Austriarren monarkiak errege bakarraren koroaren mende batu zituen Iberiako penintsulako lurraldeak (erresumak), baina bakoitzak bere ezaugarri eta bereizgarriak gorde zituen. Testuinguru horretan, Gaztela koroaren gune eta ardatz bilakatu zen. Koroaren izaeraren ikusmoldea. 0 unitatean aztertu dugun bezala, erregimen zaharrean lurraldeak koroaren osagai eta jabetza ziren eta, horrela, ezkontza eta jaraunspen bidez, testua idatzi zen garaian, Felipe IV.ak biltzen zituen bere erresumaren baitan Iberiako penintsulako koroa guztiak, Portugal bera barne, baina Portugal, Felipe II.a han bi urtez bizitzen egon zen arren, diskriminaturik eta bigarren mailako sentitzen zen. Horra hor zergatik ematen zaion horrelako garrantzia testu honetan. Foruak zin egin beharra, eta, horren ondorioz, Foruak baldintzarik gabe onartu beharra. Aragoiko erresuma aipatzen da, baina beste batzuei ere, euskaldunei esaterako, zabal daiteke aipamena. Garaipen berria deritzon figura erabiltzea foru araubideak ezabatu eta araubide zentralizatuagoak ezartzeko. Azalpena egiteko ideiak Testuak Olivaresek errege gazteari bidalitako txosten sekretu bat aipatzen zuen; hartan Olivaresek gobernu egitarau moduko bat adierazten zuen; horren bidez Olivaresek koroa eta estatua indartu nahi zituen. Erresuma eta lurralde bakoitzaren ordenamenduak errespetatu beharrak aginduta utzi behar zen aginpide parteari ukorik ez egitea zen Olivaresen asmoa. Haren iritziz, munduko koroa nagusiaren hegemonia murrizten zuen horrek. Gainera, lehen potentzia izaten jarraitzeko, giza eta ekonomia baliabideen premia zuen Gaztelak, eta horregatik proposatzen du zamak eta ardurak berdin banatzeko politika. Armada (Armen Batasuna) eta zergak bateratzeko neurri ugari hartu arren, erreka jo zuten denek, eta Gaztelak ia bakarka jarraitu zuen ardura horri eusten. 1640. urtearen inguruan, Kataluniako inbasio frantsesari aurre egiteko neurriak hartu behar izan zituen Olivaresek, eta neurri horiek herriaren matxinada eragin zuten. Olivaresek koroaren interesak erresumen bereizgarrien aurretik jarri zituen, dokumentu honetan adierazten den bezala, eta, horren ondorioz, Katalunia aldi baterako banandu zen, eta Portugal behin betiko. Ondorioa. Olivaresen asmoen arabera, nahiz kanpora nahiz barrura begira, gobernu indartsua lortzeko beharrezko zen zentralizazio politikoa bultzatzea; baina kontrako ondorioak lortu zituzten. 1640tik aurrera Katalunia, Portugal eta Iberiako penintsulako beste lurralde batzuk Koroaren aurka altxatu ziren, eta, hori zela-eta kargua kendu zioten, eta 1643an Gortetik kanpora egotzi zuten. Haren politikaren ondorioak, alabaina, luzeagoak izan ziren. Hala, nahiz eta Katalunia espainiar koroaren mendekotzara itzuli, Foruak errespetatuko zitzaizkiola agindu eta gero, Portugalek behin-betiko independentzia lortu zuen 1668an.
Historia batxilergoa 2 erein 48

4. Blokea, XVIII. mendea eta Antzinako Erregimenaren krisia 1. Kapitulua. Borboien absolutismoa

Zuzenketarako giltzarriak 1. Titulua Mapa honek Erdi Aroaren bukaeraz gero eta Aro Berrian zehar Gaur Egungo Aroraino, euskal lurraldeetako ekonomian oso garrantzitsua izan zen sektore batek zuen egoera agertzen du: burdinolak eta burdingintza. 2. Espazio geografikoa kokatzen: Mapak hartzen duen lurraldea Euskal Herri osoari dagokiona da, hau da: Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea Iparraldean; Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba eta Nafarroako erreinua Hegoaldean. Lurraldearen azterketak burdinolen eragina herrialdetik herrialdera oso desberdina dela erakusten digu: Bizkaian eta Gipuzkoan oso eragin handia da, baina gainerako lurraldeetan askoz ere txikiagoa. Nafarroako alde beherean ez dago burdinolarik ia batere, eta Arabako hegoaldean ere ez, Errioxatik gertu dagoen eskualdean. 3. Edukia: egiunezko ikurrak: Mapak informazio zabala ematen du, burdinolei buruz ez ezik, baita Euskal Herriko metalurgiari buruz ere oro har: meatzaritzaz (burdinaren eta kobrearen meatzaritzaz), eraldaketaz, burdinolen kokaguneaz, eta haietan erabiltzen zen energiaren (ur edo haizearen) araberako, nahiz produktu bukatuaren (aingura, arma zuri edo su arma, eta abar) espezializazioaren araberako tipologiaz. Informazioa kronologikoki dago sailkatua, halako eran non mapan metalurgiak mendeetan zehar, XIV. mendetik XIX. mendea arte, izan zuen bilakaera kronologikoa ikus daitekeen.

Historia batxilergoa 2

erein

49

2. Kapitulua. Antzinako Erregimenaren krisia

Independentziako Gerraren mapa

Zuzenketarako giltzarriak 1. Titulua: Maparen gaia Iberiako penintsulako lurretan Independentziako Gerrak izan zuen bilakaera da. Gerra hura Madrilgo maiatzaren 2ko gertaeretatik Donostia 1813an hartu zen arte, eta, geroago, Katalunia utzi zen arte luzatu zen. 2. Espazio geografikoa kokatzen: Mapak Frantziako hegoaldea eta Iberiako penintsula osoa irudikatzen ditu. Geografia espazio horretan bi lurralde baino ez dira bereizten, bi koloreren bidez: penintsula ia osoa, eta Pirinioen eta Ebroren arroaren arteko eremua, espainiar lurraldearen barnean frantsesak nagusi izan ziren azkena. 3. Edukia: egiunezko ikurrak: Mapak mugimendu militarrei, leku aldaketei eta guduei buruzko informazioa erakusten du, eta orobat erakusten ditu gatazkan parte hartzen zuten bi bandoen erresistentzia lerroak: frantsesak alde batetik eta ingeles-espainiar koalizioa bestetik. Informazioaren osagarri gisa, guduen kronologia ageri da, hasi zirenetik (1808) bukatu ziren arte (1813). 4. Mapan ageri diren espazio geografikoen analisia: Aipatu den bezala, Pirinioen hegoaldea eta Ebroren arroaren arteko eremua den lurralde bereizketa baino ez da mapan ageri. Lurralde espazio hori bat dator Napoleonek Iberiako penintsulan sartu zenetik ezartzeko asmoa zuen segurtasun zerrendarekin. Eremu horren helburua gerriko bat osatzea zen, frantses lurraldetik kanpo, Frantziarako sarrera galaraziko zuten aski soldadu biltzeko asmoz. 5. Zer harreman dago aurreko zatiketen eta egiunezko ikurren artean? Independentziako gerran, alde batetik, Frantzia zegoen, herrialde inbaditzailea eta konkistatzailea, eta, bestetik, Espainia eta Portugal zeuden, herrialde inbadituak, Erresuma Batuaren laguntza izan zutenak, haren aliatuak baitziren. Ez zen, beraz,
Historia batxilergoa 2 erein 50

Espainia eta Portugalen askapen gerra bakarrik, aitzitik, Frantziak eta Napoleonek europar kontinentean zuten hegemonia ere galarazi nahi zen. 6. Mapako leku desberdinetan ageri diren egoera edo informazio desberdinak. Konbentziozko ikurrek gatazkaren bilakaera erakusten dute. Hiru aldi izan zituen: Aldi honen ezaugarria, gorago aipatu diren erresistentziagune haien ondorioz okupazioak izan zuen porrot militarra izan zen. Frantsesen estrategia Madrilen eraginpeko eremua okupatzea eta hartaz nagusitzea izan zen une horretan. Eta lortu ere lortu zuten. 1808aren bukaera aldetik 1812 arte, frantses armada penintsula osoan barrena zabaldu zen, eta egiaz kontrolpean edukitzera ere heldu zen. Gerrillen borroka hasi zen. Ingeles armada Portugalen lehorreratu zen. 1812tik aurrera, Napoleonen nagusitasuna atzeraka hasi zen. Alde batetik, gerrillek, bestetik, gudaroste aliatuek, setio gogorrak ipini zituzten, eta era horretan frantsesak Arabako lurretan zokoratzea lortu zuten. Han, Gasteizko guduan, porrot erabakigarria izan zuten, 1813ko ekainaren 21ean.

Historia batxilergoa 2

erein

51

5. Blokea. Estatu Liberala eratzea (1833 1874)


1. Kapitulua. Iraultza liberala eta estatuaren erreformak Konstituzioak irakurtzen eta alderatzen jakiteko elementuak Konstituzio baten testua, dela beste batekin alderatzeko, dela haren edukia argitzeko asmoz, aztertzen dugunean, delako konstituzioa osatzen duten artikuluetan bilatu behar dugu, hartan oinarrituta eraikitzen den sistema politikoaren nondik norakoak jakin ahal izateko behar den informazioa. Konstituzio bat errazago aztertzeko, ondoko alderdi hauei begiratu behar diegu, besteak beste. Nork onartzen du eta ematen dio zilegitasuna? Nork idatzi du? Ba al da aginpide banaketarik? Noren esku dago aginpide betearazlea? Noren esku dago aginpide legegilea? Nork du epaitzeko ahalmena? Hauteskunde sistema: Hautatua izateko bete beharreko baldintzak. Aukera egiteko denbora. Norengan datza subiranotasuna? Esan zein diren ondoko hauen ezaugarriak: Ganberak. Estatuaren egitura.

1812ko La Peparen azala..

1845eko Konstituzioaren azala

Historia batxilergoa 2

erein

52

Konstituzioak alderatzen
1837ko Konstituzioa Isabel II.a andrea, Jainkoaren eta espainiar Monarkiaren Konstituzioaren graziaz, Espainietako Erregina; eta haren izenean, eta adin txikikoa den artean, haren ama Borboiko Maria Kristina andrea Erregina alarguna, Erreinuko Gobernaria; hauek ikusten eta entzuten dituzuen guztiok, JAKIN EZAZUE: Gorte nagusiek, dekretuz agindu, eta berretsi dutela, eta Guk, horrekin adosturik, onartu dugula, ondoko hau: Nazioaren Borondatea baita, beraren Subiranotasunaz baliatuz, Cadizen mila zortziehun eta hamabiko martxoaren hemeretzian aldarrikaturiko Konstituzio politikoa berrikustea, hala, Gorte nagusiek, helburu horrekin bildurik, ondorengo hau dekretuz agindu, eta berresten dute: ESPAINIAR MONARKIAREN KONSTITUZIOA 4. Art. Kode berak jarriko dira indarrean Monarkia osoan, eta haietan foru bakarra ezarriko da espainiar guztientzat, epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan. 5. Art. Espainiar guztiak, bakoitzaren meritu eta ahalmenaren arabera, onar daitezke enplegu eta kargu publikoetan. 6. Art. Espainiar oro dago behartuta aberria armekin defendatzera, legeak hartara deitzen duenean, eta era berean dago behartuta bere ondasunen arabera Estatuaren gastuetan laguntzera. 11. Art. Nazioa behartuta dago espainiarrek duten Erlijio katolikoko gurtzari eta ministroei eustera. Gorteez 12. Art. Gorteek dute, Erregerekin batera, legeak egiteko ahalmena. 13. Art. Bi Talde Legegilek osatzen dituzte Gorteak, eta biak berdinak dira beren ahalmenetan: Senatua eta Diputatuen Kongresua. 14. Art. Senatari kopurua Diputatuen hiru bosten izango da. 15. Art. Senatariak Erregek izendatzen ditu, zerrenda hirukoitzean, Gorteetako Diputatuek izendaturiko hautesleen proposamenez. 1845eko Konstituzioa Isabel II.a andrea, Jainkoaren eta espainiar Monarkiaren Konstituzioaren graziaz, Espainietako Erregina; hauek ikusten eta entzuten dituzuen guztiok, JAKIN EZAZUE: Geure borondatea eta erreinuko Gorteena baita Erreinuotako foru eta askatasun zaharrak Estatuaren gaurko premietara adostea, eta Monarkiaren egiteko larrietan Gorteek denbora orotan izan duten esku hartzea kontuan izanik, 1837ko ekainaren 18an aldarrikaturiko Konstituzioa aldatuz horretarako, egun bildurik dauden Gorteekin baturik eta haiekin adosturik, ondorengo hau dekretuz agindu, eta berrestera etorri gara: ESPAINIAR MONARKIAREN KONSTITUZIOA 4. Art. Kode berak jarriko dira indarrean Monarkia osoan. 5. Art. Espainiar guztiak, bakoitzaren meritu eta ahalmenaren arabera, onar daitezke enplegu eta kargu publikoetan. 6. Art. Espainiar oro dago behartuta aberria armekin defendatzera, legeak hartara deitzen duenean, eta era berean dago behartuta bere ondasunen arabera Estatuaren gastuetan laguntzera. 11. Art. Nazioaren erlijioa erlijio katolikoa, apostolikoa eta erromatarra da. Estatua behartuta dago haren gurtzari eta ministroei eustera.

Gorteez 12. Art. Gorteek dute, Erregerekin batera, legeak egiteko ahalmena. 13. Art. Bi Talde Legegilek osatzen dituzte Gorteak, eta biak berdinak dira beren ahalmenetan: Senatua eta Diputatuen Kongresua. 14. Art. Senatarien kopuruak ez du mugarik; erregek izendatu behar ditu. 22. Art. Diputatu izateko, espainiarra izan beharra dago, estatu sekularrekoa, 25 urte beteak izan, zergapeko ondasunetatik datozen errentaz gozatu edota hauteskunde legeak eskatzen duen kopurua zerga zuzenen bidez ordaindu. Erregez Erregez 42. Art. Erregeren pertsona sakratua eta ezin 44. Art. Erregeren pertsona sakratua eta ezin bortxatuzkoa da, eta ez dago erantzukizunen mende. bortxatuzkoa da, eta ez dago erantzukizunen mende. Ministerioak dira erantzuleak. Ministerioak dira erantzuleak. 43. Art. Erregeri dagokio legeak betearazteko 45. Art. Erregeri dagokio legeak betearazteko ahalmena, eta haren aginpidea, nazio barnean, ordena ahalmena, eta haren aginpidea, nazio barnean, ordena publikoa gordetzera, eta, kanpoan, Estatuaren publikoa gordetzera, eta, kanpoan, Estatuaren segurtasunera daraman guztira hedatzen da, segurtasunera daraman guztira hedatzen da, Konstituzioaren eta legeen arabera. Konstituzioaren eta legeen arabera. 45. Art. Konstituzioak Erregeri seinalatzen dizkion 47. Art. Konstituzioak Erregeri seinalatzen dizkion abantailez gainera, hari dagokio: () ministroak abantailez gainera, hari dagokio: () ministroak askatasunez izendatzea eta kargutik kentzea. askatasunez izendatzea eta kargutik kentzea. Aginpide Judizialaz Aginpide Judizialaz 63. Art. Auzitegiei eta Epaitegiei bakarrik dagokie 63. Art. Auzitegiei eta Epaitegiei bakarrik dagokie epaiketa zibil eta kriminaletan legeak aplikatzea epaiketa zibil eta kriminaletan legeak aplikatzea

Historia batxilergoa 2

erein

53

2. Kapitulua. Aldakuntza ekonomikoak, politikoak eta sozialak


1. MENDIZABALEN ELIZ DESAMORTIZAZIOA
H. M. Erregina Gobernariari azalpena: Andrea: Nazioaren jabetza izatera etorri diren ondasunen masa ez da, errenten emaitzaren berdin-berdina izango den amortizazio baten bitartez, promes finko bat betetzea eta zor nazionalari berme positiboa ematea bakarrik; leialtasun publikoko iturri guztiz oparoa zabaltzea da; aberastasun hila biziaraztea; industriaren eta zirkulazioaren bideetatik eragozpenak kentzea; herrialdea, berea duen guztiari dion maitasun suharraz atxikitzea; aberria zabaltzea, eta harekin lotuko diren lokarri berri eta sendoak sortzea; azkenik, Isabel II.aren tronu gorenarekin bat egitea, huraxe baita ordenaren eta askatasunaren ikurra. Ez da, andrea, ez merkataritza espekulazio hotz bat, ez kreditu operazio bat (); animazio, bizitza eta zorion elementu bat baizik, Espainiarentzat. Espainiaren pizkunde politikoaren osagarria da, horrela esaterik badut. Berorren Maiestatearen onespen bikainera aurkezteko ohorea dudan dekretu honek, nazioak jada erosi dituen salmentari buruzkoa denak, eta baita horren emaitza materialak ere, zor publikoaren kopuru handia gutxiagotzeko onura eragin behar du, eta beharrezko da haren joeran, helburuan eta helburu hori lortzeko diren bitartekoetan ere, jabe familia ugari bat sortzeko ideia gorenarekin lotzea, bat egitea, haien gozamena eta existentzia gure gaurko erakundeen erabateko arrakastan oinarritu dadin. Une honetan bertan salgai deklaratzen dira edozein eratako ondare zergapetuak, iraungitako erlijio komunitate eta erakundeen jabego izan zirenak (). Neurri orokor horretatik salbuetsita geratzen dira gobernuaren erabakiz zerbitzu publikokoak izango diren eraikinak, edota arte monumentuak gorde edo nazio egitandien oroitzapena ohoratzen dutenak (...). 1836-II-19ko Errege Dekretua Eraikuntzarako giltzarriak Sarrera: Testuen ezaugarriak: Legezko testu bat da, gobernu liberal progresistaren Errege Dekretu bat, eta, horren bidez, elizaren ondasunak desamortizatzeko erabakia hartzen da eta, herriari begira, erabaki hori hartzeko zuribideak eskaintzen dira. Legezko testu guztietan bezala, ez da neurrien irispidea bakarrik aipatzen, aitzitik, legea indarrean jartzen denean aurrez ikusitako helburuak iristeko, abian jarriko diren erabaki jakinak ere aipatzen dira. Dokumentu hau Maria Kristina erreginak onets dezan dago idatzia. Egilea: Egilea, Juan lvarez Mndez da, Mendizbal deituraz ezagutzen dena (1790 1853). Joera liberal progresistako gobernuaren buruzagitza hartu zuen 1835ean; oso ikusmolde praktikoa zuen, eta erabakimen handia, eta, era horretan, gogo biziz heldu zien nazioak zeuzkan arazo nagusiei. Hartu zituen neurri guztietatik, eliz desamortizazioena izan zen, dudarik gabe, garrantzitsuena, eta horixe aipatzen da testuan. Testuinguru historikoa Testu hau Lehen Karlistaldiaren testuinguruan kokatu behar da, eta gobernu liberalek, Espainiako Antzinako Erregimenaren oinarriak desagerrarazteko eta estatu liberal berriaren oinarriak ipintzeko asmoz abian jarri zuten lege sarearen parte bat da.

Historia batxilergoa 2

erein

54

Gaia Gai nagusia elizaren ondasunen desamortizazioaren aldeko neurriak hartzeko premia da. Azalpena Testuak bi zati ditu, ondo bereiziak: Atarikoa, gobernuak desamortizazioak egiterakoan gogoan zituen helburuak aipatzen dituena: Zor publikoa murriztea. Herrialdearen aberastasuna handitzea. Koroarekin bat egingo zuen jabe klase bat sortzea, babesak garrantzi handikoak ziren une historiko batean. Erreginaren eta erreforma liberalen aldeko leialtasun maila bat bilatzea. Artikuluak, helburuak lortzeko neurriak aipatzen dituztenak: Ondare zergapetuak, erlijio komunitate eta erakundeen jabetzako izan zirenak, saltzea. Salmentatik salbuetsita geratzen dira edozein zerbitzu publikotarako erabil daitezkeenak. Ondorioa. Dekretu hauen eta beste zenbaiten bidez, gobernuak diru kopuru aski handiak biltzea lortu zuen, egoera normalean estatuaren zorra orekatzeko aski izango zirenak, baina gerra egoerak gastu guztiak desorekatu zituen. Alabaina, 2. artikuluaren bidez, eraikin publikoko ondare garrantzitsu bateko hainbat eta hainbat eraikin bigarren heziketako institutu izateko erabiltzea lortu zuen estatuak. Elizaren ondare artistikoaren parte bat, ordea, ardura gutxiko esku pribatuetan geratu zen. Hala eta guztiz ere, emaitzak ez ziren nahi zirenak izan, eta, era berean, ez zen lortu gobernu liberalari babesa emango zion jabe klase bat osatzerik. Bestalde, nekazariek ere ez zuten neurri haietatik onura handirik atera, alderantziz baizik.

3. Kapitulua. Krisi politikoa eta Demokraziazko sei urteak (18681874)


1869ko Konstituzioa Espainiar Nazioak, eta haren izenean sufragio unibertsalez hautaturiko Gorte Konstituziogileek, justizia, askatasuna eta segurtasuna sendotu eta Espainian bizi diren guztien ongi izatea eskuratu nahi baitu, konstituzio hau dekretatzen eta berresten dute. 2. Art. Ez espainiarrak, ez atzerritarrak, ezingo dira atxilo edo preso hartu, delitu baten kausaz ez bada. 3. Art. Atxilo hartutako oro aske jarriko da eta agintari judizialen esku utziko, atxilo hartu eta ondorengo 24 ordutan (). 4. Art. Espainiarrak ezingo dira atxilo hartu, horretarako esku duen Epailaren aginduaren bitartez ez bada (). 5. Art. Inor ezingo da espainiar baten edo Espainian egoitza duen atzerritar baten etxean sartu, haren baimenik gabe () horretarako esku duen Epailaren dekretuz ez bada. 14. Art. Inor ezingo da bere ondasunez desjabetu, ez bada desjabetzearen helburua onura komuna delako eta agindu judizial baten kariaz, zeina ez baita aldez aurreko kalte-ordaina eman ondoren baizik gauzatuko (). 16. Art. Bere eskubideez osoki gozatzen duen espainiarrari ezingo zaio botoa emateko eskubidea kendu, senatariak, diputatuak aukeratzerakoan (). 17. Art. Era berean, espainiar bati ezingo zaizkio ondoko eskubideok kendu: Bere ideiak eta iritziak, bai hitzez, bai idatziz, inprimaturik edo bestelako bitartekoz baliaturik, askatasunez emateko eskubidea.
Historia batxilergoa 2 erein 55

Bakez elkartzeko eskubidea Giza bizitzaren helburu guztietarako elkartzeko eskubidea, helburu horiek moral publikoaren kontrakoak ez badira. () 21. Art. Nazioa erlijio katolikoaren gurtza eta ministroak mantentzera behartuta geratzen da. 32. Art. Subiranotasuna, funtsean, Nazioan datza, eta hartatik datoz aginpide guztiak. 33. Art. Monarkia da Espainiar Nazioaren gobernu modua. 34. Art. Gorteetan datza legeak egiteko ahalmena. Erregek berresten eta aldarrikatzen ditu legeak. 35. Art. Aginpide betearazlea Erregerengan datza, eta hark bere ministroen bidez gauzatzen du. 36. Art. Auzitegiek gauzatzen dute epaile aginpidea. 38. Art. Bi Talde Legegilek osatzen dituzte Gorteak: Senatuak eta Kongresuak. () 61. Art. Lurralde sailkapena edozein delarik ere, ez da aldatuko senatarien guztizko kopurua () 66. Art. Diputatu aukeratua izateko, espainiarra eta adinez nagusia izan beharra dago, eta eskubide zibil guztiez gozatu (). Eraikuntzarako giltzarriak Sarrera: Testuen ezaugarriak: 1869ko Konstituzioaren testua da, Juan Primen behinbehineko gobernuak deituriko hauteskundeen ondoren eratu ziren Gorteek prestatua. Espainiar herriari zuzendutako testua da beraz. Egilea: Konstituzioaren proiektua Salustiano de Olzaga errioxar politikaria buru zuen batzorde batek idatzi zuen. Hamabost lagunek osatzen zuten batzorde hori, bosna alderdi bakoitzetik (Progresistak, Unionistak eta Demokratak ziren alderdiak). Testuinguru historikoa Testu hau Sei Urteko Demokrazia aldian kokatu behar da (18681874), eta, zehatzago, erregina erbesteratu ondoren, herrialdea, hurrengo erregea nor izango zen erabakiaren zain, behin-behineko gobernu baten esku geratu zen unean. Gaia Testu konstituzionala da, eta, horren ondorioz, hiritarren eskubideen eta eginkizunen agerpen bat da. Azalpena 1869ko Konstituzioak ehun eta hamaika artikulu ditu. Lehen hogeita seietan espainiar guztien banakako eskubideak aitortzen dira: noiz izan daitekeen atxilotua (2. art.), noiz geratu behar duen aske (3. art), justiziaren esku uztea (4. art.), bizilekuaren bortxaezintasun eskubidea (5. art.), eta abar. 21. artikuluan, estatua bera elizari eustera behartzen da, nahiz eta iritzi eta pentsamendu askatasuna ematen den (17. art.). Estatuaren funtsezko printzipioei dagokienez, subiranotasuna nazioan datzala dio (32. art.). Era berean, gobernu modua monarkia dela adierazten da, koroaren jarraitasuna argi ez dagoen unetan errege nork izan behar duen aipatzen ez den arren. Aginpide legegilea Gorteetan dagoela ere aipatzen da, justizia epaileen esku geratzen dela, eta abar. Gorteen alderdi jakinari dagokionez, bi ganberako sistema ezartzen da (38. art.), eta orobat ezartzen dira aukeratua eta aukeratzailea izateko baldintzak (66. art.).
Historia batxilergoa 2 erein 56

Ondorioa Espainiako lehen konstituzio demokratikoa da, batez ere sufragio unibertsala (gizonezkoena) ezartzen delako. Aurreko konstituzioetan oinarritzen da (1812 eta 1837koetan) banakako eskubideei, justiziaren antolamendu autonomoari, Senatuaren nolakotasunari eta abarri dagokienez. Atzerriko herrialdeetako Konstituzioen ezaugarriak eta eraginak ere baditu (Estatu Batuetakoarenak eta Belgikakoarenak, batez ere). Aurreko une konstituzionalen esperientzia baliatuz, eta gatazkak saihesteko, erregearen eta gainerako erakundeen eginkizunak zehazten ditu.

Historia batxilergoa 2

erein

57

6. Blokea: Berrezarpena eta sistema politikoaren krisialdia. 1. Kapitulua. Errestaurazioaren sistema. 98ko krisia eta saio erregenerazionistak (1874-1923)
1. 1876KO KONSTITUZIOA
Alfontso XII.ak, Jaungoikoaren graziaz Espainiako errege konstituzionalak: hauek ikusten eta entzuten dituzuen guztiok, jakin ezazue: Gaur bildurik dauden erresumako Gorteekin baturik eta adosturik, Espainiako Monarkiaren Konstituzio hau dekretatu eta berretsi dugula. 11. Art. Estatuaren erlijioa katolikoa, apostolikoa eta erromatarra da. Nazioa erlijio horren gurtza eta ministroak zaintzera behartuta dago. Inori ez dizkiote espainiar lurraldean erlijio iritziak galaraziko, ezta gurtza eginbeharrak betetzerik ere, eta salbuespen bakarra kristau moralari zor zaion begirunea izango da. Ez da onartuko, halere, jendaurrean estatuaren erlijio ofiziala ez denik agertzerik. 12. Art. Espainiar guztiek hezkuntza edo irakaskuntza erakundeak legeen arabera sortu eta manten ditzakete. 13. Art. Espainiar guztien eskubide dira honako hauek: Ideiak eta iritziak, ahoz naiz idatziz, askatasunez adieraztea Giza bizitzari dagozkion helburuetarako elkartzea. Banaka zein taldeka, Erregeari, Gorteei eta agintariei eskabideak bidaltzea. Armadako inongo kidek ezingo du eskabide eskubidea erabili 18. Art. Gorteetan eta erregerengan datza legeak egiteko ahalmena. 19. Art. Bi Talde Legegilek osatzen dituzte Gorteak, eta biak berdinak dira beren ahalmenetan: Senatua eta Diputatuen Kongresua. 20. Art. Senatua honela dago osaturik: 1. Berez senatari izateko eskubidea dutenez. 2. Koroak izendaturiko bizi bitarteko senatariz. 3. Estatuko korporazioek eta zerga-ordaintzailerik handienek izendaturiko senatariz. 21. Art. Berez senatari izateko eskubidea dute: Erregeren semeek eta Koroaren ondorengoarenek Berez Espainiako Handiki direnek beren ondasun higiezinen ondorioz, urtean 60.000 pezatako errenta dutela egiaztatuz gero. Armadako kapitain jeneralek Indietako patriarkak eta artzapezpikuek. Estatu Kontseiluko lehendakariak, Auzitegi Nagusiko lehendakariak 27. Art. Diputatuen Kontseiluak hauteskunde batzordeak legeen arabera izendatzen dituen pertsonak izango ditu kide. Gutxienez diputatu bana izendatuko da berrogeita hamar mila biztanleko. 28. Art. Diputatuak legeek xedaturiko moduetan behin eta berriro aukera daitezke, mugarik gabe. 29. Art. Diputatugaiak espainiarra, laikoa, adinez nagusia eta eskubide zibil guztien jabea izan beharko du. Legeak berak xedatuko du diputatu kargua zein funtzio motarekin den bateragaitz, eta zein baldintzatan izan daitekeen berriro aukeratua. 75. Art. Monarkia osoan kode berberak egongo dira indarrean, legeek baldintza berezietan salbuespenak zehatz ditzaketen arren. Horietan foru bakarra ezarriko da denentzat

Historia batxilergoa 2

erein

58

Eraikuntzarako giltzarriak Sarrera: 1876ko Konstituzioaren testua da, Gorteek egina. Egilea Kongresu edo batzar konstituziogilea aukeratuz hasten da Konstituzioaren testuaren idazketa, eta testua amaitu bezain laster, saioak amaitu, batzarra desegin eta beste Gorte batzuk eratzen dira. Batzar konstituziogileak Konstituzioaren testua prestatzeko batzorde bat izendatzen du, eta, gero, guztiz onartu arte, zatika edo osorik eztabaidatzen da. Erregeak izenpetuko du, eta erreferendumera ere atera daiteke. Testuinguru historikoa Seiurteko iraultzailearen eta hainbat gertaeraren ondoren, Gerra Karlistaren azken uneak artean ere bizirik zirautela, Borboien monarkiaren Errestaurazioa hasi zen. Konstituzioak sistema politiko berri baten lege oinarriak jarri nahi zituen. Gaia Konstituzio testua da, hau da, herritarraren eskubide-eginbeharren azalpena. Azalpena Ideia nagusiak: estatua konfesionala da, baina norbanakoak gurtza askatasuna du (11. art.). Erregea legegilekide gisa aurkezten da (18. art.). Bi ganberako sistema ezartzen da (20. art.), eta senatuak hiru kide mota izango ditu (berezko eskubidearen jabeak, Koroak izendatuak eta korporazio eta zerga-ordaintzaile handiek aukeratuak). Ezin zehatz daiteke sufragio unibertsalik ba ote dagoen, legeak gerora zehaztu beharko duela esaten baitu (27. art.). Asmo bateratzailea du, euskal lege bereziak kentzeko asmoaz. Ondorioa. 1845eko Konstituzio moderatua zuen aurrekari, nahiz eta erregeren aginpidea apur bat murrizturik agertu, baina norbanakoen eskubideei dagokienez, hurbilago zegoen 69kotik. Testu malgua da, interpretazioak onartzen dituena. Herritarraren oinarrizko eskubideak bermaturik daude.

2. Kapitulua. Demografiaren bilakabidea eta lurralde desorekak


1. 1917.EKO GREBA BATZORDEAREN MANIFESTUA
GREBA BATZORDEAREN MANIFESTUA (1917ko abuztuan) Langileei eta iritzi publikoari: Egun hartatik gaur arte joandako aldian proletarioek egindako baiespena, Espainiak jasaten dituen gaitzak konpontzeko erremedio moduan erregimen politikoa aldatzeko proposamena, nazio organismo garrantzizko batzuek izan dituzten jarrerek berretsi egin dute, adibidez, Infanteriako Defentsa Juntak agintari publikoek horiek indargabetzeko egindako ahaleginen aurrean sendo agertzeak eta Bartzelonan uztailaren 19an izan zen Parlamentarien Biltzarrak eta hainbat udal ere biltzar horren ondorioei atxikitzeak herri osoan den berrikuntza nahiaren gaineko lekukotasun publiko argia ematen dute. Gertaera horiek guztiak jazo diren egun berebiziko horietan, espainiar proletarioek lasaitasuna eta zentzu ona erakutsi dute, nahiz eta aginpidea duten oligarkiek, beharbada, indarrik eztzat eta egungo egokieraren larria ez ulertzearen frogatzat interpretatu dituzten. Espainiar monarkiaren zerbitzariek horrelako usterik badarabilte, guztiz oker ibiliko dira. Herria, espainiar proletarioak, azken hilabeteotako ikuskizun lotsagarriaren
Historia batxilergoa 2 erein 59

aurrean isilik egon dira, jazoeretan ezgaitasuna eta harrokeriarik nazkagarriena, biziarenganako eta herriaren eskubideenganako mesprezua, eta gobernuak gezurrik laidogarrienak baliabide goren moduan erabiltzea nahasturik baitaude. Proletarioek, espainiar herri osoak, egoera iraintzaile horretan bizitzera etsiko balute, beren kontzientziaren zein kanpotarren kontzientziaren aurrean gizaldeei errespetu eta aintza unibertsalak eransten dizkieten ezaugarri nobleak, herrien bizitzan izan daitezkeen krisialdirik sakonenetan murgildurik egon arren, galduko zituzten. Ia mende erdiko saldukeriak espainiar erakunde publikoak halako ustelkeria maila batera eroan ditu non armadun erakundeek eurek injustiziaren aurka, arbitrariotasunaren aurka galdatzen baitute, eta opresioko zein tiraniako lanabes gisa erabiltzerakoan hainbeste gezurrezko laudorio esaten zizkien gobernu horrek iraindu eta engainatu dituela sentitzen dute. Eta agintari publikoek horrelako klase sozialekin hala jokatu badute, halakoen atxikimendua klase horien izatearen eta menderakuntzaren bermagarritzat baliaturik, zer ez zuten egingo herri armarik eta defentsarik gabearekin gezurreko konstituzio sistema batean, miseria eta xahuketa oinarri zituen ekonomia erregimen honetan, non oligarkek kultura bera mailarik beherenean egonarazi baitute, halako moldez non herri xehea ahalegin eskerga eta etengabeen bitartez baino ezin baitaiteke hortik gora joan? Espainiar proletarioak egoera jasangaitz honetan ezer egin gabe beste unetxo batean ere ez jarraitzeko gerturik daude. Konpainia ahaltsuen kontseilariek eratutako Gobernu honek eragin berri duen trenbideen greba geure egungo bizi baldintzak zeinen jasangaitz diren erakusteko beste frogarri bat dugu (). Espainiar burdinbideetako langileak ez daude bakarrik borrokan. Hilaren 13tik greban dauden proletario antolatu guztiak dituzte lagun. Eta proletarioen mobilizazio izugarri hau ez da amaituko erregimena aldatuko delako behar beste berme lortu arte, aldaketa behar beharrezko delako nazioaren duintasuna, begirunea eta bizia salbatuko badira. Behin-behingo gobernua eratzeko eskatzen dugu, aginpide betearazleaz eta moderatzaileaz jabeturik, lege ustelduetan ezinbesteko aldaketak egin ondoren, Gorte konstituziogileak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin dezan, gorte horiek, askatasun osoan, herriaren Konstituzio politikoaren arazo nagusiei hel diezaieten. Xede hori lortzen ez den artean, espainiar langileen erakundea greba jarrerari eusteko guztiz gerturik dago () Madril, 1917-VIII-12 Unin General de Trabajadores erakundeko Biltzar Nazionalaren izenean: Francisco Largo Caballero, lehendakariorde; Daniel Anguiano, idazkariorde. Alderdi Sozialistako Biltzar Nazionalaren lehendakariorde: Andres Saborit, idazkariorde. izenean: Julian Besteiro,

Nor bere burua zuzentzen Sarrera: Langile erakundeen adierazpen politiko bat da, eta iritzi publikoari greba egitera dei egiten dio.

Historia batxilergoa 2

erein

60

Egilea: Manifestua Canovasen sistemaren aurka zeuden langile erakundeen (PSOE, UGT) lau ordezkarik izenpetu zuten. Izenpetzaileak hurrengo urteetan langile erakundeetako kide garrantzitsu bezala oso ospetsu bihurtu ziren. Testuinguru historikoa 1917eko udako krisialdian kokatu behar da, Errestaurazioaren sistema politikoa kolokan jarri zuten zenbait jazoera larri gertatu zirelako: Infanteriako Defentsa Junta Armatuak eta Parlamentarien Asanblada. Gainera, uda hartako hirugarren gertaera handia iragarri zuen: Greba orokorra. Gaia: Hartzaile, batetik, iritzi publikoa, eta, bestetik, langile masa ditu; dokumentuak herritarren atsekabearen oinarriak, aldatzearen aldeko aldarrikapenak eta grebaren xedea aipatzen ditu. Azalpena: Nahiz eta anbiguo samarra izan, dokumentuak une politiko hartako ezinegonaren gaineko auziak, baita erregimenez aldatu eta hauteskundeak deitu beharra ere zehaztu zituen. Dokumentuan monarkia onartzen dutenentz argiro ez adieraztea nabarmentzekoa da. Terminologiak erakusten duenez, egileak, argi eta garbi, langileen alde daude. Ondorioa: Dokumentutik bi ideia nagusi ondoriozta daitezke. Lehenengoa dokumentuari darion optimismoa litzateke, bizitzen ari ziren une horiek erregimenaren amaiera iragartzen zutelakoan baitzeuden. Bigarrena aldaketari aitortzen zion hil edo biziko garrantzia da, arazo guztien konponbidetzat, eta, ondorioz, "duintasuna, begirunea eta bizia" eransteko bidetzat zuelako. Dokumentuan inongo aldarrikapen ekonomiko edo sozialik ez agertzea deigarri gertatzen da.

Historia batxilergoa 2

erein

61

7. Blokea: II. Errepublika eta Gerra Zibila 1. Kapitulua. Errepublikaren esperientzia. Lortutakoak eta arazoak

Gaia: Frente Popularrarentzat botoa eskatzea. Testuinguru historikoa. Kartela garrasi inprimatu bat bezala dago pentsatua, kontsigna baten adierazpen plastikoa da. Horregatik, eskura dituen elementu guztiak erabiltzen ditu helburu hori lortzeko: eduki ideologiko handiko esaldiak erabiliz egindako aldarrikapenak, kolore biziak ikusleari zirrara eragiteko, eduki afektibo eta emoziozko handiko irudiak, eta abar. Kartel hau II. Errepublikaren azken garaian egina da, Partido Radical-CEDA alderdien agintaldiaren biurtekoa bukatzen ari zenean eta 1936ko urtarrilerako hauteskundeen deialdia egina zegoenean. Kartelak Frente Popularrari botoa emateko deia egiten du. Europako alderdi komunistek, III. Internazionalaren bitartez, herri fronte bat eratzea proposatu zuten, langileen erakunde eta ezkerreko erakunde liberal guztien indarrak biltzeko eta faxismoari aurre egiteko. Espainian, eta eskuinaren biurtekoak (1933-1936) ekarri zuen atzerapena eta inboluzioa zela medio, Frente Popular zeritzana sortzea erabaki zuen 1936ko hauteskundeetara aurkezteko. Nork egina da? Alderdi komunistak; hura izan zen fronte horren eragilea, nahiz oraindik ez zuen eragin handiegirik ez giro politikoan eta ez hauteskundeetan. Zer intentziorekin? Frente Popularren aldeko botoak biltzeko.

Historia batxilergoa 2

erein

62

Nor da hartzailea? Langileak oro har, eta emakumeen botoa bereziki. Zer lortu nahi du? Bazter dezala tradizioa eta hezkuntza tradizionala, uko egin diezaiola elizak, kapitalak eta ahaltsuek emakumeari egiten dioten bortxari eta eman diezaiola botoa Frente Popularrari. Zein da aukeratutako irudien esanahia? Kartela hiru zatitan banaturik dago. Goialdean herri masa bat ageri da, Frente Popular taldea eratzen duten alderdiak buru dituela, eta bere programaren laburpen bat ere ageri da. Bigarren zatian, etsai politikoa ikusten da: eliza, oligarkia, eta horiek langileei egiten dieten zapalketaren ondorioak erakusten ditu. Hirugarren aldea erdiko muga zuria da, bi munduen arteko banaketa erakusten duena. Zein da aukeratutako koloreen esanahia? Gorria da langileen aldean nagusi, langileen mugimenduaren sinboloa baita, eta botoa esku batean eta umea bestean daraman emakumearen mantalean ere ageri da. Beste aldea beltzez dago, eta etsaien ideien eta beren egintzen iluntasuna sinbolizatzen du. Zer esan nahi du testuak? Testuak, Frente Popular taldea eta Alderdi Komunista, kartelaren bultzatzailea, aipatzeaz gainera, baditu bi testu ere, hauteskunde programaren alderdi bana erakusten dutenak. Lehenengoak Asturiasen, 1934ko iraultzan atxilotutako 30.000 pertsonei amnistia eman beharra aipatzen du. Bigarrenak CEDAren eta Partido Radicalen biurtekoan fabriketatik kaleratuak eta zigortuak ere aipatzen ditu. Ogiaren manifestazio ospetsuak ere gogora dakartza, garai haietan hain sarriak izan zirenak. Ondorioa Kartelak emakumearen botoa eskatzen du, emakumezkoen sufragio unibertsala lortu berria denean hain zuzen. Eskubide hori ez zitzaien lehenago eman, boto horrek, eskuinekoa izaten baitzen, hauteskundeen emaitzetan izan zezakeen eraginagatik. Irudian agertzen da nola indarrean dauden agintariek ez dioten botoa ematen utzi nahi emakume langile bati.

Historia batxilergoa 2

erein

63

2. Kapitulua. Gerra Zibila

Zuzenketarako giltzarriak Izenburua: Mapa honetan Espainiako Gerra Zibilaren kronologia ikusten da. Espazio geografikoa kokatzen: Espainiako lurraldea. Edukia: Egiunezko ikurrak. Koloreen bidez, mapa honek Espainiako Gerra Zibilaren hiru aldi nagusiak erakusten ditu: matxinatuek hasieran hartu zituzten lurraldeak (1936), Errepublika galduz joan zen eta matxinoak 1937 arte irabaziz joan ziren lurraldeak, eta nazionalek 1937ko martxoa arte mendean hartutako lurraldeak. Gezien bidez adierazten dira orobat, matxinoen eta errepublikarren erasoen norabideak. Azkenik, gurutzez adierazirik daude non izan ziren gudurik aipagarrienak. Leku geografikoen azterketa: Gaiari dagokion lurralde eremuaren baitan, nondik nora joan ziren borrokak irakurleak ulertzea lortu nahi da, zein lekutan eta zein alditan, aurreko atalean esandakoaren arabera. Ikurren eta zatiketen arteko harremana: Ikurrek honela erakusten dute gerraren nondik norakoa: 1. Matxinadaren hasieran nazionalen mendean gelditu ziren lurraldeak. 2. Madril alderako aurrerakada 36ko udan. 3. Madril inguruetako aurrerakada, 1936ko udatik 1937ko martxoa arte. 4. Iparraldeko kanpaina (1937ko apirila azaroa) eta errepublikarren saiakerak Brunete (Madril) eta Belchite (Aragoi) hartzeko. 5. Mediterraneo alderako aurrerakada (1937ko abendua 1938ko azaroa). 6. Gerraren amaiera (1938ko abendua 1939ko apirila.

Historia batxilergoa 2

erein

64

Leku bakoitzeko egoerak edo informazioak: Geziei jarraituz, bi aldeen erasoek hartu zuten norabidea ikus daiteke, eta baita bi guduak ere: Madrilekoa, erresistentzia eta balio politiko handikoa izan zuelako, eta Ebrokoa, gerraren amaieran eragin handia izan zuelako. Interpretazioa: a) Harremanak: Mapan ikusten dira matxinoek, gertakizunek hala behartuta, egin behar izan zituzten estrategia aldaketak. b) Arrazoiak: Estrategia aldaketak arrazoi hauengatik izan ziren: lehenik, estatu kolpeak porrot egin zuelako, eta kolpearen estrategia aldatu beharra ekarri zuelako, eta haren ordez gerra konbentzional bat piztu. Bigarrenik, Madrilek nazionalei aurre egin zielako, eta beren indarrak iparraldera bideratzera behartu zituelako. Hirugarrenik, Mediterraneoaren iparralderako abialdiaren eta Ebroko frontearen amaiera. Azkenik, Madril errenditzea eta gerraren amaiera. c) Ondorioak: Gerra Zibilaren amaierak eta Franco jeneralaren garaipenak II. Errepublika desegin zuen eta erbestera ihesarazi zituen milaka espainiar, nazionalen mendekuen beldurrez. Sistema politiko berria erregimen faxista pertsonalista izan zen, Franco jeneralarengan gorpuztua.

3. Kapitulua. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua


GERNIKAREN BONBARDAKETA, EZTABAIDA HISTORIKOA
Konparatu bi dokumentu hauek eta prestatu hitzaldi bat ateratzen dituzun ondorioekin. 1937ko apirilaren 26an, Gernika, euskaldunen hiriburu sakratua, suntsitu egin zuten eta erabat erraustu. Zalantza berehala sortu zen: nor izan zen biztanle zibilak hiltzeko asmoz egindako gerra ekintza kriminal haren erantzulea? Generalsimo-ren Kuartel nagusiaren bertsioa: Salamanca 28. Albiste buletina: Gure zutabeengan babesa hartu zuten euskal iheslariek izututa kontatzen dituzte hirietako tragediak, Gernikakoa, adibidez, gorriek nahita eman baitzioten su eta suntsitu baitzuten, ia oso-osorik, gure soldaduak oraindik 15 kilometrora zeudenean. Soldadu nazionalak ezin haserreago daude euskal-sobietar buruzagien azpijoko gezur-laidozkoengatik, zeren, beren hiririk onenak suz txikitu ondoren, txikizio horien errua hegazkin nazionalei egotzi nahian ari baitira orain. Gernika ez zen, inondik ere, helburu militarra Hegazkintza Nazionalarentzat, helburu militarrak eta etsaiaren erretagoardian industria militarrak besterik ez baititu suntsitu nahi gerra honetan. Gezur hori zabaltzearekin batera esan behar dugu Hegazkintza Nazionalak ezin izan duela azken egun hauetan hegan egin, lainoa eta euria zegoelako. Atxilotuak guztiz ugari dira, bai eta gure zutabeengan babes hartzen duten miliziano euskaldunak eta santadertarrak ere. Lehendakari jaun txit gorenaren oharra Fakzioso espainiarren zerbitzura dauden hegazkinlariek Gernika bonbardatu dute, eta su eman diote euskaldunon artean horrenbesteko jaidura handia duen hiri historiko honi. Gure sentimendu aberkoien muin-muinean zauritu nahi izan gaituzte, eta agerian utzi dute, berriz ere, Euzkadik zer espero dezakeen gure mendez mendeko askatasuna eta demokrazia gogora dakartzan santutegia inolako zalantzarik gabe suntsitzen dutenengandik.

Historia batxilergoa 2

erein

65

Laido honen aurrean, euskaldun guztiok indarrez erreakzionatu behar dugu, eta zin egin behar dugu, bihotz-bihotzez, gure herriaren mamia eta muina kemen eta heroismo harrigarriz defendatu behar ditugula, hala behar balitz. Ezin dugu une honen larritasuna ezkutuan gorde; baina sekula ez da garaipena inbaditzailearen lagun joango, baldin eta, geure gogoa asmo sendoz beterik, hura garaitzen saiatzen bagara. Etsaia lurralde askotan barrena ibilia da, baina garaitu egin dute azkenean. Zalantza izpirik gabe diot gauza bera gertatuko dela hemen. Gaurko laidoa akuilu handiagoa izan dakigula dena bizkorrago lortzeko. Gezurra dio Agirrek! Gezur zitala. Hasteko, ez dago ez hegazkintza alemanik ez atzerritarrik Espainia nazionalean. Hegazkintza espainiarra dugu (). Bigarrenik, Gernika ez dugu guk erre. Francoren Espainiak ez du erretzen. Zuzi erretzailea Iruni su eman ziotenen monopolioa da, Eibar sutan kiskali dutenena, Toledoko Alkazarreko defendatzaileak bizirik erretzen saiatu zirenena.
Luis Boln, Salamancako Radio Nacional, apirilak 29.

Ezerk ez digu pentsarazten Gernika bonbardatzeko erabakiaren berri Iparraldeko Armadako buruzagiek jakingo ez zutenik, Kondor Legioarekin harreman operatibo estu-estua baitzuten (). Buruzagi militar frankisten gorroto ez ezkutu, baizik eta publikoagatik, suntsituko zuten, ziur asko, Gernika, zeren eta, Falangek separatismoa barkamenik gabeko bekatutzat baitzuen salatua. Mola jeneralak euskaldunen morala jipoitu nahi izan zuen, eta horretarako gero eta indarkeria handiagoa erabili zuen, hainbesteraino non Bilbo bonbardatzeko asmotan ere izan baitzen, nonbait, gerra karlistetan karlistek inoiz ezin izan zutelako Bilbo armez hartu.
Garca de Cortzar, Fernando, Historia 16-n, 135, 1987ko maiatza.

4. Kapitulua. Literatur abangoardiak eta arte-abangoardiak

1. Gaia: Frente Popularrarentzat eskatzen du botoa, eta 34ko urriko iraultzaren biktimak gogoratzen ditu.

Historia batxilergoa 2

erein

66

2. Testuinguru historikoa. Errepublikaren hauteskunde giroa tentsio handikoa izan zen, masek balio demokratikoak bizitasun handiz hartu zituztelako beren gain. Bizi-biziak izan ziren 1933ko eta 1936ko hauteskundeak (horiek aipatzen dira kartel hauetan). Lehenengoetan, eskuinak irabazi zuen, eta gogor gobernatu zuen, ezkerrak eta periferiako nazionalismoek aurka egiten ziotelarik. Giro hark 1934ko iraultza ekarri zuen, gobernuak gogor eta bortizki zapaldu zuena. 1936an, ezkerrak hauteskundeak eskuinari irabazteko sortu zuen Frente Popularrak 1934ko urriko iraultzako biktimen oroitzapena gogorarazi zion herriari. 3. Nork egina da? Madrilgo Alderdi Komunistak (PC) eta Frente Popular hauteskunde koalizioan zeuden talde batzuk (Juventudes Socialistas, JS, IJC). Langileei botoa eskatzea, gobernuak iraultza horretan zeinen anker jokatu zuen eta Elizak nolako jarrera hartu zuen gogoraraztea. 4. Nor da hartzailea? Langileen klasea eta herria. Zer lortu nahi da? Ahalik eta jende gehiena joatea botoa ematera, baina baita oroimena mugiaraztea eta biktimenganako klase elkartasun bat sortzea ere. Horretarako, ordaina hartu beharra zegoen hauteskundeen bitartez. 5. Zein da aukeratutako irudien esanahia? Lehenengoan sinbologia komunista erabiltzen da (igitaia eta mailua) eta langileen munduari, fabrikari, dagozkion irudiak. Bigarrenean, ezkerreko alderdien sinboloez gainera (izar gorria eta bandera gorria), konposizio barrokoxeago bat egiten da, testua eta irudiak tartekaturik: esku gorri zabalduaren aztarna, egoera hori gelditu nahiaren sinbolo gisa eta inguruan dituen testuekin bat eginik; Iberiako penintsularen mapa, gobernuak emandako gezurrezko albisteak erakusten dituzten egunkari zatiekin egina, eta orri bat jasotzeko keinua eginez, haren azpian sortuko baita Espainia gorri sozialista, eta abar. 6. Koloreen esanahia: Gorria (langileen sinboloa) eta beltza dira gehien nabarmentzen diren koloreak, eta atzealdeetan daude, langile klaseak jasaten duen bazterkeria eta zapalkuntza sozialaren sinbolo gisa. Atzealdeko koloreekin kontraste handia egingo duten koloreak ere erabili dira margoek sor dezaketen zirrara eragin nahiz: urdina zuriaren gainean, zuria beltzaren gainean, eta abar. 7. Testuaren esanahia: Testu hau guztiz adierazgarria da eta bi ardatz nagusi ditu: Frente Popularrarentzat eskatzen du botoa, eta 1934ko urriko iraultzaren biktimak gogoratzen ditu. Bigarren kartelean elizak langileen aurka zuen posizioa ere erabiltzen da. 8. Ondorioa Eskuinaren gobernu aldi osoan zehar Espainian bizi izan zen giro tirabiratsuak 1936ko hauteskunde kanpainan jo zuen gorena, alde bakoitzaren grinak eta emaitzen irrikak bat egin baitzuten. Eskuina beldur zen ez ote zuen ezkerrak irabaziko eta Errepublikaren lehen aldiko erreformei berriz ez ote zioten ekingo. Ezkerrak beharbeharrezkoa zuen eskuina gobernutik botatzea, gogor baino gogorrago gobernatu baitzuen azken urteetan, langileen mugimenduak zapalduz, langileen eta sindikatuen buruzagiak atxilotuz eta zinegotzi eta alkate batzuk kargutik ere kenduz.

Historia batxilergoa 2

erein

67

8. Blokea: Diktadura Frankista 1. Kapitulua. Frankismoa

Grafikoak, hitzak dioen bezalaxe, bildutako datuen irudikapen grafikoak dira eta, beste zeinahi dokumentu historikoren antzera, aztertu egin daitezke, gertaldi baten edo une jakin baten ezagutzara hurbilduko gaituen informazioa lortzeko. Berreraikuntza historikoaren ikuspegitik grafiko bat aztertzerakoan, komeni da zenbait irizpide aintzat hartzea: Sarrera: 1. Zer grafiko mota da? Lineala, barra-grafikoa, zirkulu formakoa, piktograma, eta abar. 2. Zein da gaia? Datuen edukia ikasgai baten barruan kokatu behar da, ahal dela, ikasturte honi dagokionez, liburuko gai zerrenda orokorreko gaietakoren batean. 3. Zer aldagai agertzen dira? Zenbat datu mota ematen dituen, zer alderdiri buruzkoak, eta abar. 4. Aldagaiak neurtzeko banakoak. 5. Kronologian zein unetan kokatzen diren eta kronologia. Gaia kronologikoki kokatu ez ezik, garbi eduki behar da zenbateko denbora espazioa hartzen duten erakusten diren datuek. Deskribapena eta analisia: 1. Zeinuen deskribapena. Zenbat lerro edo barra? 2. Kopuruen eta erregistroen deskribapena. Gehieneko balioa, gutxienekoa, batez bestekoa, joera (gorakoa, beherakoa...), itxura (zerra gisa, laua, proportziozkoa...), ea abar 3. Xehetasun edo puntu esanguratsuak. 4. Datuen alderaketa, aldagai bat baino gehiago dauden kasuetan. Zertan bereizten diren, desberdintasunaren esanahia, berdintasunak, eta abar. Interpretazioa: 1. Zergatik agertzen da grafikoa era horretan eta ez beste batean? Justifika edo interpreta dezaketen balizko zergatikoak. 2. Zein dira datu horien eta grafikoak adierazten dituen formen ondorioak? 3. Testuinguru historikoa. Erlazionatu datuak eta datu horiek gertatzen diren testuinguru historikoa.
Historia batxilergoa 2 erein 68

Ondorioa: 1. Zer erlazio dago grafikoaren eta berori txerta daitekeen (kasu honetan, ikasturteko gai zerrenda orokorraren barruko) gai nagusiaren artean?

2. Kapitulua. Euskal Herria diktadurapean


Nafarroa
Errepublikaren mendeko lurraldea Matxinatuen mendeko lurraldea

Araba 42

Gipuzkoa 280

Bizkaia 442

GUZTIRA 769

2.728

351

1.004

916

4.999

Errepresioak erretagoardian hildakoak

Grafikoak adierazten duen informazioarekin zerikusia duten elementu sinbolikoak erabiltzen dituzten barra-grafikoak edota grafiko linealak dira piktogramak, datuak hobeto ikusarazi eta ulerraraztea dute helburua. Horregatik, piktogramak aztertu eta interpretatzerakoan, aurreko puntu eta alderdi berberak erabil ditzakegu, salbuespen batekin: aipatutako bost puntuez gainera, beste bat sartuko dugu 2. eta 3. puntuen artean, eta berorretan deskribatuko da piktogramarako aukeratutako sinboloaren eta gaiaren arteko harremana. Zuzenketarako giltzarriak Sarrera: Alderdi bakoitzaren atzealdean, errepublikaren aldekoen eta matxinatuen erretagoardian izan ziren hilketen garrantzia adierazteko piktograma bat da. Edukia Euskal Herria diktadurapean gaiaren barruak koka daiteke, eta, gai horren barruan, errepresioak izan zuen garrantziari dagokionean. Datuak kokatzen diren konologia-historia aldia gerrak iraun zuen aldian jarri behar dugu, alderdiak aipatzen baitira, eta behin gerra bukatu zenez gero, alderdi bakarra geratuko baitzen, matxinatuena, eta orduan sistemaren errepresioa izango bailitzatete aztergaia. Deskribapena eta analisia. Piktograman zeinu berezi batez irudikatu dira errepublikaren alderdian izandako heriotzak, eta beste zeinu batez matxinatuen alderdian izanak. Piktograman lau eremu agertzen dira, gainera, euskal probintziei dagokien bezala, horien artean Nafarroako erresuma ohia ere sartuz. Bada beste sinbolo multzo bat ere badago, aipatu diren lurralde guztietan, denak batera hartuta, alderdi bakoitzean izan ziren hilkakoak adierazten dituztenak. Interpretazioa Piktograman ematen den informazioa irakurriz, datu hauek atera daitezke: Garbi ikusten da matxinatuen alderdian, azkenean garaile izango zen alderdian, errepresioak hildako gehiago izan zirela, Errepublikaren mendeko lurraldean baino. Datu guztiak batera hartuta, matxinatuen alderdian hildakoak zazpi aldiz gehiago dira errepublikaren mende hildakoak baino; garbi erakusten du horrek errepresalia asmo handiagoa zegoela matxinatuen alderdian.
Historia batxilergoa 2 erein 69

Nafarroan, hala ere, askoz ere nabariagoa da alde hori, 5 pertsona baizik ez baitziren hil errepublikaren aldeko alderdiaren mende, eta 2.728 matxinatuen mende. Nafarroa hasiera-hasieratik matxinatuen alderdian kokatu zelako eta, horrenbestez, errepublikaren mende ia egon ez zelako, gertatu zen horrela. Araban ere antzera gertatu zen, aldeak horren nabarmenak ez badira ere. Gipuzkoan, berriz, ez zen horrelakorik gertatu; hildako gehiago izan ziren errepublikaren mendeko alderdian, matxinatuen mende izan ziren kiopuruetara iritsi gabe, hala ere, bost aldiz gehiago izan baitziren. Hain zuzen ere, Gipuzkoa luzaroago egon zen Errepublikaren mende, matxinatuek konkistatu zuten arte. Eta, azkenik, Bizkaia izan zen gudu gehien izan zen lurraldea; horregatik, hain zuzen, hildakoen zifrak antzekoagoak dira bi alderdietan, baina matxinatuen alderdian hildako gehiagorekin beti ere, errepublikaren alderdian halako bi izan baitziren. Datu hauek garbi erakusten dute gerrak euskal lurraldean zer bilakaera izan zuen; Araba eta Nafarroa hasiera-hasieratik matxinatuen alde jarri ziren, horrek azaltzen du zergatik izan ziren horrenbeste matxinatuen aldean errepresioak hildakoak eta horren gutxi errepublikaren aldekoen mende hildakoak; Gipuzkoa eta Bizkaia Errepublikaren alde mantendu ziren, eta haietan Errepublikaren aldekoen errepresioak hildakoak gehiago dira, baina frankisten aldekoek hildakoak baino gutxiago betiere. Ondorioa Bistan dago matxinatuen aldean, gerora garaile izango zirenen aldean, zegoen errepresalia politikozko giroa. Horregatik gertatu zen, izan ere, gerra bukatu ondoren bakea ezinezkoa izatea. Mendekua hartu nahiak, garbiketa politiko eta ideologikoak zirela-eta, urte askotan garaituen eta garaileen artean banatutako herrialde bat izango zen Espainia hamarkada askotan.

Historia batxilergoa 2

erein

70

9. Blokea. Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian eta Espainian. 1. Kapitulua. Trantsizio politikoa

Por el cambio (aldaketaren alde) 1977-1993 urteen bitartean langabeziak izan zuen bilakaeraren grafikoa

Sozialistek gobernatzeko estilo berri bat ekarri zuten. Bazekiten gizartearen eta estatuaren erreforma proiektu bat zekartela, eta Legebiltzarrean akordio bila ibiltzera behartzen ez zituen gehiengo zabal bat zutela horretarako. Alderdiak ez zuen, gainera, bere barruan kontentatu beharreko jauntxorik. Era horretara, trantsizio garaian izan ziren jokaera politikoak alderdi barruan borroka politikoak, eta klase politikoaren barruan negoziaketak ez dira gehiago izango sozialistek aginpidea hartzen duenean, "gobernatzen duen gobernu bat" zirelako irudia eman nahi baitzioten herrira, Felipe Gonzlez-ek esandako hitzak erabiltzeko.
Prez Picazo, M T. Historia de Espaa del siglo XX. Ed. Crtica Barzelona. 1996.

Pelotazo-aren kultura Goraldiaren sentsazioa arras zabaldu zen laurogeiko hamarraldian zehar, eta harekin batera pelotazo-aren kultura deitu izan zena. Kultura hau, nola askorik inporta gabe, finantza espekulazioan oinarritutako negozio ikusgarrien bidez gehienetan, nola edo hala, ahalik eta azkarren aberasteko interesa zuen enpresa ikusmolde batean oinarritzen zen. Kultura hori ekonomiaren ustelbide bat bihurtu zen sozialisten gobernaldiaren bigarren partean, eta Mario Conde, Javier de la Rosa, Luis Roldn eta horrelako jendea izan zen ezagunena. Nor bere burua zuzentzen 1. Gai nagusia demokrazia garaiko sozialisten gobernu aldia da. 2. Frankismotik modernotasunerako espainiar trantsizio demokratikoari dagokion aztergaiaren barruan sartu behar dugu gai hau, 1982. urtetik (PSOEk hauteskundeak irabazi zituen data) 1996. urtea (PPk PSOEri hauteskundeetan irabazi zion urtea) arteko aldiaren baitan.

Historia batxilergoa 2

erein

71

3. a) PSOEk herritar gehienen pentsamoldearekin bat egiten zuen mezua aurkitzen jakin zuen, herritarrek uste osoa baitzuten UCDren eta Surezen bideak erreka jo zuela, eta aldaketa bat behar zela. b) Langabezia gaitz endemiko bihurtu zen; aldi frankistako desarrollismoaren ondorioa zen batetik, eta bestetik, trantsizioko egoera politiko ahulean irtenbide egokiak ezin hartu izanaren ondorio. Testuinguru horretan ulertzen da 1982 arteko igoera etengabea. PSOEren gobernuak industriaren birmoldatze politikan oinarritu ziren, eta horrek etengabe igo zuen langabezia, 1985. urtea arte; urte horretatik aurrera, enplegua sortzen hasi zen berriro, eta, horren ondorioz, langabezia tasa jaisten. Dena dela, laurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran, mundu osoan izan zen krisi ekonomikoa zela-eta, langabeziak gora egin zuen berriro ere. Bestalde, emakumea lan mundura sartu izanak ere eragina izan zuen langabeziaren igoera nabarmen horretan, bikoiztu egin baitzen lana eskatzen zuen jende kopurua. 4. Nazioarteko politika izan zen PSOEren arrakasta nagusietako bat. Lehendabizi, Espainia EEEn sartu zuen, eta ondoren, 1986an hain zuzen, NATOn sartzeko erreferendumean garaipena lortu zuen; aldea txikia izan bazen ere (%52,5), nahikoa zen egitura hartan sartu ahal izateko.

2. Kapitulua. Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian


Ondorengo dokumentuen analisian oinarriturik, prestatu mintzaldi bat.

Bukatu da denbora Gauza bat erakusten dute argi eta garbi Euskadiko eta estatuko beste lekuetako azken astean izan diren gertaera dramatikoek: gaurko gobernuaren estrategiak ez du atarramentu onik izan, eta berehala aldatu behar da, bukatu da-eta denbora. Ezer ez egiteko eta zerbait toleratzeko linboa odolez gorritu da, mila zatitan hautsi da gobernuaren, oposizioaren eta herriaren arteko su-eten ergel hori; gobernatzen ez duen gobernu zatitu baten denbora, eta gobernatzen uzten ez diotena, asteetan kontatzen da, edo hilabeteetan. Edota herriko instantzia gorenak konturatzen dira egoeraren larritasunaz eta neurri zorrotzak hartzen dituzte hilabete batzuetan hemen demokrazia osoa ipintzeko, edota, talkaz talka eta hildakoz hildako, konstituzio krisi guztiz larri bat izango dugu aste gutxiren buruan. Gasteizko gertaera deitoragarriek, eta Euskadiko herri mugimenduen zabaltasunak eta haserreak, ezin hobeto erakusten dute behatz puntetan egin den erreforma horren estrategiak, espainiar antidemokrata guztiekin itundutako demokrazia horrenak, porrot egin duela dagoeneko.

Historia batxilergoa 2

erein

72

Langabezia eta ekonomia krisia Langabeziak aurrera eta aurrera jarraitzen du. 1980an zehar Espainian 438.000 lanpostu galdu dira, nahiz eta langabeziaren goraldia 364.000 izan. Bi zifren arteko aldea erretiratuak dira gehienbat, nahitaezkoak edo boluntarioak. Baina erabateko zifrak alarma gorrira iristen ari badira ere 1981 bukatzean ia bi milioi langabe izango ditugu, are kezkagarriagoa da zifra horien hazkunde erritmo bizia. 1975etik aurrera, hortxe baitago ekonomia krisiaren eta langabeziaren lasterketa handiaren abiapuntua, ez da ezagutu 1980ko azken hiruhilekoan izan den bezalako aurreramendu ikusgarririk. Arlo honetan izan zitekeen itxaropen oro, ekonomiako ministerioetatik igortzen saiatu zirenak barne, mila txiki eginda geratu zen datu ofizialen gogortasuna zela medio. Errealitatea mozorrotzeko ahalegina, langabetu gisa hamasei urtetik aurrerako gazteak zenbatuz, eta ez hamalau urtetik aurrerakoak, 1980ko iraila arte egin ohi zen bezala, ez du kontrolpetik ateratzen ari den arazo bat ezkutatzerik lortuko.
Cambio 16, 479. zk. 42. orr. 42.

Nor bere burua zuzentzen 1. Dokumentu guztiak bateratzen dituen gaia frankismoaren azken uneetan hasi eta trantsizio politiko osoan zehar luzatuko zen industria krisia da. 2. Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian gaiaren barruan dagoen atal bat da beraz, eta Franco hil zenetik (1975), gutxi gorabehera, 80ko hamarraldiko erdira doan une historikoa hartzen du. 3. a) Langileen erreboltak industria birmoldaketaren unerik zailenetan iritsi zuen gogorkeria maila erakusten du irudiak. Industria birmoldaketak frankismoaren garaian sortu ziren industria sektoreen parterik handiena murriztu eta garbitu beharra zuen, industria hori irizpide desarrollistetan eta merkataritza dinamika interbentzionista batean oinarritzen baitzen, eta neurri handiegia hartu zuen, eutsiko zion merkatu errealik gabe eta behar bezalako lehiakortasunik gabe. b) 1976-1982 aldian, lehen sektorea krisian murgildurik bizi izan zen ekonomia, orokorrean izan zuen ekarpen eskasak garbi erakusten duen bezala. Nekazaritza sektorearen produktibitatea ia hutsa zelarik, arrantzaren sektorea kalak galdu izanaren, erregaien prezioak gora egin izanaren eta sektorea oro har guztiz zatikatua egotearen ondorioz krisi betean murgilduta zegoelarik, sektore honek oso kuota eskasa zeukan BPGean. Administrazioak ekonomia krisiaren diagnostiko seriorik egiteko izan zuen eraginkortasun faltak ezaugarritu zuen industria sektorearen bilakaera. Neurri egokiak hartzeko unea atzeratuz joan zen, harik eta PSOEk 1982tik aurrera birmoldaketa abian jarri zuen arte. Horrek, hasieran, geldialdi bat eragin zuen, baina gero apurka-apurka industria suspertzen hasi zen. Zerbitzuak izan ziren halako hazkunde maila bati eutsi zion sektore bakarra; ulertzekoa da hori langileen erosahalmenari nola edo hala eutsi nahi dion gizarte batean, nahiz eta langile horiek langabeak izan edo beste lanpostuetara aldatuak, hori baitzen gizarte eta lan iraultza benetakoa saihesteko modu bakarra. c) Testuak Madrilgo gobernuak, ekonomia, gizarte eta ekonomia krisiaren aurrean, egonean egoteko zeraman politikaren kontrako protesta erakusten du. Gasteizkoak gertatu ziren garaian idatzia dago, eta goitik egindako erreformaren eta euskal herriaren ekonomia, gizarte eta politika joeretan zegoen eten agerikoa erakusten du. d) Langabezia zifra handiak eta 1980ko hamarraldiaren hasierako perspektiba txarrak erakusten dituzte. Hainbeste urte besoak antxumaturik eman ondoren, ezkortasuna nabaria da testuan; zentzuzkoa, bestalde, langabeak milioika zenbatzen ziren halako egoeran.

Historia batxilergoa 2

erein

73

Programazioa Blokeka eta Kapituluka

Historia batxilergoa 2

erein

74

0. kapitulua. Zergatik ikasten da herrialde baten historia?


Kapitulu honetako helburuak 1. Euskal Herriko eta Espainiako garapen historikoan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia garrantzitsuak denboran eta espazioan egoki kokatu eta identifikatzea, azaltzea eta aztertzea; arreta berezia eskainiko zaio bi lurraldeak nazio bezala eratzen hasten diren uneari eta zehaztasun handiz baloratuko da une horiek historian eta kulturan duten esanahia, gaur egun dituzten ondorioak eta etorkizunerako proiekzioa, norberak dituenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Estatu, herrialde eta herri baten oinarria osatzen duten gertaera historikoen prozesuak eta elkarren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasuna eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak bereiztea. 3. Gaur egungo gizarteak dituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, horien arrazoi historikoak zehaztea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea sistema demokratikoaren gatazka, batik bat, gatazkak konpontzeko eta proiektu horiek aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz eta Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzea baloratuz ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Gaur egungo euskal gizartearen irudi anitza eta integratzailea lantzea, Euskal Herriko bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, Euskal Herriko barneheterogenotasuna azpimarratuz eta denboran zehar inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harremanak nabarmenduz. 5. Ikerkuntzaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartuko dituzten ikerketa eta sintesi jarduerak burutzea, arazoak ebatziz eta azterlanak nahiz ikerketa xumeak eginez eta horien bitartez historialariak erabilitako iturriak eta egindako lana egiaztatuz eta bateratuz. 6. Gizarteari eta Euskal Herriaren iraganari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz. Edukiak a. Kontzeptuak Espainiaren eta Euskal Herriaren historiaren kontzeptua eta haren ikasketaren zertarakoa. Zergatik ikasten da herrialde baten historia? Historiaren definizioa eta zertarako balio duen. Espainiaren Historia ikasteko oinarrizko denbora banaketa. Euskal Herriaren Historia ikasteko oinarrizko denbora banaketa. Oinarrizko hiztegia. Oinarrizko cronologa b. Prozedurak Zer aztertzen du herrialde baten historiak? Historia berregitean sortzen diren oztopoen adibide bat. Espainiaren eta Euskal Herriaren historia ikertzeko iturburuak.
Historia batxilergoa 2 erein 75

Espainiaren eta Euskal Herriaren historia ikerketan historiografiak duen eginkizuna. Historia ikerketari dagokionez historian izan diren joera nagusiak. Azterketa historikorako metodologia: Testu historiko baten analisia (I). c. Jarrerazkoak Ezagutza historikoaren aurreko balioak eta jarrerak Iraganarekiko interesa eta jakin-mina oraina zuzentzeko bitarteko gisa, eta,iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) bazterturik. Agiri ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa partikularki. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak 1. Gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. 2. Emakumeek presentzia izan duten edota gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, sufragismoa, feminismoa...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea eta esparru publikoetatik eta ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. 3. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak positiboki baloratu eta defendatzea inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna,elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. 1. Kultur adierazpen desberdinak norberaren eta gizartearen aberastasun iturritzat baloratzea. Balio eta jarrera parte-hartzaileak 1. Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. 1. Euskal Herriko kultur ondare historikoa ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, xede hori duten jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Ezaguera politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kulturalak erabiliz, Euskal Herriko eta Espainiako historiaren ezaugarri nagusien oinarrizko eskema eratu eta esplikatzea, kronologian kokatzea eta nazioarteko testuinguruekin erlazionatzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Euskal Herriko eta Espainiako historiari, eta batez ere gaur egungo historiari, bere izaera ematen dioten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, ikasleek espresiobide sinpleak erabiliz zein neurritan islatu ditzaketen ikusi nahi da; ea gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak antzematen dituen, eta abar. Era honetako galderentzat erantzunik baduen jakin nahi da: Zergatik ikasten da herrialde baten historia? Noizdanik ikasten da historia eskoletan? Zein talde politikok bultzatu ohi du historia nazionalen ikasketa? Zeren kontrako erreakzio izan nahi du?

Historia batxilergoa 2

erein

76

Euskal Herriak Espainiako Estatuarekin dituen erlazioak eta giltzadura-motak analizatzea, eta garai historiko desberdinetan, berrienetan batez ere, izandako zailtasunak eta haiei emandako erantzunak aztertzea.

Euskal Herria eta Espainiaren artean historian izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da (entitate politiko desberdinak, lotura pertsonalak, Gaztelarako integrazioa, konkista, asimilazioa, ituna, autonomia, eta abar), gaur egun Espainiako Estatuan txertatzen duen autonomia politiko eta administraziozkora iritsi arte. Era berean, planteatu diren gatazken arrazoiak, bilakaera, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ebaluatu nahi da. Zehazki honako hauen moduko galderei erantzun koherenteak emateko gai izan behar du: Zein elementu dago nazioaren sentimenduaren eraketan? Euskal Herrian eta Espainian elementu horiek zein diren zehaztu. Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal lurralde historikoen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak. Zehazki honako hauen moduko galderei erantzuteko gai izan behar du Zein dira historia nazionalen ikasketaren arriskuak? Zergatik ez dira arrisku horiek historia nazionalen ikasketari uko egiteko aski?

Euskal Herria osatzen duten lurraldeen barne-nortasun anitzean, aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinen berezko ezaugarriak antzematea, hala nola ekarpen kultural, tekniko, sozial, eta abarren bidez aberastea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gaindituz.

Historia ikertzeko metodoa, eta haren fase desberdinak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), bai eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabideak erabiltzen ote dituen ere; gainera, hori guztia zenbateko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik tokiko historia garaikideari buruzko informazio historiko adierazgarria erdiesteko, hala nola informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) prestatzeko gaitasuna zenbateraino landu duen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Ikuspegi honetatik, hain zuzen, ikasleak gai izan behar du testu analisia (I) atalean azaldu diren puntuetatik abiatuta testu bat egoki aztertzeko.

Historiografiaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

Jakintzagaiari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna eta testuinguru historiko desberdinetan erabiltzeko moduaren egokitasuna neurtu nahi dira, testuinguru historiko desberdinei buruzko azalpenak emateko orduan bereziki. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen duen ere ebaluatu nahi da. Termino egokiak zenbateraino erabiltzen diren neurtuko da, gai bakoitzari dagokion hiztegi berezian sartzen direnak batez ere.

Historia batxilergoa 2

erein

77

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Nazio baten sorrera. Zuzendaria: D. W. Griffith. Aktoreak: Henry B. Walthall, Mae Mars, Violet Wilkey. Iraupena: 130 minutu. Ekoizpen urtea: 1915. Argumentuaren laburpena Ipar Ameriketako Bereizkuntza Gerran girotua izanda ere, gizarte bat nazio gisa eratzeko lagungarri edo oztopo izan daitezkeen alderdi asko erakusten ditu. Bi familiaren arteko historia kontatzen da: tradiziozko lotura estuak dituzten arren, elkarren kontrako diren jarrerak hartzen dituzte, eta bi jarrera horiek elkarren etsai dira Ipar Ameriketako gerra zibilean. Camerondarrak hegoaldeko familia tradizional bat dira, Stonemandarrak, berriz, iparralde industrialeko familia tradizional bat.

Historia batxilergoa 2

erein

78

1. blokea. Historiaurrea eta Antzinaroa 1. Kapitulua. Hominizazio prozesua


Kapitulu honetako helburuak 1. Gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeetan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak denboran eta espazioan egoki kokatu eta identifikatzea, aztertzea eta azaltzea. 2. Euskal Herriaren eta Espainiaren historian eta kulturan hominizazioaren hasierako prozesuek izango dituzten eraginak zorroztasun handiz baloratzea. 3. Norbere iritzi eta aburuekin bat ez datozenekiko errespetu eta tolerantziazko jarrera agertzea. 4. Hominizazioa gertatuz joan zen garaiaz gure azterketa gaiak hartzen dituen lurraldean izan ziren lehenengo gertaera historikoak eta haien arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea. Gertaeren arteko erlazio nagusiak, haien kausak, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 5. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 6. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 7. Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeetan hominizazioaren hasierako garaiari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz. Edukiak a. Kontzeptuak 1. Iberiako penintsulako hominizazio prozesua: Gizakiaren jatorri geografikoa kokatzea. Kronologia eta humanizazioaren ibilbidea. 2. Aurkikuntza berriak eta gizakien lehen agerraldiak Euskal Herrian Lehen Paleolitoa eta bere ezaugarriak. Erdi Paleolitoa. Goi Paleolitoa. Biziguneen banaketa geografikoa. Mesolitoa. 3. Nekazari eta abeltzain gizarteak eta metalurgiaren garapena. Lehen nekazari eta abeltzain gizarteak Euskal Herrian. Lehen metalen erabilera. Europar migrazioen eraginaren azterketa. 4. Artearen sorrera: ezaugarriak. Arte adierazpenetara hurbiltzen. 5. Emakumea historiaurrean eta historiaren hasieran.

Historia batxilergoa 2

erein

79

b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Euskal Herriko eta Espainiako historiaurreko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Gizatiartze prozesuan gertatzen diren gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Gizakia sortzen denetik hemen aztertzen diren lurraldeetan azaldu zen arte gizatiartze prozesuak egiten duen ibilbidea baldintza ditzaketen gaiak atzematea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen prozedurak turri historikoak, zuzenekoak zein zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea: Testu liburu honetan eskaintzen diren dokumentu historiko idatziak. Iturburu historikoak eta historiografikoak bereiztea. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., Gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea: mapak, grafikoak, argazkiak, eta abar. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Gizatiartze prozesuan eragina duen kausen aniztasuna analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura harturik. Euskal Herrian eta Espainian gizatiartze prozesuan gertatutako iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Emakumeak historiaren hasiera bitartean izan zuen egoeraren azterketa kritikoa. Gizatiartze prozesuari buruz, oinarrizko terminoen zerrenda egitea. Komunikazio teknikak Gizatiartze prozesuaren alderdi bati buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Gizatiartze prozesua ezagutzeko interesa eta jakin-mina, iturburu protohistorikoak eta historiografikoak interpretatzerakoan zorroztasunez eta objektibotasunez jokatuz, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. Historiaren hasierako agiri ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa partikularki. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Gizatiartze prozesuan izandako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa.

Historia batxilergoa 2

erein

80

Emakumeek presentzia izan duten edota gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, sufragismoa, feminismoa...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak 1. Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Zehar-lerroak Emakumea historiaurrean eta historiaren hasieran.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Gizatiartze prozesuan zehar Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera ekonomiko, politiko eta sozial nagusiak lotu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat prestatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, gizatiartze prozesua moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gizatiartze prozesuen eta gertaera sozial, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleak gizakiak gure lurraldera iristeko erabili zituen bideek jokatu zuten papera baloratzeko gai ote diren ere jakin nahi da. Zehazki ikasleak honako hauen moduko galderei erantzuteko gai izan behar du: Nolako ezaugarriak izan zituen gizatiartzeak Iberiako penintsulan? Zein da gizatiartzearen kronologia planeta osoan? Zein izan ziren prozesu horren nondik norako nagusiak? Zein dira prozesu horren lehen aztarrenak gure lurraldean? Historiaurrean zehar garatzen diren erlazio modu konplexuak ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleak zenbateko gaitasuna duen ebaluatu nahi da. Era berean, historiaurreko garapen prozesuan planteatzen diren gatazken arrazoiak, garapena, sortzen diren oztopoak eta oztopo horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren historiaurreko aldi osoa baldintzatzen duten ingurumeneko elementuak badirela. Era honetako galderei erantzuten jakin behar du, zehazki: Nola bizi ziren lehen gizakiak? Nolako bilakaera izan zuten? Non daude garai haietako giza bizileku nagusiak? Noiz, nola eta zergatik hasten dira lehenengo gizarte nekazariak eta abeltzainak bereizten? Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan analisi historikoaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea euskal lurralde historikoen historiaurreko bilakaera prozesu desberdinak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera
erein 81

Euskal Herrian eta Espainia historiaurrean izandako bilakaera analizatzea, eta historiaurreko gizatiartze prozesuan izandako arazoak eta zailtasunak aztertzea.

Euskal Herria osatzen duten lurraldeen barne-nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina
Historia batxilergoa 2

ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea.

bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen duen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesuen eta bilakaera erritmo desberdinen, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eraginaren, kanpoko faktoreen eragin positiboaren eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboen ondorioa dela herri baten nortasuna. Komenigarria da ikasleak era honetako planteamendu batzuen azalpenak emateko gai izatea: Fenomeno hau aldi berean eta berdin gertatu al zen gaur egungo Euskal Herriko lurralde guztietan? Nola hasi ziren metalak erabiltzen? Zein dira historiaurrean lurralde honetan izan ziren garapen prozesuen aldi nagusiak? Biziguneen banaketa geografikoa. Jakintzagaiari buruzko hiztegiari dagokionez ikasleak duen aberastasuna eta historiaurreari dagozkion kontzeptuak testuinguru historiko desberdinei buruzko azalpenak emateko orduan egoki erabiltzen dituen neurtu nahi da. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ere ebaluatu nahi da. Gai bakoitzaren bukaeran oinarrizko kontzeptuak azaltzeko jartzen den atalean sartuta dauden adierazpenak gutxienez ongi menderatu behar dira. Irizpide honen bidez, ikaslea historiaurrean Euskal Herrian eta Espainian izan ziren gertaera nagusiak (kultura materiala, leku geografikoak, kronologia, eta abar) ezagutu, eta, dagokien testuinguru historikoan kokatuz bestelako kultur adierazpenekin dituzten loturak azaltzeko gai den ebaluatu nahi da. Beste alde batetik, historiaurreko prozesu sozioekonomiko eta kulturazkoen fase eta ezaugarri nagusiak bereizten dituen eta azaltzen dakien jakin nahi da, gaur egungo garaietara iristeko behar izan den bilakaera prozesu luzea ulertzen duen seinale. Ingurune fisikoa menderatzeko eta hartara egokitzeko prozesu konplexua ulertu duen eta azaltzeko gai den ere egiaztatu nahi da, bide batez. Irizpide honen bitartez, ikasleak historiaurrean izan ziren kulturazko adierazpen nagusiak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta adierazpen horiek sortu zituen gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren ikusi nahi da. Zehazki ikasleak honako hauek identifikatu behar ditu: Historiaurreko artearen ezaugarririk behinenak. Ezagutzen diren hondarren jatorria eta zertarakoa, eta abar.

Historiaurreari dagokion hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea.

Euskal Herrian eta Espainia historiaurrean izandako antolamendu moduak eta bilakaera sozioekonomikoa eta kulturazkoa identifikatu eta deskribatzea.

Historiaurreko kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzea, bere garaian kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin dituzten harremanak aztertuz eta giza kultura unibertsalari egindako ekarpena azalduz eta irauteko edota berreskuratzeko dauden zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

Material eta baliabide osagarriak Gai honi buruzko zenbait alderdi azaltzeko Atapuerkako indusketen emaitzei buruz merkatuan dauden dokumentaletatik edozein erabil daiteke.

Historia batxilergoa 2

erein

82

2. Kapitulua. Indoeuropar migrazioak eta lehenengo kolonizazioak


Kapitulu honetako helburuak 1. Indoeuropar migrazioen eta lehen kolonizazioen garaiko gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak denboran eta espazioan egoki kokatu eta Iberiako penintsulan izan zuten eragina beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta ondorioak zorroztasun handiz baloratzea. 2. Indoeuropar migrazioetan eta lehenengo kolonizazioetan zehar izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Aztertzen ari garen aldiko prozesu historikoaren irudi anitz eta integratzaile bat lantzea, aldi horretako Iberiako penintsularen bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, haren barne heterogenotasuna azpimarratuz eta denboran zehar inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harreman moduak nabarmenduz. 4. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 5. Erromatartzearen garaiari buruzko historiografiako oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta eskura dituen informazio eta dokumentazio baliabideak erabiltzea. Historiari buruzko informazioak bilatu eta lantzeko ere komunikazio ahalmena erakutsi behar da, nork bere lanak egin eta emaitzak azalduz. Edukiak a. Kontzeptuak Garai protohistorikoak: kartagotarren eta greziarren kolonizazioak. Feniziarrak. Greziarrak. Zeltak. Iberiako penintsulako herri indigenak: leinu baskoien jatorria eta aniztasuna. Tartesiarrak. Iberiarrak. Euskal Herria Neolitikoaren bukaeran. Erromatar garaia baino lehenagoko kultur ezaugarriak. Kultura eta gizarte aniztasunak inperioarekiko lehenengo harremanetan izan zuten eragina. Erromatartze prozesua Hispanian. Mediterraneoaren estatusa. Iberiako penintsula erromatar eremuan. Hispaniaren konkista. Administrazio banaketa berria. Erromaren eragina gaurko Euskal Herriaren lurraldean.

Historia batxilergoa 2

erein

83

b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Historiako lehen aldietako, kolonizazioetako eta erromatarren garaiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Iberiako penintsulan historiaren lehen aldietatik erromatartzeraino elkarrekin dauden kultura desberdinen arteko harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Kapitulu honetan aztertzen den aldian zehar biztanleen ongizateari eta kultura mailari dagokion guztian izan ziren aldaketak aintzat hartzea. Indoeuroparren migrazioetako eta lehenengo kolonizazioetako gertaera nagusik baldintza ditzaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Historiako lehen aldietatik erromatartzea bitarteko garaiaz diharduten iturri historikoak, zuzenekoak zein zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea: dokumentu historiko idatziak, testu liburu honetan eskaintzen direnak batez ere. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Aldi honetako gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Kapitulu honetan aztertzen den aldiko esparru desberdinetan, iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Emakumeak historiako aldi honetan, batez ere antzinaroko azken aldiko Hispanian, izan zuen egoeraren azterketa kritikoa. Landu diren edukiei buruz oinarrizko terminoen zerrenda bat prestatzea. Komunikazio teknikak Zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz, batez ere testu historikoen komentarioaz eta indoeuropar migrazioak eta lehenengo komunikazioak ezagutzeko, egindako ikerketa baten emaitzak azaltzea eta ondorioak formulatzea. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Historiaren hasierako aldietatik Iberiako penintsularen erromatartzea arteko aldi historikoak ezagutzeko interesa eta jakin-mina, iturburu historikoak eta historiografikoak interpretatzerakoan zorroztasunez eta objektibotasunez jokatuz, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. Kapitulu honetan aztertzen den garaiko agiri, arkeologia eta historia ondarea ezagutzeko interesa.

Historia batxilergoa 2

erein

84

Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Indoeuropar migrazioen eta lehenengo kolonizazioen aldian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Indoeuropar migrazioetako edo lehenengo kolonizazioetako gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Emakumeek presentzia izan duten edota gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, kultura...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Zehar-lerroak Emakumea erromatarren azken aldiko Hispanian

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Historiaren hasiera-hasieratik erromatartze garaira bitarteko gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen Iberiako penintsulako historiaren oinarrizko eskema bat moldatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Iberiako penintsulan lehenengo indoeuropar migrazioak eta lehenengo kolonizazioak gertatu zirenetik erromatartzea gertatu zen arteko aldiaren izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da. Kapitulu honetan aztertzen den aldiko prozesu historikoetan jazotzen diren gertaerei buruzko ezagutzak erakustea eta inguruan dauden egoera historikoekin erlazioak ezartzeko gai diren ikustea. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria da, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenetako batzuk ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai diren ere. Gaiok ezagutu behar dira, batez ere: a. Kultura protohistorikoak eta kartagotarren eta greziarren kolonizazioak: Feniziarrak. Greziarrak. Zeltak. b. Iberiako penintsulako herri indigenak: Tartesiarrak, iberoak, eta Neolito aldia Euskal Herrian. C. Iberiako penintsularen erromatartze prozesua. Euskal Herriaren eta bestelako kultura eta lurraldeen artean historiako aldi honetan zehar izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak zenbateko gaitasuna duen baloratu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ere ebaluatu nahi da.

Iberiako penintsulako lurraldeek historiaren hasierako aldietan eta lehenengo kolonizazioetatik erromatartzea arte izan zituzten harremanen eta loturen bilakaera aztertu eta, eta Historiako aldi horretan zehar izandako arazoen eta haiei emandako irtenbideen kausak aztertzea.

Historia batxilergoa 2

erein

85

Kapitulu honetan aztertzen den aldi konplexu eta heterogeneoan faktore historiko eta lurraldezko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak baztertuz, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak kontuan hartuz. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal lurralde historikoen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), bai eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz historiari buruzko informazio esanguratsua lortzeko zenbateko gaitasuna iritsi duen ere ikusi nahi da. Ikasleak indoeuroparren lehenengo migrazioetan eta lehenengo kolonizazioetan izan ziren gertaeren kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, kapitulu honetan aztertzen den aldiko gertaera historikoetan geroko egoeren aurrekaririk aurkitzeko gai den egiaztatzea ere komeni da; ea gai den gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatzeko eta ea jabetu den prozesu historikoaren ideiaz. Jakintzagaiari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna eta testuinguru historiko desberdinetan erabiltzeko moduaren egokitasuna neurtu nahi dira, testuinguru historiko desberdinei buruzko azalpenak emateko orduan bereziki. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ere ebaluatu nahi da.

Indoeuroparren lehenengo migrazioetako eta lehenengo kolonizazioetako gertaera historikoren baten kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek izan zuten garrantzia baloratzea.

Historiografiaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Gladiator. Zuzendaria: Ridley Scott. Gidoia: David Franzoni, John Lustig eta Douglas Wick. Aktoreak: Russell Crowe, Joaquin Phoenix, Richard Harris, Djimon Hounsou, Derek Jocobi, Oliver Reed, Connie Nielsen. Iraupena: 150 minutu. Ekoizpen urtea: 2000. Argumentuaren laburpena Maximus jeneral erromatarra, Erromatar Inperioaren ipar aldeko mugak defenditzen garaipena izan ondoren, inperioaren ondorengotzarako borroketan nahasten dute, eta Comodus enperadore berriak bera eta bere familia hil nahi du. Filmean ongi erakusten dira inperioaren zabaltasuna, inperioa osatzen duten kultura eta herri desberdinak, bereziki aipatzen da Iberiako penintsula eta Erromak metropoli gisa duen handitasuna.

Historia batxilergoa 2

erein

86

3. Kapitulua. Antzinaroko azken aldiko mundua Iberiako penintsulan


Kapitulu honetako helburuak 1. Iberiako penintsulako antzinaroaren azken aldiko gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak denboran eta espazioan egoki kokatu eta identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta beren garaiko gizartearen izaeran eta gerora izan zuten eragina zorroztasun handiz baloratzea. 2. Iberiako penintsulan antzinaroaren azken aldian izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 4. Iberiako penintsulako antzinaroaren azken aldiari buruzko oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, nork bere lanak prestatzeko eta emaitzak jakinarazteko. 5. Kapitulu honetan aztertzen den historiako aldiko gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak Erromatar Inperioaren krisialdia: Inperioaren krisian eragina duten elementuak. Kristautasuna inperioaren jaraunsle. Inperio amaierako liskarrak: Bagaudak. Inbasioen eragina eta barbaroekiko harremanak. Bisigodoen monarkia: Administrazio, politika eta lurralde antolamendua. Ekonomia eta gizartea. Gobernua. Erresuma bisigodoaren desagerpena. Baskonia-Akitania, bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean. Frankoen (merovingiarren) presioa: Baskoniako Dukerria. Toledoko Erresumaren aurka. Arabiarrak. Irueko Erresuma kristauen erreferentzia gisa. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea. Kapitulu honetan aztertzen den aldi historikoko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea.
Historia batxilergoa 2 erein 87

Iberiako penintsulan antzinaroaren azken aldian izandako gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografikoen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Iberiako penintsulako herrien artean, batez ere Euskal Herriaren eta inguruko kulturen artean aztertzen ari garen antzinaroaren azken aldian zehar izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Antzinaroaren azken aldiaz informazioa dakarten iturri historikoak, zuzenekoak zein zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea: idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Antzinaroaren azken aldiko gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Antzinaroaren azken aldiko jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Herrian eta Espainian antzinaroaren azken aldian gertatutako iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Antzinaroaren azken aldiari buruz, oinarrizko terminoen zerrenda egitea. Komunikazio teknikak Herriko gertaera historiko edo errealitateren bati buruz, agiri bidezko nahiz hitzezko iturriak erabiliz egindako ikerketa xume bat egin ondoren, emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz panela, murala, diaporama, ahozko azalpena-. Norberaren ideiak ahoz zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, eztabaida, solasaldi edo simulazioetan, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Antzinaroaren azken aldiko historia ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta zorroztasunezko eta objektibotasunezko jarrera garai horri buruzko iturri historikoak aztertzerakoan eta interpretatzerakoan, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, antzinaroaren azken aldiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea.
Historia batxilergoa 2 erein 88

Euskal Herriko historiaren aldi honi buruzko agiri ondarea ezagutzeko interesa. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Antzinaroaren azken aldian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Arazoak eta gatazkak konpontzeko jarrerarik lagungarrienak elkarrizketa eta eztabaida direla baloratzea eta, era berean, intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizarte-bizitzako oinarrizko elementutzat hartzea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Aldi honetako gure kultur ondare historikoa ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Antzinaroaren azken aldea deitu ohi deneko gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen Iberiako penintsulako historiaren oinarrizko eskema bat moldatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Antzinaroaren azken aldian zehar Euskal Herriaren eta Espainiaren historiaren izaera moldatuz eta eratuz doazen zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historiko horietan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria da, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenetako batzuk ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai diren ere. Gai hauen azalpena emateko balio lezakeen eskema historiko bat prestatzen jakin behar du, gutxienez: 1. Erromatar Inperioaren krisialdia: Inperioaren krisian eragina duten elementuak. Kristautasuna inperioaren jaraunsle. Inperio amaierako liskarrak: Bagaudak. Inbasioen eragina eta barbaroekiko harremanak. Indigenen ohitura eta kultura suspertzea. 2. Bisigodoen monarkia: Administrazio, politika eta lurralde antolamendua. Ekonomia eta gizartea. Gobernua. Erresuma bisigodoaren desagerpena. Antzinaroko mundua deitu ohi den aldian zehar, batez ere gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeen artean, izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak zenbateko gaitasuna duen baloratu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ebaluatu nahi da. Laburtzeko, ikasleak gai izan behar du era honetako egoerak analizatzeko: . Baskonia-Akitania, bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean. Frankoen (merovingiarren) presioa: Baskoniako Dukerria. Toledoko Erresumaren aurka. Arabiarrak. Irueko Erresuma kristauen erreferentzia gisa.

Gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeen artean antzinaroaren azken aldian izan ziren erlazioak eta artikulatzeko moduak analizatzea, eta antzinaroko mundua bana daitekeen aldi historikoetan zehar izandako liskarrak eragin zituzten arazoak, zailtasunak eta haiei emandako irtenbideak aztertzea.

Historia batxilergoa 2

erein

89

Iberiako penintsulako antzinaroaren azken aldiaren izaera konplexu eta heterogeneoan faktore historiko eta lurraldezko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gaindituz, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak kontuan hartuz. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan antzinaroaren azken aldiko historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal lurralde historikoen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, ikaslea lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazio historiko esanguratsua eskuratzeko gai den egiaztatu nahi da, azkeneko kapituluetako giltzarrizko ataletan jarri diren zuzenketara giltzarrietan eman diren azalpenetan oinarrituta testu historikoak aztertzeko gai den, adibidez. Ikasleak Iberiako penintsulako antzinaroaren azken aldiko gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez ikuspegi desberdinen arteko aldea atzemateko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, historiaren aldi honetako gertaera historikoetan geroko egoeren aurrekaririk aurkitzeko gai den egiaztatzea ere komeni da; ea gai den gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatzeko eta ea jabetu den prozesu historikoaren ideiaz. Jakintza gai honetako eta gai honi buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da, eta Iberiako penintsulako antzinaroko azken aldiaz bere azalpenak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ere ebaluatu nahi da. Kapitulu honetako oinarrizko kontzeptuei dagokien atalean ageri diren terminoak batez ere ongi ezagutu behar dira. Irizpide honen bidez, ikaslea gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeetan antzinaroaren azken aldian izan ziren gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak eta haien aurrekari historikoak ezagutzeko eta dagokien testuinguru historikoan kokatzeko gai den ebaluatu nahi da, alde batetik. eta bestetik, garai horretako prozesu sozioekonomiko eta kulturazkoen fase eta ezaugarri nagusiak (industrializazioa, hirigintza, demografiazko dinamikak, gizarte eta kultura mugimenduak) bereizten dituen eta azaltzen dakien jakin nahi da. Inperioaren egituretatik monarkia bisigodo edo frankoetaraino edo Iberiako penintsulan islamdar mundua zabaltzen deneraino gertatzen den bilakaera konplexua ulertu duen eta azaltzeko gai den egiaztatu nahi da, bide batez. Erromatartzeak kultura hauetan izan zuen eraginaz ikasleek zer azalpen ematen duten ikusteak garrantzi handia du, adibidez. Irizpide honen bitartez, antzinaroaren azken aldian, batez ere gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeetan, izan ziren kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak zehazki
erein 90

Antzinaroaren azken aldiarekin zerikusia duen gertaera historiko baten kausak identifikatzea, haren elkarreraginak eta harremanak analizatzea, eta horietako batzuek bai bere garaian bai historiaren ikuspegitik duten garrantzia baloratzea. Historiako aldi honi buruzko historiografiaren hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Antzinaroko munduan izan ziren antolakuntza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren forma desberdinak identifikatzea eta deskribatzea.

Antzin aroaren azken aldiko kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzea,


Historia batxilergoa 2

bere garaian kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin dituzten harremanak aztertuz eta giza kultura unibertsalari egindako ekarpena azalduz eta irauteko edota berreskuratzeko dauden zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

adierazteko gai diren egiaztatu nahi da. Eta ea gai diren euskal kulturaren ezaugarri bereziak eta bestelako kultur esparruetatik hartu eta beren ekarpenekin, trukearekin eta maileguekin denboran zehar hura aberastu duten edukiak bereizteko.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Atila. Zuzendaria: Dick Lowry. Aktoreak: Gerar Butlev, Powers Boothe, Simmone Jade Mackinnon, Tim Curry. Iraupena: 150 minutu. Ekoizpen urtea: 2001. Argumentuaren laburpena Erromatar inperioa gainbehera datorren unean Atila haren mugak igaro eta ordena berriaren buru jartzen ahalegintzen da. Inbasioen aldiaren irudikapen historiko polita ematen du film honek.

Historia batxilergoa 2

erein

91

2. Blokea. Erdi Aroko gizarteak 1. kapitulua. Al-Andalus


Kapitulu honetako helburuak 1. Al-Andalusen garapen historikoan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia garrantzitsuak, dagokien denboran eta espazioan egoki kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, azaltzea eta aztertzea, gaur egun Euskal Herria eta Espainia osatzen dituzten eremuekin izandako harremanak eta haietan izandako eraginak bereziki aztertuz; arreta berezia jarriko da gertaera horiek historian eta gaur egungo egoeran duten eragina, eta etorkizunean izan dezaketena aztertzen, norberak dituenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Al-Andalus deitzen den eremuan izandako gertaera historikoen prozesuak eta haien arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Garai hartako gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, haien arrazoi historikoak zehaztea eta talde proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa behar dela kontuan hartuz, Iberiako penintsulako lurraldeen kultura aniztasunaren begirunean oinarriturik ikuspegi uniformista eta zokokeriazkoak gaindituz.. 4. Al-Andaluseko gizartearen irudi anitz eta integratzaile bat lantzea, haren bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, haren barne heterogeneotasuna azpimarratuz eta denboran zehar inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harreman moduak nabarmenduz. 5. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 6. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 7. Al-Andalusek Euskal Herriko eta Espainiako garai hartako eta gaurko egoeretarako izan zituen ekarpenei buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak. Al-Andalus: Arabiarrak Iberiako penintsulan. Ekonomia eta hiri garapena. Eskulangintza industria Nekazaritza eta abeltzaintza Kultura eta zientzien oparotasuna eta aniztasuna andalusiar gizartean: Zientzia Arte oparotasuna: arkitekturazko sorkuntza. Islamaren presentzia Euskal Herrian.
Historia batxilergoa 2 erein 92

b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Arabiarrak eta islamdarrak Iberiako penintsulan egon zireneko gertaerarik garrantzitsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Al-Andaluseko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Al-Andalusen garapen aldian gaur egungo Euskal Herriko eta Espainiako lurraldeetan ziren herriekin eta beste zenbait kulturekin, frankoekin, bisigodoekin eta abar izan zituzten harremanak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Biztanleen osasun mailan, kulturan, zientzian eta abarretan musulmanak Iberiako penintsulan izan ziren bitartean gertatutako aldaketak ezagutzea eta aintzat hartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Al-Andalusen garapenaren aldi historikoarekin zerikusia duten iturri historikoak, zuzenekoak zein zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea: idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatuz eta eginez. Musulmanak Iberiako penintsulan egon zireneko gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Al-Andalusi dagokion gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausa ugariak analizatzea, gertaera hori bere osotasunean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Al-Andalusen jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografiaren, politikaren, ekonomiaren, gizartearen edo kulturaren alorrak hartuz. Al-Andalusen aldi historikoetan, eta bereziki gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeei dagokienez, iraupen luze eta motzeko prozesuak egitura eta koiunturak bereiztea. Al-Andaluseko kulturan emakumeek zuten egoeraren analisi kritikoa, gaur egun oraindik ere indarrean egon litezkeen faktoreak bereziki kontuan hartuz. Al-Andaluseko historiari buruz, oinarrizko terminoen zerrenda egitea. Komunikazio teknikak Musulmanak Iberiako penintsulan nagusi izan ziren garaiko gertaera historiko edo lekuren bateko errealitateren bai buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Azkeneko kapituluetako Zuzenketarako Giltzarrietan aztertutakoaren arabera testu idatzien analisia oso-oso kontuan hartuko da.

Historia batxilergoa 2

erein

93

Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Al-Andalusen iraganari buruz interesa eta jakin-mina oraina zuzentzeko bitarteko gisa, eta zorroztasunezko eta objektibotasunezko jarrera iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, AlAndalusen historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Iberiako penintsulako arabiar eta musulman kulturaren agiri, arkeologia eta historia ondarea ezagutzeko interesa. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Al-Andalusen garapen aldian zehar pertsonek eta taldeek izandako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Al-Andalusen garapeneko gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Emakumeek presentzia izan duten edota gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, sufragismoa, feminismoa...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko jarrerarik lagungarrienak elkarrizketa eta eztabaida direla baloratzea eta, era berean, intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizarte-bizitzako oinarrizko elementutzat hartzea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Balio eta jarrera parte-hartzaileak Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Zehar-lerroak Emakumea eta familia musulman kulturan. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Al-Andaluseko gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea.
Historia batxilergoa 2

Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Al-Andalusen izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen dakiten ikusteak ere garrantzi handia du: ea pertsonaia historiko garrantzitsuenak gizonezkoak zein emakumezkoak ezagutzen dituzten eta pertsonaia horiek ordezkatzen dituzten interesekin
erein 94

erlazionatzeko gai diren ere. Gai hauen azalpena prestatu behar du, zehazki: 1. Al Andalus: Arabiarrak Iberiako penintsulan. 2. Ekonomia eta hiri garapena. Eskulangintza industria. Nekazaritza eta abeltzaintza. 3. Kultura eta zientzien oparotasuna eta aniztasuna andalusiar gizartean: Zientzia Arte oparotasuna: arkitekturazko sorkuntza. 4. Islamaren presentzia Euskal Herrian. Al-Andaluseko lurraldeen arteko harremanen eta loturen bilakaera aztertu eta, eta haren garapenaren historian zehar izandako arazoen eta haiei emandako irtenbideen kausak aztertzea. Musulmanak Iberiako penintsulan egon ziren ia zortzi mendetako aldian zehar islamdar munduaren eta inguruan zituen gainerako kultura eta herrien artean izan ziren harremanetan, batez ere gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeetako herriekin eta kulturekin izan zituztenetan, gertatu ziren gorabehera eta erlazio modu desberdinak (entitate politiko desberdinak, lotura pertsonalak, baterakuntza politikoa, konkista, asimilazioa, hitzarmenak, eta abar) ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleek zenbaterainoko gaitasuna duten ebaluatu nahi da. Era berean, planteatu diren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren XX. mendean eta gaur egun prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela. Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Al-Andaluseko lurraldeen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizarteetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Al-Andalusen nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazio historiko esanguratsua musulmanak Iberiako penintsulan egon ziren garaiko edozein alderdiri buruz, esate baterako eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Ikasleak Al-Andalusen inguru historikoan gertatzen diren gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, era berean, ea gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio
erein 95

Al-Andalusen izan ziren gertaera historikoen kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea.

Historia batxilergoa 2

harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Al-Andaluseko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Musulmanak Iberiako penintsulan egon ziren aldi historikoari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak zenbaterainoko aberastasuna duen neurtu nahi da eta gai honen testuinguru historikoari buruzko azalpen zehatzak gauzatzean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen duen ere ebaluatu nahi da. Funtsezko kontzeptuei dagokienez, batez ere. Irizpide honen bidez, ikaslea Al-Andaluseko historiako gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak, eta, batez ere, gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeekin izan zituen harremanei eta haien aurrekari historikoei dagozkienak, ezagutzeko eta beren jatorria duten sineste eta erlijioekin eta gizarte-interes desberdinekin lotzeko eta dagokien testuinguru politikoan kokatzeko gai den ebaluatu nahi da; eta, beste alde batetik, Iberiako penintsularen ezaugarri nagusiak eta garai hartako erakunde politikoen eta lurralde egituren ezaugarri nagusiak zenbateraino ulertzen dituen neurtzeko modu gisa, Al-Andalusen garaiko prozesu siozioekonomikoen eta kulturazkoen (ekonomia, hirigintza, dinamika demografikoak, gizarte mugimenduak eta kultura mugimenduak...) aldi eta ezaugarri nagusiak, Euskal Herriari dagozkionak batez ere, prozesu horiek Lurralde Historiko bakoitzean izan duten eragin desberdina bereziki zehaztuz, ezagutu eta azaltzeko gai den egiaztatu nahi da. Irizpide honen bitartez, ikasleak Al-Andalusen izan diren kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak azaltzeko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak adierazteko eta Espainiako eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da.

Gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeetan musulmanak Iberiako penintsulan egon ziren garaian izan ziren antolakuntza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren forma desberdinak identifikatzea eta deskribatzea.

Al-Andaluseko kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzea, bere garaian kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin dituzten harremanak aztertuz eta giza kultura unibertsalari egindako ekarpena azalduz eta irauteko edota berreskuratzeko dauden zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: AlAndalus Ekoizpen urtea: 1989. Zuzendaria: Antonio Tarruella. Aktoreak: Toms Pic, Fabiola Toledo, Luis Escobar, Michael Sandow, Luis Surez, Guido Castillo. Argumentuaren laburpena: Ekintza VIII. mendean gertatzen da, eta iberiar penintsulan omeiarren dinastia sortu zuen Abd al-Rahman olerkari eta gudariaren bizitza kontatzen du. Abbastarrek esetsirik Damaskotik ihes egin eta Korboban babesten da. Bere aldekoek lagundurik, eta iragarpen batean bermaturik, Kordobako emir aldarrikatzen da. Islamdarren, kristauen eta juduen arteko bakezko elkarbizitzaren sustatzaile suharra izan zen, eta Al-Andalusen ideiaren bultzatzailea.

Historia batxilergoa 2

erein

96

2. Kapitulua. Lehenengo erresuma kristauetatik lurralde hedapenera eta birpopulaketara.


Kapitulu honetako helburuak 1. Lehenengo erresuma kristauetatik lurralde hedapenera eta birpopulaketara doan garapen historikoan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia garrantzitsuak, dagokien denboran eta espazioan egoki kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, azaltzea eta aztertzea, eta gertaera horiek historian eta gaur egungo egoeran duten eragina, eta etorkizunean izan dezaketena zehazki baloratzea. 2. Aztertzen ari garen aldian izandako gertaera historikoen prozesuak eta elkarren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Erresuma kristau haietako gizarteak zituen ezaugarrien, gatazken eta erronken sustrai historikoak ezagutu eta izan ziren proiektu kolektibo nagusiak baloratzea. 4. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta, lehen erresuma kristauei eta geroztiko birpopulaketari buruz gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak eginez, osagai horiez baliatuz, informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 5. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 6. Lehenengo erresuma kristauei buruz, eta geroztiko lurralde hedapenari eta birpopulaketari buruz, eta bereziki horrek gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeetan izan zuen eraginari buruz, norberak dituen ideiak arrazoitzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak. Lehen kristau erresumen eratzea eta zabalkundearen hasiera Lehen kristau guneak. Asturiaseko erresuma. Gaztelaren sorrera. Aragoiko konderria. Hispaniar Marka. Errekonkista kontzientziaren hasiera. Nafarroako erresumaren eta euskal jaurerrien lurralde-antolakuntzaren bilakaera: Irueko lehen erregea. Erresumaren finkatzea. Erresumaren desegitea. Erresumaren berrezartzea. Penintsulako Euskal Herria: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Foru sistema.

Historia batxilergoa 2

erein

97

Landa ekonomia, hiribilduen sorrera eta merkataritza: Ekonomia Erdi Aroan. Hiribilduen sorrera. Gizartea, eguneroko bizitza eta pentsamoldeak. Kultura eta artea Santiago bidean: Santiago bidea Euskal Herrian. Emakumea Erdi Aroan. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Lehenengo erresuma kristauetatik lurralde-hedapenera eta birpopulaketara bitartean izandako gertaera nagusiak identifikatu eta ordenatzea. Kapitulu honetan aztertzen den garaiko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Garai horretan gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeen artean izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Lehenengo erresuma kristauei eta beren hegoalderanzko hedapenari eta birpopulaketari buruz informazioa eskaintzen duten iturri historikoak, zuzenekoak zein zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea: idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak... ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Kapitulu honetan aztertzen den gaiarekin zerikusia duen historiko bati buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Lehenengo erresuma kristauei eta haien lurralde hedapenari eta birpopulaketari dagokien gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausa ugariak analizatzea, gertaera hori bere osotasunean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Kapitulu honetan aztertzen den aldi historikoan, Iberiako penintsulako lurraldeetan izan ziren iraupen luzeko eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Emakumeak Erdi Aroan zehar izan zuen egoeraren azterketa kritikoa. Lehenengo erresuma kristauen sorkuntza aldiari eta haien lurralde hedapenari eta birpopulaketari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda egitea. Komunikazio teknikak Kapitulu honetan aztertzen den aldiko gertaera historiko edo leku bateko errealitateren bati buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketatxo bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta azalpen modu desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea.

Historia batxilergoa 2

erein

98

Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Lehenengo erresuma kristauekin eta haien lurralde hedapenarekin eta geroztiko birpopulaketarekin zerikusia duen iraganaldiaren berri izateko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bide gisa, eta iturri historikoak aztertzean eta interpretatzean zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik lehenengo erresuma kristauen eta ondorengo lurralde hedapenaren eta Iberiako penintsularen birpopulaketaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Euskal Herriaren agiri ondarea oro har, eta bereziki kapitulu honetan aztertzen den aldi historikoari buruzkoa, ezagutzeko interesa. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Lehenengo erresuma kristauei eta ondoren Iberiako penintsularen hegoalderanzko lurralde hedapen eta birpopulaketa prozesuan izandako gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gure kultur ondare historikoa orokorrean ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa. Zehar-lerroak Emakumea Erdi Aroan. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Lehenengo erresuma kristauen, haien lurralde hedapenaren eta geroztik lurralde konkistatuetan egindako birpopulaketaren oinarrizko eskema bat egin, prozesu horietako protagonistak, gertaerak eta prozesu politiko, sozial, ingurumeneko eta kulturako nagusiak jasoz, kronologian eta espazioan kokatuz eta nazioarteko testuinguruekin erlazionatuz. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, lehenengo erresuma kristauak eratu eta lurraldez hedatu ondoren lurralde konkistatu berriak birpopulatu arteko garaiaren izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen dakiten ikustea ere interesgarria izango litzateke: ea pertsonaia historiko garrantzitsuenak gizonezkoak zein emakumezkoak ezagutzen dituzten eta pertsonaia horiek ordezkatzen dituzten interesekin erlazionatzeko gai diren ere. Gai hauei buruzko azalpenak emateko gauza izan dadila nahi da batez ere: 1. Lehen kristau erresumen eraketa eta zabalkundearen hasiera Lehen kristau guneak. Asturiaseko erresuma. Gaztelaren sorrera.
erein 99

Historia batxilergoa 2

Aragoiko konderria. Hispaniar Marka. Errekonkista kontzientziaren hasiera. 2. Nafarroako erresumaren eta euskal jaurerrien lurralde-antolakuntzaren bilakaera. Irueko lehen erregea. Erresumaren finkatzea. Erresumaren berrezartzea. Erresumaren berrezartzea. Penintsulako Euskal Herria: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Foru sistema. 3. Landa ekonomia, hiribilduen sorrera eta merkataritza: Ekonomia Erdi Aroan. Hiribilduen sorrera. 4. Gizartea, eguneroko bizitza eta pentsamoldeak. Kultura eta artea Santiago bidean: Santiago bidea Euskal Herrian. 5. Emakumea Erdi Aroan. Euskal Herriak Espainiarekin dituen erlazioak eta artikulatzeko moduak analizatzea, eta kapitulu honetan aztertzen den garaian izandako liskarrak eragin zituzten arazoak, zailtasunak eta haiei emandako irtenbideak aztertzea. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz. Gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeen artean historiako aldi honetan izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazio historiko adierazgarria lehenengo erresuma kristauei, haien lurralde hedapenari eta konkistatutako lurraldeen birpopulaketari buruz, esate baterako eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Lehenengo erresuma kristauen sorkuntzaren eta haien lurralde hedapenaren eta konkistatutako lurraldeen birpopulaketaren garaian izandako gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea ea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, horretaz gainera, gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Jakintza gai honetako hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta lehenengo erresuma kristauen, haien lurralde hedapenaren eta ondoko birpopulaketaren testuinguru historikoari buruzko azalpen zehatzak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.
erein 100

Kapitulu honetan aztertzen den gertaera historiko baten kausak identifikatzea, horien arteko eraginak analizatzea, eta horietako batzuek bai bere garaian bai historiaren ikuspegitik duten garrantzia baloratzea.

Lehenengo erresuma kristauei, haien lurralde hedapenari eta birpopulaketari buruzko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan,
Historia batxilergoa 2

lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

Kapitulu honetako oinarrizko kontzeptuei dagokien atalean ageri diren terminoei dagokienez batez ere.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: El Cid. Zuzendaria: Anthony Mann. Gidoia: Philip Yordan, Fredric M. Frank. Aktoreak: Genevieve Page, Hurd Hatfield, Michael Hordem, Charlton Heston, Herbert Lom, Sofa Loren, Massimo Serato. Iraupena: 182 minutu. Ekoizpen urtea: 1961. Argumentuaren laburpena Iberiako penintsulan dago kokatua, XI. mendean. Bi kulturen artean, kultura musulmanaren eta kristauaren artean bizi den gizarte bat, eta Erdiaroko gizarte feudalean gertatzen diren azpijoko guztiak erakusten ditu.

3. Kapitulua. Erdiaroko azken aldiko krisia


Kapitulu honetako helburuak 1. Erdiaroko azken aldiko krisialdiaren garapen historikoan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta duten esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan zuten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Historiako aldi honetan izandako gertaera historikoen prozesuak eta elkarren arteko erlazio nagusiak beren osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Erdiaroko azken aldiko gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak ezagutzea. 4. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 5. Erdiaroko azken aldiko krisialdiari dagozkion oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 6. Erdiaroko azken aldiko gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak. Erdiaroko azken aldiko krisia: Gizartearen eta ekonomiaren krisia. Krisi demografikoa. Antolakuntza politiko eta instituzionala. Gizarte aldaketen garaiak:
Historia batxilergoa 2 erein 101

Anaidiak. Aitoren semeak. Mediterraneoan eta Atlantikoan zehar izandako zabalkundea: Aragoiko Koroaren zabalkundea Mediterraneoan. Gaztelaren Atlantikoranzko joera. Hirien kultura: Hiri kultura. Herri altxamenduak: Bandoen arteko borrokak. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Erdiaroko azken aldiko krisialdiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Erdiaroko azken aldiko krisialdiko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Garai horretan gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeen artean izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Erdiaroko azken aldiko krisialdia baldintzatu zuten elementuak eta gertaerarik garrantzitsuenak identifikatzea, eta haien arteko erlazioak zein izan ziren erabakitzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Erdiaroko azken aldiko krisialdiaz diharduten iturri historikoak, zuzenekoak zein zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea: idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak... ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatuz eta eginez. Erdiaroko azken aldiko krisialdiko gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Erdiaroko azken aldiko krisialdiaren prozesu historikoan eragina duten kausa ugariak analizatzea, eta gertaera hori bere osotasunean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Erdiaroko azken aldiko krisialdian gertatzen diren jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Erdiaroko azken aldiko krisialdiaren historiako esparru desberdinetan, iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Erdiaroko azken aldiko krisialdiko gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertuz eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertuz. Erdiaroko azken aldiko krisialdiari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea.

Historia batxilergoa 2

erein

102

Komunikazio teknikak Erdiaroko azken aldiko krisialdiko gertaera historiko edo lekuren bateko errealitateren bai buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Iturburu desberdinetatik abiatuta gai bati buruzko mintzaldiak prestatzen ikasten hastea. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Erdiaroko azken aldiko krisialdiaren berri izateko interesa eta jakin-mina, eta iturri historikoak aztertzean eta interpretatzean zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik Erdiaroko azken aldiko krisialdiaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Espainiaren agiri ondarea oro har, eta Euskal Herriarena bereziki, garaiari dagokionez, ezagutzeko interesa Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Erdiaroko azken aldiko krisialdian eragina izan zuten gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Erdiaroko azken aldiko krisialdiko gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Erdiaroko azken aldiko krisialdiaren izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren Erdiaroko azken aldiko krisialdiko gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere. Gai hauen azalpena prestatzen jakin behar du, zehazki: 1. Erdiaroko azken aldiko krisia: Gizartearen eta ekonomiaren krisia. Krisi demografikoa. 2. Antolakuntza politiko eta instituzionala. Gizarte aldaketen garaiak: Anaidiak. Aitoren semeak. 3. Mediterraneoan eta Atlantikoan zehar izandako zabalkundea:
erein 103

Historia batxilergoa 2

Aragoiko Koroaren zabalkundea Mediterraneoan. Gaztelaren Atlantikoranzko joera. 4. Hirien kultura: Hiri kultura 5. Herri altxamenduak: Bandoen arteko borrokak. Iberiako penintsulako lurraldeek Erdiaroaren azken aldian izan zituzten harremanen eta loturen bilakaera aztertu eta, eta haren garapenaren historian zehar izandako arazoen eta haiei emandako irtenbideen kausak aztertzea. Erdiaroaren azken aldiko krisialdiaren izaera askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Erdiaroko azken aldiko krisi garaiko gertaera historiko baten kausak identifikatzea, haien arteko elkarreraginak eta harremanak analizatzea, eta horietako batzuek bai bere garaian bai historiaren ikuspegitik duten garrantzia baloratzea. Erdiaroaren azken aldiko krisialdian zehar Iberiako penintsulako lurralde eta erresumen arteko harremanetan gertatu ziren gorabehera eta erlazio modu desberdinak ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleek zenbaterainoko gaitasuna duten ebaluatu nahi da.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Erdiaroko azken aldiko krisialdia Iberiako penintsulan izan zituen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen duen kulturazko nortasuna etengabe eginez eta berdefinituz joaten dela, erritmo eta ziklo desberdinak izaten direla, etengabe jasotzen dituela bestelako gizarteetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Erdiaroko azken aldiko krisialdian zehar izandako gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta ea gai den gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatzeko eta ea jabetu den prozesu historikoaren ideiaz. Erdiaroko azken aldiko krisialdiari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta gai horren testuinguru historikoari buruzko azalpen zehatzak gauzatzean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da. Kapitulu honetako oinarrizko kontzeptuei dagokien atalean ageri diren terminoak batez ere. Irizpide honen bidez, ikaslea Erdiaroko azken aldiko krisialdiko gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak (kodeak, legeak, ) eta haien aurrekari historikoak ezagutzeko eta beren jatorria duten ideologiekin eta gizarte-interes desberdinekin lotzeko eta dagokien testuinguru historikoan kokatzeko gai den ebaluatu nahi da. Beste alde batetik, historiako garai horretako prozesu sozioekonomiko eta kulturazkoen fase eta ezaugarri nagusiak bereizten dituen eta azaltzen dakien jakin nahi da: Iberiako penintsularen ezaugarri orokorrak ulertzen dituela, eta erresuma eta lurralde desberdinetakoen ezaugarriak, batez ere gaur egun Euskal Herria osatzen duten lurraldeenak bereizten dituela, eta prozesu horiek lurralde historiko desberdinetan eragin desberdina nola izan duten bereizten badakiela. Gizarte komunitate eta talde desberdinek beren eskubideak lortzeko igaro duten prozesu konplexua ulertu duen eta azaltzeko gai den ere egiaztatu nahi da, bide batez.
erein 104

Erdiaroko azken aldiko krisialdiari buruzko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Erdiaroko azken aldiko krisia deitu ohi den garaian izan ziren antolakuntza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren forma desberdinak identifikatzea eta deskribatzea.

Historia batxilergoa 2

4. Kapitulua Errege Katolikoak


Kapitulu honetako helburuak 1. Errege Katolikoen garaian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta duten esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan zuten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Errege Katolikoen erreinaldian zehar izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Errege Katolikoen garaiko gizarteak zituen ezaugarrien, gatazken eta erronken sustrai historikoak ezagutu eta izan ziren proiektu kolektibo nagusiak baloratzea. 4. Errege Katolikoen erreinaldiko gizartearen irudi anitz eta integratzaile bat lantzea, Iberiako penintsulako lurraldea osatzen duten gizarte desberdinen bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, haren barne heterogenotasuna kontuan hartuz eta denboran zehar beren artean izandako harreman moduak nabarmenduz. 5. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta, Errege Katolikoen garaiari buruz gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak eginez, osagai horiez baliatuz, informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 6. Errege Katolikoen garaiko gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak Estatu moderno bat eratzeko oinarriak: Erresumaren finkatzea. Estatu berri bat sortzeko oinarriak. Nafarroako erresuma Euskal Herri kontinentalean. Foruaren sorrera. Nafarroako koroaren barne arazoak. Amerikaren konkista: Hasierako helburua. Colonen irudia. Aurkikuntzaren garrantzia. Isabel Erregina Katolikoaren irudia: gobernatu zuen erregina bat (Erreginen papera Erdi Aroko Hispanian). b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Errege Katolikoen erreinaldiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea

Historia batxilergoa 2

erein

105

Errege Katolikoen erreinaldiaren, eta erreinaldi horretako gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografikoen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Errege Katolikoen erreinaldia baldintzatu zuten elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Errege Katolikoen erreinaldiarekin zerikusia duten iturri historikoak, zuzenekoak zein zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea: idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak... ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Errege Katolikoen erreinaldiari eta haien garaiari buruzko iturrien zorroztasuna eta objektibotasuna aztertzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Garai horretako gertaera, prozesu edo gatazketan eragina duten kausa ugariak analizatzea, gertaera horiek osotasunean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Errege Katolikoen erreinaldiko denbora eta lurralde esparruan, iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Historiako garai honi buruz oinarrizko terminoen zerrenda bat prestatzea. Komunikazio teknikak Herriko gertaera historiko edo errealitateren bati buruz, agiri bidezko nahiz hitzezko iturriak erabiliz egindako ikerketa xume bat egin ondoren, emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz panela, murala, diaporama, ahozko azalpena. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Errege Katolikoen erreinaldia ezagutzeko interesa eta jakin-mina, gaur egungo egoera ezagutzeko bide bezala, eta iturri historikoak aztertzean eta interpretatzean zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik Errege Katolikoen erreinaldiaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea.

Historia batxilergoa 2

erein

106

Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Errege Katolikoen erreinaldian zehar pertsonek eta taldeek izan zituzten bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Garai horretako gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Errege Katolikoen erreinaldiaren garaiarekin lotura duen geure ondare historiko eta kulturala ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa. Zehar-lerroak Isabel Katolikoa, gobernatu zuen erregina bat. Erreginen papera Erdi Aroko Hispanian.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Errege Katolikoen garaiko gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Errege Katolikoen erreinaldia osatzen duen aldi historikoaren izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, adierazpen sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu horietan eragina duten gertaeren eta prozesuen arteko era ezberdineko loturak sozialak, juridikoak, politikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak, kulturalak... aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historiako aldi honetako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen dakiten ikustea ere interesgarria izango litzateke: ea pertsonaia historiko garrantzitsuenetako batzuk gizonezkoak zein emakumezkoak ezagutzen dituzten eta pertsonaia horiek ordezkatzen dituzten interesekin erlazionatzeko gai diren ere. Gai hauei buruzko azalpenak emateko gauza izan behar du batez ere: 1. Estatu moderno bat eratzeko oinarriak: Erresumaren antolamendua. Estatu berri bat sortzeko oinarriak. 2. Nafarroako erresuma Euskal Herri kontinentalean. Foruaren sorrera. Nafarroako koroaren barne arazoak. 3. Amerikaren konkista: Hasierako helburua. Colonen irudia. Aurkikuntzaren garrantzia. 4. Isabel Erregina Katolikoaren irudia: gobernatu zuen erregina bat (Erreginen papera Erdi Aroko Hispanian). Gaur egun Euskal Herria eta Espainia osatzen duten lurraldeen artean, kapitulu honetan aztertzen den garaian zehar izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak (entitate politiko desberdinak izatea, lotura pertsonalak, Gaztelarako integrazioa, konkistak, itunak, eta abar) ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da. Era berean, planteatu diren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ebaluatu nahi da.

Iberiako penintsulako lurraldeek Errege Katolikoen erreinaldian zehar izan zituzten harremanen eta loturen bilakaera aztertu eta, eta historiaren aldi desberdinetan, berrienetan batez ere, izandako arazoen eta haiei emandako irtenbideen kausak aztertzea.
Historia batxilergoa 2

erein

107

Garai hartako Euskal Herriaren nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Errege Katolikoen erreinaldian zehar gertatzen diren gertaera historikoen kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Iberiako penintsulako lurralde desberdinen, batez ere gaur egun Euskal Herriak hartzen duen eremuko lurralde historikoen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak. Garai horretako gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, horretaz gainera, gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Jakintza gai honetako hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruz bere azalpenak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Errege Katolikoen erreinaldiari buruzko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Errege Katolikoen erreinaldiak hartzen duen historia aldian zehar Iberiako penintsulako eremuan izan ziren antolakuntza politiko, ekonomiko eta instituzionalaren forma desberdinak identifikatzea eta deskribatzea.

Irizpide honen bidez, ikaslea Errege Katolikoen erreinaldiak hartzen duen historia aldian zehar Iberiako penintsulako eremuan izandako gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak (kodeak, legeak, konstituzioak, foruak, estatutuak, eta abar) eta haien aurrekari historikoak ezagutzeko eta beren jatorria duten ideologiekin eta gizarte-interes desberdinekin lotzeko eta dagokien testuinguru historikoan kokatzeko gai den ebaluatu nahi da, eta, horrekin batera, historiako garai horretako prozesu sozioekonomiko eta kulturazkoen fase eta ezaugarri nagusiak (ekonomia, hirigintza, demografiaren dinamikak, gizarte eta kultura mugimenduak) bereizten eta azaltzen dakien jakin nahi da.

Material eta baliabide osagarriak Merkatuan badira Errege Katolikoen errege aldiko alderdi batzuk, Isabel Katolikoaren irudiari dagokionak, batez ere, argitzeko balio dezaketen film batzuk. Horien artetik batzuk aukeratzeko: Reina Santa Zuzendaria: Rafael Gil. Ekoizpen urtea: 1947. Ekoizpena: Espainiarra/portuguesa. Aktoreak: Maruchi Fresno, Antonio Vilar, Fernando Rey, Luis Pea, Julio Pea, Jos Nieto, Juan Espantalen, Mery Martn, etc. Argumentua: Isabel Erregina Katolikoaren irudiaren ikuspen idealizatu samarra da, baina ongi girotuta dago; horri esker nazioarteko zenbait sari irabazi zituen. Isabel Erreginaren irudiaren analisia tradizional samarra da.

Historia batxilergoa 2

erein

108

La Leona de Castilla Zuzendaria: Juan de Ordua. Ekoizpen urtea: 1951. Produccin: Espainiakoa. Aktoreak: Alberto Romea, Alfredo Mayo, Amparo Rivelles, Antonio Riquelme y Arturo Marn entre otros. Isabel Erregina Katolikoaren garaiaren ikuspegi orokor samarra, eta aski egokitzapen ona. Ongi girotuta dago, film zaharra izan arren. Hariak ideologia tradizionalari jarraitzen dio, baina nahiko ongi ikusten dira garai hartan nagusi ziren gizarte elementuak eta Gaztelak iberiar penintsulan zuen garrantzia.

1492, Paradisuaren konkista Zuzendaria: R. Scott. Ekoizpen urtea: 1992. Produccin: USA. Musika: Vangelis. Aktoreak: G. Depardieu. Argumentua: Gidoigile eta zuzendariak Amerikaren aurkikuntzaz duen ikuspegi aski pertsonala. Nahiko modu sinesgarrian erakusten ditu protagonistak bere bidaia egin ahal izateko baliabide materialak eta ekonomikoak bilatzeko izan zituen lanak. Aurkikuntzako bidaiaren artegatasuna eta etsimena ere ongi adierazita daude. Kolonizazioaren ustelkeriaren ikuspegi goibela ematen du, baina egoeraren eta aurkitutako lurraldeen konkista eta kultura berritzearen arazoen azterketa sakonik gabe. Argumentua oso ahula da, baina efektu ikusgarriak ditu, Estatu Batuetako ekoizpenek ohi duten bezala. Musika egokitzapena nahiko ona.

Historia batxilergoa 2

erein

109

3. Blokea. Gizarte Erregimena

modernoak:

Inperio

aldia

eta

Antzinako

1. Kapitulua. Habsburgotarren Espainietako eredu plural eta deszentralizatua


Kapitulu honetako helburuak 1. Habsburgotarren eredu plural eta deszentralizatuaren garaian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta duten esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan zuten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Habsburgotarren Espainietan izandako gertaera historikoen prozesuak eta beren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Habsburgotarren garaiko gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, haien arrazoi historikoak zehaztea eta talde proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea sistema politiko berria eratu beharra batez ere, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia behar dela kontuan hartuz, ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta, Habsburgotarren antolamendu politikoaren eraketari buruz gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak eginez, osagai horiez baliatuz, informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea 5. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 6. Habsburgotarren garaiko gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak. Inperio espainiarrik? Espainietako barne egoera. Inperioaren egitura. Penintsulako erresumen barruko ikuspegia. Maldan behera XVII. Mendean. Foruak eta Foraltasuna: Foru araubidea. Foruaren esanahia. Subiranotasun partekatua. Kolonizazioa eta kolonietako inperioaren ustiapena: Egitura politikoa. Kondaira beltza. Emakumea eta familia foru sisteman. Emakumea Euskal Herrian.
Historia batxilergoa 2 erein 110

b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Habsburgotarren aldiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Habsburgotarren eredu pluralean gertatutako gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Habsburgotarren "Espainietako eredu plural deszentralizatuan gertatzen diren harremanak identifikatzea eta haien azalpenerako analisi bat egitea. Habsburgotarren ereduarekin etorritako aldaketak ezagutzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Kapitulu honetan aztertzen den gaiarekin zerikusia duten iturri historikoak, zuzenekoak zein zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea: idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak... ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Habsburgotarren sistemarekin zerikusia duen gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Habsburgotarren eredu plural deszentralizatuarekin zerikusia duen gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausa ugariak analizatzea, gertaera hori bere osotasunean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Habsburgotarren garaiko esparru desberdinetan, iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Euskal emakumearen egoera euskal eredu foralaren ikuspegitik kritikoki baloratzea. Espainiaren eta Euskal Herriaren Habsburgotarren garaiko historiari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda egitea. Komunikazio teknikak Habsburgotarren eredu plural deszentralizatuari buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketatxo bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta azalpen modu desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Iturburu historiko desberdinetan oinarrituta azalpenak prestatzen ahalegindu behar da batez ere. Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe.

Historia batxilergoa 2

erein

111

C. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Habsburgotarren eredua ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina zuzentzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik Habsburgotarren ereduaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Habsburgotarren garaian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Habsburgotarren garaiko gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Emakumeek presentzia izan duten edota gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, sufragismoa, feminismoa...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Zehar-lerroak Emakumea eta familia foru sisteman: Euskal emakumea, europar emakumea Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Habsburgotarren Espainietako" gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Habsburgotarren Espainien izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren eredu plural bat sortzen laguntzen duten gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten era askotako gertaeren eta prozesuen gertaera eta prozesu sozialak, juridikoak, politikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak, kulturalak... arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere. Gai hauei buruzko azalpenak emateko gauza izan behar du batez ere: 1. Inperio espainiarrik? Espainietako barne egoera. Inperioaren egitura. Penintsulako erresumen barruko ikuspegia. Maldan behera XVII. Mendean. 2. Foruak eta Foraltasuna:
erein 112

Historia batxilergoa 2

Foru araubidea. Foruaren esanahia. Subiranotasun partekatua. 3. Kolonizazioa eta kolonietako inperioaren ustiapena: Egitura politikoa. Kondaira beltza. 4. Emakumea eta familia Foru sisteman. Emakumea Euskal Herrian. Iberiako penintsulako lurraldeek Habsburgotarren Espainiak deituek osatzen zuten eredu plural deszentralizatuaren barruan izan zituzten harremanen eta loturen bilakaera aztertu eta Habsburgotarren eta Antzinako Erregimenaren lehenengo aldia osatu zuten etapa desberdinetan izandako arazoen eta haiei emandako irtenbideen kausak aztertzea. Habsburgotarren Espainiak deituen nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Iberiako penintsulan Habsburgotarren monarkiaren etorrera eragin kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea. Antzinako Erregimeneko antolamendu politikotik hasi eta Habsburgotarren eredu pluraleko antolamendura iritsi arte gertatuz joan ziren harreman forma konplexu desberdinak ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleek zenbaterainoko gaitasuna duten ebaluatu nahi da. Era berean, planteatu diren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ebaluatu nahi da.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan habsburgotarren ereduaren Antzinako Erregimenaren eredu bezala analisi historikoaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; hura osatzen duten lurraldeen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak. Ikasleak Iberiako penintsulan Erdiaroan izandako gertaera historikoen, sistema politikoen, eta zehazkiago Habsburgotarrak iristea eragin zuten gertaera historikoen, eta sistema horrek hondoa jo zuen arte izan zuen bilakaera osoaren kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren aurrekaririk edota gertaerek etorkizunerako proiekziorako duten balioa ikusten badakien eta ea gai den gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatzeko eta ea jabetu den prozesu historikoaren ideiaz. Jakintza gai honetako hiztegiari dagokionez ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruz bere azalpenak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Kapitulu honetan landu den gaiari dagokion historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Iberiako penintsulan XVIXVII. mendeetan zehar izan ziren antolamendu politiko, juridiko eta instituzionalak eta sistema politikoek eta lurralde
Historia batxilergoa 2

Irizpide honen bidez, ikaslea Habsburgotarren aldeko gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak ezagutzeko eta beren jatorria duten ideologiekin eta gizarte-interes desberdinekin lotzeko eta dagokien testuinguru historikoan kokatzeko gai den ebaluatu nahi da. Beste alde batetik, XVI-XVII. mendeetan zehar gertatzen diren prozesu
erein 113

sistemek garai horretan izan zuten bilakaera sozioekonomiko eta kulturazkoak identifikatu eta deskribatzea eta horrek guztiak Espainiak gaur egun dituen kultura eta politikazko antolamendu eta ezaugarrietan izan dituen eraginekin lotzea.

sozioekonomiko eta kulturazkoen fase eta ezaugarri nagusiak bereizten dituen eta azaltzen dakien jakin nahi da (hirigintza, demografiazko dinamika, gizarte eta kultura mugimenduak, ekonomia): Espainiaren ezaugarri orokorrak ulertzen dituela, eta nazionalitate eta eskualde desberdinen ezaugarriak, batez Euskal Herriarenak bereizten dituela, eta prozesu horiek lurralde historiko desberdinetan eragin desberdina nola izan duten bereizten badakiela.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Joana Eroa. Zuzendaria: Vicente Aranda. Aktoreak: Pilar Lpez de Ayala, Daniele Liotti, Manuela, A. Azorin. Ekoizpen urtea: 2001. Argumentuaren laburpena Joana, Errege Katolikoen alaba, Feliperekin ezkondu zen 1496an. Ezkonberriek hasiera-hasieratik elkarri dioten maitasun sutsua erakusten zaigu filmean. Baina Joana Gaztelako erregina bezala koroatzean, Erdiaroko monarkietan koroaren herentziak eragiten dituen gatazka politikoak erakutsiko dizkigu.

2. Kapitulua. XVI, XVII eta XVIII. Mendeetako oinarri ekonomikoak eta mugimenduak
Kapitulu honetako helburuak 1. Iberiako penintsulan XVI-XVII. mendeetako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta duten esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan zuten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Iberiako penintsulan XVI, XVII eta XVIII. mendeetako oinarri ekonomikoekin eta mugimenduekin zerikusia duten gertaera historikoen prozesuak eta elkarren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. XVI, XVII eta XVIII. mendeetako gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, haien arrazoi historikoak zehaztea eta talde proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa behar dela kontuan hartuz, garai hartako aginpide politikoaren nazioaniztasuna eta geroztiko garaietan, gauen egungo Estatuan bertan ere, izan litzakeen ondorioak kontuan hartuz orobat. 4. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta, XVI, XVII eta XVII. mendeetako gizarteari buruz gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak eginez, osagai horiez baliatuz, informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 5. Garai honetako historiografiari dagozkion oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko.
Historia batxilergoa 2 erein 114

6., XVI, XVII eta XVIII. mendeetako gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak Ekonomia XVI. mendetik XVII.erako igarobidean. Demografiaren arazoa. Ekonomia. Gizarte mugimenduak eta erreboltak: Gizarte mugimenduak. Gatzaren mutina. Aduanen arazoa. Urrezko Mendeko kultura eta zientzia: Arkitektura. Pintura eta eskultura. Espainiako Inkisizioa. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea XVI-XVIII. mende bitartean Iberiako penintsulan izan ziren gertaerarik garrantzitsuenak identifikatzea eta ordenatzea. XVI-XVIII. mendeetako gertaera edo arazo sozial, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea, egoera hurbil samar eta esanguratsuetatik abiatuz. Kapitulu honetan aztertzen den aldian, batez ere gaur egun Euskal Herria eta Espainia diren lurraldeen artean, izan ziren harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Garai horretako garrantzizko gertaera historiko bat baldintzatu dezaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak nabarmentzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Iberiako penintsulako XVI, XVII eta XVIII. mendeetako gizartearekin zerikusia duten iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak... ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea.

Historia batxilergoa 2

erein

115

Garai horretako gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. XVI-XVIII. mendeetako gertakarietan eragina duten edo haiekin zerikusia duten, iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Inkisizioak errepresio bide gisa izan zuen garrantziaren, eta gaur egungo Euskal Herrian bereziki, izan zuen eragina kritikoki aztertzea. Historiazko ikerketa xumeak egitea, XVI-XVIII. mende bitarteko aldi historikoko gaiei buruzkoak batez ere, komunikabide desberdinetako informazioa bildu, landu eta interpretatuz. Historiako garai honi buruz oinarrizko terminoen zerrenda bat prestatzea. Komunikazio teknikak Garai honetako gertaera historiko edo lekuren bateko errealitateren bai buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. XVI-XVIII. mendeetan Iberiako penintsulan izan ziren oinarri ekonomikoez eta mugimendu sozial eta kulturazkoez bakoitzak dituen ideien ahozko azalpen zehatza, errespetuzkoa eta funtsatua egitea, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioetan, hizkuntza sexistarik erabili gabe. C. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak XVI, XVII eta XVIII. mendeetako historia ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko interesa eta jakin-mina, gaur egungo egoera ezagutzeko bide bezala, eta iturri historikoak aztertzean eta interpretatzean zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik XVIXVIII. mendeetako historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak XVI, XVII eta XVIII. mendeetan zehar pertsonek eta taldeek izandako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa, Inkisizioari dagozkion zenbait jokabidek eta irizpidek pertsonen kulturan, pentsaeran eta baitan bizitzan ere, izan duten eragina bereziki kontuan hartuz. Gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea.

Historia batxilergoa 2

erein

116

Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizibaldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea XVI, XVII eta XVIII. mendeetako historiako gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, XVI-XVI. mendeetako aldiko garapen historikoa definitu zuten zantzurik adierazgarrienak, batez ere gaur egungo historiako gertaerak esplikatzeko balio lezaketenak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten era askotako gertaeren eta prozesuen gertaera eta prozesu sozialak, juridikoak, politikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak, kulturalak... arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere. Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan XVI-XVIII. mende bitarteko historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea gaur egun Espainia den esparruko lurralde desberdinen, batez ere gaur egun Euskal Herriak hartzen duen eremuko lurralde historikoen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Iberiako penintsula osatzen duten komunitateen, eta batez ere gaur egungo Euskal Herria osatzen duten lurraldeen barne-nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabideak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazio historiko esanguratsua XVI, XVII eta XVIII. mendeetako oinarri ekonomikoen, mugimendu sozial, politiko zein kulturazkoen edozein alderdiri buruz, esate baterako eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa
erein 117

Historia batxilergoa 2

bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Garai honetako gertaera historiko baten kausak identifikatzea, haien arteko eraginak eta harremanak analizatzea, eta horietako batzuek bai bere garaian bai historiaren ikuspegitik duten garrantzia baloratzea. Ikasleak gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea mende hauetan izandako gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, horretaz gainera, gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Jakintza gai honetako hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruz bere azalpenak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Garai honi buruzko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Gure kulturaren adierazpen nagusiak, kapitulu honetan aztertzen den garaiari dagozkionak batez ere, aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin duten zerikusia aztertzea, giza kultura unibertsalerako egindako ekarpena aintzat hartzea eta adierazpen horiek zaintzeko edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratzea.

Irizpide honen bitartez, ikasleak garai honetako kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak, batez ere Euskal Herrian gertatuak, azaltzeko eta berezitasunak eta aldaerak kontuan hartuz gaur egungo euskal gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da. Gainera, euskal kulturaren ezaugarri bereziak eta bestelako kultur esparruetatik hartutakoak bereiziko dira, kapitulu honetan aztertzen den aldian bestelako kultura esparruetatik egindako ekarpen, truke eta maileguak euskal kultura aberasteko garrantzitsuak izan direla azpimarratuz.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke:

El rey pasmado. Zuzendaria: Imanol Uribe. Aktoreak: Gabino Diego, Juan Diegio, Javier, Gurruchaga, Eusebio Poncela, Fernando Fernn Gmez, Laura del Sol, Jos Mara Tasso, Anne Roussel. Iraupena: 106 minutu Ekoizpen urtea: 1991.
Historia batxilergoa 2 erein 118

Argumentuaren laburpena: Espainiako erregea hogei urterekin; esperientzia falta nabarmena erakusten du bai politika gaietan bai amodioari dagozkionetan. Ezkondu berria izan arren, ezer ez daki ezkontzari buruzko gaiez, oheko gaiez batez ere. Baina emakume bat, Marfisa, gorteko prostituta eder, garestia, biluzik ikusten duenean, esperientzia eta sentsazio berrietarako zabaltzen zaizkio begiak. Gorteko giroa oso zehatz eta modu sinesgarrian dago adierazia. Tormesko itsumutila. Zuzendaria: Csar Fernndez Ardavn. Aktoreak: Marco Paoletti, Juanjo Menndez, Carlos Casaravilla. Iraupena: 110 minutu Ekoizpen urtea: 1959. Argumentuaren laburpena: Izen bereko eleberriaren zehaztasun handiko egokitzapena da; Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen. Akelarre. Zuzendaria: Pedro Olea. Gidoia: Gonzalo Goikoetxea eta Pedro Olea Aktoreak: Silvia Munt, Jos Luis Lpez Vzquez, Mari Carrillo, Walter Vidarte, Patxi Bisquert, Iaki Miramn, Flix Rotaeta, Javier Loyola, Sergio Mendizbal. Iraupena: 109 minutu. Ekoizpen urtea: 1983 Argumentuaren laburpena Gertaera Nafarroako herritxo batean kokatzen da, XVI. mendean; taldetxo batek antzinako erlijioko sinesteak gordetzen ditu, nagusitu den erlijio katolikotik aparte. Lurralde horretako gobernari feudala, erlijio adierazpen horiek direla-eta, Inkisizioaz baliatuko da kontrol ideologikoa eta politikoa lortzeko.

El bosque del Lobo. Zuzendaria: Pedro Olea. Gidoia: Pedro Olea. Aktoreak: Jos Luis Lpez Vzquez, Amparo Soler leal, John Steiner, Antonio Casas Iraupena: 85 minutu Ekoizpen urtea: 1970.
Historia batxilergoa 2 erein 119

Argumentuaren laburpena: Eszena inguru pobre eta superstizioz bete batean gertatzen da; epilepsiaz gaixo dagoen bat gizotsotzat hartzen dute, eta azkenean bera ere konbentzitu egingo da halakoxea dela. Herriz herriko saltzaile lanbideak, basoan ezkutatuta, emigratzaileak eta ibiltariak hiltzeko laguntzen dion. Garai hartako nekazari lurraldeetako herrietako bizitza txiroaren deskribapen interesgarria. La leyenda del cura Bargota. Zuzendaria: Pedro Olea. Gidoia: Pedro Olea. Aktoreak: Fernando Guilln Cuervo, Lola Forner, Jaume Valls, Mabel Ordez. Iraupena: 85 minutu Ekoizpen urtea: 1988. Argumentuaren laburpena XVI. mendean Nafarroako Bargota herrian bizi izan zen apaiz baten elezaharra kontatzen du; Inkisizioak torturaturik, era guztietako sorginkeriak, xarmak eta mirariak egin zituela aitortu zuen.

Historia batxilergoa 2

erein

120

4. Blokea. XVIII. mendea eta Antzinako Erregimenaren krisia 1. Kapitulua. Borboien absolutismoa
Kapitulu honetako helburuak 1. Borboien absolutismoaren garapen historikoko gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta duten esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan, gaur egunera arte, izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Borboien sistema absolutista eratzen lagundu zuten izaera desberdineko gertaera historikoen prozesu nagusiak eta beren arteko harremanak osotasunean ulertzea, era guztietako arrazoiak aztertzea eta lurraldeen arteko desberdintasunak, aldaketak eta iraupenak bereiztea, inguruko espazio, kultura eta politikaren testuinguru desberdinetan, gertukoak zein urrunekoak, izandako eraginak nabarmenduz. 3. Borboien absolutismoaren garaiko gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, haien arrazoi historikoak zehaztea eta talde proiektu garrantzitsuenak baloratzea, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia eta negoziatzeko prestasuna behar dela kontuan hartuz, Estatuaren nazioaniztasunaren eta Euskal Herriko lurraldeen desberdintasunaren begirunean oinarriturik, eta Espainiaren eraikuntzan parte hartzea baloratuz. 4. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 5. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 6. Borboien Absolutismoak Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo gizartean eta iraganeko historian izan lezakeen eraginari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz. Edukiak a. Kontzeptuak Borboien absolutismoa: Estatuaren eta administrazioaren erreforma. Despotismo ilustratua: Euskal ilustratuak. Modernizazio ekonomikoa lortzeko saiakuntzak. Ekoizpena eta merkataritza. Euskal Herriko ekonomia. Burdingintza. Merkataritza. Matxinaden jarraipena. Foru erregimenak eta erregimen horiek espainiar koroan txertakuntza.

Historia batxilergoa 2

erein

121

Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Borboien absolutismo garaiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Borboien absolutismoan izandako gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea, egoera hurbil samar eta esanguratsuetatik abiatuta. Euskal Herriaren eta Espainiako Estatuaren artean Borboien absolutismo garaian zehar izandako harreman historikoak eta Euskal Herriak beste eskualde batzuekin izandako harremanak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Borboien absolutismoaren ezagutzarekin duten iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak... ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Borboien absolutismoko gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Gertaera, prozesu edo gatazkaren batean Euskal Herrian bereziki eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Herrian eta Espainian Borboien absolutismo aldian alor desberdinetan izandako iraupen luze eta motzeko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Euskal Herrian eta Espainian Borboien absolutismo aldian izandako gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertzea eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertzea. Foru erregimen desberdinek Borboien aldian izandako egoera eta horrek gaur egungo egoeran duen eragina kritikoki aztertzea. Espainiaren eta Euskal Herriaren Borboien garaiko historiari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea. Komunikazio teknikak Borboien absolutismo aldiko gertaera historiko bati eta hark ikaslearen hurbileneko eremuetan izandako eraginari bati buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea.

Historia batxilergoa 2

erein

122

Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. C. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Borboien absolutismo garaia ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik Borboien absolutismoaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Borboien absolutismo aldian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Borboien absolutismoarekin zerikusia duen gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Borboien absolutismoaren aldi historikoarekin zerikusirik duen geure ondare historiko eta kulturala ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, xede hori duten jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Garapen bidean bazterturik dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Borboien absolutismo aldiko gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen aldi haren eta Euskal Herrian eta Espainian izan zuen eraginaren oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Borboien absolutismoaren historiaren izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak eta hark Euskal Herrian eta Espainian izan zuen eragina, gaur egungo egoeran duena batez ere, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten era askotako gertaeren eta prozesuen gertaera eta prozesu sozialak, juridikoak, politikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak, kulturalak... arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Historia batxilergoa 2

erein

123

Euskal Herriko lurraldeak Borboien absolutismo garaian Espainiarekin izan zituzten erlazioak eta artikulazio moduak analizatzea, eta garai horretan zehar izandako arazoak, horien kausak eta horiek konpontzeko erabili ziren bideak aztertzea. Borboien absolutismo aldian zehar euskal nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan lurralde eta historiazko faktore askoren eragina dagoela ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikerketako metodoa, Borboien absolutismo aldiari buruzko ikerketa proiektu xumeetan aplikatzea talde lanean edo banaka, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Euskal Herriko lurraldeak Borboien absolutismo garaian Espainiarekin izan zituzten erlazio modu konplexuak ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikaslea ohartzen ote den XX. mendean eta gaur egun Borboien absolutismo garaian sortu ziren edo harekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan azterketa historikoaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea ulertzen dituen Borboien absolutismo aldian Euskal lurraldeen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, eta ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazio historiko adierazgarria Borboien absolutismo aldiko egozein gairi buruz, esate baterako eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (herriko edo eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Borboien absolutismo garaian izandako gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, horretaz gainera, gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Jakintza gai honetako hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruz bere azalpenak ematean Borboien absolutismoaren garaiari buruzko kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Borboien absolutismo aldiko gertaera historikoren baten kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea.

Kapitulu honetan aztertzen den garaiari buruzko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

Historia batxilergoa 2

erein

124

Borboien absolutismo aldian sortu edo garai hartan garrantzi handia izan zuten Euskal Herriko eta Espainiako antolamendu politiko, juridiko eta instituzionalaren forma desberdinak eta bilakaera sozioekonomikoa eta kulturazkoa identifikatu eta deskribatzea, ideologia politiko desberdinekin lotuz, eta norbanakoen eta taldeen eskubideei dagokienez garai horretan egindako lorpenak eta iritsitako ongizate ekonomiko eta sozialeko mailak balio duten neurrian baloratzea. Gure kulturaren adierazpen nagusiak, Borboien absolutismo garaiari dagozkionak batez ere, aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin duten zerikusia aztertzea, giza kultura unibertsalerako egindako ekarpena aintzat hartzea eta adierazgarri horiek zaintzeko edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratzea.

Irizpide honen bidez, ikaslea Borboien absolutismo garaian Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak (kodeak, legeak, konstituzioak, foruak, estatutuak, eta abar) garai horretan aurrekariren bat, sorrera edo garrantzi handia izan zutenak batez ere ezagutzeko eta beren jatorria duten ideologiekin eta gizarte-interes desberdinekin lotzeko eta dagokien testuinguru historikoan kokatzeko gai den ebaluatu nahi da. Eta, beste alde batetik, gaur egungo prozesu sozioekonomikoen eta kulturazkoen fase eta ezaugarri nagusiak, batez ere Borboien absolutismoaren ondorio direnenak (bai ekonomia mailan, bai urbanizazioari dagokionez, bai demografia dinamika, gizarte eta kultura mugimenduak), zenbateraino ulertzen dituen ezagutu nahi da, Espainiako ezaugarri orokorrak, eta nazionalitate eta eskualde bakoitzak dituenak, Euskal Herriarenak bereziki, prozesuok Lurralde Historiko bakoitzean izan duten eragin desberdina bereziki zehazten dakien ezagutzeko.

Irizpide honen bitartez, ikasleak Euskal Herrian izan diren eta diren kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Espainiako eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Esquilache. Zuzendaria: Josefina Molina Reig. Aktoreak: Fernando Fernn Gmez, Jos Luis Lpez Vzquez, Angela Molina. Iraupena: 100 minutu. Ekoizpen urtea: 1989. Argumentuaren laburpena Esquilacheren mutina" deitua, Karlos III.aren italiar ministroak emandako ordenantzen kontra izandako altxamendua irudikatzen du.

Historia batxilergoa 2

erein

125

2. Kapitulua. Antzinako Erregimenaren krisia


Kapitulu honetako helburuak 1. Antzinako Erregimenaren krisian berebiziko eragina izan zuten gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta duten esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan zuten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Antzinako Erregimenaren krisian eragina izan zuten edo bultzatu zuten prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Antzinako Erregimeneko gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, horien arrazoi historikoak zehaztea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea gerora sistema demokratikoak ekarriko dituzten pentsaerak batez ere, gatazkak konpontzeko eta proiektu horiek aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz eta ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Garai horretako euskal gizartearen irudi anitz eta integratzaile bat lantzea, Euskal Herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, Euskal Herriko barne-heterogenotasuna azpimarratuz eta denboran zehar garai honetan batez ere inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harreman moduak nabarmenduz. 5. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 6. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea Antzinako Erregimenaren krisiari buruzko informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 7. Espainiaren eta Euskal Herriaren iraganari buruz norberak dituen ideiak, Antzinako Erregimenaren krisiari buruzkoak batez ere, eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz. Edukiak a. Kontzeptuak Antzinako Erregimenaren krisia: Iraultza Liberala Euskal Herrian. Atzerriko liskarren eraginak: Frantziako Iraultza. Frantziako Iraultzaren eragina Euskal Herrian. Independentziako Gerra: Zatiketa frantses inbasioaren aurrean. Aranjuezeko mutina. Borboien abdikazioa. Maiatzaren 2ko altxamendua eta gerraren hasiera.
Historia batxilergoa 2 erein 126

Gatazkaren bilakaera. Gerra Euskal Herrian. Cadizko Konstituzioa: Konstituzioaren analisia. Cadizko Konstituzioa Euskal Herritik ikusia. Baionako Estatututik Donostia hartzera. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Antzinako Erregimenaren krisialdiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Antzinako Erregimenaren krisialdiaren garaiko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean Antzinako Erregimenaren krisi garaian zehar izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Antzinako Erregimenaren krisiaren ondorioz etorritako aldaketak ezagutzea. Antzinako Erregimena krisira eraman zuten elementuak eta gertaerarik garrantzitsuenak identifikatzea, eta haien arteko erlazioak zein izan ziren erabakitzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Antzinako Erregimenaren krisialdiko gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Antzinako Erregimeneko gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Antzinako Erregimenaren krisialdian gertatutako jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Herrian eta Espainian Antzinako Erregimenaren krisialdian alor desberdinetan izandako iraupen luze eta motzeko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Euskal Herrian eta Espainian Antzinako Erregimenaren krisialdian izandako gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertzea eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertzea. Antzinako Erregimenaren krisialdiari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea.

Historia batxilergoa 2

erein

127

Komunikazio teknikak Antzinako Erregimenaren krisialdiari buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketatxo bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta azalpen modu desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Antzinako Erregimenaren krisia ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik Antzinako Erregimenaren krisialdiaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Antzinako Erregimenaren krisialdian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Antzinako Erregimenaren krisialdian eragina izan zuten gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko jarrerarik lagungarrienak elkarrizketa eta eztabaida direla baloratzea eta, era berean, intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizarte-bizitzako oinarrizko elementutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak. Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Antzinako Erregimenaren krisialdiaren garaitik datorkigun gure ondare historiko eta kulturala ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa.

Historia batxilergoa 2

erein

128

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Antzinako Erregimenaren krisialdiko gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen aldi haren eta Euskal Herrian eta Espainian izan zuen eraginaren oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Euskal Herriak Espainiarekin dituen erlazioek eta artikulatzeko moduek Antzinako Erregimenaren krisialdian zehar izandako bilakaera analizatzea, eta horietan izandako liskarrak eragin zituzten arazoak, zailtasunak eta haiei emandako irtenbideak aztertzea. Antzinako Erregimenaren krisiaren izaera askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Euskal Herriaren eta Espainiaren historiaren nortasuna Antzinako Erregimenaren krisialdian zehar moldatuz eta eratuz doazen zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Euskal Herriko lurraldeak Antzinako Erregimenaren krisialdian zehar gaian Espainiarekin izan zituzten erlazio modu konplexuak ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikaslea ohartzen ote den XX. mendean eta XXI.aren hasiera honetan Antzinako Erregimenaren krisialdiaren garaian sortu ziren edo harekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan Antzinako Erregimenaren krisialdiaren analisi historikoaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal lurralde historikoen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Historia ikerketako metodoa, Antzinako Erregimenaren krisialdiari buruzko ikerketa proiektu xumeetan aplikatzea talde lanean edo banaka, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik Antzinako Erregimenaren krisiari buruzko informazio historiko adierazgarria eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (herriko edo eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da.

Historia batxilergoa 2

erein

129

Antzinako Erregimenaren krisialdiarekin zerikusia duen gertaera historiko baten kausak identifikatzea, haren elkarreraginak eta loturak analizatzea, eta horietako batzuek bai bere garaian bai historiaren ikuspegitik duten garrantzia baloratzea.

Antzinako Erregimenaren krisia ekarri zuten gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den ere egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen aztertzen ari garen historiaren aldian agertuz doazen egoeren aurrekaririk eta, horretaz gainera, ea gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Antzinako Erregimenaren krisi buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta gai horren testuinguru historikoari buruzko azalpen zehatzak egitean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Antzinako Erregimenaren krisiari buruzko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Euskal Herrian eta Espainian Antzinako Erregimenaren krisialdian zehar izan ziren antolamendu politiko, juridiko eta instituzionalak eta sistema politikoek eta lurralde sistemek garai horretan izan zuten bilakaera sozioekonomiko eta kulturazkoa identifikatu eta deskribatzea eta ideologia politiko desberdinekin erlazioan hartzea, eta norbanakoen eta taldeen eskubide demokratikoei dagokienez egin ziren lorpenak eta iritsi zen ongizate ekonomiko eta sozialeko maila balio duen neurrian baloratzea. Gure kulturaren Antzinako Erregimenaren krisialdiko adierazpen nagusiak aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin duten zerikusia aztertzea, giza kultura unibertsalerako egindako ekarpena aintzat hartzea eta adierazgarri horiek zaintzeko edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratzea.

Irizpide honen bidez, ikaslea Antzinako Erregimenaren krisialdian zehar Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak (kodeak, legeak, konstituzioak, foruak, estatutuak, eta abar) eta beren aurrekari historikoak ezagutzeko eta beren jatorria duten ideologiekin eta gizarte-interes desberdinekin lotzeko eta dagokien testuinguru historikoan kokatzeko gai den ebaluatu nahi da. Beste alde batetik, garai horretako prozesu sozioekonomiko eta kulturazkoen fase eta ezaugarri nagusiak bereizten dituen eta azaltzen dakien jakin nahi da (hirigintza, demografiazko dinamika, gizarte eta kultura mugimenduak, ekonomia): Espainiaren ezaugarri orokorrak ulertzen dituela, eta nazionalitate eta eskualde desberdinen ezaugarriak, batez ere Euskal Herriarenak bereizten dituela, eta prozesu horiek lurralde historiko desberdinetan eragin desberdina nola izan duten bereizten badakiela. Eskubide politikoak (demokratikoak) eta ongizate estatua lortzeko prozesu konplexua ulertu duen eta azaltzeko gai den ere egiaztatu nahi da, bide batez.

Irizpide honen bitartez, ikasleak Antzinako Erregimenaren krisialdian zehar izan ziren kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke:
Historia batxilergoa 2 erein 130

El mayorazgo de Basterreche. Zuzendaria: Mauro Azkona. Gidoia: Mauro Azcona eta Victor Azcona. Aktoreak: Eduardo Morata, Margarita Arregui, Orlando Villafranca. Iraupena: 53 minutu. Ekoizpen urtea: 1928. Argumentuaren laburpena Istorioa XIX. mendean gertatzen da, eta Bizkaiko Aizgorri herrixkan dago kokatua. Herriko hiru pertsonaien arteko liskarrak kontatzen zaizkigu: Josetxu, herriko premu bat, itsaso zalea, nekazaritzatik alde egiteko irrikatan dagoena, Mirentxu, haren arreba eta herrian errespetu handia zaion Txomin izeneko dantzari batez maiteminduta dagoena. Haien aurrez aurre, herriko aristokrazia dei daitekeena, denen lurren jabe egin eta herria kontrolatu nahi duena: Don Timoteo, indiano aberatsa, Paquito seoritoa, eta Lagarto, haien zerbitzuan diharduen herritar zekena. Filmean bi gizarte maila horien arteko liskarrak eta gatazkak azaltzen zaizkigu.

Historia batxilergoa 2

erein

131

5. Blokea. Estatu liberalaren eraketa (1833 1874) 1. Kapitulua. Iraultza liberala eta estatuaren erreformak
Kapitulu honetako helburuak 1. Estatu Liberala eratzeko garaian Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Iraultza liberalean zehar izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Gaur egungo gizarteak dituen ezaugarrietan, gatazketan eta erronketan iraultza liberalean izan ditzaketen sustrai historikoak ezagutzen jakitea, haiek Estatuan eragin zituzten erreformak ezagutzea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea sistema demokratikoaren sorrerarako bidea zabaltzen duen guztia, batik bat, gatazkak konpontzeko eta proiektu horiek aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz eta Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzea baloratuz ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak dituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 5. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 6. Iraultza liberalari eta Estatuaren erreformei dagozkien oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 7. Iraultza Liberalak eta Estatuaren erreformek Euskal Herrian eta Espainian izan zuten eraginari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea, informazio berriak kontuan hartuz eta estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz kritikoki berrikuste, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak Iraultza liberalaren bide luze gogorra: Hiru urteko aldi liberala (1820-1823). Giro politikoa. Politika liberalaren kontrako erreakzioa. Hiru urteko aldi liberala euskal probintzietan. Hamarraldi higuingarria (1823-1833):
Historia batxilergoa 2 erein 132

Ondorengotzaren auzia. Goitik beherako erreformismoa. Hamarraldia euskal probintzietan. Karlistaldiak eta Karlistaldien ondorioak: Gatazkaren aldiak. Sistema politikoaren bilakaera: alderdi politikoen sorrera. Foru araubidearen aldaketak eta ezeztatzea: 1839ko urriko 25eko legeak euskal lurretan izan zituen ondorioak. Foru aldaketak. Nafar aldaketa. Foruen aldaketa Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Foruen ikusmolde berria. Aldaketatik ezeztatzearen abiapuntura. Foruen auzia gerraren amaieran. Konstituzionalismoa XIX. mendean zehar.

b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Iraultza Liberaleko eta Estatuaren erreformetako gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Iraultza liberaleko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografikoen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean iraultza liberalaren garaian zehar izandako harreman historikoak eta Euskal Herriak Europarekin eta Amerikarekin izan zituenak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Iraultza liberalaren ondorioz gizartean izan diren aldaketak ezagutzea. Iraultza liberalean eta hark eragin zituen Estatuaren erreformen garaian izan ziren gertaerarik garrantzitsuenak baldintza zitzaketen elementuak identifikatzea, eta haien arteko erlazioak zein izan ziren erabakitzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak. Iraultza liberalari buruzko iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Iraultza liberalarekin eta har Estatuaren egituran eragin zituen aldakuntzekin zerikusirik duen gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz.
Historia batxilergoa 2 erein 133

Iraultza liberalaren esparru desberdinetan, iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. 13. Iraultza liberaleko eta hark eragin zituen Estatuaren aldakuntzetako gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertuz eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertuz. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak . Iraultza liberala ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. . Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik iraultza liberalaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Iraultza liberalean zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Iraultza liberalarekin zerikusia duen gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexuan, arrazan, nazionalitatean, erlijioan, sinesmenean, gaixotasunean, elbarritasunean edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonaletan oinarritu nahi den bereizkeria oro aktiboki gaitzestea. . Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Garapen bidean bazterturik dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Iraultza liberaleko gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko
Historia batxilergoa 2

Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Iraultza liberalaren izaera moldatu eta eratu zuten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Komeni da, orobat, jakitea ea ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek
erein 134

testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Euskal Herriak Espainiarekin dituen erlazioek eta artikulatzeko moduek iraultza liberalean zehar izandako bilakaera analizatzea, eta horietan izandako liskarrak eragin zituzten arazoak, zailtasunak eta haiei emandako irtenbideak aztertzea. Iraultza liberalaren izaera askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikerketako metodoa, iraultza liberalari buruzko ikerketa proiektu xumeetan aplikatzea talde lanean edo banaka, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

jokatutako zeregina baloratzen ote duten, eta ea ezagutzen dituzten pertsonaia historiko garrantzitsuenetako batzuk, gizonezko zein emakumezkoak, eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere. Euskal Herriak Espainiarekin dituen erlazioek eta artikulatzeko moduek iraultza liberalaren garaian zehar izandako bilakaera, iraultza horrek Estatuaren egituran eragin zituen erreformak eta aldaketak kontuan hartuz, analizatzeko ikasleak duen gaitasuna aztertu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikaslea ohartzen den XX. mendean iraultza liberalaren garaian sortu ziren edo harekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan iraultza liberalaren analisi historikoaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea lurralde historikoen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak. Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazio historiko adierazgarria iraultza liberalarekin edo hark ekarri zituen Estatuaren erreformekin zerikusirik duen edozein gairi buruz, esate baterako eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da.

Iraultza liberalarekin zerikusia duen gertaera historiko baten kausak identifikatzea, haien arteko elkarreraginak eta harremanak analizatzea, eta horietako batzuek bai bere garaian bai historiaren ikuspegitik duten garrantzia baloratzea. Iraultza liberalari buruzko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

Iraultza liberalaren ondorioz izandako gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, horretaz gainera, ea gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Jakintza gai honetako hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruz bere azalpenak ematean iraultza liberalari buruzko kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Historia batxilergoa 2

erein

135

Euskal Herrian eta Espainian iraultza liberalean zehar izan ziren antolamendu politiko, juridiko eta instituzionalak eta bilakaera sozioekonomiko eta kulturazkoa identifikatu eta deskribatzea eta ideologia politiko desberdinekin erlazioan hartzea, eta norbanakoen eta taldeen eskubide demokratikoei dagokienez egin ziren lorpenak eta iritsi zen ongizate ekonomiko eta sozialeko maila balio duen neurrian baloratzea.

Irizpide honen bidez, ikaslea iraultza liberalean zehar Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera politiko, juridiko eta instituzional nagusiak (kodeak, legeak, konstituzioak, foruak, estatutuak, eta abar) eta beren aurrekari historikoak ezagutzeko eta beren jatorria duten ideologiekin eta gizarte-interes desberdinekin lotzeko eta dagokien testuinguru historikoan kokatzeko gai den ebaluatu nahi da. Eta, beste alde batetik, iraultza liberalaren garaiko prozesu sozioekonomikoen eta kulturazkoen fase eta ezaugarri nagusiak (industrializazioa, hirigintza, demografia dinamika, gizarte eta kultura mugimenduak) zenbateraino ulertzen dituen ezagutu nahi da, Espainiaren ezaugarri orokorrak, eta nazionalitate eta eskualde bakoitzak dituenak, Euskal Herriarenak bereziki, prozesuok Lurralde Historiko bakoitzean izan duten eragin desberdina bereziki zehazten dakien ezagutzeko. Gizarte komunitate eta talde desberdinek beren eskubideak lortzeko igaro duten prozesu konplexua ulertu duen eta azaltzeko gai den ere egiaztatu nahi da, bide batez; eta ea ohartu den eskubide horiek sakontzeko eta finkatzeko prozesuan aurrera jarraitu beharra dagoela eta diskriminazio egoerak, intolerantzia egoerak, ingurumenaren eta gizartearen kontrako erasoak, pertsonen eta herrien oinarrizko eskubideen kontrako erasoak eta abar salatzeko ekimenetan parte hartu behar dela, eta ea behar den neurrian aintzat hartzen dituen liskarrak eta arazoak konpontzeko bide demokratiko bakarra elkarrizketa eta adostasuna dela. Irizpide honen bitartez, ikasleak iraultza liberalean izan ziren kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da.

Gure kulturaren adierazpen nagusiak, iraultza liberalari dagozkionak batez ere, aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin duten zerikusia aztertzea, giza kultura unibertsalerako egindako ekarpena aintzat hartzea eta adierazgarri horiek zaintzeko edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratzea.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Crnica de la Guerra Carlista (1872-1876). Zuzendaria: Jos Mara Tuduri. Gidoia: Jos Mara Tuduri. Aktoreak: Paco Sagarzazu, Ramn Aguirre, Rafael Enrique. Iraupena: 90 minutu. Ekoizpen urtea: 1988. Argumentuaren laburpena Joera liberaleko kazetari batek (Polikarpo Amilibia), eta Inaxio Zatarain, joera karlistako nekazariak, 1872tik 1876rako karlistaldian izan zuten partea gogoratzen dute 19920an.

Historia batxilergoa 2

erein

136

2. Kapitulua. Aldaketa ekonomikoak, politikoak eta sozialak


Kapitulu honetako helburuak 1. Iraultza liberalaren garaian Euskal Herrian eta Espainian izandako ekonomiaren aldakuntzetako eta aldakuntza politiko eta sozialetako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala, beren garaian izan zuten eragina eta ondorengo aldietan izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Iraultza liberalean izan ziren aldakuntza ekonomikoetan eta politika eta gizarte mailako aldaketetan izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu ziren edo iraun zuten gauzak eta elkarren arteko eraginak aztertzea. 3. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak dituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 4. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta, iraultza liberalean zehar ekonomian, politikan eta gizartean gertatu ziren aldakuntzei buruz gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak eginez, osagai horiez baliatuz, informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea 5. Kapitulu honetan aztertzen den garaiari buruzko historiografiari dagozkion oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 6. Iraultza liberalaren garaiko Euskal Herriko eta Espainiako gizarteaz eta iraultza horrek ekonomian, politikan eta gizartean eragin zituen aldakuntzez norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz. Edukiak a. Kontzeptuak Aldaketa demografikoak: Migrazio mugimenduen eragina. Aldaketa politikoak eta administrazioaren aldaketak: Lurralde eta administrazio eredu berria praktikan jartzea. Administrazioa. Ogasuna. Ekonomia mailako aldaketak: nekazaritza: Nekazaritzaren ekoizpenaren bilakaera. Nekazariaren bizimodua. Nekazarien mugimenduaren hasiera. Nekazaritzaren ezaugarri bereziak euskal lurraldeetan. Industriaren garapena: Industrializazio prozesuaren arazo nagusiak. Ehungintza. Garraiobideak: burdinbidea.
Historia batxilergoa 2 erein 137

Meatzaritza. Burdingintzaren arazoa. Bestelako industriak. Merkataritzaren sektorea eta finantzen mundua: Finantzen sektorea. Enpresaburuak. Langile mugimenduaren hasiera: Nazioarteko eragina. Langileen alderdiak eta gizarte ekintza. Erromantizismoa eta nazio nortasunaren kultura susperraldiak: Kultura bizitza. Emakumea iraultza liberalaren gizaldian. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Iraultza Liberalean ekonomian, politikan eta gizartean izandako gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Iraultza liberalean ekonomian, politikan eta gizartean izandako aldakuntzen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea, egoera hurbil samar eta esanguratsuetatik abiatuta. Iraultza liberalaren ondorioz biztanleen ongizateari eta osasun mailari dagokion guztian izan diren aldaketak aintzat hartzea. Iraultza Liberalaren ondorioz ekonomian, politikan eta gizartean izandako aldaketak baldintza ditzaketen elementuak detektatzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzei buruzko iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzekin zerikusia duen gertaera historiko bati buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzetan eragina duten kausak analizatzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzetako jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Herrian eta Espainian garai honetan ekonomian eta gizartean izan ziren aldakuntzetan alor desberdinetan izandako iraupen luze eta motzeko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea.

Historia batxilergoa 2

erein

138

Euskal Herrian eta Espainian Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzetako gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertzea eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertzea. Emakumeak iraultza liberalean zehar izan zuen egoeraren azterketa kritikoa egitea. Historiako aldi honetan ekonomian, politikan eta gizartean izandako aldakuntzekin zerikusia duten arazoez ikerketa xumeak egitea, komunikabideetan agertutako informazioa bilduz, landuz eta interpretatuz. Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzei buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea. Komunikazio teknikak Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzei buruz, gai horretaz diharduten dokumentuetan oinarrituta, mintzaldiak prestatzea. Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzak ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Iraultza liberalean ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzetan zehar pertsonek zein kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Iraultza liberalaren garaiko gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Emakumeek presentzia izan zuten esparruak (etxeko lanak, kultura, politika jarduera...) iraultza liberalaren azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela-eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea.

Historia batxilergoa 2

erein

139

Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Zehar-lerroak Emakumea iraultza liberalaren gizaldian.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea I raultza liberalean zehar Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzak eta haietan izan ziren gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Iraultza liberalean ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntza prozesuetan zehar Euskal Herriko lurraldeek Espainiako Estatuarekin zituen erlazioen eta giltzadura-moten bilakaera analizatzea, eta garai historiko desberdinetan, berrienetan batez ere, izandako arazoen arrazoiak, zailtasunak eta haiei emandako erantzunak aztertzea. Iraultza liberalean zehar ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzen izaera askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta
Historia batxilergoa 2

Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Iraultza liberalean Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzen izaera moldatu eta eratu zuten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Iraultza liberalean zehar ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntza nagusiak, eta aldakuntza horiek Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko harremanetan (entitate politiko desberdinak, lotura pertsonalak, integrazioa, ituna, eta abar) izan zuten eragina ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren XX. mendean eta gaur egun prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Iraultza liberalean zehar ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzen berezitasunak, eta aldakuntza horiek Euskal herriko lurraldeetan izan zituzten eraginen desberdintasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako
erein 140

estereotipatuak gainditzea, gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eta prozesu horiek eta beren eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak. bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ekonomiako, politikako eta gizartearen aldaketa prozesuei buruzko ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz. Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik garai horretako aldakuntza ekonomiko, politiko eta sozialei buruzko informazio historiko adierazgarria eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesorten diseinua, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da.. Iraultza liberalaren ondorioz ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntza prozesuetan zehar izan ziren gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten zenbateraino dakien egiaztatu nahi da. Gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, horretaz gainera, gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausaondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Iraultza liberalaren ondorioz ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntza prozesuei buruzko hiztegiari dagokionez ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruz bere azalpenak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da. Irizpide honen bitartez, ikasleak iraultza liberalean ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldaketa prozesuan zehar izan ziren kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Euskal Herriko gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da. Gainera, euskal kulturaren ezaugarri propioak eta bestelako kultur esparruetatik hartutakoak bereiziko dira, kapitulu honetan aztertzen den aldian bestelako kultura esparruetatik egindako ekarpen, truke eta maileguak euskal kultura aberasteko garrantzitsuak izan direla azpimarratuz.

Iraultza liberalean zehar ekonomian, politikan eta gizartean izandako aldakuntzen kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea.

Garai honi buruzko historiografiako hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Gure kulturaren adierazpen nagusiak, iraultza liberaleko ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldaketei dagozkienak batez ere, aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin duten zerikusia aztertzea, giza kultura unibertsalerako egindako ekarpena aintzat hartzea eta adierazgarri horiek zaintzeko edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratzea.

Historia batxilergoa 2

erein

141

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Vacas Zuzendaria: Julio Medem. Aktoreak: Carmelo Gmez, Emma Surez, Ana Torrent, Txema Blasco, Kandido Uranga, Klara Badiola, Karra Elejalde, Pilar Bardem, Ramn Barea, Miguel ngel Garca, Ane Snchez. Ekoizpen urtea: 1991. Argumentuaren laburpena: Film honek Gipuzkoako bailara batean bi familiak (Irigibeldarrek eta Mendiluzetarrek) dituzten gorroto eta bortxakeriazko liskarrak erakusten ditu. Ekintza 1875eko gerrako karlisten lubaki batean hasten da. Hortik hasita, maisutasun handiz kontatuko da, behi baten begietatik ikusita, hiru belaunaldiren bizitza, 1936an Espainiako Gerra Zibila hasten den arte.

3. Kapitulua. Krisi politikoa eta Sei Urteko Demokrazia Aldia (18681874)


Kapitulu honetako helburuak 1. Sei Urteko Demokrazia aldia deitu ohi den garaia ekarri zuen krisi politikoan Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Sei Urteko Demokrazia Aldia ekarriko zuen krisi politikoan izandako gertaera historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako gizartearen ezaugarrietan, gatazketan eta erronketan, Sei Urteko Demokrazia Aldi deitua ekarri zuen krisi politikoan eta urte horietan izan ditzaketen sustrai historikoak ezagutzen jakitea, haiek Estatuan eragin zituzten erreformak ezagutzea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea sistema demokratiko bat sortzea, batik bat, gatazkak konpontzeko eta proiektu horiek aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz eta Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzea baloratuz ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak dituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 5. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta, XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldian zehar izan zen krisi politikoari buruz gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak eginez, osagai horiez baliatuz, informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea 6. Garai honetako historiografiari dagozkion oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko.
Historia batxilergoa 2 erein 142

7. XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldian izan zen krisi politikoari eta ondoren etorri zen Sei Urteko Demokrazia Aldi izenez ezagutzen den aldiari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak 1868ko krisi politikoa: Errege berriaren hautaketa. Bigarren Karlistaldia eta Errepublika: Lehen Errepublika (1873-1874). Lurralde eta politika antolamendurako alternatiba berriak: zentralismoa, federalismoa eta kantonalismoa. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Krisi politikoaren aldian eta ondoren izan zen Sei Urteko Demokrazia Aldian Euskal Herrian eta Espainian izan ziren gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Krisi politiko eta ondoren izan zen Sei Urteko Demokrazia Aldia eragin zuten kausei, bilakaerari eta ondorioei, eta haren prozesu eta arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurugirozko, kulturazko eta demografikoei buruzko hipotesiak formulatzea, egoera hurbil samar eta esanguratsuetatik abiatuta. . Garai horretan Euskal Herriaren eta Espainiaren artean izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Garai honetako gertaerak baldintza ditzaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Historiako aldi honetako gertaeren ezagutzarako iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Krisi politikoari eta haren ondoko Sei Urteko Demokrazia Aldiari buruzko iturrien zorroztasuna eta objektibotasuna aztertzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Krisi politikoan eta ondoko Sei Urteko Demokrazia Aldian izandako gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz.
Historia batxilergoa 2 erein 143

XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldiaren hasierako krisi politikotik Sei Urteko Demokrazia Aldiaren bukaerara bitartean luzatzen den aldian, eremu desberdinetan, iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Historiako aldi honetako gaiekin zerikusia duten arazoez ikerketa xumeak egitea, komunikabideetan agertutako informazioa bilduz, landuz eta interpretatuz. Krisi politikoari eta haren ondoren izan zen Sei Urteko Demokrazia Aldiari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea. Komunikazio teknikak Garai honetako gertaera historiko edo lekuren bateko errealitateren bai buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe.

c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldiko krisi politikoa eta hark ekarri zuen Sei Urteko Demokrazia Aldia ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, historiako aldi honen ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldian eta ondoko Sei Urteko Demokrazia Aldian pertsonek zein kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Garai horretako ezaugarrizkoak izan ziren gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren, berdintasunaren aldeko, eta bizibaldintzak hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea.
Historia batxilergoa 2 erein 144

Garapen bidean bazterturik dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldiko krisi politikoan eta hark ekarri zuen Sei Urteko Demokrazia Aldian Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko harremanek eta elkarrekin artikulatzeko moduek XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldian izan zen krisi politikoan eta hark ekarri zuen Sei Urteko Demokrazia Aldian zehar izan zuten bilakaera analizatzea, eta historiako aldi horretan izan ziren liskarrak eragin zituzten arazoak, zailtasunak eta haiei emandako irtenbideak aztertzea. Krisi politikoaren eta hark ekarri zuen Sei Urteko Demokrazia Aldiaren izaera askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea.
Historia batxilergoa 2

Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldiko krisi politikoaren eta hark ekarri zuen Sei Urteko Demokrazia Aldiaren izaera moldatu eta eratu zuten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko harremanek eta elkarrekin artikulatzeko moduek XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldian izan zen krisi politikoan eta hark ekarri zuen Sei Urteko Demokrazia Aldian zehar izan zuten bilakaera analizatzeko eta sintesi bidez azaltzeko, eta aldi horretan zehar Espainiaren eta Euskal Herriaren artean zer eratako harreman moduak eratu ziren azaltzeko ikasleak zenbateko gaitasuna duen aztertu nahi da. Era berean, garai horretan izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren geroztiko garaietan prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea XIX. mendeko hirurogeiko hamarraldian eta hirurogeita hamarrekoaren hasieran izan zen krisi politikoak eta hark ekarri zuen Sei Urteko Demokrazia Aldiak osatzen duten aldiaren berezitasunak, eta gertaera horiek Euskal Herriko lurraldeetan izan zituzten eraginen desberdintasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.
erein 145

Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, aztertzen ari garen aldi honi buruzko ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazio historiko adierazgarria krisi politikoarekin eta 18681874 bitartean luzatu zen Sei Urteko Demokrazia Aldiarekin zerikusia duen edozein gairi buruz, esate baterako eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (herriko edo eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Krisi politikoaren eta 1868-1874 bitartean luzatu zen Sei Urteko Demokrazia Aldiaren ondorioz izandako gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea garai honetako gertaeretan aurkitzen ote duen geroko egoeren aurrekaririk eta, horretaz gainera, gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausaondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Kapitulu honetan aztertzen historiako aldia azaltzeko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta krisi politikoari eta hark ekarritako Sei Urteko Demokrazia Aldiari buruz bere azalpenak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da. Irizpide honen bitartez, ikasleak krisi politikoaren eta hark ekarritako Sei Urteko Demokrazia Aldiaren garaian izan ziren kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da.

Kapitulu honetan aztertzen den garaiarekin zerikusirik duen gertaera historiko baten kausak identifikatzea, haren elkarreraginak analizatzea, eta horietako batzuek bai bere garaian bai historiaren ikuspegitik duten garrantzia baloratzea.

Aldi hau aztertzen duen historiografiaren hiztegia eta kontzeptuak erabiltzea eta esplikazioetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

Krisi politikoaren eta hark ekarritako Sei Urteko Demokrazia Aldiaren aldiko gure kulturaren adierazpen nagusiak aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin duten zerikusia aztertzea, giza kultura unibertsalerako egindako ekarpena aintzat hartzea eta adierazgarri horiek zaintzeko edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratzea.

Historia batxilergoa 2

erein

146

6. Blokea Errestaurazioa eta sistema politikoaren krisia 1. Kapitulua. Errestaurazioaren sistema, 98ko krisia eta saio erregenerazionistak (1874-1923)
Kapitulu honetako helburuak 1. Errestaurazio sisteman, 98ko krisian eta ondorengo saio erregenerazionistetan Euskal Herriko eta Espainiako garapen historikoan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala zorrotz baloratzea, gure garaiko gizartean dituzten eraginak eta ondorengo aldietan duten proiekzioa, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoan zehar gertatzen gertaera historiko desberdinen prozesu nagusiak eta elkarren arteko harremanak osotasunean ulertzea, era guztietako arrazoiak aztertzea eta lurraldeen arteko desberdintasunak, aldaketak eta iraupenak bereiztea, espazio, kultura eta politikaren gertuko zein urruneko testuinguru desberdinetan izandako eraginak nabarmenduz. 3. Errestaurazioaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten garaiko gizartearen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, eta horien ustezko sustrai historikoak zehaztea eta proiektu kolektibo garrantzitsuenak baloratzea batez ere sistema demokratikoa eratu izana ikuspegi uniformista eta lokalistetatik aldenduz, eta Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde aniztasuna aintzat hartuz. 4. Garai hartako euskal gizartearen irudi anitza eta integratzailea lantzea, Euskal Herriak Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten garaian izan zuen bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, barruko heterogeneotasuna azpimarratuz eta denbora horretan lurraldeen artean eta inguruko herrialde eta errealitate historikoekin izandako harremanak nabarmenduz. 5. Ikerkuntzaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta informazio desberdinak aztertu, alderatu eta uztartu behar diren dituzten ikerketa eta sintesi jarduerak burutzea, arazoak ebatziz eta azterlanak nahiz ikerketa xumeak eginez eta horien bitartez historialariak erabilitako iturriak eta egindako lana baloratuz. 6. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak baliatzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko, bertako produkzioak egiteko eta emaitzak jakinarazteko. 7. Euskal Herriko eta Espainiako Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoko gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta, kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesutzat hartuz. Edukiak a. Kontzeptuak Cnovasek Espainiako Estatuan abiarazitako sistemaren oinarriak: Baketzea. Konstituzioa. Alderdi bitasuna eta aldizkatze sistema.

Historia batxilergoa 2

erein

147

Sistemaren krisia eta konpontze-saioak: erregenerazionismoa: 1898ko krisialdia. Filipinetako gerra. Gerraren amaiera eta Espainiarentzat izan zituen ondorioak. Krisialdi politiko eta soziala: Alderdi bitasunaren amaiera. 1917ko krisialdia. Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) Kolpe militarraren jatorria. Diktaduraren hasiera. Direktorio militarra (1923-1925). Nazionalista espainiarren batasuna. Direktorio Zibila (1925-1930). Oposizioa eta diktaduraren amaiera. Errestaurazioaren eragina euskal lurraldeetan: Foruen ezeztatzea. Kontzertu ekonomikoa. Euskal abertzaletasunaren sorrera eta bilakaera: Lehenengo joera abertzaleak. Garapena. Sufragismoa eta feminismoa. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatzea eta hipotesiak formulatzea Euskal Herriko eta Espainiako gertaerarik aipagarrienak identifikatzea eta antolatzea, Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoan gertatutakoak batez ere. Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoko hainbat gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko bereizgarrien kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoan izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoko gertaera garrantzitsuak baldintza ditzaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko loturak ezartzea. Azalpen prozedurak eta informazio historikoa bilatzea, biltzea eta aztertzea Kapitulu honetan aztertzen den aldi historikoarekin zerikusia duten iturri historiko zuzenak eta zeharkakoak bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): Idatzizko agiri historikoetakoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar, Iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar, ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, arte-irudiak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatuz eta eginez.

Historia batxilergoa 2

erein

148

Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoari buruzko iturrien zorroztasuna eta objektibotasuna aztertzea. Ardatz kronologikoak, mapa kontzeptualak, historikoak eta gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak analizatzea eta Errestaurazio sistema, 98ko krisia eta ondorengo saio erregenerazionistak orokorean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Jarraipen prozesu eta aldaketa erritmoak alderatu eta aztertzea, ardatz gisa Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoko demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoko hainbat esparrutan, eta bereziki Euskal Herriari eta Espainiari dagokienez, iraupen luze eta motzeko prozesuak egitura eta koiunturak bereiztea. Errestaurazioaren sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoko gertaerarik adierazgarrienak aztertzea, aurrekari historikoak ikertuz eta balizko ondorioei buruzko hausnarketa eginez. Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten aldi historikoari buruzko oinarrizko termino historikoen hitzzerrenda egitea. Komunikazio teknikak Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo aldi erregenerazionisten aldi historikoko gertaera historikoren bati buruz, agiri bidezko nahiz ahozko iturriak erabiliz ikerketa xume bat egin ondoren, emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, hainbat euskarri eta lengoaia erabiliz panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... Norberaren ideien ahozko azalpen zorrotza, errespetuzkoa eta funtsatua iraganeko edo oraingo arazoren bati buruzko eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioetan, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Ezagutza historikoaren aurreko balioak eta jarrerak Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten berri izateko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bide gisa, eta iturri historikoak aztertzean eta interpretatzean zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berreratu eta birlandu beharragatik, Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta ondorengo saio erregenerazionisten ezagtza historikoak duen berariazkotasunaz jabetzea, norberaren ideiak berrikusiz eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzenduz. Agiri ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa partikularki, eta bereziki Errestaurazio sistemako, 98ko krisiko eta ondorengo saio erregenerazionistetako aldi historikoari dagokionez.

Historia batxilergoa 2

erein

149

Tolerantzia, enpatia eta elkartasun jarrerak eta balioak Aldi historiko honetan pertsonek eta kolektiboek izandako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Errestaurazioan, 98ko krisian eta ondorengo saio erregenerazionistetan izandako gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko jarrerarik lagungarrienak elkarrizketa eta eztabaida direla baloratzea eta, era berean, intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizarte-bizitzako oinarrizko elementutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonek nahiz herriek politikan parte hartzeko printzipioak positiboki baloratzea eta defendatzea inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa, eta sexua, arraza, hizkuntza, nazionalitatea, erlijioa, iritzia, gaixotasuna, urritasuna eta beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultura adierazpenak norberaren eta gizartearen aberastasun iturri diren heinean baloratzea.

Balio eta jarrera parte-hartzaileak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko eta bizibaldintzak nahiz ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Kapitulu honetan aztertzen den aldi historikoarekin lotura duen geure ondare historiko eta kulturala ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, xede hori duten jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz.

Zehar-lerroak Sufragismoa eta feminismoa.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak erabiliz, Euskal Herrian eta Espainian Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta saio erregenerazionisten aldian izandako aldaketa ekonomiko, politiko eta sozialen oinarrizko eskema eratzea eta azaltzea, kronologikoki eta espazioan kokatzea eta nazioarteko testuinguruarekin lotzea. Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta saio erregenerazionisten garaian Euskal Herriko lurraldeek
Historia batxilergoa 2

Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez Euskal Herrian nahiz Espainian Errestaurazio sistemari, 98ko krisiari eta saio erregenerazionistei bere izaera ematen dieten zantzurik adierazgarrienak ikasleek, espresiobide sinpleak erabiliz, zein neurritan identifikatu, antolatu eta islatu ditzaketen ikusi nahi da; horretarako gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak antzemanez eta inguruko gertaera eta prozesu historikoekin erlazionatuz; eta, bereziki, herriek historian izandako une desberdinetan izandako zeregina ikasleek baloratzen duten ikustea ere interesgarria da, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenetako batzuk, gizonak eta emakumeak, ezagutzen dituzten eta bakoitzari dagozkion interesekin erlazionatzeko gai diren ikustea ere.

Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta sistemaren saio erregenerazionisten garaian Euskal Herriaren eta Espainiaren artean izandako erlazio mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi da, eta, horretaz gainera, iraultza
erein 150

Espainiarekin zituzten harremanak eta artikulazio motak aztertzea eta garai horretan izandako gatazken arrazoiak eta zailtasunak eta gatazka horiei emandako konponbideak analizatzea. Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta saio erregenerazionisten identitate heterogeneo eta konplexuan hainbat faktore historikok eta hainbat lurralde-eragilek duten eraginaz jabetzea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gaindituz, eta bilakaera erritmo eta prozesu desberdinez ohartzea.

liberalaren prozesuan zehar izandako transformazio ekonomikoak eta aldaketa politiko eta sozialak aztertzea. Era berean, planteatu diren gatazken arrazoiak, bilakaera, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten zehaztu nahi da. Gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikaslea ohartzen den ondorengo aldietan prozesu hauetan sortu ziren edo prozesu hauekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela. Ebaluatu nahi da ikasleak gainditzen dituen bere adierazpen eta jakinarazpenetan analisi historikoaren ikusmolde sinplista, kritika gabe eta pobretzaileak; ea gai den Errestaurazio sistemak, 98ko krisiak eta saio erregenerazionistek izan zituzten berrikuntza-ezaugarriak identifikatzeko eta berezitasun horiek euskal lurralde historikoetan lurraldeen artean, landainguruen eta hiri-inguruen artean, itsasertzaren, barnealdearen eta mendialdearen artean, eta abar zer eragin izan zuten ikusteko; eta ea ulertzen duen herri baten nortasuna etengabeko eraikuntza eta birdefinizio prozesuetan, erritmo eta ziklo aldakorretan, dagoela murgilduta, bestelako errealitate sozial eta espazial batzuekin dituzten etengabeko eraginezko fenomenoen ondorioz, kanpoko faktoreen hainbat eraginen ondorioz eta beste kultura batzuen ekarpen positiboaren ondorioz. Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren esparrua eta objektua identifikatzea, hipotesiak formulatzea, informazioa baliatzea eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea, ondorioak ateratzea eta emaitzen berri ematea), baita historialariaren prozedura, teknika eta baliabideak erabiltzen dituen ere; gainera, jakin nahi da zein neurritan erabiltzen dituen autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik abiatuta, Errestaurazio sistemako, 98ko krisiko edota saio erregenerazionistetako edozein alderdiri buruzko informazio historiko esanguratsua eskuratzeko, eta, aldi berean, informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, jendeari elkarrizketak egitea, inkestak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino garatu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gain, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzean duen trebezia ere egiaztatu nahi da, informazioa lortu eta erabiltzean, nahiz bere lanen ondorioak eta emaitzak aurkeztean.

Historia ikertzeko metodoa, bere fase desberdinetan, aldi historikoarekin zerikusia duten alderdiei buruzko ikerketa eta proiektu errazetan aplikatzea banaka edo taldeka lehenengo edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Errestaurazio sisteman, 98ko krisian eta saio erregenerazionistetan izan ziren gertaera historikoen kausak identifikatzea, elkarren arteko loturak aztertzea eta horietako batzuen garrantzi erlatiboa ikuspegi garaikidetik eta historiografikotik baloratzea.

Ikasleak Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta saio erregenerazionisten garaian izan ziren gertaera historikoen kausen aniztasuna edo konplexutasuna hautematen ote duen egiaztatu nahi da; zein neurritan den aldi hartan izan ziren aldaketa sozial eta ekonomikoen prozesu desberdinak bereizteko gai, gertaeretan pilatzen diren egoeren azaleko azalpenak gainditzeko gai den begiratuz, erantzukizun indibidualak izan dezakeen zeregina baloratuz, eta ea ohartzen den, azterketa enpatikoaz baliatuz, garai hartako ikuspegiaren eta denborak eskaintzen duenaren arteko aldeaz. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren aurrekaria, eta agian baita egungoena ere, eta etorkizunerakoproiekzioa, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideia ulertuz.

Errestaurazio sistemako, 98ko krisialdiko eta saio erregenerazionistei buruzko hiztegia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.
Historia batxilergoa 2

Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta saio erregenerazionisten aldi historikoari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta gai horren testuinguru historikoari buruzko azalpen zehatzak egitean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Horretaz gain, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, erdeinuzko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen den ebaluatu nahi da

erein

151

Gure kulturaren adierazpenak aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, batez ere Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta saio erregenerazionisten garaian izan ziren transformazio ekonomikoei eta aldaketa politiko eta sozialei dagokienez, testuinguru historikoarekin duen zerikusia aztertuz, giza kultura unibertsalari egindako ekarpena neurtuz eta zaintze eta/edo berreskuratze prozesuaren zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

Irizpide honen bitartez ikasleek Errestaurazio sistemaren, 98ko krisiaren eta saio erregenerazionisten garaian izan ziren era askotako kultura adierazpen nagusiak literarioak, artistikoak, zientifikoak eta teknikoak eta transformazio ekonomikoen eta aldaketa sozialen prozesuak zehazten ba ote dakiten egiaztatu nahi da, hain zuzen ere, berezitasunak eta aldaketak aztertuz eta garai hartako euskal gizartearekin izan zuten lotura azalduz. Gainera, euskal kulturaren ezaugarriak eta bestelako kultura esparruetatik hartutakoak, euren ekarpen, truke eta maileguen bidez euskal kultura aberastu egin dutenak, bereizten ote dituzten ikusi nahi da.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko, honako film hau erabil daiteke: Filipinetako azkenak. Zuzendaria: Antonio Romn Gidoia: Antonio Romn eta Pedro de Juan. Antzezleak: Armando Calvo, Jos Nieto, Guillermo Marn, Fernando Rey. Iraupena: 99 minutu. Ekoizpen urtea: 1945. Argumentuaren laburpena Espainiako destakamendu militar bat isolatuta geratzen da Filipinetako irletan, Espainiako Estatuaren azkeneko gotorleku kolonial gisa. Talde militarra txikia dela ikustean bertako tribuak altxatu egiten dira. Setioa luzea eta ankerra da, eta azkenean gotorlekua errenditu egiten da, baina arerioak txundituta geratzen dira, baloratu eta errespetatu egiten baitute galtzaileen balentria.

2. Kapitulua. Demografiaren bilakabidea eta lurralde desorekak


Kapitulu honetako helburuak 1. 1874-1923 aldiko demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuan Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera, etapa, prozesu arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala zorrotz baloratzea, garai hartan izandako eraginak eta ondorengo aldietan duten proiekzioa, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. 1874-1923 aldiko demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesua erraztu zuten gertaera historiko desberdinen prozesu nagusiak eta elkarren arteko harremanak osotasunean ulertzea, era guztietako arrazoiak aztertzea eta lurraldeen arteko desberdintasunak, aldaketak eta iraupenak bereiztea, inguruko espazio, kultura eta politikaren testuinguru desberdinetan, gertukoak zein urrunekoak, izandako eraginak nabarmenduz.
Historia batxilergoa 2 erein 152

3. 1874-1923 aldiko demografiaren bilakabidea erraztu zuten eta lurralde desorekak eragin zituzten ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, horien ustezko sustrai historikoak zehaztea eta proiektu kolektibo garrantzitsuenak baloratzea, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, ikuspegi uniformista eta lokalista alde batera utziz, eta Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde aniztasuna aintzat hartuz. 4. Euskal eta espainiar arazoen aurrean kontzientzia konprometitua, arduratsua eta aktiboa garatzea, bereziki eskubide demokratikoak, giza eskubideak eta bakea babesteari, ingurumena errespetatu eta zaintzeari, eta edozein diskriminazio mota gaitzesteari dagokienez. 5. Ikerkuntzaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta informazio desberdinak aztertu, alderatu eta uztartuko dituzten ikerketa eta sintesi jarduerak burutzea, arazoak ebatziz eta azterlanak nahiz ikerketa xumeak eginez, kapituluan aztertzen den garai historikoarekin zerikusia duten edukiak, eta historialariak erabilitako iturriak eta egindako lana baloratuz. 6. 1874-1923 aldian gertatutako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuaren oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea, eta, horrezaz gain, komunikazioaren eta informazioaren teknologiak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko, bertako produkzioa egiteko eta emaitzak jakinarazteko. 7. Euskal Herrian eta Espainian 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuari buruzko norberaren ideiak argudiatzea, kritikoki berrikustea informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesutzat hartuz. Edukiak a. Kontzeptuak Demografiaren bilakabidea eta ekonomi eta lurralde desorekak: Ekonomia eta industriaren garapen orokorra. Nekazaritzaren garapena. Ehungintza. Bankuak. Industrializazioa Euskal Herrian: Burdina. Siderurgia. Gipuzkoako industriaren garapena. Bankuak. Garraioak. Eskualde arteko desorekak. Gizarte aldaketak: Gizarte arazoak eta ikuspegi berria. Langile mugimendua eta errepublikazaletasuna: Anarkismoa. Sozialismoa. Sozialismoa eta langile erakundeak Euskal Herrian. Prentsaren eragina iritzi indar moduan.
Historia batxilergoa 2 erein 153

b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatzea eta hipotesiak formulatzea Euskal Herriko eta Espainiako gertaerarik aipagarrienak identifikatzea eta antolatzea, batez ere 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuan gertatutakoak. 1874-1923 aldiko demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken aldi historikoko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko bereizgarrien kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakaeraren eta lurralde desoreken prozesuan Euskal Herriaren eta Espainiaren artean izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Biztanleen osasunean eta ongizatean izan diren aldaketak aintzat hartzea. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuan bizi itxaropena luzatzea eta gaixotasun eta heriotza zioetan aldaketak. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesua baldintzatu dezaketen alderdiak identifikatzea eta horien arteko loturak ezartzea. Azalpen prozedurak eta informazio historikoa bilatzea, biltzea eta aztertzea Gai honetan aztertzen den aldi historikoarekin zerikusia duten iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoetakoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar, iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika taulak, grafikoak, eta abar, ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, arte-irudiak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatuz eta eginez. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuari buruzko hainbat iturriren zorroztasuna eta objektibotasuna aztertzea Ardatz kronologikoak, mapa kontzeptualak, historikoak eta gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuarekin zerikusia duen gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak aztertzea eta kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan izanik, orokorki ulertu ahal izateko. Hainbat jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo alderatu eta aztertzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuko hainbat eremutan gertatutako iraupen luzeko eta laburreko egiturak eta koiunturak prozesuak bereiztea, bai Euskal Herriari dagozkionak, bai Espainiari dagozkionak. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuko gertaerarik garrantzitsuenak aztertzea eta, horretaz gain, aurrekari historikoak ikertzea eta balizko ondorioei buruzko hausnarketa egitea.
Historia batxilergoa 2 erein 154

Aldi historiko honetako gaiei buruzko ikerketa xumeak egitea, komunikabide ezberdinetatik jasoz, eginez eta interpretatuz. Euskal Herrian nahiz Espainian 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuari buruzko oinarrizko termino historikoen hitz-zerrenda egitea. Komunikazio teknikak Gertaera historiko edo lekuren bateko errealitateren bai buruzko emaitzak aurkeztea (jardunaldia) eta ondorioak formulatzea, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz egindako ikerketa baten ondoren, hainbat euskarri eta lengoaia erabiliz panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... Aldi historiko horri buruzko norberaren ideien ahozko azalpen zorrotza, errespetuzkoa eta funtsatua iraganeko edo oraingo arazoren bati buruzko eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioetan, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak. Ezagutza historikoaren aurreko balioak eta jarrerak 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken berri izateko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bide gisa, eta zorroztasunezko eta objektibotasunezko jarrera iturri historikoen azterketan eta interpretazioan, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiografiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak eta androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berreratu eta birlandu beharragatik, 18741923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuari buruzko ezagutza historikoak duen berariazkotasunaz jabetzea, norberaren iritziak berrikusiz eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzenduz. Kapitulu honetan aztertzen den aldi historikoari buruzko Euskal Herriaren agiri ondarea ezagutzeko interesa. Tolerantzia, enpatia eta elkartasun jarrerak eta balioak 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuan pertsonek eta taldeek izandako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. 1874-1923 aldiko demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuan izandako gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko jarrerarik lagungarrienak elkarrizketa eta eztabaida direla baloratzea eta, era berean, intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizarte-bizitzako oinarrizko elementutzat hartzea. Giza eskubideak eta printzipio demokratikoak positiboki baloratzea eta defendatzea inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa, eta sexua, arraza, hizkuntza, nazionalitatea, erlijioa, iritzia, gaixotasuna, urritasuna eta beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultura adierazpenak norberaren eta gizartearen aberastasun iturri diren heinean baloratzea.

Historia batxilergoa 2

erein

155

Balio eta jarrera parte-hartzaileak Gai kolektiboetan parte hartzeak eta bakea, justizia, berdintasuna eta bizibaldintzak nahiz ingurumena hobetzeko aldezten diren ekintzetan eta proiektuetan lankidetzan aritzeak duen garrantziaz jabetzea. Geure ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu hori duten jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz.

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Euskal Herrian eta Espainian 1874-1923 aldian demografiaren bilakabidearen eta ekonomi eta lurralde desoreken prozesuan izandako aldaketa ekonomiko, politiko eta sozialak, protagonistarik, gertaerarik eta prozesu, politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kulturalik aipagarrienak, kronologikoan eta espazioan kokatu eta nazioarteko testuinguruekin lotuko dituen oinarrizko eskema egin eta azaltzea. 1874-1923 aldian garatu ziren lurraldeen arteko desoreken garapenean eta demografiaren bilakabidean izandako transformazio ekonomikoen eta aldaketa sozial eta ekonomikoen prozesuetan Euskal Herriko lurraldeek Espainiarekin zituzten harremanak eta artikulazio motak aztertzea eta garai horretan izandako gatazken arrazoiak eta zailtasunak eta gatazka horiei emandako konponbideak analizatzea. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuen identitate heterogeneo eta konplexuan hainbat faktore historikok eta lurraldeekin zerikusia duten hainbat faktorek duten eraginaz jabetzea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gaindituz, eta bilakaera, erritmo eta prozesu desberdinez ohartzea.
Historia batxilergoa 2

Garapena eta azalpena Irizpide honen bidez 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuari bere nortasuna ematen dioten zantzurik adierazgarrienak ikasleek, espresiobide sinpleak erabiliz, zein neurritan identifikatu, antolatu eta islatu ditzaketen ikusi nahi da, horretarako gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak antzemanez eta inguruko gertaera eta prozesu historikoekin erlazionatuz. Horretaz gainera, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen ote duten ikustea ere interesgarria da, eta orobat pertsonaia historiko garrantzitsuenetako batzuk, gizonak eta emakumeak, ezagutzen eta kokatzen dituzten eta ordezkatzen dituzten interesekin identifikatzeko gai ote diren ikustea ere.

1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuan Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko erlazio-mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi da (entitate politiko desberdinak izan direla, lotura pertsonala, ituna, hitzarmenak, eta abar). Era berean, planteatu diren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten ote dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikaslea ohartzen ote den XX. mendean eta gaur egun prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikasleak bere adierazpen eta jakinarazpenetan analisi historikoaren ikusmolde sinplistak, kritikarik gabeak eta pobretzaileak gainditzen dituen ebaluatu nahi da, ea gai den 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakaeraren eta lurralde desoreken prozesuan nortasun propioa duten berezitasunak identifikatzeko eta berezitasun horiek euskal lurralde historikoetan lurraldeen artean, landa-inguruen eta hiri-inguruen artean, itsasertzaren, barnealdearen eta mendialdearen artean, eta abar zer eragin izan zuten ikusteko; eta ulertzen ote duen herri baten nortasuna etengabeko eraikuntza eta birdefinizio prozesuetan, erritmo eta ziklo aldakorretan, dagoela murgilduta, bestelako errealitate sozial eta espazial batzuekin dituzten etengabeko elkar eraginezko fenomenoen ondorioz, kanpoko faktoreen hainbat eraginen ondorioz eta beste kultura batzuen ekarpen positiboaren ondorioz.

erein

156

Historia ikertzeko metodoa, bere fase desberdinetan, aldi historikoarekin zerikusia duten alderdiei buruzko ikerketa eta proiektu errazetan aplikatzea banaka edo taldeka lehenengo edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

I rizpide honen bidez, ikasleak metodo historikoaren faseak erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren esparrua eta objektua identifikatzea, hipotesiak formulatzea, informazioa baliatzea, azalpen-prozedurak ezartzea ondorioak ateratzea eta emaitzen berri ematea), ea erabiltzen dituen historialariaren lanerako beharrezko diren baliabideak, teknikak eta prozedurak, eta zein neurritan erabiltzen dituen horiek autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez. Irizpide honen beste helburu bat da zenbaterainoko gaitasuna lortu duen, lehen mailako eta bigarren mailako iturrietatik abiatuta, esate baterako, aldi historiko honetan zehar garatzen diren lurraldeen arteko desorekekin eta demografiaren bilakabidearekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko informazio historiko adierazgarria eskuratzeko, eta, aldi berean, informazioa eskuratzeko eta informazio hori erabiltzeko tresnak eta estrategiak antolatzeko (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, jendeari elkarrizketak egitea, inkestak diseinatzea, fitxak egitea, eta abar). Eta, horretaz gainera, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzean duen trebezia ere egiaztatu nahi da, informazioa lortu eta erabiltzean, nahiz bere lanen ondorioak eta emaitzak aurkeztean. Ikasleak 1874-1923 aldiko demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuan izan ziren gertaera historikoen kausalitate anitza edo konplexua, gertaeretan pilatzen diren egoeren azaleko azalpena gainditzen dutenak, hautematen ote duen egiaztatu nahi da, erantzukizun indibidualak izan dezakeen zeregina baloratuz, eta ea ohartzen den, azterketa enpatikoaz baliatuz, garai hartako ikuspegiaren eta denborak eskaintzen duenaren arteko aldeaz. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren aurrekaria, eta agian baita egungoena ere eta, horretaz gain, etorkizuneko proiekzioa, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorioa harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideia ulertuz.

1874-1923 aldian lurraldeen artean izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuaren arrazoiak identifikatzea, horien arteko loturak aztertzea eta horietako batzuen garrantzi erlatiboa ikuspegi garaikidetik nahiz ikuspegi historiografikotik baloratzea. 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken aldi historikoari dagozkion oinarrizko kontzeptuak eta hiztegia erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Gure kulturaren adierazpenak aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, hain zuzen ere, 1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken aldiari dagozkionak, testuinguru historikoarekin duen zerikusia aztertuz, giza kultura unibertsalari egindako ekarpena neurtuz eta zaintzeko edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

1874-1923 aldian izandako demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken aldi historikoari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta gai horren testuinguru historikoari buruzko azalpen zehatzak gauzatzean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Horretaz gain, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, erdeinuzko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen den ebaluatu nahi da.

Irizpide honen bitartez ikasleek 1874-1923 aldiko demografiaren bilakabidearen eta lurralde desoreken prozesuan izan ziren era askotako kultura adierazpen nagusiak literarioak, artistikoak, zientifikoak eta teknikoak zehazten ba ote dakiten egiaztatu nahi da, hain zuzen ere, berezitasunak eta aldaketak aztertuz eta garai hartako euskal gizartearekin izan zuten zerikusia azalduz. Era berean, euskal kulturaren ezaugarriak eta bestelako kultur esparruetatik hartutakoak, euren ekarpen, truke eta maileguen bidez euskal kultura aberastu egin dutenak, bereizten ote dituzten ikusiko da.

Historia batxilergoa 2

erein

157

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Behiak Zuzendaria: Julio Medem Gidoia: Julio Medem eta Michel Gaztambide. Antzezleak: Carmelo Gmez, Emma Surez, Ana Torrent, Karra Elejalde, Klara Badiola. Iraupena: 96 minutu. Ekoizpen-urtea: 1992. Argumentuaren laburpena Gipuzkoako bi familiaren (bi baserriren), hau da, Irigibeldarren eta Mendiluzetarren arteko enfrentamendua eta harremanak erakusten ditu. Ekintza azken gerra karlistaren eta Gerra Zibilaren artean gertatzen da eta hiru belaunaldiri buruzko ikuspegi panoramikoa eskaintzen du.

Historia batxilergoa 2

erein

158

7. blokea. II. Errepublika eta Gerra Zibila 1. Kapitulua. Errepublikaren esperientzia: lortutakoak eta arazoak
Kapitulu honetako helburuak 1. Errepublika garaian Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak-emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, haren lorpenak eta arazoak dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta gaur egun duten eragina eta ondorengo aldietan izan dezaketen proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Errepublika garaian zehar izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdineko gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Errepublika garaiko gizarteak izan zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, horien arrazoi historikoak zehaztea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea sistema demokratikoaren gatazka, batik bat, gatazkak konpontzeko eta proiektu horiek aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz eta Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzea baloratuz ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea II. Errepublika garaiko Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak zituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 5. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek baliatuz informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen II. Errepublika garaiari buruzko ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 6. Errepublikari buruzko oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 7. Errepublikako gizarteari eta Euskal Herriaren egoerari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz. Edukiak a. Kontzeptuak Errepublikaren hasiera eta arazo politikoa: Lehenengo uneak. Behin-behineko gobernua. Biurteko Erreformazale Aurrerazalea (1931 1933) Konstituzioa. Autonomiaren auzia.
Historia batxilergoa 2 erein 159

Sanjurjada. Erlijioaren auzia. Nekazaritzaren erreforma. Krisia. Errepublikanoen kontraerreforma (1933-1936): Biurteko Kontserbadorea. 1934ko urriko iraultza. Biurteko Kontserbadorearen amaiera. 1936ko hauteskundeak, gerraren atarian. Emakumea Espainian XX. mendeko lehenengo erdialdean. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Errepublika garaiko Euskal Herriko eta Espainiako gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Errepublika garaian izan ziren gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografikoen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean II. Errepublika garaian zehar izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Errepublikaren bilakaera baldintza dezaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Historiaren aldi honi buruzko iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, Internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. II. Errepublikaren bilakaerari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea: Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. II. Errepublika garaiko gertaera, prozesu edo gatazkaren batean eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Errepublikari buruzko jarraipen-prozesu eta aldaketa-erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Herrian eta Espainian II. Errepublikaren bilakaeraren alor desberdinetan izandako iraupen luze eta motzeko prozesuak -egiturak eta koiunturak bereiztea. Euskal Herrian eta Espainian II. Errepublikaren bilakaeran izandako gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertzea eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertzea. Emakumeak XX. mendearen lehen erdian zehar izan zuen egoeraren azterketa kritikoa egitea.
Historia batxilergoa 2 erein 160

II. Errepublikaren aldiarekin zerikusia duten arazoez ikerketa xumeak egitea, komunikabideetan agertutako informazioa bilduz, landuz eta interpretatuz. II. Errepublikaren historiari buruz, oinarrizko terminoen zerrenda egitea. Komunikazio teknikak II. Errepublikan zehar landu ziren gaietako bati buruzko iragarki kartel baten azterketaren emaitzak aurkeztu eta ondorioak adierazi. Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak II. Errepublika ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ulertzeko bitarteko gisa, eta, iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) bazterturik. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, II. Errepublikaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Euskal Herrian II. Errepublikaz dagoen agiri-ondarea ezagutzeko interesa. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak II. Errepublikan zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. II. Errepublikaren aldiko gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kultural jakin baten analisi enpatikoa egiteko prest egotea. Emakumeek presentzia izan duten edota gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, sufragismoa, feminismoa...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat artesa, eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak II. Errepublikan zehar gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz.
Historia batxilergoa 2 erein 161

Zehar-lerroak Emakumea Espainian XX. mendeko lehenengo erdialdean. Ebaluazio irizpideak


Ebaluazio irizpidea II. Errepublikan zehar Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzak eta haietan izan ziren gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. II. Errepublikan zehar ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntza prozesuetan zehar Euskal Herriko lurraldeek Espainiako Estatuarekin zituen erlazioen eta giltzaduramoten bilakaera analizatzea, eta garai historiko desberdinetan, berrienetan batez ere, izandako arazoen arrazoiak, zailtasunak eta haiei emandako erantzunak aztertzea. II. Errepublikan zehar ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzen izaera askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikertzeko metodoa errepublikaren garaiari buruzko ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, II. Errepublikan zehar Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzen izaera moldatu eta eratu zuten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Euskal Herriaren eta Espainiaren artean II. Errepublikan zehar izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da (entitate politiko desberdinak, lotura pertsonalak, Gaztelarako integrazioa, konkista, asimilazioa, ituna, autonomia, eta abar), gaur egun Espainiako Estatuan txertatzen duen autonomia politiko eta administraziozkora iritsi arte. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren geroztiko garaietan, bai eta gaur egun ere, errepublikaren garaian sortu ziren edo errepublikarekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea II. Errepublikan zehar ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzen berezitasunak, eta aldakuntza horiek Euskal Herriko lurraldeetan izan zituzten eraginen desberdintasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazio historiko adierazgarria errepublikaren garaiko edozein gairi buruz, esate baterako eskuratzeko, eta informazioa lortzeko
erein 162

Historia batxilergoa 2

eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (herriko edo eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Errepublika aldiko gertaera historikoen kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea. Ikasleak errepublika aldian zehar gertatzen diren gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea errepublikaren garaiko gertaeretan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, horretaz gainera, gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Jakintzagaiari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna eta testuinguru historiko desberdinetan erabiltzeko moduaren egokitasuna neurtu nahi dira, errepublikaren garaiari buruzko azalpenak emateko orduan bereziki. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Errepublikaren aldiari buruzko historiografiaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. II. Errepublikaren bilakaera prozesuan zehar gure kulturan izandako adierazpen nagusiak aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin duten zerikusia aztertzea, giza kultura unibertsalerako egindako ekarpena aintzat hartzea eta adierazgarri horiek zaintzeko edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratzea.

Irizpide honen bitartez, ikasleak II. Errepublikan zehar izan ziren kulturazko adierazpenak -literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da. Eta ea gai diren euskal kulturaren ezaugarri bereziak eta bestelako kultur esparruetatik hartu eta beren ekarpenekin, trukearekin eta maileguekin errepublikaren garaian zehar hura aberastu duten edukiak bereizteko.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Raza Zuzendaria: Jos Luis Senz de Heredia. Gidoia: Francori berari egotzia, baina Jos Luis Sanz de Herediak eta Antonio Romnek izenpetua. . Aktoreak: Alfredo Mayo, Ana Mariscal, Jos Nieto. Iraupena: 113 minutu. Ekoizpen urtea: 1941. Argumentuaren laburpena Francisco Francok, Jaime de Andrade izengoitiz, idatzi zuen izen bereko eleberrian oinarritua. Filmean Churruca familiaren historia kontatzen da, baina neurri handi batean Francoren beraren autobiografia da, edo, hobeto esanda, berak bizi izan nahiko zuen bizitzaren idealizazioa. Filmak eskaintzen duen ikuspegiaren arabera, Errepublikan zehar, familia protagonistako kideen jarrera politikoak mutur banataraino aldatzen dira.
Historia batxilergoa 2 erein 163

1936ko kolpe militarra Errepublika desagerrarazi zuena babesteko eta ulertzeko arrazoiak ematen dira. Los jinetes del alba Zuzendaria: Vicente Aranda. Argumentuaren laburpena 1934ko urriaren 5ean, Asturiasko langileak Errepublikako gobernu eskuindarraren aurka altxatzen dira. Agintea eskuratzen dute eta hamabost egunez eusten diote. Errepublikaren garaiko gertaerarik garrantzitsuenetako bat izango da, eta Errepublikaren etorkizuna bera baldintzatuko du.

2. Kapitulua. Espainiako Gerra Zibila


Kapitulu honetako helburuak 1. Gerra Zibilaren historiaren bilakaeran Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Gerra Zibilean zehar izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Gerra Zibilaren garaiko gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, haien arrazoi historikoak zehaztea eta talde proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea bando desberdinak eratzea batez ere, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia behar dela kontuan hartuz, ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Gaur egungo euskal gizartearen irudi anitza eta integratzailea lantzea, Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko gatazka historikoaren ikuspegi global bat hartzea, Euskal Herriko barne-heterogeneotasuna azpimarratuz eta denboran zehar inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harremanak nabarmenduz. 5. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak dituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 6. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek baliatuz informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. Eta batez ere gerra zibilaren garaiko mapa historikoetan oinarritutako mintzaldiak lantzeko. 7. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea Gerra Zibilari buruzko informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 8. Gerra Zibilari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea.

Historia batxilergoa 2

erein

164

Edukiak a. Kontzeptuak Gerra piztu zuten faktoreak: Espainia nazionala Espainia errepublikanoa. Madrilerako bidea. Gerraren bilakaera eta nazioartekotzea: Atzerritarren parte hartzea. Nazioarteko testuingurua. Gerra Euskal Herrian: Gerra Gipuzkoan. Gerra Bizkaian. Gerra zerk piztu zuen. Ondorioak. Propaganda politikoaren bat-bateko garrantzia: kartela b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Gerra Zibileko gertaerarik esanguratsuenak, hala Euskal Herrikoak nola Espainiakoak, identifikatzea eta ordenatzea. Gerra Zibileko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografikoen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean iraultza liberalaren garaian zehar izandako harreman historikoak eta Euskal Herriak Europarekin eta Amerikarekin izan zituenak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. II. Errepublikaren hasiera eta bilakaera baldintzatu zuten elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Gerra Zibilari buruzko iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, Internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. iturri ikonografikoetakoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Gerra Zibilari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea: Espainiako gerra zibilari buruzko ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Espainiako gerra zibilean eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Espainiako Gerra Zibilean parte hartzen duten, edota gerraren eragile edo ondorio diren jarraipen-prozesu eta aldaketa-erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz.

Historia batxilergoa 2

erein

165

Euskal Herrian eta Espainian Gerra Zibilaren hasiera, bilakaera edo bukaeraren alor desberdinetan izandako iraupen luze eta motzeko prozesuak -egiturak eta koiunturak bereiztea. Euskal Herrian eta Espainian gerra zibilean izan ziren gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertzea eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertzea. Emakumeak gerra zibilean zehar izan zuen egoeraren azterketa kritikoa. Artxiboak, museoak, erakusketa monografikoak, gertaera historikoetan oinarritutako antzerki emankizunak eta abar ikustera joateko txangoak prestatu eta egin, gerra zibilaren historiari buruzko informazio esanguratsua lortzeko. Egungo gaiekin zerikusia duten arazoez ikerketa xumeak egitea, iturri desberdinetatik familia iturrietatik barne hartutako informazioa bilduz, landuz eta interpretatuz. Espainiako Gerra Zibilari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea. Komunikazio teknikak Gerra Zibilean herrian gertatutako gertaera historiko edo errealitateren bati buruz, agiri bidezko nahiz hitzezko iturriak erabiliz egindako ikerketa xume bat egin ondoren, emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz panela, murala, diaporama, ahozko azalpena. Gerra Zibilaren historiako mapa batetik abiatuta mintzaldia nola prestatu. Gerra Zibilari buruzko norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Espainiako Gerra Zibila ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina zuzentzeko bitarteko gisa, eta,iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (norberaren ideologiaren arabera interpretatzea, alde bakar batetik begiratuta, eta abar) bazterturik. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, Gerra Zibilaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Gerra Zibilari buruzko agiri-ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa partikularki. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak. Gerra Zibilean zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Gerra zibilean zehar izan ziren jarreren eta sortu ziren egoera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen azterketa enpatikorako joera. Emakumeek presentzia izan duten edota gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, kultura, politika, gudarostea...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua,
Historia batxilergoa 2 erein 166

arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Gerra zibilari buruzko gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Espainiako Gerra Zibilean zehar Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzak eta haietan izan ziren gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Gerra Zibilean zehar ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntza prozesuetan Euskal Herriko lurraldeek Espainiako Estatuarekin zituen erlazioen eta giltzadura-moten bilakaera analizatzea, eta garai historiko horretan, izandako arazoen arrazoiak, zailtasunak eta haiei emandako erantzunak aztertzea. Gerra Zibilaren nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Euskal Herrian eta Espainian Gerra Zibilaren historiari bere izaera ematen dioten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, ikasleek espresiobide sinpleak erabiliz zein neurritan islatu ditzaketen ikusi nahi da; ea gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak antzematen dituen eta abar. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Gerra Zibilean zehar ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntza nagusiak, eta aldakuntza horiek Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko harremanetan (lotura pertsonalak, ituna, autonomia, errepresioa, eta abar) izan zuten eragina ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren XX. mendean eta gaur egun prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Gerra Zibilaren prozesuaren berezitasunak eta berezitasun horiek Euskal lurralde historikoetan izan zuten eragina lurralde batetik bestera, landa eremuetatik hirietara, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekora bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Historia batxilergoa 2

erein

167

Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik Gerra Zibilaren edozein alderdiri buruzko informazio historiko adierazgarria erdiesteko, hala nola informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) prestatzeko gaitasuna zenbateraino landu duen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Gerra Zibila eragin zuten gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea gerra zibilaren garaiko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, era berean, ea gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Jakintza gai honetako hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruz bere azalpenak ematean gerra zibilari buruzko kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Gerra Zibilean izan ziren gertaera historikoen kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea.

Gerra Zibilaren historiografiaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Dragon Rapide Zuzendaria: Jaime Camino. Gidoia: Jaime Camino eta Romn Gubern. Aktoreak: Juan Diego, Victoria Pea, Francisco Casares. Iraupena: 105 minutu. Ekoizpen urtea: 1986. Argumentuaren laburpena Dragn Rapide hegazkin baten izena da. Hegazkin horretan joan zen Franco, Las Palmastik (Kanarietan) Tetuaneraino, demokratikoki hautatutako gobernu errepublikazalearen aurka matxinatua zen gudarosteen buruzagitza hartzera. Filmak uztailaren 18ko estatu kolpea baino lehenagoko hamabost egunen kronika erakusten du. Kolpeak huts egitean, Espainiako gerra zibila hasi zen Las largas vacaciones del 36. Zuzendaria: Jaime Camino. Gidoia: Gutirrez Aragn eta Jaime Camino. Aktoreak: Jos Sacristn, Concha Velasco, Analia Gad, Ismael Merlo, Francisco Rabal. Iraupena: 102 minutu Ekoizpen urtea: 1976. Argumentuaren laburpena:
Historia batxilergoa 2 erein 168

1936ko uztailaren 18an, Errepublikaren kontrako estatu kolpeak oporretan harrapatzen ditu politikan sartzen ez diren edo Errepublikaren aldeko samarrak diren familia asko. Oporrak mila egunez luzatuko dira, gerra bukatzen den arte.

Canciones para despus de una Guerra Zuzendaria: Basilio Martn Patino. Gidoia: Basilio Martn Patino. Iraupena: 99 minutu Ekoizpen urtea: 1971. Argumentuaren laburpena: Hirurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran filmatu zen, baina Franco bizi zen artean zentsurak debekatuta eduki zuen. Gerra garaiko eta ondoko herri musikaren piezarik arrakastatsuenak jasotzen dituen dokumental bikain bat da. Zuzendariak ezin hobeto jakin du abesti horien hitzen goxotasuna une hartako errealitatearen irudi gordin, gogorrekin kontrastatzen. Badu bigarren zati bat.

Historia batxilergoa 2

erein

169

3. Kapitulua. Euskal Autonomia Estatutua


Kapitulu honetako helburuak 1. II. Errepublikan Euskal Autonomia Estatua onartzeko garaian, Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Estatutua onartzeko garaian izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. II. Errepublikako gizartearen ezaugarri, gatazka eta erronketan Estatutua onartzeak izan zuen garrantzia ezagutzea, horren sustrai historikoak zehaztea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea -sistema demokratikoaren gatazka, batik bat-, gatazkak konpontzeko eta proiektu horiek aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz. 4. Garai horretako euskal gizartearen irudi anitz eta integratzaile bat lantzea, Euskal Herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, Euskal Herriko barne-heterogeneotasuna azpimarratuz eta denboran zehar -garai honetan batez ere inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harreman moduak nabarmenduz. 5. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak dituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 6. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta Autonomia Estatutuaren onarpenari buruzko azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 7. Euskal Autonomia Estatutua onartzeari dagozkion oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 8. Euskal Autonomia Estatutua onartzeari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak. Aldez aurrekoak eta egoera politikoa: Euskal indar politikoak. Lehenengo autonomia proiektuak:
Historia batxilergoa 2 erein 170

Eusko Ikaskuntzaren proiektua. Lizarrako proiektua. Batzorde kudeatzaileen proiektua. 1934ko urriko iraultza. 1936ko Autonomia Estatutua. Euskal nazionalismoaren sinboloak eta mitoak. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Euskal Autonomia Estatutua onartzeko prozesuko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Euskal Autonomia Estatutua onartzeko prozesuko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean Errepublika garaian zehar izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek estatutua onartzeko prozesuan nola aldatzen diren edo zer eragina duten aztertzea. Errepublikaren bukaeran Euskal Autonomia Estatutua onartzean gizartearen alde guztietan aldaketak gertatu direla onartzea. Euskal Autonomia Estatutua onartzeko prozesua baldintzatu zuten elementuak detektatzea eta elementu horien arteko harremanak aztertzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak II. Errepublikan onartutako Euskal Autonomia Estatutuarekin zerikusirik duten iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, Internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuari buruzko iturrien zorroztasuna eta objektibotasuna aztertzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesu historikoan eragina duten kausa ugariak analizatzea, eta gertaera hori bere osotasunean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuan parte hartzen duten jarraipen-prozesu eta aldaketa-erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuan, iraupen luze eta laburreko prozesuak egiturak eta koiunturak bereiztea. Artxiboak, erakusketa monografikoak, gertaera historikoetan oinarritutako antzerki emankizunak ikustera joateko txangoak prestatu eta egin, garai honi buruzko informazio historiko esanguratsua lortzeko. Euskal Autonomia Estatutuari buruz, oinarrizko terminoen zerrenda egitea.

Historia batxilergoa 2

erein

171

Komunikazio teknikak Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuari buruz, agiri bidezko nahiz hitzezko iturriak erabiliz egindako ikerketa xume bat egin ondoren, emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz panela, murala, diaporama, ahozko azalpena. Euskal Estatuari buruzko mintzaldiak prestatu, zenbait dokumentutatik abiatuta. Euskal Autonomia Estatutuari buruzko norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesua ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (estatuaren zentralismoa, Estatuaren ikuspegi uniformea eta abar) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, II. Errepublikan onartutako Euskal Autonomia Estatutuaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Agiri-ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa partikularki. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuan zehar pertsonek eta taldeek izandako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuaren enpatiazko azterketarako eta bere ondorio politiko, sozial, ekonomiko edo kulturaletarako joera. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz.

Historia batxilergoa 2

erein

172

Ebaluazio irizpidea Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuan zehar Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzak eta haietan izan ziren gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Euskal Herriak Espainiarekin dituen erlazioek eta artikulatzeko moduek Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuan zehar izandako bilakaera analizatzea, eta horietan izandako liskarrak eragin zituzten arazoak, zailtasunak eta haiei emandako irtenbideak aztertzea. Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesu askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea.

Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuaren izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

aur egun Euskal Herria eta Espainia osatzen duten lurraldeen artean, Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuan zehar izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak (entitate politiko desberdinak izatea, lotura pertsonalak, Gaztelarako integrazioa, konkistak, itunak, eta abar) ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren XX. mendean eta gaur egun prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuan berezitasunak -lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Historia ikerketako metodoa, Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuari buruzko ikerketa proiektu xumeetan aplikatzea -talde lanean edo banaka-, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik tokiko historia garaikideari buruzko informazio historiko adierazgarria erdiesteko, hala nola informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) prestatzeko gaitasuna zenbateraino landu duen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da.
erein 173

Historia batxilergoa 2

Euskal Autonomia Estatutua onartzeko prestalanak hainbeste luzatu, onarpena hainbeste berandutu, eta abaian hain denbora gutxi iraun izanaren arrazoiak identifikatu, gertaera horien arteko harremanak aztertu, eta haietako batzuen garrantzi erlatiboa balioztatu, bai egungo ikuspegitik begiratuta bai ikuspegi historiografikotik begiratuta. Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea.

Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuan zehar izandako gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, era berean, ea gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz.

Euskal Autonomia Estatutua prestatu, onartu eta aurrera eramateko prozesuaren hiztegiari dagokionez ikasleak duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruz bere azalpenak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Historia batxilergoa 2

erein

174

4. Kapitulua. Abangoardia literario eta artistikoak


Kapitulu honetako helburuak 1. Abangoardia literario eta artistikoetan izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak -emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak denboran eta espazioan egoki kokatu eta identifikatzea, aztertzea eta azaltzea. 2. Ezagutu, oro har, izaera desberdineko gertaera historikoen eta literatur eta arte abangoardien agerraldiaren arteko prozesu nagusiak eta harremanak 3. Oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko, bai abangoardia desberdinei buruz bai abangoardiek lurralde desberdinetan izandako eraginei buruz. Euskal Herrian, Espainian, eta abar. 4. Abangoardiei buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak Abangoardien artea: Abangoardia artistikoak. Abangoardiak Euskal Herrian. Abangoardia literarioak eta 27ko belaunaldia. Euskal literatura. Parisko espainiar eskola. Abangoardietako beste artista batzuk. Arkitektura. Modernismoa. Erregionalismoa. Arrazionalismoa. Picassoren Gernika. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Abangoardien aldiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Abangoardia nagusien kausa, bilakaera eta ondorioei buruzko hipotesiak adierazi. Abangoardia desberdinen arteko harremanak identifikazea eta aztertzea. Abangoardiak baldintza ditzaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak. Iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar.
Historia batxilergoa 2 erein 175

ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Abangoardiei buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea: Abangoardiei buruzko ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Abangoardien sorreran eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Euskal Herrian eta Espainian izandako abangoardien gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertzea eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertzea. Historiako aldi honetako gaiekin zerikusia duten arazoez ikerketa xumeak egitea, komunikabideetan agertutako informazioa bilduz, landuz eta interpretatuz. Abangoardien sorrerari eta eraginari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea. Komunikazio teknikak Herriko gertaera historiko edo errealitateren bati buruz, agiri bidezko nahiz hitzezko iturriak erabiliz egindako ikerketa xume bat egin ondoren, emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz -panela, murala, diaporama, ahozko azalpena. Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Abangoardien garaia ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak baztertuz. Espainiaren agiri-ondarea oro har, eta Euskal Herriarena bereziki, abangoardiei dagokionez, ezagutzeko interesa Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Abangoardien garaian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Abangoardia desberdinen enpatiazko azterketarako joera. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak. Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Garapen bidean bazterturik dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea.

Historia batxilergoa 2

erein

176

Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Garai honetako abangoardiak eta kultur mugimendu aipagarrienak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, abangoardien izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, arte eta kultur adierazpenek historiako une desberdinetan jokatu duten zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere. Abangoardiek hartu zituzten erlazio modu konplexuak ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleak zenbateko gaitasuna duen ebaluatu nahi da. Era berean, mugimendu kultural eta artistiko horien agerraldia eragin zuten kausak, kausa horien bilakabidea, eragozpenak eta eragozpen horiek gainditzeko prozesuak zenbateraino bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren XX. mendean eta gaur egun abangoardia horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela. Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan abangoardien fenomenoaren inguruko analisi historikoaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal lurralde historikoen berezitasunak lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak. Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Abangoardiei buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna eta testuinguru historiko desberdinetan erabiltzeko moduaren egokitasuna neurtu nahi dira, testuinguru historiko desberdinei buruzko azalpenak emateko orduan bereziki. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da. Irizpide honen bitartez, ikasleak abangoardien kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak azaltzeko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak adierazteko eta Espainiako eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da. Eta ea gai diren euskal kulturaren ezaugarri bereziak eta bestelako kultur esparruetatik hartu eta beren ekarpenekin, trukearekin eta maileguekin denboran zehar hura aberastu duten edukiak bereizteko.

Abangoardia desberdinen arteko harremanen eta egituratzeko moduen bilakabidea aztertzea.

Abangoardietako bakoitzaren nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

Abangoardien fenomenoaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Gure kulturaren adierazpen nagusiak, abangoardiei dagozkionak batez ere, aurkitzea, denboran kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin duten zerikusia aztertzea, giza kultura unibertsalerako egindako ekarpena aintzat hartzea eta adierazgarri horiek zaintzeko
Historia batxilergoa 2

erein

177

edota berreskuratzeko zailtasunak eta gorabeherak baloratzea.

Historia batxilergoa 2

erein

178

8. blokea. Dikdadura frankista 1. Kapitulua. Frankismoa


Kapitulu honetako helburuak 1. Sistema frankistaren garaian Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak -emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta gaur egun duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Diktadura frankista osatu zuten prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Diktadura frankistaren garaiko gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, haien arrazoi historikoak zehaztea eta talde proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea -sistema politiko demokratiko bat eratu beharra batez ere, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa behar dela kontuan hartuz, ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz eta Estatuaren nazioaniztasuna aintzat hartuz. 4. Frankismoaren garaiko euskal gizartearen irudi anitza eta integratzailea lantzea, Euskal Herriak frankismoan zehar izan zuen bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, Euskal Herriko barne-heterogenotasuna azpimarratuz eta denboran zehar inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harremanak nabarmenduz. 5. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak dituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 6. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek baliatuz informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 7. Frankismoari buruzko oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea gai honi buruzko informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 8. Frankismoari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak Frankismoaren oinarriak: Gerraren ondorioak. Goraipamena eta errepresioa. Estatu autoritarioa. Garapena eta nazioarteko harremanak:
Historia batxilergoa 2 erein 179

Franko eta Bigarren Mundu Gerra. Nazioarteko blokeoa. Erbestea, liskarrak eta oposizioa. Autarkia: Nazioarteko onespena. Trantsizio ekonomikoa. Modernizatzea: hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarraldiak: 1959ko Egonkortasun Plana. Industrializazioa. Garapen Planak. Mirari ekonomikoa. Oposizioaren hazkundea eta sistemaren krisia. Eliza. Krisia. Instituzioak eta diktaduraren mantentzea. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Frankismoaren garaiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Frankismoaren garaiko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografikoen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean frankismoaren garaian zehar izandako harreman historikoak eta Euskal Herriak Europarekin eta Amerikarekin izan zituenak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Frankismoaren bilakaera baldintzatu zuten elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Frankismoaren garaiko gertaeren ezagutzarako iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Frankismoari buruzko gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea: Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Frankismoan eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Frankismoaren garaiko jarraipen-prozesu eta aldaketa-erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Herrian eta Espainian, frankismoaren garaiko esparru desberdinetan, iraupen luze eta laburreko prozesuak -egiturak eta koiunturak bereiztea.
Historia batxilergoa 2 erein 180

Euskal Herrian eta Espainian frankismoaren aldian izandako gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertzea eta haiek geroztik izan dituzten ondorioak aztertzea. Artxiboak, erakusketa monografikoak, gertaera historikoetan oinarritutako antzerki emankizunak ikustera joateko txangoak prestatu eta egin, frankismoari buruzko informazio historiko esanguratsua lortzeko. Frankismoarekin gaiekin zerikusia duten arazoez ikerketa xumeak egitea, komunikabideetan agertutako informazioa bilduz, landuz eta interpretatuz. Frankismoari buruz oinarrizko terminoen zerrenda bat prestatzea. Komunikazio teknikak Herriko gertaera historiko edo errealitateren bati buruz, agiri bidezko nahiz hitzezko iturriak erabiliz egindako ikerketa xume bat egin ondoren, emaitzak aurkeztea eta ondorioak formulatzea, euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz -panela, murala, diaporama, ahozko azalpena. Norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Frankismoa ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ulertzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, frankismoaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Frankismoaren agiri-ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa partikularki. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Frankismo garaian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Frankismoaren aldiko Euskal Herriko gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen enpatiazko azterketa egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria edo esespen aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea.
Historia batxilergoa 2 erein 181

Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Garapen bidean bazterturik dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Frankismoa eta garai horretan Euskal Herrian eta Espainian izan ziren aldakuntza ekonomiko, politiko eta gizartezkoa kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Frankismoan zehar ekonomian, politikan, ekonomian eta gizartean izan ziren aldakuntza prozesuetan zehar Euskal Herriko lurraldeek Espainiako Estatuarekin zituen erlazioen eta giltzadura-moten bilakaera analizatzea, eta garai historiko desberdinetan, berrienetan batez ere, izandako arazoen arrazoiak, zailtasunak eta haiei emandako erantzunak aztertzea. Euskal Herriko frankismoaren aldiko barnenortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikertzeko metodoa frankismoaren garaiari buruzko ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Euskal Herriaren eta Espainiaren historiaren nortasuna frankismoaren aldian zehar moldatuz eta eratuz doazen zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, frankismoan zehar herriak jokatutako zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak, gizonezkoak zein emakumezkoak, ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere. Euskal Herriko lurraldeak frankismoaren garaian Espainiarekin izan zituzten erlazio modu konplexuak ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren geroztik eta, batez ere, gaur egun prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal Herriko frankismoaren aldiaren berezitasunak -lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak-, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak. Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik frankismoaren hainbat alderdiri buruzko informazio historiko adierazgarria eskuratzeko, eta informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (herriko edo eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) diseinatzeko gaitasunak zenbateraino landu dituen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren
erein 182

Historia batxilergoa 2

Frankismoan zehar gertatu ziren gertaera historiko nagusien kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea.

Frankismoari buruz mintzatzean hiztegi egokia eta historiografiaren oinarrizko kontzeptuak erabiltzea, eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Frankismoaren garaiko Euskal Herriko kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzea, bere garaian kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin dituzten harremanak aztertuz eta giza kultura unibertsalari egindako ekarpena azalduz eta irauteko edota berreskuratzeko dauden zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Ikasleak frankismoaren garaian zehar gertatzen diren gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea frankismoaren garaiko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, horretaz gainera, gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausaondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Jakintzagaiari eta frankismoari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna eta testuinguru historiko desberdinetan erabiltzeko moduaren egokitasuna neurtu nahi dira, testuinguru historiko desberdinei buruzko azalpenak emateko orduan bereziki. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da. Irizpide honen bitartez, ikasleak frankismoaren garaiko kulturazko adierazpenak -literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Espainiako eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da, euskararen egoera minorizatua eta hizkuntzaren normalizazio prozesua bereziki azpimarratuz. Eta ea gai diren euskal kulturaren ezaugarri bereziak eta bestelako kultur esparruetatik hartu eta beren ekarpenekin, trukearekin eta maileguekin denboran zehar hura aberastu duten edukiak bereizteko.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: Los Santos Inocentes. Zuzendaria: Mario Camus. Gidoia: Antonio Larreta, Manuel Matji, Mario Camus. Aktoreak: Alfredo Landa, Francisco Rabal, Maribel Martn, Terele Prez. Iraupena: 107 minutu. Ekoizpen urtea: 1984. Argumentuaren laburpena Miguel Delibes idazlearen izen bereko obran oinarritua. Lau flashback-en bitartez, Extremadurako etxalde handi bateko bizimodua erakusten zaigu, 60ko hamarkadan. Alde batetik, etxaldean ehizaldiak eta festak antolatzen dituzten jauntxo aberatsen bizimodu erraza, eta bestetik etxea eta lurrak zaintzen dituzten laborari behartsu eta esanekoen bizimodu latza. Laborariek amets bat dute, seme-alabei ikasteko eta behartasunetik ateratzeko aukera eskaintzea, baina ametsa amesgaizto bihurtzen da laborari morroietako batek argi gutxiko agure batek jauntxoetako bat hiltzen duenean.

Historia batxilergoa 2

erein

183

El espritu de la colmena Zuzendaria: Vctor Erice. Gidoilariak: Vctor Erice eta ngel Fernndez Santos. Antzezleak: Fernando Fernn Gmez, Teresa Gimpera, Ana Torrent. Iraupena: 97 minutu. Ekoizpen urtea: 1973. Gertakizunaren laburpena Historia 1940. urte inguruan gertatzen da. Filman Gaztelako mesetako herri txiki batera deserritutako familia baten bizimodua kontatzen da, eta garai hartako bizitza eratzen zuten alderdiei buruzko ikuspegi bat ematen: erbestea, zinema ihesbide gisa, gizartearen bizimodua, eta abar. La colmena Zuzendaria: Mario Camus. Gidoilaria: Jos Luis Dibildos, Camilo Jos Cela-ren izen bereko eleberrian oinarritua. Antzezleak: Jos Sacritn, Ana Beln, Concha Velasco, Francisco Rabal eta Victoria Abril. Iraupena: 132 minutu. Ekoizpen urtea: 1982. Gertakizunaren laburpena Filmak Espaniako gerra zibilaren ondoko urteetako gizartearen ikuspegi bat eskaintzen du, garai hartako kritika zorrotza, lagunarteko hizkera eta bizimoduaren ikuspegi xehea nahasiz maisutasun handiz. Garai hartan jendea etsipenaren eta miserablekeriaren artean, oreka zail batean bizi zela erakutsi nahi zaigu batez ere. Camilo Jos Celaren hitzetan: eguneroko errealite latz, samur eta mingarriaren itzal apala da, bizitza puska bat urratsez urrats kontatua, uzkurkeriarik gabe, trajedia arrarorik gabe, karitaterik gabe, bizitza igaro ohi den bezala, bizitza igaro ohi den bezalaxe. Bienvenido Mr. Marshall Zuzendaria: Lus Garca Berlanga. Antzezleak: Manolo Morn, Lolita Sevilla, Pepe Isbert, Elvira Quintill. Iraupena: 75 minutu. Ekoizpen urtea: 1952. Gertakizunaren laburpena Gaztelako herri txiki batera gobernuaren ordezkari bat heldu da, Estatu Batuetako Marshall planaren ordekaritza bat herria ikustera etorriko delako berriarekin. Hain bisitari ospetsuei harrera egiteko prestalanak erakusten ditu filmak.

Historia batxilergoa 2

erein

184

2. Kapitulua. Euskal Herria Diktadurapean


Kapitulu honetako helburuak 1. Frankismoaren garaian Euskal Herrian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak -emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak-, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan, gaur arte, izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Frankismoaren Euskal Herriko izandako gertaera historikoen prozesuak eta elkarren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Frankismoaren garaiko euskal gizarteak zituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, haien arrazoi historikoak zehaztea eta talde proiektu garrantzitsuenak baloratzea, gatazkak konpontzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko erabili zituzten baliabideak analizatuz, Estatuaren nazioaniztasunaren eta Euskal Herriko lurraldeen desberdintasunaren begirunean oinarriturik. 4. Frankismoaren garaiko euskal gizartearen irudi anitz eta integratzaile bat lantzea, Euskal Herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, Euskal Herriko barne-heterogenotasuna azpimarratuz eta denboran zehar -garai honetan batez ere inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harreman moduak nabarmenduz. 5. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea Euskal Herriko gizarteak frankismoaren garaian zituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio eta esespen ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 6. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek baliatuz informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 7. Frankismoaren garaiko Euskal Herriari buruzko oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. Frankismoaren garaiko euskal gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea. Edukiak a. Kontzeptuak Menderakuntzaren ondorioak: Errepresioa. Gerra ostea eta arazo ekonomikoak. Estatuaren zentralizazioa arma politiko bezala. Herrialdearen eraldatzea: Berriro industrializatzea. Ekonomiaren hazkundea.
Historia batxilergoa 2 erein 185

Erregimenari emandako erantzuna: Langileriaren gatazkak. Oposizio politikoa. Frankoren erregimenaren kontrako borrokaren hasiera. Diktaduraren dekadentzia. Euskal kultura frankismoaren garaian: Euskara, literatura eta hezkuntza. Artea. Musika. Herri kultura. Euskal Kultura frankismoaren garaian. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Frankismoaren garaiko Euskal Herriko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Euskal Herriko frankismoaren garaiko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean frankismoaren garaian zehar izandako harreman historikoak eta Euskal Herriak Europarekin eta Amerikarekin izan zituenak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Frankismoaren garaiko gertaerak baldintza zitzaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Frankismoaren garaian Euskal Herrian izandako gertaeren ezagutzarako iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea. Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Euskal Herriko frankismoaren garaiko gertaera, prozesu edo gatazketan eragina duten kausa ugariak analizatzea, gertaera horiek osotasunean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Frankismoaren garaiko Euskal Herriko jarraipen-prozesu eta aldaketa-erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Herrian, frankismoaren garaiko esparru desberdinetan, iraupen luze eta laburreko prozesuak -egiturak eta koiunturak bereiztea. Euskal Herrian frankismoaren aldian izandako gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertzea eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertzea. Artxiboak, erakusketa monografikoak, gertaera historikoetan oinarritutako antzerki emankizunak ikustera joateko txangoak prestatu eta egin, frankismoari buruzko informazio historiko esanguratsua lortzeko
Historia batxilergoa 2 erein 186

Historiako aldi honetako gaiekin zerikusia duten arazoez ikerketa xumeak egitea, komunikabideetan agertutako informazioa bilduz, landuz eta interpretatuz. Frankismoaren aldiko Euskal Herriko historiari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea. Komunikazio teknikak Euskal Herriko frankismoaren aldiari buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan -panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Euskal Herriko frankismoaren aldiari buruzko norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Euskal Herriko frankismoaren garaia ezagutzeko interesa eta jakin-mina oraina ezagutzeko bitarteko gisa, eta iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) baztertuz. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, Euskal Herriko frankismoaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Frankismoaren aldiaren agiri-ondarea ezagutzeko interesa, Euskal Herrikoa orokorrean eta eskualdekoa edo udalekoa partikularki. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Frankismoaren aldian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Frankismoaren aldiko Euskal Herriko gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen enpatiazko azterketa egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Garapen bidean bazterturik dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako
Historia batxilergoa 2 erein 187

lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Frankismoaren aldian zehar Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzak eta haietan izan ziren gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Euskal Herriak Espainiarekin dituen erlazioak eta artikulatzeko moduak analizatzea, eta kapitulu honetan aztertzen den garaian izandako liskarrak eragin zituzten arazoak, zailtasunak eta haiei emandako irtenbideak aztertzea. Euskal Herriko frankismoaren aldiko barnenortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Euskal Herriaren eta Espainiaren historiaren nortasuna frankismoaren aldian zehar moldatuz eta eratuz doazen zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Euskal Herriko lurraldeak frankismoaren garaian Espainiarekin izan zituzten erlazio modu konplexuak ulertu eta sintetikoki azaltzeko ikasleak duen gaitasuna ebaluatu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren XX. mendean eta gaur egun prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal Herriko frankismoaren aldiaren berezitasunak -lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik frankismoaren aldiko tokian tokiko edo familiari buruzko informazio historiko adierazgarria erdiesteko, hala nola informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) prestatzeko gaitasuna zenbateraino landu duen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da.
erein 188

Historia batxilergoa 2

Euskal Herrian frankismoaren garaian izan ziren gertaera historikoen kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea.

Euskal Herrian frankismoaren garaian gertatu ziren gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, era berean, ea gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Euskal Herriko frankismoaren garaiari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna eta testuinguru historiko desberdinetan erabiltzeko moduaren egokitasuna neurtu nahi dira, testuinguru historiko desberdinei buruzko azalpenak emateko orduan bereziki. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Euskal Herriko frankismoaren garaiko historiografiaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Frankismoaren garaiko Euskal Herriko kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzea, bere garaian kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin dituzten harremanak aztertuz eta giza kultura unibertsalari egindako ekarpena azalduz eta irauteko edota berreskuratzeko dauden zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak frankismoaren garaiko Euskal Herrian izan diren eta diren kulturazko adierazpenak -literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Espainiako eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da, euskararen egoera minorizatua eta hizkuntzaren normalizazio prozesua bereziki azpimarratuz. Eta ea gai diren euskal kulturaren ezaugarri bereziak eta bestelako kultur esparruetatik hartu eta beren ekarpenekin, trukearekin eta maileguekin denboran zehar hura aberastu duten edukiak bereizteko.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: El proceso de Burgos Zuzendaria: Imanol Uribe Ekoizpen urtea: 1979. Argumentuaren laburpena: Film honetan 1970an ustez ETAko kideak ziren 16 pertsona epaitu ziren epaiketa militarra azaltzen da. Hiltzera kondenaturik, azkenean indultua eman zitzaien. Film honek garrantzi handiko sariak irabazi zituen; horien artean aipatzekoa da 1979an Donostiako Zinemaldian irabazi zuen Urrezko Maskorra.

Historia batxilergoa 2

erein

189

9. blokea. Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian eta Espainian 1. Kapitulua. Trantsizio politikoa
Kapitulu honetako helburuak 1. Diktaduratik demokraziara bitarteko prozesuan, Euskal Herrian eta Espainian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak -emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Trantsizioan zehar izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Trantsizioaren garaiko gizartearen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, horien arrazoi historikoak zehaztea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea -sistema demokratikoaren gatazka, batik bat-, gatazkak konpontzeko eta proiektu horiek aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz eta Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzea baloratuz ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Espainiako Trantsizio garaiko gizartearen irudi anitz eta integratzaile bat lantzea, haren bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, haren barne heterogeneotasuna azpimarratuz eta denboran zehar inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harreman moduak nabarmenduz. 5. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak dituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 6. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek baliatuz Trantsizio politikoari buruzko informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea, horietan aurkitzen diren arazoak ebaztea eta gisa horretako azterlan eta ikerketa xumeak egitea, eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 7. Trantsizioaren aldiaren oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 8. Espainiako Trantsizioaren garaiko eta demokraziaren hasierako gizarteari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki berrikustea, horretarako informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz, eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesua dela ulertzea.

Historia batxilergoa 2

erein

190

Edukiak a. Kontzeptuak Hasiera eta trantsizio politikoa (1975-1977): Jarraitasunaren aldeko ahaleginak. Erreforma goitik hasita. Negoziazioak oposizioarekin. Hauteskundeetarako prestalanak Hauteskunde prozesua Testuinguru ekonomikoa. Moncloako hitzarmenak. 1978ko Konstituzioa: Konstituzioaren testua. Autonomien Estatua. Demokraziaren bilakaera, legegintzaldiak: Bigarren legegintzaldia, UCDren gobernua. Ekonomia krisia. Estatu kolpearen saioa eta ondorioak. Hamarraldi sozialista. Nazioarteko harremanak: Europan sartzea eta NATO. Otsailaren 23ko Estatu kolpea. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Trantsizioaren eta demokraziaren hasieraren aldiko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Trantsizioaren eta demokraziaren hasieraren aldiko gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografikoen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean Trantsizio garaian zehar izandako harreman historikoak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Biztanleen ongizateari eta osasun mailari dagokion guztian izan diren aldaketak aintzat hartzea. Bizi itxaropena handitzea, eritasun berriak sortzea, eritasunen eta heriotzaren eragileak aldatzea (eritasun kardiobaskularrak, HIESA, istripuak, minbizia). Trantsizioaren aldiko gertaerak baldintza ditzaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea. Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Trantsizioaren eta demokraziaren hasieraren aldiari buruzko iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Espainiako Trantsizioari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea: Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea.
Historia batxilergoa 2 erein 191

Trantsizioaren eta demokraziaren hasieraren aldian eragina duten kausa ugariak analizatzea, eta gertaera hori bere osotasunean ulertu ahal izateko, kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Trantsizioaren aldian gertatzen diren jarraipen prozesu eta aldaketa erritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Espainiako Trantsizioaren historiako esparru desberdinetan, iraupen luze eta laburreko prozesuak -egiturak eta koiunturak bereiztea. Espainiako Trantsizioaren aldiko gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertuz eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertuz. Artxiboak, erakusketa monografikoak, gertaera historikoetan oinarritutako antzerki emankizunak ikustera joateko txangoak prestatu eta egin, Trantsizioari buruzko informazio historiko esanguratsua lortzearren. Trantsizioaren gaiekin zerikusia duten arazoez ikerketa xumeak egitea, komunikabideetan agertutako informazioa bilduz, landuz eta interpretatuz. Espainia eta Euskal Herriko Trantsizioaren garaiko historiari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea. Komunikazio teknikak Trantsizio garaiko gertaera historiko edo lekuren bateko errealitateren bai buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Trantsizio garaiko arazoren bati buruzko norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe. c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Trantsizioaren eta demokraziaren hasieraren garaiari buruzko interesa eta jakin-mina oraina zuzentzeko bitarteko gisa, eta,iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) bazterturik. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, Trantsizioari eta demokrazia hasierari buruzko historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Trantsizioari eta demokraziaren hasierari buruzko dokumentu-ondarea ezagutzeko interesa piztea. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak. Trantsizioaren eta demokraziaren hasierako garaian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Trantsizioaren garaiko gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen enpatiazko analisia egiteko prest egotea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta eztabaidako jarrera lagungarrienak direla baloratzea, eta era berean intolerantzia eta indarkeria gaitzestea,
Historia batxilergoa 2 erein 192

eta aniztasuna eta besteen iritziak gizartearen bizitzako elementu garrantzitsutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak Gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. Trantsizioarekin zerikusia duen gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. Garapen bidean bazterturik dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Trantsizioan eta demokraziaren hasieran zehar Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzak eta haietan izan ziren gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Trantsizio garaian, ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntza prozesuetan zehar Euskal Herriko lurraldeek Espainiako Estatuarekin zituen erlazioen eta giltzadura-moten bilakaera analizatzea, eta garai historiko desberdinetan, berrienetan batez ere, izandako arazoen arrazoiak, zailtasunak eta haiei emandako erantzunak aztertzea. Trantsizioaren eta demokraziaren hasieraren barne-nortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan
Historia batxilergoa 2

Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Espainiako Trantsizioaren eta demokraziaren hasierako garaiaren izaera moldatzen eta eratzen duten zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historikoetan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Euskal Herriak Espainiarekin dituen erlazioek eta artikulatzeko moduek Trantsizioaren garaian zehar izandako bilakaera, iraultza horrek Estatuaren egituran eragin zituen erreformak eta aldaketak kontuan hartuz, analizatzeko ikasleak duen gaitasuna aztertu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren geroztiko garaietan prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Trantsizioan eta demokraziaren hasieran zehar ekonomian, gizartean eta politikan izan ziren aldakuntzen
erein 193

faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, Trantsizioaren garaiari buruzko ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz.

berezitasunak, eta aldakuntza horiek Euskal herriko lurraldeetan izan zituzten eraginen desberdintasunak -lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik Trantsizioaren eta demokraziaren hasieraren garaiko tokiko historiari buruzko informazio historiko adierazgarria erdiesteko, hala nola informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea, galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) prestatzeko gaitasuna zenbateraino landu duen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Trantsizioaren eta Trantsizioko eta demokraziaren hasierako gertaera historikoen kausen demokraziaren hasieraren aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko garaiko gertaera historikoren azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta baten kausak eta haien enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak arteko loturak identifikatzea ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. eta horietako batzuek beren Era berean, interesgarria da egiaztatzea iraganeko gertaera historikoetan garaian eta historian izan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta, duten garrantzia baloratzea. era berean, ea gai den etorkizunera begira proiekziorik egiteko, gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatuz eta prozesu historikoaren ideiaz jabetuz. Trantsizioari eta Trantsizioko eta demokraziaren hasierako hiztegiari dagokionez ikasleak demokraziaren hasierari duen aberastasuna neurtu nahi da eta testuinguru historiko desberdinei buruzko historiografiako buruz bere azalpenak ematean kontzeptu historikoak egoki erabiltzen hiztegia eta oinarrizko dituen baloratu. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide kontzeptuak erabiltzea eta eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko azalpenetan, lanetan eta hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da. emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Trantsizioko eta demokraziaren hasierako kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzea, bere garaian kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin dituzten harremanak aztertuz eta giza kultura unibertsalari egindako ekarpena azalduz eta irauteko edota berreskuratzeko dauden zailtasunak eta gorabeherak baloratuz. Irizpide honen bitartez, ikasleak Trantsizioan eta demokraziaren hasieran zehar izan ziren kulturazko adierazpenak -literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: El disputado voto del seor Cayo Zuzendaria: Antonio Gimnez Rico. Gidoia: Manuel Matji eta Antonio Gimnez Rico. Aktoreak: Francisco Rabal, Juan Luis Galiardo, Iaki Miramn, Lidia Bosch.
Historia batxilergoa 2 erein 194

Iraupena: 99 minutu. Ekoizpen urtea: 1986. Argumentuaren laburpena Filma Miguel Delibes idazlearen eleberri batean oinarritua dago. 1977ko legegintzarako hauteskunde kanpainan gertatzen da. Alderdi sozialistako hiru diputatu laborari zahar batekin elkartzen dira. Laboraria, Cayou jauna, berezko jakinduriaz betea, Gaztelako herrixka batean bizi da, ia bakarrik.

2. Kapitulua. Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian


Kapitulu honetako helburuak 1. Trantsizioaren garaian Euskal Herrian izandako gertaera, etapa, prozesu, arazo eta protagonistak -emakumeak, gizonak eta pertsonaia aipagarriak, dagokien denboran eta espazioan kokatuz, beren aniztasunean identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta haien esanahi historiko eta kulturala eta ondorengo aldietan izan duten proiekzioa zorroztasun handiz baloratzea, norberarenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia erakutsiz. 2. Trantsizioan eta demokraziaren hasieran Euskal Herrian izandako prozesu historiko nagusiak eta izaera desberdinetako gertaeren arteko erlazio nagusiak osotasunean ulertzea, haien kausak aztertzea, eta aldatu diren edo iraun duten gauzak, lurraldeen arteko berdintasunak eta desberdintasunak eta hurbileko zein urruneko espazio, kultura eta politika testuinguruekin izandako eraginak aztertzea. 3. Trantsizioko eta demokraziaren hasierako gizarteak dituen ezaugarriak, gatazkak eta erronkak nabarmentzea, horien arrazoi historikoak zehaztea eta taldeko proiektu garrantzitsuenak azpimarratzea -sistema demokratikoaren gatazka, batik bat-, gatazkak konpontzeko eta proiektu horiek aurrera ateratzeko jarrera irekia eta demokratikoa azalduz, Estatuaren izaera nazioanitza errespetatuz eta Euskal Herriko lurralde-aniztasuna aintzat hartuz eta Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzea baloratuz ikuspegi uniformistak eta zokokeriazkoak gaindituz. 4. Trantsizioko eta demokraziaren hasierako euskal gizartearen irudi anitza eta integratzailea lantzea, Euskal Herriko bilakaera historikoaren ikuspegi global bat hartzea, Euskal Herriko barne-heterogenotasuna azpimarratuz eta denboran zehar inguruko lurralde, herrialde eta errealitate historikoekin izandako harremanak nabarmenduz. 5. Kontzientzia konprometitu, arduratsu eta eraginkor bat hartzea 1976 ondoko Euskal Herriko gizarteak dituen arazoez, politikan parte hartzeko eskubideen defentsari, giza eskubideei, bakeari, ingurumenaren eta ondarearen kontserbazioari eta hari zor zaion begiramenari eta diskriminazio ororen arbuiatzeari dagokienez batez ere. 6. Ikerketaren eta jakintzagai honi dagokion metodo zientifikoaren osagaiak ulertzea, eta osagai horiek baliatuz Trantsizioko eta demokraziaren hasierako euskal gizartea ulertzea, informazio desberdinak analizatu, alderatu eta uztartu beharra dagoen ikerketa eta sintesi jarduerak egitea,eta iturburuen papera eta historialarien eginkizuna aintzat hartzea. 7. Trantsizioari eta demokraziaren hasierako aldiari buruzko oinarrizko kontzeptu historikoak modu egokian erabiltzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea informazio historikoak bilatzeko eta lantzeko eta, ondoren, emaitzak jakinarazteko. 8. Euskal Herriko Trantsizioari eta demokraziaren hasierari buruz norberak dituen ideiak eztabaidatzea eta kritikoki sakontzea, informazio berria kontuan hartuz, estereotipoak eta aurreiritziak zuzenduz eta azterketa historikoa etengabe berregiten den prozesu gisa hartuz.
Historia batxilergoa 2 erein 195

Edukiak a. Kontzeptuak. Francoren heriotzaren ondorengo panorama: Goitik egindako erreformaren aurreko erreakzioa. Gasteizko gertaerak. Autonomia aurrekoa Herri jarduera. Autonomiaren aurrekoen amaiera. Leizaolaren garrantzia. Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foruaren Hobekuntza: Estatutuaren edukia. Euskal Parlamentuko lehen hauteskundeak. Nafarroako foruaren hobekuntza. 1984ko otsaileko autonomia hauteskundeak. Gogorkeria eta bizikidetzaren normalizaziorako arazoak: Indarkeriazko politika eta bere ondorioak Bakearen bideen bila. Euskal ekonomia trantsizioaren garaian: Langabezia. Industria birmoldaketa. Ekonomiaren ildo berriak. Gizarte eta politika mugimendu zaharrak eta berriak: Alderdi politikoak eta gizarte mugimendu. Bestelako bideak. XX. mendearen azken laurdeneko kultura: Euskal kultura. Nazioarteko kultura. Dossierra: emakumea XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran. b. Prozedurak Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea Trantsizioko eta demokraziaren hasierako garaiko Euskal Herriko gertaerarik esanguratsuenak identifikatzea eta ordenatzea. Euskal Herriko Trantsizioko eta demokraziaren hasierako gertaera, prozesu edo arazo sozial, ekonomiko, politiko, ingurumeneko, kultural eta demografiko batzuen kausei, bilakaerari eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. Euskal Herriaren eta Espainiaren artean Trantsizioaren garaian eta demokrazia aldian zehar izandako harreman historikoak eta Euskal Herriak Europarekin eta Amerikarekin izan zituenak identifikatzea eta horiek argitzeko analisia egitea. Biztanleen ongizateari eta osasun mailari dagokion guztian izan diren aldaketak aintzat hartzea. Bizi itxaropena handitzea, eritasun berriak sortzea, eritasun eta heriotzaren eragileak aldatzea (eritasun kardiobaskularrak, HIESA, istripuak, minbizia). Euskal Herriko Trantsizioko eta demokraziaren hasierako gertaerak baldintza ditzaketen elementuak identifikatzea eta horien arteko erlazioak ezartzea.
Historia batxilergoa 2 erein 196

Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak Trantsizioaren eta demokraziaren hasieraren garaiko iturri historikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, bilatu, bildu, irakurri eta aztertzea, bai betiko euskarrietan, bai euskarri teknologiko berrietan (CD Rom, internet...): idatzizko agiri historikoak: legalak, konstituzionalak, diplomatikoak, egunkarietako albisteak, manifestuak, aldarrikapenak, eta abar. iturri historiografikoetakoak: azterlan historikoak, monografiak, biografiak, hiztegiak, atlasak eta mapa historikoak, estatistika-taulak, grafikoak, eta abar. ikonografikoak: argazkiak, bideoak, filmak, kartelak, irudi artistikoak..., ahozkoak, herri mailako gertaeren protagonistei edo lekukoei elkarrizketak egitea planifikatu eta eginez. Trantsizioari eta demokraziaren hasierari buruzko gertaera historiko berari buruzko iturri ezberdinen zorroztasuna eta objektibotasuna analizatzea: Ardatz kronologikoak, kontzeptuzko mapak, historikoak, gaikakoak, grafikoak eta abar landu, irakurri eta interpretatzea. Trantsizioko eta demokraziaren hasierako gertaera, prozesu edo gatazkaren batean Euskal Herrian bereziki eragina duten kausak analizatzea eta gertakaria orokorki ulertu ahal izateko kausa bakoitzak duen garrantzia baloratzea, pertsonen edo taldeen motibazioak eta interesak kontuan hartuz. Trantsizioko eta ondoko demokrazia aldiko jarraipen-prozesu eta aldaketaerritmo desberdinak konparatu eta analizatzea, ardatz gisa demografia, politika, ekonomia, gizartea edo kultura hartuz. Euskal Herrian eta Espainian Trantsizio garaian eta demokraziaren hasierako aldian alor desberdinetan izandako iraupen luze eta motzeko prozesuak -egiturak eta koiunturak bereiztea. Euskal Herriko Trantsizio garaiko eta demokrazia aldiko gertaerarik adierazgarrienak analizatzea, haien aurrekari historikoak ikertuz eta haiek agian izan dituzten ondorioak aztertuz. XX. mendearen bukaerako eta XXI.aren hasierako euskal emakumeen egoeraren analisi kritikoa. Artxiboak, museoak, erakusketa monografikoak, gertaera historikoetan oinarritutako antzerki emankizunak eta abar ikustera joateko txangoak prestatu eta egin, Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko informazioa lortzeko. Historiazko ikerketa xumeak egitea, Euskal Herriko Trantsizioari eta ondoko demokrazia aldiari buruzkoak batez ere, komunikabide desberdinetako informazioa bildu, landu eta interpretatuz. Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko Euskal Herriko historiari buruzko oinarrizko terminoen zerrenda bat egitea. Komunikazio teknikak Euskal Herriko Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko gertaera historiko edo lekuren bateko errealitateren bai buruz, zuzeneko edo zeharkako iturriak, agiri bidezkoak nahiz ahozkoak, erabiliz ikerketa bat egin eta haren emaitzak eta ondorioak, euskarri eta adierazkera desberdinetan panela, murala, diaporama, ahozko azalpena... azaltzea eta formulatzea. Euskal Herriko Trantsizioari eta ondoko demokrazia aldiari buruzko norberaren ideiak zorroztasunez, funtsez eta errespetuz adieraztea, iraganeko edo oraingo arazoren bati buruz, eztabaida, solasaldi, simulazio edo dramatizazioaren bidez, hizkuntza sexistarik erabili gabe.

Historia batxilergoa 2

erein

197

c. Jarrerazkoak Historiaren ezaguerari dagozkion balioak eta jarrerak Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiari buruzko interesa eta jakinmina piztea Euskal Herriko oraina ulertzeko bitarteko gisa, eta, iturri historikoak aztertzeko eta interpretatzeko orduan zorrotz eta objektibotasunez jokatzea, adierazpen sinplistak eta ikusmolde historiko partzialak (etnozentrikoak, eurozentrikoak edo androzentrikoak) bazterturik. Ikuspegi eta interpretazio desberdinen behin-behinekotasunagatik eta erlatibotasunagatik eta ondorioak etengabe berritu eta berriro landu beharragatik, Trantsizioaren eta ondoko demokrazia aldiaren historiaren ezagutzak duen berariazkotasunaz jabetzea, eta horri buruzko ideiak berrikustea eta aurreiritziak eta estereotipoak zuzentzea. Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko Euskal Herriko agiri ondarea ezagutzeko jakin-mina. Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko balioak eta jarrerak Euskal Herrian Trantsizioan eta ondoko demokrazia aldian zehar pertsonek eta kolektiboek azaldutako bizimodu, sineste eta jarrerekiko tolerantzia, begirunea eta balorazio kritikoa. Euskal Herriko Trantsizio garaian eta ondoko demokrazia aldian eragina izan zuten gertaera politiko, sozial, ekonomiko edo kulturalen enpatiazko analisia egiteko prest egotea. Emakumeek presentzia izan duten edota gaur egun ere presentzia duten esparruak (etxeko lanak, sufragismoa, feminismoa...) azterketa historikoen eremuan sartu izana aintzat hartzea eta esparru publikoetatik nahiz ikerkuntza historiografikoetatik ere kendu edo marjinatu izanaren kausak analizatzea. Arazoak eta gatazkak konpontzeko jarrerarik lagungarrienak elkarrizketa eta eztabaida direla baloratzea eta, era berean, intolerantzia eta indarkeria gaitzestea, eta aniztasuna eta besteen iritziak gizarte-bizitzako oinarrizko elementutzat hartzea. Giza eskubideak eta pertsonen eta herrien printzipio demokratikoak inoiz amaitu ez den lorpen historiko gisa positiboki baloratu eta defendatzea, eta sexua, arraza, nazionalitatea, erlijioa, sinesmena, gaixotasuna, elbarritasuna edo beste edozein zirkunstantzia sozial edo pertsonal dela eta, edozein bereizkeria aktiboki gaitzestea. Kultur adierazpenak norbanakoarentzat eta gizartearentzat aberastasun iturri diren heinean baloratzea. Parte hartzearen aldeko balioak eta jarrerak 1. Trantsizioan zehar herritarrak gai kolektiboetan eta bakearen, justiziaren eta berdintasunaren aldeko, eta bizi-baldintzak eta ingurumena hobetzeko proiektu eta ekintzetan ekinez parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea. 2. Gure kultur ondare historikoa orokorrean, eta eskualdekoa eta udalekoa partikularki, ezagutzeko, babesteko eta zaintzeko interesa, helburu horretarako jardueretan eta talde antolatuetan parte hartuz. 3. Garapen bidean bazterturik dauden herri, eskualde eta sektore edo kolektiboekiko proiektu solidarioetan lankidetza eta laguntza eskainiz edo ikasgelako lan konkretuen bidez, ikastetxean edo udalean sustatu litezkeen proiektu eta programetan ekinez parte hartzeko prest egotea.
Historia batxilergoa 2 erein 198

Zehar-lerroak Emakumea XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpidea Trantsizio garian eta ondoko demokrazia aldian zehar Euskal Herrian eta Espainian ekonomian, politikan eta gizartean izan ziren aldakuntzak eta haietan izan ziren gertaera eta prozesu politiko, ekonomiko, sozial, ingurumeneko eta kultural garrantzitsuenak eta haien protagonistak kontuan hartu eta kronologian eta espazioan eta nazioarteko testuinguruan kokatuko dituen oinarrizko eskema historiko bat moldatu eta azaltzea. Espainia eta Euskal Herriko lurraldeek Trantsizioan zehar eta ondoko demokrazia aldian izan zituzten harremanen eta loturen bilakaera aztertu eta, eta haren garapenaren historian zehar izandako arazoen eta haiei emandako irtenbideen kausak aztertzea. Euskal Herriko Trantsizio garaiaren eta ondoko demokrazia aldiaren barnenortasun askotariko, konplexu eta heterogeneoan faktore historiko askoren eragina ezagutzen jakitea, ikusmolde laburtzaileak eta estereotipatuak gainditzea, eta prozesu desberdin horiek eta beren bilakaera erritmo desberdinak ezagutzea. Euskal Herriko Trantsizioaren eta ondoko demokrazia aldiaren historia ikertzeko metodoa, eta haren faseak, ikerketa proiektuetan aplikatzea banaka edo taldean, lehen edo bigarren mailako iturriez baliatuz. Garapena eta azalpena Irizpide honen bitartez, Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko Euskal Herriaren izaera moldatuz eta eratuz doazen zantzurik adierazgarrienak, bere osotasunean, espresiobide sinpleak erabiliz ezagutzeko, ordenatzeko eta elkarrekin lotzeko ikasleak zenbateraino gai diren ikusi nahi da; ea gai diren gertaera eta prozesu historiko horietan eragina duten gertaera eta prozesu sozial, juridiko, politiko, ekonomiko, ingurumeneko, kultural eta bestelakoen arteko loturak aztertzeko, eta faktore horiek inguruko egoera historikoekin lotzeko. Eta bereziki, ikasleek historian izandako une desberdinetan herriek jokatutako zeregina baloratzen duten ikustea ere interesgarria izango litzateke, bai eta pertsonaia historiko garrantzitsuenak ezagutzen eta bakoitzari dagokion interesekin erlazionatzeko gai ote diren ere.

Gaur egun Euskal Herria eta Espainia osatzen duten lurraldeen artean, kapitulu honetan aztertzen den garaian zehar izandako erlazio-mota desberdin eta konplexuak (entitate politiko desberdinak izatea, lotura pertsonalak, Gaztelarako integrazioa, konkistak, itunak, eta abar) ulertzeko eta laburbiltzeko ikasleak duen gaitasuna baloratu nahi da. Era berean, izan ziren gatazken arrazoiak, garapena, oztopoak eta gatazka horiek gainditzeko prozesuak ikasleek zein neurritan bereizten dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gainera, garrantzitsua da jakitea ea ikasleak ohartzen diren XX. mendean eta gaur egun prozesu horietan sortu ziren edo prozesu horiekin zerikusi zuzena duten elementuak badirela.

Ikaslea bere azalpenetan eta komunikazioetan historiaren analisiaren ikusmolde sinplista, kritikarik gabe edo pobretzaileak baino harago iristeko gai den egiaztatu nahi da; ea Euskal Herriko Trantsizio garaiaren eta ondoko demokrazia aldiaren berezitasunak -lurralde batetik besterakoak, landa eremuetatik hirietarakoak, kostaldetik mendialdera eta barne aldera bitartekoak, bereizteko gai den; ea ulertzen dituen herri baten nortasuna definitzean gertatuz doazen etengabeko aldaketa eta bilakaera prozesu eta erritmo desberdinak, bestelako gizartetako errealitate sozialen eta espazialen eragina, kanpoko faktoreen eragin positiboa eta beste kulturetatik egindako ekarpen positiboak.

Irizpide honen bitartez, ikasleak metodo historikoaren faseak egoki erabiltzen ote dituen ebaluatu nahi da (ikerketaren objektua eta esparrua identifikatzea, hipotesia formulatzea, informazioa bilatu eta tratatzea, argibide prozedurak aplikatzea eta emaitzen berri ematea), eta historialariaren prozedura, teknika eta baliabide propioak erabiltzen ote dituen ere bai; eta hori zenbaterainoko autonomiaz eta modu kritiko eta zorrotzez egiten duen jakin nahi da. Bestalde, lehen eta bigarren mailako iturrietatik Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko tokiko historia garaikideari buruzko informazio historiko adierazgarria erdiesteko, hala nola informazioa lortzeko eta tratatzeko bere tresnak eta estrategiak (udaleko nahiz eskualdeko agiritegiak bisitatzea, pertsonei elkarrizketak egitea,
erein 199

Historia batxilergoa 2

galdesortak diseinatzea, fitxak lantzea, eta abar) prestatzeko gaitasuna zenbateraino landu duen egiaztatu nahi da. Horrez gainera, informazioa bilatzeko eta tratatzeko, eta gero haren emaitzak eta bere lanen ondorioak aurkezteko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen zenbateko trebetasuna duen egiaztatu nahi da. Euskal Herriko Trantsizioa eta ondoko demokrazia aldia eragin zuten kausak eta haien arteko loturak identifikatzea eta horietako batzuek beren garaian eta historian izan duten garrantzia baloratzea. Euskal Herriko Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko gertaera historikoen kausen aniztasuna ikusten badakien, eta gertaera horien zirkunstantzien azaleko azalpena askietsi gabe pertsonen erantzukizuna baloratzen badakien, eta enpatiazko analisi bat eginez garai hartako ikuspegien eta denborak ematen duen ikuspegiaren arteko aldea ikusteko gai den egiaztatu nahi da. Era berean, interesgarria da egiaztatzea Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko gertaera historikoetan aurkitzen ote duen geroko egoeren edota gaur bertakoen aurrekaririk eta ea gai den gertaera adierazgarriei dagokienez kausa-ondorio harremanak koherentziaz antolatzeko eta ea jabetu den prozesu historikoaren ideiaz. Euskal Herriko Trantsizio garaiari eta ondoko demokrazia aldiari buruzko hiztegiari dagokionez, ikasleak duen aberastasuna eta testuinguru historiko desberdinetan erabiltzeko moduaren egokitasuna neurtu nahi dira, testuinguru historiko desberdinei buruzko azalpenak emateko orduan bereziki. Gainera, komunikatzeko modu desberdinetan espresiobide eta balorazio sexista, gutxiespenezko edo diskriminatzailerik gabeko hizkuntza erabiltzen dakien ebaluatu nahi da.

Euskal Herriko Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko historiografiaren hiztegi egokia eta oinarrizko kontzeptuak erabiltzea eta azalpenetan, lanetan eta emaitzen berri ematean behar bezala aplikatzea. Euskal Herriko Trantsizio garaiko eta ondoko demokrazia aldiko kulturaren adierazpen garrantzitsuak ezagutzea, bere garaian kokatzea eta deskribatzea, testuinguru historikoarekin dituzten harremanak aztertuz eta giza kultura unibertsalari egindako ekarpena azalduz eta irauteko edota berreskuratzeko dauden zailtasunak eta gorabeherak baloratuz.

Irizpide honen bitartez, ikasleak Euskal Herriko Trantsizio garaian eta ondoko demokrazia aldian diren eta diren kulturazko adierazpenak literaturazkoak, zientziazkoak eta teknikazkoak adierazteko, haien ezaugarri bereziak eta aldaerak azaltzeko eta Espainiako eta Euskal Herriko gaur egungo gizartearekin duten erlazioa azaltzeko gai diren egiaztatu nahi da. Eta ea gai diren euskal kulturaren ezaugarri bereziak eta bestelako kultur esparruetatik hartu eta beren ekarpenekin, trukearekin eta maileguekin denboran zehar hura aberastu duten edukiak bereizteko.

Material eta baliabide osagarriak Gai honetako hainbat alderdi argitzeko film hau erabil daiteke: La muerte de Mikel Zuzendaria: Imanol Uribe. Gidoia: Jos Angel Rebolledo eta Imanol Uribe. Aktoreak: Imanol Arias, Montserrat Salvador, Fama, Amaia Lasa. . Iraupena: 88 minutu. Ekoizpen urtea: 1984. Argumentuaren laburpena Filmak Euskal Herriko kostaldeko herri txiki bateko botikari gazte baten (Mikelen) bizitza eta erabat argitu gabeko heriotzat erakusten digu. Gertakizunean, maisutasun handiz bilbatzen dira Trantsizioaren garaiko eta demokraziaren hasierako euskal gizarteko zenbait elementu gatazkatsu, hala nola protagonistaren militantzia, abertzalea, homosexualitatea ezkonduta egon arren, edota, adibidez, trabesti batekin bizi duen abentura.
Historia batxilergoa 2 erein 200

Eduki eta kontzeptuen programa ofizialaren eta liburuaren gaikako antolaketaren arteko konparaziozko koadroa
Dekretua Eduki eta kontzeptuen blokeak Kapitulu edo atalak Eduki eta kontzeptuen blokeak Zergatik ikasten da herrialde baten historia? Testu liburuaren programa Kapitulu edo atalak Prozedurazkoak Jarrerazkoak Zehar-lerroak Koroaren eragina lurraldean monarkia tradizionaletan. historia bera ote da?

Zergatik ikasten da Testu historiko herrialde baten baten analisia (I). historia? Zer aztertzen du herrialde baten historiak? Historia berregitean sortzen diren oztopoen adibide bat.

1. Blokea. Historiaurrea eta Antzinaroa.

Iberiako Penintsulako hominizazio prozesua Aurkikuntza berriak eta gizakien lehen agerraldiak Euskal Herrian Nekazari eta abeltzain gizarteak eta metalurgiaren garapena Indoeuropar migrazioak eta kartagotar eta greziar kolonizazioak. leinu baskoien jatorria eta aniztasuna. Iberiako penintsulako herri indigenak: Erromatartze prozesua Hispanian. Vasconiaren erromatar kolonizazio gorabeheratsua. Antzinaroko azken aldiko mundua Iberiako penintsulan Erromatar Inperioaren krisialdia Bisigodoen monarkia. Baskonia-Akitania, bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean.

1. Blokea. Historiaurrea eta Antzinaroa.

Hominizazio prozesua Iberiar Penintsulako hominizazio prozesua Aurkikuntza berriak eta gizakien lehen agerraldiak Euskal Herrian Nekazari eta abeltzain gizarteak eta metalurgiaren garapena Indoeuropar migrazioak eta lehenengo kolonizazioak Garai protohistorikoak: kartagotarren eta greziarren kolonizazioak. Iberiako penintsulako herri indigenak: leinu baskoien jatorria eta aniztasuna. Erromatartze prozesua Hispanian. Antzinaroko azken aldiko mundua Iberiako penintsulan Erromatar Inperioaren krisialdia Bisigodoen monarkia. Baskonia-Akitania, bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean.

Dokumentu historiko baten azalpena (II) Dokumentu historiko baten azalpena (III) Dokumentu historiko baten azalpena (IV)

Artearen sorrera Emakumea historiaurrean eta historiaren hasieran Emakumea Hispanian erromatar garaiaren azken aldean. Erromanizazioa: Erromaren eragina gaurko Euskal Herriaren lurraldean.

Historia batxilergoa 2

erein

201

2. Blokea. Erdi Al-Andalus. Aroko Ekonomia eta hiri gizarteak garapena. Kultura eta zientzien oparotasuna eta aniztasuna andalusiar gizartean: Islamaren presentzia Euskal Herrian. Lehenengo erresuma kristauetatik lurralde hedapenera eta birpopulaketara. Nafar erresumako eta euskal jaurerrietako lurralde antolamenduaren bilakaera Landa ekonomia, hiribilduen sorrera eta merkataritza. Gizartea, eguneroko bizitza eta pentsamoldeak. Kultura eta artea Santiago bidean: Erdiaroko azken aldiko krisia krisi ekonomikoa eta demografikoa, gizarte matxinadak eta bando arteko gerrak. Antolakuntza politikoa eta instituzionala. Mediterraneora eta Atlantikora zabaltzea. Kultura hirietan: Errege Katolikoak: estatu moderno baterako oinarriak, Granadako konkista, eta Nafarroako erresumaren anexioa. Nafarroako Erreinua Euskal Herri Kontinentalean Amerikaren konkista:

2. Blokea. Erdi Aroko gizarteak

Al-Andalus Ekonomia eta hiri garapena. Kultur eta zientzia aniztasuna eta distira. Islamaren presentzia Euskal Herrian. Lehenengo erresuma kristauetatik lurralde hedapenera eta birpopulaketara. Lehen kristau erresumen eraketa eta zabalkundearen hasiera. Nafar erresumako eta euskal jaurerrietako lurralde antolamenduaren bilakaera Landa ekonomia, hiribilduen sorrera eta merkataritza. Gizartea, eguneroko bizitza eta pentsamoldeak. Kultura eta artea Santiago bidean: Erdiaroko azken aldiko krisia Krisi ekonomikoa eta demografikoa. Antolakuntza politiko eta instituzionala. Gizarte aldaketen garaiak: Mediterraneoko eta Atlantikoko zabalkundeak Kultura hirietan. Errege Katolikoak Estatu moderno bat eratzeko oinarriak: Nafarroako Erreinua Euskal Herri Kontinentalean Amerikaren konkista:

Testu baten iruzkina. Mintzaldia (I) Mintzaldia (II) Plan baten prestakuntza . Mintzaldia (III) Garapena antolatzen eta idazten.

Emakumea eta familia musulman kulturan. Emakumea Erdi Aroan. Herri altxamenduak: Bandoen arteko borrokak: Isabel Katolikoa, gobernatu zuen erregina bat.

Historia batxilergoa 2

erein

202

3. Blokea. Gizarte modernoak: Inperio aldia eta Antzinako Erregimena.

Habsburgotarren Espainietako eredu plural eta deszentralizatua. Karlos V.aren inperiotik XVII. mendeko beheraldira eta krisira. Foruak eta Foraltasuna: Kolonizazioa eta kolonietako inperioaren ustiapena: XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako oinarri ekonomikoak eta gizarte mugimenduak eta matxinadak Euskal Herrian eta Espainiako Koroan. Eguneroko bizimodua Inkisizioaren garaian. Kultura eta zientzia Berpizkundean eta Barrokoan. Espainiako Urrezko Mendea Borboien absolutismoa: Despotismo Ilustratua, zentralizazio politikoa eta estatuaren eta administrazioaren erreforma. Euskal ilustratuak. Modernizazio ekonomikoa lortzeko saiakuntzak. Foru erregimenak eta administrazio autonomia Borboien garaian. Antzinako Erregimenaren krisia: Independentziako Gerra eta Cadizko Konstituzioa. Absolutismoaren itzulera. Amerikaren askakuntza. Frantziako Iraultzaren

3. Blokea. Gizarte modernoak: Inperio aldia eta Antzinako Erregimena.

1. Habsburgotarren Espainietako eredu plural eta deszentralizatua. a. Inperio bat, Espainia? b. Foruak eta Foraltasuna: c. Kolonizazioa eta kolonietako inperioaren ustiapena: 2. XVI, XVII eta XVIII. mendeetako oinarri ekonomikoak eta mugimenduak a. Ekonomia XVI. mendetik XVII.erako igarobidean. b. Gizarte mugimenduak eta erreboltak: c. Urrezko Mendeko kultura eta zientzia:

Mintzaldia, IV Ondorioa idatzi. Iruzkina eta mintzaldia bat egitea

Emakumea eta familia foru sisteman. Euskal emakumea, europar emakumea Espainiako Inkisizioa.

4. Blokea. XVIII. mendea eta Antzinako Erregimenaren krisia

4. Blokea. XVIII. mendea eta Antzinako Erregimenaren krisia

1. Borboien Mapa Foru absolutismoa historiko erregimenak a. Borboien baten analisia eta erregimen absolutismoa horiek espainiar b. Despotismo koroan ilustratua: txertakuntza. c. Modernizazio Baionako ekonomikoa lortzeko Estatututik saiakuntzak. Donostia 2. Antzinako hartzera. Erregimenaren krisia: a. Antzinako Erregimenaren krisia b. Atzerriko liskarren eraginak: Frantziako Iraultza. c. Cadizko Konstituzioa

Historia batxilergoa 2

erein

203

eragina Euskal Herrian: Foruen ezeztatzea Iparraldean, Konbentzioko Gerra eta Zamakolada.

5. Blokea. Estatu Liberala eratzea (1833 1874).

Iraultza liberala eta estatuaren erreformak Karlistaldien mapa. Foru araubidearen aldaketak eta ezereztea Kontzertu ekonomikoa Aldaketa ekonomikoak, politikoak eta sozialak Gizarte mugimenduak eta erreboltak: Nekazarien mugimenduaren hasiera Erromantizismoa eta nazio nortasunezko kultura susperraldiak Krisi politikoa eta Sei Urteko Demokrazia Aldia (1868-1874)

5. Blokea. Estatu liberalaren eraketa

1. Iraultza liberala eta estatuaren erreformak a. Iraultza liberalaren bide luze gogorra b. Hamarraldi higuingarria (18231833): c. Karlistaldiak eta Karlistaldien ondorioak: d. Foru araubidearen aldaketak eta ezeztatzea: 2. Aldaketa ekonomikoak, politikoak eta sozialak a. Aldaketa demografikoak b. Aldaketa politikoak eta administrazioaren aldaketak c. Ekonomia mailako aldaketak:: nekazaritza: d. Industriaren garapena e. Merkataritzaren sektorea eta finantzen mundua f. Langile mugimenduaren hasiera G. Erromantizismoa eta nazio nortasunezko kultura susperraldiak 3. Krisi politikoa eta Sei Urteko Demokrazia Aldia (1868-1874) a. 1868ko krisi politikoa: b. Bigarren Karlistaldia eta Errepublika 1. Errestaurazioaren sistema, 98ko krisia eta saio erregenerazionistak (1874-1923)
erein

Mapa historiko baten analisia (III) Presta ezazu mintzaldi bat dokumentu honetan oinarrituta. Konstituzioar en analisia

Konstituzionalismoa XIX. mendean zehar. Emakumea iraultza liberalaren gizaldian. Lurralde eta politika antolamenduar en alternatiba berriak: zentralismoa, federalismoa eta kantonalismoa.

6. Blokea. Errestaurazioa eta sistema politikoaren krisia.


Historia batxilergoa 2

1868ko krisi politikoa Primo de Riveraren diktadura amaitzen da. Euskal

6. Blokea. Errestaurazioa eta sistema politikoaren krisia.

Prestatu mintzaldi bat ondorengo esaldia abiaburutzat

Sufragismoa eta feminismoa Prentsaren eragina iritzi indar moduan


204

abertzaletasunaren sorrera eta bilakaera Demografiaren bilakabidea eta lurraldeen arteko ekonomia desorekak Industrializazioa Euskal Herrian Gizarte aldaketak Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian eta Espainian.

a. Cnovasek espainiar Estatuan abiarazitako sistemaren oinarriak b. c. Krisialdi politiko eta soziala d. Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) e. Errestaurazioaren eragina euskal lurraldeetan f. Euskal abertzaletasunaren sorrera eta bilakaera 2. Demografiaren bilakabidea eta lurralde desorekak. a. Demografiaren bilakabidea eta lurraldeen arteko ekonomia desorekak b. Gizarte aldaketak c. Langile mugimendua eta errepublikazaletasuna 1. Errepublikaren esperientzia. lortutakoak eta arazoak. a. Errepublikaren hasiera eta arazo politikoa b. Biurteko Erreformazale Aurrerazalea (1931 1933) c. Errepublikanoen kontraerreforma (1933-1936) 2. Gerra Zibila. a. Gerra piztu zuten faktoreak b. Gerraren bilakaera eta nazioartekotzea c. Gerra Euskal Herrian. 3. Euskal Autonomia Estatutua. a. Aldez aurrekoak eta egoera politikoa b. Lehenengo autonomia proiektuak c. 1936ko autonomia estatutua 4. Abangoardia literario eta artistikoak. a. Abangoardien artea
erein

hartuz: Testu historiko baten analisia (I).

7. Blokea. II. Errepublika eta gerra zibila.

Errepublikaren 7. Blokea. esperientzia. II. Errepublika lortutakoak eta eta gerra zibila. arazoak. Espainiako Gerra Zibila Gerraren bilakaera eta nazioartekotzea Independentziako Gerra: Euskal Autonomia Estatutua. Abangoardia literario eta artistikoak.

Iragarki kartel bat interpretatzea Mapa historiko baten analisia (I) Iragarki kartel bat interpretatzea Bi dokumentu edo gehiago alderatu: Picassoren Gernika

Emakumea Espainian XX. mendeko lehenengo erdialdean Propaganda politikoaren batbateko garrantzia: kartela Euskal nazionalismoare n sinboloak eta mitoak.

Historia batxilergoa 2

205

b. Arkitektura

8. Blokea: Diktadura Frankista.

Erregimen 8. Blokea: frankistaren oinarri Frankoren politiko, sozial eta diktadura: kulturazkoak. Garapena eta nazioarteko harremanak. Erbestea, liskarrak eta oposizio mugimenduak. Autarkia, egonkortasun plana eta garapen planak. Hirurogeiko eta hirurogeitamarreko hamarraldietako espainiar gizartearen modernizatzea. Eliza katolikoa diktadura garaian. Erregimenaren krisia. Hego aldeko Euskal Herria Diktadurapean. Errepresioa, kolaborazioa eta erresistentzia. Eusko Jaurlaritza erbestean. Aldaketa sozioekonomikoak, kooperatibismoa, inmigrazioa eta hirigintza. Eguneroko bizitza. Euskal kultura frankismoaren garaian: euskara, hezkuntza, literatura, artea, musika. Herri kultura.

1. Frankismoa: a. Frankismoaren oinarriak. b. Garapena eta nazioarteko harremanak. c. Autarkia. d. Modernizazioa: 60-70eko hamarraldiak. e. Oposizioaren hazkuntza eta sistemaren krisia. 2. Euskal Herriak Diktadurapean: a. Menderakuntzaren ondorioak. b. Herrialdearen eraldatzea. c. Erregimenari emandako erantzuna. d. Euskal kultura frankismoaren garaian.

Grafikoen analisia (I). Grafikoen analisia (II).

Diktaduraren balioak: instituzioak eta diktaduraren mantentzea. Euskal kultura frankismoaren garaian.

9. Blokea: Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian eta Espainian.

Trantsizio politikoa. 1978ko Konstituzioa eta Autonomien Estatua. Aldizkatze sistema, aldakuntza sozioekonomikoak eta Europan sartzea. Trantsizioa Euskal Herrian. Gernikako Estatutua eta Lurralde Historikoaren

9. Blokea: Trantsizioa eta demokrazia Euskal Herrian eta Espainian.

1. Trantsizio politikoa: a. Hasiera eta trantsizio politikoa (19751977). b. 1978ko Konstituzioa. Demokraziaren bilakaera, legegintzaldiak. 2. Trantsizio politikoa eta demokrazia Euskal Herria: a. Francoren heriotzaren ondorengo
erein

Mintzaldia nola prestatu hainbat informazio iturritatik abiatuta. Mintzaldia nola prestatu hainbat informazio iturritatik abiatuta.

Otsailaren 23ko Estatu Kolpea. Emakumea XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran

Historia batxilergoa 2

206

Legea. Nafarroako Foruaren hobekuntza. Bortxakeria eta bizikidetzaren eta politikaren normalizaziorako arazoak. Euskal Herriko krisi ekonomikotik ongizatearen estatura eta informazioaren gizartera. Gizarte eta politika mugimendu zaharrak eta berriak. Euskal kultura eta nazioarteko kultura.

panorama. b. Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foruaren Hobekuntza. c. Bortxakeria eta bizikidetza normalizatzeko arazoak. d. Euskal ekonomia trantsizioaren garaian. e. Gizarte eta politika mugimendu zaharrak eta berriak. f. XX. mendearen azken laurdeneko kultura.

Historia batxilergoa 2

erein

207

You might also like