Irailak 17

2011

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN
SAVINGS BANKS IN THE BASQUE FINANCIAL SYSTEM (basque) LAS CAJAS / KUTXA BANK EN EL SISTEMA FINANCIERO VASCO (vasco)

Working Paper
As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion of EKAI Center. Las opiniones recogidas en este documento no comprometen en ningún caso a las entidades colaboradoras

Ekai Center Innovating Public Policy Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain)

www.ekaicenter.eu

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN

Euskal Finantz Egituran Euskal Kutxek /Kutxa Bank-ek izan behar duten lekuaz:

1. Euskal Kutxen Batzar Nagusiek azkenean onartuko duten testua astiroago
aztertu beharko dugu, jakina. Hala ere, Proiektu honetan EKAI Center-en ustez azaltzen ziren arrisku instituzionalik nabarienak eta larrienak gainditu direla ematen du. Zorionak ematen diegu horrexegatik azken orduko hitzarmenean parte hartu duten guztiei eta, jakina, euskal gizarteari oro har. Ziurtzat jotzen dugu ere Egitasmoa onartua izateko beharrezkoa zen kontsentsu maila lortu dela.

2. EKAI Center ez da ez alderdi politiko bat, ez eta sindikatu bat ere. Beraz, orain
arteko prozesuaren azterketa eta azalpenari arreta gehiago emateko asmorik ez dugu. Ez da guri dagokigun eginkizuna. Nahiago dugu etorkizuneko kontuetan aritzea eta, batez ere, Kutxa Bank-en estrategi bilakaeraren gakoetan, euskal politika sozio-ekonomikoen ikuspuntutik.

3. Hasteko, euskal aurrezki kutxen neurria eta Euskal Herrian duten merkatukuota kontutan harturik, bai eta haien gaineko zaintza publikoaren garrantzia ere, aurrezki kutxen eraketa instituzionala, helburu eta estrategiak euskal politika ekonomikoan garrantzi nabaria duten arloak dira. Azken

hamarkadetan, beharbada, garrantzi hau ez da horren nabaria izan, euskal egitura sozio-ekonomikoaren aurrean aurrezki kutxek izan dituzten helburuen egonkortasunagatik. Baina aurrezki kutxen –Kutxa Bank-en- jardueraz gure
EKAI Center
Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain) Tel: +34 943 250104 e-mail: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu

2

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN

agintari politikoek duten ardura nabaria da momentu honetan. Hiru euskal aurrezki kutxen integrazioarekin batera, kutxen jardueraren betiko hedapen estrategiak sakonki berraztertzea proposatzen ari da eta.

4. Espainia eta Europako finantza sektorearen egoera kontutan harturik, argi
dago garrantzi handikoa dela, aurrezki kutxen arduradunek behin eta berriz azaldu duten moduan, Kutxa Bank erakunde indartsua eta kaudimenduna izatea. Indartsua, batez ere, finantza sektorean aurreikusten diren

konbultsioen ondorioz etorri behar diren erasoei aurre egiteko.

5. Hori bai, gure ustez, argi eta garbi ezberdindu behar ditugu erakunde indartsua
eta erakunde handiaren kontzeptuak. Gehiegi hitz egiten ari gara “banku handi bat” eratzeaz eta, gure ustez, ez dugu horrenbeste behar “banku handi bat”. Batez ere, “banku on bat” da behar duguna.

6. Egia da aurreko kutxak baino handiagoak diren bankuez betetzen ari dela
Espainiako finantza merkatua. Baina, argi esan behar dugu, handiak diren “banku txarrez” betetzen ari da. Zer martxan jartzen ari diren bateratze prozesuak ez dira martxan jartzen ari handiagoak izanik efizienteagoak diren erakundeak eratzeko, baizik eta –argi eta garbi esan behar dugu- epe laburreko kolapsoak ekiditeko, aktibo toxikoak handiagoak diren erakundetan kokatuz. Baina, tamalez, aktibo toxikoak bertan daude, nahiz eta balantze baten edo beste baten barne kokatu.

7. Testuinguru honetan, ez dugu ahaztu behar uztailaren 9an Vital Kutxako
Lehendakariak EL PAIS egunkariari egindako adierazpenak. Hauxe da zehatz mehatz Carlos Zapaterok esandakoa: “Bokazioagatik egiten da bategite hau, eta ez –beste erakunde batzuetan gertatzen den moduan- beharrezkoa

EKAI Center
Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain) Tel: +34 943 250104 e-mail: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu

3

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN

izateagatik. Kaudimendunak, errentagarriak, likidezia dutenak eta oso ondo kokaturik dauden hiru kutxen bategitea da”.

8. Iritzi hau espresuki berretsi zuen Kutxako Lehendakariak irailak 15ean BERRIA
egunkariak antolaturiko mahai-inguruan. Hori bai, kutxen integrazioa beharrezkoa ez izatea, bere ustez, “epe laburreko” kontua dela azalduz.

9. Hau horrela izanik, gauza nabaria dirudi, behintzat, hedapenerako estrategiak
martxan jartzeko orduan zuhurtasun osoz jokatu behar izateak. Eta ez dago guztiz argi gure kutxen arduradunen oraingo jarrera hori denik.

10. Adibide gisa, Abuztuaren 28an, NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariari egindako
adierazpenetan, hauxe da Fernando Martinez-Jorcanok, Kutxako Zuzendari Orokorrak esan zuena: “Datozen bi urte hauetan azaldu behar diren aukerak aprobetxatzeko orduan protagonistak izan nahi dugu”.

11. Egia da Espainiako gaur eguneko merkatuan “inbertitzeko aukera” asko egongo
direla, Euskal Herritik kanpoko merkatu kuotak merke erosteko. Baina ez dugu ahaztu behar estrategia honen bidez “banku txarrak” erosiko ditugula nahita nahiez. Egoera zailean dauden banku asko erosi eta hau denaren ondorioa banku on bat izatea eta ez banku handi eta txar bat oso erronka zaila da eta ondo kudeatzen jakin behar dena.

12. Hiru kutxen integrazioa –epe laburrera behintzat- ez bada ekonomi ikuspegitik
beharrezkoa, gauza nabaria da are gutxiago izango direla beharrezkoak neurria handitzeko asmoz hemendik aurrerako beste operazio horiek, egoera zailean dauden bankuak erosiz Euskal Herritik kanpo merkatu kuotak eskuratzeko.

EKAI Center
Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain) Tel: +34 943 250104 e-mail: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu

4

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN

13. Gure iritziz, Kutxa Bank-ek ez dio estrategia honi lehentasuna eman behar.
Bere aktiborik handiena Euskal Herriko egitura sozio-ekonomikoan dituen sustraiak dira. Aurrezki-kutxa izateari eta inguruan duen sustraitzeari esker bihurtu da erakunde indartsu eta kaudimenduna. Funtsezko aktiboa den inguruarekiko harremana ez dugu ahultzen utzi behar, ekonomi eta finantz arloan duen garrantzia ahazteagatik. Inbertitzeko aukerak bilatu eta aprobetxatu behar ditu Kutxa Bankek, jakina. Baina, batez ere, finantz egoera zailean dauden milaka autonomo eta enpresa txiki eta ertainetan, haien jarduera aurrera ateratzeko interesgarriak diren ideia edo proiektuak dituztenak.

14. Finantz erakundeak erosiz azeleraturiko hazkunderako estrategia hori
beharrezkoa ez bada, zergatik eman behar diogu lehentasuna? Ziur asko, finantza sektorean gure kutxek / Kutxa Bank-ek lortzen duten neurria lehenesten ari garelako, eta ez euskal egitura sozio-ekonomikoaren garapena sustatzeko haien oinarrizko helburua.

Lehentasun hauek, tamalez, ohikoak dira finantza sektorean eta bat datoz sektore honen parte handi baten azken hamarkada hauetako norabide okerrarekin, ekonomia errealaren zerbitzuan dagoen tresna izatetik finantza sektorea bera berezko helburua bihurtzera edo, nahiago baduzue, “paperezko ekonomiaren” zerbitzura jartzera.

15. Konbultsio egoeran daude banku handiak Mendebalde osoan. Eta, batez ere,
ekonomia errealetik aldentzeagatik izan da. Hazkundea eta epe motzeko etekinei lehentasuna emateagatik, jardueraren seriotasunari eta familiak, enpresak eta erakunde publikoekin duten konpromisoari baino gehiago.

EKAI Center
Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain) Tel: +34 943 250104 e-mail: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu

5

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN

16. EKAI Center-en uste dugu momenturik txarrena dela “kultura finantzario”
horren norabide berdina hartzeko. Kultura hau dabil, hain zuzen, Mendebalde osoa amildegira eramaten. Finantz erakundeen exekutiboen helburua ez da finantza merkatua bera izan behar. Haien helburua egitura sozio-ekonomikoa izan behar da. Indartsu bihurtu haien bezeroak diren familiak, autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak indartsu bihurtzen direlako. Eta garapen sozioekonomikorako egin behar duten ekarpenaren bidez.

17. Gogoratu behar ditugu, batez ere, krisialdi honetatik denok ateratzen ari garen
ondorioak. “Errotutako” finantza erakundeak –aurrezki kutxak eta banku kooperatiboak- banku pribatuak baino askoz hobe kokatuta daude krisialdi honen aurrean. Espainiako aurrezki kutxak berezko azterketa eskatzen duen salbuespena baino ez dira.

18. Honen arrazoia nabaria da: Errotutako finantza erakundeak lotuago daude
ekonomia errealarekin, familiekin eta enpresekin. Eta erakunde hauetako batzuk dituzten arazoen arrazoia, banku pribatuen imitazioaren ondorioa izaten ari dira. Batez ere hazkundearekiko, finantz-merkatuan egindako inbertsioekiko edo ezagunak ez diren esparru geografikoetara egindako mugimenduekiko obsesioagatik

19. Gure ustez, funtsezkoa da gure arduradun politiko eta Kutxa Bank-eko
exekutiboen artean, hausnarketa sakon bat gauzatzea Kutxa Bankek euskal finantza egituran izan behar duen lekuari buruz.

20. Zentzu honetan, garrantzi handikoa da gure arduradun politikoak, bai eta Kutxa
Bank-eko exekutiboak ere, oso kontutan hartzea, hasteko, kutxek duten berezko ekonomi eta finantza balioa. Eta balio hori, hain zuzen, aurrezki kutxak izateagatik eta inguruan duten sustraitzeagatik lortu dutela ere.
EKAI Center
Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain) Tel: +34 943 250104 e-mail: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu

6

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN

21. Esparru zehatz batzuetan gai honi buruz dauden konplexu ideologikoak
gainditzea garrantzi handiko kontua da. Efizientziari buruz jabetza publiko, pribatu edo mutualistaren artean dagoen dialektika oso irizpide ezberdinak jarraitzen ditu finantza sektorean eta lehia librean dauden sektoreetan. Bankugintzak duen izaera estrategikoarekin batera, hauxe da Europako

herrialde zentralek eta garatuenek “sustraitutako” erakundeen alde (aurrezki kutxak eta banku kooperatiboak) apustu argia egitearen arrazoia. Erakunde hauek, banka pribatuaren aurrean finantza sektorean duten partaidetza gehiengozkoa dela ziurtatuz.

22. Argi eta garbi esan behar dugu. Hainbat ikerketak erakutsi duen moduan,
banku pribatuak ez dira ez eraginkorragoak eta ez efizienteagoak banku kooperatiboak edo aurrezki kutxak baino. Eta efizientzia gutxiagokoak dira, modu nabarmenean, inguruko gizarte eta ekoizpenean dituzten eraginen ikuspuntutik.

23. Datozen urteetan, gero eta gehiago baloratuko dute bezeroek finantza
erakundeen kaudimena eta seriotasuna. Banku zein Kutxa izatea baino askoz gehiago, eta handia zein txikia izatea baino askoz gehiago. Egoera zailean dauden bankuak erosten baditugu finantza sektorean kutxek duten merkatu kuota handitzeko, talde osoaren kaudimen maila ez dugu arriskuan jarri behar. Zer, bestela, gero eta handiagoak izango ginateke, bai, baina gero eta txarragoak. Eta gero eta sustrai gutxiagorekin Euskal Herriko egitura sozioekonomikoan.

24. Gure exekutiboen oinarrizko helburuak funtsezkoak dira jardueraren
etorkizuneko efizientziarako. Gure exekutiboen oinarrizko helburua Euskal Herritik kanpo haztea bada, ia ezinezkoa da euskal testuinguru sozio
EKAI Center
Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain) Tel: +34 943 250104 e-mail: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu

7

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN

ekonomikoan duten pisua mantentzeko behar den estrategiarako eta kudeaketarako kemena aldi berean mantentzea. Edo inguru hau indartzeko behar diren elkarlan estrategiak garatzea, erakunde publiko, autonomo edo enpresariekin batera. Exekutiboen denbora eta ahalegin gaitasuna mugatuak dira. Haien jarduera helburu zehatz batzuen inguruan zentratzeak, beste helburuak ahultzea dakar, nahita nahiez.

25. Banku pribatuen testu inguru estrategikoan kokatzea edo hemendik aurrerako
hazteko operazio berriekin obsesionatzea oso arriskutsua izan daiteke Kutxa Bank-entzat. Ez dugu baztertu behar, jakina, finantza merkatuan inbertitzeko aukera horiek egon egongo direla. Aukera horiek kudeatzeko orduan Kutxa Bankeko exekutiboek duten gaitasuna ez dugu zalantzetan jartzen.

26. Baina arrisku estrategiko horien balorazioa ezin daiteke aurrezki kutxa baten
egin banku pribatu baten egingo litzatekeen moduan. Bere ustez egokiak diren arrisku estrategikoak hartzeko eskubide osoa izan dezake banku pribatu batek. Baina inbertsioen edo erosketen estrategia zehatz baten arrisku objektibo berberek oso balorazio ezberdina izan behar dute jokoan jartzen ari garenaren arabera. Eta ez da gauza bera arrisku horiek bere kabuz hartzen dituen erakunde pribatu bat jokoan jartzea eta euskal finantz egituraren oinarria arriskuan jartzea.

27. Hori dena kontutan harturik, gure ustez, inbertitzeko aukera horiek, finantza
sektorean bertan bilatu gabe, euskal egitura sozio-ekonomikoan bilatzea izan beharko litzateke Kutxa Bank-en helbururik funtsezkoena. Eta gure egitura horrek ekonomi krisialdia gainditzeko eta jauzi kualitatiboa emateko dituen erronka izugarrietan. Batez ere, teknologi ekipamendu mailan eta

berrikuntzarako gaitasunean.

EKAI Center
Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain) Tel: +34 943 250104 e-mail: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu

8

KUTXAK / KUTXA BANK EUSKAL FINANTZ EGITURAN

28. KUTXA BANKek, azken finean, EKAI Center-en iritziz, oinak lurrean izan behar
ditu. Gure autonomo, gure enpresa txiki eta ertainen aldeko eta gure egitura sozio-ekonomikoaren aldeko ekimena eta bokazioa berretsi eta berrindartzeko momentu egokia da. Euskal Herria aurrera ateratzen bada, eta garapen endogenorako duen gaitasuna mantentzen badu, bere gaitasun produktiboa eta berritzailea berrindartzen badu, banku kaudimenduna, eraginkorra eta egitura sozio-ekonomikoarekin konprometitua izaten jarraituko du Kutxa Bankek.

29. Esandako guztiaren ondorioz, argi eta garbi eskatzen diegu arduradun
exekutiboei zuhur –zuhurtasun osoz- jokatzeko Kutxa Banken esparru naturaletik kanpoko beste finantza erakunde batzuk erosteko estrategi operazio horietan. Baina ez dugu ahaztu behar kutxen funtsezko helburuak ezin direla kutxen barne bakarrik eztabaidatu eta erabaki. Gure iritziz, kutxetan ordezkatutako taldeek –erabiltzaileak, langileak, erakunde publikoak- eta alderdi politikoek ere, honi buruz dituzten erantzukizunak onartu behar dituzte. Eta aurrezki kutxen ildo estrategikoak eta herri honen politika sozioekonomikoen arteko koherentzia ziurtatu ere.

EKAI Center
Garaia Innovation Centre, 20500 Mondragon (Spain) Tel: +34 943 250104 e-mail: info@ekaicenter.eu www.ekaicenter.eu

9

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful