You are on page 1of 2

Sexu jazarpenari STOP ekin alternatibari!

Azaroaren 25ean Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, emakumeok gure bizitzako eremu guztietan pairatzen dugun indarkeria salatzera behartuta gaude beste urte batez. Emakumeon kontrako indarkeria patriarka-sistemaren ondorioa da, sistema honek gizon eta emakumeon artean ezartzen dituen botere harremanetan oinarritzen baita. Hau da, gizonekoei dominazio papera aitortzen zaie, emakumeoi menpekotasunarena egokitzen diguten bitartean. Lan eremuari dagokionean, aipatu patriarka-sistemak sexuaren araberako lan banaketa ezartzen du, honek emakumeon prekarietatea areagotu eta indarkeria sexista iraunarazten duelarik, sexu jazarpena izanik adierazgarririk larriena. Emakumeon kontrako indarkeria orori, sexu jazarpenari barne, aurre egin nahi badiogu, ezinbestez prebentzioaz hitz egin behar da, azken finean jendartearen ardura ere bada giza honetako gertakizunak berriz ere ez ematea. Horren kontzientzia izanik, LAB sindikatutik aspalditik aldarrikatzen dugu lan munduan parekidetasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak aplikatzea enpresetan. Helburu honi jarraituz, 2008. urtean ezagutaraztera eman genuen sexu jazarpenaren prebentziorako eta kasuen kudeaketarako protokoloa. Geroztik, protokolo hau lantokietan ezartzea izan da gure lana. Hala ere, ez da nahikoa lan munduan LAB sindikatua horretan aritzearekin, jendarte osoaren eta batez ere, botere politikoen eta instituzioen inplikazio zuzena ez badago. Izan ere egun ez dago borondate politikorik egoera hau aldatzeko. Are larriago, azken urteetan aipatu instituzio eta botere politikoak berdintasun faltsuaren mezua zabaltzen ari dira. Ahoa betetzen zaie adierazpen instituzional potoloekin eta legeak onartzen dituzte, baina hauek denak aurrera eramateko beharrezkoak diren benetako neurri integralak eta lege hauen jarraipena egiteko mekanismorik ez dute ezartzen.

GEZURRETAN ARI ZARETE! Lan munduan emakumeok pairatzen dugun indarkeriaren aurka, sexu jazarpena, diskriminazioak... ez duzue inolako neurririk hartzen. Berdintasun faltsuaren gainean oinarriak sendotzen ari zarete. Ez dizuegu sinisten, zuekin gure eskubideek ukatuta diraute.

EZ LAN MUNDUAN EZ INON, EMAKUMEON AURKAKO INDARKERIARI STOP!

STOP al acoso sexual ekin alternatibari!


El 25 de noviembre, Da Internacional en Contra de la Violencia Sexista, un nuevo ao nos encontramos teniendo que salir a la calle para denunciar esta violencia que padecemos las mujeres en todos los mbitos de nuestras vidas. La violencia contra las mujeres es consecuencia del actual sistema patriarcal, este sistema establece relaciones de poder entre mujeres y hombres. Esto es, mientras que a los hombres les adjudica un papel dominante a las mujeres nos es impuesta la dominacin. En referencia al mundo laboral, este sistema patriarcal mencionado impone la divisin sexual del trabajo, ello precariza las condiciones laborales de las mujeres y perpeta la violencia sexista, siendo el acoso sexual una de las expresiones ms salvajes Si queremos combatir la violencia sexista, incluido el acoso sexual, en primer lugar debemos hablar de la prevencin, al fin y al cabo tambin es responsabilidad de toda la sociedad que este tipo de situaciones no se produzcan. Siendo conscientes de ello, desde LAB llevamos aos reivindicando que se pongan en marcha las medidas integrales necesarias en las empresas con el fin de construir una Euskal Herria paritaria. Siguiendo este objetivo, en el ao 2008 dimos a conocer nuestro protocolo para la prevencin y la resolucin de los casos de acoso sexual que se pudiesen producir en el trabajo. Desde entonces nuestro trabajo ha sido exigir que se pongan en marcha dichos procedimientos en las empresas. Aun as, no es suficiente que el sindicato LAB sea el nico que lleva adelante este trabajo en el mundo laboral, es imprescindible la implicacin de toda la sociedad y en particular la de los poderes polticos e institucionales para poder hacer frente a esta lacra que es la violencia sexista. Pero por desgracia, a da de hoy, podemos afirmar que no hay voluntad poltica para ello. Lo que es ms grave, en los ltimos aos las mencionadas instituciones y poderes polticos nos estn vendiendo continuamente un mensaje de falsa igualdad. Se les llena la boca con declaraciones institucionales y aprueban leyes, pero no ponen en marcha medidas integrales reales para el desarrollo y seguimiento de las mismas.

BASTA YA DE MENTIRAS! Ante la violencia que sufrimos las mujeres en el mundo laboral, acoso sexual, discriminacin no tomis ninguna medida! Estis asentando las bases en una falsa igualdadNo os creemos, con vosotros nuestros derechos siguen estando negados!

EN EL MUNDO LABORAL Y EN TODOS LOS ESPACIOS DE NUESTRAS VIDAS, STOP A LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES!