2011ko abenduaren 31 • Egitura

Ekonomia23
puntutik urrundu dira, eta 350-400 puntu artean daude. 2012ko udaberrira bitartean egoera «normalizatu» egingo dela uste du Agustin Garmendiak, EBZk esku hartzen jarraitzen badu: bai bankuei likidezia eskainita, bai zor merkatuetan esku hartuta, «noizean behin» bakarrik bada ere, «diferentzialak ez okertzeko moduan». Normalizatzea 200-250 puntura jaistea da, haren ustez. Aranburu ez dator bat Garmendiarekin. Oraindik ere «sustoak» izango direla uste du, aurten herrialdeek eta bankuek zor asko bueltatu behar dutelako, eta murrizketen emaitzak ikusteko daudelako. «Helburuak betetzen ez badira, izua zabalduko da berriro ere», dio. EBZren neurriak ez zaizkio nahikoak iruditzen zor merkatuak benetan baretzeko, eta parte hartze handiagoa eskatu dio: alde batetik, herrialdeen zor gehiago erostea zorraren bigarren mailako merkatuetan; bestetik, herrialdeen zorraren errentagarritasunari muga bat jartzea. Hau da, herrialdeen zor bonuek interes jakin bat gainditzen dutenean, EBZk erostea. Barandiaranen iritziz, zor subiranoaren arazoa ez dago gaindituta, baina okerrena pasatu da, agintariek jarrera aldatu dutelako: «Hasiera batean, joera arazoa tapatzea zen, pasatuko zela uste zuten; orain, ordea, ikusi dute arazoa orokorragoa dela eta neurriak hartu behar dituztela».

Adrian Zelaia · EKAI Centerreko lehendakari exekutiboa

«Agian lau edo bost urte pasatuko ditugu atzeraldian edo hazkunde apalekin»
J.G. Durango Adrian Zelaia (Bilbo, 1959) oso kritikoa da krisia hasi zenetik agintariek hartutako neurri gehienekin. Lau urte igaro eta gero oinarrizko arazoek konpondu gabe jarraitzen dutela dio, eta ez du espero urte batean edo bitan egoera nabarmen hobetuko denik. G Aurreikuspen guztiek diote 2012a 2011 baino okerragoa izango dela, hasieran behintzat. Ados al zaude? E Ez naiz baikorra. Lau urte daramatzagu krisian sartuta, eta sakoneko arazoen konponbideak ez dira bideratu, hor jarraitzen dute. Konpontzen ez badira, egoera okertu daiteke. G Zein dira sakoneko arazoak? E Guztiaren azpian dagoen egiturazko arazoa gehiegizko zorpetzea da, bai publikoa, bai pribatua. Historikoki zer gertatu den ikusita, gehiegizko zorpetzea moteltzen hasi eta agian lau edo bost urte pasatu beharko ditugu atzeraldian edo hazkunde oso txikiekin. Hurrengo urtean ere hori gertatuko da. Austeritatearen estrategia indartzen ari da, eta horrek esan nahi du hazkunderik gabeko urteak izango direla. G Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) ekonomialariburuak esan du 2008ko egoerara bueltatzeko arriskua dagoela. E Finantza sistemaren ikuspegitik arrisku hori egon badago. Finantza sektorea oso urduri dago, eta tentsio handiak daude. G Teorian 2012ak izan behar zuen egoerari buelta ematen hasteko urtea.Zer gertatu da aurten aurreikuspenak hainbeste aldatzeko? E Egiturazko egoera zein zen ikusita, gu ez ginen hain baikorrak; uste genuen aurreikuspen horiek ez zutela oinarririk. Mendebaldean zorpetze maila barne produktu gordinaren (BPG) %300 inguruan dago, eta hori jaisten ez bada, ez dago hazteko aukerarik. Kopuru horrek erakusten du sekulako desoreka dagoela ekonomia errealaren eta ekonomia finantzieroaren artean. Europa iparraldeko edo erdiko herrialde batzuek epe motzera etekinak lortu ahal izango dituzte, esportazioen bidez; baina hori ezinezkoa da Mendebalde osoan. G Europako Batasuneko (EB) agintariei erabakiak azken orduan eta gaizki hartzea leporatzen diete. Ze neurritan da haien erantzukizuna egoera okertzea? E Neurri batean EBren egitura bereziak eragin du agintarien Esku hartzen ez bada, gainerako irtenbideak zailagoak dira. Finantza sektorea berregituratu behar da aurrena, eta herrialdeek ordainketak eteteko aukera planteatu behar da gero. G Nola berregituratu behar da finantza sektorea, sekulako dirutza publikoak utzita? E Nik hori azken puntuan jarriko nuke, helburua berregituratzea baita, ez dirua ematea. Abiapuntua ez da bankuek dirua behar dutela eta dirua lortu behar dela bankuei uzteko. Ekonomiak ez du behar bankuek dirua irabaztea, bankuek jarduerari eustea baizik; hau da, herritarren gordailuak eta mailegu produktiboak babestea. Hori aintzat hartuta, oso ondo aztertu behar da zer baliabide bideratu behar diren eta zertarako. Ezin dira izan bankuen emaitzak hobetzeko, jardueraren egoera hobetzeko baizik. G EBZk ia 500.000 milioi euro utzi dizkie bankuei.Zuek neurria kritikatu duzue, EBZk bankuei zeharkako diru laguntzak eman dizkielako, diruaren erabilerari buruzko baldintzak ezarri gabe. E Badirudi EBZren baliabideak zerutik erortzen direla, baina ez, denon baliabideak dira. Europar guztion aberastasunaren transferentzia ikaragarria egin diete bankuei. Pentsa, interesen diferentziala hiru puntukoa da merkatuko prezioekiko. Halako kopuruan sekulako dirutza da. G Maileguak herritarrengana eta enpresetara iritsiko al dira? E Asmoa bankuen egoera lasaitzea da, hurrengo ordainketak egin ditzaten, ez besterik. G Baztertu egin behar al dugu Greziak edo beste herrialderen batek euroa uztea? Ez dirudi Greziak egoerari buelta emango dionik. E Aukera hori ez da baztertu behar; arriskua indarrean dago. Grezia bakarrik izanez gero, errazagoa litzateke, baina Greziarentzako irtenbidea ezin da harentzat bakarrik izan, lotuta dago gainerako herrialdeen egoerarekin. G Abenduko goi bileran EBko herrialde ia guztiek babestu zuten euroa,baina hori guztia nola egingo duten zehaztea falta da. E Abenduko goi bilerak nahiko argi utzi du bi talde sortuko direla, ezarritako baldintzak beteko dituztenen eta beteko ez dituztenen artean. Horrek esan nahi du bi abiadurako Europa izango dela, batzuk eurogunearen barruan eta beste batzuk kanpoan. Datozen hilabeteetan jakingo dugu baldintzen letra xehea.

Europako Batasuna
Europako Batasuneko agintarien duda-mudek eta zehaztasun faltak eragin kaltegarria dute ekonomian. Madariagak argi eta garbi dio: «Duda-muda horien ondorioa da aurten urte erdian urtebete galtzea eta ekonomia erreala geratzea». Alegia, atzerapen horren ondorioz 2012an ez dela izango ez hazkunde nabarmenik, ez langabeziaren jaitsierarik. Harentzat diagnostikoa eta bide orria argi daude, eta mantra baten gisa zerrendatzen ditu: zorrak ordaindu ezin dituzten herrialdeei —Greziari—, zorra berregituratzea; eta porrot egiteko arriskurik ez baina zor subiranoagatik arazoak dituzten herrialdeei —Italia eta Espainia—, EFSF eta ESM funtsekin laguntzea. «Dena argi dago», Madariagaren iritziz, baina zailtasun bat dago: «Diru gehiago jarri behar da, eta Europa erdialdeko eta iparraldeko herrialdeek ez dute jarri nahi». Madariagarentzat, EFSF funtsa da irtenbidea, «baina beharrezko diruarekin eta funtzionamendua ondo zehaztuta». Abenduko bilerak eta batasun fiskala lortzeko konpromisoak EFSFren arazoak konponduko dituztela uste du. Hala ere, oraindik deabrua falta da; hau da, xehetasunak.

JON URBE / ARGAZKI PRESS

erantzukizun falta. Estatuek ardura batzuk EBren esku utzi dituzte, baina EBn ez dago benetan arduradun politiko bat. Europako kudeaketa, politikoa baino gehiago, funtzionariala da. Argi geratu da krisiari aurre egiteko estrategietan eta politikan. Agintariei behin eta berriro leporatu diegu ganora falta arazoei aurre egiteko, baina denborarekin atera dugun ondorioa da ziurrenik herrialde nagusien estrategia izan dela arazoak pasatzen uztea, beren burua salbatzeko eta denbora lortzeko. Jada urte gehiegi pasatu dira pentsatzeko benetako arazoa politikarien gaitasun falta dela. G Alemaniak irabazi du.Gainerako herrialdeak austeritatearen arrastoan sartu ditu.Austeritatea al da bide bakarra? E Estatuek eta enpresek egokitu egin behar dute egoera berrira; nolabaiteko doikuntza behar da egoera bere onera bueltatzeko. Baina beste kontu bat da pentsatzea austeritatea dela gauza guztiak konpontzeko tresna, eta austeritate neurri batzuek funtzionatzen ez badute austeritate gehiago ezarri behar dela. Horrek agian emango gaitu Greziaren egoerara, irtenbiderik gabeko egoerara.

G Oso zaila dirudi austeritatea eta hazkundea bateragarriak izatea. E Austeritatearen estrategiarekin batez ere zorpetze maila jaistea lortu nahi da. Jaisten ez bada, ezinezkoa da haztea. Hala ere, austeritatea ez da zorpetze maila gutxitzeko estrategia bakarra.

«Mendebaldeko zorpetze maila jaisten ez bada, ez dago hazteko aukerarik» «Europar guztion aberastasunaren transferentzia ikaragarria egin diete bankuei»
G Finantza sektoreak arazo larriak ditu oraindik. Zer egin behar da finantza sektorearekin? E Ez da erraza. 2007an hasi ginen esaten finantza sektorean esku hartu behar zela. Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako agintariek bazekiten, baina ez zuten egin, arrazoi politikoengatik.

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful