Working Paper

2012ko Maiatzak 13

HOLLANDE: AUSTERITATERIK GABEKO DOIKETA

HOLLANDE: ADJUSTMENT WITHOUT AUSTERITY

HOLLANDE: AJUSTE SIN AUSTERIDAD

1. Hainbat hausnarketa eta espekulazio azaldu da
behin eta berriz Frantzian –eta Europar Batasun osoanFrantziako lehendakaritzarako hauteskundeetan François Hollandek izan duen garaipenak Europar Batasunaren politika orokorrean izan behar duen ondorioei buruz. Eta, bereziki, ea garaipen honek zein punturaino ekarriko duen funtsezko norabide aldaketa Europako krisialdiaren aurkako politiketan.

2. Gure iritziz, norabide aldaketa hori, neurri
batean zein bestean, gertatu gertatuko da ziur asko. Horra hor Hollanderen proposamenak aztertzearen interesa eta garrantziaren zergaitia.

3. Egiaz, hauteskunde kanpainan zehar, bere
proposamenak lantzen, zehazten eta birbideratzen joan da Hollande bera. Gauza bera gertatu da, bestaldetik, proposamen horiek hasieratik kritikatzen hasi direnen aldetik.

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter facebook.com/EKAICentre http://ekaicenter1.blogspot.com http://industrialpolicy.blogspot.com

HOLLANDE: AUSTERITATERIK GABEKO DOIKETA

4. Baina egia da ere Hollanderen proposamen
horien alderdi batzuk nahiko argigarriak izan daitezkeela Europar Batasunaren gaur egungo politiken birbideratzearen oinarrizko ildoak zehazten hasteko.

Doiketa zorrotzeko estrategia, beraz. Europar Batasuneko politikek eskatutakoa baino nabarmen zorrotzagoa.

7. Horixe

5. Gure iritziz, behar dugun sakoneko eztabaida
martxan jartzen hastean datza Hollanderen proposamenen funtsezko eragina. Horretarako behar diren mugimendu egokiak egiten baditugu, gai izan beharko ginateke “austeritate politikak” eta “politika hedatzaileen” arteko betiko dialektika okerretik aldentzeko. Dialektika honetan murgildu dira azken urte hauetan Europako gobernuak –mendebalde osokoak-, Europako ekonomi egitura eta egoeraren egiturazko funtsezko alderdieei behar zituzten arreta eman gabe. Eta eman behar diegu.

da, gure ustez, Hollanderen hauteskundeetarako egitarauan azaldutako politika ekonomikoa nolabait izendatu behar badugu, “doiketa bai baina austeritaterik ez” izendatzearen funtsezko arrazoia.

8. “Austeritaterik ez” doiketa hori ez delako
lortzen gastua murriztuz bakarrik, zergak biltzeko Estatuak duen gaitasuna handituz/berreskuratuz baizik.

9. “Austeritaterik ez” doiketa horrekin batera,
“hazkundearen aldeko” politika baten alde argi eta garbi azaldu delako ere Hollanderen egitarau hori.

6. Egia da Hollanderen hauteskunde egitaraua
krisialdiaren aurkako politika hedatzaileen artean kokatu daitekela, gure inguruko hainbat adituk behin eta berriz errepikatu duten moduan? Gure ustez ez. Galdera hori erantzuten hasteko, nahiko da Hollanderen egitarau bera irakurtzen hastea: “2013an, Barne Produktu Gordinaren %3ra murriztuko da defizit publikoa. Agintaldiaren amaierarako, aurrekontuen oreka berrezarriko dut. Helburu hau eskuratu ahal izateko, hamar urtez famili aberatsenenek eta enpresa handiek lortu dituzten zerga-arinketa eta onura batzuk berreskuratu beharko dira. Erreforma zuzen honek zerga bidezko 29.000 milioi gehiago eskuratzeko aukera emango digu”. Labur esanda: Defizit publikoa BPGren %3ra murriztea 2013an eta zero defizit 2017an.

10. Gure

inguruko hainbat eta hainbat ekonomista eta politikoentzat, benetako sorpresa izango da hori guztia. Baina nola da posible horren helburu zorrotzak ezartzea aurrekontu politikan eta, aldi berean, hazkunderako politikak sustatu behar direla adieraztea?

11. Hor dago gakoa, hain zuzen. Hazkunderako
politikak eta gastua sustatzeko politikak ez nahastean, gure inguruko politikari askok egin ohi duen moduan.

12. Hazkunderako benetako politikak, batez ere
oraingo testuinguruan, ezin daitezke oinarritu gastu publikoa handitze hutsean. Alde batetik, defizit publikoa finantza merkatuan baldintza normaletan finantzatzea ezinezkoa delako eta, beraz, herrialdeen hondamendi

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter facebook.com/EKAICentre http://ekaicenter1.blogspot.com http://industrialpolicy.blogspot.com

HOLLANDE: AUSTERITATERIK GABEKO DOIKETA

politiko eta ekonomikoa ekar dezakeelako modu nabarmenean gastuak sarreren gainetik sustatzeak. Bestaldetik, banku sektorearen alderdi oligarkikoen alde lantzen eta gauzatzen diren politikak baizik ez direlako politika “hedatzaile” batzuk. Hor dago, adibide gisa, AEBetan gertatu dena.

17. Hollanderen egitaraua ez da oso zehatza alde
horretatik baina argi dago helburu hauek martxan jartzeko Europara begira dabilela. Bi tresnak aipatzen ditu horretarako: Europar Batasunaren aurrekontuak eta Europako Banku Zentrala.

18. Baina zehaztasun falta honetan datza,
beharbada, Hollanderen hutsunerik funtsezkoena. egitasmoaren

13. Oraingo

testuinguruan, hauxe da hazkunderako benetako estrategiek eskatzen dutena: epe ertain eta luzeko garapen produktiborako beharrezkoak edo lagungarriak diren gastuak edo inbertsioak sustatzea.

19. Hazkunderako baliabide horiek Europako
aurrekontuetatik lortu behar badira, gehienetan, bi tresna aipatu ohi dira horretarako: a) Europar Batasunaren oraingo gastu eta inbertsioen politikak birbideratzea. b) Kide diren Estatuetan jaulki nahi ez dugun zorra Europar Batasunak jaulkitzea.

14. Hau da, batez ere: azpiegitura inbertsioak,
I+G+i inbertsioak eta enpresa txiki eta ertainen inbertsio produktiboak sustatzea.

15. Hazkunderako politika hauek abiatzeko,
hauxe da zehazki behar dena: a) Gastu eta inbertsio horiek eraginkorrak izateko Europak behar dituen erreforma estrukturalei aurre egitea. Batez ere, hezkuntza eta ikerkuntza egituretan alde batetik, eta finantza sektorean bestetik. b) Helburu horiek sustatzeko behar diren inbertsio eta gastuak bideratzeko finantza baliabide berriak martxan jartzea.

20. Europar Batasunaren oraingo gastu eta
inbertsioen politikak aukera batzuk ematen ditu, jakina, kontzeptu batzuetatik behar diren baliabideak lortu ahal izateko. Baina zalantzetan jar dezakegu bide honetatik eskura daitezkeen baliabide horiek benetan garrantzitsuak direnik, edo Europar Batasuneko estatu kideek behar duten neurrikoak.

21. Kontua,

16. Eta azken horretan dago gakoa: Nola lor
dezakegu aldi berean baliabide horiek eskuratzea eta defizita murriztea edo ezabatzea, Hollandek proposatu eta Europar Batasunak eskatzen duen moduan?

beraz, Europa mailako –edo Eurogune mailako- zorra jaulkitzea izango litzateke. Beste hitz batzuetan esanda, “eurobonoak” –“euro-obligazioak” Hollanderen egitarauan- martxan jartzea.

22. Bere momentuan, argi eta garbi azaldu zen
EKAI Center eurobonoen aurka. Eurobonoak, orain arte, herrialde periferikoen defizita finantzatzeko edo merkatuan dagoen zor

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter facebook.com/EKAICentre http://ekaicenter1.blogspot.com http://industrialpolicy.blogspot.com

HOLLANDE: AUSTERITATERIK GABEKO DOIKETA

publikoa erosteko tresna gisa definitu direlako. Eta, gure ustez, horrek suposa daiteke: - Europa desorekatu osoaren kontu publikoak

26. Arazo hauek guztiak aztertzen ari dira
Europar Batasuneko erakundeetan ere. Bai eta ere hazkunde politikak Europa mailan martxan jartzeko balizko beste tresna batzuk ere.

27. Gure ustez, hausnarketa honetan, derrigor,
Banku sektorea berriz be gainfinantzatzeko eta bere zuloak estaltzeko zehar bidezko tresna bat martxan jarri. banku politika eta diru politika hartu beharko lirateke kontuan, hurrengo idatzi baten azalduko dugun moduan.

23. Beste

28. Bitartean, aipatu dugun Hollanderen mezu
hori –“doiketa bai, baina austeritaterik ez”interes handikoa izango da, gure ustez, krisialdiari aurre egiteko Europa osoan martxan jarri behar diren politikak gauzatzeko orduan.

gauza bat da, jakina, Europar Batasuneko zor publiko hori etorkizuneko proiektuak ahalbideratzeko behar diren finantza baliabideak eskuratzeko helburua badu.

24. Azken kasu honetan, logika teoriko handia
izango luke eurobonoak jaulkitzeak. Arazoak beste motakoak izango dira orduan: Zer motako proiektuak finantzatu behar diren baliabide hauekin? Batez ere: Nork aukeratuko ditu proiektu horiek? Europar Batasuneko erakundeek? Kide diren Estatuek? Eta, bestaldetik, zeintzuk izango dira bonu horien bermeak? Europar Batasuneko erakundeak? Inbertsiotarako Europar Bankua? Europako Banku Zentrala? Estatu-kideak?

25. Galdera hauetatik ondoriozta daitezke arazo
funtsezkoenak. Alde batetik, Europar Batasuneko erakundeen bermea, berez, ez da ziur asko nahikoa izango kapital merkatuentzat. Europako Banku Zentrala horretan inplikatzeak, banku politika eta hazkunderako politika berriz ere nahastea ekar daiteke. Eta kide diren Estatuak horretan parte hartzeak ikaragarrizko arazoak sor ditzake Estatuen artean, bakoitzaren eskubideak, betebehar eta arriskuak zehazteko orduan.
As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter facebook.com/EKAICentre http://ekaicenter1.blogspot.com http://industrialpolicy.blogspot.com

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful