You are on page 1of 2

SEXU LANGILEEN ESKUBIDEEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA Gaur, ekainak 2, beste urte batez, hemen elkartu gara Sexu

Langileen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egun aldarrikatu asmoz. Aurten ere sexu langileek pairatzen dituzten estigmatizazio, bortizkeria eta inbisibilizazioa salatu nahi ditugu. Gure bizitza egituratzen duen gizarte heterosexista, oraindik ere, moral bikoitz hipokrita batean oinarritzen da, eta sustatzen eta kontsumitzen duen hori zigortu eta estigmatizatzen du. Hala, sexu langileak dira, hain zuzen ere, moral bikoitz horrek eta gure tabu sexual perbertsoek eragindako indarkeria eta estigmatizazioa pairatzen dituztenak. Moral bikoitz hori da heterosexismoak erabiltzen duen tresna, boteredunak botererik ez dutenengandik bereizteko, eta emakume zintzoak beste emakumeengandik bereizteko. Ezin dugu onartu, oraindik sexu-langileen ahotsa kontuan hartu gabe prostituzioarekin zer egin eztabaidatzen aritzea. Eztabaida horretan ikuspegi heterosexista normatibotik hitz egiten ari dira, berriz ere sexu-langileei ahotsa zein autoritatea kenduz, eta eurek duten erabakitzeko eskubidea ukatuz, infantilizatuz eta botere ezberdintasuna areagotuz.

Hori guztiagatik aldarrikatzen dugu: Onar dezatela prostituzioa legezko jarduera ekonomikoa dela, Luxenburgoko auzitegiak dagoeneko 2001ean epaitu zuen moduan. Utzi diezaiotela sexu langileak salbatzera jolasteari, eta eskaini dezatela euren jarduera aurrera eramateko beharrezko marko legala. Jarduera hau zilegitzat jotzea da elkarbizitza eta sexu langileen onarpen soziala errazteko modu bakarra. Onar dezatela sexu langileak berak izan behar direla euren eskubideez hitz egiteko ordezkariak. Utz diezaiotela hainbat emakumeren sostengu ekonomikoa den lana kriminalizatzen eta zigortzen duten hiri-lege paternalistak egiteari, sarritan sostengu hori baita emakumeok maiz pairatu ohi dugun pobrezia eta bazterketa egoeretatik ateratzeko estrategia bakarrenetakoa. Ez dezagun ahaztu, pobreziak emakume aurpegia duela. Emakumeak esklabotzen eta prostituziora behartzen dituzten mafiak modu eraginkor eta errealean jazarri ditzatela, eta ez soilik hauteskundeei begirako adierazpenak egiteko garaian. Hartzen diren neurri zehatzak izan daitezela mafien aurkakoak, eta ez askatasuna edota sexulangileen jarduna mugatzen dutenak, izan ere, lan horrek ez baitio inori eskubiderik urratzen, gizalegearen aurkakoak direla sinestarazi nahi diguten arren. Eskaini ditzatela baliabide ekonomikoak eta lanerako materialak zein alternatibak, arrazoia edozein izanik ere, prostituzioa utzi nahi duen pertsona ororentzat.

HIPOKRISIA GEHIAGORIK EZ! ESKUBIDE ETA LAN BALDINTZA DUINAK EMAKUME GUZTIONTZAT!

KOORDINADORA TRANSMARIKABOLLO FEMINISTA Bilgune feminista - Garaipen - EHGAM Medeak

DA INTERNACIONAL POR LOS DERECHOS DE LAS TRABAJADORAS SEXUALES Hoy, otro ao ms, nos reunimos el dos de 2 de Junio para reivindicar el Da Internacional por los Derechos de las Trabajadoras Sexuales, y volvemos a denunciar la situacin de exclusin, estigmatizacin, violencia e invisibilidad a la que se ven sometidas. La sociedad heterosexista que estructura nuestras vidas, sigue sustentndose en una doble moral hipcrita que estigmatiza y sanciona aquello que impulsa y consume. Olvidando o ignorando que son las trabajadoras sexuales quienes tienen que soportar la violencia y estigmatizacin fruto de esa doble moral y de ese perverso tab sexual. Esa doble moral es la herramienta que el heterosexismo utiliza para alimentar la brecha entre las personas que tienen poder y las que no lo tienen, entre las buenas mujeres y las otras. Es inaceptable que se siga debatiendo qu hacer con la prostitucin sin contar con la voz de las protagonistas. En este debate, una vez ms, desde la concepcin normativa heterosexista, se roba la voz de las trabajadoras sexuales, su autoridad, y se niega su capacidad para decidir, infantilizndolas, y aumentando esa brecha de poder. Por todo esto exigimos Que se reconozca, como plantea una sentencia dictada en el 2001 por el Tribunal de Justicia de Luxemburgo, que la prostitucin es una actividad econmica legtima. Que se deje de jugar a salvar a las trabajadoras sexuales, y se provea de un marco legal para que puedan desempear su labor. Reconocer esta actividad como legitima es el nico modo de facilitar la convivencia y reconocimiento social de las trabajadoras sexuales. Qu se reconozca a las trabajadoras sexuales como interlocutoras en lo que respecta a sus derechos. Qu se acabe con los paternalismos cuyas leyes cvicas criminalizan y penalizan una labor que constituye el sustento econmico de muchas mujeres. Sustento, que a menudo supone una de las pocas estrategias de supervivencia posibles ante las situaciones de exclusin, pobreza y marginalidad a las que habitualmente nos vemos sometidas las mujeres. No olvidemos que la pobreza tiene cara de mujer. Que se persiga a las mafias que fuerzan y obligan a las mujeres a prostituirse, de forma eficaz y real, y no slo a la hora de hacer declaraciones elocuentes y con fines electoralistas. Qu sea contra las mafias contra quien se tomen medidas concretas, en lugar de tomarlas para coartar las libertades y el desempeo de la labor de las trabajadoras sexuales. Ya que esta labor no perjudica ni coarta los derechos de nadie, por muy incvica que nos la pinten. Que se destinen recursos econmicos y materiales, a aquellas personas que, por los motivos que sea, decidan abandonar el ejercicio de la prostitucin. BASTA DE HIPOCRESA! DERECHOS Y CONDICIONES DIGNAS DE TRABAJO PARA TODAS!

KOORDINADORA TRANSMARIKABOLLO FEMINISTA Bilgune feminista - Garaipen - EHGAM Medeak