You are on page 1of 2

Grixa. Grixa da batzuek eskeintzen diguten etorkizuna. Zaborra, errautsa, porlana, kutsadura, errausketa, kea. Grixa.

Etsipena eta ezkortasunaren kolorea da grixa. Ezin omen da ezer egin. Ezin omen dugu ezer egin. Etxean geratu eta kitto. Erraustu eta kitto. Horretara kondenatuta omen gaude. Grixa bai, batzuen mezua. Errausketa, Europan porrot egindako esperimendu toxiko, garesti eta zaharkitu bat besterik ez da. Duela hamarkada batzuk hondakinei irtenbidea emateko Europan martxan jarri eta gaizki ateratako saioa. Europan, saio horren porrotaz ohartu direnean, hemen Gipuzkoan, moderno usteko batzuk, kanpanolo galtzak jantzita errauste plantaren planoak besapean datozkigu, modaz pasata daudela ohartu gabe. Tamalez, hau ez da moda kontua. Osasuna, ingurumena eta ekonomia ditugu jokoan eta ezin ditugu hoiek gutxi batzuren interes zitalen menpe utzi. Kolorea. Etorkizuna koloretan nahi dugu, hondakinak bezala. Gaur hemen hondar artean, hondarrek, hondakinek, balioa dutela aldarrikatu dugu. Badute irtenbidea. Ez dira zaborra guk zabor bihurtzen ez baditugu. Kolorea eta itxaropena aldarrikatzen dugu. Etorkizuna. Birziklatzen ez den zatia erraustea beste aukerarik ez dagoela errepikatu digute zenbaitzuk hamar urtez. Gure ongizatea zaindu behar zutenek! Harrapazank! Nazioarteko adituek Gipuzkoarako prestatutako plangintza berrikusian ikusi ahal izan dugu ez dela horrela. Errefusa erraustea baino osasungarriagoa, merkeagoa eta burutsuagoa dela hotzean egonkortzea. Itxaropena beraz. Osasuna. Kolorea. Herritarrok osatuko dugu kolorezko errota. Biraka hasiko den errota honek biraka segiko du, etorkizuna daukalako, etorkizunean sinesten duelako. Dakizuen bezala, herritarrok gorpuztutako errota honek badu mezu bat herrialde hau zuzentzen dutenentzat. Entzun dadila ozen! Aire garbiak bira nazan Zero errausketa!