You are on page 1of 10

EDUKALBOAN

ELKARTASUNERAKO HEZKUNTZA. 2013. URTEA. 8. zk.

www.alboan.org

Kulturartekotasuna

Herrien arteko elkartasunaren alde lan egiten duen Fundazioa da ALBOAN. Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.

EDITORIALA

ALBOAN
BILBO...................................................... Aita Lojendio, 2 - 2. 48008 - Bilbo Telefonoa: 944 151 135 Faxa: 944 161 938 alboan@alboan.org IRUEA.................................................... Baraain etorbidea, 2 31011 Iruea Telefonoa: 948 231 302 Faxa: 948 264 308 alboanna@alboan.org DONOSTIA ............................................. Ronda, 7 - 4. I 20001 - Donostia Telfono: 943 275 173 Faxa: 943 320 267 alboan@alboan.org GASTEIZ................................................... Estenaga Apezpikua, 1 01002 - Gasteiz Telefonoa: 945 202 676 Faxa: 945 202 676 alboan@alboan.org Alboan Ong Desarrollo @ALBOANongd

Aintzat hartu aditzak adiera ugari ditu hiztegian. Horietatik, bi oso egokiak zaizkigu EDUKALBOAN berri honen gaiari ekiteko, kultura-aniztasunari buruzkoa baita. Jakina, kulturaz mintzo garela, ez gara hizkuntzaz eta folkloreaz soilik ari. Bizitzari ekiteko norberaren moduez ari gara, erantzun kolektiboez, entseatuez eta ikasiez, zenbait balio (esplizitu zein inplizitu) oinarri dituztenak guztiak ere. Aintzat hartzea, lehenik eta behin, zerbait edo norbait arretaz aztertzea da, haren nortasuna, jatorria eta nondik norakoak ulertzen saiatzea. Beste kultura batzuetako jendearekiko harremanaren abentura ez da inoiz hasiko baldin eta ez bagara ohartzen gure artean dugula jende hori. Gizon-emakume horiekiko harremanari esker, haien kultura ezagutu, aztertu, bizi... egin dezakegu eta, azken batean, haiengandik ikasi. Nazionalitate, pentsaera, ideologia, klase sozial... bereko jendearen arteko eguneroko bizimoduak segurtasuna ematen digu, baina, aldi berean, ez digu inguruan dugun aniztasuna ikusten uzten, ezta hura aintzat hartzeko premia sentiarazten ere. Aintzat hartzea, bestalde, hau ere bada: esker ona adieraztea onura bat jasotzeagatik. Desberdintasunari buruzko estereotipoak gainditu ondoren, eguneroko elkarbizitzaren eraginez, areagotu egiten da gure gizakiaganako ulermena eta, zalantzarik gabe, gizatasunaren balio unibertsalak bizitzeko modu berriak aurkituko ditugu, eta jakintsuago eta abegitsuago bihurtuko gara.
Ezagutzea eta eskerrak ematea, horra bizitzan askotan errepikatu beharreko bi urrats. Alabaina, hazten laguntzen diguten beste zenbait gauzarekin bezala, inertzia gainditzeko, ohitura sortu behar dugu, aukeratu. Bizitza ikusteko gure ikuspegia eraikitzen hasten garenean egin behar dugu hori; bestela, nekez lortuko dugu. Are gizatiarrago bihurtzen gara gure eskoletako ateak aniztasunari (zentzurik zabalenean) irekitzen badizkiogu, eta, segur aski, ikaskuntzaren bultzatzaile garen aldetik, gure jardueran txertatu behar genuke helburu hori.

Zuzendaria Jos Ignacio Eguizabal Publikazio koordinatzailea Zigor Uribe-etxebarria Argazkiak ALBOAN artxiboa Diseinu eta maketazioa Workholics S.L. Lege-gordailua: SS-290-2010 Birziklatutako paperean inprimatutako aldizkaria, %100 klororik gabea.
EDUKALBOAN // 2

BERRIAK
Kulturartekotasuna Haur eta Lehen hezkuntzan
Ellacura Fundazioak eta ALBOANek kulturartekotasunari buruz prestatu dituzten material berriak aurkeztu nahi dizkizuete. Hogeita bost laguneko talde bat (irakasleak, ikastetxeetako boluntarioak eta EAEn zein Nafarroan immigrazioaren alorrean diharduten erakundeetako kideak) jardun da materiala prestatzen. Munduko herritarrok: kulturartekotasuna du izena proposamen didaktiko berri honek, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat prestatu da. Lehenbiziko etaparako, jarduera-karpeta bat banatuko dugu eta, horren osagarri, hiru ipuin eta lamina-bilduma bat. Lehen Hezkuntzan, ziklo bakoitzerako material bereiziak ditu karpetak, baita lamina-bilduma bat eta bideojoko bat ere, material osagarri gisara. Urrian egingo dugu material horien aurkezpena. Horiek ezagutzeko edo eskuratzeko interesik baldin baduzu, begiratu datak gure webgunean eta sare sozialetan. www.alboan.org

Erakusketa interaktiboa: Indian bizitzen


Indiari eta hango zenbait alderdiri buruzko erakusketa batekin hasiko dugu ikasturtea. Indian bizitzen du izena erakusketak, eta interaktiboa izango da. Beraz, Indiako kulturako alderdiak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, hango bizitza-ibilbideetan barneratuz. Erakusketan aurrera egin ahala ikusten da nola eratzen den Indiako herritarren patua, eta, hartzen diren erabakien arabera, honako edo halako ibilbideak eratzen dira. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat da erakusketa, edo adin-tarte-horietako aurrenerabeentzat. Nolanahi dela ere, beste ziklo batzuetarako ere balio dute eduki batzuek. Proposamen honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean ALBOANera.

Kulturartekotasunari buruzko trebakuntza, irakasleentzat.


Kulturartekotasunaren eta kultura-aniztasunaren aldeko ALBOANen ikuspegiari jarraikiz, Kultura arteko heziketari buruzko onlineko ikastaro bati ekingo diogu urriaren 14an. Irakasleentzat (Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoentzat, batez ere), gai honekiko interesa duten profesionalentzat eta gizarte- zein hezkuntza-alorretako ikasleentzat da ikastaroa. Kulturarteko hezkuntzarako hurbilketa (teorikoa eta praktikoa) izatea du xede proposamen honek, eta tresnak eskaintzea irakasleei, beren kulturarteko gaitasun propioa eraiki dezaten. Onlinekoa izango da ikastaroa, eta bi saio presentzial ere izango ditu. Gaiei dagokienez, hiru multzotan banatuko da: kultura-artekotasuna, hezkuntza ez-arrazista eta kultura arteko hezkuntzarako baliabideak. Otsailaren amaituko da ikastaroa, 50 orduko trebakuntza-saioak osatuta. Ikastaroaren prezioa: 50 euro. Izena emateko, begiratu gure webgunea edo sare sozialak, edo etorri gure egoitzetako batera.

ALBOANeko albiste hauei nahiz beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu gure web-orrian (www.alboan.org), eta eman izena gure albiste-aldizkarian.

EDUKALBOAN // 3

Kultura-aniztasuna, aberastasun-etorkizuna
Askoren iritziz, gizarteari nortasun bakarra, homogeneoa eta guztiz zedarritua ematen dioten ezaugarri mugiezinen multzo bat da kultura. Noski, badira menderik mende iraun duten zenbat tradizio kultural, ongi bereiziak. Baina kulturak beti nahastu dira elkarrekin, eta inoiz ez dira izan iragazgaitzak elkarren arteko mugak.

Kultura-aniztasuna eta dakartzan aukerak


Gure eginkizun honetan, uste sakon honetatik begiratzen diogu kultura-aniztasunari: hazkuntza pertsonal eta kolektiborako aukera bikaina eskaintzen digute aniztasunek. Hezkuntza-alorrean, maiz ikusi ohi da kultura-aniztasuna baliabide mugatuekin artatu beharreko arazo-iturritzat. Bestalde, larrialdiek ez dute uzten ikusten aniztasunak dakartzan aukera guztiak. Alde horretatik, ekarpen handia egin du eskola integratzaileak gure azkenaldi honetako historian. Baterako hezkuntza eta aniztasun funtzionalaren integrazioa erabakigarriak izan dira gizaki guztien aukera-berdintasunean aurrera egiteko. Desberdintasuna lagungarri zaigu bestearen giza duintasuna aintzat hartzeko; horrez gain, bien arteko alderaketak aukera asko zabaltzen dizkigu, bestela baliatuko ez genituzkeenak. Gizakiaren aukerak eta aukera kolektiboak. Ikasgeletara iristen den ugaritasuna (jatorriena, familia-proiektuena, balio eta sinesmenena) aukera ederra da norabide bikoitzeko eginkizun horretarako. Datorkigun munduak be-

har dituen herritarrek gai izan behar dute desberdintasunak onartzeko, elkarrekin balio bateratuak sortzeko eta berresteko.

Helmuga, kultura arteko heziketa


Alde batera utzi beharrekoak dira asimilazioa eta segregazioa kontzeptuak, ez baitituzte aintzat hartzen kultura-aniztasunaren alderdi positiboak; horrenbestez, kultura-aniztasuna eta kulturartekotasuna aldarrikatzen ditu. Kulturartekotasuna: gizarte batean bi kultura edo gehiago egon daitezkeela onartzea. Aniztasun horretatik harago ere jotzen du kulturartekotasunak, eta komunitate desberdinek elkarrekiko duten mendekotasuna, elkarrekikotasuna eta elkarrizketa ere islatzen ditu. Esanahi dinamikoa du, eta harreman aktiboa, trukea, adierazten du. Kultura arteko heziketa korronte pedagogiko bat baino zerbait gehiago da: munduaren ikuskera berri bat da, eta gizartea ulertzeko eta antolatzeko zenbait irizpide eskaintzen ditu. Ikuspegi horretatik ari dira lanean ALBOAN eta Ellacura azkeneko urteotan, irakasle eta gainerako profesionalekin elkarlanean, kultura-aniztasunarekin harremanean betiere.

EDUKALBOAN // 4

KULTURARTEKOTASUNA

Elkarrekin hainbat hilabetez egin dugun lanaren emaitza ditugu kultura arteko heziketan aintzat hartu beharreko alderdi hauek:

1.- Desberdintasuna

positibotzat jotzea, gogoan izanik, betiere, gauza gehiagok elkartzen gaituztela bereizten gaituztenek baino. Izan ere, helburua da kohesioeremu bat sortzea, ez bazterketa-eremu bat. aurkeztea besteen kulturak zerbait exotiko edo urrun gisara. Bestalde, kaltegarria da kulturen gaineko topikoetan jaustea, haiei buruzko ikuspegi esentzialista zabaltzen baita.

2.- Ez

- Denen artean banatzea arrakastak, askotariko jarduerak eta pizgarriak eskaintzea, eta denei ematea beren balioa frogatzeko aukera. - Ohartzea zer aurreiritzi ditugun beste kultura batzuei, jatorri sozial edo etnikoei... buruz, eta haiek gainditzen saiatzea.

3.- Aniztasuna ez da arazoa bat. Are gehiago, ikasgelak


ez dira inoiz uniformeak: ikasle bakoitza ingurune soziokultural desberdin batetik dator, ikaskuntzaerritmo desberdinak ditu, ikasteko era eta motibazio desberdinak... Aniztasun hori, ongi aprobetxatuz gero, aberastasun handia izan daiteke hezkuntzan, eta tresna pedagogiko oso lagungarria.

5.- Lankidetzan

ikastea metodologia oso egokia da ikasgela edo talde bateko aniztasuna aztertzeko.

6.- Mundua ikusteko modu bat da, batez ere, kulturartekotasuna. Horregatik, kultura arteko programa edo unitate didaktiko baten bereizgarri nagusia ez da edukia, ikuspegia baizik. Irakasleentzat, askoz ere garrantzitsuagoak dira gai horri buruzko ideiak eta irakaskuntza-ikaskuntza estrategia eta metodologia egokiak abiarazteko gaitasuna baliabide didaktiko asko edukitzea baino. Materiala lagungarri egokia da, baina, inolaz ere, ezin du ordezkatu da irakasleen trebakuntza.

4.- Ikasgela edo talde bateko aniztasuna aprobetxatzeko,


komeni da: - Ikasleen ezagutza eta esperientzietatik abiatzea.

7.- Aniztasuna

berez izan daiteke baliabide. Jatorri desberdinetako familiak ikasgelara gonbidatzea eta haien sorlekuaz, lanbideaz... zer dioten entzutea oso aberasgarri izan daiteke, eta irakasleen lanaren osagarri. Komeni da lekukotasun horiek jatorri kultural bereko ikasleei ez eskaintzea. Etniak, norberaren bizipenek, klase sozialak, sexuak, adinak... bakar eta errepikaezin bihurtzen dute, nolabait, bizipen kultural bakoitza.

EDUKALBOAN // 5

Kulturartekotasuna
gaia lantzeko proposamen pedagogikoak

6 urte artekoak
Nondik datoz frutak?
Iturria: ALBOANen Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna materialak. Helburuak: 1.- Jatorri-aniztasuna ezagutzea. 2.-Aniztasun hori balioestea. Denbora: 30 minutu. Behar den materiala: Sekuentzia egiteko irudiak (Internet, aldizkariak...) kartoi meheak, guraizeak, pinturak Galdetu al diozu inoiz zure buruari nola iristen den fruta zuk erosten duzun denda horretaraino? Jarduera honen bidez, galdera horri erraz ulertzeko moduan erantzuten saiatuko gara. Horretarako, sekuentzia hau antolatuko dugu txikienekin: zuhaitzetan hazten dira frutak; haiek biltzen dituen jendea dago; kamioietan, ontzietan... sartzen dute fruta, eta, ondoren, fruta-dendara iristen da. Han erosten dugu guk, etxera eramateko. (Adinaren arabera, sinpleagoa edo konplexuagoa izan daiteke sekuentzia).

*Bertako produktuak eta kanpotik ekartzen dituztenak bereiz ditzakegu, bertakoek ibilbide askoz laburragoa egiten baitute. Izan ere, kanpoko produktuek, kamioiz ez ezik, ontziz ere egiten dute bidaiaren zati bat.

Irizpide batzuk: * Sekuentzia egitean, hobe da ez erabiltzea kanpoko fruta, kanpoko... terminoak, eta, haien ordez, beste leku batzuetakoak..., beste herrialde batzuetakoak... eta antzekoak erabiltzea. * Gizon-emakume batzuen migrazio-prozesuarekin ere aldera dezakegu frutaren ibilbidea. Gure eskolan edo inguruan badugu beste herrialde, komunitate edo inguru batzuetatik etorritako jendea. * Fruten bidez azter dezakegu beste leku batzuen ekarpena. Izan ere, beste herrialde batzuetako frutari esker, hemen ez daukagun zenbait produktu jan ditzakegu; anana, adibidez). * Komeni da, bestalde, ideia hau txertatzea ere: gehiago dira elkartzen gaituzten gauzak bereizten gaituztenak baino (fruta guztiak sortzen diren zuhaitzetan, edo lurretik ateratzen dira, edozein dutelarik ere jatorrizko sorterria, edo ontziz edo kamioiz ekarri gurera). * Taldearen arabera, azaldu beste herrialde batzuetakoak ekarriak direla asko erabiltzen ditugun produktu batzuk (patata, txokolatea...).

EDUKALBOAN // 6

PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK

6-12 urte

Heziketa-material gehiago aurkitu dezakezu web-orrian edo gure egoitzaren batekin harremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)

www.hezkuntza.alboan.org

Gure kometa-jaialdia
Iturria: ALBOANen Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna materialak. Helburuak: 1.- Jostailu bidez, munduko zenbait herrialderen kultura-ekarpenak ikustea. 2.- Lankidetzaren bidez, gizarte-trebetasunak garatzea eta talde-lanean jarduteko ideiak trukatzea. Materiala: Egurrezko makilak, pita-haria, plastikoa edo papera, soka mehea... Internet bidezko informazioa.

Jostailu edo jolas tradizional bat da kometa. Txinakoa da, jatorriz, eta mundu osoan dago hedatua. Hasieran, seinaleztapen militarrerako gailutzat erabiltzen zen, eta kolore bakoitzak mezu bat adierazten zuen. Munduko bazter bakoitzak bere izena ematen dio kometari, eta hura fabrikatzeko eta hegaldatzeko modua ere desberdina da. hainbat izen ditu: barriletea (Argentina, Uruguai), papelotea (Honduras), pizcucha (El Salvador), kitea (Ingalaterra), katanga (India) Herrialde batzuetan (Mexiko, Hegoafrika, Afganistan) tradizio handia du kometak eta jaialdiak egiten dituzte, urtero. Era askotako kometak ikusten dira, eta jende asko joaten da jaialdi horietara. Erreferentzia, bideo eta irudi ugari dituzue Interneten.

Hiruna laguneko taldetan banatuko dugu ikasgela. Talde bakoitzak txosten labur bat prestatu behar du munduko hainbat lekutako kometei buruz. Teknologiako ikasgelan, berriz, kometa bat (gustuko dutena) diseinatzeko eta egiteko materialak edukiko dituzte. Talde bakoitzak plan bat antolatu behar du, eta lanak berdintasun-irizpidez banatu. Talde-lanean jardun behar dute ikasleek, gogotsu parte hartuz. Amaitutakoan, ikasgelako kide guztiei erakutsi behar diete kometa, eta Gure kometa-jaialdia egiteko egun bat hautatu. denen artean erabaki behar dituzte egun horretarako edukiak eta jarduerak.

Irizpide batzuk: * Asiakoak dira, jatorriz, kometak, baina munduko inguru askotan erabiltzen dira. Jokoak eta jostailuak ere munduko leku batzuetatik beste batzuetara zabaldu dira. * Zenbait lan-saiotan egin daiteke jarduera hau, munduko zenbait lekutako kometen jatorria eta izenak ikertuz, etab.

12-16 urte
Saltzen diguten irudia
Iturria: ALBOANen Janavak bideoko gida didaktikoa. Materiala: egunkariak, aldizkariak, guraizeak Zer kontatzen digute komunikabideek beste kultura edo herrialde batzuei buruz? Benetako egoeraren berri ematen al du haien informazioak? Fida al gaitezke kontatzen digutenaz? Proposatu taldeari ikerketa-lan bat egitea komunikabideei eta haiek zenbait herri eta kulturaz ematen duten irudiari buruz. Horretarako, sortu lan-taldeak eta banatu aldizkariak eta egunkariak. Bi fasetan egin behar da ikerketa:

1.

2.

Azkenik, gainerako ikaskideei azaldu behar dizkio talde bakoitzak bere ondorioak, eta gureaz bestelako talde kulturalei buruz hedabideek (prentsak ez ezik, irratiak eta telebistak ere) zabaltzen duten irudiaz eta haiei buruz daukagun iritzian duten eraginaz hitz egin.

, gizarte edo ra u lt u k o k la te s en Gureaz be n agertzen dir a ts n re p z u r u b etniei en zenbaketa lu u k ti r a o d e / albiste eta . egin beh ar dute etan jasotzen te is lb a k ie or h Talde rtu beh ar te z a a u d n e m , duten trata iten duten, nola g e z it h z ta r e dute: z zen duten lt a b a z i d u ir r ze

EDUKALBOAN // 7

Material guztiak ALBOAN-en Baliabide Zentroan aurkitu daitezke: centroderecursos.alboan.org/eu edo gure egoitzaren batekin harremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)

ELKARRIZKETA

Kulturartekotasuna
baliabideak

Bizikidetzaren eta lankidetzaren alde egiteko garaia da


Esteban Gonzlez, Tuterako (Nafarroa) Lasa Zentroko zuzendaria.
Jesuiten erakundea da Lasa Zentroa, Tuterako San Francisco Javier Fundazioaren mendekoa. Migrazioen alorrean jarduten da, Tuterako immigranteen familia, elkarte eta taldeei laguntzen eta haiek babesten

Kamishibaia: Milekelen jaia. Cruz Manuel Noguera Gonzlez. Bilbao: ALBOAN, 2013.

Zer kultura-aniztasun dago gaur egun Tuteran? Kulturak elkarrekin bizi izan dira Tuteran historian zehar. Ebro ibaiaren ertzeko lur hauetan bada, oraindik ere, musulmanen, juduen eta kristauen arteko bizikidetzaren zenbait aztarna. Egungo kultura-aniztasunak (egoera soziopolitiko eta ekonomiko hobe baten bila etorri direnen migrazio-fluxuen emaitza) aldatu egin du hiri honen fisonomia eta bizikidetza, eta nortasunen, adierazpen erlijiosoen, ohituen eta tradizioen collage erabatekoa da: laurogeita bi nazionalitatetako jendea bizi da hemen, guztiak beren itxaropen eta ilusioekin. Zer ekarpen egiten die kultura-aniztasun horrek haren hartzaile diren komunitateei? Aberastasuna, alor sozial, kultural eta ekonomikoan. Ekarpen horiek aintzat hartuko eta balioetsiko balituzte erakunde publikoek eta herritarrek, mestizajeak dakartzan esperientzien eta onuren zilegitasuna agerikoa izango litzateke. Baina mestizaje gizatiarra nahi dugu, beste nazionalitate batzuetako jendearengan lanerako gaitasuna ez ezik beste zerbait ere ikusten duena: duintasuna, eta besteen eskubide eta egoera berean bizimodua aurrera ateratzeko eskubidea.

Hezkuntza materiala: Jira bira munduari begira. 24 jolas, 12 tailer, 12 errezeta, 12 ipuin. Bilbao: URTXINTXA Eskola, 2010.

Alor honetan dihardun administrazio eta gizarte-erakundeok arduratu behar dugu horretaz, eta behar diren baliabideak ipini. Nola egiten duzue hori Lasa Zentroan? Kultura horien guztien aniztasuna da Lasa Zentroa sortu izanaren eta haren jardueraren funtsa. Gure ametsa: talde horiek gizarteratzen laguntzea, iritsi baita bizikidetzaren eta lankidetzaren alde egiteko garaia. Horretarako, aberastasuntzat hartu behar dugu aniztasuna, ez mehatxutzat. Ezinbestekoa da hori zenbait alderdi jorratzeko: hiritartasun integratzailea, hezkuntza integratzailea, partaidetza eta erantzukidetasun soziala. Immigranteen proiektuak eta asmoak (pertsonalak zein kolektiboak) zilegi bihurtzen ahalegintzen gara gu. Lehenbiziko urte hauetan, nerabe adingabeekin eta familiekin saiatu gara batik bat, eta emakume immigranteen sustapena eta trebakuntza bultzatu ditugu. Horrez gain, erlijio-aniztasunaren alorrean ere jardun gara. Prozesu pertsonalak eta eraikuntza sozialekoak sendotzen ahalegintzen gara gure proiektuen bidez, migrazio-prozesuek zentzua eta lekua izan dezaten alor sozialean, ekonomikoan eta politikoan.

Koadernoa: Balioetan hezteko koadernoak. Kultur arteko aisialdia. Bilbao: URTXINTXA Eskola, 2009.

Gida praktikoa: Aurre egin zurrumurruari. Immigrazioari buruzko zurrumurrei, estereotipoei eta aurreritziei aurre egiteko gida praktikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2012.

EDUKALBOAN // 8

Ikasgelan erabiltzeko prest!

n (A Itsaso Curiele

LBOANeko bo

luntarioa) iru

dia.

Galderak:
Egin taldeak (3-4 lagunekoak), eta egin gogoeta honetaz: Zer alderdi positibo ditu munduan hainbeste kultura, hain desberdinak, egoteak? Aukera gehiena gustatzen zaizuena, eta jorratu, harik eta zuen ideiarekin bat datorren esaldi bat asmatzen duzuen arte.

Idatzi esaldia pankartan (ikus irudia). Azaldu gainerakoei zer goiburu asmatu duzuen zuen pankartarako, eta zer adierazi nahi duzuen.

EDUKALBOAN // 9

Ikasgelan erabiltzeko prest!

Badakizu zer den mandala bat? Bilatu informazioa: zer esan nahi duen, jatorria, zertarako den...

Galderak:

Muxote Potolo Bat-ek (MPB) utzitako irudia.

Koloreztatu mandala. Errazagoa bazaizu, handitu irudia. Lasai koloreztatu; bitartean, egin gogoeta irudian ikusten duzunaz eta kolore horiek hautatzeko arrazoiez.

Azaldu zure kideei zer ikusi duzun mandalan, zer adierazi nahi izan duzun marrazkiarekin...

EDUKALBOAN // 10

You might also like