You are on page 1of 5

LEHENENGO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1 maila

AHOZKO AZTERKETA

Saio bakoitzean bi azterketarik hartuko duzue parte. Probak aurkezpena eta bi ariketa izango ditu. Atal guztiak egin behar dira. Aldez aurretik ez da ezer prestatu behar. Epaimahaiak galderak egin diezazkizueke. Egin beharreko probaren alderdiren bat ulertzen ez baduzue, azterketa hasi baino lehen, epaimahaiari eskatu beharko diozue zalantzak argitzeko. Saioa grabatu egingo da.

MINTZAMENA Probaren ezaugarriak Aurkezpena Ez da ebaluatuko. Labur-labur bakoitzak bere burua aurkeztuko du. (Nor/ NANa/nongoa/lana). 1. ariketa: Bakarka. Gai baten inguruko bi fitxa banatuko dira. Argazki batean ikusitakoaren gainean iritzia eman behar diozu azterketakideari. Denbora: 1 min. fitxa begiratzeko, eta 3 min. iritzia emateko. Batak bukatzen duenean, besteak ekingo dio. 15 puntu. 2. ariketa: Azterketarien arteko elkarrizketa. Gai baten inguruko fitxa banatuko zaizue. Adostasun batera iristeko egoera bat aurkeztuko zaizue. Helburua negoziatzea eta informazioa trukatzea da. Denbora: 1 min. fitxa begiratzeko, eta 6 min. elkarrizketan aritzeko. 15 puntu.

Aurreikusitako denbora

Puntuazioa gehienez

Puntuazioa gutxienez

15-20 min.

30

15

1. HE
1. ariketa:

(A fitxa)
Eman zure iritzia gai honi buruz. 1 min. duzu fitxa begiratzeko (argazkia eta testu laburrak), eta 3 min. iritzia emateko. gaiari heldu diozun, esan duzuna ulergarria den, euskara nola erabili duzun: jarioa, zuzentasuna eta aberastasuna.

MINTZAMENA

Ebaluatzerakoan, hauxe hartuko da kontuan:

HAURRAK ESKOLARA, NOIZ?

Azkar eskolaratzen ez badira, amaren Haurrak hiru urte bete arte, hobeto daude etxean familiarekin. gonapean egongo dira beti.

1. HE
1. ariketa: Eman zure iritzia gai honi buruz.

(B fitxa)
1 min. duzu fitxa begiratzeko (argazkia eta testu laburrak), eta 3 min. iritzia emateko.

MINTZAMENA

Ebaluatzerakoan, hauxe hartuko da kontuan:

gaiari heldu diozun, esan duzuna ulergarria den, euskara nola erabili duzun: jarioa, zuzentasuna eta aberastasuna.

HAURRAK ESKOLARA, NOIZ?

Askotan, espazio txikian egoten dira ia egun osoan. Haur-eskoletan errespetua eta taldeko jolasak lantzen dituzte.

1. HE (aztertzaileak)
2. ariketa:

MINTZAMENA

Gaiaren inguruko bat-bateko elkarrizketa egingo dugu orain. Kontuan hartuko dugu zenbat/nola hartzen duzuen parte.

Egitekoa:

ZER IKASI?
Gaur egun ikasketak oso garrantzitsuak dira, lana aurkitzen laguntzen dutelako. Batzuek Lanbide Heziketa egiten dute, eta beste batzuek unibertsitateko ikasketak. Zein da aukerarik onena etorkizunerako? Argazkietan dauden aukerak komentatu eta bakoitzak gustukoena aukeratu. Adostu bion artean zein den aukerarik interesgarriena/probetxugarriena etorkizunerako. 1 min. duzue fitxa begiratzeko, eta 6 min. inguru elkarren artean elkarrizketa egiteko.

Galdera osagarriak
Zer ikasten dute gehienek normalean? Zergatik? Erraza al da gaur egun lana aurkitzea? Zergatik? Zer da hobea, unibertsitateko ikasketak egitea ala lanbide heziketakoak egitea?

ZER IKASI?

You might also like