You are on page 1of 14

LEHENENGO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1 maila

IDATZIZKO AZTERKETA

Idatzizko azterketak hiru proba ditu. Lehenengo entzumen-proba egingo da eta jarraian beste bi atalak, irakurmena eta idazmena. Entzumen-proba amaitu eta gero, 1h 50 min. dituzu irakurmenaren eta idazmenaren ariketak egiteko.

Proben ezaugarriak

Aurreikusitako denbora

Puntuazioa (gehienez)

Puntuazioa (gutxienez)

ENTZUMEN-PROBA Hiru ariketa dauzka. Hirurak egin behar dira. Hiru entzungai eta guztira 25 galdera. Balio berekoak (0,8 puntu). Gainditzeko, 13 erantzun behar dira zuzen. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Entzungaien iraupena guztira: 10 min. IRAKURMEN-PROBA Hiru ariketa dauzka. Hirurak egin behar dira. Hiru irakurgai eta guztira 25 galdera. Balio berekoak (0,8 puntu). Gainditzeko, 13 erantzun behar dira zuzen. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Testuen luzera guztira: 1.000 hitz gehienez. IDAZMEN-PROBA Helburu desberdineko bi ariketa ditu. Biak balio berekoak (15 puntu). Biak egin behar dira eta eskatutako hitz-kopurua bete. Eskatutako hitzkopurua ez idatzi izanak puntu-galera dakar. 60 min. 30 15

30-35 min.

20

10

50 min.

20

10

Irakur itzazu atal bakoitzean datozen argibideak eta egizu bertan jartzen duena.

1. HE
1. Ariketa

ENTZUMENA

Euskadi Irratian Mikel Aiestarani egindako elkarrizketa bi aldiz entzungo duzu. Entzuten hasi aurretik 2 min. dituzu galderak irakurtzeko. Lehenengo entzunaldia bukatu eta gutxira, bigarren aldiz entzungo duzu. Bigarren aldiz entzun ondoren, 1 min. duzu erantzunak osatzeko. Entzuten duzun bitartean erantzuten joan.
Nola markatu erantzun zuzena?
a) b) c)

Eta oker markatu baduzu?


a) b) c)

_______________________________________________________________________________ 1. Zer gertatzen da ostalaritzan? a) Prentsaurrekoa eman dutela ostalariek Gasteizen. b) Ostalaritzako langileen kontrako erasoak ugaritu egin direla. c) Mikel Aiestaranen iritziz, ostalaritzan lan gutxiago dute orain. Nor da Mikel Aiestarain? a) Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien koordinatzailea. b) Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko koordinatzailea. c) Arabako ostalari bat. Nola daude ostalariak? a) Arduratuta, egon diren lapurretengatik. b) Lasai daude, baina egoera aldatzea nahi dute. c) Haserre daude ez zituztelako erasoak espero. Ba al du loturarik delinkuentziak krisiarekin? a) Ez, ez du inolako loturarik. b) Bai, baina krisiarekin ez du gora egin delinkuentziak. c) Bai, krisia arrazoi bat izan daiteke. Ba al dago desberdintasunik lurralde batetik bestera? a) Bai, ostalariek ordutegi desberdinak dituztelako. b) Bai, ordaintzeko era desberdinak onartzen dituztelako. c) Ez, ostalari guztiek antzera lan egiten dutelako. Zer eskatzen dute ostalariek? a) Ostalari guztiek berdin lan egitea. b) Lapurrei zigor handiagoak jartzea. c) Egiten zaizkien kalteak ordaintzea. Zer lortu nahi dute ostalariek? a) Lapurreta gutxiago egotea ostalaritzan. b) Lapurren eskubideak kontuan hartzea. c) Donostian ari diren lapurrak beldurtzea. Zer espero dute ostalarien elkartekoek? a) Lapurren erantzun positiboa. b) Alderdi politikoek programak betetzea. c) Politikariek neurriak hartzea.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

1. HE
2. Ariketa

ENTZUMENA

Euskadi Irratian Ana Lopezi egindako elkarrizketa bi aldiz entzungo duzu. Entzuten hasi aurretik 1 min. daukazu galderak irakurtzeko. Lehenengo entzunaldia bukatu eta gutxira, bigarren aldiz entzungo duzu. Bigarren aldiz entzun ondoren, 1 min. duzu erantzunak osatzeko. Entzuten duzun bitartean aukeratu erantzun zuzena.
Nola markatu erantzun zuzena?
E G

Eta oker markatu baduzu?


E G

___________________________________________________________________________

EGIA

GEZURRA

1. Ondo bizi, ondo jan programa Zarauzko Udalak jarri du martxan. 2. Ana Lopez Orokieta eskolako gurasoen elkarteko koordinatzailea da. 3. Programaren helburu bat fruta eta barazki gehiago jatea da. 4. Ez da aldaketarik egon menuetan, baina bai bazkaltzeko txandetan. 5. Menuetan entsaladekin eta barazkiekin batera izozkiak ematen zaizkie haurrei orain. 6. Bigarren txandakoek ordubete itxaron behar dute ezer jan gabe orain. 7. Lehenengo txandako haurrek entsalada jaten dute, eta bazkaldu ondoren fruta. 8. Frutaren kontsumoa bikoiztu egin da programaren ondorioz. 9. Helburu batzuk lortu dira, baina bigarren txandakoek ordubete gosez itxaron behar dute.

E E E E E E E E

G G G G G G G G

1. HE
3. Ariketa

ENTZUMENA

ETB1en Onintza Salazarrek emandako eguraldiaren iragarpena bi aldiz entzungo duzu. Entzuten hasi aurretik 2 min. dituzu galderak irakurtzeko. Lehenengo entzunaldia bukatu eta gutxira, bigarren aldiz entzungo duzu. Bigarren aldiz entzun ondoren, 1 min. duzu erantzunak osatzeko. Entzuten duzun bitartean erantzuten joan.
Nola markatu erantzun zuzena?
a) b) c)

Eta oker markatu baduzu?


a) b) c)

1.

Bihar noiz izango dira tenperatura hotzenak? a) Goizeko lehen orduetan. b) Arratsaldean. c) Egun osoan zehar. Bihar nondik etorriko zaigu haizea? a) Iparraldetik. b) Ez da ia haizerik ibiliko. c) Hegoaldetik. Non egingo du euri gehien asteartean? a) Itsaso aldean. b) Barnealdean. c) Hegoaldean. Zer-nolako tenperatura izango dugu asteartean? a) Kostaldean 8 gradu eta barnealdean 6 gradu. b) Oso hotza egunean zehar, 6 gradutik behera. c) Gauean batez ere oso hotza. Orokorrean, nolakoa izango da astea? a) Euritsua, hodei ugari egongo baita. b) Lasaia, hego-haizea ibiliko da eta. c) Hodeitsua, baina euri gutxi egingo du. Asteazkenerako, ostegunerako eta ostiralerako zer espero dugu? a) Asteazkenean ez du euririk egingo, ostegunean eta ostiralean, agian, bai. b) Ez du euririk egingo hiru egun horietan. c) Hiru egun horietan euria egin dezake; batez ere, asteazkenean. Zer dakigu asteburuan egingo duen eguraldiari buruz? a) Euri ugari egingo duela. b) Tenperatura ez dela aldatuko. c) Kostaldean izotza egingo duela. Onintza Salazarren iritziz, astea hotza izango al da? a) Bai, batez ere asteburua. b) Asteburua izan ezik, bai. c) Itxura denez, ez.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

1. HE
1. Ariketa Tranbiari buruzko testua daukazu. Irakurri eta erantzun galderei. Aukeratu erantzuna a), b) ala c) den. Bakarra da zuzena.
Nola markatu erantzun zuzena? a) b) c)

IRAKURMENA

Eta oker markatu baduzu? a) b) c)

GARRAIO ZAHARRA, ALTERNATIBA BERRIA Urte askoren ondoren, 2008ko Gabonen bezperan entzun zen lehen aldiz tranbiaren kanpaihotsa Gasteizen. Hainbat proiektu baztertu eta gero, azkenean Lakua auzoa hirigunearekin lotzen duen bidea zabaldu zen. Oraintsu, gainera, bigarren adar baten bidez beste linea bat jarri da martxan, Abetxuko auzoa hiriarekin lotzeko. Jendea berehala ohitu da garraio berri honetara. Lehenengo hilabetean, esaterako, 400.000 bidaiari izan zituen. Kontuan hartu behar da, dena dela, lehen bi asteetan txartela doakoa izan zela. Tranbia egiteko diru-inbertsio handia egin da, ehun milioi eurotik gora gastatu dira, baina ematen du merezi izan duela. Hau ez da Gasteizen tranbia jartzeko egin den lehen saioa. 1901. urtean, adibidez, ingeniari batek zazpi kilometroko ibilbidea izango zuen tranbia ipintzea proposatu zuen. Hiriak garai horretan 30.000 biztanle zituen eta proiektuak auzo guztiak lotzen zituen. Beste hiru aldiz ere saiatu ziren, baina ez zen egin. Azkeneneko ahalegina orain dela gutxikoa da: 1996an Jose Antonio Maturana Garraio sailburuak tranbia egitea proposatu zuen, baina garai horretan Gasteizko alkateak ez zuen aintzat hartu eta proiektua Bilbon egin zen. Bilbo izan zen tranbia modernoa berreskuratu zuen lehenengo euskal hiria. Urte batzuetan linea bakarra izan du, Basurtutik Atxuriraino doana, baina laster hasiko dira beste linea bat eraikitzen. Hasieran, linea berri hori Errekalde auzoraino joatea zen asmoa, baina ematen du azkenean Casilla plazaraino soilik helduko dela. Horretaz gainera, badago Bilbo inguruan beste proiektu bat, Leioa herria eta EHUko Leioako kanpusa tranbia bidez lotzeko. Oso proiektu garrantzitsua da, horrela ikasle asko Leioan dagoen metro geltokian tranbia hartuta kanpuseraino joan ahal izango delako zuzenean. Tranbia bultzatzen dutenek tranbia bezalako garraiobideak errepideetako trafikoari laguntzeko modua direla pentsatzen dute, eta asmo horrekin jarriko da martxan Gipuzkoan dagoen tranbiaren proiektua, Bergara, Arrasate eta Aretxabaleta lotuko dituena. Izan ere, Debagoiena eskualdean trafiko handia dabil, eta bailarako herriak lotuta, espero dute arazoa neurri batean konpontzea. Ibilbideak gutxi gorabehera hogei kilometro izango ditu lehenengo fasean. Herri horietan bizi diren gehienek tranbiaren geltoki bat etxetik bost minutura izango dute. Lehen geltokitik azkenera arteko bidaiak, asko jota, hogeita hamar minutuko iraupena izango duela kalkulatu dute. Aizunet 334, 2009. Egokitua

1. HE
1. Ariketa. Erantzun-orria

IRAKURMENA

1.

Zenbat linea ditu Gasteizko tranbiak? a) Gabonen ondoren zabaldu zuten bakarra. b) Oraingoz, bi linea ditu. c) Bat, Abetxukotik Lakuara doana. Nola hartu zuten tranbia gasteiztarrek? a) Ongi, jende askok erabili zuen lehen egunetan. b) Ongi, baina jende gutxik erabili zuen. c) Doako txartela jarri arte, ez oso ongi. Nolakoa zen 1901eko tranbiaren proiektua? a) Auzo guztiak hartzen zituen kontuan. b) Auzo batzuetara ez zen heltzen. c) Hiru aldiz pasatzen zen auzo bakoitzetik. Zer gertatu zen 1996an Gasteizko tranbiaren proiektuarekin? a) Garraio sailburuak ez zuen tranbia egiterik nahi. b) Gasteizko alkateak ez zuen kontuan hartu. c) Bilboko alkateak ez zuen proiektua bultzatu. Zer jartzen du testuan Bilboko tranbiari buruz? a) Basurtutik Atxurirainoko linea zabalduko dutela. b) Errekalde auzoa Atxurirekin lotzen duela. c) Linea berria izango duela, baina ez dela Errekaldera helduko. Zer esaten zaigu EHUko Leioako kanpusari buruz? a) Bilbon tranbia hartu eta kanpusera zuzenean helduko direla ikasleak. b) Metroaren ordez, Bilbotik tranbia ipiniko dutela kanpusera joateko. c) Tranbiaren zerbitzua kanpuseraino heltzea nahi dutela. Zergatik ipini nahi dute tranbia Debagoiena eskualdean? a) Bergara eta Arrasate Gipuzkoako beste herriekin lotzeko. b) Eskualdeko trafikoaren arazoari irtenbidea emateko. c) Debagoiena eskualdean garraiobiderik ez dagoelako. Nolakoa izango da Debagoieneko tranbia? a) Hogeita hamar kilometro izango ditu b) Geltoki batetik bestera bost minutu beharko ditu. c) Ordu erdiko iraupena izango du.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

1. HE
2. Ariketa

IRAKURMENA

Ondoren hiru testu labur eta zazpi esaldi dituzu. Irakurri eta lotu esaldia dagokion testuarekin. Testuak A, B eta C dira. Aukeratu zer testuri dagokion esaldi bakoitza. Nola markatu erantzun zuzena? A B C Eta oker markatu baduzu? A B C

KONPONKETA DENDAK ETA BIGARREN ESKUKOAK


Zappa dendako Oscar Iglesias zapataria

Retoucheri dendako Mari Karmen Gomez jostuna

Bezero gehiago dut krisiarekin, hainbatek nahiago duelako zapata berriak erosten dirua gastatu beharrean, zaharrak merke atondu. Gainera, negua garai ona da zapatarientzat, oinetako gehiago apurtzen baita. Hala ere, berdin kostatzen zait hil bukaerara iristea. Orain dela urte batzuetatik hona, berdin kobratzen diet bezeroei, baina materialaren prezioak gora egin du. Nahiz eta krisiak bultzadatxoa eman, ez naiz inoiz egoera ekonomikoaren eraginagatik aberastuko.

Gurera askotan etortzen dira aurrekontu eske. Ondoren, garestia iruditzen bazaie, ez dute enkargurik uzten eta erraza dela ikusten badute, etxean moldatzen dute arropa. Zer egin dezaketen galdetzen digute, baina gehienetan ez dute kalitatea kontuan hartzen. Orain jendeak gehiago aprobetxatzen ditu jantzi zaharrak, eta galtzak mozteko edo kremailerak konpontzeko adibidez, ez dituzte beti jostun dendara eramaten, krisiarekin lan horiek ere norberak egiten baititu ahal denean.

Begoa Cabaleiro Emauseko prentsa arduraduna

Gu pozik gaude salmenten gorakadarekin, baina ez dakigu krisiagatik den ala saltzeko modua aldatu egin dugulako: gauzak hobeto banatuta eta antolatuta ditugu, espazio zabalagoa dugu. Nire ustez, bigarren eskuko kulturara ohitzen hasi gara euskaldunak. Orain dela gutxi arte Londresen bai, baina hemen ez zegoen oso onartua bigarren eskuko produktuak erostea. Orain, gazteak pixkanaka ohitzen ari dira; izan ere, 30 euroko alkandora 3 eurotan topa daiteke. Baina, bestalde, jendeak geroz eta arropa gutxiago ekartzen du Emausera eta ekartzen dutenak askotan bigarren eskuko bezala saltzeko ere ez du balio. Orain, gauza berri gutxiago erosi eta armairukoa gehiago aprobetxatzen da. Mikel Garca Argia, 2009ko otsailaren 1a. Egokitua

1. HE
2. Ariketa. Erantzun-orria

IRAKURMENA

1. Krisi garaian gehiago saltzen dute.

2. Konponketak errazak baldin badira, bezeroak berak egiten ditu.

3. Konponketa egiteko utzi aurretik, aholkua eskatzen diete bezeroek.

4. Neguan beste garai batzuetan baino lan gehiago du.

5. Jendeak gero eta gehiago erosten du bigarren eskuko dendetan.

6. Nahiz eta bezero gehiago izan orain, ez du gehiago irabazten.

7. Orain, jendeari askoz gehiago kostatzen zaio norberaren arropa saltzeko ematea.

1. HE
3. Ariketa

IRAKURMENA

Elkarrizketa bat irakurriko duzu. Testuan, kazetariak egindako galderak falta dira. Testuaren azpian dituzu. Lotu galdera bakoitza dagokion erantzunarekin, hau da, zenbakia letrarekin. Idatzi galderen zenbakiak laukietan.
Nola markatu erantzun zuzena?
Erantzunak Galderak A 12 B C D

Eta oker markatu baduzu?


Erantzunak Galderak A 12 13 B C D

Galdera bat sobera dago.

HAREAZKO DUNAK A Mauritania ezagutu nahi genuen eta, aldi berean, bidaia solidarioa egin nahi genuen: hango jendea ezagutu, beraien ohiturak, bizimodua Janaria eta eskolarako materiala ere eraman genuen, han banatzeko. Gure helmuga Mauritaniako Nouakchott hiria zen, baina ezustekoa izan genuen eta ezin izan ginen heldu. B Chinguetti herriaren inguruan, eta autoa guztiz hondatu zitzaigun. Beraz, ezin izan genuen aurrera egin. C Zorionez, guri ez zitzaigun ezer gertatu. Autoaren kontrola galdu genuen bihurgune batean. Harri baten kontra jo eta autoak buelta eman zuen. D Marokoko basamortutik oso desberdina da. Hura turistentzat egokituta dago, errepideak ditu, baina Mauritaniakoan errepide bakarra dago, eta gainera ez da oso ona. Horregatik, erabaki genuen bidaia errepidetik ez egitea, eta basamortuan sartu ginen bete-betean. Ez dugu inolako laguntzarik izan, eta ahal izan dugun moduan konpondu gara. E Badago mineralak basamortutik kostaldera eramateko erabiltzen den trenbide bat, eta hori hartu genuen erreferentzia moduan. Iparrorratza ere erabili dugu. F Ahal izan genuen bezala: minerala garraiatzen duen trena erabilita, autobusez, motorrez G Gogorrena basamortuan egindako egunak izan dira. Hiru egun eman genituen basamortuan erdi galduta. Ur eta gasolina gutxi genuen. Han ez zegoen ezer, harea, animaliak eta beroa, besterik ez. Hori bai izan zela abentura! H Hainbat polizia-kontrol zegoen kilometro gutxitan eta galdera asko egiten ziguten. Hala ere, ez dugu inolako arazorik izan. I Bat baino gehiago! Bitxia iruditu zitzaigun Coca-Cola leku guztietan aurkitzea. Basamortuaren erdian dagoen dendatxo batean ez zeukaten urik, baina Cola-Cola bai. J Oso ezberdinak gara euskaldunak, marokoarrak eta mauritaniarrak. Marokon eta Mauritanian herritarrak beti daude laguntzeko prest, nahiz eta Marokon diruagatik egin. Desinteresatuagoak dira Mauritanian, galduta ikusten bazaituzte berehala laguntzen dizute.
Itxaso Marina Aikor, 2009ko iraila. Egokitua

1. HE
3. Ariketa. Erantzun-orria

IRAKURMENA

1. Nolakoa da Mauritaniako basamortua? 2. Hamar mila kilometro egin dituzue guztira. Zer izan da gogorrena? 3. Arazorik izan al duzue mugak gurutzatzeko orduan? 4. Zein izan da bidaiaren helburua? 5. Zer egin zenuten basamortuan ez galtzeko? 6. Ibilgailuak erosi behar izan zenituzten bidaia egiteko, ezta? 7. Non izan zenuten istripua? 8. Nolakoa da hango jendea? 9. Istripua larria izan al zen? 10. Baduzu kontatzeko moduko anekdotarik? 11. Nola itzuli zineten etxera, autoa hondatu bazitzaizuen?

Idatzi dagokion zenbakia ondoko laukietan: Erantzunak Galderak A B C D E F G H I J

10

1. HE

IDAZMENA

Oharrak: Ondoren, bi ariketa dituzu. Biak egin behar dituzu. Oso kontuan hartu behar duzu gaia eta eskatzen zaizun ariketa-mota. (Inprimakia betetzeko eskatzen bazaizu eskaera, mezu elektronikoa, ez egin eskutitz itxurako ezer). Garbi idatzi eta saiatu letra argia egiten. Erabili boligrafoa idazteko. Zuzentzeko orduan hauxe hartuko da kontuan: eskatutako guztiari erantzun diozun, ideiak garbi adierazi dituzun, euskara nola erabili duzun: egoki, zuzen edota aberats.
Zirriborroetarako lekua (orri hau ez da zuzenduko)

11

1. HE
1. Ariketa Gaia kontuan hartu eta behean agertzen den inprimakia bete behar duzu. Gutxienez 50 hitz idatzi behar dituzu.

IDAZMENA

GAIA: Zu bizi zaren kalean aspalditik obratan ari dira. Arazoak dituzue eta auzokoak haserre zaudete. Udaletxera joan zara. Bertan inprimaki bat betetzeko esan dizute. Inprimakian azaldu obrak noiz hasi ziren, zer arazo duzuen eta zer eskatzen duzuen.

ESKAERA
ESKATZAILEAREN DATUAK
IZEN-ABIZENAK: ______________________________________________________________ HELBIDEA: ___________________________________________________________________ NAN zk.: _______________________ TELEFONOA: ______________________________

AZALPENA _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ ESKAERA _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ Sinadura: ________________, ______________________________________________________
TOKIA DATA

12

1. HE
2. Ariketa Gaia kontuan hartu eta behean agertzen den inprimakia bete behar duzu. Gutxienez 100 hitz idatzi behar dituzu. GAIA: Lankide baten mezua jaso
duzu. Hiru hilabetez ikastaro batean lantokitik kanpo egon da eta laneko berriak jakin nahi ditu. Eman idatziz erantzuna.

IDAZMENA

13

14

You might also like