You are on page 1of 3

Irakurri Onintza Enbeitak Berrian argitaratutako artikulua eta EGIN

gaizki erabilita dagoenean zuzendu ezazu.

Bira

Dioguna
Onintza Enbeita

Gauetan etxera noanean niri ere gustatzen zait, mandoa eskuan hartuta,
zapping egitea: gustatzen ez zaidana kendu, eta gustatzen zaidana ikusi.
Euskaraz kate gutxi daude, eta gaztelaniaz dozena bitik gora, beraz, ez da
kalkulu matematiko handirik egin behar telebista batez ere gaztelaniaz ikusi
egiten dugula jakiteko. Gainera, niri gustatu egiten zait Espainiako telebista.
Bai, litekeena da gaixorik egotea, baina egia da. Txutxu-mutxuak amaitzen
zaizkienean kolaboratzaileei buruz kristorenak esan egiten dituzten programa
horiek izugarri gustatzen zaizkit. Lotsa ere eman egiten dit aitortzeak, baina ez
zait telebista aurrean gehiegi pentsatzea gustatzen, eta Goenkalen tragedia
handiegiak dituzte. Egia esan egingo dut: niri Salvame, Vuelveme Loca,
Enemigos Intimos, La Noria, Corazon… eta antzerako programak gustatu egiten
zaizkit. Ulertuko nuke hau izatea
irakurtzen didazuen azken zutabea, baina
begiratu zuen ingurura ni gurutziltzatu
baino lehen. Ratioek diotena egia bada,
Hego Euskal Herrian halako programak
asko ikusi egiten dira. Politikoki zuzenak
izateko, badakigu zer esan; baina
diogunetik egiten dugunera alde
handiegia dago. Egia aitortzeak ez nau
besteak baino hobe egiten, baina nire patologiak zeintzuk diren badakit
behintzat; inoiz sendatzea bururatuko balitzait ere.

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-01-22/004/003/dioguna.htm
 Gustatu al zaizu artikulua? Ulertu al duzu? Zer da Onintzak esan
nahi duena?

 Zergatik idazten du Onintzak esaldi hau: “Ulertuko nuke hau izatea


irakurtzen didazuen azken zutabea, baina begiratu zuen ingurura ni
gurutziltzatu baino lehen.”

 Zure ustez zein da artikuluaren gaia azaltzen digun esaldia?

 Ados al zaude Onintzak esandakoarekin?

Zer da zuretzat telezaborra? Saia zaitez definizioa ematen

 Txutxu-mutxu saioetatik aparte, ba al dago telezaborrik?

 Uste duzu jende askok ikusten duela? Zergatik?

 Onuragarria da edo kaltegarria?

 Zein da Tbren funtzioa?

 Zein izan beharko luke zure ustez?

Testu osoa:

Bira
Dioguna
Onintza Enbeita
Gauetan etxera noanean niri ere gustatzen zait, mandoa eskuan hartuta,
zapping egitea: gustatzen ez zaidana kendu, eta gustatzen zaidana ikusi.
Euskaraz kate gutxi daude, eta gaztelaniaz dozena bitik gora, beraz, ez da
kalkulu matematiko handirik egin behar telebista batez ere gaztelaniaz
ikusten dugula jakiteko. Gainera, niri gustatu egiten zait Espainiako
telebista. Bai, litekeena da gaixorik egotea, baina egia da. Txutxu-mutxuak
amaitzen zaizkienean kolaboratzaileei buruz kristorenak esaten dituzten
programa horiek izugarri gustatzen zaizkit. Lotsa ere ematen dit aitortzeak,
baina ez zait telebista aurrean gehiegi pentsatzea gustatzen, eta Goenkalen
tragedia handiegiak dituzte. Egia esango dut: niri Salvame, Vuelveme Loca,
Enemigos Intimos, La Noria, Corazon… eta antzerako programak gustatu
egiten zaizkit. Ulertuko nuke hau izatea irakurtzen didazuen azken zutabea,
baina begiratu zuen ingurura ni gurutziltzatu baino lehen. Ratioek diotena egia
bada, Hego Euskal Herrian halako programak asko ikusten dira. Politikoki
zuzenak izateko, badakigu zer esan; baina diogunetik egiten dugunera alde
handiegia dago. Egia aitortzeak ez nau besteak baino hobe egiten, baina nire
patologiak zeintzuk diren badakit behintzat; inoiz sendatzea bururatuko
balitzait ere.

You might also like