You are on page 1of 5

EBALUAZIO BIAK ERREPASATZEKO ARIKETAK

1.AUKERATU ZUZENA/EGOKIENA. Bakoitzeko erantzun bakarra dago.


    
 1.Kantu horri letra aldatuko bagenio, mesede handia egingo ………………..
a. geniokeen              b)  diogu                   c)  genioke               d)   lioke

2. Ixabel gure mailako ………………… aukeratu zuten aho batez.


a. ordezkaria              b)  ordezkaritzat      c)  ordezkari           d)  ordezkarian

3. Nik zu euritan blai ikusi ……………….. autoan igotzeko esango ………………...


a. banizu/ nizukeen                                      c)  bazintut/ nizukeen     
b.  bazara/ dizut                                            d)   bazaitut/nizuke

4. Aitari eskatu zizuna ondo egin izan ………………. oporrak ordainduko zizkizukeen.
a. badiozu                 b)  bazeniote             c)  bazenio               d)   balio

5. Momentu hartan …………….. begiratu genion eta ……….…….. musua eman genion.
a. elkar/ elkar           b)   elkar/ elkarri       c)   elkarri/ elkarri       d)  elkarri/ elkar

6. Zuk esan …………………. zeharo hunkitu ……………….


a. zenuena/ zitzaidan                                  c)  zenuenak/ ninduen
b. zenuena/ ninduen                                   d)  zenuenak/ zidan 

7. Badira ume eta gazte irakurzale asko ...


a. liburuak maite dituztela.
b. liburuak maite dutenak.
c. Liburuak maite dituztenak.
d. Liburuak maite dituenak.

8. Zein ez da zuzena?
a)  Gurasoek berehala etorrarazi zuten alaba.
b) Irakasleak gure herriari buruzko idazlan eginarazi zigun.
c) Maisuak umeak lurrean eserarazi zieten. (eseri, nor “dira” → eserarazi, nor-nork “zituzten”)
d) Nagusiak behartu ninduen hamabiak arte lan egitera.

9. Zein ez da zuzena?
a. Ez du esan etorriko denik.
b. Ez du esan berak egingo duela.
c. Ez dakigu etorriko denik. (Zehar-galdera, ez konpletiboa; -(e)n, -(e)netz, -(e)n ala ez)
d. Ez dakizu non utzi.

10. Zein ez da zuzena?


a. Ederki damutu gara atzo egindakoaz.
b. Ezkontzara gonbidatu didate, lagun minak baitira.  (gonbidatu + nor-nork, “naute”)
c. Ez deritzot batere ondo zuk esandakoari.
d. Inporta ez bazaizu, behean itxarongo dizut. 

11. Aukeratu zuzena.

a. Ez naiz inoiz ere ez egon hiri horretan. (Bi “ez” daude)


b. Benetan ez duzula ezer egin? Ez, ezer (Koma dagoenez, “ezer ez” jarri behar)
c. Gasteizen daude ere eraikin ederrak, ez Donostian bakarrik.
d. Ikusi ere ez zaitut egin.

12. Egin aukera egokia ( Neurria adierazteko)


a. Ur baso bat edan nuen, egarri bainintzen. (“Ur baso bat” ontzia adierazten du)
b. Litro bat esne behar du amak kroketak egiteko.
c. Xanpain kopa bat edan zuen Gabonetan. (“Xanpain kopa bat” ontzia adierazten du)
d. Lau urteetako ardoa edan genuen. (mgg.)

13.Galde iezaiozu zurekin joan nahi ………………………………..


a) badu b  baduen 
c) duen. d) duenik
14. Eskatu zidan berarekin……………... , baina ezin izan nuen.
a) joatea  b) joateko
c) joatera d) joaterik

2.BERRIDATZI.
1. Zeruak eguzkitsu egon beharko luke beti; horixe uste dute batzuek.

Badago jendea zerua beti eguzkitsu egon beharko lukeela usten duena.

2. Geuri ere harrigarria iruditu zaigu hainbeste jende kale gorrian dagoela irakurri dugunean.

Gu ere harritu gaitu hainbeste jende kale gorrian dagoela irakurtzeak.

3. Ikasgelan guztiek dakite nor izan zen Etxepare.

Ikasgelan ez dago (inor) Etxepare nor den ez dakienik.

4. Jende askoren ustez, ez litzateke debekatu beharko txakurrak hondartzan ibiltzea.

Jende askok uste du ez litzatekeela debekatu beharko txakurrak hondartzan ibiltzea.

5. Jonek berarekin dantzatzera jaialdira ni gonbidatu? Ez dut uste!

Ez dut uste Jonek berarekin jaialdira gonbidatuko nauenik.

6. Lagunek niri kontatutako istorioarekin zeharo harrituta geratu nintzen..

Lagunek kontatu zidaten istorioak zeharo harrituta utzi ninduen

7. Ez bakarrik nire gelakoek. Zuek ere parte hartuko duzue lehiaketan.

Nire gelakoek ez ezik, zuek ere parte hartuko duzue lehiaketan.

8. Juliok irabazi du, ez Asierrek.


Asierrek ez du irabazi, Juliok baizik.
3. ZUZENDU OKER DAUDENAK. 
1.Bilera luze bat ospatu izan dugu gaur goizean Lehendakariarekin.
2. 1Dko ikasleek Mikel aukeratu dute ordezkari bezala.
3. Josuk, nire anaiak, bost urte dauzka.
4. Hori Horrek ez dizu minik egingo, baina hainbeste edateak, bai.
5. Denok joango gara Mikel ez ezik. → Mikel ez ezik, denok joango gara /

4. EMAN EUSKARAZ
1.No creo que vaya contigo, me ha dicho que está enferma.

Ez dut uste zurekin etorriko denik, gaixorik dagoela esan dit.

2 .No les hemos dicho que hemos suspendido porque se enfadará.


Ez diegu esan huts egin dugula haserretuko delako.
3. La policía ha hablado con la mujer que ha visto el accidente de esta  mañana.
Poliziak gaur goizean istripua ikusi duen emakumearekin hitz egin du.

4. Si me dijeras lo que ha ocurrido, sin duda te ayudaría.


Zer gertatu zaizun esango bazenit, zalantzarik gabe lagunduko nizuke.

5. Si te hubiéramos  visto en la playa, habríamos jugado contigo.

Hondartzan ikusi (izan) bazintugu, zurekin jolastuko ginatekeen.

6. No sólo nosotros, vosotros también tenéis algo de culpa.

Guk ez ezik, zuek ere erru apur bat badaukazue.

7 .Nos hemos visto en la calle, pero no nos hemos dicho nada.(ELKAR)

Kalean elkar ikusi dugu, baina ez diogu elkarri ezer esan.

BERRIDAZKETAK NAHASIAN

1.Dirudienez, asteburuan eguraldi txarra egingo du.

BADIRUDI asteburuan eguraldi txarra egingo duela.

2.Aurten ere hondartzak zikinkeriaz beteak aurkituko ditugu. Horixe izango da amorraraziko
nauena.

Aurten ere hondartzak zikinkeriaz beteak aurkitzeak AMORRARAZIKO NAU

3.Batek jakin gaurko filosofoek diotena egia den ala ez.

Batek jakin gaurko filosofoek diotena egia deNETZ.

4. “Zure jaira gonbidatuko gaituzu?” Galdetu didate lagunek

Lagunek galdetu didate (ea) jaira gonbidatuko ditudan / ditudan ala ez / ditudanetz.
5.Laster lantegi hori itxi egingo dute eta inguruko guztiak ere bai.

Lantegi hori ez EZIK, inguruko guztiak ere itxi egingo dituzte.

6. Lapikoan indabak egosi ditut. Indabak uretan bigundu dira.

Lapikoan egosiTAKO indabak uretan bigundu dira. / Uretan bigunduTAKO indabak lapikoan
egosi ditut.

7. Ainhoa da dirua jartzeko falta den bakarra

Ainhoak izan EZIK, guztiok jarri dugu dirua.

8.Eztabaidetan nahiz solasaldi gozoetan beti ere apaltasuna adierazten zuen.

Eztabaidetan beti apaltasuna adierazten zuen, BAITA solasaldi gozoetan ere.

9.Ederki erregutu ondoren, hasi zen kantuan

Ederki erregutu ondoren, kantuari EKIN…(ADITZA) zion.

10.Afalondorako gazta Joxek ekarriko duela uste dut

Afalondorako gazta Josek ekarriko duelakoan NAGO.

11.Bai haiekin, bai gurekin beti gezurretan ari da (dela....dela)

Dela haiekin, dela gurekin beti gezurretan ari da.

12.Gaztetan amonak nahiz osabak ematen zizkiguten pagak (hala… nola…)

Gaztetan hala amonak nola osabak ematen zizkiguten pagak.

13. Zu atzo han izan zinen, zurrumurru hori zabaldu da.

Zu atzo han izan zinen / zinelako ZURRUMURRUA zabaldu da.

14.Nahiz etxean, nahiz ikastolan, nahiz kalean, behar bezala ibil zaitez (bai......bai)

Bai etxean, bai ikastolan, bai kalean, behar bezala ibil zaitez.

15.“Bihotzez maite zaituztet” esan zigun haurrak

Haurrak esan zigun bihotzez maite gintuela.

16.Zuk igorri zenuen gutuna bota genuen.

Zuk igorriRIKO gutuna bota genuen.

17. Zeruak eguzkitsu egon beharko luke beti; horixe uste dute batzuek.

BADAGO jendea zeruak beti eguzkitsu egon beharko lukeela uste duena.

18.Norako autobusa da hori? Horixe da ez dakidana.


EZ DAKIT norako autobusa den hori.

19.Esaten duten guztia gezurra da. Horixe da gehien izorratzen nauena.

Esaten duten guztia gezurra izateak IZORRATZEN NAU GEHIEN.

20. Osabak tortilla goxo-goxo egin zuen. Izekok  tortilla goxo-goxo egin zuen. Hau da:
Izekok tortilla goxo-goxo egin zuen, baita osabak ere. (BAITA… ERE)

You might also like