You are on page 1of 6

“A” itsatsia

Euskal hitz batzuk berezkoa duten “a” letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts),
azoka (*azok), … Azken letra horri “a” itsatsia deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, … bezalako
hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua
dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). “a” itsatsi
dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).

Baina zeintzuk dira “a” itsatsia duten


hitzak?
1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda.

abantaila erregina labana


agentzia erromeria leihatila
aisia eskola literatura
aitona familia lotsa
aitzakia feria lotura
akademia festa maila
alegia gauza makila
amona gaztaina makina
anaia giltza malezia
animalia gona meza
antsia grazia natura
arbola habia neskatila
arnasa harea okela
arroa heriotza ola
arroza hizkuntza ordena
ausardia hontza ostia
axola ideia panpina
aza ikastola penitentzia
balea imajina pertsona
baratza inbidia pertsonaia
birjina inportantzia pezeta
botila itxura politika
burdina izkina polizia
dardara justizia premia
denbora kaiola probintzia
dotrina kartzela saltsa
egia kontzientzia teila
ekonomia koroa zalantza
eliza kultura zuhurtzia
Adib.: anaia zaharra, feriarik onena, gauza horiek…

baina: anai-arreba, ferietan, gauzek…

2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak:

-keria: alferkeria, handikeria…

-tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura…

-tza: idazkaritza, agintaritza…

-kuntza: berrikuntza, irakaskuntza…

-(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada…

-kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza…

-(t)eria: gazteria, tresneria…

-(k)era: harrera, bukaera, idazkera,…

-gura/-kura: logura, azkura,…

-bera: bihozbera, hozbera, sentibera,…

-aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,…

-antza: mudantza, mesfidantza,…

3. jatorrizko erdaran “a” letraz bukatzen diren hitz guztiak

Adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura….

Berezko “-a” noiz galtzen den


-A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal
dezakete:

● -IA bukaera duten hitzak: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza,
orografi arauak …
● Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta litratura hitzak: eliz agintariak, burdin
fabrika, hizkuntz gaitasuna…

Bi multzo horietako hitzak hiru eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan:

● Berezko “a” gabe eta marratxorik gabe (bidai agentzia, kultur ekintza)
● Berezko a-z eta marratxoz (bidaia-agentzia, kultura-ekintza)
● Berezko a-z eta marratxorik gabe (bidaia agentzia, kultura ekintza)
ARIKETAK:

1. Hautatu -a itsatsia duten hitzak:

1. sakela
2. ekaina
3. heriotza
4. lehia

2. Hautatu -a itsatsia duten hitzak:

1. ekonomia
2. hiltzailea
3. minerala
4. siderurgia

3. Hautatu -a itsatsia duten hitzak:

1. gauza
2. nahia
3. interesa
4. konpetentzia

4. Berridatzi ondorengoetatik -a itsatsia duen hitza: etorkizuna, biribila, hezkuntza,


ikusgarria.

______________________

5. Berridatzi ondorengoetatik -a itsatsia duen hitza: elkartasuna, jaiotza, trena, futbola.

____________________

6. Hautatu -a itsatsia ez duen hitza:

1. energia
2. kaligrafia
3. lokatza
4. materia

7. Hautatu -a itsatsia duten hitzak:

1. larunbata
2. giltza
3. premia
4. pertsonaia

8. Berridatzi ondorengoetatik -a itsatsia duen hitza: aditza, antza, independentzia, maiatza.

__________________________
9. Hautatu -a itsatsia duten hitzak:

1. erruduntasuna
2. zoologia
3. erraila
4. esperientzia

10. Berridatzi ondorengoetatik -a itsatsia duen hitza: koipetsua, egonarria, astakeria, haitza

________________________

11. Hautatu -a itsatsia ez duen hitza:

1. adiera
2. bidegintza
3. arnasa
4. aditza

12. Zein zerrendako hitzek ez dute -a itsatsia?

1. hizkuntza, literatura, eliza


2. ideia, axola, familia
3. zientzia, zoologia, tolerantzia
4. kirola, apirila, ostirala

13. Hautatu ondo dagoena

● ura
● ur

14. Hautatu ondo dagoena

● famili
● familia

15. Hautatu ondo dagoena

● tresneria
● tresneri

16. Hautatu ondo dagoena

● gutizia
● gutizi

17. Hautatu ondo dagoena

● burdina
● burdin

18. Hautatu ondo dagoena

● baratzea
● baratze

19. Hautatu ondo dagoena

● orden
● ordena

20. Hautatu ondo dagoena

● harea
● hare

21. Hautatu ondo dagoena

● zura
● zur

22. Hautatu ondo dagoena

● ausardi
● ausardia

23. Hautatu ondo dagoena

● larre
● larrea

24. Hautatu ondo dagoena

● platera
● plater

25. Hautatu ondo dagoena

● katea
● kate

26. Hautatu ondo dagoena

● polizi
● polizia

27. Hautatu ondo dagoena

● etsamin
● etsamina

28. Hautatu ondo dagoena

● arbol
● arbola

29. Hautatu ondo dagoena


● pertsonai
● pertsonaia

30. Hautatu ondo dagoena

● arroz
● arroza

31. Hautatu ondo dagoena

● imajina
● imajin

32. Hautatu ondo dagoena

● papera
● paper

You might also like