You are on page 1of 17

qwertyuiopasdfghjklzxcvbn

mqwertyuiopasdfghjklzxcv
bnmqwertyuiopasdfghjklzx
cvbnmqwertyuiopasdfghjkl
zxcvbnmqwertyuiopasdfghj
klzxcvbnmqwertyuiopasdfg
hjklzxcvbnmqwertyuiopasd
fghjklzxcvbnmqwertyuiopa
sdfghjklzxcvbnmqwertyuio
Egileak:
pasdfghjklzxcvbnmqwertyu
iopasdfghjklzxcvbnmqwert
Txorierri institutuan egokitua
yuiopasdfghjklzxcvbnmqwe
rtyuiopasdfghjklzxcvbnmq
wertyuiopasdfghjklzxcvbn
mqwertyuiopasdfghjklzxcv
bnmqwertyuiopasdfghjklzx
cvbnmqwertyuiopasdfghjkl

ECL6
ulermen
froga
Glria Catal, Mireia Catal, Encarna
Molina,
Rosa Monclus
Editorial: GRA

ECL 6
1 saioa

0. Denon artean egiteko adibidea

Seme txikienak bide erdian amonatxo bat topatu zuen zain.


- Gazteluan sartu nahi baduzu, egin nik esaten dizudan guztia!
Ile beltza duen otso bat agertzen denean, bota iezaiozu prestatuta izango duzun
haragi zatia. Hartz basati handiak erasotzen zaituenean, emaiozu eztia, eta
entretenitua dagoen bitartean, ken iezaiozu erraldoiari ohe-buruko azpian gordeta
daukan altxorra, esna ez dadin zainduz. Baina kontutan izan behar duzu gaueko
hamabietan bakarrik irekitzen dela gaztelua.
Hori dena egiten baduzu, zeurea izango da altxorra.
- Eskerrik asko, horrelaxe egingo dut erantzun zion mutilak esker onez.
- Ez galdu denborarik, laster ilunduko du eta esan zion amonatxoak.

Zer hartu behar du kontutan mutikoak gaztelura sartu baino lehen?


A. Haragi zati bat botatzea ile beltzeko otsoari.
B. Erraldoiaren altxorra hartzea.
C. Eztia ematea hartz basati handiari.
D. Gaueko hamabiak izan arte itxarotea.
E. Erraldoia lo dagoen zaintzea.

Amonatxoa, nolakoa dela uste duzu?


A. Mesfidatia
B. Berekoia
C. Eskuzabala
D. Kuxkuxeroa
E. Gaiztoa

Eguneko zein unetan egin da elkarrizketa ?


A. Goizean
B. Arratsaldean
C. Eguerdian
D. Gauean
E. Goizaldean

1. testua
Pertsona behartsu bat eskean joan zen hiriko gizonik aberatsenaren etxera. Horrek
ikusi zuenean esan zion:

- Ez duzu ezer jan egun guztian? Gizajoa, gosez hil zintezke! Morroiak! Ekarri zer edo
zer jateko!
Gizon gizajoak ez zuen morroirik ikusi, ezta janaririk ere, baina aberatsak
zerbitzatzeko eta gogotsu jateko keinuak egiten zituen.
- Jan, gizona, jan, gaur nire apopiloa zara eta!
- Eskerrik asko, gizon, zure eskuzabaltasunagatik.
- Zer iruditzen zaizu ogi hau? Ez da primerakoa?
- Ziur egon zaitezke nire bizitza guztian ez dudala hain ogi zuri eta goxorik jan.
1. Zer egin du behartsuak aberatsaren jokaera ikusita?
A. Triste jarri da, ezer ez diola ematen ikusita.
B. Haserretu eta etxetik alde egin du.
C. Jan egin du, gose handia duelako.
D. Janaria hartu, eta irribarrez joan egin da.
E. Jokoa jarraitu dio, jango balu bezala.
2. Zer iruditu zaizu etxeko nagusiaren jokaera?
A. Eskuzabala dela, eta horregatik gonbidatu zuela.
B. Adarra jo nahi ziola.
C. Atsegina zela, eta besteengatik arduratu zela.
D. Pertsona ona zela, eta ez zuela nahi gosea pasatzerik.
E. Adar-jolea zela, eta horregatik ematen ziola jana.
3. Zergatik esan dio: Zer iruditzen zaizu ogi hau? Ez da primerakoa?
A Gezurretako ogia zelako eta barre egin nahi ziolako.
B. Ogia oso txarra zela ezkutatu nahi zuelako.
C. Ogia oso ona eta egin berria zelako
D. Ogi zalea zelako eta asko gustatzen zitzaiolako ogia.
E. Ogia bakarrik jatea nahi zuelako, eta ez beste gauza batzuk.
4. Nor da aberatsa ?
A. Gonbidatua.
B. Apopiloa.
C. Morroia.
D. Etxeko jabea.
E. Etxezaina.

2. testua
Negua iristen denean, jakia gutxitzen da eta bizi-baldintzak gogortu egiten dira.
Orduan animalia batzuek migratu egiten dute, txoriek, adibidez; beste batzuek janaria
pilatzen dute, katagorriek eta inurriek esaterako; eta beste batzuk lozorroan egoten
dira, gorputzeko erreserbak gastatuz, hartzak edo muxarrak, adibidez.

Oso ingurune lehorretan, ur eskasia handia dagoen lekuetan, euria egiten duenean,
bizitza bete-betean lehertzen da, landareetan nahiz animalietan. Intsektuen beldarrak
berehala heltzen eta ugaltzen dira. Landareak loratzen dira eta intsektuen
laguntzarekin ugaltzen dira.

5. Zein da bi testuek laburbiltzen duten ideia nagusia?


A. Negua oso garai zaila da orokorrean naturarako.
B. Baldintza naturalek oztopatu edo erraztu egiten dute izaki bizidunen bizitza.
C. Ingurune lehorretan batzuetan bizitasun handia izan daiteke.
D. Animalia askok migratu egiten du eguraldiak sortutako oztopoengatik.
E. Animaliek eta landareek beharrezkoa dute ura ugaltzeko.
6. Zerk sortzen du bizitza ingurune lehorretan?
A. Urak
B. Landareek
C. Loreek
D. Intsektuek
E. Beldarrek
7. Lehenengo testuaren arabera, hauetako zein sailkapen da zuzena?
ERANTZUNAK

Beste herrialde
batzuetara
bidaiatu

Lozorroan egon

Janariak pilatu

hegaztiak

katagorriak

inurriak

hartzak eta
muxarrak

inurriak

txoriak

hartzak

muxarrak

inurriak

txoriak

hartzak eta
muxarrak

katagorriak eta
inurriak

hegaztiak

hartzak

muxarrak

3. testua
Bada gorroto dudan lagun bat
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
ez, ez, ez, hobeto ez, esaten dit,
laprast eroriko zara lurrera.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
ez, ez, ez, hobeto ez, esaten dit,
ipurdi azpitik sartuko dizute gola.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
ez, ez, ez, hobeto ez, esaten dit,
ez du zurekin nahiko berak.

Bada gorroto dudan lagun bat.


Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
ez, ez, ez, hobeto ez esaten dit
esnatu egingo da berehala.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez" esaten diot gauero
"bihar ez dizut kasurik egingo bada".
Kirmen Uribe

8. Noiz beteko du bere nahia edo desioa?


A. Anaia esnatzen denean.
B. Gola sartu ondoren.
C. Biharamunean.
D. Lagunak laguntzen dionean.
E. Ausartzen denean.
9- Zenbat aldiz entzun behar izaten du Ez, ez, hobeto ez?
A- Gutxienez bost aldiz.
B- Lagunek eskatzen dioten guztietan.
C- Zerbait egiteko gogotsu dagoen bakoitzean.
D- Laguna haserretzen den unean.
E- Gaiztakeriaren bat egin nahi duen bakoitzean.
10. Zein izenburu iruditzen zaizu egokiena olerki honetarako?
A. Bihar.
B. Gorrotoa.
C. Lotsa adiskide ona.
D. Lagun bat.
E. Neskak ez du nahi.

4. testua
Hiru mezu nituen eta nahastu egin zaizkit.
Ongi ordenatzeko gai bazara zutabe bakoitzetik zati bat hartuz jakingo duzu
ondorengo galderak erantzuten.
(Hiru esaldiak azpialdean idatz ditzakezu edo arkatzez suabe-suabe lotu eta gero
ezabatu.)
Nire
lehengusuak
eta nik

hurrengo
Gabonetako
oporretan

furgoneta hartu
du

aste bete
eskiatzen
pasatzeko

Hiriberriko
errekatxoan

Nire
bizilagunek

udako egun eder


batean

autoa
estreinatuko
dute

bustialdi bat
hartzeko

Martinen
baratzera

Osaba
Xabierrek

gaur
arratsaldean
bazkal ondoren

ezkutuan hartu
genituen
bizikletak

udareak
biltzera joateko

Suitzako
Alpeetan

11. Zer egingo dute nire bizilagunek


A. Baratzera joan
B. Bainatu
C. Udareak bildu
D. Bizikletan ibili
E. Eskiatu
12. Nora joan da Xabier?
A. Hiriberrira
B. Baratzera
C. Suitzako Alpeetara
D. Bainatzera
E. Eskiatzera
13. Nork eta noiz hartzen du bizikleta?
A. Osaba Xabierrek, gaur arratsaldean.
B. Nire lehengusuak eta nik, gaur arratsaldean
C. Nire lehengusuak eta nik, udako egun eder batean.
D. Bizilagunek, udako egun eder batean.
E. Bizilagunek Gabonetan.
14. Zertarako hartzen dute autoa?
A. Hiriberrira joateko
B. Baratzera joateko
C. Udareak biltzera joateko
D. Bainatzera joateko
E. Alpeetara joateko
5. testua

Sealth indiar buruzagiak gizon zuriari egindako hitzaldi-zatia, 1855. urtean


Ez dakit, baina gure bizimodua ez da zuena bezalakoa. Zuen hiriak ikustean indiar
azal-gorrien begiak tristatzen dira. Baina hori, beharbada, izan daiteke azal-gorria
basatia delako eta ez duelako ezer ulertzen.
Azal-zurien hirietan ez dago leku lasairik ezer entzuteko. Udaberrian zuhaitzen
hostoak irekitzen entzuteko edo intsektuek nola egiten duten hegan entzuteko.
Azal-gorria naiz eta ez dut ezer ulertzen. Guk nahiago dugu haizearen zurrumurru
leuna lakuaren azalean, edo euriak garbitutako haizearen usaina. Aireak neurrigabeko
balioa du azal-gorriarentzat, izaki guztiok aire bera baitugu: animaliek, zuhaitzek,
gizakiok, denok arnasten dugu aire berbera.
Azal-zuria ez da arnasten duen aireaz jabetzen; izan ere, airea bizitzaren euskarria da
eta bere izpiritua konpartitzen du euskarri horrekin. Era berean, aireak bizitzaren
izpirituari ere eusten dio.
15. Zergatik uste duzu dioela azal-gorriak: azal-gorria basatia da eta ez du ezer
ulertzen?
A. Kulturarik ez duelako eta ez dituelako gauzak ulertzen.
B. Garbi uzteko ez dakiela ezer ondo adierazten.
C. Zurien hizkuntza desberdina hitz egiten duelako.
D. Haiek baino hobeto ulertzen duela konturatu daitezen.
E. Zurien aurrean makurtzeko
16. Zer esan nahi du izaki guztiok aire bera baitugu?
A. Azal-gorriek dena elkarren artean daukatela.
B. Denok aire bera badugu, faltan izango dugula.
C. Aireak Lurreko izaki bizidun guztioi bizitzen uzten digula.
D. Bizia ematen digun airea ezin dela agortu.
E. Denok aire bera arnasten badugu, zailtasuna izango dugula bizitzeko.
17. Baieztapen hauen artean badago bat okerra dena?
A. Azal-gorriak asko maite du bere lurra.
B. Azal-gorriak uste du talde handi baten partaide dela.
C. Azal-gorriak badaki airearen menpe dagoela bizi ahal izateko.
D. Azal-gorriak gozatu egiten du lurrak ematen dionarekin .
E. Azal-gorriak uste du azal-zuriak badakiela natura interpretatzen.
18. Zer esan nahi du airea bizitzaren euskarria da eta bere izpiritua konpartitzen
du euskarri horrekin?
A. Izaki bizidun guztiak arnasten duten airearen menpe daudela.
B. Azal gorrien hizketa moduak lotura gutxi duela errealitatearekin.
C. Azal-gorriek izpirituengan sinesten dutela, eta guk ez.
D. Airea izpiritua bezalakoa dela, eta horregatik ez dela ikusten .
E. Izaki bizidun batzuek bizitzeko airearen beharra dutela.

ECL 6
2. saioa

6. testua
HAURRA HIRIAN
Haur hura izebarekin joan zen lehenengo aldiz hirira. Ikusi zituen eraikinak, trenak,
denda dotoreak
Aparkatzeko lekurik bilatu ezinda ibili ondoren, hiriko kanpo aldean aparkatu
behar izaten zuten azkenean; fabriketako tximinia luzeak ikusi zituzten han, kea
zeriela. Haiei begira egon zen haurra, izebak tira, goazen esan zion arte.
Egun osoa hirian igaro eta etxera itzuli zirenean, honela esan zion haurrak
amonari:
-Amona, amona, ez dakizu gaur zer ikusi dudan bizitzan lehenengo aldiz.
Hodeiak egiten dituzten lekua. Guk autoa aparkatu dugun lekuan egiten dituzte
hodeiak eta tximinia luze batzuetatik ateratzen dira. Gero zerura joaten dira polikipoliki, zabalduz-zabalduz
Joxantonio Ormazabal
19. Zergatik esan dio izebak tira, goazen?
A. Kotxea aparkatu behar zuten eta hirian ez zegoelako lekurik.
B. Umeari hiriko eraikinak gustatzen zitzaizkiolako.
C. Umeak ez zuelako hiria ezagutzen eta harrituta, geldi-geldi zegoelako.
D. Hirian, amonaren etxera joan behar zutelako.
E. Leku guztietan geldituz gero, berandutu egingo zitzaielako.
20. Non daude fabrikak?
A. Hirian bertan.
B. Hodeiak egiten dituzten lekuan.
C. Aparkalekuaren erdian.
D. Amonaren etxe ondoan.
E. Hiritik nahiko hurbil.
21. Umeak amonari kontatu ziona egokia zela iruditzen zaizu?
A. Bai, umeak ordura arte ez zuelako hodeirik ikusi.
B. Bai, hodeiak tximiniaren ondoan gatibaturik gelditzen zirelako.
C. Ez, umeak amona zaharrari adarra jo nahi ziolako.
D. Ez, ez dagoelako ondo amona engainatzea.
E. Bai, berak bere erara kontatu ziolako ikusitakoa.
22. Uste duzu amamak ulertu ziola umeari ?
A. Ez, ez dagoelako umea ulertzerik.
B. Ez, fabriketan ezin direlako hodeiak sortu.
C. Bai, batzuetan kea hodeia bezalakoa delako.
D. Bai, oso emakume zuzena eta jakintsua delako.
E. Bai, umeak esaten duen guztia sinesten duelako.

7. testua
Hondartzara joan nahi dugu. Hondarribian txalupa hartu eta Zarautzeraino joango
gara, han bainatu eta Hondarribira itzuliko gara paella eder bat jatera.
Liburuxka hau eman digute ordutegiekin eta prezioekin:
Itsaso-ibilaldiak Gipuzkoako itsasertzean
Ordutegia
Joan
Hondarribia

10:30

11:40

12:55

13:50

16:00

Donostia

10:40

11:50

13:05

14:00

16:10

Orio

10:45

11:55

13:10

14:05

16:15

Zarautz

10:55

12:05

13:20

14:15

16:25

Getaria

11:10

12:20

13:35

14:30

16:40

Etorri
Getaria

10:15

11:40

12:25

14:05

15:25

Zarautz

10:30

11:55

12:40

14:20

15:40

Orio

10:40

12:05

12:50

14:30

15:50

Donostia

10:45

12:10

12:55

14:35

15:55

Hondarribia

10:55

12:20

13:05

14:45

16:05

Joanetorrien
salneurriak
-tan
Getaria

Getaria

Zarautz

Zarautz

Orio

Orio

Donostia

2,8

2,5

Donostia

5,3

2,5

Hondarribia

Hondarribia

23. Zein da bidaiarik merkeena?


A. Donostiatik Zarautzera
B. Zarautzetik Hondarribiara
C. Hondarribiatik Donostiara
D. Hondarribiatik Oriora
E. Oriotik Zarautzera
24. Zenbat denbora behar du txalupak Hondarribiatik Getariara joateko?
A. Hogeita bost minutu
B. Hogeita hamar minutu
C. Hogeita hamabost minutu
D. Berrogei minutu
E. Berrogeita bost minutu
25. Zenbat balio du Hondarribiatik Zarautzera joan-etorria egiteko txartelak?
A. 2 euro
B. 2,8 euro
C. 3 euro
D. 4 euro
E. 5,3 euro
26. Aurreko prezioarekin zein beste tokitara joan gaitezke Hondarribiatik?
A. Oriora
B. Donostiara
C. Hondarribiara
D. Getariara
E. Euskal Kostaldera

27. Paella arratsaldeko hiruretarako eskatu dugunez, zer ordutan irten behar
dugu Zarautzetik ordurako ailegatzeko?
A.

11:55

B.

12:40

C.

14:20

D.

15:25

E.

15:40

8. testua

Nekazal eta industria enpresek bulegoak behar dituzte, produktu eraldatuen erosleak
zein makineria eta lehengaien saltzaileak joateko. Era berean, beharrezkoak dira
informazioa bildu ahal izateko.
Gainera, enpresa horiek beste enpresa batzuk behar dituzte makineria ekoizteko edo
industrietan egiten den lanaren zati bat egiteko.
Bankuetatik ere gertu egon behar dira, eta baita aseguru etxeetatik ere. Honako
zerbitzu hauek ere behar dituzte: Komunikabide eta garraiobide onak, informazio
sarbideak, propaganda zerbitzuak eta unibertsitate eta lanbide eskolek prestatutako
tekniko eta adituen zerbitzuak. Horregatik daude hirietan enpresa garrantzitsuenen
bulego nagusiak. Hori dela eta, esaten da hiriak erabaki-guneak direla, non erabaki
garrantzitsuak hartzen diren, besteak beste, enpresak ireki, itxi edota handitu.

28. Hauetako zein esaldik laburbiltzen du testua hoberen?


A. Nekazal enpresek lehengaiak erosten dituzte.
B. Industria enpresek produktu eraldatuak saltzen dituzte.
C. Enpresa handiek hiri handietan irekitzen dituzte bulegoak.
D. Enpresek informazio ona behar dute.
E. Enpresa handiek erabaki garrantzitsuak hartzen dituzte.

B hiriak
badu:

D hiriak
badu:
E hiriak
badu:

Aseguru etxeak

Kioskoak

Zinemak

Bankuak

Aireportua

Trena

C hiriak
badu:

Autopista

Portua

Ospitalea

Musika
kontserbatorioa

A hiriak
badu:

Unibertsitatea

29. Enpresa handi batek hiri hauetako batean jarri nahi du bere bulegoa. Hiri
hauetako zeinek uste duzu duela aukera gehien?

30. Testuaren arabera, zertarako uste duzu komeni zaiela enpresei harremanetan
egotea lanbide eskola eta unibertsitatearekin?
A. Horrela, produktuak saltzeko aukera gehiago dutelako.

B. Horrela hobeto informatuta daudelako.


C. Enpresariek prestakuntza hobea izan dezaketelako.
D. Hobeto prestatutako profesional berriak lortu ditzaketelako.
E. Unibertsitateak ondo kudeatuta daudelako.

9. testua

Gaur amaren urtebetetzea da eta etxera umore onez iritsi denez, aitari eta bioi esan

digu jatetxe batera gonbidatuko gaituela .


Gida begiratu dugu:
Arteaga

Udaberria

Galizia etxea

El Pat

Taula

Ordutegia:
13:30-15:30
21:0023:30

Ordutegia:
13:00-01:0

Ordutegia:
13:30-15:30
21:00-23:30

Ordutegia:
12:00-16:00
20:30-23:30

Ordutegia: 13:0016:00 21:0023:30

Berezitasunak:
txipiroiak
tintan,
olagarroa,
indaba zuriak
txirlekin; lacon
grelosekin;
hojaldrea
kremarekin,
Santiago tarta.

Berezitasunak:
sukaldaritza
katalana.
Gomendatutak
o platerak:
arroza, marisko
paella, ogia
tomatearekin
eta
urdaiazpikoare
kin, untxia
otarrainxkekin.
Postreak
etxekoak dira
eta
gomendagarria
krema katalana

Astelehenetan
itxita. Oporrak
abuztuan.

Igande eta
astelehenetan
itxita.
Oporrak Aste
Santuan eta
abuztuan 20
egunez.
Berezitasunak:
Menestra:
9,50 ; eperra:
13,75; esne
frijitua: 5.
Batez beste:
27

Igande
gauetan eta
astelehenetan
itxita.
Oporrak Aste
Santuan eta
abuztuan.
Berezitasunak:
euskal
sukaldaritza.
Txangurroa
txirla eta
otarrainskekin:
18,63; orein
xerra, 17,28;
bakailao
kokotsak:
20,43; etxeko
mamia 6.
Batez beste:
55

AT

Batez beste:
18,5 menua
eta 30
igandeetako
bufeta.

Batez beste:
25

Berezitasunak:
ajoarrieroa:9,
indabak lukainka
eta azarekin:
14,75,
txerrikume errea:
20,50,
tostadak:5,5 .
Batez beste: 2530

APJ

AJ
AZPT

AZPJ

A- Aire girotua
T- Terraza
Z- Kotxeen zaintza
P- Parkina
J- Jantoki pribatua

31. Amak arazorik gabe aparkatu nahi du eta bero egiten duenez, kanpoan afaldu.
Zein jatetxe uste duzu nahiago izango duela?
A. Arteaga
B. Udaberria

C. Galizia etxea
D. El Pat
E. Taula
32. Hauetako zein baieztapen da okerra?
A. Jatetxe guztiak irekita daude 13:30ean
B. Denek abuztuan egiten dituzte oporrak.
C. Guztietan dago aire girotua.
D. Jatetxe guztien batez besteko prezioa 18 tik gorakoa da.
E. Denek zabaltzen dute eguerdian eta gauean.
33. Arteagara joatea erabakitzen badugu eta gutxi gora-behera batez bestekoa
gastatzen badugu, zenbat kostatuko zaio gure amari familia-afaria?
A.

25 40 bitartean

B.

41 55 bitartean

C.

56 70 bitartean

D.

71 85 bitartean

E.

86 101 bitartean

10. testua
Australian eta inguruko irletan planetako animalia talderik zaharrenak eta bitxienak
daude.
Batzuk ugaztunak dira, dakizuen bezala, animalia horiek euren kumeei titia ematen
diete. Hauen artean, martsupialek kumeak izaten dituztenean, sabelean daukaten
poltsa formako azalaren tolesturan jartzen dituzte: koala eta kangurua, adibidez.
Monotremak ugaztun arraroak dira, ibaietan bizi dira eta arrautzak jartzen dituzte.
Talde horretakoak dira ornitorrinkoa eta ekidna .
Bestetik, emua eta kiwia lurralde horretako txori korrikalariak dira.

34. Zer nabarmentzen du testu honek Australiako animaliei buruz?


A. Beste lurralde batzuetako espezie berdinak direla.
B. Gure espezieen desberdinak direla, oso zaharrak direlako.
C.

Espezie arraroak direla, guregandik oso urruti daudelako.

D.

Aurkitzeko espezie oso zailak direla gaur egun.

E.

Espezie oso ezezagunak direla, gutxi ikertu direlako.

35. Zein animalia taldeei buruz hitz egiten du testuak?


A. Martsupialak, ugaztunak, monotremak, txoriak.
B. Kanguruak, ornitorrinkoak eta ekidnak, emuak eta kiwiak.
C. Monotremak, ornitorrinkoak, martsupialak, txori korrikalariak.
D. Martsupialak, monotremak, korrikalariak, txoriak.
E. Ugaztun monotremak, ugaztun martsupialak, txori korrikalariak.

36. Zerez uste duzu elikatu behar direla ekidna kume jaio berriak?
A. Esnez.
B. Arrain txikiz
C. Harrez
D. Errekako planktonez
E. Denetatik pixka bat.

You might also like