You are on page 1of 8

TXINGUDI BHI

ATOMOAK ERA SINBOLIKOAN ADIERAZITA


ATOMOAREN EGITURA :ZENBAKI ATOMIKOA ETA MASIKOA

Taula periodikoa hartu eta behatu elementu guztiak orden konkretu


batean kokatuta daudela, eta guztietan elementuaren
sinboloa,elementuaren izena eta zenbaki batzuk agertzen direla.
Beraz, elementu kimikoetan definitu behar ditugu hurrengo
kontzeptuak:

• Zenbaki atomikoa (Z)


Elementu baten atomoek nukleoan duten protoi kopurua da eta
funtsezko egoeran elektroi kopurua ere adierazten du zenbaki
atomikoak Z letraz adierazi ohi da.
(Taula periodikoan ezkerreko partean eta goian agertzen den
zenbakia da. Erabiltzen da elementuak ordenatzeko taula
periodikoan)

• Zenbaki masikoa (A)


Elementu baten atomoek nukleoan duten protoi gehi neutroi kopurua.
A letraz adierazi ohi da. ( Datu hau berez ez da agertzen zuzenean
taulan periodikoan)
ISOTOPOAK
• Atomoa funtsezko egoeran dago protoien
kopurua eta elektroien kopurua berdinak
direnean(neutroa).
• Elementu baten atomo guztiek protoi
kopuru bera dute. Neutroi kopurua, aldiz,
aldatu egin daiteke. Horregatik, elementu
baten atomo guztiek ez dute masa berbera
izaten beti.(isotopoak).

• .
ISOTOPOAK
IOIAK
Katioiak ioi positiboak dira. Atomoak elektroiak. galdu ditu X+n
Anioiak ioi negatiboak dira. Atomoak elektroiak irabazi ditu X-n
MASA ATOMIKOA
• Taula periodikoko elementu kimikoen masa atomikoak ez dira
zenbaki osoak.

• Izan ere, elementu kimiko gehienek isotopoak dituzte, eta


elementu
kimiko baten masa atomikoa aipatzen dugunean, elementu horren
isotopoen batez besteko masa atomikoaz ari gara.

• Batez besteko masa hori kalkulatzeko, isotopo bakoitzak zer


masa
duen eta naturan zer ugaritasun duen hartu behar dugu kontuan.

Demagun bi isotopo ditugula, formula:

Masa atomikoa = 1. isotopoaren masa . % + 2. isotoporen masa.%

100
MASA ATOMIKOAREN
UNITATEA

• “U” masa atomiko unitatea.


1U=1,67x 10 -27 kg
Ikusten denez oso txikia da.

You might also like