You are on page 1of 10

4.

Gaia

Lotura kimikoa

Naturako gorputz guztiek ahalik eta energia gutxien erabiltzeko joera dute,
egonkortasun handiagoa izatearren.

Atomoak gehienetan, elkarturik daude, energia gutxiago dute horrela eta multzo
egonkorrak osatzen dituzte, gutxitan egoten dira isolatuta (gas nobleak atomo
bakartuak dira).

Zenbaki atomiko bereko atomoak elkartzen badira, elementuak eratuko dira, adibidez
Fe (burdina).

Zenbaki atomiko ezberdinak elkartzen badira, konposatuak eratuko dira, adibidez, NH3
(amoniakoa).

 Molekulak: elkarri lotutako atomo kopuru jakin batek osaturiko egitura


diskretuak dira. Substantzia puruetan, egitura hori berdina da molekula
guztietan, eta bat dator substantziaren formula kimikoarekin.
Elementuen molekulak daude: F2, Cl2, Br2, O2, N2, H2, adibidez, edo konposatuen
molekulak, H2O, CO2.

 Kristal sareak: Elkarri lotutako elementu entitateen kopuru zehaztugabe batek


osaturiko egitura erraldoiak dira (atomoaren tamainarekin konparatuta).
Egitura jarraitu eta geometrikoki ordenatuak dira (atomoak ordenan daude
kokatuta).
Adibidez: diamantea (C), edo NaCl.

Lotura kimikoa substantzia baten atomoen artean ezarritako lotura da, ahalik eta
egonkortasun handiena lortzea helburu duena.

Zortzikotearen araua

Gas nobleak oso egonkorrak dira, eta ondorioz, isolatuta egoteko joera dute. Helioak
izan ezik, zortzi elektroi dauzkate mailarik azalekoenean.

Ikusi dugunez, atomoen artean lotura kimikoak eratzen dira, elkarketa horiei esker,
mailarik azalekoenean, zortzi elektroi izatea lortzen dute, gas nobleen konfigurazio
elektronikoa, hain zuzen. Portaera honi, zortzikotearen araua deritzo.
Hiru lotura mota daude, lotura ionikoa, kobalentea eta metalikoa.

Lotura ionikoa

Lotura hau metalak eta ez-metalak elkartzen direnean eratzen da. Metalak elektroiak
galtzen ditu, eta ioi positibo (katioi) bat eratzen du, ez-metalek, berriz, elektroiak
irabazten ditu, eta ioi negatibo (anioi) eratzen du. Katioiak eta anioiak erakartzen dira,
eta horrela, kristal sareak eratzen dira.

Lotura ionikoa aurkako zeinua duten ioien arteko erakarpen-indar elektrostatikoen


ondorioz eratzen den lotura da.

Bideo honetan ikusten da:

https://www.youtube.com/watch?v=XD96jFTR8Mg

Sodioak elektroi bat galtzen du, katioi bihurtzen da horrela. Kloroak, sodioak utzi duen
elektroia hartzen du, eta anioi bihurtzen da. Konfigurazio elektronikoak egin (Na Z = 11,
Cl Z = 17).

Substantzia ionikoen propietateak:

Propietate hauek gogoratzeko, sukaldean daukagun gatzari buruz pentsatuko dugu:


gogorra eta hauskorra da (ezin dugu tolestu, baina kolpe bat ematen badiogu,
apurtuko da), solidoa, ez da erraz urtzen, uretan disolbatzen da (zopa batean botatzen
dugunean, disolbatzen da). Fusio puntuak > 600ºC

Lotura kobalentea

Bi elementu ez-metaliko konbinatzen direnean, lotura kobalentea eratzen da.

Lotura kobalentea elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten bi atomoren
arteko elkarketa da.

Adibidez:

Hidrogenoa eta kloroa konbinatzen direnean, hidrogeno kloruroaren molekula (HCl)


eratzen dute, lotura kobalentearen bidez:

H: Z = 1 konfigurazio elektronikoa: 1s1

Cl: Z = 17 konfigurazio elektronikoa 1s22s22p63s23p5

Hidrogenoari elektroi bat falta zaio gas nobleen konfigurazioa izateko, kloroari ere,
elektroi bat falta zaio. Hidrogenoak eta kloroak elektroi bikote bat partekatzen dute,
orduan, biek izango dute gas nobleen konfigurazioa.

Elektroi bikote hori partekatzeak, elkar mantentzen ditu bi atomoak.

Lotura kobalentearen bidez, atomoek egitura diskretuak (molekulak), edo hiru


dimentsioko egitura jarraituak (kristal sareak), atomoak ordenan jarrita.

Adibideak:

Molekulak:

Hor daukagu H2O (ura), CO2 eta NH3 (amoniakoa)

Kristal sareak:
Diamantea (C)

Substantzia kobalenteen propietateak:

Propietateak gogoratzeko, molekularrenak, urari buruz pentsatuko dugu, eta


kristalinoenak, diamanteari buruz.

Disolbagarritasuna: uretan ezin dira disolbatu.

Fusio puntuak: molekularretan (-272, 400 ºC), kristalinoetan (1.200, 3.600 ºC)

Molekulen arteko elkarketak

Substantzia molekularren taulan, solidoa, likido eta gaseoso egoerak ikusi ditugu,
zergatik batzuk egoera batean, eta beste batzuk beste egoera batean?

Molekulen artean ezartzen dira lotura hauek; lotura kobalenteaz gain, beste interakzio
mota bat ere izan dezakete molekulek.

Molekulen arteko elkarketa esaten zaie substantzia kobalente molekularretako


molekulen arteko erakarpen interakzioei.

Substantzia kobalente molekularren fusio eta irakite tenperaturak interakzio horien


intentsitatearen mende daude. Horregatik, ikusi ditugun propietatetan, giro
tenperaturan solido, likido edo gasak izan daitezke: zenbat eta biziagoa izan molekulen
arteko elkarketak, orduan eta altuagoak dira fusio eta irakite puntuak.
Van der Waals-en loturak

Zenbat eta handiagoa izan molekula, biziagoa da interakzioa

Iodoaren (I2) fusio tenperatura bromoarena (Br2) baino altuagoa da, iodoen molekulak
handiagoak direlako, orduan, Van der Waals-en loturak indartsuagoak izango dira iodo
molekulen artean.

Hidrogeno loturak

Van der Waals-en loturak baino indartsuagoak dira. Molekula batean, fluor (F),
nitrogeno (N) edo oxigeno (O) badaude hidrogeno atomoei lotuta, hidrogeno loturak
agertuko dira.

Ura molekuletan oxigeno daukagu hidrogeno atomoei lotuta, orduan, hidrogeno


loturak ezarriko dira ura molekulen artean.
Lotura indartsu samar hauen eraginez, ura likidoa da baldintza normaletan.

Lotura metalikoa

 Elementu metalikoen atomoek elektroiak galtzeko joera dute, katioiak eratuz.


 Ioi horiek kristal-sare bat eratzen dute espazioan.
 Atomoek galdu dituzten elektroiak hodei elektroniko bat osatzen dute. Hodei
horrek atomoak inguratzen ditu, eta egituraren hutsuneetan barrena mugi
daiteke.

Lotura metalikoa, metal atomoen arteko elkarketa da eta, horrela, kristal-sare


metalikoak eratzen dira.

Metalen propietateak
Ez dira uretan disolbatzen, eroale oso onak dira, hodei elektronikoagatik. Fusio puntua
eta irakite puntua altuak izaten dira normalean, baina denetarik dago, horregatik,
aldakorra dela esaten du taulak. Fusio tenperaturak: (-39, 3.400 ºC)

Adibideak: burdina (Fe), urrea (Au), zilarra (Ag), aluminioa (Al)

Masa atomikoa

Elementu kimiko baten masa atomikoa haren isotopoen bataz besteko masa da, eta
masa atomikoaren unitatetan (u) adierazten da.

Elementu baten masa atomikoa jakiteko, taula periodikoa ikusiko dugu:

Masa molekularra

Masa molekularra (M) kalkulatzeko, formula kimikoan dauden atomoen masa atomiko
guztiak batuko ditugu.

Adibidez, CO2

M = 1 x (masa atomiko C) + 2 x (masa atomiko O) = 1 x 12,01 + 2 x 16,00 = 44,01 u


*Ariketa:

Kalkulatu substantzia hauen masa molekularra: amoniakoa (NH 3), azido sulfurikoa
(H2SO4), litio kloruroa (LiCl)

Konposatu bitarren nomenklatura (Formulazioa)

Konposatu bitarrak, bi elementuak eratutako konposatuak dira.

Formula idazteko, elementuen sinboloak idazten dira. Ezkerrean elementu positiboa


idazten da, eskuinean, negatiboa.

Elementu bakoitzaren oxidazio zenbakiak bestearen azpiindize gisa idazten da


(oxidazio zenbakiak trukatzen dira), eta ahal bada, sinplifikatu egiten dira.

Izena idazteko, lehen, elementu positiboaren izena idazten dugu, ondoren, elementu
negatiboaren izena idazten da, -uro atzizkia erantsita, elementu negatiboa oxigenoa
bada, oxido deitzen da. Bi izen mota daude: sistematikoa eta “stock”.
Izen sistematikoa:

Cd3N2

Trikadmio dinitruroa

Aurrizkiak erabiltzen dira:

1: mono-, 2: di-, 3: tri-, 4: tetra-, 5: penta-, 6: hexa-, 7: hepta-.

“mono-“ elementu negatiboari jartzen zaio, elementu positiboak oxidazio zenbaki bat
baino gehiago daukanean.

Izen “stock”:

Au2Te3

Urre (III) telururoa

Ez dugu erromatar zenbakirik idazten, elementu positiboak oxidazio zenbaki bat


bakarrik daukanean.

Oxidoak:

Elementu negatiboak positibo bihurtzen ditu, orduan, oxidazio zenbakia kalkulatu


behar dugu:

1 Oxigeno atomoen kopurua bider -2


2 Oxidazio zenbakia, zenbaki hori izango da positiboan (zati elementu
positiboaren kopurua)

Hidruroak:

Azido klorhidrikoa HCl (aq) eta amoniakoa NH 3 jakin behar ditugu, izen horiek askotan
erabiltzen direlako.

Hidroxidoak eta gatz bitarrak:

(OH)- ere jakin behar dugu, hidroxidoa deitzen zaio, bere oxidazio zenbakia -1 da. Gatz
bitarrak metal batez eta ez-metal batez osaturik daude. Arauak izenak jartzeko, beste
konposatuak bezala.

Peroxidoak:
O2-2 : bi atomo oxigeno lotuta, bere karga -2 da. Beste elementuekin lotzen dira, guk
hidrogeno peroxidoa bakarrik ikasiko dugu: H2O2

Konposatu honi, ur oxigenatua ere deitzen zaio.

You might also like