You are on page 1of 5

NAFAR-LAPURTERA: TESTUAK

Lehen lau testuak ikasgelan irakurriko dira eta esanahi kontuak


argitu ondoren, etxerako aginduko dira. Ondoren klasean zuzenduko
dira.
1. TESTUA
Gizonak izaten du, Yinkoari esker, iizirat gateko manera. Usua pasatzen da
leku autan eta ortxe goizian goizik arua ona balin bada, abiatzen gea
mendirat.
Alaxetat elgarretatzen gea eta lekurik obeenetan an yarritzen gea
bakotxak artuz gure bidiak, eta egoten gea usua noiz agertuko den. Hor,
bistan da zein izaten den eta obekiena emana, arek du, izaten du
tirokatzeko manerarik obeena. Orduan, izaten die noizean beinka mokokaldi
batzu; zenbeitek tiratu dute usua eta bertze bat gaten da biltzeat eta antxe
aitzen die pixkat, eta itz aundixkoak eta alkarri erraten tuzte. Baina, ale,
denak ungi pasatzen die, eta, iluntxea delaik, zoinek dituen uso geienak,
eta arek ostaturat yautsita urrupa bat paatzen du lagunei, eta ola denak
kontent etortzen dire.
Batzuetan, izaten da aro ona. Aizeguak ematen duelaik usua pasatzen da
apal. Loria izaten da, zeen eta dakienak ungi tiroka, arek iltzen du usua
polliki. Bertzia, bistan da, yelosia pixkatekin egoten da, baina ez du inporta,
hain da eta begitertia eta mendia ederra, non badakizu iizirik iltzen ezpaldin
bada ere, plazer aundia da ikustia mendi gainetik, eta zelaiak urrunerat,
ikusten duzu itsasua.
Rosa Miren Pagola: Euskalkiz euskalki, Eusko Jaurlaritza, Argitalpen
Zerbitzu Nagusia, 1984
2. TESTUA
Gerla finitu zelaik, e, Alemaniatik etorri ginen an preso egonik, elkarretatu
ginen lagun andana bat. Eta, denek alaina, lagun onak ginen elkarren baitan
baigenuen konfienzia ta nai izatu genun pixkat yostatu iizia maite
ginuelakoz denak.
Orduan, bagintuen eta emen iztari batzuk onak eta baginuen guziz gainetik
oian-zain zaar bat xuberotarra. Ura emen egon zen eta erran zukun:
Bai motillak ementxe eta oian eta mazela auk erbiz bete dituk zuek an
zinezten denboran eta nik eakutsiko izkizuet leku batzu non segur
altxatuko tuzuen erbiak. Gero, iltzia oi zuek zuen gain izanin duk.
Gakinen bertze egun batez, () eta suerte aundia izatu ginuen, il gintuen
bortz erbi eder. Aatsian, etorri ginelaik ostaturat egon ginen antxe eta
oian-zain zaarra etorri zen:
Ka mutikoak! Nik erran lekuan ibili zaiztek?
Ba, ba, Frantxoa. Hor ibili gea eta bea zazu ze il doun.
Rosa Miren Pagola: Euskalkiz euskalki., Eusko Jaurlaritza, Argitalpen
Zerbitzu Nagusia, 1984
3. TESTUA

Jauna erraiten dio Iaziok deithu nauzu, huna ni.


Ontsa da ihardesten dio Naierako dukiak lo dorphe batetarik
atheratzen balitz bezala. Gauza batzu baditut zuri erran beharrak. Jar
zaite aphur bat, iloba maitea. Badakizu gure erregek Noionen zer hitzeman
zuen. Hitzeman zuen Nafarroa sei ilhabeteren buruan itzuliko zuela bere
nausi zuzenari Henri Albretekoari. Gure erregeak hitza jan du. Bainan
ene iloba maitea, gure jendekiak erregerentzat ixurtzen du odola errege
makhur ala zuzen dabilan behatu gabe. Orena huna ethorria Espainiari,
Frantziari eta erregeri erekusteko zure arbasoen odolekoa zarela.
Jauna erraiten dio bizi bizia Iaziok ez dut bertze gogorik erregeren
zerbitzatzea baizik".
Frantzizko LAPHITZ: Bi saindu heuskaldunen bizia: San Iazio Loiolacoarena eta San
Franzizco Zabierecoarena, Hordago, Donostia, 1978, (egokitua)

4. TESTUA
Ez bada gertatu ere, nork erranen du ez dela egia?
Erromardiko larretan, zafraka eta xistuka, nagusi dabil itsas haizea
Bazen hor, zoko batean kukututa etxe kaxko apal bat
Hartan bizi zen Ganixa bere haurrarekin. Etxe aitzinetik ikusten ahal zuen
Artxiloko gurutzea; eta itsasoan itoen gurutze hori, hark zuen Salbatore
bezperan lorez apaintzen. Orain urteak, itsas uhinek irentsia zioten eta
bere senar zena.
Haurra ari zen urtetik urterat handitzen. Mutiko begi ernea zen Pelli; eta
maite zuen lagunekin ihizin eta arrantzan ibiltzea. Maite zuen ere, haatik,
bere amarekin egoitea eta harekin arratsetan otoitz egitea.
Hemezortzi urtetan hasi zen lagunekin ostatuetan ere, sartzen eta laketzen.
Iluna gabe etxerat. Aitu? zioen amak eta semeak baietz; bainan gero eta
berantago itzultzen.
Afari prest-presta, bazagon ama beha eta beha Azkenean huna Pelli:
Zertarako hago hain berandu, haurra?
- Ez nauzu gehiago haurra, gero
Lagunak ez, baina bera ona zen, halere, ona; eta oheratekoan besarkatuz,
hitzemaiten zion amari: Goizago sartuko naiz bihar. Eta biharamunean
etxerat ezin erretira
Bederatziak, hamarrak, Pelli ez zen ageri. Griak hilaraziko nau, eta hor
zagon supazterrean ama, arrosarioak eskuan, kanpoan xistuka eta
marrumaka zabilelarik itsasoko haizea.
Noizbeit hura urrats batzuen kraskak. Xutitzen zen. Oi, Pelli, nun hintzen
orain arte? Min zuen gizon gazteak amari min egitea; amaren min horrek
nahasten zion ostatuko gozoa; bainan bainan
Hamarrak, hamekak, hamekak eterdi, semea
supazterrean kraskatuta, bazagon beha eta beha

ez

Oi, Erromardiko larretan itsasoko haizearen xistu luzeak!

ageri

Gaxina

Gauerdi, gauerdi eta laurden Huna Pelli! Jauzi batez atean da ama: Ez,
oraikoan berantegi duk, berantegi. Debekatzen haut hoin berandu sartzea.
Semea edana zen, itsuski edana. Salbai oihu bat bota zion amari, mahain
gaineko ganibeta harturik sartu zion eta, dena odol lurrean zagolarik ama,
xirtxikatu ziozkan ganibetarekin bularrak eta bihotza, amaren bihotza
errotik atera.
Oi, Erromardiko larretan haize marrumen xistu luzeen intziria!
Amaren bihotza eskuan, ero bat bezala, joan zen lasterka, joan larrez larre ur
bazterreko alderat; itsasorat bota behar zuela bihotz hori, bekaturako bakea
kentzen zion bihotz hori.
Bazoan, bazoan, Erromardiko larretan barna, begiak su, eskuak odol. Bazoan
eta, noizbetik, itsasorat gabe, harri tarterat erori. Amaren bihotz barnetik
orduan mintzo bat: Ene txikia, min hartu duk?
Xabier
Iratzeder

Dihartze

Hona hemen beste bi testu gehiago zure kabuz praktikatzeko. Nabarmenduta


dauden gauzak dira aztergaiak eta parentesi artean jarri dira lexiko kontuak.
Hauek egiteko laguntza behar baduzu, eska iezaiozu irakasleari.
5. TESTUA
Daniel Landartek idatzitako poema honek, XX. mendeko 70etan bereziki, Iparraldean sortu
zen kezka baten berri ematen du. Zenbaitek ez zuen turismoa ondo ikusten eta Iparraldeko
ekonomia garatzeko industria zela beharrezkoa aldarrikatzen zuen. Testuan tokiak
nahasteaz hitz egiten da (hau da, turismorako erabiltzeaz), arbasoek utzitako lurrak
lapurtzeaz ere hitz egiten da (3.ahap.) eta lantegiak beharrezkoak direla ere esaten da (6.
ahap.).
Errobik poema honekin egin zuen kanta entzun nahi baduzu, Moodleen aurkituko duzu.
1. Gure toki eder guztiak
dituzte abilki bildu; (nahastu, Ipar. lexikoa)
beren ekintzen obratzeko
denak paso, denak haizu (zilegi, Ipar.
lexikoa)

Lege arrotz madarikatu,


bihurtuez (okerrez) baliatu,
gure herria deramate
heriotzeari buruz!
2. Mementoan ahul gira
bainan ez da luzarako
gure itsutasunetik baigira
laster jalgiko.
3. Itsas bazterra hartu dute
bai eta etxe zaharrak
artzain borda edo etxolak,
arbasoek utzi lurrak.
Eta orain nahi daukute
mendia ere ebatsi, (lapurtu, Ipar. Lexikoa)
nola deabru beharko dugu
hemendik aitzina bizi?

4. Mementoan ahul gira

(memento: euskara
batuak hitzaren forma lapurtarra hartu du)

bainan ez da luzarako
gure itsutasunetik baigira
laster jalgiko.(atera, Ipar. Lexikoa)
5. Gure herrian lantegiak dira
zinez beharrezko
zorigaitzez jaun txapeldunek
turismoa nahiago...
Turismoaren izenean
gure hobeki galtzeko!
Hola segituz luza gabe
ez zauku (zaigu) deus geldituko...
6. Atzar hadi! (atzar: esnatu, Ipar. Lexikoa)
atzar hadi!
ene euskaldun haurride. (senide, Ipar. Lexikoa)

ERROBI: Errobi, Elkar, Donostia, 1978

6. TESTUA
Testu honetan kontatzen dena zera da: merkatari batek (testuan 2. paragrafoan aipatzen
dena), bere denda ondoko merkataria nola hil duten entzun du eta entzumenaren bidez jaso
duena, imajinatu ere egin du (nola hurbildu zaizkion bi gizon, nola tapatu dioten burua eta
sartu dioten labana bularrean)

Gizon hek (haiek) hurbiltzen zaizkio. Lehenbizikoak oihalaz estaltzen eta


estekatzen (lotzen, Ipar. lexikoa) derauko (dio) buru guzia, oihurik egin ez
dezantzat (dezan esango genuke gaur egun). Eta bertzeak berehala bulharretan barna
sartzen derauko bere ganibet ikharagarria.
Merkatariak oro entzun zituen; eta ikhusi balitu bezala, xehetasun lazgarri
horiek guziak (euskara batuak nafar-lapurteratik hartu du hau guztia esatea) begien bixtan
zarabiltzaizkion.
Bi hiltzaileek athe gibeleko khutxa baztertzen dute, tronadurako (lur zorua)
hirur taula altxatzen, eta zilo hari behera gorputz hila norapait aurthikitzen.
Gero, taula berekin ziloa hesten dute, khutxa berriz bere tokirat emaiten,
eta ganibeta eskuan duenak bertzeari erraiten du: (fonetika eta morfologia utzi eta
sintaxia aztertu)

Bihar garbituko ditiagu odol zortak, goazin orai merkatari horren urrhezilarren hartzera.
Jean Pierre ARBELBIDE, klasikoak.armiarma.com

You might also like