You are on page 1of 2

6.

maila

IZENA ETA ABIZENA:_________________________________________________________________


DATA_________________________________________________________ Zenbakia:_____________

Leopold Eyharts, lehen euskalduna espazioan

Leopold Eyharts 1957an jaio zen Miarritzen (Lapurdi)


eta espaziora bidaiatu duen lehen euskal herritarra
delako egin da ezaguna.

Leopoldek 11-12 urte zituenean ikusi zuen lehen aldiz


gizakia Ilargira heltzen. Orduan piztu zitzaion espazioan bidaiatzeko irrika, eta
helburu horri begira egin zituen ikasketak.

Frantzian eta Errusian trebatu ondoren, 1996an Europako Espazio Agentziako


astronauta izendatu zuten. 1998an izan zuen lehen espazio-bidaia egiteko aukera,
Pegaso misiorako hautatu baitzuten. Hiru aste egon zen MIR estazioan, eta hainbat
esperimentutan parte hartzeko aukera izan zuen.

Handik urte batzuetara, 2007an, Discovery transbordadorean joan zen espaziora


bigarrenez. Oraingoan, ardura handiagoak zituen Leopoldek, Columbus laborategia
instalatu eta aktibatu behar baitzuen Nazioarteko Espazio Estazioan.

Gaur egun, Leopold astronauta aktiboa da, baina ez daki beste misio batean parte
hartzeko aukerarik izango duen. Hala ere, pozik dago bi misio zoragarritan parte
hartu eta bere ametsa bete duelako.

1. Zergatik da ezaguna Leopold Eyharts lapurtarra?


_______________________________________________________________________________________
_______________________________________________________________________________________

2. Zerk piztu zion espaziora bidaiatzeko irrika?

_______________________________________________________________________________________
_______________________________________________________________________________________

3. Noiz egin zuen lehen bidaia espaziora?


_______________________________________________________________________________________
_______________________________________________________________________________________

4. Zer izen zuen misio hark? _________________________________________________________

5. 2007an egin zuen bidaian, zer ardura zituen Leopoldek?

_______________________________________________________________________________________
6. maila

Ama Lurraren alabak


Antzina, gure arbasoek uste zuten Ama
Lurraren alabak Eguzkia eta Ilargia zirela. Orduan,
hirurak gurtzen zituzten, eta Eguzkia, adibidez,
ilunabarrean esaera honekin agurtzen zuten: «Eguzkia
badoa bere amagana; bihar etorriko da eguraldi ona
bada».

Baina egun batez, Eguzkia kobazulo handi batean ezkutatu zen, eta
harrezkero Lurra erabateko ilunpean geratu zen. Jendea, animaliak eta
landareak, larri baino larriago, batzarrean bildu ziren konponbide bat bilatu
nahian. Aztiak eta sorginak ere saiatu ziren, baina alfer-alferrik; inork ez
zekien zer egin Eguzkia bere ezkutalekutik ateratzeko.

Zazpi egun ilun-ilunen buruan, batzarrean bildutakoak etsita


zeudenean, marigorringo batek burutazio bat izan zuen:

–Badakit zer egin dezakegun; batzarreko oilar guztiak bildu eta denak
kobazuloaren atarira hurbilduko dira. Gero, kukurruku jotzea besterik ez
dute egin behar.

Esan eta egin, oilarrak kukurrukuka hasi ziren zein baino zein, eta
Eguzkiak honela pentsatu zuen:

–Ziur nago beste eguzki bat ekarri dutela, bestela oilarrek ez baitzuten
kukurrukua joko.

Eta jakin-minez, burua kobazulotik atera zuenean, hartz


indartsuenen artean heldu eta kanpora atera zuten. Eta orduz geroztik,
marigorringo eta oilarrei esker, munduan beti izan dira argia eta beroa.

Esan esaldi hauek E (egia) ala G (gezurra) diren.

 Antzinako gizakien iritziz, Lurra eta Ilargia Lurraren alabak ziren.


 Halako batean, Lurra argirik gabe geratu zen, Eguzkia leize-zulo
batean gorde zelako.
 Lurreko izaki guztiek biltzarra egin zuten, baina ez zuten
konponbiderik aurkitu eta amore eman zuten.
 Marigorringo baten ideia bikainari esker lortu zuten Eguzkia
kobazulotik irtetea.
 Harrezkero, Eguzkia beti izan da gure planetan.

You might also like