You are on page 1of 2

IKASLEA: Gela:

TRENA

Dudarik gabe, herri baten garapen mailaren beste adierazpen bat da trena. Bere
erabilerak oso ugariak eta desberdinak dira. Lehenengoa jendea garraiatzea da. Duela
mende bat baino gehiagotik, milioika pertsonak aukeratzen dute trena beren lantokietara
edo oporraldi lekura iristeko modu arina eta segurua delako.

Automobila guregana iritsi aurretik, trena zen garraiobiderik garrantzizkoena, eta


gaur egun oraindik asko dira beren kotxea etxean utzi eta trena hartzea nahiago duten
pertsonak beren irits-lekura deskantsatuta heltzeko.

Merkantzien garraiorako ere erabiltzen da trena, zama handiak eraman baititzake.


Hala ere, trenak desabantaila bat dauka, izan ere, karrilak erabili beharra muga bihurtzen
da eta.

Oraindik ere badira trena ezin irits daitekeen lekuak, eta horrek, gaur egun, arazoak
dakartza, batez ere produktuak bizkor atera eta lehengaiak bizkor jaso behar dituen
industria motarentzat.

Argi dago automobilak eta hegazkinak egiten dioten konpetentzia gogorra jasan
behar duela trenak eta, horien mailan egon nahi badu, etengabeko berrikuntzan saiatu
beharko dela.

Abiadurari eta erosotasunari ematen zaie erabateko lehentasuna. Trenbide guztiak


tren elektriko bidez hornitzerik balego, abiadura bizkortu egingo litzateke. Argindar linearik
ez dagoen lekuetan, dieselezko lokomotora elektrikoak erabili behar izaten dira.
Lokomotora mota hauetan, dieselezko motor baten bidez trenak bere funtzionamendurako
behar duen adina elektrizitate sortzen da. Abiadura handiagoan ibili nahi izanez gero,
karrilak ere egokitu beharra dago. Ideia honen bultzatzailerik nagusiena Japonia izan da,
nahiz eta gaur egun Alemanian ere arlo honetan esperimentuak egiten ari diren, errail
bakar baten gainean ibiltzen diren trenekin egiten diren frogak lekuko. J. Berlinek
asmatutako aerotrena airezko kuxin baten gainean joaten da errail bakarraren bidez. Gaur
egun oraindik froga fasean dago.

Orduko 300 km.tik gorako abiadura ere iritsi da saioetan. Karril bakarreko tren hauek
tren normalek baino abiada handiagoak lortzen dituzte.

ESAIZUtik egokitua
Eskoriatzako Irakasle Eskola
EREIN
280 Hitz
TRENA DBH1

IKASLEA: GELA:

1) Zein da trenaren desabantaila?


a) Garestia dela
b) Karrilak erabili beharra
c) Toki gutxietara ailegatzen dela

2) Zer abiaduratara iritsi da karril bakarreko trena?


a) 300 Km/orduko
b) 400 Km/orduko
c) 150 Km/orduko

3) Noiztik erabiltzen da trena lantokira edo oporretan joateko?


a) Duela 50 urte inguru
b) Duela mende bat baino gehiago
c) Duela 300 urte

4) Zeinen konpetentzia jasaten du trenak?


a) Itsasuntziena
b) Automobilena eta hegazkinena
c) Metrorena

5) Nola lortuko litzateke abiadura bizkortzea?


a) Karrilak egokituz eta trenbide guztiak elektrikoak izanez.
b) Karril gehiago jarriz
c) Erregai berriak erabiliz.

6) Zein herrialde izan da karrilen egokitzapenaren bultzatzaile nagusia?


a) Frantzia
b) Alemania
c) Japonia

7) Zer/nolako arazoak dakartza trena leku guztietara ezin iritsi ahal izateak?
a) Tunel asko egin behar direla
b) Industriek ezin dituztela produktuak bizkor atera eta lehengaiak arin jaso.
c) Garestiagoa ateratzen dela bidaia.

8) Zeri ematen zaio lehentasuna trenari dagokionez?


a) Erosotasunari eta abiadurari
b) Tamainari eta abiadurari
c) Prezioari eta abiadurari

9) Zer erabiltzen da argindar linearik ez dagoen lekuetan?


a) Ikatzazko lokomotorak
b) Gasolinazko lokomotorak
c) Dieselezko lokomotora elektrikoak.

10) Nork asmatu zuen aerotrena?


a) J. Berlinek
b) Japoniar batek
c) A. Goikoetxeak

You might also like