You are on page 1of 2

ESO-A_AbiaduraHandiko.

doc

ABIADURA HANDIKO TRENA


Euskal Herrian Abiadura Handiko Tren sarea egiteko proiektuaren ideia
orain dela urte batzuk hasi zen. Oraindik,euskal Herriko jendearen artean
eztabaidatzen ari den gai oso mintzatua da.

Sentsibilitate eta mobilizatze ekimen ugari burutu ditu AHTaren aurkako


asanbladak. Jende asko horren kontran dago:batetik,kalte ekologikoak
ekarriko digutelako eta bestetik globalizazioaren eta eredu ekonomiko
neoliberalaren bultzatzaile ikusten denez,kalte sozial eta ekonomikoak
ekarriko dizkigutelako.Ni ere iritzi horren alde nago.

Lehengo eta behin,ingurumena erabat aldatuko duelako,trenaren kutsadura


izugarria.Alde batetik,proiektu hau garatu ahal izateko beharrezkoak
izango diren harrobi berriak,leherkariek,substantzia kimikoek eta metal
astunek 12500 landare eta animaliarengan eragingo dutelako eta
bestalde,AHTa 250 km/h-tik gorako abiadura hartzeak,energia-kontsumo
handiak eskatzen dituelako.Horren eraginez,zentral elektriko berriak
beharko lirateke eta gainera,energia eta kontsumo itzel horrek ozono-
geruza kaltetuko duelako.

Gainera,hiriburuak azkarrago lotzeko besterik ez du balioko.AHTak


hiriburuetan soilik izango dituelako geltokiak eta gainerako eskualdeak eta
herriak pasabide hutsak izango direlako,modu honetan,biztanleria euskal
hirietan polarizatuko dira eta herri txikiak kaltetuko ditu;eta nekazari
guneak desagertuko direlako.Proiektu hau,nekazarien lur asko desegingo
ditu eta nekazarien bizi-baldintza ekonomikoak nabarmen okertuko direlako.
Azkenik,bidaiaren salneurriari dagokionez,garesti samarra izango
delako.Autobusez baino,%60-%80 altuagoa izango dela kalkulatzen
dute.Horrek suposatuko du,jende asko abiadura handiko trenaz ez
ibiltzea,jende asko nahiago izango duelako,kotxez,autobusez,trenez edo
halako garraioak erabiltzea trasladatzeko.

Arazo guzti hauei aurre egiteko,honen aurka gauden euskal herriko jende
guztia,manifestazioak edo halakoak egitea komeniak direla uste dut,hiri eta
herrietan manifestazioak egitea besterik ez bada ere.Ez
dakit,manifestazioekin bakarrik kasu egingo digutela,baina badakit horrela
zerbait egiten dugula,eta ez garela besoak uztaturik gelditzen.

ZURIÑE DOMINGUEZ [Bisitaria] · http://www.blogari.net


ESO-A_AbiaduraHandiko.doc

ABIADURA HANDIKO TRENA

IRAKURRI AURRETIK

 Nondik aterata dago testu hau, aldizkari batetik, internetetik


ala egunkari batetik?

 Izenburua irakurrita, zeri buruz uste duzu hitz egingo digula


testuak?

IRAKURRI ONDOREN

 Zer argudio ematen ditu Zurinek abiadura handiko trenaren


kontra?

 Zergatik dago jende asko AHTaren aurka?

 Zergatik desagertuko omen dira nekazari guneak?

 AHTaren aurka dagoen jendeak zer proposatzen du arazoari


aurre egiteko?

 Zein izan da egilearen helburua testua idaztean?:

a) Kalte ekologikoak ekarriko dizkigutela jakinaraztea


b) Ingurumenean arazo larriak sortuko dituela gizarteari jakinaraztea
c) Proiektu honek nekazarien lur asko dituela jakinaraztea.

ARIKETA OSAGARRIAK

 Zer deritzozu abiadura handiko trenari? Idatz itzazu aldeko


eta kontrako argudioak:
Aldeko argudioak:

Kontrako argudioak:

You might also like