You are on page 1of 4

Zer gertatuko litzateke trafiko-ikurrak kenduko bagenitu?

Azpiko hitzetatik aukeratuta, bete beheko sei hutsuneak.

Drachten 50.000 biztanleko hiria da. Antza, Herbehereetako gainontzeko herrien itxura
berdina dauka: atsegina, oinezkoak eta bizikletak ikusten dira nonahi... Baina, badu
berezitasun bat... Drachtenen ez dago semafororik, ezta trafiko-ikurrik ere. Bertan egon
direnek diotenez, gainera, ohi baino lasaitasun handiagoa sumatzen da bertako kaleetan
barrena, klaxonak isildu baitira.
Hans Monderman ingeniari holandarra da esperientzia aitzindari honen
bultzatzaileetako bat. Auto-istripuen atzetik, sarritan, gidarien kontzientzia-eza zegoela
ikusirik, gidarien erantzukizuna sustatzeko, trafiko-ikurrak kentzea bide egokia izan
zitekeela ondorioztatu zuen. "Arau gehiegi izateak, kontrako efektua eragiten du;
adeitasunez jokatzeko borondatea gutxitzen baitu. Erantzukizunaz aritzeko gaitasuna
galtzen ari gara", baieztatu zuen Mondermanek.
Eta aurrera eraman zuen askok eta askok ......................jo zuten
egitasmoa. ........................ seinalerik gabe errepideetan kaosa gailenduko zela
argudiatzen zuten. Mondermanek, ordea, arau-ezak gidarien eta
oinezkoen ...................... areagotuko zuela. Eta halaxe gertatu da. Drachtenen gidariek
arreta handiz jokatzen dute eta, are gehiago, ...................... da nagusi errepidea
erabiltzen dutenen artean. Segurtasun ezaren aurrean, ............................. gidatzeko joera
nagusitu da.
"Unsafe is safe" —segurtasun-ezak segurtasuna dakar— lelopean, Europako beste
zenbait hiritan ere abian jarri dute proiektu berritzailea. Ejby (Danimarka), Ipswich
(Ingalaterra) edota Ostende (Belgika) izeneko herrietan, esate baterako, martxan jarri
dituzte Mondermanen teoriak. Eta, antza denez, guztietan emaitza bikainak lortu dituzte.
Badirudi trafiko-ikur ugari izateak ez dituela auto-istripuak ...................... . Izan ere,
adituen ustez, errepideko seinaleen %70ei ez omen diegu kasurik egiten.

mantsoago luze erokeriatza halabeharr Aurkariek


t ez
eroago begirunea gidariz arreta saihesten

Baina desargertzeko bidean al daude gure hiriak apaintzen dituzten


koloretako seinale metalikoak?

Askoren ustez, gure hiriburuetan ez litzateke egokia izango ikurrak kentzea. Josu
Benaito Donostiako Udaleko Mugikortasun saileko buruak uste du egitasmoak porrot
egingo lukeela. "Herbehereetako hiri txiki batean aurrera eramandako esperientzia ezin
da edozein herritara eraman. Iparraldetik hegoalderantz egiten dugun heinean, Ipar
Polotik Ekuadorrera hain zuzen, arauekiko errespetua malguagoa da". Benaitoren ustez,
"dentsitate mailaren arabera, agian, posible izango litzateke trafiko-ikurrak kentzea.
Halere, garraio mota jakin batekoak nagusitzen direnean —autoak, garraiobide
publikoak, bizikletak edota oinezkoak— besteek aurrera egiteko zailtasunak dituzte.
Adibidez: oinezko asko biltzen diren lekuetan, oso zaila da autoarekin edo
bizikletarekin aurrera egitea". Hiriburuetan, beraz, zaila litzateke araurik gabe ordena
mantentzea, nahiz eta, sarritan, arauei muzin egin. Horren haritik, Mugikortasun saileko
buruak azpimarratu duenez, "ez dugu behar adina arreta ipintzen, batik bat, ohiko
ibilbidea egiten dugunean". Ondorioz, hauxe izaten da arriskutsuena, seinaleei
erreparatzen ez diegulako.
Zure hirian seinaleak kenduko balira, zer?
TRAFIKO … Ariketa

Laburbilduz:
Bildu ideia nagusiak galdera hauei erantzunez:

1. Zein izan zen ingeniari holandarraren ustea?

2. Zein izan zen bere proposamena?

3. Prest al dago Donostiako Udaleko Mugikortasun saileko burua Herbehereetako


ereduari jarraitzeko?

4 Zergatik?

--------------------------------------------------------------------------------------------------------
ERANTZUNAK.
1 Auto-istripuen atzetik, sarritan, gidarien kontzientzia-eza zegoela ikusirik, gidarien
erantzukizuna sustatzeko, trafiko-ikurrak kentzea bide egokia izan zitekeela
ondorioztatu zuen.
2. Arau-ezak gidarien eta oinezkoen arreta areagotuko zuela. Eta halaxe gertatu da.
Drachtenen gidariek arreta handiz jokatzen dute eta, are gehiago, begirunea da nagusi
errepidea erabiltzen dutenen artean. Segurtasun-ezaren aurrean, mantsoago gidatzeko
joera nagusitu da.
3. Arau-ezak gidarien eta oinezkoen arreta areagotuko zuela. Eta halaxe gertatu da.
Drachtenen gidariek arreta handiz jokatzen dute eta, are gehiago, begirunea da nagusi
errepidea erabiltzen dutenen artean. Segurtasun-ezaren aurrean, mantsoago gidatzeko
joera nagusitu da.
4. Hiriburuetan zaila litzateke araurik gabe ordena mantentzea, nahiz eta, sarritan, arauei
muzin egin. Gainera, garraio mota jakin batekoak nagusitzen direnean, besteek
zailtasunak dituzte. Adibidez: oinezko asko biltzen diren lekuetan, oso zaila da
autoarekin edo bizikletarekin aurrera egitea.
Zer gertatuko litzateke trafiko-ikurrak kenduko bagenitu?

Drachten 50.000 biztanleko hiria da. Antza, Herbehereetako gainontzeko herrien itxura
berdina dauka: atsegina, oinezkoak eta bizikletak ikusten dira nonahi... Baina, badu
berezitasun bat... Drachtenen ez dago semafororik, ezta trafiko-ikurrik ere. Bertan egon
direnek diotenez, gainera, ohi baino lasaitasun handiagoa sumatzen da bertako kaleetan
barrena, klaxonak isildu baitira.
Hans Monderman ingeniari holandarra da esperientzia aitzindari honen
bultzatzaileetako bat. Auto-istripuen atzetik, sarritan, gidarien kontzientzia-eza zegoela
ikusirik, gidarien erantzukizuna sustatzeko, trafiko-ikurrak kentzea bide egokia izan
zitekeela ondorioztatu zuen. "Arau gehiegi izateak, kontrako efektua eragiten du;
adeitasunez jokatzeko borondatea gutxitzen baitu. Erantzukizunaz aritzeko gaitasuna
galtzen ari gara", baieztatu zuen Mondermanek.
Eta aurrera eraman zuen askok eta askok erokeriatzat jo zuten egitasmoa. Aurkariek
seinalerik gabe errepideetan kaosa gailenduko zela argudiatzen zuten. Mondermanek,
ordea, arau-ezak gidarien eta oinezkoen arreta areagotuko zuela. Eta halaxe gertatu da.
Drachtenen gidariek arreta handiz jokatzen dute eta, are gehiago, begirunea da nagusi
errepidea erabiltzen dutenen artean. Segurtasun ezaren aurrean, mantsoago gidatzeko
joera nagusitu da.
"Unsafe is safe" —segurtasun-ezak segurtasuna dakar— lelopean, Europako beste
zenbait hiritan ere abian jarri dute proiektu berritzailea. Ejby (Danimarka), Ipswich
(Ingalaterra) edota Ostende (Belgika) izeneko herrietan, esate baterako, martxan jarri
dituzte Mondermanen teoriak. Eta, antza denez, guztietan emaitza bikainak lortu dituzte.
Badirudi trafiko-ikur ugari izateak ez dituela auto-istripuak saihesten. Izan ere, adituen
ustez, errepideko seinaleen %70ei ez omen diegu kasurik egiten.

Baina desargertzeko bidean al daude gure hiriak apaintzen dituzten


koloretako seinale metalikoak?

Askoren ustez, gure hiriburuetan ez litzateke egokia izango ikurrak kentzea. Josu
Benaito Donostiako Udaleko Mugikortasun saileko buruak uste du egitasmoak porrot
egingo lukeela. "Herbehereetako hiri txiki batean aurrera eramandako esperientzia ezin
da edozein herritara eraman. Iparraldetik hegoalderantz egiten dugun heinean, Ipar
Polotik Ekuadorrera hain zuzen, arauekiko errespetua malguagoa da". Benaitoren ustez,
"dentsitate mailaren arabera, agian, posible izango litzateke trafiko-ikurrak kentzea.
Halere, garraio mota jakin batekoak nagusitzen direnean —autoak, garraiobide
publikoak, bizikletak edota oinezkoak— besteek aurrera egiteko zailtasunak dituzte.
Adibidez: oinezko asko biltzen diren lekuetan, oso zaila da autoarekin edo
bizikletarekin aurrera egitea". Hiriburuetan, beraz, zaila litzateke araurik gabe ordena
mantentzea, nahiz eta, sarritan, arauei muzin egin. Horren haritik, Mugikortasun saileko
buruak azpimarratu duenez, "ez dugu behar adina arreta ipintzen, batik bat, ohiko
ibilbidea egiten dugunean". Ondorioz, hauxe izaten da arriskutsuena, seinaleei
erreparatzen ez diegulako.

You might also like