You are on page 1of 22

HAUTESKUNDE

PROGRAMA

BERRIZ
2019 - 2023

www.eajpnvberriz.eus
D atorren maiatzaren 26an hauteskundeak izango ditugu eta zuotako
bakoitzak gure udalerria datozen lau urteetan kudeatuko duten pertso-
nen taldea hautatzeko aukera izango du.

EAJko emakume eta gizonak berritutako indar eta ilusioarekin aurkezten gara
hauteskunde horietara. Berriz buruan eta bihotzean daraman esperientziadun tal-
dea osatzen dugu eta lan egiteko gogoa daukagu. Berrizek “bat egiten gaitue-
lako”, hobetzen jarraitu nahi dugu eta udalerriko bizilagunekin eta gizarte-eragi-
leekin etengabe harremanetan dagoen udal gobernu bat defendatzen dugu.
Izan ere, entzute aktiboaren eta partaidetzaren bidez gure herriaren benetako
beharretara egokitutako proposamenak lortzen direlako.

Programa herritarren ehun eta hirurogeita hamar ekarpen baino gehiagotik


abiatuta gauzatu da eta aurrerago zehazten diren eta helburu handi batean
laburbiltzen diren hamar ardatz estrategikotan banatu da. Pertsona guztientzako
Berriz bat, lagunkoiagoa, ekonomikoki aktiboagoa eta bizia kale eta auzoetan.

Badakigu zelakoa den lortu nahi dugun Berriz; pertsonekin eta pertsonent-
zako egiten ari garena eta bere alde lan egiteko gogoa pizten duena.

Zu izan nahi zaitugu lagun erronka berri honetan.

Agur, ondo izan

HAUTESKUNDE PROGRAMA BERRIZ 2019-2023

1-2 1 ENPLEGUA ETA JARDUERA EKONOMIKOA


3-5 2 ZERBITZUAK ETA GIZARTE POLITIKAK
6-8 3 HIRI ERALDAKETA ETA INGURUMENA
9 4 GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA
10-11 5 AUZOAK - LANDA GARAPENA
12 6 HERRITARREN SEGURTASUNA ETA GIZALEGEA
13-15 7 KULTURA, AISIALDIA ETA KIROLA
16 8 HEZKUNTZA ETA GAZTERIA
17 9 EUSKARA
18-19 10 GARDENTASUNA, PARTE-HARTZEA ETA KUDEAKETA AURRERATUA
1 ] ENPLEGUA ETA JARDUERA EKONOMIKOA

Ekintzailetza bultzatzea
• Enpresen sorkuntza, ekintzailetzaren kulturaren sustapena eta elkartegiak bult-
zatzen jarraituko dugu, baita enpresa berriak ezartzeko hasierako faserako la-
gungarriak diren espazioak ere. Horretarako, Mankomunitateari laguntzen jarrai-
tuko dugu (Behargintza) hainbat ekimenekin, Udal Gaztedi esate baterako, eta
beste erakunde batzuei ere bai. (ikusi tokiko dendarientzako laguntza ere).

Inbertsioak erakartzea
• Narriaturiko lurrak eta espazioak lehengoratzen eta partzelen urbanizazioa
bultzatzen jarraituko dugu Eitua Industrialdean, enpresa berriak finkatzeko pizga-
rriak emateko, eta industria gune berriak bilatuko ditugu Hiri Antolamenduko Plan
Orokorraren bidez.

• Poligonoan hobekuntzak bideratuko ditugu (bideak, seinalaztapena eta apar-


kalekuak gehitzea).

• Eskualdeko gainerako udalerriekin lanean jarraituko dugu, Durangaldeko


Enpresen Elkartearekin, berrikuntzan oinarrituriko industria-sare lehiakorra garatze-
ko (Durangaldeko lehia-gunea).

Enplegu eta trebakuntza planak


• Tokiko eta Eskualdeko Enplegu Plana garatuko dugu (2019-2023), Lanbiderekin,
Behargintzarekin, Sarturekin eta eskualdeko beste eragile batzuekin elkarlanean,
lana eskuratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonentzat bideratuta.

• Gazteentzako esperientzia egitarauak jarriko ditugu martxan, beren garapen


pertsonalerako eta profesionalerako gaitasunak eskuratu ditzaten, enplegagarri-
tasuna bultzatuz honako hauekin elkarlanean jardunda: Behargintza, Sartu-Berriz
Prestakuntza Zentroa (udal pabiloia), Durangoko Laneko Prestakuntza Zentroa
eta prestakuntzaren eta lanaren arloko beste eragile batzuk.

Tokiko dendak eta produktuak bultzatzea


• Honako printzipio hau sinesten dugu: “Dendak non, bizitza han” eta, beraz, be-
harrezkoa da tokiko merkataritzaz sentsibilizatzeko eta hura sustatzeko ekintzak
egitea, dendarien elkartearekin elkarlanean, gertuko merkataritza berreskuratze-
ko eta hutsik dauden lokal komertzialei irtenbideak bilatzeko.

• Aparkalekuak ezarriko ditugu erdigunean, horietako batzuk txandakakoak eta


doakoak.

• Merkataritza inguruetako irisgarritasuna hobetzen jarraituko dugu.

• Kaleko jarduera gehiago bultzatuko ditugu udalerriko hainbat tokitan, herriko


gizarte bizitza pizteko.

• Laguntzei buruzko araudia sortuko dugu denda berriak ezartzeko eta hobariak
indartuko ditugu obra-lizentzietan.

1 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


ENPLEGUA ETA JARDUERA EKONOMIKOA

• Aldi berean, Berrizko Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia (MBPB) jarriko dugu
martxan, parte hartzeko aukera emanez

• Durangaldeko Elikaduraren Plan Estrategikoa bultzatuko dugu, Urkiola Landa


Garapenaren bitartez, honako hauek azpimarratuta: elikaduraren kultura, mer-
katuratzea, ekoizpena, ingurumen zikloa eta ezagutzaren kudeaketa, betiere ka-
litatezko gertuko produktuaren aldeko apustua eginez eta baserritarrei lagunduz.

Turismoaren sustapena
• Durangaldeko Turismoko Plan Estrategikoa bultzatuko dugu Urkiola Landa Ga-
rapenaren bitartez, eskualdeko turismo sektore iraunkorra garatzeko aberasta-
suna eta enplegua sortzen dituen jarduera den aldetik.

• Karabanentzako aparkalekuak egitea ikertuko dugu, bertakoentzat zein


kanpokoentzat.

• Gure udalerria eta bere ondarea balioesten jarraitzeko lana egingo dugu:

o Ehun urteko lorategia (udaletxea): Zuhaitzak eta landareak identifikat-


zea, landazabal autoktonoak birlandatzea, urmaeleko ur-jausiak eta itu-
rria berreskuratzea eta inguruko argiztapena. Jarleku eta paperontzi be-
rriak jartzea. Lorategia erakusketa iraunkorren eta ibiltarien arte-ingurune
bihurtzeko aukera aztertuko dugu.

o Legaño mendia eta inguruak (hiriko parke naturala): Mendia garbitzea;


zuhaitz autoktonoak birlandatzea; pistak, bidezidorrak eta begiratokiak
egokitzea ibilbide ekologikoarekin jarraitzea Maturanako irteeraraino);
anfibioen putzua mantentzea eta balioestea, habien guneak babestea
eta sortzea; piknikgune-errete-
gia eta San Pedro Erdia Aroko
hilerria balioestea.

o Oiz eta inguruak: gure natu-


ra- eta kultura-ondarea lehen-
goratzea eta balioestea (baso
autoktonoak, trikuharriak, tu-
muluak, harrobiak, larreak...).

o Uraren Interpretazio Zentroa


sortzeko oinarriak ezartzen ja-
rraituko dugu, gure erreken,
erroten, burdinolen, baserrien
eta abarren garrantzia ezagu-
tarazteko.

o Andikoako Andra Mariko


lan arkeologikoekin jarraituko
dugu.

2 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


2] ZERBITZUAK ETA GIZARTE POLITIKAK

Gizarte zerbitzuak
• Garrantzia emango diegu gizarte politikei, betiere berrikuntza teknologikoak
ezarriz, eskaintzen diren zerbitzuen gertutasuna balioetsiz eta horien ezagutza in-
dartuz.

• Sare-lanean jarraituko dugu tokiko eragileekin (hezkuntza, osasuna …), elkar-


teen lana balioetsiz, Berriz bateratua eta bidezkoa lortze aldera hain zuzen ere.

• Umeentzako, gazteentzako eta familientzako gizarte-hezkuntzako programekin


jarraituko dugu, balioak dituen udalerria eraikitzeko.

• Gizarte eta ekonomia inklusioa azpimarratuko dugu, Berrizko familia batek ere
ez ditzan zailtasun ekonomikoak izan eta, zailtasun horien ondorioz, gizartean ba-
ztertuta egon ez dadin.

• Adinekoen, menpekotasuna dutenen eta ezinduen etxeko ingurunea hobet-


zeko programak egiten eta baliabidetarako pizgarriak ematen jarraituko dugu.

• Zaintzaileei laguntzen jarraituko dugu laguntzarako eta atsedenerako hainbat


programaren bidez.

• Gizarte arretarako eredu berria bultzatuko dugu, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldun-
diek eta EUDELek adostutako Gizarte Zerbitzuen Kartera berrian ezarritako esku-
menen banaketarekin bat etorrita.

o Eguneko arreta zerbitzua Berrizen, mendekotasun arina duten edo men-


dekotasun arriskuan dauden adinekoentzat.
o Ostatu edo bizitegi mankomunatuak adinekoentzat (babestutako apar-
tamentuak eta etxebizitza komunitarioak).
o Harrera-pisua Berrizen gizarte larrialdietarako.
o Harrera-pisua Berrizen etxeko indarkeriaren biktimak diren emakumeen
arretarako.
o Eguneko arretako, gaueko harrerako eta babestutako etxebizitzako es-
kualde zerbitzuak, gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenentzat.

3. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


ZERBITZUAK ETA GIZARTE POLITIKAK

Adinekoak
• “Berriz, Herri Atsegina Adinekoekin“ deritzon kontzeptua finkatuko dugu, adi-
nekoen bizi-kalitatea hobetzeko udal jarduketak osotasunean bultzatuta horre-
tarako.

• Erabilera askotako azpiegitura berria sortuko dugu, hauexek lortzeko:


o Adinekoek beren ekintzak egin ahal izatea.
o Eguneko arreta zerbitzua kokatzea, mendekotasun arina duten edo
mendekotasun arriskuan dauden pertsonentzat.
o Nagusien egoitza hobetua gozatu ahal izatea.

• Berrizko Erretirodunen Elkartea bultzatuko dugu, beren ekintzak gehitu eta di-
bertsifikatu ditzaten.

• Zahartze aktiborako politikak hobetzen jarraituko dugu, kirol, aisialdi, ikaskuntza


eta osasun programak bultzatuz eta gizarte eta erakunde bizitzan parte hartuz
(“solasaldi kafea” dinamikarekin jarraitzea).

• Adinekoen aurre-zaintza eta esku-hartze komunitarioko jarduerak bultzatzea


proposatuko dugu.

• Pizgarriak emango ditugu adinekoei laguntzeko boluntarioen taldeak sor dai-


tezen.

• Ikusi “Herritarren segurtasuna eta gizalegia” atala ere.

Genero-berdintasuna
• Lanean jarraituko dugu Berriz berdintasunarekin eta emakumeenganako indar-
keriaren kontrako konpromiso handia duen udalerria izan dadin. Hala, elkarla-
nean jarraituko dugu beste erakunde batzuekin, kanpainak eginez, planak eta
protokoloak onetsiz eta betez, adibidez Berrizko IV. Berdintasun Plana eta Duran-
galdeko emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean jarduteko eta koordinatze-
ko protokoloa.

• Emakumeen elkarteekin etengabeko solaskidetza bultzatzen jarraituko dugu.

• Sexu-aniztasuna eta genero-nortasuna direla-eta egiten den bazterkeriaren


kontrako borrokan jarraituko dugu modu aktiboan.

• Ikusi “Herritarren segurtasuna eta gizalegia” atala ere.

Aniztasuna eta immigrazioa


• Berriz irekia, tolerantea eta integratzailea sustatuko dugu, migratzaileen gizarte-
ratzea errazteko planak eginez.

• Kulturen arteko bizikidetzarako politikak garatuko ditugu, Udal Kontseiluaren,


migratzaile-errefuxiatuen eta bestelako eragile komunitarioen parte-hartzearekin
eta laguntzarekin.

4 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


ZERBITZUAK ETA GIZARTE POLITIKAK

Garapenerako lankidetza
• Garapen-bidean diren herrialdeekiko lankidetza bultzatzen jarraituko dugu, gi-
zarte-ekonomia garapeneko proiektuak eta programak sustatuz, finantzatuz eta
kudeatuz, Euskal Fondoarekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean.

Etxebizitza
• Igogailuak jartzeko erraztasunak ematen jarraituko dugu, laguntzarako bi lerro
osagarriren bidez: diru-laguntzak eta herri gunea hartzea lagatzea, erkidegoek
horrelakorik ez badute igogailu berrien gaineko irtenbideak eskaintzeko.

• Etxebizitzaren alokairurako laguntzak sustatzearen aldeko apustua egingo


dugu gazteentzat, GAZTELAGUN programaren bidez esate baterako, emantzipa-
zio-prozesuan laguntze aldera.

• Udal etxebizitzen kudeaketa bultzatuko dugu, Bizigune-Alokabideren bitartez


gizarte alokairuko formatuan.

• Eusko Jaurlaritzarekin babes ofizialeko etxebizitzak hitzartzeko lana egingo


dugu.

Osasun publikoa eta kontsumo osasuntsua eta arduratsua


• Kontsumitzailearen Arretarako Bulego Mankomunatuaren bitartekaritza-lana
bultzatzen jarraituko dugu.

• Kontsumo arduratsurako eta kontsumitzaileak babesteko kanpainak egingo di-


tugu, baita produktu ekologikoen eta tokiko produktuen kontsumorako ere, Du-
rangaldeko Elikaduraren Plan Estrategikoa oinarri hartuta.

• Elkarlanean arituko gara Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, osasun etxean


ate automatiko eskuragarria eta ahal bada igogailu berria (teknikoki bideragarria
bada) jar ditzan ohatiletan doazenak eramateko.

• Aparkalekuak egingo ditugu anbulatorioan, anbulantzietarako eta larrialdi


medikoko zerbitzuetarako arretarako ordutegian.

• Oinarrizko arretaren hobekuntza eskatzen jarraituko dugu, bereziki pediatriaren


eta Etengabeko Arreta Guneen arloan.

5 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


3 ] HIRI ERALDAKETA ETA INGURUMENA

Hirigintza
• Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko prozesua martxan jartzen jarrai-
tuko dugu, etorkizuneko Berriz guztion artean sortzeko.

• Berriz eraldatzen jarraituko dugu, zeharkakotasun, hiri kalitate eta iraunkortasun


irizpideetan oinarrituta, betiere pertsonak ardatz izanik. Berriz biziaren alde egingo
dugu

• Egoera txarrean dauden eta iristeko zailak diren eremuak hobetzeko jarduke-
tak bultzatuko ditugu (Irisgarritasun Plana):
o Bidegain eta Arkarazeko obrak amaituko ditugu. Hauexek ere hobetuko
ditugu: Murgoitio, Zengotitabengoa, Gabiolako atzealdea, Matza, Berriz-
beitia, Lehendakari Agirre, Iturritza-Legaño (eskailerak, plazatxoak eta sa-
rrerak), Iturritza-Elizondo-Maturana (Elizondorako bideko zuhaiztiak, Elizon-
doko plaza, udaletxe zaharreko aparkalekua eta haurreskolako sarrera),
Learreta Markina (barneko sarrerak), kiroldegiko sarrera, etab. Batez ere
irisgarritasuna hobetzeko lana nabarmenduko dugu, espaloiak berrituz
eta beheratuz, arrapalak eta barandak… jarriz eta iristeko zailak diren to-
kietan igogailuak jartzeko modua aztertuz.

• Kaleetako asfaltoa hobetzeko, herri bideak egokitzeko jarduketak eta trata-


mendu ez-labangarriak bultzatuko ditugu.

• Etxebizitzen birgaikuntzarako laguntza ematen jarraituko dugu, irisgarriagoak


izan daitezen (ikusi etxebizitzaren atala).

• Industriak hirigunean duen eragina desagerraraztea eta etxebizitzetarako eta


berdeguneetarako espazioak birgaitzea bultzatuko dugu.

• Hirigunean eta poligonoan (bertako kamioientzako ere) aparkaleku handia-


goak egiten jarraituko dugu.

• Komun publiko automatikoak eta iturriak jartzen jarraituko dugu beharrezkoak


diren tokietan.

• Hilerria, bertarako bidea eta inguruak berri-


tuko ditugu.

• Egoera txarrean dauden hiriko altzariak berritu


eta jarleku eta paperontzi berriak jarriko ditugu
beharrezkoak diren tokietan.

• Kaleetako, auzuneetako, herriko sarbidee-


tako, Eitua industrialdeko (II. Fasea)… seinaleak
hobetzen jarraituko dugu.

• Udal instalazioak eta herri bideak Mantentzeko


Planak garatuko ditugu GIS teknologia erabiliz.

• Auzokideen iritzia kontuan hartzen jarraituko


dugu jarduketak egiterakoan.

6 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


HIRI ERALDAKETA ETA INGURUMENA

Oinezkoen eremuetarako irtenbideak


• Herri guneak gizartea eta ekonomia dinamizatzeko erabiltzeko aukeraren eta
erabilera horiek bermatu behar dituzten segurtasun, errespetu eta bizikidetza be-
harraren arteko oreka bilatzeko lanean arituko gara.
• Oinezkoen eremuetan ibilgailuak sartzearen gaineko araudia bultzatuko digu,
auzokideei, dendariei eta gremioei sartzeko modua bermatuta betiere.
• Larrialdietako zerbitzuak Lehendakari Agirre oinezkoen pasealekuan sartzeko
seinaleak hobetuko ditugu.

Iraunkortasuna, ingurumena eta berdeguneak


• 5. edukiontzia jartzea sustatuko dugu, hondakin organikoen birziklatzea errazte-
ko, Berriziklatu proiektuaren jarraipen legez; hirigune osora zabalduko dugu, eta
autokonposta bultzatuko dugu, bereziki landa-eremuetan. Konpostaje instalazioa
Berrizburuko aisialdi ingurunea hobetzeko berrerabiliko da.

• Gizarte hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu, hondakinak gu-


txitu eta birziklatzen direla bermatzeko, baita horien berrerabilpena ere, eta hon-
dakin handiekin eta hainbat hondakinekin hirigunetako eta auzuneetako irletan
dagoen arazoari irtenbidea bilatzeko lana egingo dugu. Industriako hondakinen
kudeaketa hobetzeko lanean arituko gara.

• Zenbait guneetako lurpeko edukiontzien leku aldaketak ikertuko ditugu.

• Birziklatzeko paperontziak jarriko ditugu eskoletan, umeen parkeetan, plazetan,


kirol guneetan eta txakurrentzako aisialdi eremuetan.

• Berdeguneak artatzeko eta mantentzeko modua hobetuko dugu. Gune apain-


garri berdeak sustatzen jarraituko dugu biribilguneetan, parkeetan eta lorategiak
dituzten guneetan.

• Erreka eta inguru naturalen garbiketa bultzatuko dugu auzolanean. Erreken


mantenua URArekin hitzartuko dugu ere.

• Inausteko eta egoera txarrean dauden zuhaitzak botata birsortzeko planekin


jarraituko dugu. Pinu-beldarraren arazoa konpondu egingo dugu herri guneetan.

• Ekoizpen ekologikoa indartuko dugu udal ortuetan.

• Aisialdirako eremu berriak hobetu eta sortuko ditugu (ikusi “Kultura, aisialdia eta
kirola” eta “ Emplegua eta jarduera ekonomikoa” atalak).

7. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


HIRI ERALDAKETA ETA INGURUMENA

• Oiz Herri Mendia eta Legaño Kudeatzeko Plan berria garatuko dugu eta lursailak
eskuratzeko modua aztertuko dugu, Udaixa-Betzuen inguruan baso autoktonoa
lehengoratzeko.

• Jardueretarako eremuak mantentzen eta hobetzen jarraituko dugu (umeen jo-


las-guneak, helduen jarduera fisikorako eremuak eta ekipamendua) parkeetan.

• Umeen parkeetarako gune estaliak bultzatuko ditugu (etxebizitzetako fatxaden


ikuspenean eraginik izan barik) hainbat adinetarako, baita txintxaun eskuraga-
rriak ere.

• Piknikguneak mahaiekin eta barbakoekin ezarriko ditugu, gure inguruneaz go-


zatzeko.

• Energia aurrezteko sistemak, energia alternatiboen garapena eta energia-era-


ginkortasuna bultzatuko ditugu:

o Biomasa proiektua bukatuko dugu (gure basoetako hondakinak eta


soberakinak) hainbat eraikinetan, Kiroldegian adibidez, energia aukera
errentagarriaren eta iraunkorraren aldeko apustua egiteko.
o Udal eraikinetan eguzki-panelak erabiltzeko aukera aztertuko dugu.
o Energia alferrik ez kontsumitzen eta argi-kutsadura murrizten jarraituko
dugu, luminarien berriztatzea bukatuko dugu Matzabarrena, Abreletxe
eta Lehendakari Agirren (6. eta 7. Faseak) eta eginkizun horretan jarrai-
tuko dugu Industrialdean eta udal instalazioetan. Udalerriko hainbat ere-
mutako argiteria ere hobetuko dugu.
o Brigadako ibilgailuak berrituko ditugu ibilgailu elektrikoen alde eginez.

• Eragin akustikorik handieneko eremuak hobetzeko jarduketak sustatuko ditugu,


udalerriko zarata-mapan bilduak, eta zarata gutxitzeko panelak jartzeko eskat-
zen jarraituko dugu gune arazotsuetan, Abeletxen, landa-eremuetan, etab., au-
tobideko biaduktuarekin egin dugun moduan.

• Airearen Kalitatea neurtzeko ikerketak bultzatuko ditugu Amankomuzgoarekin


batera.

Hiriko garbitasuna

• Berriz garbiagoa izateko gizarte sentsibilizazio eta hezkuntza kanpainak bultza-


tuko ditugu.
• Garbitzeko maiztasuna handituko dugu udalerriko hainbat tokitan (Garbitasun
orokorra eta areken mantentzea).
• Gune eta panel publikoen erabilerari buruzko araudia martxan hartzeko lanean
arituko gara, adierazpen-askatasuna bermatuko duen informazioa ezagutaraz-
teko, aldi berean kartelik eta pintadarik gabeko horma garbiak dituen herria
ahalbidetuta. Egungo panelak hobetu eta gehiago jarriko ditu hainbat tokitan.
• Gizalegezko kanpainak egingo ditugu txakurren gorozkien inguruan, eta neurri
berriak jarriko ditugu martxan gorozkiok gutxitzeko. Hartara, jabeen erantzukizun
kontzeptua azpimarratuko dugu.

8. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


4 ] GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA

Garraioa eta mugikortasuna


• Auzo-taxiaren aldeko apustuari eutsiko diogu. (Ikusi “Auzoak-Landa garapena”
atala.)

• Herri bideen zerrenda eguneratuko dugu.

• Paisaia eta GR bidezidorrak mantentzearen eta tokiko bidezidorrak sortzearen


alde eginez jarraituko dugu.

• Erreklamazioak areagotuko ditugu, txirrindularientzako eta oinezkoentzako pa-


sabide seguruak sortzeko Markinako errepidean (Ereña eta Lariz aldean).

• Okatik Zengotitarako foru errepide zaharra lagatzeko gestioak bukatuko ditugu,


oinezkoen eta bizikleten ibilbidea sortzeko Berriz eta Mallabia artean, Aldundiak
inbertsioaren % 100 hartuta.

• Udal arteko bidegorriak bultzatuko ditugu, industrialdeak ere lotzeko, Bizkaiko


Foru Aldundiaren bitartez, eta Matzagabarrenako bidegorria eta pasealekua
hobetzeko lana egingo dugu, baita herri bide zaharrak berreskuratzeko eta za-
baltzeko ere, txirrindularientzat eta oinezkoentzat (ikusi Turismoaren Sustapenaren
atala).

• Markesinak eskatzen jarraituko dugu Uribeko eta industrialdeko geralekuetan


eta Errotatxokoa hobetuko dugu.

9. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


5 ] AUZOAK-LANDA GARAPENA

AUZOAK-LANDA GARAPENA
• Auzune guztiak biziberritzeko lanean arituko gara.

• Elkartzea eta elkarbizitza bideratzeko espazioak hobetuko ditugu (pilotaleku


berria eta jokoen eremua Andikoan, Sarriko eskoletako pilotalekua berritzea,
jokoen eremua eta elkartzeko tokia adin guztientzat, hobekuntzak Uribeko esko-
letan, San Joan ermita eta ingurua hobetzea, etab.).

• Auzuneetako bizitza dinamizatzeko kultur eta gizarte jarduerak bultzatuko di-


tugu eta auzuneetako jaiak bultzatzen eta indartzen jarraituko dugu, jarduketak
auzokideekin adostuta.

• Dagoeneko finkatuta dagoen landa-eremuko aprobetxamenduak pilatzea HA-


POn bermatu dadin egingo dugu lan, baita nekazaritza ustiategietako eraikin
osagarriak berrerabiltzeko erraztasunak eman ere beste erabilera batzuetarako,
bizitegiko erabilera barne. Hala, ez da lur gehiago kontsumituko eta narriadura
eta aurri-egoerak saihestuko dira. Helburu bera izanik, baserrietan zatiketak ber-
matzeko lana ere egingo dugu.

• Auzo-taxiaren alde egiten jarraituko dugu, auzuneetako herritarrentzako mugi-


kortasuna eta zerbitzuak eskuratzeko modua hobetzeko.

• Auzuneen eta kofradien arteko elkarrizketa hobetzen jarraituko dugu, parte


hartzeko gune gehiago sortuz.

• Auzune guztietako auzo-bideak hobetzen eta mantentzen jarraituko dugu, as-


faltatzeko lanak eginez, mozketak zabalduz (hiru mozketa) eta kutxetak garbituz.

• Sarrigoitiko bidearen hobekuntza lanak eta buzoien berritze lanak bukatuko di-
tugu.

10. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


AUZOAK-LANDA GARAPENA

• Egoera txarrean dauden bide-adar publikoak ere berritu eta berriak sortuko
ditugu iristeko toki publiko zailetan dauden tokietan (Zugatza, Barrainkuena-Zu-
biazpikoa-biribilgunea, Loitzate, Murgoitioamandarro, San Pedro txiki-Anporta,
Andikoa-Sarrigoitiko bidezidorra, Uribe abeltxeko atzeko aldea, etab.

• Bide-segurtasuna hobetuko dugu landa-eremuan (abiadura eta tonelajea mu-


gatzea, animaliak igarotzearen gaineko seinaleak... eta trafiko astunaren ordezko
garraiobideak bilatuko ditugu hainbat tokitan.

• Baserrietako seinaleztapena hobetzen jarraituko dugu lanen bigarren fase ba-


tekin (foru errepideak eta sakabanaturiko baserriak).

• Ertzaintzarekin elkarlanean jarraituko dugu auzuneetan egon dadin, “gertuko


polizia” izanik

• Herriko argiak eta hainbat altzari jartzen jarraituko dugu, aurrekontu parte-hart-
zaileekin adosturikoa, kokapena auzokideekin adostuta.

• Lehen sektoreko gazteak sartzea bultzatuko dugu, nekazaritza eta abeltzaint-


za ustiategien etorkizuna bermatzeko, Durangaldeko Elikaduraren Plan Estrategi-
koaren bidez.

• Berrizko egungo herri-larreak mantentzea eta handitzea sustatuko dugu, Pozu-


zarreta abeltzainen elkartearekin lanean. Oizko txabolak egokituko ditugu, aska
berria sortuko dugu abereentzat eta pasabide kanadar seguruak bultzatuko ditu-
gu auzuneetan, auzokideen oniritziarekin.

11 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


6 ] HERRITARREN SEGURTASUNA ETA GIZALEGEA

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA GIZALEGEA


• Bere eginkizunak betetzeko giza baliabideak eta beharrezko prestakuntza
iraunkorra izango dituen Udaltzaingoa behin betikoz hornitzea bultzatuko dugu.

• Ertzaintzarekin elkarlanean jarraituko dugu gure udalerriko segurtasuna hobet-


zeko.

• Emakumeentzako segurtasunaren ikuspegitik “toki beltzak” diren horien mapa


ezarri eta beharrezko zuzenketa-neurriak hartuko ditugu.

• Sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza kanpainak bultzatuko ditugu suteen


aurre-zaintzarako eta etxeko bestelako arrisku egoeretarako, bereziki adinekoei
zuzenduta.

• Ke-detektagailuak doan jartzea bultzatuko dugu adinekoen etxebizitzetan su-


terik gerta ez dadin.

• Bizikidetzaren arloko sentsibilizazioa eta ohituren hezkuntza landuko ditugu uda-


lerriko gizarte eragileekin elkarlanean (bizikidetzarako gida).

12 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


7] KULTURA, AISIALDIA ETA KIROLA

Kultura
• Kultur eskaintza berria bultzatuko dugu, gure auzokideen eskarietara eta intere-
setara egokiagoa dena; eskaintza gertukoa, posiblea eta ebaluagarria.
• Kultura herritar guztiengana hurbilduko dugu hainbat ekimenekin, “Kultura Bo-
noa” delakoarekin adibidez, adin guztietarako planifikatuta, betiere herritarren
aisialdi desberdinak kontuan izanik eta kaleko jardueren egitarauak indartuz.
• Arte plastikoen eskola-tailerrerako egokiak diren guneak gaituko ditugu (pintu-
ra, zur-tailla, zeramika...).
• Hobekuntza eta berregituraketa plana jarriko dugu martxan, Kultur Etxeak ho-
nako hauek izan ditzan:

o Banako eta taldeko ikasketarako guneak.


o Benetako beharrekin bat datorren ludoteka.
o Toki zabala eta erabilera askotakoa, dantzarako eta beste erabilera
batzuetarako.
o Liburutegia hobetzea, zerbitzu teknologiko berriekin eta hobeekin, aire
egokituarekin, wifi konexio berrituarekin, etab.
o KZgunea espazio bereizia, behar teknologiko berriekin bat datorren es-
pazioan hain zuzen, gehienbat gazteentzat.
o Argiztapen eta soinu kontrol areto berria (ekitaldi aretoa).
o Sarrerak, erabilerak eta kontrola hobetzea.

• Irakurketa sustatzera bideraturiko jarduerak indartuko ditugu eta udalerrian li-


buruen trukerako guneak martxan jartzea aztertuko dugu.
• Herriko musika-taldeek, sortu berri direnek nahiz finkatuta daudenek, udalaren
kultur egitarauan eta udalerriko ekitaldietan parte hartzeko aukerak izan ditzaten
lan egingo dugu.
• Kultura eta arte esperientzien eta adierazpenen trukeak bultzatuko ditugu beste
udalerri batzuekin (antzerkia, musika...).
• Gure kultura ondarearen inbentarioa egiten jarraituko dugu, eta ondare hori
berreskuratzen eta ezagutarazten segituko dugu GIS teknologiak erabiliz “Berrizko
Ondarea Ezagutuz” egitarauaren baitan.
• Udal Artxiboak duen kultur ahalmena balioetsiko dugu eta dokumentazio histo-
rikoa berreskuratzeko eta katalogatzeko lanari eutsiko diogu.
• Berrizko argazki zaharrak berreskuratzeko eta katalogatzeko “Berriz Iruditan”
proiektua bukatuko dugu.
• Formula berriak bilatuko ditugu Jai Batzordean parte-hartze handiagoa izan da-
din sustatzeko.
• Kultur instalazioen diagnostikoa egiteko, egokitzeko eta mantentzeko programa
sustatuko dugu, Mantentze Plan Zuzendariaren baitan.

13 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


KULTURA, AISIALDIA ETA KIROLA

Kirola
• Kirol instalazioen diagnostikoa egiteko, egokitzeko eta mantentzeko programa
sustatuko dugu, Mantentze Plan Zuzendariaren baitan. Besteak beste, honako jar-
duketa hauek bilduko ditu:

- Kiroldegia eta igerilekuak:


o Kiroldegiko kantxa eta gainaldea hobetzea.
o Kiroldegiko kanpoko eta barneko sarreraren eraberritze osoa.
o Sarrera nagusiko gainaldea.
o Arretarako gunea egokitzea, bitarteko teknologikoak jarrita.
o Kiroldegian aparkalekutik sartzeko modua bermatzea.
o Aldagelak hobetzea eta egokitzea.
o Gimnasioa berritzea.
o Eskuragarri dauden espazioak hobetzea eta aprobetxatzea.
o Igerilekuko berdegunea hobetzea.
o Kirol materialak birjartzea eta mantentzea.

- Futbol zelaia:
o Aldagelak eta kanpoko txabolak hobetzea.
o Zelaiko perimetroa berritzea eta kiroldegi aurreko sareak handitzea.
o Perimetroko jarlekuak berritzea.
o Soropil artifiziala mantentzea eta kautxua berritzea.
o Wifi konektibitatea duten instalazioak hobetzea.
o Ihinztagailu sistema berritzea.
o Garbitasuneko ordutegiak hobetzea eta birziklatzeko edukiontziak
eta paperontziak jartzea.

- Pilotalekua
o Ate nagusiaren automatizazio lanak bukatzea.
o Jarlekuak eta babeseko azalerak etengabe berritzea.
o Aldagelak eta komunak hobetzea.

- Rokodromoa
o Hobekuntza eta mantentze orokorra.

- Berrizburu
o Iñaki Lejarreta zirkuitua mantentzea.
o Zirkuitu osasungarriaren kirol makinak hobetzea eta mantentzea
(Matzagabarrenekoa ere bai).
o Ingurunearen mantentze orokorra.
o Skate pista hobetzea (handitzea

• Kiroleko Udal Kontseilua sortzea bultzatuko dugu, kirol jarduna sustatzeko eta ki-
rola sustatzeko, baita kirol elkarteen, eskola-kirolaren eta kirol federatuaren arteko
harremanak indartzeko ere.

• Kirol parte-hartzailearen edo jolas-kirolaren aldeko apustua egiteari eutsiko dio-


gu adin guztietan, herritarrengan ohitura osasuntsuak garatzeko eta balioetan
oinarrituriko hezkuntza indartzeko kirolaren bidez.

1 4. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


KULTURA, AISIALDIA ETA KIROLA

• Herri Kirolak sustatzen jarraituko dugu, kultur ondarea diren aldetik, arreta be-
rezia esku-pilota bultzatzeko lanean jarrita.

• Berriz eta Berrizek kirolean duen parte-hartzea ezagutarazteko kirol lehiaketak


antolatzen eta laguntzen jarraituko dugu.

• Kirol eta aisialdirako guneak hobetu eta sortuko ditugu:

o Durango Amankomunazgoari eta beste erakunde batzuei belodromoko


gainaldearen proiektuan parte harrarazteko apustuari eutsiko diogu, kirol
teknifikazio zentroa izan dadin eta erabiltzeko posibilitateak gehitu ditzan.

o Berrizburuko kirol eta aisialdi eremua egokitzea bukatuko dugu, inguru-


ne hori hauexekin hornituta:

- Umeentzako joko naturalak, ur-txorrotak, bizikleta-zirkuituak adin


desberdinetarako eta patinatzeko eremua.
- Ekitaldiak antolatzeko anfiteatroa.
- Itzal eta atsedenerako eremuak, hondakindegiaren zigilatura
egokituriko zuhaitzekin eta mahaiekin.
- Pisatzeko txabola zaharrean udal txoko bat martxan jartzea eta
taberna irekitzea aztertuko ditugu.

• Padel pistak jartzeko aukera aztertuko dugu.

• Lan egingo dugu Garbikerrek Ametzurako errepidearekin lotzeko hormigoizko


bidea irekitzea ahalbidetu dezan.

1 5. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


8 ] HEZKUNTZA ETA GAZTERIA

Hezkuntza
• Hezkuntza eta eskolaz kanpoko egitarauak sustatuko ditugu udalerriko ikaste-
txeekin elkarlanean; ingurumeneko hezkuntza egitarauak (hondakinak, biodibert-
sitatea, udal ortuak….), bide-hezkuntza, etab.
• Gurasoen Elkarteek sustaturiko jarduerak bultzatzeko lana eta harremanak in-
dartzen jarraituko dugu.
•Ikastetxeekiko koordinazioa eta sare-lana indartuko ditugu:

o Gizarte zerbitzuekin, eskolako umeekin egon litezkeen arazoak detek-


tatzeko eta tratatzeko.
o Hizkuntza normalizazioa lortzeko.
o Berdinen arteko indarkeriaren aurre-zaintzarako Ekintza Plana jarrait-
zeko.

• Patio Atseginaren zentroko proiektua elkarlanean betearaziko dugu (joko mar-


gotuak, joko naturalak lurrean...).
• Haurreskolako instalazioak hobetzen jarraituko dugu, baita familientzako di-
ru-laguntzen lerroarekin ere.
• Solaskidetza landuko dugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, institutuko
instalazioak aprobetxatzeko, gehienbat kanpokoak eta eskolaz kanpoko ordue-
tan, betiere hezkuntza, kirol edo bestelako jarduerak egiteko asmoarekin.
• Hezkuntzako instalazioen diagnostikoa egiteko, egokitzeko eta mantentzeko
programa sustatuko dugu Mantentze Plan Zuzendariaren baitan.

Gazteria
• Gazte Plana egingo dugu, parte hartzeko prozesuak eta metodologiak ezarrita.
• Parte hartzeko dinamika sustatuko dugu, betiere foroen eta topaguneen bidez,
non gazteek beren ideiak, beharrak eta kezkak partekatuko dituzten eta beren
ekimenez buruturiko jarduerak gozatuko dituzten kultur, kirol eta gizarte arloetan.
• Gazteek beren intereseko informazioa eskuratzeko espazio birtuala ezarriko
dugu.
• Ikasteko espazio egokiak eta teknologia berriekin hornitutako espazioak sortze-
ko lana egingo dugu (ikusi kulturaren atalean).
• Udalerriko gazteentzako alokairu sozialerako laguntzetako pizgarriak emango-
ditugu eta prestakuntzaren eta enpleguaren arloan egingo dugu lan, gazteent-
zako lehentasunezko politika gisa (ikusi atal hauek: Enplegua eta Jarduera Ekono-
mikoa – Gizarte Zerbitzuak eta Politikak).
• Gazteleku eredu berria bultzatuko dugu, gazteenen beharrekin bat.
• Gaztetxeko erabiltzaileekin elkarlanean jardungo dugu eraikinaren birgaikuntza
adosteko. Hala, espazioaren segurtasuna, irisgarritasuna eta intsonorizazioa ber-
matuko ditugu erabilia izan dadin eta autogestioaren bidez kudeatu dadin, baita
auzokideekiko bizikidetza ere.
• Gazteekin elkarlanean arituko gara aisialdi arduratsua sortzeko, arreta berezia
funtzionamendu segurua bermatzeko eta gazteen lokalekiko elkarbizitza lortze-
ko moduan jarrita. Ildo horretan, tartean diren aldeen arteko bitartekaritzarako
konpromisoari eutsiko zaio eta lokalen zentsua eguneratuko da.
•Gazteen instalazioen diagnostikoa egiteko, egokitzeko eta mantentzeko egita-
raua sustatuko dugu, Mantentze Plan Zuzendariaren baitan.

16. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


9 ] EUSKARA

EUSKARA
• Elkarlanean arituko gara Berrizko eragile eta talde euskaltzale nagusiekin, eus-
kara gizartean erabiltzea bultzatzeko.

• Euskararen Udal Plana eta Euskara Biziberritzeko Plan Orokorra kontuan hartuta,
euskararen erabilera pertsonala, soziala eta ofiziala gure udalerrian pixkanaka
normalizatzeko beharrezko ekintza guztiak sustatuko ditugu.

• Euskararen ikaskuntza eta hainbat eremutan erabiltzea eta transmititzea bult-


zatzen jarraituko dugu hala nola familian, eskolan, eskolaz kanpoko ekintzetan,
kirolean, dendetan, erabilera publikoan..., betiere sarean lan eginez udal pertso-
nalarekin, beste erakunde, elkarte eta pertsona batzuekin.

• Kale-izendegiaren berrikuspena jarriko dugu martxan, euskarazko kaleen izenak


zuzen erabiltzen direla bermatzeko eta udalerriko hizkuntza paisaia hobetzeko.

• Korrika eta Euskaraldia moduko ekitaldietan laguntzen jarraituko dugu euskara-


ren alde egiten diren jardueretan.

• Gure hizkuntza ondarea berreskuratzeko, ezagutarazteko eta transmititzeko la-


nean jarraituko dugu, “Berrizko euskara”, hainbat ekimenen bidez, Ahotsak eki-
menarekin esaterako.

• Durangoko Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuarekin batera lanean jarraituko


dugu euskara sustatzeko eta normalizatzeko.

Sustraiak Sakon,
• Gure herriko taldeen edo pertsonen kultur sorkuntza bultzatzen jarraituko dugu,
hain zuzen ere gure udalerriari bizitza eta kultur aberastasun handiagoak eman
diezazkioketen baterako proiektuak bilatuz.

adarrak sendo.

17. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


10 ] GARDENTASUNA, PARTE-HARTZEA ETA KUDEAKETA AURRERATUA

Gardentasuna, arreta eta informazioa herritarrentzat


• 2019-2023ko Gobernu Plana egin eta argitaratuko dugu, Lege-aldi osorako udal
kudeaketaren eremu bakoitzeko helburuak bilduko dituena.

• Herritarren Arretarako Zerbitzu berria etengabe hobetzeko lan egingo dugu,


betiere prozesuetan berrikuntza eta erantzuna emateko denbora gutxitzea bult-
zatuz.

• Udalean sortuko den informazio guztia ezagutarazteko modua hobetzen jarrai-


tuko dugu, honako hauek erabiliz: web atari berritua, “Zabaltzen” gardentasun
ataria, sare sozialak, udal aldizkari berria, prestazio hobeak dituzten panel digita-
lak, panel publiko gehiago eta hobeak, hedabideak, eta abar.

• Oro har, informazioa eta kontuen berri emateko bideak hobetuko ditugu.

Parte hartzea
• Parte hartzeko egungo guneak mantentzen eta hobetzen jarraituko dugu hala
nola Gizarte Ongizateko Udal Kontseilua, Jai Batzordea, Eskola Agenda 21 eta
Aurrekontu Parte-hartzaileak, eta parte hartzeko gune eta bide berriak sortuta
horretarako.

• On-line parte hartzeko tresnak indartuko ditugu, baina IKTak gutxien erabiltzen
dituztenek parte hartzen dutela bermatzeko presentziazko aukerak eskainiz be-
tiere.

• Mugikorretarako “Berriz Zabaltzen” aplikazioa jarriko dugu martxan. Bertan,


azken udal berriak irakurri –udal web gunean argitaratzen diren berberak-, “Kale-
zaindu” tresna eskuratu eta oharrak berehala jaso ahal izango dira. Kalezainduri
esker, beren telefonoaren bidez abisua eman ahal izango da matxuraren edo
akatsen bat ikusten bada udalerrian, eta gorabehera zein egoeratan dagoen
ikusi ahal izango da.

18 . OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


ARDENTASUNA,
PARTE-HARTZEA ETA KUDEAKETA AURRERATUA

e-Administrazioa, modernizazioa eta kalitatea


• Udalak eskaintzen dituen e-Administrazioko zerbitzuak ezagutarazteko eta ho-
rien erabilera bultzatzen jarraitzeko komunikazio kanpaina egingo dugu.

• Udal kudeaketarako aplikazio teknologikoak eguneratzeko eta hobetzeko la-


nari eutsiko diogu.

• Aurrera egingo dugu elkarreraginkortasunean, herritarren izapideak errazteko,


jada beste administrazio batzuen esku dagoen dokumentazioa aurkeztu beharrik
ez izate aldera.

• Zerbitzuen Karta berriak garatuko ditugu, udal zerbitzuetako kalitatezko udal


konpromisoak zehazteko (Kalitate Plana).

Pertsonen kudeaketa
• Lanpostuak baloratzeko prozesua bukatuko dugu, udalaren antolamendu
orokorra eta haren sailen antolamendua zehaztuko dituena, pertsonalaren egin-
kizunak eta erantzukizunak argi ezartzeko.

• Udal plantilla berritzeko plangintza landuko dugu, bete beharreko plazak, erre-
tiro bajak eta lan kargak kontuan izanik.

• Barneko Prestakuntza Plana bultzatuko dugu kudeaketaren kalitatea hobetze-


ko.

19. OR. / HAUTESKUNDE PROGRAMA - BERRIZ 2019-2023


NOS MUEVE
RIZ
B EBATREGINIK BERRIZ

11 12 9 10 7 4 3 1 2 5 6 8 13 14

1. Orlan Isoird Refoyo 8. Aitor Agirre Alba Legañoko basoko pagadia


2. Begoña Madariaga Orbe 9. Ainhoa Larrañaga Iturriagagoitia Hayedo del bosque de Legaño
3. Miren Lorea Rementeria Totorika 10. Alejandro Pérez de San Roman Miño
4. Alejandro Eguren Larringan 11. Maite Berriozabal Rekalde
5. Enrique Zabala Gandarias 12. Miguel Ángel Aguado Villazán
6. Iratxe Lejarreta Errasti 13. María Begoña Navarro Bragado
7. Oihane Ortuzar Abendibar 14. Jon Josu Aiarzaguena Antxustegi
NOS MUEVE BERRIZ BAT EGINIK
www.eajpnvberriz.eus

You might also like