You are on page 1of 1

UDALEKUAK 2020 ZUGARRAMURDI

Aurkezpena
Graxiana Aterpea
Nafarroa iparraldeko Zugarramurdi herrian aurkitzen da, bertako kobazulo ospetsuetatik 300 m-
tara. Sorginen herria bezala ezagutzen den herri honek, erakargarri asko ditu bisitariarentzat: bere
aberastasun paisajistikoa batetik, sukaldaritza bertzetik, ondasun historiko eta cultural. Gure
alojamenduak 68 plaza ditu, aterpeko 9 logelatan eta landa etxeko 4 logela erosotan banatuta.
Txiribuelta
Txiribuelta hezkuntza zerbitzuak ematen dituen enpresa da. Hau kulturaren, ingurumenaren eta
animazio soziokulturalaren alorrean lan egiten duten profesional talde batek sortzen du eta talde
honek erabiltzen duen hezkuntza sistema berezia, berritzailea eta konpromisoduna da.
Gure kultur ekintzetan eta programetan parte hartuz gero, Aiako Harria Parke Naturalak
eskaintzen

Arritxulo + Txiribuelta
2019ko udaberrian ezagutu ginen eta proiektu berriak prestatzen hasi ginen. 2020ko udararako,
Zugarramurdiko udalekuak eskainiko ditugu. Udaleku hauek, Graxiana aterpetxean emango dira,
Zugarramurdiko herrian.

Helburuak
✓ Gazteek esperientzia aberasgarria izatea
✓ Lagun berriak ezagutzea
✓ Naturaz gozatzea
✓ Gure ingurua ezagutzea eta errespetatzea.
✓ Natura ezagutzen lagunduko duten ekintzak aurrera eramatea.
✓ HELBURU NAGUSIA: Haur taldearentzat, udalekuak esperientzi alai eta baikorra izatea, hau
da, haurrak udalekuan ondo pasatzea da helburu nagusia besteak beste.

Ekintzak

• Sarako igerilekuetara ibilaldia.


• Senpereko lakura irteera.
• Urdazubiko Trikuharri parke naturalera bisitan.
• Natur jolasak (altxorraren bila, herri kirolak, eta abar.
• Olinpiadak, ginkanak, Lip-Dup, eta abr.
• Askotariko tailerrak.
• Gaubelak.

You might also like