You are on page 1of 15

Zornotzako

Barnetegia

A1 MAILA
IKASTARO AMAIERAKO AZTERKETA
1. EREDUA

Deiturak:

Izena: NA:

Data: ______________________________________________________

1
ENTZUMENAREN ULERMENA
1. TESTUA
A continuación, conversación e madre e hijo.
Jarrain amaren eta semearen arteko elkarrizketa entzungo duzu.
Entzun aurretik galderak eta erantzunak irakurtzeko bi minutu izango dituzu.
Audioa birritan entzungo duzu.
Galdera bakoitzeko 1 puntu. Orotara, 10 puntu.

1. Goizeko zortzi eta erdiak dira eta nola dago Gorka? A


a. Gorka logura da (sueño)
b. Gorka egarri da (sed)
c. Gorka gose da (hambre)
2. Zer du Gorkak? c
a. ez du lorik egin nahi
b. ohetik jaiki nahi du (se quiere levantar de la cama)
c. ez du ohetik jaiki nahi (no quiere levantarse)
3. Gaur presa handia dute eta nor joan behar du erosketak egitera? c
a. Amak bakarrik joan behar du erosketak egitera (solo)
b. Maddalenek amarekin joan behar du erosketak egitera (con su madre)
c. Gorkak Maddalenekin joan behar du erosketak egitera
4. Presa handia dute eta nola egin behar dituzte erosketak? A
a. Arin-arin egin behar dituzte (rápido)
b. Astiro-astiro egin behar dituzte (despacio)
c. Motel-motel egin behar dituzte (lento)
5. Gorkak ez du nahi Garaira joan, zer nahi du? A
a. Lagunekin geratu nahi du Durangon (quiere juntarse con los amigos en Durango)
b. Ikastolara joan nahi du ikastera (quiere ir a la ikastola)
c. Erosketak egitera joan nahi du
6. Koldoren lagunak zertara joango dira ikastolako zelaira? A
a. Futbitoan jokatzera
b. Film bat ikustera
c. Antzerki bat ikustera
7. Koldo eta aita Garain daude osabarekin eta lehengusu-lehengusinekin, eta… C
a. Sagarrondoak eta madariondoak ereiten ari dira (sembrando manzanas y perales)
b. Sagarrondoak eta madariondoak mozten ari dira (cortando)
c. Sagarrondoak eta madariondoak landatzen ari dira (plantando)
8. Zein da egia? B
a. Gorkak ez du gogorik sagarrondoak eta madariondoak landatzeko
b. Gorkak badu gogoa sagarrondoak eta madariondoak landatzeko

2
c. Gorkak arratsaldean ez du astirik sagarrondoak eta madariondoak landatzeko (no tiene
tiempo de plantar)
9. Zer egin nahi du Gorkak aitita, amama eta Aitorrekin? b
a. musean jokatu nahi du (jugar al mus)
b. Karta-jokoan egin nahi du (quiere jugar a las cartas)
c. Pilotan jokatu nahi du (quiere jugar a la pelota)
10. Zer nahi du Gorkak gaueko 10etarako? b
a. Lagunekin afaltzera joan nahi du (cenar con amigos)
b. Durangora bueltatu nahi du zinemara joateko
c. Lehengusu-lehengusinekin Garain geratu nahi du (se quiere quedar en Garay con sus
primos)

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

3
2. TESTUA

Ondoren Xabier Iturriotzi egindako elkarrizketa entzungo duzu.


Entzun bitartean, beheko esaldiak egia edo gezurra diren adierazi behar duzu.
Entzun aurretik, bi minutu izango dituzu esaldiak irakurtzeko. Testua bitan entzungo duzu.
Galdera bakoitzeko 1 puntu. Orotara, 10 puntu.

Egia Gezurra

Ikuskizuna bihar izango da Donostian. x

El espectáculo será mañana en Donostia

Olerkiak Marta Luengok eta Xabier Iturriotzek errezitatu eta kantatuko x


dituzte.

Marta Luego y Xavier van a recitar y cantar las poesías

Ikuskizunean, ez da musika-tresnarik izango. x

No va a haber instrumentos de música

Donostiako Campuseko Antzerki-taldea izango da. x

Va a estar el grupode teatro

Elkarrizketa goizez egin dute. x

Ikuskizunean, poesia, musika eta antzerkia egongo dira. x

Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo dituzte emanaldiak. x

Van a dar las actuaciones enesos lugares

Hasieran jendearen jarrera gogorra izan da. x

En un inicio la actitud de la gente fue dura

4
Gustura daude beren lanarekin. x

Están a gusto

Xabier Iturriotzek ikuskizunera joatera gonbidatzen ditu ikus-entzuleok. x

Invitan a los espectadores al espectáculo

IRAKURMENAREN ULERMENA

1. TESTUA

Lagun hauek egonaldia egin nahi dute Euskal Herriko txoko batean.
Irakurri zer eskatzen duten, eta egokitu bakoitzari aukerarik onena. Lagun batentzat ez dago
aukerarik. Lehenengoa adibidea da.
Galdera bakoitzeko 2 puntu. Orotara, 8 puntu.

Adibidez: A – 4
2- C
3–B
5-D

PERTSONAK
1. Aner: “Lan handia egin dut aurten enpresan, eta atsedena behar dut. Leku lasai eta luxuzko batera
joan nahi dut. Ez dut gauza handirik egin nahi. Asteburu osoa emango dut liburuak irakurtzen,
bideoak ikusten eta jaten. Nire helburua deskonektatzea da, eta ez dut eramango, ez telefonorik, ez
ordenagailurik. Lasaitasun osoa nahi dut, 3 egun teknologiarik eta Internet gabe, menditik gertu
eta lan-mundutik urrun.”

2. Iradi: “Datorren hilean lagun bat ezkonduko da, eta eztei agurra egin nahi diogu. Ekologistak gara,
eta natura gustatzen zaigu. Ez dugu zarata handirik nahi, eta soilik nahi dugu elkarrekin egon,

5
etxeko berotasunean gure kontuei buruz hitz egiteko. Izugarri gustatzen zaigu ondo jatea, eta gau
batean jai txiki bat antolatu nahi dugu dantzatzeko eta euskal abeslarien kantarik onenak
entzuteko.”

3. Marene: “Familiarekin joan nahi dut leku lasai batean astebete ematera. Aita, semea, alaba eta
laurok joango gara. Garrantzitsua da seme-alabek beste ume batzuekin jolasteko aukera egotea. Ez
dugu diru askorik, eta ez dugu luxuzko konturik behar. Autoz joango gara, baina luze ibili nahi
dugu. Egun batean Bilbora joan nahi dugu Guggenheim museoa ikustera, eta guretzat bide luzea
egitea ez da arazo handia.”

4. Aiur: “Ez dut Donostia ezagutzen, eta hango hondartzak eta ibilbideak ezagutu nahi ditut.
Autobusez joango naiz, eta asteburu lasaia izan nahi dut. Hiritik atera gabe, donostiarra
sentitu nahi dut. Hango pintxoak jan, sagardoa edan eta izozki ospetsuak dastatu nahi ditut.
Hondartzara egunero joango naiz; bainujantzia eta eskuoihala hartu eta oinez joango naiz
bainu bat hartzera.”

5. Eritz: “Bulegoko nagusiak asteburua antolatu nahi du langileontzat. Familiarekin joango gara
denok, eta aukera asko egon behar da ostatuan. Egun batean bilera egingo dugu, lantegiko kontuei
buruz hitz egiteko. Bi lankide hegazkinez etorriko dira Madriletik, eta ardo onak dastatu nahi
dituzte.”

LEKUAK

A Ur-alde pentsioa

Donostiako Alde Zaharrean kokatuta, inguru paregabean bere taberna, jatetxe eta pub
famatuengatik. Kontxako hondartzatik, Kursaal batzar jauregitik eta hirigunetik 5 minutura. 2.
pisuan igogailuarekin. 6 logela munduko hiri ezberdinetan inspiratutak: Provenza, Glasgow,
Atlanta, Amsterdam, Rio de Janeiro eta Donostia. Hiria ezagutzeko eta hiriaz disfrutatzeko leku
ezin hobean gaude. Merkea eta erosoa da, eta beste auzokideak bezala biziko zara egun
batzuetan.

B Orioko Kanpina

Gure kanpina Orion dago, hondartzatik metro gutxitara.Gure kanpinean gozatu ahal izango
duzu bai euskal kostaldearen edertasuna eta baita inguruko mendietakoa ere. Orioko
kanpinak 135 partzela eta bungalow batzuk ditu, batzuk handiagoak eta beste batzuk
txikiagoak. Oriko Kanpinak 34 bungalow ditu guztira. Bungalow hauek logela 1ekoak, 2koak eta 3koak dira.
Bakoitzak bere aparkalekua du autoarentzat. Zerbitzu asko eskaintzen ditugu: taberna, jatetxea, garbigailuak, haur
parkea, igerilekua, supermerkatua, Wi-Fi… Inguruan ibilbide asko egin ahal dira. Euskal Herriko hiriburu
nagusienak bisitatzeko abiapuntu ezin hobea da. Donostia 20 km-ra dago eta bertara autoz edo garraio
publikoakerabiliz gerturatu daiteke bisitaria. Bilbo eta Gasteiz, berriz, autoz ordubetera geratzen dira.
Hondartzaondoan gaude eta herriaren erdigunetik kilometro batera.

C Arantza Aterpea

6
D Elauri Hotela

Familia giroko harrera bero eta pertsonalizatua. Ellauriko naturgunea 'Euskal Hiria' deitutakoaren muinean
kokatuta dago, leku askotatik hurbil: Bilbo eta Gasteiz, aireportuak, mendia eta kostaldea edo
Errioxako mahastiak… Aparkaleku pribatua dohainik. Internet banda zabaleko sarbidea dohainik.
Kafetegia eta egongela behe suarekin. Gosariak, taberna eta afari zerbitzua hotelean. Erosotasun
bereziko oheak. Bainera edo dutxa, aukeran hidromasajeduna. Leihate zabalak Gorbeiako Parke Naturalari
begirako bista paregabeekin. Informazio turistikoa, dokumentazioa. Ordenagailua bezeroentzat erabilgarri.
Liburutegia. Bideoteka. Batzar eta jardueren antolaketa talde eta enpresentzat.

Idatzi erantzunak beheko laukietan:

A B C D Sobera

Ur-alde pentsioa

Aiur

7
2. TESTUA

Jarrain liburu batzuetako aurkezpen-testuak irakurriko dituzu.


Bete itzazu testuetako hutsuneak zerrendako hitzak erabiliz.
Bi hitz sobera daude.
Erantzun zuzen bakoitzeko 0,5 puntu.

bakarrik jaio ihes bizimodua marrazkiak beldurgarri

ederrenak hiztegia lortu ezkonduta iritzia bizi

Naia Chinatown Inguruan


Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian
___bizi___. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da
egunero.

Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da.
Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du ___bizimodua___ ateratzeko. Naia
zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen
du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Egilea: Alvaro Rabelli


Ilustratzailea: Pedro J. Colombo
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013

San Braulioko eroa


San Braulio herri txiki bat da eta bertako gorabeherak kontatzen dira liburuan: jendearen
arteko harremanak, herriko apaiza, jauntxoak, eskola, nekazaritza, herriko haurrak…

5 atal ditu liburuak eta atal bakoitzaren bukaeran irakurriaren ulermenerako galderak daude,
gramatika-ariketa batzuk (hutsuneak bete, esaldiak ordenatu...) eta ipuinaren gaineko
___iritzia?___ emateko tartea dago, baita ipuinaren gaineko idatzizko proposamenak ere.
Liburuaren bukaeran ataletako ___hiztegia___ dago.

Egilea: Xabier Monasterio


Argitaletxea: Tinkoketa
Argitalpen-urtea: 1994

8
Misterioa Pirinioetan
Pirinioak eder-ederrak dira, ezta? Eta Irati aldea ere bai, ezta? Bai, dudarik gabe, Euskal
Herriko paisaia ___ederrenak___ eta handienak ikusi ahal ditugu Pirinioetan.

Gure lagunek ere horixe pentsatu dute, eta Bilbo hiritik Iratiko basora joatea erabaki dute.
Hango leku eta txoko ezkutuak ezagutu nahi dituzte. Aitor, Leire eta Julen bilbotarrak primeran
ibiltzen ari dira, poz-pozik, leku politean, dena da ederra eta lasaia... baina nahikoa da gertaera
___beldugarri?___ bat paradisua infernu bihurtzeko. Hiru lagunen bidaia erromantikoak, bat-
batean, mundu izugarrian sartu eta amesgaiztoaren trazak hartuko ditu.

Egilea: Josu Lartategi


Argitaletxea: Aizkorri
Argitalpen-urtea: 1998

Tropezista
Maitasun-istorio bat dakar album ilustratu honek. Neska, kalean lan egiten duen malabarista
da, Tropezista izena du eta estropezu egiten du behin eta berriz.

Mutila, gurpil bakarreko bizikletan ibiltzen trebea da. Baina neskak behin eta berriz
estropezu egiten duenez, nola egin aurre arazo horri elkarrekin bizitzen jartzean?
Ezin aipatu gabe utzi Elena Odriozolaren ___marrazkiak___. Erliebea dutela dirudi.
Aparta. Euskadi Saria ___lortu___ zuen Elenak lan honekin 2013an.

Egilea: Jorge Gonzalvo


Marrazkilaria: Elena Odriozola
Itzulpena: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2016

Erretzeko dirua
Lapur batzuek diru asko lapurtu eta ___ihes___ egin dute lapurtutako auto batean.

Eguraldia oso txarra denez, baserri batean geratu beharko dute: bertan neskatila eta
mutiko bat __bakarrik__ daude orain, gurasoak erietxean direlako. Lapurrek aurkitu
egingo dute mutikoa, baina neska ez. Zer egingo ote du neskak?

Egilea: John Escott


Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2007

9
ERANTZUNAK

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10

1
0
3. TESTUA

Jarraian 6 trikimailu irakurriko dituzu.


Ondoren, galdera bakoitzaren erantzun zuzena aukeratu behar duzu.
Idatzi erantzunak beheko laukietan.
Galdera bakoitzeko 1 puntu. Orotara, 7 puntu.

TRIKIMAILUAK

1. Oliotako antxoekin erne ibili. Erdi-kontserba dira eta, beraz, poto horiek hozkailuan egon behar dute, 8º
eta 10º bitartean. Baina denda batzuetan ez dira horrela egoten. Eta jendeak lasai erosten ditu. Jateko epe
luzea dute. Baina pixka bat zahartu egiten dira. Erosi, beraz, ontziratu berriak.

2. Berogailuaren atzean zilarrezko papera ipini. Bero gutxiago joango da atzeko hormara. Argindarraren
fakturan nabarituko duzu. Berogailua leihoaren azpian? Ez. Inolaz ere ez. Beroak leihotik ihes egiten du.

3. Jende askok olio bero-berotan frijitzen ditu arrautzak. Baina kiskali egiten dira zuringo-bazterrak. Eta
gorringoa ere lehortu. Olio epelean ipintzen baduzu, hobeto. Gorringoari bota olioa gainetik, eta azal
zurixka egiten zaionean, hasi zuringoari botatzen olioa. Eta mamitzen denean, berehala atera oliotatik.
Baina kontuz! Arrautza errun berriak erabili.

4. Egunean 60-100 miligramo behar ditugu. Bi laranja nahikoak dira. Baina erretzaileek gehiago behar
dute: 150 miligramo gutxienez. Beste batzuek, berriz, gripeari gogor egiteko erabiltzen dute. Horretarako
dosi handiagoak hartzen dituzte: 2 gramo egunean. Baina loa zailtzen du batzuetan. Gomendioa, beraz:
goizean hartu.

5. Eztula kentzeko, intxaurrak anisetan ipiniko ditugu aste oso batez. Ondoren, intxaurrak atera eta gertu
dago edabea. Hiru egunez, egunean hirutan (goizean, arratsaldean eta gauean) edango dugu eta ez dugu
gehiago eztulik izango.

6. Gaztaina erreak, bai goxoak! Batzuek ez dituzte jaten: "Asko loditzen dute". Ez, ba! Ez dute asko
loditzen. Ez dute ia koiperik: 100 gramo gaztainak 2.6 gramo koipe ditu. Karbohidratoak bai, asko. Baina
karbohidratoek ez dute kaloria askorik ematen. Zenbat kaloria dauka 100 gramo gaztainak? 200. Eta 100
gramo janda aseta zaude.

GALDERAK

1
1
1. Zer gertatzen da antxoekin?
a. Jendeak lasai erosi ahal ditu antxoak kontserban, dendetan beti egoten direlako hozkailuan.
b. Kontuz ibili behar dugu oliotako antxoekin, denda batzuetan tenperatura egokian egoten ez
direlako.
c. Jendeak kontuz jan behar ditu antxoak kontserban, olio asko daukatelako.

2. Zein da egia?
a. Berogailua beti jarri behar da leihoaren azpian
b. Zilarrezko berogailuak hobeak dira
c. Berogailuaren atzean zilarrezko papera jartzen badugu, energia gutxiago kontsumituko
dugu

3. Nola frijitu behar dira arrautzak?


a. Olio epelean
b. Olio bero-berotan
c. Gorringorik gabe

4. Erretzaileek…
a. Laranja gehiago jan behar dute.
b. Gripe gehiago izaten dute.
c. Loa hobeto egiten dute.

5. Zenbat aldiz hartu behar eztula kentzeko edabea?


a. 3 aldiz
b. 6 aldiz
c. 9 aldiz

6. Gaztainak…
a. Ez dira komenigarriak dieta egiten dutenentzat
b. Ez dira koipetsuak, eta ez dute asko loditzen.
c. Ez dira osasungarriak, karbohidrato asko daukatelako.

7. Zein ez da agertzen trikimailu hauetan?


a. Gaztainak
b. Intxaurrak
c. Urrak

ERANTZUNAK:

1 2 3 4 5 6 7

1
2
IDAZLANA

Garbi idatzi eta saiatu letra argia egiten.


Gutxienez 80 hitz.
Idazteko boligrafoaerabili (zirriborroetarako arkatza erabil dezakezu).
Zure idazlana zuzentzean, arlo hauek hartuko dira kontuan:egitekoa, testuaren antolaketa zein
garapena, euskararen egokitasuna, zuzentasuna eta aberastasuna

Mintzalagun bila
Lagun bila zabiltza euskara praktikatzeko. Horregatik, web-orri batean, zuri
buruzko informazioa idatziko duzu.

Azaldu nor zaren (izena, bizitokia, lanbidea, familia, gustuak, zaletasunak…), eman zure
euskara-prozesuari buruzko informazioa (barnetegia, ikaskideak, irakaslea).

1
3
_

1
4
1
5

You might also like