You are on page 1of 13

Puntuazio-ikurrak (ariketak) Editar 0 3…

Aukeratu aditz egokia, puntuazio-zeinuak aintzat hartuta

1. Euri zaparrada handiak izan ziren. Dena geratu _ uretan. (zelarik/zen)

2. Entrenatzaileak oraindik ondo ez dagoela uste _ , Ibaik ez du jokatuko. (duenez gero/du)

3. Ezkurrak ematen zizkion txerriari. Honek ikusiaz batera irensten _. (zituelarik/zituen)

4. Jon ez zen garaiz heldu, berandu irten _ etxetik. (baitzen/zen)

5. Okerreko bidea hartu genuen, bidea markatzen zuen seinalea ez _ ikusi. (


genuelako/genuen)

6. Hasieran ez jakinarena egin zuen. Alde guztietara begira jarri _. (zelarik/zen)

7. Harriari bultza eta bultza hasi zen. Denbora gutxira neka-neka eginda _. (zegoelarik/zegoen)

8. Bi zaindariak berehala jaiki ziren, eskua txaketapean sartua _. (zutelarik/zuten)

9. Moteldu egin zuen abiada, lainoarekin ez _ ezer ikusten. (baitzen/zen)

10. Zakurra zaunkaka hasi _ , korrika alde egin zuen handik. (zitzaionean/zitzaion)

11. Masailetatik behera malkoak zerizkiola ikusi nuen, tipulak zuritzen .(baitzebilen/zebilen)

12. Hurrengo eguna lotan eman zuen. ez zuela inor itxaroten izango. (bai baitzekien/bazekien)

1
Jarri hurrengo esaldien tarteetan zeinu egokia: puntua edo koma

1. Ez da nire auzoan bizi ezta zurean ere.

2. Ipuin ederrak dakizki baita kanta ederrak ere.

3. Hori ez du Patxik egin Jonek baizik.

4. Ez zuten altxorra aurkitu nahiz eta ahalegin handiak egin.

5. Ez da inoiz goiz jaikitzen ez bada arrantza egiteko.

6. Berandu ez etortzeko eskatu diote afaria du gaur familiakoekin.

7. Hurrengo eguna lotan eman zuen bazekien ez zuela inor itxaroten izango.

8. Nik ez egiteko esan arren Ikerrek nahi duena egiten du beti.

9. Liburuak eta denak utzirik Aneren bila abiatu zen korrika.

10. Leihotik begiratu zuen zelaietan elurra zegoela ikusi zuen.

11. Unai igerilari bikaina da ni ere ona naiz igeriketan.

2
12. Haurra negarrez ikustean pena handia sentitu zuten.

13. Altxa gora besoak zenbat zareten kontatu ahal izateko.

14. Zalantzaren bat izanez gero deitu bulegoko arduradunari.

15. Bere oihuekin izutu egin du umea oraindik txikia da eta.

16. Hementxe izango gara harik eta zuek deitu arte.

17. Senar-emazte horiek batzuetan ez dira ondo konpontzen are gehiago ia inoiz ez dira ondo
konpontzen.

Subjektuaren ondorengo koma

1. Hor datorren mutila Aneren anaia da.

2. Hor datorren mutil betaurrekoduna Aneren anaia da.

3. Hor datorren mutila betaurrekoduna Aneren anaia da.

4. Etorkin hark salaketa jarri zion.

5. Etorkin hark aukera ikusi zuenean salaketa jarri zuen.

6. Ixone goizeko zazpietan irten zen etxetik.

7. Ixone gure lehengusina goizeko zazpietan irten zen etxetik.

8. Anjel berria jakin bezain laster etxerantz abiatu zen.

9. Ehiztari batek mendiz mendi zihoala azeri bat ikusi zuen.

10. Atzo goizean trenean ikusi genuen neska hura nire arrebaren lagun mina da.

3
11. Atzo goizean trenean ikusi genuen neska hura zamarra gorria zeramana nire arrebaren
lagun mina da.

12. Pilotariak irratian egin dioten elkarrizketan azkeneko partidan egindakoa hobetu nahi duela
nabarmendu du.

13. Irakasleak klasean emandako azkeneko gaia azterketan sartuko dela esan zuen.

14. Irakasleak atzo goizeko saioan klasean emandako azkeneko gaia azterketan sartuko dela
esan zuen.

Aztertu honako puntuazio-zeinu hauek

1. Zuzendariak, Juan Ramon Goikoetxeak aurkeztutako aurrekontuen aurka hitz egin du.

2. Zuzendariak Juan Ramon Goikoetxeak aurkeztutako aurrekontuen aurka hitz egin du.

3. Zuzendariak, Juan Ramon Goikoetxeak, aurkeztutako aurrekontuen aurka hitz egin du.

4. Hizkuntzak adituek diotenez ez dira berez zailagoak edo errazagoak.

5. Hizkuntza guztiek, eskubide berberak dituzte

6. Hizkuntza guztiek eskubide berberak dituzte

7. Hizkuntza guztiek, handi nahiz txiki, eskubide berberak dituzte.

4
8. Zorionak Miren!

9. Zorionak, Miren!

10. Berriro diotsut Martin, ondo entzuteko.

11. Berriro diotsut, Martin, ondo entzuteko.

12. Gaurko bilerara sail hauek bertaratu dira: Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Osasuna, Kultura,
Herrizaingoa, eta Nekazaritza eta Arrantza.

13. Gaurko bilerara sail hauek bertaratu dira: Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Osasuna, Kultura,
Herrizaingoa eta Nekazaritza eta Arrantza.

14. Non dago Ainhoa?

15. Non dago, Ainhoa?

Menpekoak eta lokailuak

Esaldi pareetan puntuazio-markak jarri aurretik, azpimarratu menpeko perpausak eta


lokailuak.

1. Ez zion ezer esan lagun minak izan arren.

2. Lagun minak ziren hala ere ez zion ezer esan.

5
3. Berriro argitaratu dute liburua lehen argitalpena berehala agortu baita.

4. Lehen argitalpena berehala amaitu da horregatik berriro argitaratu dute.

5. Harri hartan jezarri nintzen lasai orduan burutazio arraro hura izan nuen.

6. Harri hartan jezarri nintzelarik berriz izan nuen burutazio arraro hura.

7. Bost minutuan bota zituen hiru bertso eta hurrengo hiru minutuetan beste bi.

8. Bost minutuan hiru bertso bota zituen horrez gainera hurrengo bi minutuetan beste bi.

9. Besteak baino tamaina handiagoa du hori dela eta ez da zirrikitutik sartzen.

10. Ez da zirrikitutik sartzen besteak baino tamaina handiagoa duelako.

11. Txinatarrek opioaren trafikoa kontrolatzen zutenez japoniarrek utzi egin zuten eskualdea.

12. Txinatarrek opioaren trafikoa kontrolatzen zuten horren ondorioz japoniarrek utzi egin
zuten eskualdea.

13. Nahiz eta kartagotarrak ahulagoak izan erromatarrak garaitzeko gauza izan ziren.

14. Kartagotarrak erromatarrak baino ahulagoak ziren dena dela erromatarrak garaitu zituzten.

15. Bilboko portua handitzen dihardute itsas trafikoan lekurik ez galtzeko.

6
16. Itsas trafikoan lekurik ez du galdu behar horretarako Bilboko portua handitzen dihardute.

17. Zakar erantzuten zuen halakoetan ingurukoak izutu nahi zituela pentsa zitekeen.

18. Zakar erantzuten zuen halakoetan ingurukoak izutu nahian bezala.

19. Ohantze izateaz gain bulego ere bazen koltxoia.

20. Koltxoia ohantzea zen horretaz gain bulego ere bazen.

21. Karabanak uralita berdearen babesa izanagatik ere itoginak zituen han-hemen teilatuak.

22. Uralita berdearen babesa zuen karabanak hala ere itoginak zituen han-hemen teilatuak.

23. Dibagatzen ari zela pentsatu zuen nahiz hitz hark zer esan nahi zuen oso ondo jakin ez.

24. Dibagatzen ari zela pentsatu zuen hitz hark zer esan nahi zuen ez zekien oso ondo ordea.

Aztertu esaldiak eta puntuazio-zeinuak jarri

1. Irudimen handiko poeta bada ere argitaratutako liburuek ez badute arrakastarik lortzen
isilpean geratuko da bere lana.

2. Eskolako urte haietan maisu gogorrak ezagutu banituen ere inor ere ez ordea On Luis bezain
gogorrik.

7
3. Hogei urte bete nituenean etxetik alde egin nuen.

4. Berak hala nahi izan balu kalera botako ninduen.

5. Jokalariak gola sartzen duen une berean milaka ikusle altxatu eta oihuka hasteak erakusten
du futbolaren zirrara.

6. Juantxok esan du hori ondo eginda dagoela.

7. Ikastolako zuzendariak tresna guztiak kutxa batean sar genitzala erregutu zigun.

8. Lehengo etxea oso handia zen oraingoa ez da hain handia.

9. Gaurko partida ez da lehengo egunekoa bezain ona izan.

10. Hori zorionez ez dago bestea bezain apurtuta.

11. Goazen kanpora bihar ospatzeko aukera izango dugu eta. (Aztertu aukera bat baino
gehiago).

12. Egia jakin nahian etortzen direnei baino ez diet erakutsiko zuzeneko bidea.

13. Pentsamendu hori inozo batentzat baino gehiagorentzat izan daiteke lasaigarri.

14. Liburu ezin interesgarriagoa irakurtzen hasi bezain laster etorri zaizkit gogoeta hauek.

15. Aurrerantzean Galiziako arrantzaleek gogor egin beharko dute lan biziko badira.

8
16. Zamarraren lepoa jaso eta hondartza inguruko etxadietarantz jo nuen arratsaldero bezala
tren geltokiko bidea hartu ordez. (Aztertu aukera bat baino gehiago).

17. Entzun dudanez mediku berriak homeopatiaz asko daki.

18. Nire lankide Amaiak esan dit herriko mediku berriak homeopatiaz asko dakiela.

20. Hezkuntza Sailburuak Tontxu Campos Jaunak esan du Zarauzko Eskola Publikotik jasotako
eskaerak aztertzen eta bermatzen saiatuko direla.

21. Zurekin tabernara joaten naizenean haserretzen da Miren.

22. Miren haserretzen da zurekin tabernara joaten naizenean. (Aukera guztiak aztertu)

23. Andereñoa haserretu zaio klasean jende guztiaren aurrean izozkia jan duelako. (Aukera
guztiak aztertu)

“Eta” partikularen aurreko koma

Aztertu ondorengo esaldi hauek:

- *Atzo heldu ziren Bilbora eta Gasteizera gaur arte ez dira ailegatuko.

- Atzo heldu ziren Bilbora, eta Gasteizera gaur arte ez dira ailegatuko.

- *Txosten horretan ahal izan zuen moduan sartu zituen datuak eta bere proposamenak beste
egun baterako utzi zituen.

9
- Txosten horretan ahal izan zuen moduan sartu zituen datuak, eta bere proposamenak beste
egun baterako utzi zituen.

1. Lizarrako umeek konposta eginen dute eskolan eta gero etxera eramango dute.

2. Mahoma islamaren profeta da eta kristauek ere badakite Jainkoaren profetak errespetatu
egin behar direla.

3. Koldo Mitxelena Kulturunean jarriko dute Juan San Martin euskaltzain eta ikertzaile zenaren
ondarea herritarren zerbitzura.

4. Eusko Jaurlaritzak batez beste % 20 igo du bazkariaren salneurria eta bi urteko umeena ia
bikoiztu egin du.

5. Afganistanen izandako protestan lau manifestari hil dira eta beste hogeita bost bat pertsona
zaurituta daudela adierazi dute.

6. Hogeita hamar urte daramatzate usain txarra jasaten eta zabortegiari beste hiru urtez
eustea adar-jotzea litzateke.

7. Hogeita hamar urte daramatzate zabortegiak eragindako usainak eta eragozpenak jasaten.

8. Baionaren aurkako partida gogorra ari dira prestatzen biarnesak atzotik eta gaur goiz eta
arrats ariko dira Bera Beran.

9. Euskal Jai Gaztetxeko eraikina eta frontoiaren frontisa bota zituzten iaz.

10. Obrak egin dituzte liburutegian eta kiroldegian laster hasiko dira.

10
Aditza ezkutuan geratzen denean

Hauetan zein da egokiena?

- Bi gauza azpimarratu zituen bere hitzaldian: bata, aurreztearen garrantzia (izan zen); bestea,
plangintzaren beharra (izan zen)

- Bi gauza azpimarratu zituen bere hitzaldiak: bata aurreztearen garrantzia, bestea


plangintzaren beharra.

- Alkateak txostenak eraman zituen bilera hartara, idazkariak argitalpen berriak, zinegotziak
buletinak eta langileen ordezkariak sindikatuen proposamenak

- Alkateak txostenak eraman zituen bilera hartara; idazkariak, argitalpen berriak; zinegotziak,
buletinak; eta langileen ordezkariak, sindikatuen proposamenak

Jarri puntuazio egokia esaldiei

1. Sailkapen nagusian euskaldunak izan dira nagusi Zarra hirugarren Olano bosgarren 5
segundutara eta Garcia zortzigarren postuan

2. Amanita izenekoen atalean hainbat perretxiko daude Phalloides arriskutsuena eta hilgarria
dena Vinosa edo Galdakaoko galanperna Caesarea denetan goxoena

3. Jende ugari hurbildu zen hara Helena Maite Maiteren neba-arrebak adiskideak

4. Hiru talde egin behar izan zituzten lehenengoan betiko moduan Ana eta Isabel bigarrenean
Patxik eskaturik betaurrekodun guztiak hirugarrenean azkenik gainerakoak.

11
5. Azpitalde ugari daude futbito-txapelketan umeak 8 urte artekoak txikiak 8-10 urtekoak eta
koskorrak 10-12 urtekoak

6. Hainbat kirol arduradun bildu zen Antton futbol taldeko burua Judine saskibaloi taldeko
arduraduna Markox rugbylarien entrenatzailea

7. Kristautasunean bezala hinduismoan ere trinitatearen irudia agertzen da Vishnu munduaren


ordenaren bermatzailea Shiva suntsitzaile beldurgarria eta Brahma unibertsoaren sortzailea.

8. Urte luzeak daramatza Administrazioan lanean irakasle lehen itzultzaile gero


normalkuntzako teknikari azkenaldian.

9. Bi aukera zituen bata dena azaldu bestea isilik segitu.

10. Batzuk mutilak gehienak igerian ari ziren beste batzuk harean etzanda bero-berotan beste
zenbait lo goxo-goxo.

11. Hasieran koma jartzea pentsatu nuen geroxeago ordea puntu eta koma azkenean puntua
jarri nuen.

12. Talde ederra Xabi Ermukoa Mikel Azpeitikoa eta denetan aipagarriena Jon Mutrikukoa.

Esaldiak aztertu eta puntuazio-markak zuzendu

1. Hau, hori, eta bestea ongi daude.

2. Nahi baduzu hemen gera zaitezke.

3. Argazkian asko gaude: ni, zu, Bego,...

12
4. Afaldu ondoren Alde Zaharrera joan ginen.

5. Dutxatu eta gero, gosalduko dut.

6. Ni ados nago; Mikel ordea, kontra dago.

7. Ez daukat gogo handirik, hala ere joanen naiz.

8. Mikel, gurekin etorriko da.

9. Neska hori, lehengoan aipatu nizun neskaren laguna da.

10. Kaixo lagunok!. Zer moduz?

11. Bera heldu zenean, konturatu ginen.

12. Jon, Ana eta abar etorri dira.

13. Kontuz ez bazabiltza,....

14. Bera heldu zenean gu afaltzen ari ginen.

15. Ez dut egingo, izan ere, ez daukat astirik.

16. Tabernan dauden horiek, zure anaia ezagutzen dute.

17. Aizu Mikel, zer da hau?

18. Zazpiak baino lehen, jaiki naiz.

19. Kontuz horrekin!, erre egingo zara.

20. Oso hauskorra da, beraz, ez ukitu.

21. Etorri aurretik telefonoz deitu.

22. Ikusten baldin badut jakinaraziko dizut.

23. Opari ugari jaso zituen: diskoak, liburuak, gozokiak eta abar.

24. Hau adibidez, ondo dago; hala ere gehienak txarto daude.

13

You might also like