You are on page 1of 2

Testu mota: Albistea

Azalpena
Albisteak gertaera bat kontatu behar du. Gertatutakoa, gertatzen ari dena edo
gertatuko dena. Zu zeu berriemailea zarenez, hau da, kazetaria, hiru aukera dituzu:
1. Zeuk ikusitakoa kontatu (gertatutakoa edo gertatzen ari dena)
2. Zeuk jaso edo besteek emandako datuak eta informazioa erabiliz gertatutakoa,
gertatzen ari dena edo gertatuko dena kontatu.
3. Asmatu zer gertatu den, gertatzen ari den eta gertatuko den, eta albistea
osatu.
Erne! Azkeneko hori (asmatu) da kazetari on batek sekula egin behar ez duena.
Unibertsitatean, behintzat, horrela irakasten dute. Albisteak, izan ere, objektiboa izan
behar du. Ez da iritzirik eman behar, eta kazetariaren itzala sinaduran baino ez da
nabaritu behar. Adibidez, ... atzo alkateak adierazi zidanez*... (atzo alkateak adierazi
zuenez / Egunkariari adierazi zionez).
Tira, ez zaitez gehiegi larritu delako objektibotasun kontu horrekin, oraindik, gainera,
ikasten ari zara, eta albisteak nola egiten diren ikasteko, asmatu egin behar da! Bai
horixe!
Adi beraz, hurrengoari! Hau ere jendeak kazetaritza ikasten duen unibertsitatean
irakasten da!
Albisteak laburra, zehatza eta deigarria izan behar du.
Deigarria, titularra eta azpi-titularraren bidez (ahal bada baita argazkien bidez ere).
Laburra, luzeran ez baita oso handia (bai ongi, ezta!).
Zehatza, datuak eman behar direlako, gertaerei buruzko datuak.
Ez da lan makala, beraz! Datuak jaso, era deigarrian eta interesgarrian azaldu, zehatz
mehats hitzak errepikatu gabe eta laburki... Harrapa zan/k!
Prest? Hau da behar duzun ontzia datu, informazio eta zehaztasun saltsa hori egiteko:

Egitura
Hiru atal ditugu: titularra, sarrera eta gorputza.
Hiru atalak garrantziaren arabera idatzi behar dituzu. Letra tipo eta tamaina handiena
hasierako atalek izango dute (albiste luzeetan, batzuetan, sarrera letra lodiz idazten
dute).
Titularra bi ataletan bana daiteke:
Titulua (Hori da gehiena irakurtzen den atala. Horregatik albistearen laburpen
zehatz eta erakargarria izan behar du)
Azpititulua (Tituluaren datu osagarriak ematen ditu)
Sarrera: Albistearen lehenengo paragrafoa da. Datu garrantzitsuenak. Bertan ageri
diren elementu nagusiek galdera hauei erantzun behar diete: Zer? Nor/Nork/Nori?
Non? Noiz? eta ahal bada Zergatik?
Gorputza: Gainerako informazioa emango duzu bertan, garrantzi gehienekotik
gutxienekora ordenan jarrita. Gorputza nahi adina luza daiteke, baina betiere kontuan
izan behar da gehienetan albiste luzeak ez direla hasi eta buka irakurtzen, eta
horregatik egunkariaren editoreak, leku-beharrean badabil, isatsa moztuko dio zure
albisteari.

Ereduak
Albiste bitxia:

Hegazkin bat lurreratu da A-8 autopistan


Bidaiariak bertan utzi eta Zarautz parean utzi du abioia pilotuak.
AINHOA GEZURTIA / DONOSTIA.

Berrehun
bidaiariz
betetako
hegazkin bat A-8 autopistan lurreratu zen
atzo. Zarauzko herri parean dagoen
autopistako zati batean gertatu zen
ustekabea,
goizeko
10.00ak
aldera.
Zarauzko udaltzainek adierazi dutenez,
ezbeharrean ez zen inor zauritu.
Zigor Segurola udaltzain-buruak
IKASTOLAKO GEZURRONTZIARI azaldu

dionez, pilotuak hegazkina txukun-txukun


aparkatu eta gero, bidaiariak bertan utzi eta
alde egin zuen korrika. IKASTOLAKO
GEZURRONTZIAK jakin duenez, pilotuari
asko gustatzen zaio surfa, eta etxekoei
esan zien gaur egiten duen eguraldiarekin
Mundakan, Hondarribian edo Zarautzen
aparteko olatuak egongo dira!.

Albiste ona:

Datorren astean jolasaldia luzatu egingo dute Euskal


Herriko Ikastola guztietan
Jolasaldiak nahitaez ordu eta erdi iraungo duela erabaki dute
IBON ALBISTEON / BILBO.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko


arduradunek ikastola guztietan jolasaldia
luzatu egingo dela adierazi zuten atzo
Bilbon egindako prentsaurrekoan. Ikastolen
Elkartearen bozeramaileak esan zuenez,
datorren astetik aurrera jolasaldi guztiek,
gutxienez, ordu eta erdiko iraupena izango
dute.
Atzo adierazi zutenez, jolas orduak
luzatzeko arrazoia hauxe da, alegia

ikastoletako ikasleek asko ikasten


dutela eta, horregatik, jolas egin ere asko
egin behar dutela. Zenbait ikasleren artean
egindako inkesta baten arabera, ikasleek
gustura eta poz-pozik hartu dute albistea.
Gainera, irakasleen begikoa ere izan omen
da.
Dena dela, jolasaldiaren zainketa txanda
egitea egokitzen zaionari ez zaio hain ongi
irudituko, adierazi dute irakasle batzuek.

Albiste txarra:

Artikoko izotza 2050. urterako


urtu egingo dela diote zientzialariek
CO2 isurketak eta kutsadura dira errudunak
RITXAR BERRITXAR / IRUEA.

Ozeano Artikoaren etorkizuna


koloka dagoela salatu zuten atzo hainbat
adituk,
Oslon egindako agerraldian. Norvegiako
hiriburuko liburutegi nagusian burututako
prentsaurrekoan zientzialari taldeak
gogorarazi zuen, azken 25 urteotan
Artikoko izotza % 8 urtu dela. Hala segituz
gero, 2050. urterako Artikoko izotz plaka
guztiak urtu egingo direla esan zuten
gizakiak eragindako CO2 isurketa
gehiegizkoengatik..
Prentsaurreko horretan zientzialari
horiek jakinarazi dute, 3.000 urte dituen
izotz plakarik handiena dagoeneko zartatu
egin dela eta hemendik urte gutxi barru

Norvegia eta Errusiako iparraldeko izotza


erabat desegingo dela. Agerraldi horretan
adituek nabarmendu dute orain arteko izotz
urtzeak itsas eta haize korronteek
eragindakoak izan direla, gaur egunekoak,
aldiz, gizakiak berak eragindakoak direla.
Klima aldaketan izandako eraginaz gain,
hainbat espezietan kutsadurak duen
eragina ere salatu dute zientzialariek.
Jakintsu horiek adierazi dutenez, orka da
Artikoko ugaztun espeziekoen artean
kutsatuena: gai kimiko hilgarri asko aurkitu
dugu orken jakietan. Horren guztiaren
harira, Artikoa gai kimikoen zabortegi
bihurtzen ari dela salatu dute zientzialari
eskandinaviarrek.

Etxeko albistea:

Aitona Joxemariri mugikorra


oparitu diote seme-alabek
Atzo bidali zuen bere lehen sms-a
BIXENTE
BELARRITENTE
GANBARA.

ETXEKO

Izeba Mertxek, osaba Julenek eta


kazetari honen gurasoek telefono mugikor
bat oparitu zioten lehengo igandean
Joxemari Elustondori.
Aitona Joxemari, egunero
egiten dituen mendi ibilalditxoetan
komunikaturik egon dadin, oparitu diote
sakelekoa seme-alabek.

Ez dakit zertako balioko didan traste zahar


honek adierazi zuen Elustondok oparia
jaso eta berehala.. Izeba Mertxek jakinarazi
duenez, ordea, baliagarri gertatuko zaio
mugikorra, eta telebistako mandoarekin
gertatu zen bezala, telefono honi ere kario
handia hartuko dio segituan.
Izeba Mertxek esandakoaren haritik, Julen
Elustondok zera jakinarazi dio ETXEKOEN
HITZA egunkariari: Dagoeneko oso
gustura ari da: atzo sms bat bidali zion
Euxebiori eta musean jokatzeko hitzordua
eskatu zion.

You might also like