You are on page 1of 16

2016ko URRIA • HERRI TXIKIEN ESPERIMENTAZIORAKO GUNEA

· ZerainLab, zer da?


· “Zerain etorkizunari begira” hausnarketa-prozesua
· Urteko ekintzen errepasoa
· “Herri txikien etorkizuna” Nazioarteko Kongresua
· ZerainLab astea
ZerainLab, ZER DA?
Herri txikien esperimentaziorako gune

Z
erainlab elkartea 2015eko biztanleok, gure herriaren etorkizuna berritzaile bat sustatu nahi da, herri
udazkenean Zerainen sortzen bermatzeko? txiki bateko komunitate harremanak,
den irabazi asmorik gabeko ingurunearekiko harreman jasan-
eta bokazio publikoko elkar- Kontzeptua: garria eta ekonomia berritzaileko
tea da. Urte askotan herrigintzan, Zerain + lab = Herri txikien gara- ideiak bateratuz, eta gure herri txikia
auzolanean eta herritarren parte- penean ibilbide zaildua duen ko- esperimentazioko gune bihurtuz,
hartzearekin bultzatutako komunita- munitatea eta espazioa laborategi bertatik beste herri txiki batzuek ere
te bizitza sustatzen aritutako jen- bizi bihurtzea. Horixe esan nahi du ikasi ahal izateko.
deak etorkizunera begira sortutako ZerainLab-ek. Egunerokoan esperi-
elkartea da. mentatuz, egokiak diren irtenbideak Testuingurua:
Goierrin eta Gipuzkoan beste herri eman nahi zaizkie gureak nahiz beste Zerain eredu eta aitzindari izan da
askok bezala, 2015ean 400 urte bete batzuenak diren beharrizanei. azken hamarkadetan, landa eremuko
zituen gure udalerriak. Urteurren herri txikien garapenean. Auzolana-
horren harira, ia erantzun ezinezko Helburua: ren tradizioari helduta, duela berro-
galdera bat sortu zitzaigun: zer egin Landa eremuko herri txikien ga- gei urte hainbat herritarrek herriaren
genezake gaur egungo zeraindarrok rapena eta etorkizuna etengabe biziberritzeari ekin zioten, bertan
hemendik lau mendera ere herriak lantzeko eta berritzeko, Zerainen bizi proiektua gauzatzeko baldintzak
bizirik jarrai dezan? Zer egin gene- esperimentazioko gunea sortzea du sortzen saiatuz. Orduan hasitako
zake zeraindarrok, herri txiki bateko helburu. Esperimentazioko proiektu bideak bistakoak diren aldaketa ma-
ZerainLab I 1. zenbakia. 2016ko urria I 3

<<<<<<

terialak, zerbitzuak, bizi kalitaterako katzea ere ekarri du, eta horrek • Herritar bakoitzak badu bere
baldintzak eta abar sortzeaz gain, herrian elkarbizitzan ondoeza ingurunearekiko eta herriarekiko
herri konpromisotik eta eratzukizun eragin du. ardura kolektiboa, eta beraz,
kolektibotik etorkizuna eraikitzeko Hori guztia kontuan hartuta, herri- herrian gertatzen denaren
kultura garatzea eta sendotzea ekarri tik sortutako bokazio publikoko eki- erantzule da.
dute. men honek jauzi bat eman nahi du • Erantzukizun hori bideratzeko,
Alabaina, ezin da begibistatik ken- bi helburu nagusirekin: alde batetik, ezinbestekoa da herritar ge-
du, azken urteotako gizarte joerek, herriko proiektua etengabe berritzea; hiengoen nahia errespetatuz
bizi-ohiturek, kontsumo gizartea- eta, bestetik, Zerain esperimentazio aurrera egitea, nahiz eta beti
ren indibidualizazioak eta abarrek gune izatea beste herri txikientzat. norberaren gustuko ez izan.
zaildu egiten dutela komunitatearen Horretarako guztirako eta horre- • Herrian dauden Udal, erakun-
ikuspegiko lan kolektibo hori egune- gatik guztiagatik, “ZerainLab: herri de eta gainerako instituzio
rokoan. Horri gehitu behar zaio, kul- txikien esperimentaziorako gune” publikoak tresnak dira herriko
tura urbanitaren hainbat balio geroz proiektua honako printzipioetan beharrizanei eta aurrerabideei
eta gehiago zabaldu direla herrian oinarritzen da: erantzuten laguntzeko.
eta horrek gauzak ulertzeko moduan • Herri bat norbanakoen bizitokia • Egungo munduan, ezinbestekoa
diskordantziak ekarri dituela. Horrez baino gehiago da, herritarrek da etengabe berritzea, egokitzea
gain, azken udal hauteskundeetan osatzen duten gizatalde edo eta ikastea etorkizun oparoa
36 urteko bidearekin hautsita, komunitate bat da. edukitzeko.
alderdi politiko batek Udalerako • Gizatalde edo komunitate • Lankidetza eta elkarrengandik
saltoa emateak, demokrazia horretako kideen eskubidea eta ikastea ezinbestekoa da giza
zuzenarekin herritarren zerrenda betebeharra da herri horretako baliabide zein baliabide material
aukeratzeko metodoarekin pus- beharrizanei erantzutea. mugatuak ditugun inguruneetan.

Hiru lan-arlo nagusi


ANTOLAKUNTZA EKONOMIA INGURUNEA
Herri txiki bateko biztanleok, Zer eta nola egin dezakegu herrian Paisaje natural baten parte gara,
komunitate horretako kideok, nola bizitokia eta bizimodua sortzeko urtetan zehar ingurunearekin jorra-
erantzun behar diegu beharrizan apustu egin duten sektoreak indar- tu dugun harremanetik sortutako
kolektiboei? Elkarbizitzaren eta tzeko eta bultzatzeko? Nola jarraitu paisajearen parte. Zer nolakoa behar
elkarrekikoak diren gaiak lantzen lehen sektorearen alde eta turis- du ingurunearekin dugun harrema-
dira atal honetan. Nolakoa behar du moaren alde azken urteetan egin nak? Non eta nola bizi behar dugu?
herri txiki bateko antolakuntzak? Eta den lanaren bidetik? Eta zer sektore Etxebizitza aukerak, baserriak... Eta
parte-hartzeak? Eta erabakiak har- berritan egon daitezke aukerak? zer nolakoa izango da gure eragina
tzeak? Galdera horiekin batera, eta Nola bultza ditzakegu enpresa ingurunean? Bizimodu ahalik eta
elkarbizitzaren arloan, belaunaldien ekimen berriak? Eta zein arlotan jasangarriena egiteko gai izango
arteko harremanaz, herriko kultu- eta nola egin dezakegu apustu? Eta gara? Hor daude energiaren gaia,
raz, hizkuntzaz, ohiturez eta abarrez apustu non eta zertan egin nahi garraioarena, elikadurarena, honda-
ere badihardugu. dugu? kinena...
Ekintzen ERREPASOA
1. Duela urtebete egin zen ZerainLab-en 2. Urrian eta azaroan
aurkezpena jendaurrean aurrera begirako
2015eko irailaren 30ean aurkeztu zen herritarren eta komunikabideen
ekintzak pentsatu
aurrean ZerainLab elkartea. Ekitaldian herriko 50 lagun inguru elkartu eta prestatu ziren
ziren, eta begi onez jaso zuten proposamena. Aurkezpenera joan ziren
herritarren artetik hainbat lagunek izena eman zuten ZerainLab-en parte Urrian eta azaroan zehar, parte
hartzeko eta proiektua martxan jarri zen. hartzeko prest zegoen jendearekin
lan-taldeak osatu ziren, eta aurrera
begirako ekintzak aurreikusten eta
planifikatzen hasi ziren talde horiek,
lan-arlo bakoitza bere aldetik. Bes-
teak beste, etorkizunera begirako
hausnarketa parte-hartzaile ireki
bat egitea, kultur agenda berritzaile
bat sustatzea, eta kanpoko beste
herri txikiekin harremanak izateko
ekimenak lantzea proposatu zen eta
ekimen horietan lanean hasi ziren
herritarrak.

3. “Zerain etorkizunari begira” hausnarketa-prozesu herritarra


egin zen udazkenean, Aztiker enpresaren laguntzarekin
ZerainLab elkarteak bere jarduna
egitasmo garrantzitsu batekin hasten
du: Zerainen etorkizunari buruzko
gogoeta-prozesu ireki eta herritarra
bultzatzeko proiektuarekin. Horren
zergatia ulertzeko, honako abiapun-
tua idazten du elkarteak: “Zerain
herri txikia izanik, bere etorkizuna-
ren ardura bere gain hartzeko lan
eta ibilbide luzea egin du azken lau
hamarkadetan. Horretarako auzola-
na oinarri izan du eta funtzionatzeko
eredu bat sortu, landu eta garatu
du etengabeko lanari eta berritzeari
esker. Azken udal hauteskundeetan
alderdi politiko bat sartu ostean,
ZerainLab I 1. zenbakia. 2016ko urria I 5

>>>>>>
eredu hori aldatu eta herritarren
gehiengorik ez duen beste bat ezarri
da. Honen aurrean, Zeraingo orain
arteko ereduaren babesle diren
ZerainLab elkarteko kideek herrian
hausnarketa-prozesu parte-hartzaile
bat martxan jarri nahi dute aurrera
begirako bideak aztertzeko: herri,
komunitate, talde txikien funtzio-
natzeko modurik egokiena zein izan
daitekeen ikertzeko, besteak beste”.
Eta prozesuaren helburuak ere
markatzen ditu:
• Orain arteko sistema aztertzea.
• Azken hauteskundeetan zergatik
hautsi den aztertzea.
• Aurrera begira Zerainen zer eta
nola egin daitekeen lantzea.
tikoaren diagnosia osatzea. Hona hemen jasotako hainbat
Abiapuntu horretatik hasita, • Zeraingo herriko egoera soziala- erantzun:
ZerainLab-ek Aztiker enpresako ren kokapena eta onarpena. - Pertsonen protagonismoa.
teknikariengana jotzen du eta • Zeraingo herri ereduaren ezau- - Iritziekiko errespetua.
hausnarketa-prozesuan laguntzeko garrien kokapena egitea. - Gehiengo eta gutxiengoen ulerke-
eskatzen die. Aztikerrek egiten duen • Etorkizunari begira dauden eta ra eta errespetua.
proposamenean honako helburuak egon daitezkeen alternatiba eta - Herriko konbibentzia.
jasotzen ditu: aukeren azterketa burutzea. - Inertziak (talkarako inertziak).
- Herriaren etorkizuna.
Helburu orokorrak: Helburu horiei erantzun ahal izateko - Gertatutakoarengatik egondako
• Zeraingo herritarrek Zeraingo hiru lan-saio proposatzen ditu Az- mina.
herri antolaketaren inguruko tikerrek. Lehena 2015eko urrian egin - Pertsonen bizitza jokoan dago
gogoeta burutzea. zen; bigarrena 2015eko azaroaren (egondako mehatxu batzuen harira
• Zeraingo orain arteko herri anto- 26an; eta azkena 2015eko abendua- egin da ekarpen hau).
laketaren inguruko gogoeta eta ren 10ean. Guztira, 50 lagunek baino - Bi kulturen arteko talka: landa
azterketa burutzea. gehiagok hartu zuten parte. kultura eta hiri kultura.
• Zeraingo herri ereduak izan - Auzolana bera dago jokoan.
dituen aldaketak kokatu, aztertu
eta baloratzea. 1. SAIOA: Bestetik, gatazka honetan alde
• Zeraingo herri ereduaren desberdinek dituzten premiak
etorkizunera begirako aukerak Lehen saioan, hasteko eta behin, bi identifikatzeko gogoeta egin zen:
aztertzea eta garatu daitezkeen galdera nagusiri erantzun zitzaien: - Elkarbizitza hobetzea.
alternatibak erabakitzea. 1. Zer dago jokoan Zeraingo - Talde desberdinik ez izatea.
gatazkarekin? - Denon artean bilatu modu bat
Helburu zehatzak: 2. Zeintzuk dira gatazka horren herri zerrenda bakarra izateko;
• Zeraingo egitura soziopoli- elementu nagusienak? aztertu nola egin daitekeen; udal
Ekintzen ERREPASOA
zinegotziek eta alkateak dimititu eta ko kide sentitzeko bakoitzak zein herriaren alde elkarlanean aritzea.
bozketa berria egin. behar dituen aztertu zen. Hauexek - Bata bestea entzun eta ulertzea.
- Zerrenda bakarra erabakitzeko dira atera ziren erantzun nagusiak: - Tentsioa jaistea.
prozesu bat jarri martxan. - Auzolanaren tradizioko balioak
- Norbera lehen lerrotik apartatzeko
prest egotea herriaren onerako.
indartzea eta praktikatzea.
- Herritarren borondatea erres-
3. SAIOA
petatzea (nola erabaki dezagun,
Azken saioan, besteak beste, nor-
Aurrera begira egon daitezkeen printzipioa ez).
bera zer egiteko prest dagoen
konponbiderako aukerak ere - Umiltasuna.
azaltzeko unea izan zen. Jarraian
aztertu ziren: - Sentsibilitate denak elkartzeko
zerrendatzen dira jasotako hainbat
- Autokritikaren beharra. leku bat.
erantzun:
- Hausnarketa pertsonala. - Bakea.
- Haserre eta minak alde batera utzi
- Ez da asetu momentu bakoitzean - Parte izatea.
eta hitz egiteko prest nago.
elkarrizketa zuzena. - Umildadea eta zintzotasuna.
- Demokrazia errespetatzeko prest
- Kultur etxeko ekintzetan parte - Batzordeak eta herri bilerak era-
nago.
hartzea hurbiltzeko modu berezia bakiorrak izatea.
- Egoera honi irtenbidea bilatzen
izan daiteke. - Aurrez aurreko hitza.
jarraitzeko prest nago.
- Herria haserre, ego eta botere- - Elkarbizitza zabalago baten beha-
- Herriaren onerako bada, erretira-
goseen aurretik jartzea. rra.
tzeko prest nago, eta besteok?
- Gehiengoak nahi ez duen eredua - Aurrera begiratzea.
- Zerainen alde lan egiteko prest
daukagu. - Bestearen lekuan jartzea.
nago, auzolanean.
- Herri batzar erabakiorrak.
- Boterean egon gabe, lan egiteko
2. SAIOA - Behar berdinak elkar ulertzea.
- Gatazka honetan aurrez aurreko
prest nago.
- Positiboa izateko prest nago.
Bigarren saioan, nagusiki, herrian hitzak bakarrik erabiltzeko konpro-
- Buru irekiarekin jarduteko prest
gustura bizitzeko eta komunitate- misoa.
nago.
- Helburu komunak finkatu eta
- Alde batera geratzeko prest nago.
-Foro bateratuak sortu eta bertan
parte hartzeko prest nago.
-Herritar guztiak, pertsona bezala,
errespetuz tratatzeko prest nago.
- Herritarrekin hitz egiteko prozesu
batean parte hartzeko prest nago,
baina modu konstruktibo batean.
- Harreman pertsonalak manten-
tzeko lan egiteko prest nago.
- Konfiantza berreskuratzearen alde
kontzesioak egiteko prest nago.
- Nire proposamenek baino beste
batzuenek babes handiagoa badute,
onartzeko prest nago, herria beti
helburutzat hartuta.
- Azpijokoan ez ibiltzeko prest nago.
- Etab.
ZerainLab I 1. zenbakia. 2016ko urria I 7

>>>>>>
4. 140 kilo jaki, jostailu ugari eta 921,30 € 5. Urte zaharrari
bildu ziren ‘Olentzero solidarioa’-rekin agur esateko topa!
Lehenengo aldiz, Olentzero solidarioa egitasmoa jarri zen martxan 2015eko 2015a herritarrek elkarrekin amai-
Gabonetan, Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundearekin tzeko, Urte Zahar iluntzean, afal
lankidetzan. Abenduaren 25ean ekitaldi nagusia egin bazen ere, Gabon aurretik, zeraindarrek topa egiteko
guztietan zehar herritarrek jakiak, jostailuak, eskolako materiala eta dirua aukera izan zuten, Zeraingo Oiharte
emateko aukera izan zuten. Helburu nagusia ahalik eta janari eta material sagardotegiko Ama sagardo apar-
gehien biltzea izan zen; ondoren, Haitira bidaltzeko. dunarekin. Zaharra ondo bukatu
Guztira, 140 kilo janari, jostailu eta eskola-material mordoa eta 921,30 eta berria ondo hasteko, zer modu
euro bildu ziren. Dilistak, pasta eta arroza izan ziren gehien jasotako hoberik!
janariak. Eta gauza gehiago ere bai: hiru kaxa handi jostailu, eta eskolako
materiala, tartean, boligrafoak, margoak, kalkulagailuak eta koadernoak.
Bildutako dirua, berriz, Haitira bidali zen, zehazki Jacmel kanpamendu-
ra. Leire Plazaola Herriak Elkarlanean erakundeko kideak azaldu bezala,
eguzki-lanparak erosteko. Lanpara horien bidez energia aprobetxatzea
lortzen baitute eta etxeak argitzeko balio die.

6. Iñausketa ikastaro
jendetsua
Urtarrilaren 23an, fruta-arbolen
iñausketari buruzko ikastaro
praktikoa egin zen Kalpatxo base-
rrian. 12 lagun elkartu ziren Xabi
Akizuren azalpenak entzutera eta
ikustera. Adineko eta gazte, elkarre-
kin ikasi zuten fruta-arbolei neguan
adarrak nola ebaki. Ikasitakoarekin,
beste baserri batzuetan ere iñaus-
keta egin zuten auzolanean.
Ekintzen ERREPASOA
7. Arkume-jana egin zen herriko 8. 1.852 euro
produktuak balioan jartzeko bildu ziren Santa
Urtarrilaren 24an, arkume-jana egin zen Liztormendi elkartean. Bi helburu
Ageda bezperan
bete nahi izan ziren bazkariarekin: Batetik, herri giroan adin guztietako he- Urtero bezala, Santa Ageda bezpe-
rritarrak juntatu eta egun ederra pasatzea elkarrekin, eta bestetik, arku- rako kantu eskea egin zen Zerainen.
mearen eta bertako produktuen aitortza eta balioan jartzea. Ildo horretan, 1.852 euro bildu ziren. Kopuru horren
Zeraingo artzainen produktuekin osatu zen bazkariko menua: pikatxa, erdia Xabier Makazaga euskal pre-
herriko artzain ezberdinen arkumeak, mamia eta gazta. 80 herritar elkartu soaren familia laguntzeko bideratu
ziren bazkarian; adin guztietakoak, zaharrenak 90 urte inguru, eta gaztee- zen; beste erdia, berriz, ZerainLab-
nak jaio berriak. en proiektuak finantzatzeko.

9. ‘Kafesne juntadizoa’ri hasiera eman zitzaion otsailean


Kafesne bat hartuz, tertulia egin,
kartatan aritu eta arratsalde polit bat
elkarrekin pasatzeko helburuarekin,
kafesne jundazioa egitea erabaki zen.
Hala, hilero, bigarren ostegunean,
sozidadean elkartzeko deia egin
zitzaien herritar guztiei. Kafesne bat
hartzeko aitzakian elkarrekin kontu
batzuk esan, kartatan aritu edo irte-
tzen den edozein plan egiteko asmoz.
Lehenengo juntadizoa otsailaren 11n
egin zen eta handik aurrera hilabete-
ro. Udako etenaren ondoren, ikas-
turte berriarekin atzera ere martxan
da. Gehienak jubilatuak badira ere,
herriko edonork har dezake parte.
ZerainLab I 1. zenbakia. 2016ko urria I 9

>>>>>>
10. ‘Emakumea eta baserria’ jardunaldia 11. Gema
egin zen emakumearen egunaren harira Arrugaetaren
Martxoaren 9an, emakumeen nazioarteko egunaren testuinguruan,
‘Artzaintza’ liburua
“emakumea eta baserria” jardunaldia antolatu zen. Maite Aristegi base- aurkeztu zen
rritar eta EHNEko idazkari orokor ohiaren hitzaldia izan zen hasieran, eta
herriko bi artzain emakumeren —Martina Urbistondo eta Milagros Oiartza- Martxoaren 26an, Gema Arrugaeta
bal— mahai-ingurua gero. Aldarrikapenarekin batera, baserriaren etorki- argazkilariak Artzaintza, pastoreo en
zunaz eta emakumearen paperaz hausnarketa egiteko aukera izan zen. las montañas vascas liburua aurkez-
tu zuen. Artzaintzaren historia eta
presentzia argazkiz eta testuz jaso-
tzen duen liburu ikusgarria gertutik
ezagutzeko aukera izan zen.
Aurkezpenaren ondotik, Liztor-
mendi elkartean, urteko gazta eta
sagardo berria dastatzeko parada
ere izan zen. Herriko artzainen
gaztarekin eta Oiharte eta Otatza
sagardoekin afari-merienda egin
zen, giro ezin-hobean.

12. ‘Bertso txiki, saio handi’ bertso-desafioa jokatu zen udaberrian

Belaunaldi desberdineko zortzi ber-


tsolariren arteko bertso-desafioa an-
tolatu zuen ZerainLab-ek udaberrian.
‘Bertso txiki, saio handi’ lemapean, bi
kanporaketa eta finala egin ziren api-
rilean. Plaza gehiegirik egiten ez duten
lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal,
Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta
Eneko Araiztegi) transmisio lanean
aritutako lau bertsolarirekin (Jabier
Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta
Mikel Mendizabal), bikoteka, aritu ziren
kantuan.
Apirilaren 30eko finalaren aurretik,
bi kanporaketa jokatu zituzten, hiru
saiotara, apirilaren 8an eta 15ean: saio
bat Ostatun egin zen, bestea Mandion
Ekintzen ERREPASOA
eta hirugarrena afariarekin Oiharten
lehenik eta Otatzan hurrena. Entzu-
leak izan ziren epaileak, hiru saioetan
puntuazioa emanez.
Apirilaren 8ko saioan Xabier Zeberio
eta Aratz Igartzabal bertsolariak aritu
ziren batetik, eta Iñaki Murua eta
Maialen Akizu bestetik. Entzuleek hiru
saioak epaitu ostean, Xabier Zeberio
eta Aratz Igartzabalek lortu zituzten
puntu gehien: 90 guztira. Iñaki Muruak
eta Maialen Akizuk, berriz, 57 eskuratu
zituzten.
Apirilaren 15an egin zen bigarren
saioan, ostera, Gemma Urteaga
beasaindar gaztea eta Millan Telleria
Albizturgo beteranoa izan ziren batetik
eta Eneko Araiztegi gazte segura-
rra eta Mikel Mendizabal beterano
itsasondoarra bestetik. Eta entzuleek
emandako puntuazioaren arabera,
bigarren bikote hau sailkatu zen fina-
lerako. Araiztegik eta Mendizabalek
86 boto jaso zituzten, eta Urteagak eta
Telleriak 60.

Frontoia bete lagun finalean


Herri bazkari jendetsu batekin egin
zen finala apirilaren 30ean. Zeberio
eta Igartzabal aritu ziren nor baino nor
Mendizabalen eta Araiztegiren aurka.
Azken horiek lortu zuten txapela,
100 lagun baino gehiagoren aurrean
abestu eta haien puntuak jasota, giro
ezin-hobean.
Belaunaldi arteko transmisioa bul-
tzatzearekin batera, Zeraingo jarduera
ekonomikoan ere eragin nahi izan zen
jarduera honekin. Sariak herriko ar-
tzainen gaztak izan ziren; bertso
saioak herriko bi tabernetan eta bi sa-
gardotegietan egin ziren; eta Lumago-
rri oilaskoak izan zituzten afaritarako,
babesle nagusi ere berau izan baitzen.
ZerainLab I 1. zenbakia. 2016ko urria I 11

>>>>>>
13. San Isidro eguna ospatzeko erromeria 15. ‘Zerain bowling
egin zen San Blas ermitan together’ egin zen
Maiatzaren 15ean baserritarren eguna garai bateko erromeria biziberrituz Donostia 2016rekin
ospatu zuen ZerainLab-ek, Burgomendin, garai bateko bilera lekuan, San elkarlanean
Blas ermitaren ondoan. Erromeriaren aurretik, herri kirol saioa egin zuten
herriko hainbat gaztek: aizkolariak, txinga eramatea eta butano bonbo- Donostia 2016rekin elkarlanean, eta
narekin korrika. Ondoren dantzarako aukera izan zen, baita toka-jokoan “Ibilbideak” proiektuaren barruan,
aritzekoa ere. 50 parte hartzaile baino gehiago aritu ziren eta azkenean uztailaren 3an ibiltariak Zeraina iritsi
Andoni Alustiza gaztea izan zen garaile 8tik 5 jota. Indarrak hartzeko ziren. ZerainLab-ek hamaiketakoaz
askaria ere egin zen eta iluntzera arte jarraitu zuen erromeriak, dantza, gain, herrian eta inguruan tradizio
tertulia eta festa giroan. Ume, gaztetxo, gazte, heldu eta adineko elkartu handia duen bola-jokoari buruzko
ziren. Gehienak herritarrak, baina kanpotik animatu ziren bisitari batzuk ekintza antolatu zuen. Bola-jokoari
ere. Guztira 80 lagunetik gora batu ziren Burgomendin. buruzko oinarrizko azalpenak eman,
elkarbizitzarekin lotzeko hausnar-
ketatxo batzuk egin eta bisitariek
bola-jokoan parte hartzeko aukera
izan zuten.

16. Sarako Ihitia


etxaldera bisita egin
zen abuztuan
IDOKI Iparraldeko Laborarien Elkar-
teak antolatuta, Martina Urbistondo-
ren familiaren Ihitia etxaldean abuz-
tuaren 19an egin zen etxe merkatura
irteera antolatu zuen ZerainLab-ek.
IDOKI elkarteko ekoizleen produk-
tuak erosteaz gain, Ihitia etxaldea
14. Udako solstizioaren etorrerarekin bisitatzeko, bertako produkzioa eza-
gutzeko eta afari eder bat egiteko
ekitaldi berezia egin zen ekainaren 22an aukera ere izan zen.
Udako solstizioaren inguruan, ekainaren 22an, ekitaldia antolatu zuen
ZerainLab-ek. Lehenik “Gutik Zura” proiektuaren, alegia, Egurrak Euskal
Herriko historian zehar izan duen eta gaur egun duen garrantziari buruzko
egitasmoaren aurkezpena egin zuen Mari Jose Barriola zuzendariak eta
Jon Maiak zuzentzen duen izen bereko dokumentalaren aurrerapena
ikusteko aukera ere izan zen. Ondoren, “Zer da solstizioa?” hitzaldia eman
zuen Pello Zabalak eta amaitzeko, afari-merienda ederra egin zen.
Aurrera BEGIRA
‘Herri txikien etorkizuna’ izenpean
kongresua egingo da Zerainen
azaroaren 17tik 19ra

L
anda eremuko herri txikien Herri mailako izaera ere izango du, narketa ez da hain ugaria. Eta azken
garapenaz eta etorkizunaz inguruko herri txikien esperientziak urteotan, landa garapena bultzatzeko
hausnartzeko aukera izango ezagutaraziko direlako. lan asko egin eta energia handia jarri
da, ZerainLab-ek Eusko Ikas- Gaur egungo munduan zein leku bada ere, ez da hainbeste erreparatu
kuntzarekin batera azaroaren 17tik dute auzo, herri eta komunitate komunitate bizitzak berezko dituen
19ra antolatu duen kongresuan. Herri txikiek? Zein erronka, arazo eta balio eta kulturetan. Azken hamarka-
txikien komunitate harremanak, aukera dituzte aurrera egiteko? Eta detan, teknologiaren iraultza gertatu
ingurunearekiko harreman jasan- zer-nola erantzun beharko litzaie- bada ere, mendeetan zehar lantzen
garriak eta ekonomia garapenerako ke erronka horiei?... Era horretako joandako kultura komunitarioan ez
eredu berritzaileak aztertuko dira, galderei erantzun nahian antolatu da da horrenbesterainoko transforma-
besteak beste. kongresua. ziorik gertatu. Herri txikien etorkizu-
Alde batetik, kongresuak nazioar- Landa garapenaz literatura, herri na izenburupean egingo den kon-
teko izaera izango du, Europako politika eta esperientzia asko badago gresu honetan komunitate bizitzaren
eredu erreferenteek parte hartuko ere, herri txikiek berezko izan duten funtsa zein den landu nahi da beste
dutelako; bestetik, berriz, Euskal komunitate bizitzaren gaineko haus- guztiaren gainetik.
ZerainLab I 1. zenbakia. 2016ko urria I 13

>>>>>>
KONGRESUAREN EGITARAUA
• Enrique Ayerbe: Subsidiaritate 14:00-15:30: Bazkaria
OSTEGUNA, printzipioa eta auzolanaren
azaroak 17 kultura EHn. 15:30-18:00: 4. MODULUA: Euskal
• Joseba Azkarraga Etxagibel Herriko 15 esperientzia.
19:00etan: Herri txikien etorkizuna. (EHU): Garapena, komunitatea
Erakunde publikoen ikuspegia. eta ekologia. 18:00-19:00: Mahai ingurua eta
Mahai-ingurua. • Josep Maria Esquirol (Bartzelo- solasaldi irekia.
• Eusko Jaurlaritza. Bittor Oroz, nako Unibertsitate Autonomoa):
Nekazaritza, Arrantza eta Gertukotasuneko filosofia. 19:30: Pintxo, triki eta bertso poteoa
Elikagaien Politikako sail- herriko tabernetan.
buruordea. 11:15-11:30: Kafea
• Gipuzkoako Foru Aldundia. Ain-
hoa Aizpuru, Ekonomia Sus- 11:30-12:30: 2. MODULUA: Kanpora LARUNBATA,
tapena, Landa Ingurunea eta begira azaroak 19
Lurralde Orekako diputatua. • Christian Hirschi (Swiss Federal
• Nafarroako Gobernua. Isabel Institute of Technology): Social 9:00-9:30: Harrera eta kafea.
Elizalde Arretxea, Landa Gara- capital in Swiss rural areas.
peneko, Toki Administrazioko • Deirdre O´Connor (University 9:30-10:00: Saioaren aurkezpena.
eta Ingurumeneko kontseilaria. College Dublin): Challenges for ETORKIZUNA IRUDIKATUZ. Zer
• Iparraldeko ordezkaria. Do- Rural Development in Europe. etorkizun nahi dugu? Zer egin
minique Boscq, ‘Xiberua’ Herri • PD Dr. Irmi Seidl (AlpFutur): horruntz joateko? Zerainlab-en
Elkargoaren lehendakaria. Alpeetako esperientzia, Suitzara proposamena.
begira.
10:00-11:30: Talde lana herritar eta
OSTIRALA, 12:30-14:00: 3. MODULUA: Landa parte hartzaile guztien artean.
azaroak 18 garapenaren erronkak. Mahai-
ingurua. 11:30-12:00: Atsedenaldia-Kafea.
9:00-9:30: Irekiera. Zerainlab, Eusko • Gaizka Aranguren. Ondare ez
Ikaskuntza, arduradun publikoak. materiala. 12:00-13:30 Ondorioak.
• Mixel Berhokoirigoin. Euskal
9:30-11:15: 1. MODULUA: Komunita- Herriko Laborantza Ganbara. 3:30-14:00 Itxiera.
te bizitza XXI. mendean. Sustraiak • Miren Urkixo. Euskal Herriko
eta etorkizuneko erronkak. Unibertsitatea. 14:00 Herri Bazkaria.
• Jon Sarasua (MU): “Sua eta • Jaime Izquierdo Vallina. De-
etxea” etorkizuneko euskal sarrollo rural: lo que hemos 17:00 Herri festa: herri kirolak,
herrietan. aprendido los últimos años. erromeria...
Aurrera BEGIRA
Kongresuaren antolaketaren inguruko
xehetasunak atalez atal
Gabinete Burua. • Jardunaldiaren antolaketa
KONGRESUAREN • Elixabete Garmendia. Kaze- teknikoa: ponenteekiko harre-
FITXA taria eta ZerainLab elkarteko manak.
sustatzailea. • Zerbitzuen azpikontratazioa:
• Tokia: Zerain, herriko eliza. • Jean Michel Larrasquet. ostatuak, kateringa, itzulpen-
• Datak: azaroak 17, 18 eta 19. EuskoIkaskuntzako “Etorkizuna gintza zerbitzuak, kabinak eta
• Antolatzaileak: Eusko Ikas- Irudikatu” lan taldeko ardura- entzungailuak …
kuntza eta ZerainLab. dun zientifikoa. • Kongresua ospatuko den tokia
• Izen-emateak: doakoa izango • Ion Muñoa. ZerainLab-eko sus- atontzea eta beharrezko ba-
da, tokia bete arte, baina izena tatzailea eta Deustuko Uniber. liabideak lortzea (ordenagailu,
emantea derrigorrezkoa izango tsitateko irakaslea. proiektore, etab.).
da. Izena Zerainen Mandio den- • Luis Mari Zaldua. Gipuzkoako • Kongresuaren alderdi ekono-
dan edota Eusko Ikaskuntzaren Foru Aldundiko teknikoa. GPS miko eta administratiboak.
webgunean (www.eusko-ikas- (Gipuzkoako Parketxe Sarea)
kuntza.org) eman beharko da. Fundazioko zuzendaria. Komunikaziori eta zabalkundeari
• Hizkuntzak: euskara, gazte- garrantzi handia emango zaio.
lania eta ingelesa. Aldi bereko Batzorde Zientifikoaren zereginak Eusko Ikaskuntzako lan-taldeko
itzulpen zerbitzua eskainiko dira: eskarmentu haundiko pertsonek
da ingelesera, gaztelaniara eta • Kongresuaren diseinua eta zein Batzorde Zientifikoan eta
euskarara. egitaraua prestatzea. herrian dauden eragile klabeek
• Finantzazioa: Gipuzkoako Foru • Erabiliko diren metodologiak landuko lukete atal hau. Kongresuak
Aldundia, Goierriko kooperati- hautatu eta diseinatzea. oihartzun zabala izatea lortu nahi
bak eta Eusko Jaurlaritza • Aditu eta agente klabeak identi- da. Horretarako, komunikazioko
fikatu eta erakartzea. taldearen zeregin nagusiak ondoko
BATZORDE • Kongresuan bertan edukiak jaso
eta ondorioak biltzea.
hauek izango dira:
• Komunikaziorako estrategia
ZIENTIFIKOA definitzea.

Eusko Ikaskuntzako, Gipuzkoako BARTZORDE • Publiko objektiboa identifikatu


eta eurengana iristeko kanalak
Foru Aldundia eta ZerainLab-eko ANTOLATZAILEA eta formato.egokia hautatzea.
bost pertsonak osatu dute kongre- • Komunikazio euskarriak disei-
suaren antolaketaz arduratu den Batzorde honetan Eusko Ikaskun- natu eta ekoiztea.
batzorde zientifikoa: tzako lan-taldeko zein ZerainLab- • Prentsa eta irratiekin harrema-
eko kideek hartzen dute parte. nak sustatzea.
• Izaskun Abril. Nafarroako Hauexek dira batzorde honen • Argazkilari eta bideo-grabaketa
Gobernuko Landa Garapeneko zeregin nagusiak: zerbitzuak azpikontratatzea.
ZerainLab I 1. zenbakia. 2016ko urria I 15

>>>>>>
Kongresua girotzeko, azaroaren
14tik 19ra ZerainLab Astea egingo da

L
anda eremuko herri txikien rako bidaia bat egiten da, eta pertso- Bizi Baratzea-rekin hasitako bideari
garapenaz eta etorkizunaz naren eta zuraren arteko harremana jarraipena ematen dio hizkuntzarekin
hausnartzeko azaroaren 17tik erakusten da. jolastuz, ironiatik eta umoretik.
19ra egingo den kongresua Hurrengo egunean, azaroaren Hurrengo egunetan, berriz, kongre-
girotzeko ZerainLab astea ospatuko 15ean, ordu eta leku berean, Mikel suaren egitarauan irakurri daitekeen
da azaroaren 14an, astelehenarekin Zalbidek hitzaldia emango du moduan, hamaika ekimen izango
hasita. Egun horretan, iluntzeko euskararen erabileraren inguruan, dira. ZerainLab astearen barruan,
7etan “Gutik Zura” dokumentala atera berri den azterketa soziolin- azaroaren 18an, ostiralean, pintxo,
proiektatuko da eta Marijose Ba- guistikoko datuen irakurketa eginez. triki, bertso poteoa egingo da he-
rriola zuzendariarekin solasaldia Asteazkenean, azaroak 16, Jakoba rriko tabernetan; azaroaren 19an, be-
egiteko aukera izango da Zeraingo Errekondoren txanda izango da. rriz, asteari eta kongresuari amaiera
Kultur Etxean. Poriektu horren bidez, Altza Porru! liburua aurkeztuko emateko, herri-bazkaria eta ondo-
egurrak euskal gizartean izan duen du, baratzeaz eta horrek inguratzen ren, herri-kirolak nahiz erromeria.
balioa erakutsi nahi da. Hala, doku- duen jakintza guztiaz zortzi marraz- Hausnarketarako ez ezik, izango da
mentalean antzinarotik etorkizune- kilarik ilustratutako komiki-liburua. hortaz festarako ere tarterik.
HERRI TXIKIEN ETORKIZUNA
Nazioarteko Kongresua
Komunitate bizitza eta landa garapena XXI. mendeko Europan

Azaroak 17tik 19ra, Zeraingo elizan

You might also like