You are on page 1of 4

GIZARTE ETA KULTURA DINAMIZAZIOA

IRAKASGAIA GIZARTE HEZKUNTZAKO


Gizarte eta Kultura GRADUA 3. maila Kredituak
Dinamizazioa Lehenengo lauhilekoa 6
Irakasleak: Asier Huegun
Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza.
Burgos

1. TESTUINGURUA

Ikasgaia honetan ikasleari Gizarte eta Kultura Dinamizazioren gaineko hurbilketa teoriko zein
esperientziala eskainiko diogu. Horretarako, arreta berezia jarriko dugu aldaketa prozesuetan,
baita horretan guztian gizarte hezitzaileak duen funtzioan, jarduera profesionala hobetze aldera
zerbitzu, proiektu zein programetan.

2. GAITASUNAK
1. Elkarlana garatzeko behar diren gizarte trebetasunak erabiltzea, gizarte parte-hartzea
sustatzeko eta komunitatea garatzeko; hori guztia lanbideko deontologia kodearen gako
etikoetan eta errespetuan oinarriturik, eta genero ikuspegia eta erantzukizun
profesionala kontuan izanik beti ere.
2. Gizarte eta hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak
ahoz adierazteko gai izatea, baliabide didaktikoak aintzat hartuz.
3. Laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta
askotariko irakurleei egokituak irizpide formalak errespetatuz.
4. Etengabeko prestakuntzarako jarrera ona izatea, gizarte eta hezkuntzako eskuhartzean
eta laneko garapenean hobetzen laguntzeko.
5. Lan taldeetan ardurazko jarrera agertzea eta etikaz jokatzea, talde beraren
potentzialtasunean sakonduz, eta zailtasunak eta konponbideak azpimarratuz.

3. EDUKIAK

 Gizarte eta Kultura Dinamizazioaren


1. Kultura dinamizazioaren zentzua.
kontzeptura eta esperientzietara  GKDren izaera hezitzailea.
hurbiltzea  GKDren dimentsio ideologikoa zein
metodologikoa.
 Gizarte beharretatik proiektu
2. Aldaketa prozesuak gizarte eta kolektiboetara.
hezkuntza testuinguruetan  Aldaketa eragiten dituzten teoriak eta
ekintza kolektiboen azterketa.
 Aldaketa prozesuen deskribapena.
 Aldaketa prozesuek taldean eta
hezitzailearengan dituzten eragina.
 Ideia alternatiboak sortzeko prozesuak
3. Gizarte eta kultura dinamizazioan dinamizazio soziokulturalari begira.
esku hartzeko esparruak eta  Parte-hartze prozesuak eta dinamizazioa.
prozesuak
 Gizarte konpromisoa eta laguntasuna.
4. Gizarte hezitzailearen zeregina  Ikuspegi etikoa eta Gizarte eta Kultura
gizarte eta kultura dinamizazioan Dinamizazioa.
 Hezitzailearen ekintzaren eragina.

4. METODOLOGIA

Gure irakasgaia lan mintegi moduan hartuko dugu, talde bakoitzaren dinamikan arreta jarriko
dugu, baita koordinatu beharko ditugun lan kolektiboetan ere. Saioak teoriko-praktikoak izango
dira, irakurketen, taldeka egingo diren elkarrizketen, eztabaiden, irakasleen azalpenen, eta
norbanakoaren praktikaren eta esperientziaren bidez gaitasunak eskuratu ahal izateko.

5. EBALUAZIOA

 Klasera agertzen diren ikasleentzat: taldekako ebaluazioa zein banakakoa


tartekatuko dugu.

Taldeko lana (notaren %45): dinamizazio soziokulturalari buruzko talde-diskurtsoa eraikitzea.


Lan honen zeregina izango da: Gizarte eta Kultura Dinamizazioaren funtsezko elementuak
identifikatzea eta horien arteko elkarreragina eraikitzea. Zeregin honetan, beraz, ikasleek
gizarte eta kultura dinamizazioaren funtsezko ezaugarriak identifikatu, adostu eta
justifikatuko dituzte talde-lan batean. Azken batean, talde bakoitzak ezaugarrien arteko
loturak (berriak eta berritzaileak) eta elkarreraginak adostu eta justifikatuko ditu talde diskurtso
batean.

Zereginari norabide argia emate aldera, talde lana egiteko arazo-galdera hauek erantzun behar
dituzte ikasleek:

- Zein dira, zuen ikuspegitik, Gizarte eta Kultura Dinamizazioaren oinarrizko ezaugarriak eta
kontzeptuak, eta zergatik?
- Zein lotura eta harremana dago ezaugarri horien artean?

Taldeak 3 edo 4 kidez osatuta egongo dira, eta ikasgaiaren kalifikazio osoaren %45eko balio
izango du zereginak.

Lanak 5 orrialde izango ditu. Taldeko lana ohiko deialdiaren azterketa eguna baino lehen
entregatu beharko da eGela plataforman.

Bakarkako lana (notaren %30): Ikasle bakoitzak proposatzen diren praktikak egingo ditu gelan
eta eGelara igoko ditu praktika bakoitza zehaztutako epean. Esan bezala, praktika horiek gelan
bertan egingo ditugu.

DILANa, %25a.

 Klasera agertzen ez diren ikasleentzat: DILANa (%25) azterketa idatzia edota froga
praktikoa bat (%75).

6. BIBLIOGRAFIA

 ANDER-EGG, E. (1990). Repensando la Investigación- Acción- Participativa.


Comentarios, críticas, sugerencias. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu
Nagusia.
 ALGUACIL, J. (2003). Ciudadanía, ciudadanos y democracia participativa. Madrid:
Fundación César Manrique.
 AZKARRAGA, J. (2014). “Harrigintza” berria. Jakin aldizkaria 202, 12-43.
 DUMAS, B.; SÉGUIER, M. (1997). Construire des actions collectives. Développer les
solidarités. Lyon: CS.
 HARARI, N.Y. (2019). Sapiens. Gizadiaren historia labur bat. Donostia. Erein.
 LUXAN, M., IMAZ, J., BEREZIARTUA, G., LAUZURIKA, A. (2014). Universidad y
transformación social. Revista de la Asociación de Sociología de la Educación, vol. 7,
número 3; 674-688.
 MARCHIONI, M. (2001). Comunidad y cambio social: Teoría y praxis de la acción
comunitaria. Madrid: Popular.
 ORCASITAS, J. R. (1997). La detección de necesidades y la intervención
socioeducativa. VVAA Las necesitats educatives: present i futur. Revista Educar, 21,
67-84, en http://www.raco.cat/index.php/educar/article/viewFile/20675/20515
 PALLARÉS, M. (1977). Técnicas de grupo para educadores. Madrid: ICCE.

 RES. REVISTA DE EDUCACIÓN SOCIAL


https://eduso.net/res/wp-content/uploads/2020/11/res_31.pdf
 SANZ, J. (2017). Cómo pensar el cambio hoy. Cuadernos 203, 3-34.

 SOLER, M. (2016). La animación sociocultural. Una estrategia para el desarrollo y


empoderamiento de comunidades. Barcelona: UOC.

You might also like