You are on page 1of 20

6.GAIA.

JOERA PEDAGOGIKO ETA PSIKOLOGIKORIK NAGUSIENEK HAUR-HEZKUNTZAN DUTEN

ERAGINA. HAIEN EKARPENEN GAURKO IKUSPEGIA. ESPERIENTZIA BERRITZAILE NABARMENAK.

BALORAZIO KRITIKOA.

AURKIBIDEA

0. SARRERA
1. JOERA PEDAGOGIKO ETA PSIKOLOGIKORIK NAGUSIENEK HAUR-HEZKUNTZAN DUTEN
ERAGINA.
1.1. Metodologian eragina duten alderdiak
1.2. Metodologia eta ebaluazioko orientabideak.
1.3. Ekarpen psikologiko nagusiak

2. HAIEN EKARPENEN GAURKO IKUSPEGIA.


2.1. Konpetentzien araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoak
2.2. Eskola tradizionala VS Eskola Berriaren arteko alde metodologikoak
2.3. Eskola berriaren printzipioak
2.4. Nazioarteko Hezkuntzako Bulegoak ezarritako printzipioak.
3. ESPERIENTZIA BERRITZAILE NABARMENAK.
3.1. Montessoriren esperientzia
3.2. Reggio Emiliaren esperientzia
3.3. Emmi Piklerren esperientzia
3.4. Alexander S. Neillen esperientzia
3.5. Waldorfen esperientzia
4. BALORAZIO KRITIKOA
5. ONDORIOAK
6. BIBLIOGRAFIA

1
0. SARRERA

Historian zehar korronte pedagogiko eta psikologiko ugari sortu dira. Horietako batzuk, gaur
egunean ere, eragina dute. Haur Hezkuntzako irakasle moduan, ezinbestekoa da horiek
ezagutzea haurraren edozein beharri erantzuna emateko eta etapako ezaugarriei egokitutako
plangintza egokia egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sistema X dekretuan oinarrituko da eta gai honetan
zehar, joera pedagogikoak Haur Hezkuntzan duen eragina landuko da.

2
1. JOERA PEDAGOGIKO ETA PSIKOLOGIKORIK NAGUSIENEK HAUR-HEZKUNTZAN DUTEN ERAGINA

Hezkuntza-xedeak lortzeko elementu giltzarria da metodologia. Pedagogia-jarduna zehazten


duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta eta justifikatuta.
Espazioen, denboren, proposamenen, materialen, esku-hartzeko estiloen eta beste alderdi
askoren gaineko erabakiak planifikatzeko, antolatzeko eta zehazteko aukera ematen digu
metodologiak, eta gure heziketa-jarduna zuzentzen du, haurraren garapenerako ematen
dugun laguntzaren baitan.

Bestela esanda, ikasteko prozesua kudeatzeko aukera ematen digu metodologiak, prozesu
horretako elementu guztiak kontuan hartuta. Hainbat diziplinaren ekarpenak baliatzen ditu
konpetentzietan oinarritutako hezkuntzak, ikasleari bizitzarako heziketa bat emateko,
ezagutzen transmisio hutsetik harago.

1.1.Metodologian eragina duten alderdiak

Ikasleen garapenean ematen den laguntzan esku hartzen duten aldagaien artean, alderdi
bereizgarri hauek nabarmentzen ditugu, metodologiaren gaineko erabakietan eragiten duten
aldetik:

● Ekintza, sentimenaren eta pentsamenduaren adierazpena den aldetik, eguneroko


bizitzako ikas-egoerak jolasaren eta saiakuntzaren bidez ebazteko aukera ematen du,
baliabideak batera edo modu integratuta erabilita.
● Ikastea ez da, soilik, egiten jakitea. Ikasteko, egiten jakiteaz gain, zer egin duen jakin
behar du haurrak, eta batik bat, nola egin duen, zer egingo duen erabakitzeko.
Ikasteak lotura du erabakigarria dena hautatzearekin, eta hautu hori egiteko,
ezinbestekoa da hautatzea, zuzentzea, akatsak egitea, ebaztea, eta besteak beste,
ondorioak ateratzea; horrenbestez, norberak ez du inoiz ere bakar-bakarrik ikasten.
● Hezitzaileak, funtsezko konpetentziak garatzen laguntzean, ikasteko testuinguruak
edo egoerak diseinatzeko bitartekari, gidari edo laguntzaile izan behar du, eta egoera
nahiz testuinguru horiek egokiak izan behar dute garapen pertsonala eta soziala
bideratzeko, arazo-egoerak ebazteko eta ingurunea ezagutu eta eraldatzeko.

3
1.2.Metodologia eta ebaluazioko orientabideak

Hezkuntza-xedeak lortzeko elementu giltzarria da metodologia. Pedagogia-jarduna zehazten


duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta eta justifikatuta.
Ebaluazioren bidez, hezkuntza progresua eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzea da. Beti haur
bakoitzaren egoerari eta hezkuntza sistemaren xedeei erreparatuz.

Metodologia lantzeko garaian, hurrengo ezaugarriak kontuan izan beharko ditugu:

● Eginkizun partekatua
Familia eta eskola dira haurraren sozializaziorako eta garapenerako lehen testuinguru edo
guneak. Haurraren autonomia lortzen laguntzea eta haren ahalmenak garatzea dira bien ala
bien helburu.

Funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza eta onarpeneko harremanak ezartzea familien eta


eskolaren artean, hezkuntzarekiko erantzukizunak partekatu eta haurraren oinarrizko
beharrizan hauek asetzeko:

o Beharrizan fisiologikoak.
o Lotura afektibo egonkorrak, onartua sentitzeko eta gizartean hazi eta garatzeko egokiak.
o Garapenerako ingurune pizgarria.
o Kultura-partaidetzarako balio egokiak.
Familian sortzen dituzte haurrek beraien lehendabiziko lotura afektiboak, eta eskolak babestu
egin behar ditu lotura horiek. Haurrei harrera banakatua, gozoa eta errespetuzkoa egiteko
egitura bat eman behar du eskolak, egokitzapen-denboren plangintza eginda. Haurrek
harreman egonkor eta jarraitua izan behar dute haiek zaintzen eta babesten dituzten
pertsonekin eta ikertzeko eta jolasteko beharrizanak asetzen dizkieten pertsonekin. Familiaren
eta eskolaren arteko elkarlanean, haurraren ongizaterako baldintza egokiak sortu behar dira,
eta eskolan atxikimendu-figurak sortzeko modua eman behar dute baldintza horiek.

● Segurtasun afektiboa
Ikertze-jardunaren nolakoak baldintzatzen ditu garapena eta ikaskuntza; hau da, jakin-mina
eragiten digun horretan buru-belarri aritzeko denborak. Denbora hori, ordea, lasaitasun eta
segurtasun afektiboko giroan erabili behar da.

Haurren talde batean giro hori nagusitzen denean, ekintza eta elkarrekintza ugari gertatzen
dira haien artean; hala ere, ez da gatazka kopuru handirik sortzen haurren arteko
harremanetan, eta ez da haurren garapen pertsonalik eragozten. Haurrek harreman afektibo
4
egonkor eta kalitatezkoak izan behar dituzte zaintzen eta babesten dituzten pertsonekin eta
ikertzeko eta jolasteko beharrizanak asetzen dizkieten pertsonekin. Harreman horiek
ongizateko, konfiantzako eta segurtasuneko sentimenduak sorrarazten dituzte eta
atxikimendu-figurak ezartzea dakarte, haurrak baldintzarik gabe eskura izango dituela espero
baitu.

Atxikimendu-figurek eragin erabakigarria dute haurraren garapen sozialean. Figura horiekin


izaten dituzten harremanen bidez, gainerako pertsonekin komunikatzen ikasten dute haurrek,
beraien portaera erregulatzen eta arrazoi, arau eta balio sozialak barneratzen. Figura horiek
gabe, zalantzan eta babesgabe sentitzen dira. Konfiantza eta segurtasuneko testuinguru edo
gune bat planifikatzea eta sortzea da irakasleen taldearen egiteko garrantzitsuenetako bat.
Testuinguru horretan, haurrek konfiantza eskuratuko dute beraien buruan, bai ingurunea
deskubritzeak eta ezagutzeak dakarzkien erronkei aurre egiteko, bai ingurune horretan
barneratzeko bitartekoak eta estrategiak eskuratzeko.

● Aniztasunaren zaintza
Haur guztiek hezkuntzarako sarbidea izango dutela bermatzea da eskola inklusiboaren
ezaugarri nagusia, baina hezkuntza horrek kalitatekoa izan behar du, aukera berdinak emango
dizkien pertsona guztiei. Pertsona guztiok ditugu ezaugarri komunak, baina antzekotasun
horiek ditugun arren, alde asko izaten dira gizakitik gizakira.

Pertsona guztiek ez dute komunikatzeko, mugitzeko, ikasteko, harremanak lantzeko, jarduteko


edo pentsatzeko modu bera izaten, desberdinak baitira pertsonen ezaugarri fisikoak,
psikologikoak eta sozialak. Aniztasuna zaintzeko, modu inklusiboan ezagutu, errespetatu,
onartu, balioetsi eta landu behar dira desberdintasun edo diferentzia indibidual eta kultural
horiek guztiak. Premiazkoa da arretaz begiratzea hezkuntza-laguntza jasotzeko zer beharrizan
biologiko eta psikosozial berariazkoak izan ditzaketen haurrek, haiek garaiz hauteman eta
identifikatzeko. Egoera horiek hautemateko, lankidetza estuan jardun behar dute familiek eta
eskolak, jardun-irizpide komunak erabilita.

Haur Hezkuntzarako proposatzen den hezkuntza-estiloa ez da «denak aldi berean gauza bera
egiten» erakoa, eta bai aniztasuna errespetatu eta haren hezkuntza-tratamendu aktiboa egitea,
anitzak baitira garapen-mailak, erritmo biologikoak, familia-kulturak, ikasteko estiloak,
beharrizanak, interesak, etab. Aniztasun horri erantzun egokia emateko, berrikusi egin behar
ditugu hezkuntzako eta esku hartzeko estiloa, familiekiko harremana, talde-lana eta
ebaluazioa, eta, horrez gainera, ikastegi osorako erabakiak hartu behar ditugu.

5
Metodologia-irizpideek ez dute zurrunak izan behar, ez zaie xehetasun txikienei oinarrizko
interbentzio-ildoei adinako garrantzia eman behar; izan ere, horrelako metodologiak ez dira
egokitzen testuinguruen errealitatera eta haurren ezaugarri eta beharrizanetara.

● Hezitzaile taldearen esku-hartze estiloa


Hezkuntzako esku-hartzearen estiloak elkarlana lehenetsi behar du, eta elkarlan horretatik
abiatuta, elkarrizketa-eremuak sortu eta joan-etorriko loturak egin behar dira gogoeta eta
ekintza pedagogikoen artean. Jarduera-ildo adostu batzuetatik abiatuta, bilaketa, azterketa eta
ikerketako prozesu banakoak eta taldekoak egiteko aukera eman behar du planteamendu
horrek.

Ikerketa-prozesu baten moduan ekin behar dio lanari irakasleak, eta prozesu horretan, kezkak
konpartitu behar ditu, etengabe aztertu behar ditu jokabide moduak, egoerak ulertu eta,
beharrezkoa baldin bada, bestelako elementuak barneratu eta aldaketak egin behar ditu.
Haurra hartuko duen eskolako profesionalek konpromiso handia izan behar dute beraiei
dagokien hezkuntza taldearekin, garbi izan behar dute taldeak zer esparru konpartitzen duen
eta horren arabera jokatu.

Hori horrela izateko, ondo ezagutu behar dira haurren gaitasunak eta ahalmenak, haien
beharrizanak, garapen-bilakaera, eta heltzeko eta testuinguruetara etengabe egokitzeko
darabiltzaten erritmo eta prozesuak.

Ikaskuntzak egitura globala izango baldin badu, aldez aurretik antolatu eta planifikatutako
hezkuntza-ekintzak barne hartu behar ditu, baina, era berean, jardun espontaneoak egiteko,
eguneroko bizitzako gauzak deskubritzeko eta, besteak beste, jakin-mina pizteko aukera eman
behar du:

o Behaketatik abiatuta, arretaz entzun behar da, eta beharrezkoa denean soilik esku
hartu behar da ikasgelan.
o Proposamen irekiak egin behar dira, jarduera sortzaileak bultzatu eta
pentsamenduaren dimentsio guztiak pizteko.
o Testuinguruek ikasteko ingurune eta egoera askotarikoak eskaini behar dituzte eta
askatasunez hautatzeko aukera eman behar dute.

● Ikasteko testuinguru askotarikoak antolatzea


Haur guztiek ez dituzte erritmo, interes eta beharrizan berberak. Errespetatu egin behar dira
haurren arteko diferentzia horiek, eta aintzat hartu behar dira ikasteko testuinguruak
6
antolatzean; hau da, ikasgelako espazioak eta denborak planifikatzean eta jardueren
antolaketa zehaztean.

Jarduera-eremuen antolaketak egokia izan behar du beharrizan askotarikoak batera asetzeko,


haurrei zer egin nahi duten, nola egin nahi duten eta zeinekin egin nahi duten hautatzen
uzteko eta, horren ondorioz, haien ekimena eta autonomia garatzeko.

Funtsezkoa da espazioa dinamikoa eta baliotsua dela ikustea, eta hura gizabanako bakoitzaren
esperientziekin eta ekarpenekin eraikitzen eta aldatzen dela ulertzea. Era berean, hezitzaileen
taldeak aintzat hartu behar du talde-topaketak eta banakoen jarduerak txandatu behar direla,
orekatu egin behar direla agindu zehatzez osatu beharreko uneak eta une espontaneoak, eta
eguneko denbora-sekuentzien plangintza egin behar dela, egunak erreferentzia ziurrak eman
diezazkion haurrari, egunean zehar zer egingo duen aurreikusi eta aurreratu dezan eta bere
eguneko jarduera auto-erregula dezan.

Espazioen eta denboren plangintza egitean aintzat hartu behar den beste alderdi bat da
hezitzaileak taldearekiko ikuspegi periferikoa izan behar duela, hau da, ziurtatu behar da
haurrek pertsona helduari erraz begiratzeko aukera izango dutela. Baliabide materialek pizgarri
ugariko inguru edo esparru bat sortu behar dute hezkuntza-prozesuan, eta horren bidez
elkarrekintzarako bidea zabaldu behar da eta haurren jakin-min agortezina piztu.

Haurren garapen-ahalmena handituko du horrek guztiak, esperientzia adierazkorrak izaten


dituzten heinean. Aukeratutako materialek agertuko dituzten pertsonak eta portaerak ez dira
estereotipatuak edo sexistak izango, eta kultura-erreferente askotarikoak erakutsiko dituzte,
ezagunak izan daitezen haur guztientzat.

● Ebaluazioa: prozesuen behaketa


Hezkuntza-prozesuaren elementuetako bat da ebaluazioa, eta bere helburua prozesu hori bera
eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzea da. Irakatsi eta ikasteko prozesuak eta, oro har,
hezkuntza-alderdiak balioesten ditu ebaluazioak, haur bakoitzaren egoerari eta
hezkuntza-sistemaren xedeei erreparatuta. Hezkuntza-jarduna hobetzeko prozesua da
ebaluazioa, dinamikoa eta jarraitua, eta familiarekin partekatu behar da.

Ebaluazioari ekiteko, ondo ezagutu behar dira haurrak, irakatsi eta ikasteko prozesua zuzendu,
bideratu eta doitzeko. Hezitzaileen taldeak, beraien lanaren plangintza egitean, hasierako
ebaluazio bat izan behar du abiapuntu. Haur bakoitzaren egoera pertsonal eta sozialari
buruzko informazioa bildu behar du hasierako ebaluazio horrek, bai eta haurraren garapena

7
bultzatzeko egingo diren esku-hartzeak bideratzen lagun dezaketen datu guztiak ere.
Behaketa zuzena eta sistematikoa da ebaluazio-tresna egokiena Haur Hezkuntzan,
hezkuntzako esku-hartzea erregulatzeko aukera ematen duen aldetik.

Ebaluazioko irizpide eta adierazle argiak, behatu eta erregistratzeko modukoak, adostu behar
dira, jarraibide edo ildo batzuk ezarriko dituztenak, irakatsi eta ikasteko estrategiak eta
prozesuak diseinatu, egokitu eta banakatzeko.

1.3.Ekarpen psikologiko nagusiak

● Teoria psikoanalista
o Eskola psikoanalista (Freud): Teoria psikoanalitikoak gizabanakoek modu batera
edo bestera zergatik jarduten duten azaltzen du, testuinguruaren arabera. Hala
ere, egia da, subjektuaren beraren azterketan oinarritzen denez, ez dela teoria
zientifiko hutsa, eredu metaforikoagoa baizik.
● Teoria konduktibista
o Skinnerren teoriak ideia hau du oinarri: ikaskuntzarekin zerikusia duten gertaerek
aldatu egiten dute gure portaera eta zenbait inguruabarren arabera jarduteko
modua. Aldaketa horiek estimuluei banakako erantzuna ematearen ondorio dira.
● Teoria kognitiboa
o Eskola kognitiboa (Piaget): Piageten arabera, ezagutzazko garapena, egitateen eta
trebetasunen aldaketa kualitatiboetan ez ezik, ezagutza antolatzeko moduaren
erabateko aldaketetan ere datza. Haurra etapa berri batean sartzen denean, ez du
atzera egiten aurreko arrazoiketa- edo funtzionamendu-modu batera.
● Teoria historiko-soziala
o Vygotskyren teoria soziohistorikoa ikuspegi soziohistorikoaren teoria psikologikoa
da, eta agerian uzten du haurrak beren ingurunearekin modu aktiboan bat egiten
dutela, eta sozializazioak garapen kognitiborako prozesu gisa duen garrantzia
nabarmentzen du.
● Neurohezkuntza
o Guillénen aburuz, neurohezkuntza aurrerapauso bat da ikaskuntza aktiboaren
metodologientzat, bizitzarako zenbait gaitasun garatzea sustatzen baitute. Gure
garunaren plastikotasunari esker gertatzen da hori.

8
2. HAIEN EKARPENEN GAURKO IKUSPEGIA

Urteak igaro ahala, korronteak eraldatzen eta egungo egoerara moldatzen dira. Kontuan izan
behar dugu, hezkuntzak gizartera egokitu behar duela, horregatik, uneoro eraldatzen dabil.
Horregatik, ezinbestekoa da IDU eredua aplikatzea, hau da, batzuentzat beharrezkoa dena
guztiontzat da onuragarria. Horrela, ikasketa, haurraren testuingurura egokitua egotea lortuko
da, betiere, kontuan hartuta zailtasun-maila ezberdinak izango direla. Beraz, korronte
pedagogiko eta psikologiko berriak aplikatuko ditugu.

2.1.Konpetentzia araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoak

Funtsezko konpetentziak eskuratzeko funtsa ezartzen eta lantzen da hezkuntza-etapa


honetan; hau da, bizitzako eremu eta egoera guztietan arazoei prestutasunez erantzuteko
konpetentzien oinarriak ezartzen dira. Adin horietan, berebiziko garrantzia dute norberari
buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu, baloratu eta kontrolatzeko
ikaskuntzek, horien bidez jartzen baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko
oinarriak. Pertsona guztiekin izandako harremanen, bizipen guztien eta ikasitako guztiaren
ondorioa da eraikuntza hori, eta, gauza berriak ikasteko abiapuntua den aldetik, funtsezko
konpetentzia guztiak lantzen laguntzen du.

Konpetentea izateko, denetariko baliabideak erabili behar dira erronkei edo arazoei aurre
egiteko. Irteera-profilean eragin nabarmena izango duten egoerak hautatzea eta egoeraren
beraren kontzeptua zehaztea dira gakoa konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren
planteamenduan; izan ere, erronkarik edo konpondu beharreko arazorik gabeko egoerek ez
dute gaitzeko biderik ematen.

Honetaz gain, helburu bat dago hezkuntza munduan, Europako herrialde guztiek
unibertsitatez kanpoko hezkuntza arloan, Hezkuntza Marko Komun bat bilatzea 2020-2025
urte bitarte. Alde berean, hezkuntzaren helburu nagusia, konpetentzien bidezko ikaskuntza
bultzatzearena da, eta horregatik, curriculum ezberdinek, Europar Kontseiluak 2018, urtean
zehaztutako konpetentziak hartuko ditu aintzat.

9
Europar Kontseiluak zehaztutako 8 funtsezko konpetentziak hauek dira:

10
2.2.Eskola tradizionala VS Eskola Berriaren arteko alde metodologikoak

Analisi metodologikoari buruzko atalarekin bukatzeko, interesgarri deritzogu Ciriglianok eta


Villaverdek egindako sailkapena aztertzeari, eskola tradizionalaren eta Eskola Berri edo
Modernoaren arteko ezberdintasunak azpimarratzen dituena.

Hezkuntza ikuspuntu…
Tradizionalean Modernoan
Gizakia, animalia arrazionala Gizakia, organismo adimenduna
gizarte-ingurunean
Inteligentzia (oroimena) Jarduera

Ezagutzak Esperimentazioa

Eskolako jarduera: irakaskuntza Eskolako jarduera: ikaskuntza

Irakasleengan trebetasunak Ikasleengan trebetasunak garatzea


garatzea (eta horien arabera, irakasleek
garatu
beharrekoak egokitzea)
Metodo logikoak Metodo zientifikoa

Autokrazia Demokrazia

Helburua, ikasleek arrotz Helburua, ikasleek ezagun

Berez emandako egia Aurkitu beharreko egia


Lekzioak (errepikapena) 45’ Lan-saioak: 5’, 15’, 30’, 80’

Ikasgaiak elkarren artean Lan-unitateak (arloak)


isolatuak

Alexandrismoa Eskola aktiboak

Ikastea= liburuetakoa Ikastea= arazoak konpontzeko,


errepikatzeko gaitasuna ebazteko, gaitasuna egiaztatzea

Norbera Taldea

Iturria: Cirigliano, G eta Villaverde, A. (1966): Dinámica de grupos y


educación. Buenos Aires: Humanitas.

Beraz, taulak erakusten duen bezala, ikuspuntu tradizionaletik ikuspuntu modernorako jauziak
jarrera aldatzea eskatzen die maisu-maistrei eta baita ikasleei ere; lehenengoek mundu

11
modernoaren aldaketetara egokitzeko gaitasuna erakutsi behar dute, bigarrenek jarrera
aktiboa erakutsi behar dute, ikaskuntza prozesua egoki gara dadin.

2.3.Eskola berriaren printzipioak

Eskola Berriaren nahiak islatzen ziren Hezkuntza Berriaren Nazioarteko Ligaren zazpi
printzipioetan eta Nazioarteko Hezkuntza Bulegoaren (BIE, Bureau International d'Éducation)
hogeita hamar printzipioetan.

Hezkuntza Berriaren Nazioarteko Ligaren zazpi printzipioak:

● Edozein hezkuntza-prozesuren helburu nagusia umea prestatzea da, bere bizian


espiritua (gogoa) nagusitu dakion. Hezitzaileak hartzen duen ikuspegia edozein izanda
ere, hezkuntzak espirituzko energia hori kontserbatu eta areagotu egin behar du
umeagan.
● Umearen banakotasuna errespetatu behar du, haurraren indibidualtasuna.
Banakotasuna gara daiteke, soilik, umeagan dauden ahalmen espiritualak askatzen
dituen diziplinaren bitartez.
● Ikasketek eta, oro har, bizitzaren ikaskuntzek umearen berezko eta sortzetiko interesak
hartu behar ditu kontuan; hau da, berez ateratzen zaizkion, eta eskulanen, lan
intelektual, estetiko, sozial eta bestelakoen bidez adieraziko dituenak.
● Adin bakoitzak bere izaera dauka. Horren ondorioz, umeek berek antolatu behar dituzte
diziplina pertsonal eta kolektiboak, betiere irakasleen laguntzaz; diziplina mota horiek
erantzukizun indibidual eta sozialen sentimendua indartzera jo behar dute.
● Hezkuntzak ez du konpetentzia edo lehiakidetasun egoistaren beharrik; desagertu egin
behar du horrek eta, trukean, elkarren arteko kooperazioa jorratu.
● Ligak aldarrikatutako hezkidetza-ereduak (instrukzioa eta elkarrekin egindako
hezkidetza, biak esan nahi baitira) bazter uzten du sexu biei tratu berbera ematea; sexu
bakoitzak besteagan eragin osasuntsua eragiteko moduko lankidetza eskatzen du.
● Hezkuntza Berriak, umeengan beste pertsonekiko, bere nazioarekiko eta gizateriarekiko
eginbeharrak betetzeko gai den hiritarra prestatzeaz gain, giza duintasunaz kontziente
denaren gizatasuna ere landuko du.

12
2.4.Nazioarteko Hezkuntzako Bulegoak ezarritako printzipioak

Zazpi printzipio horiez gain, azpimarratzekoak dira Nazioarteko Hezkuntza Bulegoak ezarritako
printzipioak:

● Antolakuntza eta antolakuntzarekin loturiko printzipioak:

o Eskola Berria pedagogia praktikorako laborategia da.


o Barnetegia da.
o Landa-giroan kokatzen da, ez hirian.
o Ikasleak etxe bananduetan biltzen ditu.
o Sexuen hezkidetza sustatzen du.

● Bizitza fisikoarekin lotutako printzipioak:

o Eskola Berriak eskulanak bultzatzen ditu.


o Garrantzi handia emate die zurgintzari, nekazaritzari eta animalien zaintzari.
o Umeengan lan askea estimulatzen du.
o Gorputzaren lanketa sustatzen du, gimnasia naturalaren bidez.
o Oinezko zein bizikleta bidezko txangoak bultzatzen ditu, kanpin dendarekin.

● Bizitza intelektualarekin lotutako printzipioak:

o Eskola Berriaren ikuspegian, judizio eta arrazoiaren lanketarekin lotzen da


oinarrizko kultura.
o Espezializazioa ere gehitzen dio oinarrizko kulturari.
o Irakaskuntza esperientzian oinarritzen du.
o Umearen zeregin pertsonala bultzatzen du.
o Umearen berezko interesetan oinarritzen du programa.

● Ikasketen antolakuntzarekin lotutako printzipioak:

o Eskola Berriak lan indibidualaren metodoetara jotzen du.


o Eskola Berriak lan kolektiboaren metodoetara jotzen du.
o Irakaskuntza antolatua ez da goizez baino jorratzen.

13
3. ESPERIENTZIA BERRITZAILE NABARMENAK

Ikusi dugunez, hezkuntza-berrikuntza funtsezkoa da ikaskuntza ikasleen unean-uneko


beharretara egokitzeko eta haiek motibatzeko eta ikasten gozatuko duten pertsona bihurtzeko
eboluzionatzeko. Horregatik, datozen lerroetan esperientzia berritzaile ezberdinak aztertuko
dira.
X Dekretuko 6. artikuluan Haur Hezkuntzaren printzipio pedagogikoen inguruko zehaztapenak
adierazten dira, eta metodologiaren inguruan aritzen da, ondorengo alderdiak adieraziz:

3.1. Montessoriren esperientzia

Materialak banaka lantzen ditu oinarrizko jakintzak (forma, luzera, usaina, kolorea, pisua… ).
Ezaugarri horiek banan bana landuko dira Haur Hezkuntzan; esate baterako, kolore jakin bat
landu nahi bada, kolore hori duten objektuak manipulatuko dituzte, baina denek forma eta
tamaina bera izango dute. Koloreak bereiztu ahala, tonalitateak bereizten hasiko dira (ilunak,
argiak…). Gelan askotariko materialak edukiko dituzte: usaimena lantzeko ontziak, esku
trebetasuna lantzeko lokarriak, geometria lantzeko piezak, dorreak egiteko blokeak, lixazko
letrak…

Ezagutza kognitibo berria eragiteko Montessori pedagogiak ahalik eta zentzumen gehien
lantzen ditu. Irakurketa-idazketako prozesuari ekiteko, adibidez, ikasleek letrak idatzita ikusiko
dituzte, ahoskatzen entzungo dituzte, lixazko letrak ukituko dituzte, letrak manipulatuko
dituzte, besteak beste. Bestelako hau ere erabiltzen dute: bizimodu praktikorako kutxa. Haurrari
etxeko zereginak imitatzeko aukera ematen dion hainbat objektu biltzen ditu kutxak:
kremailerak, oihalak, lokarriak, botoiak, garbiketarako tresnak, zapatei emateko betuna …

14
3.2. Reggio Emiliaren esperientzia

Reggio Emilia eskolan, lasai sartu ondoren, batzarra egiten da. Eguneko zereginen inguruan
hitz egiten da, eta, ekintzak azaldu eta prestatu egiten dira. Tarte ona da ulermena eta
ahozkotasuna lantzeko, baita arauak praktikan jartzeko ere (hitz egiteko txanda itxarotea,
besteei entzutea, ez molestatzea…). Ikaskideen artean arazoak suertatuz gero, batzarrean
konpontzen dira. Batzarra bukatuta, proiektuari ekiten diote.

Manipulazioa nahiz esperimentazioa ezinbestekotzat jotzen direnez, eginkizunen bat garatuko


dute. Denbora luzean horretan aritu ondoren, kanpora aterako dira jolas librean aritzera.
Bueltan, bizitakoari buruz hitz egingo dute, abestitxo edo ipuintxo bat landuko dute eta
bazkaldu egingo dute. Normalean, bazkalordua gelan bertan egiten da. Jardunaldiari bukaera
emateko lo-kuluxka edo atseden hartzeko unea eskaintzen zaio haurrari.

3.3. Emmi Picklerren esperientzia

Ezaguna da Emmi Piklerren “Moverse en libertad” liburua. Piklerren hitzetan, mugimendu


autonomo librean hazten den haurrak gorputzaren eta gaitasunen ezagutza osoa lortzen du,
mugak ondo ezagutzen ditu eta bere buruarengan konfiantza izaten du. Haurrari mugimendu
autonomo librean garatzeko baldintzak eskainiko zaizkio eta helduak ez du inoiz prozesua
aurreratuko: haurraren garatzeko gaitasunean konfiantza izan beharko du, haren ekimenak
errespetatu eta ulertu beharko ditu. Horrela, haurrak bere kabuz egingo ditu ekintzak, haren
bizitzako protagonista baita. Aldi berean, bere burua ezagutzen hasiko da, nolako
funtzionamendu autonomoa duen ezagutuko du, zer-nolako estrategiak erabili behar dituen
bakarrik aritzeko, sozializatzeko...

3.4. Alexander S. Neillen esperientzia

Goizean ekintza librea da ardatz nagusia, bakoitzak aukeratzen du zein zereginetan aritu:
Montessori eskolako materiala erabili, hainbat mahai-jokotan aritu, sofan eserita irakurri,
tailerretan edo ikastaro jakin batean parte hartu…

Eskola hainbat gunetan dago banatuta: kanpoaldean zuhaiztia, belardia, ezkutalekuak,...;


barruan zurgindegia, arte-aretoa, musika sortzeko aretoa, mugimendua lantzeko aretoa eta
abar. Haurra eremu batetik bestera pasa daiteke nahi duen eran aldamenean heldu bat duela
-ahal den heinean-. Beraz, haurra ez da eginkizunera behartzen, hark uneoro hartzen du
iniziatiba.

15
3.5. Waldorf-en esperientzia

Mugimenduaren eta jolasaren bidez, haurrak bere burua eta ingurua ezagutzen ditu. Naturan
jolastearekin batera, bertan gertatzen dena eta urtaroek eragindako aldaketak modu biziagoan
bizi izaten ditu. Ohiko bizimoduaren ezaugarrien arabera, haurrari ez zaio uzten hareaz
zikintzen edo makilekin jolasten. Ekintza horiek egiten uzten ez bazaio, ez du bere buruarekiko
eta inguruarekiko lotura sendotuko; hau da, berezkoa duen esploratzeko interesa desagertzen
joango da. Gainera, ingurunea kaltegarria dela ere barneratuko du haurrak. Jolasteko eta
ingurua berez esperimentatzeko aukera ematen ez bazaio, haurra mesfidati eta zalantzati
haziko da.

16
4. BALORAZIO KRITIKOA

Gai honetan argi utzi dugu eskola alternatiboaren helburu nagusiak zeintzuk diren: haurrak
autonomia eta iniziatiba izatea; berezko jakin-mina sustatzea; pertsona libreak, autodidaktak
eta sortzaileak lortzea. Honekin lotuta, IDU eredua nabarmentzen da, hau da, inklusioa
bermatzen duen ikuspegitik abiatzea, non, ikuspegia ikasle guztiongan jarri behar den.
Azkenean, honen helburua, jarduera desberdinak eskaintzea, aukeratzeko formatuak
eskaintzea eta ikasleek hobekien egokitzen zaiona aukeratzea da, betiere, kontuan hartuta
zailtasun-maila desberdinak izango direla. Argi dago, irakaslearen funtzioa ikasleari bere bizitza
proiektuan laguntzea dela eta noski ikaslea autonomoa izaten laguntzea; horregatik,
norberaren hautaketa eta autonomia optimizatzearen estrategia nabarmendu daiteke,
adibidez, ikasleei hautemandako desafio maila erregulatuz. Ez dago alde nabarmenik ohiko
hezkuntza-sistemak izan ditzakeen helburuekin. Baina gehienetan, paperean idazten den
horretatik eskola-praktikan egiten den horretara jauzi nabarmena egon ohi da.

X Dekretuan oinarrituta, 2. artikuluan definizioak ezartzen ditu, eta Ikaskuntzarako Diseinu


Unibertsala (IDU) honela definitzen du:

Horrez gain, 18. artikuluan (Hezkuntza erantzuna-sistema inklusiboaren esparruan)


ondorengoa zehazten du: “ikastetxeei dagokie Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren
ikuspegian oinarritutako bizikidetza- eta ikaskuntza-ingurune seguruak sortzea eta etapen eta
prestakuntza-ibilbideen arteko trantsizioak eraginkortasunez ziurtatzea ere”.

Horrenbestez, ezinbestekoa da irakasleak ikastetxean ezartzen denarekin bat egitea, eta


norabide bera hartzea, ikaslearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esanguratsua izan dadin
eta bere garapena egokia izan dadin.

Aintzat hartu behar dugu haurrak berezkoa duela ikasteko grina; hortaz, ez zaio zertan ezer
irakatsi. Irakasleok jarrera aldatu behar dugu, eta pentsatu guk irakatsiko diogun horrek ez
diola haurrari ezertarako balioko. Izan ere, benetan balioko diona berak ikasiko du, bizitzan
zentzua duena ikasten baitugu.

17
Gauzak horrela, haurra loratzen utziko dugu, ez dizkiogu gauzak emango eta zer egin behar
duen esango, poliki-poliki, maitasunez hazten utziko dugu. Lanean hainbat pedagogia
aurkeztu dira, baina helburua ez da horietariko bat aukeratu eta martxan jartzea. Ez dago
pedagogia hobea edo bakarra, ez dago zertan pedagogia bat hartu eta bete betean jarraitu
beharrik. Irakasle bakoitzak haren ingurura, egoerara egokitu beharko du pedagogia batek zein
besteek diotena. Pedagogia onena egoerari eta haurren beharrei egokitzen dena izango da.

Eskoletan aldaketa xumeak egin daitezke: eguneroko dinamikaren antolaketan, hezitzailearen


eta ikaslearen arteko harremanean, haurrarekiko begiradan… Hezitzaileak bere buruari
begiratzen jakiteak ere sekulako garrantzia du: jarrera zaintzea, heziketaren ildoa
berraztertzea… Hezkuntzaren inguruko gogoeta sakonak egiteko premian gaude, hezkuntzari
zentzu eta ildo berria emateko.

Aipatutakoaz gain, balorazio kritikoari buruz aritzeko garaian, x Dekretuaren konpetentzia


espezifikoak eta ebaluazio-irizpideak kontuan hartzea beharrezkoa da. Hori horrela, Harmonian
Hazten eremuaren barnean, 4. Konpetentzia espezifikoak ondorengoa dio:

Hori horrela, konpetentzia espezifiko horren barnean, 2. Zikloan badago ebaluazio -irizpidea
jarrera kritikoaren inguruan aritzen dena. Horrenbestez, Haur Hezkuntzako etapan, balorazio
kritikoa egin beharko dute ikasleek, ondorengoa adierazten delako:

18
5. ONDORIOAK

Ikasgelako joera pedagogikoak ikaslearen irakaskuntza prozesua baldintza dezake eta, hortaz,
tentuz hartu beharreko hautua da. Hots, irakasleak ikasgelaren izaera eta beharretara hobekien
egokitzen den ildo pedagogikoa hautatzen jakin beharko du. Era berean, irakaslearen
formakuntza eta eguneratze prozesuaren garrantzia ere azpimarratu nahiko nuke. Izan ere,
irakasleak ildo pedagogiko egokiena hautatzeko, azken berrikuntza eta aurrerakuntzen berri
izan beharko du.

19
6. BIBLIOGRAFIA

LEGERIA

X dekretua

EGILEAK

CAMINO, I. et al. (2012): Teoría e Historia de la Educación. Madril: Delta Publicaciones.

CARREÑO, M. et al. (2000): Teorías e Instituciones Contemporáneas de Educación. Madril:


Síntesis.

CIRIGLIANO, G eta VILLAVERDE, A (1966): Dinámica de grupos y educación. Buenos


Aires: Humanitas.

COLOM, A. et al. (1997): Teorías e Instituciones Contemporáneas de la Educación.


Bartzelona: Ariel.

COLOM, A. et al. (2001): Teoría de la Educación. Madril: Síntesis.

DÁVILA, P. (1995): Lengua, sociedad y cultura en el País Vasco. Donostia: EHU.

DEL POZO, Mª Mar et al. (2004): Teorías e Instituciones Contemporáneas de Educación.


Madril: Biblioteca Nueva.

DE PUELLES, M. (1999): Educación e ideología en la España contemporánea. Madril:


Tecnos.

ESCOLANO, A. (2002): La educación en la España contemporánea. Madril: Biblioteca


Nueva. IMBERNÓN (koord.) (2000): La educación en el siglo XXI: los retos del futuro
inmediato. Bartzelona: Graó.

IYANGA PENDI (1996): La Educación Contemporánea. Teorías e Instituciones. Valentzia:


Nau Llibres.

LOPEZ-GOÑI, I. et al. (2003): Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak.


Iruñea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

LOPEZ-GOÑI, I. eta URIBE-ETXEBARRIA, A. (2005): Pedagogo sortzaileak. Donostia:


Xangorin.

20

You might also like