Professional Documents
Culture Documents
TXOSTENA
San Nikolas Ikastola
Bi eraikinek osatzen dute Ikastola: Haur Hezkuntza osoa biltzen duenak eta Lehen
Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza biltzen duenak. Eraikin txikia (Haur
Hezkuntzari dagokiona) etxebizitza-eraikin baten behekaldean dago kokatuta, beheko
solairu bietan hain zuzen , eta patio bi ditu. Eraikin nagusiak, bere aldetik, lau solairu ditu,
patio estali bat orain amaitzen dauden frontoi-patio zarratua eta, bakoitzaren gainean, bi
patio. Eraikin txikian Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 8 gelak daude (urte bete eta
urte bikoak), txikientzako jantokia, psikomotrizitate gela eta gela erabilanitza. Bigarren
zikloan 6 gela daude, psikomotrizitate gela, mintzamena gela eta jantokia.
Eraikin nagusian 5-16 urte bitarteko gelak daude, irakasle gelak, teknologia gela,
laborategia, liburutegia, informatika gela 2, tutoretza gelak, departamentuak , idazkaritza,
zuzendaritza bulegoak, eskolaz kanpokoetarako gela, gimnasia aretoa, jantokia, lau patio
(berrizten ari direnak) eta bestelako zerbitzuak (galdarak, igogailua…)
San Nikolas Ikastolaren funtzionamendua ulertzeko, lehenik eta behin, haren kudeaketa
nolako den ikusi behar da. Hainbat organo kolegiatu ditu:
1
o Gela ordezkariak: Gela bakoitzeko ordezkari eta azpi ordezkari bat dago.
o Klaustroa: Ikastolako irakasle guztiek osatzen dute.
o Zuzendaritza taldea: Zuzendariak, Ikasketa Buruak eta Administrazio
Buruak osatzen dute.
o Pedagogia Batzordea: Zuzendaritza taldeak eta etapa bakoitzeko
koordinatzaileek osotzen dute.
1. KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA
Proiektu honen helburua haurrari bere hezkuntza ibilbidean laguntzea da, bera baita
prozesuaren protagonista. Haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta
inguruan segurtasuna duten heinean garatuko dituzte beren gaitasunak, hau da, bere
buruarengan konfiantza izatea lortu nahi dute, bere burua baliotsutzat jotzea. Era berean,
besteengan eta inguratzen duenarengan konfiantza izan dezatela lortu nahi dute, horrela
lortuko baitu prest egotea bere gaitasunak deskubritzeko, garatzeko eta zoriontsu izateko.
Motibazioa guztiaren motorra izanik, hori piztea ezinbestekoa da eta, zientziaren arabera,
eginez eta egiten duguna besteei azalduz ikasten dugu ondoen eta gehien.
2
2. KIVA
Jazarpenaren kontrako programa da eta langile guztiek honen inguruko formakuntza jaso
zuten. Helburuak oso definituta daude: Jazarpena murriztea, jazarpen-kasu gehiago
saihestea eta jazarpenak eragindako ondorio negatiboak apaltzea. Kiva programak
ezaugarri bereziak ditu: ekintza orokorrak zein berariazkoak daude, material eta tresna
zehatz ugari (ez ”filosofia” hutsa), ikaskuntza-ingurune birtualak erabiltzen dira eta talde
osoan du eragina. Taldearen indarraz jabetu behar dira ikasleak eta jazarpenaren aurrean
norberak hartzen duen rolaz ohartzea funtsezkoa da aipatutako helburuak betetzeko
3. SENTITU
Sentitu norberaren emozioak ezagutzeko, partekatzeko, ondo pasatzeko eta seme-alabak
alaiagoak izateko aukera eskaintzen duen txokoa da. Proiektu honen bitartez lortu nahi
dena da, alde batetik, umeek momentu desberdinetan sentitzen dituzten emozioak
identifikatzen ikastea; eta bestetik, emozio horiek erregulatzeko beharrezkoak diren
baliabideak bereganatzea.
3 eta 4 urteko geletan gorputza, mugimendua, musika eta adierazpen plastikoa lantzen
dira batez ere. 5 urteko gelan, umeak hausnarketa egitera bideratzen dira: enpatia, lotsa
eta jeloskortasuna bezalako emozio zehatzagoak lantzera. LH eta DBHn Mindfullness
klaseak prestatu dira, euren adinera egokitutako jolasekin. Umeek eta gazteek sentitzen
duten emozioa antzematea eta hau balioestea da garrantzitsua, eta sentitu duten “hori”
normala eta bidezkoa dela ikasten dutenean, errazagoa izango da haientzat erregulatzea.
4. HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA
2017 urtean ikastolak IKT heldutasun teknologiko maila AURRERATUA ziurtagiria lortu
zuen. Maila honetan, irakaskuntza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioko prozesu
guztietan IKTak erabiltzen direla ziurtatzen da. Irakaskuntza, administrazio eta informazio
eta komunikazio arloa modu digitalean kudeatzen da plataforma desberdinen bitartez.
a. ROBOTIKA ETA PROGRAMAZIOA
Teknologiaren menpeko erabiltzaile izatetik, teknologiaren erabiltzaile kritiko edo sortzaile
izatera igarotzeko programa da. Derrigorrezko hezkuntza bukatzean ikasleak ondorengoak
egiteko gai izatea da helburua: web orrialde bat sortzea, telefono mugikor/tablet aplikazio
bat sortzea, osagai elektroniko askeak erabiliz, 3D diseinua ezagutu eta erabiltzea.... BEE-
BOT robota haur eta lehen hezkuntzan erabiltzen da, jolas moduan. Lehen hezkuntzako
azken ziklo eta bigarren hezkuntzako lehenengo zikloan SCRATCH tresnara bideratu dira
ikasleak, euren animazio film eta bideo-jokoak sor ditzaten. Bigarren hezkuntzako bigarren
zikloan, berriz, ARDUINO plataforman oinarritutako programazioaz baliatuz, robotika
proiektu ezberdinak garatzen dira.
3
b. EKI / EKI DIGITALA
EKI DIGITALA, Euskal Curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian
oinarritutako ikasmaterial berritzailea da. Irakasleek Ikastola Elkartetik etengabeko
prestakuntza egiten dute, proiektuaren metodologian eta aplikazioan. Euskarria liburuak
izatetik ikasmateriala ordenagailuetan izatera pasatu ziren. Gaur egun, DBHko 2.mailatik
4.mailara ikasleek ordenagailuak erabiltzen dituzte eguneroko lana burutzeko eta
ikasketak teknologia berriekin lantzen dituzte.
5. HIZKUNTZ PROIEKTUAK
a. ERASMUS+
Europar Elkartean eskolen arteko elkarlana sustatuz joan dira ERASMUS+ proiektua
ezagutzen. Bertan murgildu eta euren baloreekin lotzen zen proiektu baten bila jo zuen
ikastolak bere izaerarekin erdiz erdi lotzen da:
- Indarrak batu: talde lana, elkarrekin lan egitea, indarrak batzea zerbaiten alde.
- Bidezko Merkataritza: zapalkuntzarik gabeko mundu bat, bizigarriagoa, justuagoa eta
zentzudunagoa bilatzen duen mugimendu bat sustatzeko proiektua.
Horixe da Alemaniako ikastetxe batek egin duen proposamena eta Europako beste
hirurekin batera garatuko dutena, tartean San Nikolas ikastola. Hurrengo ikastoletako
ikasle eta irakasleekin aritzen dira elkarlanean:
- GESCHWISTER SCHOLL GYMNASIUM, Ludwigshafen am Rhein (Alemania).
- IIS MARCHESINI, Casale Arduino (Turin, Italia).
- ZESPOL SZKOL PONADGIMNAZJALNYCH, Sierakowice (Polonia)
b. FRANTSESA
DBH 2.mailatik 4.era eskaintzen den hizkuntza, ziklo bukaeran oinarrizko erabiltzaile maila
A2 lortzen dutelarik. Frantseseko ikasleek Frantziako kultura eta ohiturak ere ezagutzen
dituzte ikasturtean zehar, hala nola, DBH 2koek gabon kantak “Le petit enfant” abesten
dituzte. Noël eta La Chandelleur Crêpes famatuak prestatzeko egun esanguratsuak
ospatzen dituzte. DBH 3.mailakoek Klaseko Bloga sortu eta klasean egindako lanak sarera
igotzen dituzte. Horrez gain, atzerriko beste bigarren hezkuntzako eskola batekin emailez
harremanetan jartzen dira. DBH 4.mailakoek egun bateko irteera egiten dute Iparraldera
(Donibane Lohitzune). Egun pasa honetan, bertako hiritarrei, hiriko eta gizartearen
ezaugarriak galdetzen dizkiete eta bertan, gelan ikasitakoa praktikan jartzen dute.
4
2. PRACTICUM EGITEA
2.1 Unitate Didaktikoaren orientazio programazioa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako gela batean kokatzen gara, “Social
Sciences” (Gizarte-Zientziak)) ikasgaiaren hirugarren hiru-hilabetean. Gela honetan 24
ikasle daude eta ikasgaia ingelesez jorratzen da. Ikasleak 4 pertsonako taldetan antolatuta
daude eta talde bakoitzean bozeramaile bat dago. Gainera, saio bakoitzean klaseko
arduradun bat dago. Azken honen betebeharra apunteak hartu eta kideekin partekatzea
da.
EKI proiektuaren ikas-materialak erabiltzen dira (Beobide, Errazkin, Iturburu, & Ball, 2017)
eta ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka klasean aurrera egiteko. Ikasturte honetan
historia garaikidea lantzen ari dira eta unitate hau, zehazki, 2. Mundu Gerraren bukaeraren
ondorioekin hasten da, muina Gerra Hotza delarik.
Unitate bakoitzean hiru fase bereiz daitezke: ikasleek dituzten aurre-ezagutzak aktibatzeko
hiru saio; beste 6 saio edukiak lantzeko, hau da, ezagutza berriak bereganatzeko;
amaitzeko, ezagutzak aktibatuko dituzte, ikasi dutena praktikan jarri, alegia. Nire esku-
hartzea bigaren eta hirugarren fasean kokatzen da. Beraz, ikasleek dituzten aurre-
ezagutzak jakinda eta oinarrizko kontzeptuak ulertu dituztela ziurtatuta, edukiak landuko
ditugu bost saiotan.
Gerra Hotza den unitate didaktiko honek Heziberrik ezarritako (EJ-GV, 2015) DBH 4.
mailako edukien 2. Multzoarekin harreman zuzena du, Egungo gizartearen oinarri
historikoak delakorekin. Zehazki, multzo horren honako gai hauekin lotzen da:
Horrez gain, Heziberriko edukien 3. Multzoarekin ere lotzen da, XX. eta XXI. mendeetako
gatazka handiak izenekoa, horren barneko honako puntu hauekin, hain zuzen:
5
a) Ikasleek aldez aurretik dituzten ideiak
Ideia hauek zeintzuk diren jakiteko, nire behaketan oinarritu behar izan naiz. Martxoaren
20ko saioan, unitatearen hasierako fasean, irakasleak etxerako lan gisa bidalitako ariketa
batean (Beobide, Errazkin, Iturburu, & Ball, 2017), zenbait pertsonaia historikoren
argazkiak agertzen ziren, Francisco Franco, Adolf Hitler, Josef Stalin, George W. Bush,
Osama Bin Laden eta Winston Churchill, adibidez. Horiek identifikatu eta herrialde eta
gertakizun zehatz batekin lotzea zen ikasleen eginbeharra.
Martxoaren 22an ikasleek etxean egindakoa amankomunean jarri zuten eta, horrela,
ondorio batzuk atera ahal izan nituen: ikasleek badakite hainbat pertsonaia bereizten
(argazkietan agertzen ziren gehienak) eta zenbait ideia garrantzitsu ulertzen dute.
Bestalde, zenbait kontzeptu ere ulertzen dute, esaterako, komunismo eta kapitalismoaren
arteko ezberdintasun nagusiak. Beraz, Gerra Hotza lantzen hasteko oinarri bat dagoela
ikusi dut.
Horrez gain, saio horretan bertan, 2. Mundu Gerraren ostean izandako gertakizun nagusien
diagrama bi egin zuten (Beobide, Errazkin, Iturburu, & Ball, 2017). Horretan, hainbat
kontzepturen inguruko informazio orokorra, gainekoa, ageri zen: Nazio Batuen sorrera,
NBen Segurtasun Kontseiluko beto-eskubidea, blokeen sorrera, Truman doktrina, Marshall
Plana, Gerra Hotza, NATO, Varsoviako ituna, Yalta eta Postamgo hitzaldiak, Japonen
botatako bonba atomikoak, Churchill, Txekoslovakiako estatu-kolpea, Berlingo blokeoa...
Kontzeptu zehatzago hauen inguruko ezjakintasuna nahiko handia zen, daten ingurukoa
gehienbat. Gainera, euren arteko lotura ez zegoen batere argi diagrametan. Beraz, ariketa
honen helburua ikasleek zer zekiten jakitea zen.
Horrez gain, etxerako lan gisa hiru bideo ikustea gomendatu (“Beste elementu didaktiko
batzuk” atalean zehaztuta) eta horiei buruzko galdetegi bat prestatu diet Kahoot erabiliz
(1. Eranskina). Ariketa honekin gauza bi lortu dut: alde batetik, ikasleen arreta erakarri
joko baten bidez eta, bestalde, ulermen-zailtasunak zein ideia edo kontzepturi buruzkoak
diren jakitea. Beraz, lehenik eta behin zer azaldu behar dudan ikusi dut.
6
c) Edukiak: kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak
Nire ustez, ikasgai honen alderdirik garrantzitsuena ez da hainbat gertakizun eta data
buruz ikastea, beste testuinguru bateko pertsonen lekuan jartzea baizik. Gaur egungo
gizartean, etorkizunari banaka begira bizi gara, egungo gure egoeraren nondik norakoei
buruz hausnartu gabe, ezta gure ekintzek gizartean edota ingurugiroan daukaten ondorioei
buruz ere. Historiaren emaitza gara, hori ukaezina da, eta horrekin koherenteak izan behar
gara; iraganak etorkizuna baldintzatzen duela argi izan behar dugu. Hori dela eta, iragan
hori ondo ezagutu beharra dago, ez bakarrik gertatu izandako bihozgabekeriak ekiditeko,
horiek aurreikusi eta eskubide kolektiboen esparruan aurrerapausoak nola eman diren ere
jakiteko.
Funtsezko ideia honetan oinarrituz, ikasleekin gaian zehar landu ditudan hainbat kontzeptu
azpimarratuko nituzke:
Bestalde, gai honekin harreman estua duen hainbat prozedura, jarrera eta balio
identifikatu dut Heziberrin (EJ-GV, 2015):
1. PROZEDURAK:
A. Ikasgaia ikasteko hizkuntza-trebetasunak aplikatzea: idatzizko eta ahozko
testuak ulertzea eta egitea, hiztegi espezifikoa interpretatu eta erabiltzea.
B. Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuenak denboran eta espazioan
kokatzea.
C. Denbora-sekuentziak (denbora-lerroak eta friso historikoak) grafikoki
irudikatzeko teknikak.
D. Iraganeko gizarteen eta egungo gizarteen arteko desberdintasun eta
antzekotasunak identifikatu, aztertu eta konparatzea.
E. Irudiak dokumentu historiko gisa aztertzeko jarraibideak.
F. Aldaketa historikoko prozesuetan esku hartzen duten faktoreak identifikatzeko
jarraibideak; kausak eta ondorioak bereiztea.
7
G. Azalpen historikoaren kausa-aniztasuna aztertzea.
H. Prozesu historikoetan esku hartzen duten osagai ekonomiko, sozial, politiko eta
kulturalak identifikatzea, eta haien arteko harremanak ulertzea.
I. Garrantzi berezia duten testu historikoak aztertu eta lantzea.
J. Hainbat iturritako informazioa erabiliz ikertzeko eta/edo laburtzeko lanak
egiteko eta ongi aurkezteko jarraibideak, hainbat espresio modu erabiliz,
informazio-teknologiek eta ikus-entzunezko baliabideek eskaintzen dituzten
aukerak barne.
K. Gaurkotasuneko gertaera edo egoera garrantzitsuak aztertzea, haien aurrekari
historikoak ikertuz eta komunikazio-baliabideak, elkarrizketak eta/edo inkestak
erabiliz.
2. JARRERAK ETA BALIOAK:
A. Egoera bidegabeekiko, eta gerra, terrorismo eta indarkeriarekiko ikuspegi
kritikoa hartzea, eta elkarrizketa gatazkak konpontzeko bidetzat jotzea.
B. Memoria historikoak etorkizuna eraikitzeko betetzen duen funtzioa balioestea.
C. Iraganari buruz eta iragan horrek egungo gizartearekin duen harremanari buruz
jakiteko interesa eta jakin-mina.
D. Jarrera kritikoa gertaera historikoen aurrean.
E. Giza eskubideak balioetsi eta errespetatzea, eta edozein bidegabekeria modu
baztertzea.
F. Talde-lanetan edo bestelako zeregin kolektiboetan parte hartzea, modu aktibo,
eraikitzaile, arduratsu eta solidarioan.
G. Norberaren errakuntzak naturaltasunez onartzea, eta haietatik ikasteko prest
azaltzea.
d) Jarduerak
LEHEN JARDUERA: FLIPPED CLASSROOM
Etxerako lana hauxe izango da: Keith Hughesen hiru bideo ikusi behar dituzue:
The Truman Doctrine (Hughes, The Truman Doctrine explained, 2016), The Marshall
Plan (Hughes, The Marshall Plan explained: US History review, 2014) eta Cold War
(Hughes, Cold War: Worl History review, 2011). Hirurak Youtuben aurkituko dituzue
eta guztira hogei minutu emango duzue horiek ikusten.
Bideoak erabiltzea egokiagoa iruditu zait Gerra Hotzaren inguruko lehen kontzeptuak
ikasten hasteko. Testuen irakurketa soilarekin, alfabetzatze-maila jakina behar da ulermen
ona izateko. Ikus-entzuneko baliabideak erabiliz, maila hori ez izateak ez du ikaste-
prozesua oztopatzen eta ikasle guztiei kontzeptuak ondo ulertzeko aukera ematen diet.
Honekin, ikasleak nirekin izango duten lehen saiorako prestatzen joan daitezke.
8
BIGARREN JARDUERA: KAHOOT
Keith Hughes izeneko hezitzaileak egindako 3 bideo (“Beste baliabide didaktiko batzuk”)
ikusiko dituzte etxean, flipped classroom eginez, hau da, etxean bideoak ikusi behar izango
dituzte eta klasean kahoot bidez egingo diet galdeketa. Honela, bideoa zenbatek ikusi
duten eta ikusi dutenek zer ulertu ez duten jakin dezaket. Beraz, kahoot egin eta gero,
ulertu ez diren kontzeptuak argituko ditut.
“Gerra Hotza gaia bukatzeko, talde-lan bat egingo duzue. Horretarako, talde-
kontratu bat (3. Eranskina) sinatuko duzue, non taldekide bakoitzaren
eginbeharrak zehaztu eta hainbat konpromezu hartuko duzuen. Lanaren
formatoa bideoa izango da eta hori egiteko aukerak daude: rap abestia,
dokumentaia, teleberria... gustoen sentitzen zareten hori aukera ezazue. Aste
Santuko oporren bueltan entregatu beharreko lana da eta ahalik eta osoen izan
dadin, honako egitura hau edukiko du [...] (4. Eranskina). Zeuon posta
elektronikoetara bidali dizuet errubrika (6. Eranskina). Kontuan izan ideien arteko
lotura argiak egon behar direla; hau da, ez dut izen, gertakizun edota data
batzuen zerrenda hutsa nahi. Azalpen argiak eta zentzudunak eman behar
dituzue. Bestalde, talde bakoitzaren ikuspegia ezarriko dut: talde bi hauek
ikuspegi komunista izango dute, beste bi hauek neutrala eta azken bi hauek
kapitalista.”
Gerra Hotza gaiaren inguruan ikasleek zer eta zenbat ulertu duten neurtzeko, amaierako
talde-lan bat proposatu diet eta hori egiteko aste bi izan dute (Aste Santuko oporrak, hain
zuzen). Hala ere, ikasleen artean motibazio eta gaitasun ezberdinak daudela kontuan
izanda, lana bideo bat egitean datza eta horren izaera taldeak erabaki beharko du: rap
9
abestia, dokumentaia, teleberria, komikia... baldintza bakarra gidoia jarrai dezatela da (4.
Eranskina). Horrela, ikasleek nolabaiteko akatasuna edukiko dute gehien motibatzen
dituen formatua hautatzeko esandako aukeren artean eta gustora sentiarazten dituen
zeregina aukeratzeko. Hauxe egiteko konpromezua horri batean jasoko dut (3. Eranskina),
pertsona nagusiak balira bezala, haien hitzari garrantzia ematen diodala ikus dezaten.
Ariketa hau oso garrantzitsua da ondorioak ateratzeko: egunkariek kontatzen dutena egia
osoa ez dela onartzeko, norberaren testuingurua erabakigarria izan daitekeela iritzia
sortzean... Beraz, mota honetako ariketen bidez ikasleen pentsamendua kolokan jar
daiteke, testu batzuk nahiko neutralak baitirudite; baina ikuspegi jakin batetik idatzita
daudela ohartzean, itxuraz informazio neutralak direnak ere zalantzak jartzea da asmoa,
iturri ezberdinak alderatuz iritzi osoagoa eratzeko.
“Gaur talde-lan bat egingo dugu klasean. Talde bakoitzari gatazka bat esleituko
diot eta horren inguruko informazio ahalik eta osoena eskeini behar du.
Informazio hori gaiari buruz ezer ez dakien edonork uler dezan izan behar da.
Beraz, horrez gain, galdetegi labur bat prestatuko duzue, 5-6 galdera itxirekin,
kideek zuek emandako informazioa ulertu dutela ziurtatzeko. Liburuko 193.
orrialdean (Beobide, Errazkin, Iturburu, & Ball, 2017) agertzen diren gatazketatik,
honako hauek landuko ditugu: Vietnamgo Gerra, Berlingo Blokeoa, Kubako
Misilen Krisia, Lehia Nuklearra, Berlingo Harresia eta Afganistango Inbasioa.
Ematen duzuen informazioa puntua hauek bete behar ditu: Zer? Noiz? Nork/Nor?
Zergatik? Nola?. Beraz, honako galdera hauei erantzuna ematen saia zaitezkete:
Zein zen aurreko egoera? Zein gertakizunak eragin zuen gatazkaren hasiera?
Nortzuk zeuden tartean sartuta? Ariketa hau egiteko ordu osoa izango duzue.
Gaiei buruzko informazioa argazki bakoitzean klik eginez irekitzen zaizuen PDF
dokumentuan aurkituko duzue. Beste iturri batzuk ere erabil ditzakezue, baina
10
kontuan izan behar duzue zein punturaino diren fidagarriak. Etxerako lana hauxe
izango da: emailez bidali dizuedan esteka jarraituz debatea nola egingo dugun
jakiteko bideo bat daukazue (dgcitizenship, 2018). Datorren egunerako ikusita
edukitzea gomendatzen dizuet debatean ondo parte hartzeko. Email horretan
bertan debaterako arauak eta heburuak (6. Eranskina) ere aurkituko dituzue.
Taldea bitan banatuko dugu eta bakoitzak gai bat jorratuko du. Talde bakoitzean
hizlari batzuk egongo dira, proposamena egingo dutenak argudiatuz, eta aurkako
hizlariak, proposamen horren aurkako argudioak emango dituztenak. Parte
hartzen ez dutenak konbentzitu behar dituzue (amaierako bozkaketan ikusiko
dugu helburu hori lortu duzuen ala ez). Edozerri buruzko zalantzaren bat badago,
hurrengo egunean debatea hasi baino lehen argituko dugu.”
Hainbat helburu daude ariketa honekin lotuta: ikerketa, irakurketa eta talde-lana
bultzatzea, ikasleen lana balioestea eta informazioa laburtu eta era argian azaltzea. Beraz,
garrantzitsua da ikasleei argibideak eta denbora nahiko ematea lana egin dezaten eta eroso
senti daitezen
“Klase erdiak gai bati buruz eztabaidatuko du eta beste erdiak beste gai bati
buruz, beraz kasea erdibanatuko dugu.
B taldea: 1945eko abuztuaren 6an eta 9an AEBek bonba atomiko bi bota zituen
Japonian Bigarren Mundu Gerra luze eta odoltsuarekin bukatzeko asmoarekin.
11
Ordubete utziko dizuet argumentuak ondo prestatzeko. Hurrengo klasean, talde
bakoitzak ordu erdiko denbora izango du eztabaidatu eta gainerakoak
konbentzitzeko.”
Ariketa hau oso garrantzitsua da hainbat alderditik begira. Alde batetik, iritzia eratzeko
balio du; hau da, pentsamendua eratzeko haien gaitasuna garrantzitsua dela erakusten
diet, bere barne-motibazioa piztuz. Gainera, norberaren iritziarekin bat ez datozen ideien
inguruko argudioak prestatzea erronka handiagoa da. Bestalde, eztabaida era osasuntsuan
garatzeko irizpideekin, haien ideiak plazaratzeko beldurra galtzea da asmoa. Azkenik,
haien emozioak kudeatzen ikasten dute, ideien arteko eztabaida ez baita pertsonen arteko
eztabaida; beste era batean esanda, ideia baten aurkako ideia bat azaltzea ez da pertsona
baten aurka jotzea. Balio hauek barneratzen badituzte, bizitzako esparru askotan aplikatu
ahal izango dituzte.
12
f) Ikasleen eta prozesuaren ebaluazioa: irizpideak eta tresnak
- Partaideak:
Argudioak ez
Argudio guztiak Argudio gehienak Argudio batzuk
daude logika
Argudioak logika erabiliz logika erabiliz logika erabiliz %20
erabiliz
antolatuta daude. antolatuta daude. antolatuta daude.
antolatuta.
13
Gramatika Informazioak Informazioak 3-7 Informazioak 8-11 Informazioak 12 %5
eta gramatika eta gramatika edo gramatika edo gramatika edo
Ortografia ortografia akats ortografia akats ortografia akats ortografia akatsa
gutxi edo bat ere ditu. ditu. baino gehiago ditu.
ez dauka.
Orokorrean Emandako Emandako datuen Emandako Emandako %23
informazioari bidez edonork izan informazioaren informazioaren
esker, ziur edonork dezake informazio bidez zailtasunak bidez oso zaila da
azal diezaioke gaia nahiko eta beste daude gaia beste gaia beste edonori
beste edonori eta edonori azaldu edonori azaltzeko azaltzeko gai
horrek Gerra honek gaiaren gutxi Gerra Hotzaren izatea, ulertzeko
Hotzari buruzko gorabeherako ideia ezaugarri asko ez zaila egiten duten
ideia argia izango argia izan dezan. direlako ondo hutsune asko
lukeela. ulertzen. baitaude.
1. Jarduera: Youtuben hainbat bideo ikusi eta gero, Keith Hughes-enak aukeratu nituen
(“Beste elementu didaktiko batzuk”) ingelesez daudelako (ikasgaia bezala), luzeegiak ez
direlako eta hizkuntza-maila nahiko egokia delako. Guztira hogei minutu inguruko denbora
behar zen hiru bideoak ikusteko, beraz, ez diote ikasleei denbora luze lapurtu. Ikasle
gehienek etxean ikusi dituzte bideoak.
2. Jarduera: Kahoot bidezko galdetegia prestatzeko, plataforma hau erabiltzen ikasi, Keith
Hughesen bideoak aldez aurretik ikusi (“Beste elementu didaktiko batzuk”) eta galdera
aproposak prestatu ditut (1. Eranskina). Ikasleek klasean bertan erantzun dituzte galderak
eta berehala jakin izan dute, nik bezala, haien erantzunen araberako emaitza.
14
ebaluazioa: irizpideak eta tresnak”) prestatu dut horrerarako, emailez bidali diedana. Talde
bakoitzari kontratua (3. Eranskina) sina dezan eskatu diot, kide guztiek talde-lanarekiko
konpromisu har dezaten. Ikasleek Aste Santuko oporretan zehar egindako lana da hau.
Oporretatik bueltatzean, lanak jaso esta ebaluatu ditut.
4. Jarduera: Testu egokiak bilatzen saiatu nintzen. Azkenik, interneten hainbat orrialde
alderatu eta gero, erabilitakoak (Segal, 2017) aukeratu nituen hizkuntza-maila eta testuen
luzera egokia iruditu zitzaizkidalako (bestela, ikasleak aspertuko lirateke) eta, batzuetan,
ikuspegiak argi ikusten ez zirelako (5. Eranskina). Guztira hamazortzi testu dira, bederatzi
ikuspegi kapitalistakoak eta bederatzi komunistakoak. Horiek guztiak inprimatu, moztu eta
zenbakitu ditut, testu bakoitza solte egon zedin, eta talde bakoitzari hiru eman dizkiot.
Arbelan argibideak eman nituen.
Ikasleek klase oso bat eman zuten testu bakoitzaren ikuspuntua erabaki eta argudiatzeko.
Egindako lan hori Google Drive-ko Gizarte ikasgaiaren karpetan gorde behar zuten nik
zuzendu ahal izateko.
5. Jarduera: Ariketa hau burutzeko, liburuan ageri diren bederatzi aukerak (2. Eranskina)
aztertu eta hiru baztertu nituen klaseko talde-kopuruetara egokitzeko. Horiek baztertzeko
irizpidea ikasleekiko gertutasuna zen. Bestalde, informazioa emateko argibideak erabaki
nituen adibideak emanez, ikasleen lana errazteko, eta talde bakoitzari gertakizun bat
esleitu nion. Ikasle-taldeek klase osoa eman zuten gerkaeriei buruzko informazioa
laburtzen, antolatzen eta horrekin lotutako galderak prestatzen. Gero, egindako
dokumentua Google Driveko Gizarte karpetan gorde zuten nik berrikusi ahal izateko.
6. Jarduera: Debatea prestatzeko, zenbait arau erabaki nituen (6. Eranskina) eta ikasle
bakoitza behatzeko orriak prestatu nituen (7. Eranskina). Bestalde, debatea nola gauzatu
jakiteko irizpideak edukitzeko eta ikasleen parte hartzea sustatzeko, Youtubeko bideo
egoki bat bilatu (dgcitizenship, 2018) eta ikasleei bidali nien, egun horretarako prest egon
ahal izateko.
Ikasleek bideoa ikusi eta arauak ondo irakurri behar izan zituzten. Gainera, debatean
zehar, haietariko asko argudioak eta datuak ematen saiatu ziren.
Errubrika bakoitzaren araberako ebaluazioa egiteko Excel 2016 programa erabili dut, baita,
nota globala jartzeko ere.
Amaierako lana: Hasieran talde guztiek rap bat egiteko asmoa erakutsi zuten, baina
azkenean, amaierako produktu guztiak dokumental formatuan egindako bideoak izan
ziren. Hauek dira bideoa egiteko lanean aritu diren taldeak:
15
- 1 taldea: The Borjons AA. Kideak: Julen, Lur, Ane L. eta Ixone (ikuspegi neutrala).
- 2 taldea: Yisus Power Team. Kideak: Mikel, Maddi, Ziortza eta Libe (ikuspegi
neutrala).
- 3 taldea: Jon ReplaIII. Kideak: Irune, Iker, Jon eta Itsasi (ikuspegi kapitalista).
- 4 taldea: History Rappers. Kideak: Peio, Oier, Andrea eta Aimar (ikuspegi
kapitalista).
- 5 taldea: Best Lyrics. Kideak: Ane A., Naroa, Leire eta Gaizka (ikuspegi komunista).
- 6 taldea: MCK Studios. Kideak: Itsasne, Ager, Ekain eta Aiala (ikuspegi komunista).
Hasieran aurkeztu zituzten lanak zuzenduta, behin-behineko (B-bh) nota eta hobetzeko
oharrak eman nizkion talde bakoitzari. Astebeteko epea eman nien egindakoa hobetzeko
eta gero, behin-betiko (B-bt) notak jarri nituen.
Gramatika
Bideoa Datuak Sormena eta Orokorrean
Ortografia Batez Batez
Ikaslea beste Oharrak beste
%34 %28 %10 %5 %23 (B-Bh) (B-Bt)
B- B- B- B- B- B-
B-bh B-bt B-bh B-bt
bh bt bh bt bh bt
Ikuspuntua ondo dago. Hobetzeko:
1 2 3 2 3 1 2 3 3 2 3 4,88 irudiak eta marrazkiak gehitu 7,25
taldea erakargarria izan dadin eta datuak eta
gertakari gehiago jarri (loturarekin).
Ikuspuntua argi dago. Marrazki
ederrak, datu zehatzak eta ondo
lotuta. Bideo oso argia eta ondo
2 4 4 4 4 3 4 3 4 4 4 9,63 10
ikasteko modukoa. Lan bikaina!
taldea
Kontuz: Errusia ez zen existitzen,
musika gehitu erakargarriagoa izan
dadin eta berrikusi.
Ikuspuntua argi dago. Hobetzeko:
3 2 3 2 3 1 2 3 3 2 3 4,88 esaldi osoagoak, datu gehiago (eta 7,25
taldea lotu), irudi erakargarriagoak eta gerra
hotza 1947-91 bitartean izan zen.
Ikuspuntua nahiko argi dago.
Hobetzeko: datuak eta gertaerak
4 2 3 2 3 2 3 3 3 3 3 5,13 7,5
gehitu (eta lotu), irudi
taldea
erakargarriagoak. Kontuz, gerra hotza
1947-91 bitartean izan zen.
Lan ona! Hobetzeko: ikuspuntu
5 3 3 3 4 3 3 3 3 3 3 7,5 kapitalistakoa dirudi, Kanbodiako 8,2
taldea gatazka ez dago argi eta irudi
erakargarriagoak erabili ditzakezue.
Ikuspuntua ez dago argi. Hobetzeko:
soinua (batzuk oso baxu entzuten
6 3 3 3 4 2 3 3 3 3 3 7,25 8,2
dira), datu gehiago sar daitezke eta
taldea
musikarekin erakargarriagoa izango
da.
16
Debatea:
Datu Modu
Argudioak objektiboak Kideak entzun erakargarrian Partaidetza Bataz
Ikaslea erabili besteko
hitz egin
nota
%20 %20 %20 %20 %20
Ager 4 4 4 4 4 10
Aiala 4 4 3 3 4 9
Aimar 4 4 3 4 4 9,5
Ane A. 4 4 4 4 4 10
Oier 4 4 4 3 3 9
Andrea 4 3 4 4 4 9,5
Ekain 4 4 4 4 4 10
Gaizka 3 3 4 2 2 7
Iker 4 4 4 4 4 10
Irune 4 4 4 3 4 9,5
Itsasne 3 2 4 4 4 8,5
Itsaso 4 4 4 4 4 10
Ixone 4 4 4 4 4 10
Jon 4 3 2 2 2 6,5
Julen 3 3 4 2 2 7
Ane L. 3 3 4 2 2 7
Leire 3 3 4 2 2 7
Libe 4 4 4 4 4 10
Lur 4 3 4 2 2 7,5
Maddi 4 4 4 2 2 8
Mikel 4 4 4 4 4 10
Naroa 4 4 4 4 3 9,5
Peio 4 4 4 4 4 10
Ziortza 4 4 4 3 3 9
17
behar zen irakaslearen jarrera oso proaktiboa zen, hau da, uneoro mahietatik mugituz
joaten nintzen suertatzen ziren arazoak konpontzeko, pistak emateko, animatzeko,
bideratzeko... Horrela jokatu nuen esku-hartzearen lehen egunetik, ikasleen arreta eta
motibazioa lantzeko.
Bestalde, ikasleekin harreman ona izaten saiatu naiz, aldi berean, nire buruarengan seguru
nagoela erakutsiz. Bestela, erraza da autoritate- eta erreferentzia-figura galtzea, are
gehiago praktiketan dagoen irakaslea izanda. Beraz, oreka hori mantendu izanak
ahalbideratu du taldea, nire ustez, aurrera ondo ateratzea.
Horri esker, ikasleak seguru sentitu izan dira niri edozein galdera egiteko eta horrek
ikasleak haien zailtasunei aurre egiten laguntzeko aukera eman dit. Beraz, azken finean,
ezagutza transmititzea ez ezik, ikasleen jakin-mina piztu eta ikasketa-prozesuko beste
alderdi batzuetan laguntzeko parada izan dut, nire ustez irakaskuntzako alderdirik politena
dena ezagutuz.
d) Teoria-praktika erlazioa
Masterreko irakasleek irakatsi dizkiguten tresnak oso baliagarriak izan direla esango nuke,
alderdi ezberdinak bereiziz: alde batetik, Nerabeen Nortasunaren Garapena eta
Hezkuntzaren Psikologia ikasgaiek (modulu generikoan) DBHko ikasleekin harreman ona
izateko tresna oso sendo eta interesgarriak eman dizkidatela uste dut; bestalde, Gizarte
Zientziak ikasgaian zehazki praktikan jarri ditudan alderdi teknikoetarako baliagarria izan
da eta Euskal Herriko Historia Garaikidea ikasgaia bereziki lagungarria izan dela esango
nuke, unitate didaktiko baten lehenengo plangintza bertan egin baikenuen.
Praktiketan bizi izandako esperientzian oinarrituz eta nire ekarpenek ikasle eta irakasleen
artean izandako harrera ona ikusita, EKI proiektuko ikas-materialetatik gehiago aldentzen
saiatu nahiko nuke nire unitate didaktikoa aberasteko. Beraz, ikas-liburua gida bezala
erabiltzea ondo deritzot, baina praktikan jarri beharreko materialak talde bakoitzaren
izaerara moldatuko nituzke. Adibidez, laugarren jarduera era autonomoagoan lan egiten
duen talde batentzat dela esango nuke; 4.A den talde honi klase magistral dinamikoak
ondo egokitzen zaizkio, hau da, lehen eta bigarren jardueren antzeko dinamikak erabiliz.
18
guztiek aurkeztutako azken bertsioan hobekuntza nabaria izan zela ikusi nuen: ulertzen ez
ziren kontzeptuak ondo azalduta agertzen ziren (ulertu zituztelaren seinale), ideien arteko
lotura (kausa-ondorioa, batik bat) argi zegoen eta pertsonaia bakoitzaren papera zein izan
zen erraz ulertzen zen. Hori dela eta, behin-betiko notak asko hobetu ziren.
Bosgarren jardueran ikasleek era nahiko autonomoan egin zuten lan eta emaitzak,
orokorrean, nahiko onak izan ziren. Talde bat Wikipedia iturri soil gisa erabili nahi izan
zuen, beraz, hori egitearen arriskuez ohartarazi nituen eta beste iturri batzuekin aldera
zezatela eskatu nien lana ahalik eta objektibo eta zorrotzen izan zedin.
Koordinazio-bilerak maila batean dauden ikasgai bereko irakasleen artekoak ziren. Bertan
parte hartu egin dut, Gizarte irakasgaia nola antolatzen zuten ikasteko. Ia astero
antolatzen diren bilera hauek nire instruktorea eta beste irakasle baten artekoak ziren eta
hainbat alderdi adosteko balio zuten: zer-nolako ebaluazioa egin, zein ariketa deuseztatu
denborara egokitzeko, klase bakoitzean zer egingo den... Honela, kurtso bereko hiru
taldeek prozesu ahalik eta berdinena izango zuen. Bilera hauetako batean erabaki zen,
besteak beste, nik prestatutako Laugarren Jarduera nire instruktorerenak ez ziren beste
geletan ere egitea, nire oniritziarekin.
Orientazio-bileretan orientatzaileak eta tutoreek hainbat alderdiri buruz hitz egiten zuten:
ikasleen gaitasunak eta motibazioak haien etorkizunari begira, zailtasunak zituzten
ikasleen egokitzapena... Ia astero antolatzen diren bilera hauetan ere egoteko aukera izan
dut, beti tutoreen oniritziarekin. Ni egondako bilera batean, adibidez, hirugarren
hiruhilekoan heltzear zeuden atzerriko ikasle batzuen harrera eta egokitzapenean tutoreek
nola parte har zezaketen argitu zuen orientatzaileak.
19
Ebaluazio-bilera maila berean irakasle diren guztiek artean egiten zen, tutoreak barne.
Bertan, astero, azken hauek besteei galdetzen zieten ikasle bakoitzak ikasgai bakoitzean
duen bilakaera zehatzari buruz. Hori ona bazen, ez zen gaian gehiegi sakontzen, baina
aurkakoa gertatzen bazen edo txarrerako joera-aldaketa bazegoen, orduan horren nondik
norakoei buruz hausnartzen zuten denen artean eta egoera nola hobetu edo berbideratu
erabakitzen zen. Niretzat saio hauek bereziki oso interesgarriak izan ziren, nire ikasleak
hobeto ezagutzeko balio zitzaizkidalako.
Azkenik, bilera orokorra aipatu beharko nuke, non zuzendaria DBHko irakasle guztiekin eta
orientatzailearekin biltzen zen. Egia esan, bilera-mota hauek ez-ohikoak dira, eguneko
edozein unetan izan daitezke eta arazo larri bat jorratzeko dira. Beraz, honelako bakar
batean parte hartzeko aukera izan dut.
Orokorrean, oso pozik eta motibatuta sentitu naiz praktika hauetan zehar, master osoan
baino askoz gehiago, irakaslearen benetako lana nolakoa den ikusi dudalako eta, gainera,
gustatu zaidalako. Nahiz eta nire burua seguru sentitu, ez nuke esango lan erosoa denik:
etengabe ibili naiz egindako jarduerei, huen aurkezpenari, ebaluazioari eta denboraren
kudeaketari bueltak ematen. Beraz, teorian diseinatzen dena oso egokia badirudi ere, bada
20
ez bada, perdoi bat mantentzea komeni dela ikusi dut. Gainera, DBHn, nahiz eta
selektibitaterik ez egon, horren mamua igarri egiten da askotan, ikasle askok
unibertsitatera bide horretatik joateko asmoa baitute. Hortaz, curriculumera egokitu
beharra dago beti, nahiz eta batxilergoan baino malgutasun handiagoa izan.
Praktikaren bidez ikasten dugula esan beharra dago. Masterrean zehar ikasitako ideia asko
nahiko utopikoak direla uste dut, berehalako emaitzak aldeko testuinguruetan besterik ez
baitira posible; baina, aurkako testuinguruetan ere, horrek alderdi positiboak besterik ez
ditu: lan eginez egiten da aurrera utopikoak diren ideia horiek garaitu arte. Beraz, ikas-
prozesuaren konplexutasuna eta etengabeko lana azpimarratu nahiko nuke. Hori argi
izanda, masterrean zehar ikasitakoa gauzatzea posible dela deritzot.
Irakasle-lanak zer dakarren oso argi ikusi dut: planifikazioa, adostasuna, malgutasuna eta
seriotasuna oinarrizko alderdiak dira ogibide honetan. Hauxe ondoriozta dezaket nire
lanean oinarrituz, etengabe hobetzen saiatu naizelako, baita beste irakasleen lana ikusiz
ere. San Nikolas ikastolako irakasleak, orokorrean, oso langileak dira eta berrikuntzaren
alde daude, baina berrikuntza horren alderdi positibo eta negatiboen inguruan hausnartu
ere egiten dute. Horrek ere errealitatera hurbildu nau teknologia berrien erabileraren
inguruan.
Aurretik azaldu dudan bezala, DBH 2, 3 eta 4ko ikasleek ordenadoreekin lan egiten dute,
baina honen inguruan iritzi ezberdinak daude irakasleen artean eta erabilera hori mugatzen
duten arauak daude, nahiz eta ezinezkoa den guztiak betearaztea. Gainera, telefono
mugikorrak erabiltzea (ez soinean eramatea) guztiz debekatuta dago eta oso zorrotzak
dira gai honekin. Hori dela eta, ikasleek kontzientzia hartu dute arazo honekiko eta,
praktiketan egon naizen bitartean, ez dut ikasle bat ere tramankulu hau erabiltzen ikusi.
Beraz, ikaste-prozesua oztopa dezaketen kontuekin zorroztasunez jokatu behar dela ikusi
dut.
Nire esku-hartzea beti bakarrik egin dut, hau da, instruktorearekin adostu nuen hobe zela
bera klasean ez zedila egon, nire autoritate-figura ez hausteko. Beraz, esku-hartzearen
hasieratik bakarrik moldatu naiz gela barruan. Zentzu horretan, instruktoreak konfiantza
izan du nigan eta hori eskertzekoa da, benetan zer egiteko gai naizen ikusi baitut.
Hasieran, lehen klasearen lehen ordu erdian, ikasle gehienek ez ninduten serio hartzen,
baina hori normala da, nire gaitasunak neurtzen baitzeuden, haien jarrera noraino oker
dezaketen jakin nahi dute eta. Beraz, ezinbestekoa da lehen ordu erdi horretan norbere
buruarekin seguru egotea, hau da, ez oihukatzea (taldearen kontrola galdu delaren seinale
baita) eta, gehienbat, mehatxurik ez egitea (oso ohikoa baita ikasleak kaleraketarekin
mehatxatzea). Ideia hauek esku-hartzea hasi baino lehen izan nituen argi, berehala haustu
daitezkeen oinarriak baitira.
21
Hortaz, azalpen bat emateko ikasleen isiltasuna behar nuenean ez nuen oihurik egiten;
haien arreta behin deitu eta isilik geratzen nintzen guztien isiltasuna lortu arte. Lehen
aldian, honek ez du berehalako eragina, baina hurrengo aldietan geroz eta gutxiago
kostatzen zitzaien arin isiltzea. Gauza bera egiten nuen ikasle batek nire galderaren bati
erantzuten zionean; klaseari isiltasuna oihuka eskatu beharrean, erantzuten zegoen
ikasleari isiltasuna eskatzen nion hitzez edo keinuren batekin eta besteak isildu arte ez
jarraitzeko eskatzen nion. Horrela, guztiek entzutea lortu ez ezik, esango denari, ikasle
zein irakasle batek esan, behar duen garrantzia ematen diot. Esaten dena baloratu behar
da, eta horretarako oihukatzea beharrezko ez dela ikasi dut .
Argi zegoen ikasleek nire esku-hartzean zehar egindako lana nik ebaluatuko nuela eta ez
irakasleak. Hala ere, gai horretan sartzen ere saihestu dut, ebaluazioaren mamuak kanpo-
motibazioa ere sustatzen duelako (Coll, Palacios, & Marchesi, 1990). Hortaz, ikasleei
gaiaren amaierako lana ebaluatzeko errubrika eman arren, ez naiz horretan zentratu, nire
lanaren eraginean baizik. Hau da, nire esku-hartzeak ikasleengan izan duen eragina
ebaluatuko dudala azpimarratu dut, ni ere bainaiz ikasle eta nire lana ebaluatuko baitut.
Gainera, ikasleei aukerak emanez, ikasle bakoitzari bere bidea aurkitzen lagunduko dugu.
Hortaz, gaiaren amaierako lanarekin, adibidez, hori adierazi diet hasieratik: bideo bat
izango zela, baina bideo horrek haiek nahi zuten formatua izan zezakeela (abestia,
dokumentala...). Horrela, dinamikoa izan daitekeen lan bat egiteko gogoak piztu egin
nituela uste dut. Zuzenketak egitean ere, zer dagoen gaizki bakarrik esan beharrean,
alderdi horiek hobetzeko aukera eman diet ikasleei. Beraz, lana hobetzeko epe eta argibide
batzuk emanez, guztiek hobetu egin dute.
Bestalde, nire esku-hartzea hasi baino lehen, DBH 4.mailako ikasleek atzerriko ikasle
batzuekin elkartrukean parte hartu zuten. Aste batean zehar, etorri ziren ikasleekin hainbat
ekintzetan parte hartu zuten eta nik, beste irakasle askok bezala, begirale lana egin nuen.
Horri esker, ikastolako ikasle askorekin harremana ezartzeko aukera paregabea izan nuen;
hau da, nire lana oztopatuko zuela zirudien elkartruke hori onuragarria izen zen zentzu
horretan.
22
4. BIBLIOGRAFIA ETA WEBGRAFIA
Beobide, H., Errazkin, M., Iturburu, A., & Ball, P. (2017). EKI 4 – Social sciences 4 (PACK 3): 3. History is
you. Andoain: Ikaselkar.
Coll, C., Palacios, J., & Marchesi, Á. (1990). Desarrollo psicológico y educación 2. Psicología de la
Educación Escolar. Madrid: Alianza Editorial.
dgcitizenship. (2018.eko uztailak 16). Eskuratze-eguna: 2019.eko apirilak 12. Iturria: dgcitizenship
youtube kanala: https://www.youtube.com/watch?v=EDTk-_Lt6sQ
EJ-GV. (2015.eko Abenduak 22). 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum
orientatzailea. Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma.
http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH
_curriculum_osoa.pdf helbidetik eskuratua
Hughes, K. (2011.eko maiatzak 1). Cold War: Worl History review. Eskuratze-eguna: 2019.eko
martxoak 28. Iturria: https://www.youtube.com/watch?v=bTk3dFC7t00&t=605s
Hughes, K. (2014.eko apirilak 22). The Marshall Plan explained: US History review. Eskuratze-eguna:
2019.eko martxoak 28. Iturria: https://www.youtube.com/watch?v=IU_QQtPRhSU
Prieto, E., & Duque, O. (2009.eko abenduak 4). El Aprendizaje Dialógico y sus aportaciones a la teoría
de la educación. Revista Electrónica Teoría de la Educación, 7-30. 2019.eko apirilak 1 jasota
23
5. ERANSKINAK
24
THE MARSHALL PLAN
COLD WAR
25
b. Poland, including Warsaw
c. Germany, icluding Berlin
6. Where is Berlin located?
a. In Central Germany
b. In East Germany
c. In West Germany
7. What happened in the Berlin Blockade?
a. The USSR blockaded West Berlin
b. The USA blockaded East Berlin
8. What could NOT people do during the Berlin Blockade? (more than one option
could be correct)
a. get there and leave
b. trade
c. get food and electricity
9. Berlin Airlift...
a. ... fed West Berliners
b. ... defended West Berliner from USSR
c. ... provided electricity to West Berliners
d. Both A and C options are correct
10. The Berlin Wall...
a. ... was a symbolic barrier that existed on people's mind
b. ... was built by the USSR and divided the city into two
c. ... surrounded the city and protected it
11. These events took place during Cold War (choose more than one):
a. Cuban Missile Conflict
b. Iranian Nuclear Conflict
c. Iraq War
d. Vietnam War
12. Who was the last leader of the Soviet Union, under whom the end of the Cold War
occurred?
a. Dmitry Medvedev
b. Josef Stalin
c. Mikhail Gorvachev
d. Boris Yeltsin
13. A "command economy" consists on...
a. ... a government controlling the economy of a country
b. ... people controlling the economy of a country
c. ... a economy controlled from abroad
14. Gorbachev developed freedom strategies
a. True
b. False
15. How did the Soviet Union take part in the Afghanistan War?
a. It supported the Afghan army against mujahidin islamists
b. It supported mujahidin islamists against the Afghan army
c. It did not take part in that conflict
16. How did the USA take part in the Afghanistan War?
a. They supported the Afghan army against mujahidin islamists
b. They supported mujahidin islamists against the Afghan army
c. They provided money and weapons to Osama Bin Laden
d. Both B and C options are correct
26
2. Eranskina: EKI Ikas-materialak
27
28
3. Eranskina: Talde-kontratua
Irakasleak, aldi berean, ikasleek behar duten informazioa errazteko eta suertatzen diren
zalantza eta arazoekin laguntzeko konpromisoa hartzen du.
29
4. Eranskina: Talde-lanaren egitura
30
5. Eranskina: Gertakizun beraren aurkako ikuspegiak
Toward the end of WWII, the Allies conceitedly decide the fate of Korea without consulting
the Koreans themselves at the Potsdam Conference. They divide the Korean Peninsula at
the 38th Parallel, with North Korea suddenly a Soviet-supported communist regime and
South Korea suddenly a U.S.-supported democratic state. This division relieves the Soviets,
as it prevents any single power, specifically Japan, from gaining complete control over
Korea. However, it ignites a passion among the North Koreans to fight for a united
communist peninsula.
The South Koreans resent their country being divided into two separate nations and harbor
dreams of reunification. However, the U.S. sees its temporary military presence south of
the 38th Parallel as a golden opportunity to practice its post-war foreign policy of containing
the spread of communism around the world. This is especially important given the Soviet
political structures being developed in North Korea.
In South Korea’s first general elections, nationalist and staunch anti-communist Syngman
Rhee is elected president of the officially declared First Republic of Korea. The newly
established republic is soon forced to defend its citizens from unwelcome communist
influence by southern rebels sympathetic to Kim Il-Sung’s North Korean regime. To protect
the region’s democratic nature and autonomy, Rhee has no choice but to order South
Korean soldiers to suppress the traitorous communist rebels, which leads to the violent
and fatal Jeju Uprising.
While Joseph Stalin is more interested in maintaining a delicate balance of power than in
extending Soviet control into South Korea, Soviet occupation officials have found a very
eager North Korean leadership to uphold the communist values of economic equality, under
the nationalistic and charismatic Kim Il-Sung. North Korea’s parliamentary elections result
in the communist-aligned Democratic People’s Republic of Korea (DPRK), which deservedly
declares its authority to rule over the entire Korean peninsula. Their mission is heightened
after failed communist uprisings in the South lead to unjustified repression by South
Korean authorities.
Despite the DPRK’s rightful claim to be the authority of all of Korea, the Seoul regime under
Syngman Rhee challenges this, needlessly aggravating relations between the two entities.
After the Soviet troops withdraw, Kim Il-Sung and DPRK leaders show their determination
for authority by creating a people’s army to unify the country by military means. Its
manpower and Soviet equipment significantly surpass South Korea’s armed forces, which
prove that an invasion will go well to quell tensions along the 38th Parallel caused by the
South.
31
6- (CAPITALIST) 1948-1949. SOVIETS & AMERICANS WITHDRAW MILITARY
Kim Il-Sung’s self-appointed claims to rule over all of Korea are absurd. Unification will
only be achieved by a military campaign northward under Syngman Rhee’s leadership.
Meanwhile, U.S. officials are reluctant to withdraw, simultaneously concerned that South
Korea’s army is not prepared to withstand a Northern invasion and that, nevertheless,
Rhee may attack North Korea. Despite its Truman Doctrine, which pledges U.S. support in
helping any country under the threat of communism, the U.S. doesn’t give Rhee’s army
any powerful weapons for fear he will use them against the Soviet supported North, which
will destabilize an already tense region.
It’s clear that the new Chinese communist government could serve as a gateway for further
Soviet territorial expansion and ultimate domination over Asia and Europe. Responsibly
reacting to this imminent danger, U.S. policy makers create the comprehensive and far-
reaching NSC-68 policy statement to define the vital and pro-active path for America’s
involvement in protecting its Korean allies. It wisely argues for a build-up of arms and
cautions that any failure to respond to any degree of Soviet expansion or aggression could
lead to a downward spiral of America sacrificing positions, specifically Korea, that are vital
to winning the overall Cold War.
Having never accepted a divided Korea as legitimate or permanent, Kim Il-Sung’s vastly
superior Northern army confidently crosses the 38th Parallel to reunify Korea. Though
armed and fully supported by the Soviet Union, this military operation is not on behalf of
the USSR but solely for North Koreans to fulfill their own destiny of unification and complete
rule. In fact, Stalin has only agreed to this attack after being assured that there is no risk
of conflict with America. The bonds between North Korea and China might also play a part
in Stalin’s support, as he wants to keeps his major role within North Korea.
10- (CAPITALIST) JUNE 24, 1950. NORTH KOREA INVADES SOUTH KOREA
Despite previously stating that America would not militarily intervene in Korea, U.S.
President Truman responds to Kim Il-Sung’s egregious invasion of South Korea by
immediately ordering air and naval support to help South Korea’s brave but ultimately
inferior army. As the Soviet Union is absent from the Security Council, the U.S. easily wins
UN support to protect South Korea from its communist aggressors. General MacArthur is
appointed to command UN operations, giving a vital hand to the brave South Korean
fighters and helpless citizens under attack.
32
11- (COMMUNIST) JUNE 28, 1950. NORTH KOREANS CAPTURE SEOUL
In their first battle after crossing into the 38th Parallel, the North Korean forces
courageously invade and successfully capture the South Korean capital of Seoul. The
decisive victory takes only three days, proving their Soviet-enabled military artillery and
might and Kim Il-Sung’s savvy in pushing for an offensive attack.
The vulnerable South Koreans have no way of stopping the cruel onslaught of North Korean
tanks ascending on Seoul. To make matters worse, South Korean forces had blown up the
bridge across the Han River to stop the invasion but ended up trapping their own soldiers
and killing hundreds of refugees evacuating the city.
Despite a strong and decisive North Korean offensive, Stalin is surprised and alarmed by
the U.S. military launching an offensive attack. he initially tries to the distance the Soviets
from the conflict, trying to save the world from an outright war between the world’s two
superpowers, much to the chagrin of the North Koreans and Soviet citizens of Korean
nationality. His concern deepens in the wake of the American landing at Inchon, when the
Americans win the advantage over Kim Il-Sung’s forces. It seems that only Soviet
intervention will prevent UN forces from advancing.
The bond between communist nations prevails as China’s Mao sends in troops to help Kim
Il-Sung, a strategy that helps the North Koreans, the Soviets and, most of all, the Chinese
ruler himself. By showing courage to stand up to the Americans, Mao significantly
strengthens his prestige and power at home among China’s communists, more freely able
to crack down on potential opposition. The opening Chinese offensive, launched from deep
within North Korea, takes U.S. forces by complete operational surprise and throws them
back to pre-war borders, leading to America’s worst defeat since the American Civil War.
Having already felt that they were winning, The UN, US and South Korean forces are
shocked to find themselves being pushed back by the People’s Republic of China, a country
that hadn’t even existed the year before. Due to massive intelligence failures, among other
reasons, the U.S.-led offensive into North Korea is forced to withdraw to the original pre-
war borders. General MacArthur, who had dismissed President Truman’s warning of
Chinese involvement, is eventually relieved of his command.
With reckless U.S. aerial bombardments leaving unimaginable devastation and millions of
Koreans and Chinese lives lost, the North Koreans are resigned to the realization that they
have to begin negotiating the war’s end. Unsurprisingly, the South Koreans are unwilling
33
partners, making talks between generals from China, North and South Korea, and America,
plus UN officials, drag on for three endless years. Showing their strength by not giving in
to any compromising formal peace treaty, North Korea agrees to sign, instead, an armistice
on July 27, 1953, declaring only a cease-fire, establishing the Korean Demilitarized Zone,
and finalizing repatriation of prisoners of war. These events set North Korean desire to
develop its own nuclear weapon as a way to even the field and realize the unification
dream.
After fighting a frustrating war that it hadn’t wanted to fight, the U.S. government now
faces even more frustration trying to get the war, which both sides are losing, to end.
Resorting to using threats of nuclear power, newly elected President Dwight D. Eisenhower,
finally gets the North Koreans, Chinese and Syngman Rhee, who’s still eager to fight for
his people and their future, to come to their senses and make progress. After 159 weary
meetings, a cease-fire and voluntary repatriation are agreed. This regrettable war cost the
lives of over 50,000 Americans and ended without even a formal peace treaty. An
unresolved conflict remains to this day.
34
6. Eranskina: Eztabaidarako arauak
Goals
- Acknowledge and understand the past and look toward the future.
- Understanding that we make meaning together and not in isolation.
- Appreciate diversity.
- Reach conclusions.
- Develop empathy for the people I discuss with and for the ones that lived
different history events.
35
7. Eranskina: Debatearen behaketa orriaren egitura
Ikasle 1
Ikasle 2
Ikasle 3
...
36