You are on page 1of 5

4.

ELEMENTU CURRICULARRAK

Programazio didaktikoaren atal honek, ikasturte honetan oinarri izan diren elementu curricular
desberdinak garatu dira: funtsezko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, oinarrizko
jakintzak eta ebaluazio irizpide eta adierazleak.

XX/2022ko Dekretu berri honek, hainbat aldaketa ekarri ditu, batik-bat, izenak. Aurreko
curriculumean modu batean izendatzen ziren hainbat elementu curricularrek aldaketak jasan
dituzte; Konpetentzia espezifikoak (lehen helburuak) eta oinarrizko jakintzak (lehen edukiak).
Horretaz gain, lehen 12 funtsezko konpetentzia ezagutzen genituen eta orain 8 daude.
Gainera, Oinarrizko Jakintzei dagokienez, hiru multzo desberdinetan banatzen dira orain:
ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak.

Jarraian, elementu curricular bakoitzaren zehaztapenak:

4.1 FUNTSEZKO KONPETENTZIAK (FK)

XX/2022ko Dekretuan agertzen dira Oinarrizko Hezkuntzan zehar ikasleek garatu beharko
dituzten funtsezko konpetentziak. Konpetentzia hauek 8 izango dira eta ikasleek Lehen
Hezkuntzako etapa osoa izango dute guztiak garatzeko.

Dekretuan agertzen den 9. artikuluak, funtsezko konpetentzien eta irteera profilaren inguruan
hitz egiten du. Artikuluak adierazten du ikasleek irteera profila lortzeko funtsezko 8
konpetentziak garatu beharko dituztela. Hauek dira konpetentzia horiek:

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia (HKK): ahoz, idatziz modu koherente eta egokian,


hainbat esparru eta testuinguruetan komunikatzeko gaitasunari deritzo. Ahozko mezuak,
zeinuak, idatziak, ikus-entzunezkoak edo multimodalak ulertu, interpretatu eta baloratzeko
aukera ematen duen konpetentzia.

Konpetentzia eleaniztuna (KE): Norberaren hizkuntza profilak aitortu eta errespetatu behar
direla esaten du, norberaren esperientziak baliatu behar dira estrategia desberdinak garatzeko
eta hizkuntzen arteko transferentziak egiteko. Konpetentzia honek, hainbat hizkuntza,
ahozkoak edo zeinuzkoak, ikasteko eta komunikatzeko modu egokiak erabiltzea eskatzen du.

Matematikarako konpetentzia eta Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritzarako konpetentzia


(STEAM): mundua ulertzean datza eta horrekin, metodo zientifikoak, pentsamendu eta
irudikapen matematikoak, teknologia eta ingeniaritza-metodoak erabiliz ingurunea modu
konprometituan, arduratsuan eta jasangarrian eraldatzeko.

Konpetentzia digitala (KD): teknologia digitalak modu seguruan, osasungarrian, jasangarrian,


kritikoan eta arduratsuan erabiltzea eskatzen du, ikasteko, lan egiteko eta gizartean parte
hartzeko.

Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII): konpetentzia honek nork bere
buruari buruz hausnartzeko gaitasuna, nork bere burua ezagutzeko, onartzeko eta hazkunde
pertsonala sustatzeko bultzatuko du.

Herritartasuneko konpetentzia (HK): ikasleek herritartasun arduratsua eta bizitza sozial eta
zibiko arduratsua izan dezaten izango du helburu. Munduko gertaeren ezagutzan eta
iraunkortasunarekiko konpromisoa bilatuko du.
Ekintzailetza-konpetentzia (EK): aukera eta ideiekin jarduteko bizi-ikuspegia garatzea eskatzen
du, beste pertsona batzuentzako baliozko emaitzak sortzeko beharrezkoak diren ezagutza
espezifikoak erabiliz.

Kontzientzia eta adierazpide kulturalerako konpetentzia (KAKK): Ideiak eta esanahia sormenez
adierazteko eta kultura desberdinetan komunikatzeko modua ulertzea eta errespetatzea, arte
eta kultura-adierazpen desberdinen bidez.

Esan bezala, ikasle guztiek konpetentzia guztiak landu eta barneratu beharko dituzte, irteera-
profila lortzeko.

4.2 KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK (KE)

Jarraian agertzen diren konpetentzia espezifikoak Natura, Gizarte eta Ingurunearen arloaren
barruan landuko direnak izango dira.

1. KE: informazioa bilatzea eta hautatzea bitarteko eta baliabide digital eta analogikoen bidez,
bai banaka bai taldean, haren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatuz, teknologia digitalak
modu seguruan eta iraunkorrean erabiltzeko ohiturak hartuz, informazio hori ezagutza
bihurtzeko eta modu antolatuan eta sortzailean komunikatzeko.

2. K.E: galdera zientifiko errazak planteatzea eta erantzutea, pentsamendu zientifikoaren


berezko teknikak eta tresnak erabilita, eta jakintza desberdinak elkarrekin konektatuz,
ingurune naturalean, sozialean eta kulturalean gertatzen diren gertaerak eta fenomenoak
interpretatzeko eta azaltzeko.

5. K.E: natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko elementu edo sistemen ezaugarriak


identifikatzea eta aztertzea, eta horien antolamendua eta propietateak deskribatzea, eta haien
arteko harremanak ezartzea, kultura- eta natura-ondarearen balioa ezagutzeko eta hura
kontserbatzeko eta hobetzeko ekintzei ekiteko, erabilera arduratsu eta iraunkor baten bidez.

6. K.E: gizakiak ingurunean egiten duen esku-hartzearen kausak eta ondorioak kritikoki
aztertzea, maila soziala, ekonomikoa, kulturala, teknologiko eta ekologikoa integratuz eta
pertsonen eta planetaren errespetuarekin, zaintzarekin eta babesarekin kontsekuenteak diren
ohitura iraunkorrak praktikan jarriz, arazoei aurre egiteko, konponbideak bilatzeko eta
konponbidean banaka eta elkarlanean jarduteko gaitasuna garatzeko.

7. K.E: natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen jarraitasunak eta aldaketak behatzea,


ulertzea eta interpretatzea, kausalitate-, aldiberekotasun- eta ondorengotza-erlazioak aztertuz,
elementuen eta gertaeren arteko harremanak azaltzeko eta baloratzeko, eta iraunkortasun-
irizpideen arabera jokatzeko.

4.3 OINARRIZKO JAKINTZAK (OJ)

Natura, Gizarte eta Ingurunearen arloaren barruan oinarrizko jakintzak hiru multzoetan
egituratzen dira. Hauek, eguneroko bizitzako testuinguru errealetan aplikatuko dira, aurretik
aipatutako K.E. lortzeko.

1. Kultura zientifikoa: Ikerketen bidez ikasleek pentsamendu zientifikoaren berezko


trebetasunak eta estrategiak garatuzko dituzte. Mundua ikertzea eta aurkitzea ahalbidetzen
duen metodo zientifikoaren oinarrizko printzipioak garatuko dituzte.
2. Teknologia eta digitalizazioa: Diseinu-pentsamenduaren eta pentsamendu
konputazionalaren berezko estrategiak garatzea bideratzen da eta horrez gain, tresna eta
baliabide digitalen oinarrizko erabilera gaitzea du helburu.

3. Gizarteak eta lurraldeak: Gaur egungo ingurune lokal eta globaleko erronka eta egoeretan
oinarritzen da, bizi garen munduan modu zibikoan, demokratikoan, solidarioan, inklusiboan,
iraunkorran eta konprometituan zentratzen da.
KULTURA ZIENTIFIKOA

Zientzia mota desberdinak.

Informazioa bilatzeko, antolatzeko eta zabaltzeko baliabide


desberdinak erabiltzea.

Metodo zientifikoa aplikatzeko irizpideak, jarraibideak eta faseak.


1. Jarduera zientifikorako hastapenak
Ikerlanaren oinarrizko jarraibideak ezagutzea eta aplikatzea.

Oinarrizko hiztegi zientifikoa.

Jokabide osasungarri eta jasangarriak.

2. Bizitza gure planetan Erliebea eratze eta moldatzeko oinarrizko prozesu geologikoak.

Energia-formak, iturriak eta transformazioa. Energia berriztagarrien


3. Materia, indarrak eta energia eta berriztaezinen iturriak.

TEKNOLOGIA ETA DIGITALIZAZIOA

Gailu eta baliabide digitalak. Ongizate digitala.

1. Ikaskuntza-ingurune pertsonala digitalizatzea Interneten informazioa bilatzeko estrategiak.

Besteekin komunikatzeko baliabide eta plataformak.

Diseinu-proiektuen faseak.
2. Diseinu eta pentsamendu konputazionalerako
proiektuak Material egokiak eta seguruak.

GIZARTEAK ETA LURRALDEAK

Lurraren eta unibertsoaren etorkizuna. Migrazioak eta kultura-


1. Egungo munduaren erronkak aniztasuna.

Ingurune naturala. Klima eta planeta

Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako historia. Emakumeak historian


2. Gizarteak denboran zehar zehar.

Eskubide desberdinen printzipioak eta balioak.


3. Alfabetatze-zibikoa
Espainiako identitate etniko-kulturalen eta hizkuntzaren aniztasuna.
Antolaketa politikoak

Klima aldaketa mundu osoan. Etorkizun ekosoziala.


4.Kontzientzia ekosoziala
Garapen eta bizitza jasangarria. Ekonomia zirkularra.
4.4 HELBURU DIDAKTIKOAK (HD)

4.5 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK (EI)

Esan bezala, programazio didaktiko hau Lehen Hezkuntzako, hirugarren zikloko 5. Mailako
ikasleekin burutu da. Ebaluazio-irizpideak, landuko diren konpetentzia espezifikoetan
oinarrituta daude.

1.K.E

1.1 Informazioa bilatzeko, hautatzeko eta bereizteko estrategiak planteatutako helbura


egokitua erabiltzea.

1.2 Bi iturritatik baino gehiagotatik datorren informazioa bilatzea, hautatzea eta antolatzea,
banaka eta taldean, modu planifikatuan eta pixkanaka autonomoan, fidegarritasuna ebaluatuz,
oinarrizko hiztegi zientifikoa eskuratuz eta eraginkortasunez komunikatuz, zereginaren
helburuaren arabera.

1.3 Baliabide digitalak erabiltzea, zereginaren beharren eta hezkuntza-testuinguruaren arabera


edukiak sortzeko, modu eraginkor eta trinkoan, eta erabilera seguru eta iraunkorreko ohiturak
hafrtzea.

2. K.E:

2.1 Pentsamenduak historian zehar izan duen bilakaerari buruzko hausnarketa kooperatiboa
egitea, galdera egokiak eginez, prozesu horren gakoak ulertuz, egungo ebidentzia zientifikoak
dagokion garaiko pentsamendu zientifikoarekin kontrastatuz eta egungo unera transferituz.
2.2 Natura-, gizarte- edo kultura-ingurunearekin zerikusia duten gaiei buruz egindako galderei
erantzun posibleak proposatzea, informazio eta lortutako emaitzak aztertu eta interpretatuz,
izan daitezkeen interbideen koherentzia baloratuz eta egindako iragarpenekin alderatuz.

2.3 Ikerketak eskatzen duenean, esperimentuak diseinatzea eta egitea, ikerketa-teknika


desberdinak erabiliz, tresna eta gailu egokiak modu seguruan erabiliz, behaketa eta neurketa
zehatzak eginez, behar bezala erregistratuz eta emaitzak jakinaraziz.

2.4 Ereduak modu autonomoan diseinatzea eta eraikitzea, esperimentaziotik abiatuta


lortutako ezagutza zientifikoak aplikatuz eta azken prozesuari eta produktuari buruz
hausnartuz.

2.5 Ikerketen emaitzak modu kooperatiboan komunkarzea, mezua eta formatua zuzentzen den
entzuleei egokituz, hizkuntza zientifikoa erabiliz, egindako urratsak eta genero-ikusoegua
hartuz.

5. K.E:

5.1 Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko elementuen ezaugarriak, antolamendua eta


propietateak identifikatzea eta aztertzea, ikerketa-metodologien bidez, tresna eta prozesu
egokiak erbailiz eta emaitzak komunikatuz.

5.2 Natura-, gizarte eta kultura- inguruneko elementuen arteko konexio errazak egitea, eta
elementu horien artean sortzen diren harremanak ulertzea.

5.3 Ea modu kritikoan aztertzen eta balioesten dituen aurrerapen teknologiko, kultural eta
sozialekiko ideia zientifikoak, eta ea aitortzen duen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutela.

5.4 Natura- eta kultura-ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko jarrerak balioestea, babestea
eta erakustea, iraunkortasunaren aldeko konpromisoak eta jokabideak islatzen dituzten
proposamen eta ekintzen bidez.

6.K.E:

6.1 Giza interakzioaren kausak eta ingurunean dituen ondorioak kritikoki aztertzea, alderdi
soziala, ekonomikoa, kulturala, teknologikoa eta ekologikoa integratuta, eta problemak
identifikatuta. Bizitza jasangariraren kontzientzia transferitzea, planetak dituen arazoentzako
irtenbideak bilatzeko eta bere ingurunean jendeaurrean jakinarazteko.

6.2 Jarrera ekintzailea erakustea arazo ekosozialei aurre egiteko proposamenak bilatu,
kontrastatu eta ebaluatzean, banaka eta taldean soluzioa arrazoituak emanda.

7.K.E:

7.1 Erdi Arotik gaur egunera bitarteko natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko elementuen
arteko kausalitate-, aldiberekotasun eta jarraaitutasun-erlazioak aztertzea, gertakari eta
pertsona garrantzitsuak ardatz kronologikoetan kokatuta eta historiaren hainbat garaitako
gizarte-ezaugarri esanguratsuak identifikatzea.

You might also like