You are on page 1of 8

ESKOLA-JANGELA

NATURA, GIZARTE, KULTURA


INGURUNEAREN EZAGUTZA, MATEMATIKA
eta EUSKARA ETA LITERATURA

5-6 MAILA
ESKOLA-JANGELA

Irakaslearentzako Ikas-egoeren gida

Inplikaturiko ikasgaiak: Natura, gizarte, kultura ingurunearen


ezagutza, Matematika eta Euskara eta literatura.

Saio kopurua: 20 saio

Ikaskuntza-egoeraren markoa:
Eskolako irakasleak gero eta humore okerragoz datoz eskolara.
Batzuetan haserre beste batzuetan triste. Badirudi beraien
eguneroko jateko ohitura okerrak eragina izan dezaketela guzti
honetan.
A. Testuingurua:
Gozo gehiegi, barazki eta fruta gutxiegi. Gure eguneroko ogia
bihurtzen ari den ohitura. Non geratu dira gure aiton-amonek hain
goxo prestatu eta jaten zituzten eltzeko janariak? Baratzetik,
harategitik edo arrandegitik fresko-fresko etxeratu eta prestatzen
zituzten jakiak non dira?

B. Abiapuntua:
Gaur egun, hizoztutako jakiak, aurrez prestatuta eta gehienetan oso
prozesatuta dauden jakiak. Kontserbantez, zaporea emateko
osagaiz eta abarrez betetako platerak irensten ditugu behar baina
gehiagotan.

C. Azken ekoizpena:
Egunerokotasunean, elikadura-ohitura egokiak izango lirateenak
identifikatu eta asteko menu bat osatzea. Errezeta bilduma bat
osatu erosketak egin eta menu osasungarri bat prestatzea.

Proposamenaren justifikazioa:
A. Proposamenaren xedea:
Gure osasun eta ongizatea modu egokian zaintzeko moduak
identifikatzea eta hauek aurrera eraman ahal izateko ohitura
osasuntsuak barneratu eta praktikan jartzea gure arbasoen ondare
kultural eta gastronomikoa balorean jarriz.

B. Argudiaketa kurrikularra:
(Azpiko taulan betetzekoa. Funtsezko konpetentziak eta deskriptoreak,
konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko ezagutzak
Curriculumetik aukeratuko dira)

C. Helburu didaktikoak:
(HIZKUNTZA:
• Ahozko testuak ulertzea zentzu orokorrari igartzea, informazio
pertinentea hautatuz.
2
Natura, gizarte, kultura ingurunearen ezagutza, Matematika eta Euskara eta literatura.
5-6. maila
ESKOLA-JANGELA

• Ahozko testu soil-soilak sortzea.


• Testuetan identifikatzea datu esanguratsuak.
• Idazketa-sistemaren ezagutzan eta erabileran sakontzea.
• Gaiari loturiko oinarrizko hiztegia ezagutzea.
• Testu mota desberdinak arretaz entzutea.
• Errezetak idaztea.
• Instrukzio testuaren egitura ezagutzea eta erabiltzea.
• Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko
prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak
erabiltzeko gai izatea.
• Hainbat informazio-iturri erabiltzen direla sustatzea.
• Ikasitakoaren ahozko eta idatzizko komunikazioa bultzatzea.
• Iraganeko errezeta, elikadura-ohitura, eta abarren inguruko
informazioa lortzea, antolatzea eta berriro lantzea.
• Gai baten inguruko informazioa identifikatzea.

INGURUNEA:

• Ikasleen iraganari buruzko ezagutza hobetzea. Garai bateko


elikadura eta egungoa alderatzea.
• Elikadura osasuntsu baterako elementuak ezagutzea.
• Elikagai familia desberdinak identifikatu sailkatzea.
• Elikagai familia bakoitzaren ezaugarri eta propietateak ezagutzea.
• Elikagaien piramide eguneratua ezagutzea.
• Elikadura desegoki batek izan ditzakeen osasun ondorioak
ezagutzea.
• Elikagaien prozesamendurako prozedurak ezagutzea.
• Elikagaiak prestatzeko tresnak ezagutu eta segurtasunez erabiltzea.
• Hipotesiak planteatu eta betetzen diren edo ez ikustea.
• Hainbat informazio-iturri erabiliz gaia ikertzea.
• Talde lanean aritzea, errespetuz eta bere ardura beteaz.

MATEMATIKA:

• Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea,


aztertzea eta laburbiltzea), buruz ikastea eta azaltzea
(deskribatzea, definizioak eta laburpenak egitea, azalpenak
ematea, etab.).
• Neurriekin lotutako eguneroko bizitzako zenbakizko testu errazak
interpretatzea, eta unitate ohikoenak eta haien esanahia bereiztea.
• Neurketak egitea tresna sinpleekin (baskulak, neurketa-ontziak)
• Grafikoetan eta sarrera bikoitzeko tauletan adierazitako hainbat
zenbakizko testuak identifikatzea eta interpretatzen saiatzea.
• Zenbakiak eta -,+ eragiketak erabiliz ebazten diren eguneroko
3
Natura, gizarte, kultura ingurunearen ezagutza, Matematika eta Euskara eta literatura.
5-6. maila
ESKOLA-JANGELA

bizitzako problemak identifikatzea eta planteatzea, zenbakizko


ezagutzak eta eragiketei buruzkoak errealitatearekin lotuz.

4
Natura, gizarte, kultura ingurunearen ezagutza, Matematika eta Euskara eta literatura.
5-6. maila
Argudiaketa kurrikularra

Funtsezko Deskriptoreak Konpetentzia espezifikoak Ebaluazio-irizpideak Oinarrizko jakintzak


konpetentziak
- Zentzu orokorra, informazio garrantzitsua, informazio
esplizituaren integrazioa eta inferentziak identifikatzeko eta
interpretatzeko estrategiak, ahozko testu eta testu
multimodal sozialen hitzez hitzeko esanahia gainditu dadin.
- Testuaren zentzu orokorra identifikatzeko eta baloratzeko
estrategiak, informazio esplizitua integratzeko estrategiak
eta inferentziak egiteko estrategiak, betiere testu idatziak
ulertzeko eta sortzeko prozesuen barruan askotariko
KE 2 2.1 dokumentu-iturrietan dauden testuen hitzez hitzeko
HKK1 esanahia gainditzeko.
HIZKUNTZA- EUSKARA ETA KE 3 3.1, 3.2
HKK2 - Nolabaiteko zailtasuna duten testu idatziak eta
KOMUNIKAZIORAKO
HKK3 LITERATURA KE 4 4.1, 4.2 multimodalak planifikatzeko, idazteko, berrikusteko eta
KONPETENTZIA
editatzeko oinarrizko estrategiak eta ereduak, banakakoak
KE 6 6.1
nahiz taldekakoak eta zenbait komunikazio-helbururekin.
- Paperean nahiz euskarri digitalean dauden askotariko iturri
dokumentalak gero eta autonomia handiagoz erabiltzeko
estrategiak, idatzizko adierazpena hobetze aldera.
- Askotariko iturri dokumentaletan eta zenbait euskarri eta
formatutan informazioa bilatzeko estrategiak, betiere
fidagarritasun- eta bidezkotasun-irizpideak kontuan hartuta.
- Informazioa alderatzeko, sailkatzeko eta baloratzeko
estrategiak.
- Gizakiaren bizi-funtzioen oinarrizko alderdiak ikuspegi
integratu batetik: energia lortzea, ingurunearekiko
harremana eta espeziea betikotzea.
- Izaki bizidunen oinarrizko egiturak: zelulak, ehunak,
organoak, aparatuak eta sistemak; eta izaki bizidunaren
funtzionamendurako elkarrekiko duten erlazioa.
- Elikadura osasungarri eta jasangarrirako jarraibideak, eta
horiek ez betetzeak dakartzan arriskuak eta gaixotasunak:
KE1 1.1, 1.2, 1.3 menu osasungarri eta orekatuak, erosketa-saskiaren
NATURA, GIZARTE
KE2 2.2, 2.3 garrantzia eta elikagaiak etiketatzearen garrantzia horien
ETA KULTURA
KE4 4.1, 4.3 mantenugaiak eta energia-ekarpena ezagutzeko.
INGURUNEAREN
KE5 5.1, 5.3 - Jokabide osasungarri eta jasangarriak, osasun fisiko,
EZAGUTZA
KE7 7.1 emozional eta sozial egokia sustatzen dutenak, eta halakorik
ezaren ondoriozko arriskuak eta gaixotasunak.
- Masa eta bolumena. Masa eta bolumena kalkulatzeko
tresnak.
- Datuak biltzeko, biltegiratzeko eta irudikatzeko estrategiak,
haiek errazago ulertzeko eta aztertzeko.
- Natura- eta kultura-ondarea ondasun eta baliabide gisa;
haren erabilera, zaintza eta kontserbazioa.
- Bizitza jasangarria: planetaren gehienezko mugak eta
MATEMATIKARAKO
STEM1 baliabideen agortzea.
KONPETENTZIA ETA
STEM2
ZIENTZIA,
STEM3
TEKNOLOGIA ETA
STEM4
INGENIARITZARAKO
STEM5
KONPETENTZIA (STEM)
- Zenbaketa eta kontaketa sistematikorako askotariko
estrategiak eta zenbaketa zenbakien tamainara
egokitzekoak eguneroko bizitzako egoeretan.
- Eguneroko bizitzako testuinguruetan kantitateak
adierazteko zatikiak eta dezimalak, eta egoera edo problema
bakoitzerako adierazpiderik onena hautatzeko estrategiak.
-Kontsumo arduratsuarekin (balioa/prezioa, kalitatea/prezioa
eta preziorik onena) eta diruarekin (prezioak eta
KE1 1.1, 1.2
beherapenak) lotutako buruketak.
KE2 2.1, 2.2
- Sistema metriko hamartarreko unitate konbentzionalak
MATEMATIKA KE3 3.2
(masa, edukiera, bolumena), eguneroko bizitzako
KE4 4.2
testuinguruetan: unitate egokiak hautatzea eta erabiltzea.
KE7 7.2
- Grafiko estatistiko errazak (barra-diagrama, sektore-
diagrama, histograma eta abar), datuak baliabide
tradizionalen eta teknologikoen bidez irudikatzeko eta
egokiena hautatzeko.
- Matematikan talde-lanerako kooperazio-teknika sinpleak,
eta gatazkak elkarrizketaren bidez kudeatzeko, jokabide
enpatiko eta inklusiboak sustatzeko eta ikasgelan eta
gizartean dagoen aniztasuna onartzeko estrategiak.
Jardueren sekuentzia laburra eta ebaluazio adierazleak
(irakasleentzako):

A. Hasierako fasea
Ebaluazio- Ebaluazio-
Jarduera
adierazleak tresnak
1.
2.
3.
...

B. Garapen-fasea

Ebaluazio- Ebaluazio-
Jarduera
adierazleak tresnak
1.
2.
3.
...

C. Amaierako fasea

Ebaluazio- Ebaluazio-
Jarduera
adierazleak tresnak
1.
2.
3.
...

7
Ikasgaia(k)
XX. maila
Ikas-egoeraren izenburua

Metodologia:
(Espazioen erabilera, erabiliko diren metodologiak eta talde-lanaren
bideraketa, hizkuntzen trataera, baliabide pertsonalak eta materialak-
ingurune analogikoa eta digitala-)

A. Printzipioak: (IDU, modelo pedagogikoa…)

B. Antolakuntza: (Taldekatzeak, gelak, kanpo-espazioak, …)

C. Baliabideak: (manipulagarriak, digitalak, …)

Ebaluazio-prozesua:
(Ebaluazio hezitzailearen erabilera, tresna analogikoak eta digitalak –
portfolioa, errubrikak, …-)

8
Ikasgaia(k)
XX. maila

You might also like