You are on page 1of 41

Euskara eta Literatura DBH 4

Ikasgelako programazioa

Giltza 1
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

Aurkibidea

1. Sarrera
2. Liburuaren eta unitateen egitura
3. Helburuak
4. Ebaluazio-irizpideak
5. Programazioa

Giltza 2
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

1. Sarrera
Euskara eta Literaturaren programazio honetan arloko oinarrizko gaitasunak,
helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak aurkezten dira, unitate didaktikotan
sailkatuta eta antolatuta.

Unitate guztietan, ikasketa-prozesuaren urratsei heldu zaie, irizpide hauei


jarraituz:

– Gero eta eskakizun maila altuagora jotzen da, ikasleak ezaupide zein
estrategia gehiagoz eta landuagoz baliatu beharko baitu planteatzen zaizkion
irakaskuntza-ikaskuntza egoerei aurre egiteko.
– Eduki berriak eskuratzeko, aurreko ikaspenak finkatu beharra dago.
– Edukiak arlo bat baino gehiagorekin erlazionatuta daudenean, ikuspegi orokor
eta diziplinarteko batetik lan egiten da, ahalik eta emaitza osoena lortze aldera.
– Eduki bakoitza egokiena den ildo didaktikotik jorratzen da, ikasleen inguruari
lotuta eta haren aplikagarritasuna agerian jarriz, eduki horiek, azken buruan,
esanguratsuak gerta dakizkien.
– Garrantzia ematen zaie zehar-lerroei, eta hartara, irakaspenetan txertatzen dira.
– Ikasleen garapen unearekin bat datozen arrazoibideak garatzea bilatzen du, eta
hizkuntzaren erabileraren gaineko hausnarketak eta azterketak txertatzen ditu.
– Ikasleek ikasten dutenari buruzko eta ikasteko erari buruzko gogoeta kritikoa
garatzeari berebiziko garrantzia ematen zaio.
– Taldea bultzatzen da lanerako zein ikasteko eremu gisa.
– Ahozko zein idatzizko hizkuntza lantzen dira, gogoetaren adierazpide argi eta
zehatz bilaka daitezen.
– Mota desberdineko errefortzu- eta sakontze-jarduerak planteatzen dira, ahalik
eta ikasle gehienen beharrei erantzuteko asmoz.
– Ebaluazioak alderdi hezitzailea du, bai irakasleari bai ikasleari begira; bai eta
eta honetan berariazkoa den alderdi orientatzailea ere.

Giltza 3
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

2. Liburuaren eta unitateen egitura

Euskara eta Literatura ikasgaiko DBH 4ko liburua honako atal hauek osatzen
dute: bederatzi unitate didaktiko, hiru monografiko, oinarrizko gaitasunak
lantzeko jarduerak eta ikasleari beharrezkoa zaion informazioa kontsultatzeko
baliagarria den eranskina.
Unitate didaktiko guztiek ardatzetan antolatutako honako egitura honen bidez
daude antolatuta:
— Unitatearen aurkezpena
— Irakurgaia
— Hizkuntzari buruzko hausnarketa
o Lexikoa
o Ortografia
o Gramatika
— Komunikazioa
— Literatura
— Laburpena, hizkuntzarekin jolasean eta unitatearen ebaluazioa

Unitate didaktikoen ardatz horietako bakoitzean honako eduki hauek lantzen


dira:
— Unitatearen aurkezpena. Unitatearen hasiera eta irakurgaia lotzen
dituen irudi erakargarri eta iradokitzaile batek ematen dio hasiera
unitateari. Halaber, unitatean zehar landuko diren edukiak, eta
ikasleek herdietsi beharreko oinarrizko gaitasunak labur eta zehatz
zerrendatuta agertuko dira.

— Irakurgaia. Testu pasarte batek ematen dio hasiera unitateari.


Orotariko testuak dira; betiere, ikaslearen irakurzaletasuna bultzatuko
dutenak. Bestalde, irakurmenarekin eta ulermenarekin lotutako
oinarrizko gaitasunak lantzeko aukera eskaintzen dute.

— Hizkuntzari buruzko hausnarketa. Atal honetan hizkuntzari


buruzko hausnarketa egiteko azalpenak eta jarduerak ageri dira, hiru
azpiataqletan sailkatuta: lexikoa, ortografia eta gramatika.
Bertan, hizkuntza zuzen erabiliz testu zuzenak ekoizteko oinarrizko
gaitasunak lantzen dira: hiztegi egoki eta aberatsa erabiltzea,
ortografiari dagozkion arauak eta gomendioak kontuan hartuta
idaztea, eta morfosintaxiari dagokionez zentzuzkoak eta egokiak
diren perpausak eratzea.

— Komunikazioa. Eguneroko bizimoduan erabili ohi diren testu motak


aztertu eta idatziko ditugu atal honetan. Gainera, ahozko
komunikazioan lagungarriak izango diren zenbait aholku eta jarduera
ere proposatzen dira. Hartara, ahozko komunikazioa zein
komunikazio idatzia zuzenak, egokiak eta eraginkorrak izan daitezen
beharrezkoak diren trebeziak garatzeko oinarrizko gaitasunak
landuko dira.

Giltza 4
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

— Literatura. Ardatz honetan bai literatura-baliabideak, bai literatura-


generoak aztertzen dira. Helburu nagusia, literatura-testuen
hizkuntzarekiko lehen hurbilpena ahalbidetzea, literatura-testuak
irakurriz gozatzea eta norbanakoen identitatea eraikitzeko tresnak
eskura jartzea da. Hortaz, literatura-testuak ulertzeko eta sortzeko
oinarrizko gaitasunak lantzen dira.

— Laburpena eta unitatearen ebaluazioa. Bi orrialde proposatzen


dira zeregin honetarako; batean, unitatean zehar landutako edukien
laburpena eta hizkuntzarekin atsegin hartzeko hainbat jolas
eskaintzen dira. Bestean, eduki horiek ebaluatzeko jarduerak
proposatzen dira.

Hiruhileko bakoitzaren amaieran bi monografiko eskaintzen dira.


Lehenengo monografikoan, hizkuntzaren gizarte-dimentsioa
kritikoki aztertzeko eta ulertzeko estrategiak lantzen dira.
Bigarrenean, ikasprozesuan lagungarriak izango diren zenbait
baliabide eskaintzen dira.
Norberaren eta besteen hizkuntzen estimuari eta ezagutzari lotutako
oinarrizko gaitasunak landuko dira monografiko hauetan. Halaber,
hizkuntzaren bidez pentsamendua finkatzeko eta garatzeko
erabiltzeko gaitasuna sakonduko da.

Oinarrizko gaitasunak lantzeko jarduerak unitate bakoitzeko


ardatzaren arabera daude egituraturatuta. Horien helburua unitate
bakoitzeko ardatz bakoitzean landutako oinarrizko gaitasunak
erdiesten lagunduko duten jarduerak eskaintzea da.

Giltza 5
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

3. Ebaluazio-irizpideak

1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, bai ikasle-esperientzietatik


hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak, bai bizitza akademikoari buruzkoak;
zehazki, arreta berezia jarriko da narrazio, azalpen labur, jarraibide, argibide eta
elkarrizketetan. Horrela, ikaskuntza-zereginak beteko dira, eta, informazio
zehatzak hautemateaz gainera, azterketa gidatua egiteko argibideak jarraituko
dira.

2. Ikasleen esperientziatik hurbil dauden gizarte-eremuetako eta bizitza


akademikoko testu idatzien
esanahia ulertzea, eta narrazio- nahiz azalpen-testuetan (deskripziozkoak eta
sekuentzialak) arreta berezia jartzea; horretarako, testu zatiak eta informazio eta
datu garrantzitsuak identifikatu eta horietan azterketa egiteko emandako
argibideak jarraituko dira.

3. Jarduera akademikoarekin lotutako gaiei edo gertakari interesgarriei buruz


ahozko aurkezpen errazak, argiak eta ongi egituratuak egitea; horiek aurrez
prestatu beharko dira, eta, gainera, ikus-entzunezko baliabideen eta IKT
teknologien laguntza baliatu ahal izango da.

4. Ikasgelako elkarrizketetan parte-hartze aktiboa eta egokia izatea, ikasteko eta


gizarte-harremanak bultzatzeko, eta lankidetzarako jarrera positiboa agertzea.

5. Hainbat generotako testu idatziak sortzea (gertaera-narrazioak, ideia- eta


kontzeptu-aurkezpenak, jarraibideak eta argumentuak); horretarako, plangintza-
prozedurak erabiliko dira, eta, horrez gainera, egokitasunkoherentzia, kohesio
eta zuzentasun egokia izango da.

6. Hainbat generotako testu idatzien eta ikus-entzunezko testuen (narrazioak eta


azalpen deskriptiboak) eduki osoa ahoz eta idatziz laburtzea, eta horiei buruzko
irakurketa hausnartua egitea.

7. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzak erabiliz, Euskal Herriko errealitate


elebiduna interpretatzea.

8. Euskal kulturaren transmisioan eta sormenean nahiz euskararen normalizazio-


prozesuan parte hartzea eta hizkuntza hori ohiko komunikazio-egoeretan
erabiltzea.

9. Oinarrizko ezagutza soziolinguistikoak erabiliz, hizkuntza-errealitateen


aniztasunaz kontzientziatzea.

10. Hizkuntza-elementu ugari oinarri hartuta, formulazio egokia aukeratzea,


erregistro formalean eta lagunarteko erregistroan argitasunez eta kortesiaz
jarduteko; hau da, egoeraren eta bertan parte hartzen duen pertsonaren edo
pertsonen arabera egokia dena.

Giltza 6
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

11. Hizkuntzen erabilera-sistemari eta -arauei buruz hausnartzea, testuak,


enuntziatuak eta hitzak alderatuz eta aldatuz, eta ezagutza horiek ulermen-
arazoak konpontzeko nahiz testuak autonomiaz idazteko eta berrikusteko
baliatzea.

12. Oinarrizko hizkuntza-terminologia ezagutzea —bi hizkuntzetan erabilgarria


dena— eta erabilerari buruzko hausnarketa-jardueretan baliatzea.

13. Informazio-teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, eskola-


jarduerako premiei erantzuteko behar duen informazioa bilatzeko, hautatzeko eta
prozesatzeko.

14. Norberaren ikaskuntza nahiz besteena ebaluatzen (autoebaluazioa eta


koebaluazioa) parte hartze aktiboa izatea, eta hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko
norberak duen gaitasunean konfiantza izatea.

15. Literaturan dituen ezagutzak baliatuz, testu laburrak edo literatura-lanetako


testu zatiak ulertzea.

16. Hainbat generotan, literatura-asmoko ahozko testuak eta testu idatziak


sortzea (paperean nahiz euskarri digitalean); horretarako, ikasgelan irakurri eta
landutako literatura-testu bat hartuko da eredu, edo, bestela, testu horietan
aldaketak egingo dira.

17. Euskal literaturako ahozko adierazpen eta baliabide erretorikoak ezagutzea


eta erabiltzea, bai norberaren kultura-identitatea eraikitzeko eta oinordetzan
jasotako ondarea transmititzeko, bai norberaren ahozko komunikazioko
baliabideak aberasteko.

18. Luzera jakin bateko irakurketa-zatiei edo adin horretarako egokiak diren
lanei buruz norberak duen iritzia ematea, eta, aurrez landutako irizpideetan
oinarrituta, arrazoitzea.

19. Literaturaz baliatzea gozatzeko, mundua ezagutzeko eta norberaren identitate


pertsonala, kulturala eta soziala eraikitzeko.

Giltza 7
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

5. Programazioa

Euskara eta literatura alorreko edukiak 9 unitatetan eta 3 monografikoetan banatzen


dira.

1. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Herritartasuna eta


Giza Eskubideak

Helburu didaktikoak
 Boluntarioen langintzari buruzko nobelak irakurtzeko interesa sentitzea,
GKEen lana balioesteko.
 Balioen eremu semantikoa zabaltzea eta atsotitzen erabilera areagotzea.
 Hiztegia zuzen erabiltzearen garrantziaz ohartzea.
 Helburuzko perpausak bereiztea eta berridaztea. Aginterako aditzak egoki
erabiltzea.
 Argudio-testuen egitura eta ezaugarriak identifikatzea, eta argudio-testuak
idazteko lehen urratsak ematea.
 Euskaldunen eta euskararen jatorriaren berri izatea.
 XVI. mendeko euskal literatura gaingiroki ezagutzea, batik bat lehen
liburu inprimatuen izenak.

Oinarrizko gaitasunak
 Atsotitzen inguruan hausnartzea, eta horien erabileraren bitartez hizkera
aberastea, hiztegia ondo erabiltzea, eta helburuzko perpausak
identifikatzea eta berridaztea.
 Argudio-testuak aztertzea, motak identifikatzea eta horiei dagozkien
hizkuntza-baliabideez jabetzea.
 Euskaldunen jatorriaren inguruko teoriak ezagutzea.
 Euskararen lehen lekukotasun idatzietara hurbiltzea, eta XVI. mendean
sortutako euskal literatura ulertzea eta baloratzea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Atsotitzak.
 Hiztegia: ezaugarriak.
 Adberbioaren ordezko mendeko perpausak: helburuzko perpausak.
 Aditza: Agintera (Nor eta Nor-Nori).
 Argudiatzea.
 Euskaldunen jatorria.
 Euskararen jatorria: lehen lekukotasun idatziak.

Giltza 8
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Lehen lekukotasun idatziak.


 Bernart Etxepare, Joanes Leizarraga eta Joan Perez Lazarraga.

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.
 Jordi Sierra i Fabra idazlearen Zeruko ateetan deika nobelaren pasarte
batzuk irakurtzea.
 Ulermena: Bonbaiko kontrasteek protagonistari sortzen dizkioten
sentimenduak identifikatzea.
 Adierazpena: Testuko hitz sinonimoak identifikatzea eta esaldi batzuen
esanahia azaltzea.
 Hausnarketa: Edozein egoerak zerbait ikasteko aukera ematen duela
konturatzea.
 Sorkuntza: Konparazio baten esanahia beste esaldi baten bidez
adieraztea.
 Balioei buruzko eremu semantikoa zabaltzea.
 Atsotitzen alderdi denotatiboa eta konnotatiboa bereiztea.
 Hiztegi motak bereiztea.
 Hiztegiko laburdura eta ikurren esanahia identifikatzea.
 Helburuzko menderagailuak identifikatzea.
 Helburuzko perpausak eratzea.
 Aginterako aditzak zuzen erabiltzea.
 Argudio-testuen egitura eta hizkuntza-baliabideak identifikatzea.
 Argudio-testuak sortzea.
 XVI. mendeko zenbait obra eta horien ezaugarri orokorrak
identifikatzea.

Balioak
 Atsotitzak ikasteko interesa agertzea.
 Hiztegiak kontsulta-iturri gisa duen balioaz ohartzea.
 Argudioen egokitasunaz hausnartzea.
 XVI. mendeko euskal literaturaren balioa estimatzea.

Jarduerak
 Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri.
 GKEei buruzko ezagutza neurtu eta horrelakoetan parte hartzeko prest
egongo liratekeen galdetu.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu.
 Ulermena: Bonbai hirian dauden kontrasteez ohartu eta horrek
protagonistarengan duen eragina aztertu.
 Adierazpena: Hitz jakin batzuen sinonimoak testuan bilatu. Esaldi
batzuen esanahia zehaztu.
 Hausnarketa: Kontakizunaren hasierako aipuaz gogoeta egin.
 Sorkuntza: Testuko esaldi baten esanahia azaldu eta beste modu batera
adierazi.
 Esapideak dagozkien balioekin lotu. Aurkako balioak eman. Atsotitzen
hasierak eta bukaerak lotu. Balio hitzetik eratorritako hitzak esaldietan

Giltza 9
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

sartu. Balio batzuen sinonimoak bilatu. Hitzak osatu. Bertutea bere


definizioarekin lotu. Esaldiak dagozkion hitzarekin osatu.
 Errimadun atsotitzak emandako hitzekin lotu. Atsotitzen bi atalak lotu.
Atsotitzen adiera zuzena aukeratu. Atsotitzen esanahia azaldu.
 Informazio jakin batzuk non bilatu azaldu. Laburduren esanahia azaldu.
Aditz batzuen erregimena hiztegian bilatu.
 Hiztegiko laburdura-zerrenda aztertu. Hiztegian esku hitza bilatu eta
galderei erantzun. Lokuzioak hiztegian bilatu. Zenbait euskalkitako
hitzak hiztegian bilatu eta taulan kokatu. Hitzak jakintzagaiarekin lotu.
Hitz batzuen ordain hobetsiak eman.
 Helburuzko perpausak azpimarratu. Emandako egiturekin perpausak
sortu. Helburuzko perpausak berridatzi subjuntiboko aditzak erabiliz eta
emandako menderagailuak erabiliz. Akatsak zuzendu. Helburuzko
esaldiak hiru modutara berridatzi.
 Perpaus batzuek zer adierazten duten esan. Aginterako aditz batzuk
jokatuak ala jokatugabeak diren esan. Aginduak subjuntiboan eman.
Pertsona gramatikala esan. Aditz zuzena aukeratu. Pertsonak eta aditzak
lotu. Aditz egokia aukeratu eta hutsuneak bete.
 Zuzendariarentzako gutun bat irakurri, atalak bereizi eta bertan agertzen
diren ezaugarriak aipatu. Ideia bat aukeratuta argudioa idatzi. Iragarki
baterako eslogana idatzi. Klima-aldaketari buruzko debatea prestatu.
 Euskararen jatorriari buruzko teorien inguruko galderei erantzun.
 Lehen lekukotasun idatziei eta XVI. mendeko literaturari buruzko
galderei erantzun. Hitz batzuen gaur eguneko ordainak eman. Bi testu
irakurri, eta autorea eta gaia zehaztu, erantzuna arrazoituz. Etxepareren
Kontrapas poema irakurri, eta poeman kantatzen dena adierazten saiatu.

Ebaluazio-jarduerak
 Esaera zaharren definizioa eman eta bi esaeraren esanahia azaldu.
Atsotitz batzuen esanahi denotatiboa eta konnotatiboa azaldu.
 Hiztegiak zerrendatu informazioaren arabera. Hitz batzuen laburdurak
idatzi.
 Helburuzko perpausak berridatzi. Emandako egiturei jarraiki,
helburuzko perpausak sortu.
 Aginterako aditzak identifikatu eta zer motatakoak diren esan.
Aginterako perpausak sortu.
 XVI. mendeko euskal literaturari buruzko galderei erantzun. Etxeparek
eta Leizarragak dituzten ezaugarri berdintsuak eta desberdintasunak
aipatu.

Giltza 10
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

2. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Biologia eta Geologia. Gizarte Zientziak,


Geografia eta Historia.

Helburu didaktikoak
 Kontakizun laburrak irakurtzeko jakin-mina piztea, eta irakurzaletasuna
sustatzea.
 Geomorfologiaren eremu semantikoa zabaltzea eta atsotitzen sailkapena
ezagutzea.
 Gaztelaniaren eraginez determinatzaileak erabiltzean egiten diren
akatsez konturatzea.
 Kausazko perpausak bereiztea eta berridaztea. Aginterako aditzak zuzen
erabiltzea.
 Txostenen ezaugarriak identifikatzea eta txosten errazak idazten hastea.
 Atzerritarrek euskaldunei buruz historian zehar emandako
lekukotasunen berri izatea.
 XVII. mendeko euskal literatura orohar ezagutzea, bereziki Iparraldeko
loraldia.

Oinarrizko gaitasunak
 Atsotitzen bitartez adierazpena aberastea, -a eta bat zuzen idaztea eta
erabiltzea, eta kausazko perpausak identifikatzea eta berridaztea.
 Gai jakin bati buruzko informazioa ematea txostenak osatzeko
elementuak kontuan hartuz.
 Euskaldunei buruz atzerritarrek egindako aipamenak ezagutzea, eta
euskara errespetatzea eta balioestea.
 XVII. mendean Iparraldean sortutako testu batzuk irakurtzea, literatura
kulturaren oinarrizko atal gisa balioetsiz.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Atsotitzen gaiak.
 -a eta bat determinatzaileak.
 Adberbioen ordezko mendeko perpausak: kausazko perpausak.
 Aditza: Agintera (Nor-nork eta Nor-nori-nork).
 Txostena.
 Sarako Eskola, Axular, Ziburuko Etxeberria, Oihenart eta Tartas.

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.
 Katherine Mansfield idazlearen Badian kontakizunaren pasarte bat
irakurtzea.

Giltza 11
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Ulermena: Irakurgaiko elementuak eta haien nolakotasunak lotzea.


 Adierazpena: Testuko esamolde batzuen esanahia zehaztea, hitz batzuen
sinonimoak bilatzea eta hitz jakin batzuk testuan txertatzea.
 Hausnarketa: Beldurraren eraginez izandako bizipenak kontatzea.
 Sorkuntza: Testuingurua emanda, paisaia baten deskribapena idaztea.
 Geomorfologiari buruzko eremu semantikoa zabaltzea.
 Atsotitzen sailkapena ezagutzea.
 -a eta bat determinatzaileen erabilera bereiztea.
 Kausazko menderagailuak identifikatzea.
 Kausazko perpausak eratzea.
 Aginterako aditzak zuzen erabiltzea.
 Txostenen egitura eta hizkera identifikatzea.
 Txostenak idaztea.
 Euskaldunei buruzko testigantzak: Estrabon, Picard, Hugo eta
Abercronbie.
 Euskaldunei buruzko aipamen batzuk aztertzea.
 XVII. mendeko zenbait obra eta horien ezaugarri orokorrak
identifikatzea.

Balioak
 Atsotitzek eguneroko hizkera janzteko balioaz konturatzea.
 Gaztelaniaren eraginez egindako akatsak zuzentzen ahalegintzea.
 Txostenetan bibliografia aipatzeko premiaz konturatzea.
 Aurrejuzkuak direla-eta sen kritikoa agertzea.
 XVII. mendeko euskal literaturaren sendotasuna baloratzea.

Jarduerak

 Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri.


 Paisaiei buruzko galderei erantzun.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu.
 Ulermena: Elementuak eta nolakotasunak lotu, eta testuari buruzko
galderari erantzun.
 Adierazpena: Esamoldeen esanahia bilatu. Hitz jakin batzuen sinonimoak
testuan bilatu eta deskribapena osatu emandako hitzak sartuz.
 Hausnarketa: Irudipenen bat asmatu eta hari buruz idatzi.
 Sorkuntza: Naturan bizi izandako esperientziak eskutitz batean kontatu.
 Geomorfologiaren elementuen izenak letra-zopan bilatu. Morfologiako
hitz batzuen esanahia identifikatu eta definizioak eman. Hitz jakin
batzuekin perpausak osatu. Sinonimoak lotu eta perpausak osatzeko
erabili. Gure inguruko geomorfologiako elementuei buruzko galderei
erantzun eta paraje bat deskribatu.
 Atsotitzak gaika sailkatu eta, esanahiaren arabera, atsotitz egokiak
aukeratu.
 Bat edo -a egoki erabiltzeko galderei erantzun. Oker idatzitako bat edo
-a zuzendu. Argazki bat deskribatu, bat eta -a ondo erabiliz. Testu bateko
bat guztiak inguratu eta oker daudenak zuzendu.

Giltza 12
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Kausazko perpausak azpimarratu eta menderagailuak inguratu.


Perpausak lotu. Kausazko perpausak era jokatuan jarri. Egitura jakinekin
perpausak idatzi. Perpausak berridatzi eta, parentesi arteko informazioa
baliatuz, galderei erantzun.
 Pertsonak eta aditzak lotu. Aginterako formak eman. Aginduak osatu.
Aditz egokiak aukeratu. Perpausak osatu. Testuko zeharkako aginduak
azpimarratu eta agindu zuzen bihurtu. Perpausak idatzi. Aginduak estilo
zuzenean eman. Okerrak zuzendu. Aginterako zortzi adizki letra-zopan
bilatu.
 Osasunari buruzko txostena irakurri eta galderei erantzun. Txosten baten
aurkibideari dagozkion atalak irakurri eta ordenatu. Emandako gai
batzuen artean bat aukeratu eta txostena idatzi. Txostena ikaskideen
aurrean irakurri. Aipu bibliografikoak zuzendu. Txosten bat idatzi.
 Atzerritarrek euskaldunen gainean dituzten iritzi eta aipamenei buruzko
hainbat esaldi egia ala gezurra diren esan. Testuei buruzko galderei
erantzun.
 XVII. mendeko literaturari buruzko adierazpenak egia ala gezurra diren
esan. Garaiko testu bat irakurri, eta galderei erantzun. Axularren testu bat
irakurri eta euskara batuan eman. Oihenarten atsotitz batzuen esanahia
ikaskideekin komentatu.

Ebaluzio-jarduerak
 Atsotitz batzuen esanahia azaldu. Atsotitzen bi zatiak lotu.
 bat edo –a erabiliz esaldiak osatu. Determinatzailea oker duten esaldi
batzuk zuzendu.
 Kausazko perpausak sortu emandako informazioan oinarrituta. Kausazko
perpausak berridatzi menderagailu jakin batzuekin.
 Esaldiak sortu aginterako formak baliatuz.
 Tartasen testu bat irakurri eta aztertu.

Giltza 13
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

3. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Herritartasuna eta Giza Eskubideak. Teknologia. Gizarte


Zientziak, Geografia eta Historia

Helburu didaktikoak
 Bikote-harremanen inguruko ipuinak irakurtzeko gogoa eragitea,
norberaren sentimenduen ispilu izan litezkeenez gero.
 Altzarien eremu semantikoa zabaltzea eta, hitz-eratorpenaren bidez,
hitzak sortzea.
 Bukaerako -a dela -eta zalantzagarriak gertatzen diren hitzak zein diren
jabetzea.
 Ondoriozko perpausak bereiztea eta berridaztea. Aditz trinkoak taxuz
erabiltzea.
 SMS, posta elektroniko eta bideokonferentzien ezaugarriak identifikatzea
eta eguneroko bizimoduan erabiltzea, hala behar denean.
 Hizkuntza gutxituen garrantziaz kontzientzia hartzea.
 XVIII. mendeko euskal literaturaren ikuspegi orokorra hartzea, batez ere
antzerkia eta gipuzkera eta bizkaiera literarioa.

Oinarrizko gaitasunak

 Hitz eratorriak ezagutzea eta identifikatzea, -a itsatsia duten hitzak zein


diren jakitea eta hiztegi zuzenak erabiltzea, eta ondorio-perpausak
identifikatzea, sortzea eta berridaztea.
 Komunikazioaren teknologia berria ezagutzea.
 Hizkuntzen garrantziaz jabetzea, eta hizkuntzak errespetatzea eta
balioestea.
 XVIII. mendean Hegoaldean izandako loraldiaren berri izatea, ulertzea eta
balioestea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Hitz-eratorpena.
 -a itsatsidun hitzak.
 -a itsatsidun hitzen eratorpena, deklinabidea eta elkarketa.
 Adberbioen ordezko mendeko perpausak: ondoriozko perpausak.
 Aditz trinkoak.
 SMSa, posta elektronikoa eta bideokonferentzia.
 Hizkuntzen garrantzia, egoera eta biziraupena.
 XVIII. mendeko antzerkia: Barrutia eta Munibe.
 Bizkaiera literarioa: Mogel eta Añibarro.
 Apologistak: Larramendi, Kardaberaz eta Mendiburu.

Giltza 14
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.
 Uxue Alberdi idazlearen Aulki bat elurretan liburuko Sandra ipuina
irakurtzea.
 Ulermena: Irakurgaiko pertsonaien harremanaren gorabeherak azaltzea.
 Adierazpena: Testuko hitz batzuen sinonimoak bilatzea, hainbat esamolde
azaltzea, eta lo hitzarekin hitzak sortu eta horien adierak azaltzea.
 Hausnarketa: Testuko bikotearen komunikazio-arazoak aztertzea.
 Sorkuntza: Jeloskortasun, mesfidantza eta haserreari buruzko esaldiak
idaztea.
 Altzariei buruzko eremu semantikoa zabaltzea.
 Atzizki txikigarri, handigarri eta mespretxuzkoak identifikatzea.
 -a berezkoa duten hitzak zuzen deklinatzea.
 Ondoriozko menderagailuak identifikatzea.
 Ondoriozko perpausak eratzea.
 Aditz trinkoak zuzen erabiltzea.
 Informazio eta teknologia berrien ezaugarriak identifikatzea.
 XVIII. mendeko zenbait obra eta horien ezaugarri orokorrak
identifikatzea.

Balioak
 Lexikoa zabaltzeko gogoa erakustea.
 Komunikabide modernoek eguneroko jardunerako laguntza gisa
balioestea.
 Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzei buruz gogoeta egitea.
 XVIII. mendeko euskal literaturaren aniztasuna aintzatestea.

Jarduerak
 Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri.
 Jeloskortasunaren inguruko galderei erantzun.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahiak kontsultatu.
 Ulermena: Galderei erantzun, eta esaldi baten adiera argitu.
 Adierazpena: Testuko hitz batzuen sinonimoak lortu. Hainbat
esamolderen esanahiak azaldu eta lo hitzari atzizkiak edo hitzak lotu
adiera desberdinak lortzeko.
 Hausnarketa: Testuko pasarte bat hartuta, protagonisten arteko
komunikazio desegokia aztertu.
 Sorkuntza: Testuan jeloskortasunarekin erlazionatutako esaldiak bilatu,
eta adiskidantza eta konfiantza adierazten dutenak asmatu.
 Altzarien izenak letra-zopan bilatu. Lekuz kanpo dauden hitzak
identifikatu. Altzariekin zerikusia duten esamoldeak parekatu. Hutsuneak
bete. Altzariekin edo altzariak imitatuz egiten diren dantza eta jolasen
izenak osatu. Altzariak sailkatu erabileraren arabera. Mahai hitzarekin
hitz elkartuak sortu.

Giltza 15
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Zenbait hitzen lexemak eta morfemak bereizi eta sailkatu. Hitzak eta
atzizkiak lotu. Hutsuneak bete.
 -a itsatsidun hitzak zuzendu. Bikote bakoitzean zuzena aukeratu eta
erantzuna arrazoitu. Bi sintagmaren artean zer desberdintasun dagoen
adierazi. Taula osatu, deklinabide-atzizki egokiekin. Esaldiak berridatzi,
hitz elkartuak sortuz.
 Ondoriozko perpausak azpimarratu, eta osagaiak seinalatu. Perpaus
nagusiak eta ondoriozkoak lotu. Ondoriozko perpausak berridatzi.
Perpausak lotu. Perpausak amaitu, sortu eta zuzendu.
 Aditz trinkoen erroak azpimarratu. Oraina eta iragana lotu. Sintagma
aldatuz, esaldiak berridatzi. Aditz trinko jakinekin esaldiak egin eta,
ondoren, lehenaldian jarri. Aditz trinkoen aldia, pertsona eta pluralgilea
aztertu. Aditz egokia aukeratuta, taula eta hutsuneak bete. Testu bateko
hutsuneak bete emandako aditz trinkoekin.
 Komunikazio-egoera jakin batzuetarako IKT mota adierazi.
Komunikabide tradizionalak eta berriak alderatu. SMSen hiztegiaren
laguntzaz, mezua idatzi. Posta elektroniko bat zuzendu. Agurrak sailkatu
formaltasunaren arabera. e-posta formala eta informala idatzi.
Bideokonferentzia bat entzun.
 Hilik edo arriskuan dauden hizkuntzei buruzko galderei erantzun.
Erronkarierari buruzko informazioa bilatu.
 XVII. mendeko euskal literaturari buruzko galderari erantzun. Bi idazleri
buruzko informazioa bilatu. Testu bat irakurri, eta egilea, generoa eta
berezitasunak adierazi. Kardaberazen testu zati bat irakurri eta zer
defendatzen zuen adierazi. Mogelen testu zati bat irakurri, eta liburuaren
izenburua eta helburua adierazi adibideen bitartez.

Ebaluazio-jarduerak
 Atzizki batzuen bina adibide eman. Hitz eratorri batzuen definizioak
idatzi.
 -a berezkoa duten hitzak sailkatu.
 Ondoriozko lokailu jakinekin esaldiak sortu. Mendeko perpaus batzuei
dagozkien perpaus nagusiak idatzi.
 Zenbait esaldi lehenaldian idatzi. Aditz trinko jakin batzuekin esaldiak
asmatu, eta aditzen ezaugarriak esan.
 Barrutia eta Muniberen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aipatu.
Larramendiri buruzko azalpena eman. Mogelen testu bat irakurri eta
aztertu.

Giltza 16
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

Giltza 17
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

1. MONOGRAFIKOA

Denbora: 5 ordu

Diziplinartekotasuna: Teknologia. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.


Biologia eta Geologia

Helburu didaktikoak
 Testuak aztertzeko tekniken berri izatea.
 Edukiak grafikoki adierazteko erak erabiltzea eta eskaintzen dituzten
abantailez ohartzea.
 Narrazio-testuen iruzkinak egiteko beharrezkoak diren trebetasunak
garatzea.

Oinarrizko gaitasunak
 Testuak aztertzeko teknikak: Testuak aztertzeko teknikak bereiztea, jarraitu
beharreko pausoei erreparatzea, eta egin beharreko azterketarako egokiena
den eskema mota hautatzea.
 Testu-iruzkina: Narrazio-testuak ulertzea eta aztertzea testuok osatzen
dituzten elementuei arreta jarriz, eta formaz nahiz edukiz balioestea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Testuak aztertzeko teknikak.
 Testuen adierazpen grafikoak: diagrama, koadro sinoptikoa eta kontzeptu-
mapa.
 Narrazio-testuen iruzkina.

Prozedurak
 Testu bat eta horren eskema aztertzea.
 Testu bat irakurtzea, azpimarratzea eta berridaztea.
 Egilea eta testuingurua zehaztea.
 Testuaren gaia eta egitura aztertzea.
 Elementuak eta estiloa identifikatzea.
 Testu-iruzkina era ordenatu eta koherentean idaztea.

Balioak
 Ikasteko gaitasunaean konfiantza izatea.
 Narrazio-testuen iruzkinak egiteko gustua sendotzea.

Jarduerak
 Arrokei buruzko testu bat eta testuari dagokion eskema irakurri, eta arretaz
aztertu ondoren, galderei erantzun argudioak emanez: zer eskema mota
erabili den eta zer beste eskema erabil litekeen.

Giltza 18
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Biologia arloko testua emanda, jarduerak egin: testuaren azaleko


irakurketa egin, hitz ezezagunak azpimarratu eta hiztegian bilatu, eta
amaitzeko, eskema mota aukeratuta, testua berridatzi.
 Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria nobelaren pasarte bat irakurri,
eta iruzkina aztertu.
 Iban Zalduaren Itzalak ipuin-liburuko pasarte bat irakurri, eta galderei
erantzunez iruzkina osatu. Ondoren, Unai Elorriagaren SPrako tranbia
nobelaren pasarte baten iruzkina egin.
.

Ebaluazio-jarduerak
 Testuak aztertzeko teknikak eta horien definizioak lotu. Narrazio-testu
baten iruzkina egin.

Giltza 19
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

4. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Herritartasuna eta Giza Eskubideak. Gizarte Zientziak,


Geografia eta Historia. Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntza

Helburu didaktikoak
 Oroitzapenak kontatzen dituzten nobelak irakurtzea, beste garai batzuetako
ohiturak ezagutzeko.
 Zinemaren eremu semantikoa zabaltzea, eta hiztegia aberastea, hitz-
eratorpenaren bidez.
 Zenbatzaile batzuen erabilera okerraz ohartzea.
 Perpaus kontzesiboak bereiztea eta berridaztea. Perifrasiak eta moduzko
partikulak egoki erabiltzea.
 Zinema-gidoien ezaugarriak identifikatzea eta gidoiak idazteko lehen
urratsak ematea.
 Euskararen transmisiorako familiak duen zereginaz ohartzea.
 XIX. mendeko euskal idazle nagusien berri izatea, eta bakoitza genero
batekin erlazionatzea.

Oinarrizko gaitasunak
 Zinemari buruzko lexikoa aberastea, bat eta batzuk eta hiru eta lau hitzak
eraz deklinatzea eta zuzen idaztea, eta perpaus kontzesiboak identifikatzea.
 Zine-gidoiak prestatzea, ikus-entzunezko lengoaiaren zenbait elementu
kontuan izanik.
 Euskarak bizirik irauteko, transmisioak zer garrantzi duen jabetzea.
 XIX. mendeko antzerkia, lirika eta narratiba erromantikoak irakurtzea eta
balioestea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Kopuruak eta koloreak adierazteko atzizkiak.
 Bat eta batzuk determinatzaileak.
 Hiru eta lau zenbatzaileak.
 Bat/batzuk, hiru/lau determinatzaile-zenbatzaileen deklinabidea.
 Adberbioen ordezko mendeko perpausak: kontzesiboak.
 Perifrasiak.
 Moduzko partikulak.
 Zinema-gidoia.
 Euskararen transmisioa.
 XIX. mendeko literatura: Erromantizismoa.
 Antzerkia: Soroa eta Altzaga.
 Lirika: Etxahun, Elizanburu, Bilintx eta Iparragirre.
 Narratiba: Txomin Agirre.

Giltza 20
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.
 Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelaren pasarte batzuk irakurtzea.
 Ulermena: Irakurgaiko ideia nagusiak eta kontatzen den filma ulertzea.
 Adierazpena: Testuko estilo-baliabideen esanahia azaltzea.
 Hausnarketa: Ikusleen eskubideez eta betebeharrez gogoeta egitea.
 Sorkuntza: Ikusitako film baten laburpena egitea.
 Zinemari buruzko eremu semantikoa zabaltzea.
 Kopuruak eta koloreaka adierazten dituzten atzizkiak identifikatzea.
 Bat/batzuk, hiru/lau determintzaileak zeuzen deklinatzea.
 Perifrasi nagusiak bereiztea.
 Moduzko partikula garrantzitsuenak identifikatzea.
 Menderagailu kontzesiboak eratzea.
 Agintera zuzen erabiltzea.
 Zinema-gidoiaren ezaugarriak eta prozesua identifikatzea.
 Gidoi teknikoa eta gidoi literarioa bereiztea.
 Zinema-gidoi laburrak idaztea.
 XIX. mendeko euskal literaturaren berritasuna onartzea Europaren
testuinguruan.

Balioak
 Hiztegia ugaritzeko ahalegina.
 Zinemaren balio estetiko eta dokumentala estimatzea.
 Euskararen transmisioan familiak duen garrantziari buruz hausnartzea.
 XIX. mendeko euskal literaturaren berritasuna onartzea Europaren
testuinguruan.

Jarduerak
 Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri.
 Gaiari buruzko galderei erantzun.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu.
 Ulermena: Istorioaren gaineko galderei erantzun, eta Oesteko filmei
dagozkien elementuak identifikatu.
 Adierazpena: Esaldi batzuetan erabilitako estilo-baliabideak identifikatu.
 Hausnarketa: Proposaturiko gaiari buruz hausnartu.
 Sorkuntza: Film bateko gertaeren eta pertsonaien deskribapena egin.
 Zinemaren inguruko hitzak baliatuz, testua osatu. Zinemaren hiztegiaren
atzerriko hitzak beren definizioekin lotu. Zinemaren planoak definitu.
Zinema-generoen izenak osatu eta filmekin lotu. Hitz jakinekin perpausak
osatu. Zinemari buruzko galderei erantzun.
 Parentesi arteko hitzari atzizkia jarriz, esaldiak osatu. Zenbait atzizkidun
hitzen adibideak eman. Lekuz kanpo dagoen hitza identifikatu.
Azpimarratuta dagoena atzizkidun hitzez ordezkatu.
 Forma zuzena aukeratu. Esaldietako okerrak zuzendu.
 Aukera zuzena markatu. Hutsuneak bete, deklinabide-atzizki egokiekin.
Akatsak zuzendu.

Giltza 21
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Perpaus kontzesiboak azpimarratu eta menderagailuak inguratu. Perpausak


lotu. Baiezko perpausak ezezkoan eman, eta alderantziz. Akatsak zuzendu.
Perpaus kontzesiboak amaitu. Perpaus kontzesiboak asmatu.
 Esaldiak osatu perifrasiekin. Akatsak zuzendu. Partikula egokiak aukeratu.
Perpausak berridatzi. Bi perpausen arteko desberdintasuna azaldu.
 Zinemari buruzko galderei erantzun. Zinemako kontzeptuak definitu.
Argazkiei begiratuta, planoak identifikatu. Soinuak eta haiek egiteko
prozesuak lotu. Gidoi bat irakurri eta galderei erantzun. Emandako
jarraibideak kontuan hartuz, zinema gidoi laburra sortu.
 Norberaren familiari buruzko galderei erantzun, betiere euskararekin
erlazionatuta. Artzek euskararen iraupenari buruz esandakoaz hausnartu.
 XIX. mendeko literaturari buruzko galderei erantzun. Olerki baten zatia
irakurri eta galderei erantzun. Etxahun eta Bilintx olerkariei buruzko
datuak bilatu. Bi olerki irakurri, eta egileak eta gaiak zehaztu.
Iparragirreren Adio Euskal Herriari olerkiaren zati bat irakurri, eta zer
molde eta zer gai erabili zituen zehaztu. Agirreren Kresala liburuaren testu
zatia irakurri eta galderei erantzun.

Ebaluazio-jarduerak
 Kopurua edo kolorea adierazten dituzten atzizkidun hitzekin esaldiak
osatu.
 Bat eta batzuk egoki deklinatuz hutsuneak bete. Bat eta batzuk txarto
deklinatutako esaldietako okerrak zuzendu.
 Perpaus kontzesiboak hiru modutara berridatzi eta emandako
menderagailu kontzesiboekin perpausak lotu.
 Perpausak osatu emandako aditz perifrastikoak erabiliz.
 Perpausak idatzi moduzko partikulak erabiliz.
 XIX. mendeko literaturari buruzko eskema osatu.
 Etxahunen poema bat batuaz idatzi eta galderei erantzun.

Giltza 22
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

5. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Herritartasuna eta Giza Eskubideak. Atzerriko hizkuntza.


Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Helburu didaktikoak
 Ipuinak irakurtzea eta balioestea, eguneroko egoera korapilotsuei umorez
begiratzeko.
 Aisiaren eremu semantikoa zabaltzea, eta interjekzioak ahoz nahiz idatziz
erabiltzea.
 Maileguak zuzen idaztearen garrantziaz jabetzea.
 Emendiozko lokailuak eta lokailu hautakariak identifikatzea eta bereiztea.
Zenbait aditzen erregimen berezia menderatzea.
 Eskabide-orriaren ezaugarriak identifikatzea eta eskabide-orriak zehatz
betetzen ikastea.
 Euskarazko irakaskuntzaren ibilbide historikoaren berri izatea.
 Gerraurreko olerkaritzaren ezaugarriak eta poeta nagusiak izendatzea, eta
haien poemak irakurriz plazer hartzea.

Oinarrizko gaitasunak
 Interjekzioak identifikatzea eta hizkeran bizitasuna emateko erabiltzea,
maileguak zuzen idaztea, eta testu mailako loturak eta zenbait aditz
bereziren erregimena ezagutzea eta egoki erabiltzea.
 Eskabide-orriak behar bezala osatzea eta betetzea.
 Euskal eskolen bilakaeraz eta garrantziaz jabetzea.
 XX. mendeko gerraurreko olerkaritzaren berri izatea, ulertzea eta
balioestea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Interjekzioak.
 Maileguen idazkera.
 Lokailuak: testu-mailako loturak.
 Emendiozko lokailuak.
 Lokailu hautakariak.
 Erregimen bereziko aditzak.
 Eskabide-orria.
 Euskal eskolen bilakaera.
 XX. mende hasierako olerkigintza: Arrese, Satarka eta Jautarkol.
 Pizkundeko olerkaritza: Orixe, Lizardi eta Lauaxeta.

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.

Giltza 23
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Jon Arretxeren Ostegunak ipuin-liburuko Teletienda: amodio-istorio labur


bat irakurtzea.
 Ulermena: Hiru protagonisten izaera eta nahiak ulertzea.
 Adierazpena: Denbora kontzeptuari erreferentzia egiten dioten hitzak
testuan bilatzea, esamoldeen esanahia ulertzea, eta testuko baieztapen
batez hausnartzea.
 Hausnarketa: Aisia igarotzeko proposamenak pentsatzea.
 Sorkuntza: Hitzekin jolasteko talde-joko bat asmatzea.
 Aisiaren eremu semantikoa zabaltzea.
 Interjekzioak identifikatzea.
 Testuinguruaren arabera, interjekzio egokia aukeratzen ahalegintzea.
 Maileguak erdarazko ordainarekin erlazionatzea.
 Hitz barruko eta hitz amaierako aldaketak identifikatzea.
 Emendiozko lokailuak eta lokailu hautakariak identifikatzea.
 Erregimen bereziko aditzekin perpausak eratzea.
 Eskabide-orriaren egitura identifikatzea.
 Eskabide-orriak idaztea.
 Lehen euskal eskolen eta ikastolen ekarpenez gogoeta egitea.
 XX. mendearen hasierako eta Pizkundeko zenbait obra eta horien
ezaugarri orokorrak identifikatzea.

Balioak
 Eskabi-orriak zehaztasunez betetzeak duen garrantziaz konturatzea.
 Gerraurreko lirikaren nolakotasunak baloratzea.

Jarduerak
 Egilearen bizitzari eta haren lanei buruzko datuak irakurri.
 Aisialdiari buruzko galderei erantzun.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu.
 Ulermena: Galderari erantzun, eta pertsonaia ondo definitzen duten hitzak
aukeratu.
 Adierazpena: Denbora kontzeptuari erreferentzia egiten dioten hitzak
testuan bilatu. Testuko esamoldeen esanahia ulertu. Testuko esaldi batez
hausnartu.
 Hausnarketa: Telebista ikustearen ondorioak aztertu.
 Sorkuntza: Hitzekin jolasteko talde-joko bat asmatu.
 Letra-zopan sei kirolen izenak bilatu. Multzo bakoitzean lekuz kanpo
dagoen hitza identifikatu. Definizioei dagozkien izenak eman. Aisiaren
eremu semantikoko hitzekin hutsuneak bete. Asti hitzarekin edo
eratorriekin hutsuneak bete. Maitemintzearen eta ligatzearen inguruko
esapideen esanahiak bilatu.
 Interjekzioak eta egoerak lotu. Egoerak asmatu, interjekzio jakin batzuk
erabiltzeko. Hutsuneak bete interjekzioekin.
 Erdarazko hitzak euskal ordainekin lotu eta gertatutako aldaketak azaldu.
Zenbait esalditako maileguak identifikatu eta erdarazko ordainak eman.
Gaztelaniazko hitz batzuk euskaraz eman. Esaldietako akatsak zuzendu.

Giltza 24
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Lokailuei buruzko galderei erantzun. Baieztapen batzuk egia ala gezurra


diren esan. Akatsak zuzendu. Emandako lokailuak erabiliz, perpausak
asmatu. Zenbait lokailurekin esaldiak lotu. Lokailu hautakariekin
perpausak berridatzi. Testu bateko lokailuak azpimarratu eta sailkatu.
Hutsuneak bete. Perpausak asmatu. Testutxo bat idatzi lokailuekin.
 Aditz laguntzaile egokiak aukeratuta, perpausak osatu eta perpausen
hutsuneak bete. Aditza era egokian jokatuz perpausak sortu. Emandako
aditzak erabili, perpausak berridatzi. Lagundu eta eragin aditzen esanahia
argitu, testuinguruaren arabera. Perpausetako akatsak zuzendu
 NA bateko datuk hartuta, eskabide-orri batean eskatzailearen datuak eman.
Eskabide-orri bat zuzendu. Gaien artean bat aukeratuta, eskabide-orri bat
idatzi. Jarraibideak kontuan hartuz, binaka prestatu erreklamazio bat ahoz
antzezteko. Falta diren atalak adierazi.
 Arturo Campionen eleberri bat aurkitu eta pasarte jakin batzuk gelan
aztertu. Norberaren inguruko ikastolak zerrendatu, hizkuntz ereduak
azaldu, eleaniztasuna zer den esan eta eskola eta ikastoletan zer hizkuntza
irakasten diren aztertu.
 Gerraurreko olerkigintzari buruzko galderei erantzun. Lizardiren,
Lauaxetaren eta Orixeren poemak irakurri eta galderei erantzun.

Ebaluazio-jarduerak
 Hutsuneak bete interjekzio egokiekin. Emandako interjekzioekin esaldiak
sortu.
 Gaztelaniazko hitz batzuk euskaraz eman. Mailegu gaizki erabiliak
zuzendu.
 Testu bateko loturak zein izan daitezkeen azaldu, adibideen bitartez.
Perpausetako lokailuak identifikatu eta sailkatu.
 Perpausak osatu aditz egokiekin. Perpausak asmatu emandako aditzekin.
 Jautarkolen poema bat irakurri eta aztertu.

Giltza 25
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

6. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Helburu didaktikoak
 Poemak irakurtzea, giza pertzepzioaren eta horren isla estetikoaren arteko
loturez ohartzeko.
 Merkataritzaren eremu semantikoa zabaltzea eta zentzu anitzeko aditzak
zehaztasunez erabiltzea.
 Mundu zabaleko Geografia-izenak idazten ikastea.
 Aurkaritzako, ondoriozko eta kausazko lokailuak identifikatzea eta
bereiztea. Arazi aditzaren erregimena menderatzea.
 Inprimakiaren ezaugarriak identifikatzea eta inprimakiak osatzea.
 Euskararen erabilera sozialaz hausnartzea.
 Euskal nobelaren aldi nagusiak bereiztea eta garai bateko dokumentazio-
iturri gisa aintzatestea.

Oinarrizko gaitasunak
 Hitzen adiera zabalaz jabetzea, eta euskal esapide jatorrak erabiltzea,
geografia-izenak zuzen idaztea, aurkaritzako eta ondoriozko lokailuak
identifikatzea, eta aditz arazleen bilakaeraz jabetzea.
 Eguneroko bizimoduan ohikoenak diren inprimakiak zuzen betetzea.
 Euskara gizartean nola saretu den jakitea.
 XX. mendeko gerraosteko euskal narratibako testuak irakurtzea eta
ulertzea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Zentzu anitzeko aditzak.
 Geografia-izenak eta beste.
 Lokailuak: aurkaritzakoak, ondoriozkoak eta kausazkoak.
 Aditz arazleak.
 Inprimakia.
 Euskararen sareak gizartean.
 Gerraosteko narratiba: Erkiaga, Etxaide eta Loidi.
 60ko hamarkada: Txillardegi eta Mirande.
 70eko hamarkada: Saizarbitoria eta Urretabizkaia.

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.
 Bernardo Atxagaren Egunak badoaz poema irakurtzea.
 Ulermena: Poemaren edukia ulertzea.
 Adierazpena: Poemako konparazioak aztertzea eta aliterazioez ohartzea.

Giltza 26
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Hausnarketa: Metaliteraturaz eta kultur erreferentziez gogoeta egitea.


 Sorkuntza: Asmakizun baten aurkezpena prestatzea.
 Merkataritzari buruzko eremu semantikoa zabaltzea.
 Atera, sartu eta etorri aditzen esanahiak identifikatzea.
 Kontinenteen lurraldeen eta hiritarren izenak zuzen idaztea.
 Munduko zenbait hizkuntzaren izenak egoki erabiltzea.
 Aurkaritzako, ondoriozko eta kausazko lokailuak identifikatzea.
 Aurkaritzako, ondoriozko eta kausazko lokailuekin perpausak eratzea.
 Arazi aditza zuzen erabiltzea.
 Inprimakien egitura eta formatuak identifikatzea.
 Inorimakiak bete orduko arretaz irakurtzea.
 Euskal nobelaren gai eta ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzea.

Balioak
 Polisemiaren aberastasuna onartzea.
 Inprimakiak betetzean ematen den informazioaren konfidentzialtasuna
neurtzea.
 Euskararen aldeko jaiak eta kanpainak balioestea.
 Euskal nobelaren egile nagusien ekarpenak estimatzea.

Jarduerak
 Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri.
 Azokei buruzko galderei erantzun.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia bilatu.
 Ulermena: Testuko produktuen zerrenda idatzi, emandako sailkapenari
jarraituta. Urtaroei erreferentzia egiten dieten hitzak testuan bilatu.
 Adierazpena: Konparazioak sortu. Hitz batzuen esanahia zehaztu.
 Hausnarketa: Testuan ageri diren literatura-aipamenei buruzko galderei
erantzun.
 Sorkuntza: Norberak asmatutako produktu baten aurkezpena egin.
 Merkataritzari buruzko hitz gurutzatuak osatu. Hitz batzuk elkartuak ala
eratorriak diren esan. Hitzak sektoreka sailkatu. Merkataritzaren hiztegiko
zenbait hitz eta esanahi lotu, eta esaldiak asmatu. Sinonimoak erlazionatu.
Perpausetako hutsuneak bete. Denden zerrenda egin. Bidezko
merkataritzari buruzko informazioa bilatu.
 Emandako esapideekin, perpausak asmatu. Perpausak berridatzi, atera,
sartu edo etorri duten esapideak erabiliz.
 Bi aukeraren artean zuzena aukeratu. Herritarrak dagokien probintziarekin
eta euskalkiarekin lotu. Atlasean munduko hizkuntzak eta lekuak topatu.
Esaldiak osatu. Hizkuntzak kontinenteka sailkatu.
 Lokailu egokia aukeratu. Lokailu jakinak erabiliz, perpausak eta testu bat
osatu. Perpausetako lokailuak azpimarratu. Perpausetako akatsak zuzendu.
 Aditz arazlei buruzko galderei erantzun. Aditz arazleak eratu. Arazi
aditzarekin esaldiak berridatzi. Parentesi arteko aditzekin hutsuneak bete.
Perpausak sortu. Okerrak zuzendu. Atsotitz batzuen esanahiak azaldu.
 Inprimakiei buruzko galderei erantzun. Egoera batzuk emanda, inprimakia
noiz erabili behar den zehaztu. Egoera bat emanda, inprimaki batean zer

Giltza 27
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

datu agertu behar diren proposatu. Gutuna eta inprimakia konparatu.


Inprimakiak bilatu eta azaldu. Gure datuen pribatutasunaz hausnartu.
 Ikastolen aldeko jaiei buruzko galderei erantzun. Euskararen aldeko
kanpainen gaineko informazioa Interneten bilatu.
 Gerraosteko narratibari buruzko galderei erantzun. Aldikadak eta joerak
lotu. Testua irakurri eta galderei erantzun. Pasarte bat irakurri eta
ezaugarriak aztertu. Pasarte bat aztertu eta erantzun egokiak seinalatu.
Testu batean arreta zerk ematen duen azaldu.

Ebaluazio-jarduerak
 Atera, sartu edo etorri duten esapideen ordez emandako txertatu zenbait
esalditan.
 Geografia-izen eta hizkuntzen izenak aukeratu zenbaiten artean. Hiritarren
izenak idatzi.
 Zenbait lokailuren esanahia adierazi eta perpausak sortu. Lokailuekin
esaldiak bete.
 Aditz arazleak txertatu esaldi jakin batzuetan.
 Arantxa Urretabizkaiaren testu bat irakurri eta aztertu.

Giltza 28
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

2. MONOGRAFIKOA

Denbora: 5 ordu

Diziplinartekotasuna: Teknologia. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Helburu didaktikoak
 Lan idatziak egiteko prozesuaren pausoen berri izatea.
 Lanen plangintza, idazketa, zuzenketa eta aurkezpena zentzuz egitea, eta
sistematika egokia erabiltzeak dituen alde onez ohartzea.
 Poemen testu-iruzkinak egiteko beharrezkoak diren trebetasunak garatzea.

Oinarrizko gaitasunak
 Lanak egiteko argibideak: Lan idatziak egiteko jarraibideak bereiztea eta
norberaren lanetan erabiltzea.
 Testu-iruzkina: Poemak ulertzea eta aztertzea testuok osatzen dituzten
elementuei arreta jarriz eta formaz nahiz edukiz balioestea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Lanak egiteko argibideak.
 Lan idatziak egiteko pausoak: plangintza, idazketa, berrikusketa eta
aurkezpena.
 Poemen iruzkina.

Prozedurak
 Lanak egiteko prozesuaren azalpena irakurtzea.
 Gai bat aukeratzea, informazioa bilatzea, idaztea eta zuzentzea.
 Egilea eta testuingurua zehaztea.
 Poemaren gaia eta egitura aztertzea.
 Estilo-baliabideak identifikatzea.
 Testu-iruzkina era ordenatu eta koherentean idaztea.

Balioak
 Hainbat motatako informazio-iturriak erabiltzen ohitzea.
 Poemen iruzkinak egiteko gogoa agertzea.

Jarduerak
 Zerrenda bateko gai bat aukeratu, eta horren gaineko lan bat egiteko gidoia
edo aurkibidea prestatu.
 Aukeratutako gaiari buruzko informazioa Interneten bilatu.
 Lortutako informazioaren laburpena egin, egokitasuna, koherentzia eta
kohesioa zainduz.
 Lana zuzendu, zuzentzaile informatiko bat erabiliz.
 Pako Aristiren poema bat irakurri, eta iruzkina aztertu.

Giltza 29
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Castillo Suarezen 61. poema irakurri, eta galderei erantzunez, iruzkina


osatu. Ondoren, Kirmen Uriberen Ibaia poemaren iruzkina egin.

Ebaluazio-jarduerak
 Lanak egiteko orduan informazioa nola antola daitekeen adierazi. Lanaren
izaeraren arabera zenbat erregistro erabil daitezkeen esan. Poema baten
iruzkina egin.

Giltza 30
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

7. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Herritartasuna eta Giza Eskubideak

Helburu didaktikoak
 Gaur egungo narratiba irakurtzeko jakingura izatea, azken joeren berri
izateko.
 Lanbideen eremu semantikoa zabaltzea eta hitz-eratorpenean sakontzea.
 Norberaren idazkietan orotariko puntuazio-ikur behar bezala erabiltzea.
 Arestian perpausaz eta perpausaren egituraz jorratutako kontzeptuak eta
prozedurak finkatzea. Deklinabidea gogoratzea.
 Aurkezpen-gutunaren eta lan-eskaeraren ezaugarriak identifikatzea, eta
halako testu motak idazteko oinarriak hartzea.
 Gure hizkuntza garaiz garai nola egokitu den jakitea.
 XX. mendeko euskal literaturaren ikuspegi orokorra hartzea.

Oinarrizko gaitasunak
 Lexikoa eratorpenaren bidez sortzea.
 Puntuazio-ikurrak zuzen erabiltzea.
 Izen-sintagmaren egitura eta osagaiak identifikatzea eta ezagutzea.
 Aurkezpen-gutunaren atalez jabetzea eta lan-eskaera nola egiten den
ikastea.
 Internet euskaraz egotearen garrantziaz jabetzea eta hemendik aurrerako
lanaz arduratzea.
 XX. mendeko euskal literatura ezagutzea, sortu ziren taldeen eta idazleen
berri izatea eta estimatzea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Hitz-eratorpena.
 Puntuazio-ikurrak.
 Perpausa.
 Izen-sintagma eta izen-sintagmaren osagaiak: izena, izenordaina,
adjektiboa eta determinatzailea.
 Deklinabidea: IS mugatua eta IS mugagabea.
 Aurkezpen-gutuna eta lan-eskaera.
 Euskararen erabilera-esparruen bilakaera.
 Gerraosteko lirika: Etxaniz, Mitxelena eta Iratzeder.
 Olerkigintza modernoaren hasierak: Krutwig, Mirande eta Aresti.
 70eko poeta berriak: Artze, Lete, Gandiaga eta Lekuona.

Giltza 31
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.
 Unai Elorriagaren SPrako Tranbia nobelaren pasarte bat irakurtzea.
 Ulermena: Protagonistak lan-munduan izan duen sarrera deskribatzea.
 Adierazpena: Testuko hitz sinonimoak bilatzea.
 Hausnarketa: Protagonistaren laneguna izenondoen bitartez definitzea.
 Sorkuntza: Ikaslearen gurasoren baten lanegun bat jasotzen duen idazlana
egitea.
 Lanbideei buruzko eremu semantikoa zabaltzea.
 Aurrizki, artizki, atzizkiak identifikatzea.
 Puntuazio-ikurrak erabiltzeko arauak identifikatzea.
 Perpausak ahoz nahiz idatziz eratzerakoan komunztura eta deklinabidea
zaintzea.
 Aurkezpen-gutunen egitura identifikatzea.
 Lan-eskaeraren atalak bereiztea.
 Euskal poesiako egile eta obra esanguratsuak identifikatzea.

Balioak
 Hitz eratorri berriak naturaltasunez sortzeko ekimena izatea.
 Idaztean puntuazio-ikurrak zuzen idazteak duen balioaz ohartzea.
 Perpausak ahoz nahiz idatziz gustuz eratzeko borondatea.
 Aurkezpen-gutunak eta lan-eskaerak prestatzeko gomendioak eta aholkuak
aintzat hartzea.
 Euskarak garaiarekin batera egokitzeko premiaz gogoeta egitea.
 XX. mendearen bigarren erdiko lirikaren garapena balioestea.

Jarduerak
 Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu.
 Ulermena: Testuari buruzko taula bat bete. Galdera bati erantzun.
Baieztapen batzuk egia ala gezurra diren adierazi.
 Adierazpena: Hitz jakin batzuen sinonimoak testuan bilatu.
 Hausnarketa: Protagonistaren lanegunak ondoen deskribatzen dituzten
izenondoak aukeratu.
 Sorkuntza: Ikaslearen gurasoren baten laneguna idatziz deskribatu.
 Jardun-lekuaren arabera, lanbideak sailkatu. Ikaslearen gurasoen lanbideak
adierazi eta gelakideenak koadernoan jaso. Lan-munduarekin zerikusia
duten esamoldeak testu batean sartu. Lanaren inguruko esamoldeak
parekatu.
 Hitz batzuen lexemak eta morfemak bereizi eta identifikatu. Hitz horien
morfemen esanahia adierazi. Definizioak emanda, hitz eratorriak sortu.
Hitz eratorriak sortu, aurrizkiak eta atzizkiak erabiliz. Testu bateko
hutsuneak bete aurrizki, artizki edo atzizkiekin.
 Puntuazio-ikurren erabilerari buruzko esaldiak bete. Puntuazio-ikur
egokiak esaldi batzuetan kokatu. Perpaus batzuetako puntuazio-ikurren
erabilera arrazoitu. Aukera zuzena markatu. Perpausak berridatzi
puntuazio-ikurrak jarriz. Testuko hutsuneak bete puntuazio-ikurrekin.

Giltza 32
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Perpausetako subjektuak eta predikatuak bereizi, eta bakoitzaren ardatzak


adierazi. Subjektua edo predikatua asmatu. ISren osagaiak identifikatu eta
motak bereizi. Zehaztutako egiturekin izen-sintagmak sortu. Izen motak
sailkatu.
 Adjektiboak testu batean bilatu eta sailkatu. Falta diren izenordainak
asmatuz, perpausak osatu eta izenordainak oker erabilita dauden perpausak
zuzendu. Zehaztutako determinatzaileak dagokien motarekin lotu.
Determinatzaileak perpausetan azpimarratu. Esaldiak sortu.
 Perpausetan deklinabide-atzizkiak inguratu eta zer motatakoak diren
adierazi. Osagaiak ordenatu. Deklinatutako hitzak mugatuan ala
mugagabean dauden esan eta bi aukeren artean egokia aukeratu.
Deklinabideko kasuak tauletan sartu. Deklinabideko kasuak zuzendu eta
hutsuneak bete.
 Lan-eskabidea eta aurkezpen-gutuna bereizi. Gazte baten lan-esperientzia
kontuan hartuz, aurkezpen-gutuna diseinatu emandako lanpostu
desberdinetarako. Egunkarian argitaratutako lan baterako aurkezpen-
gutuna idatzi. Lan-elkarrizketa bati buruzko galderei erantzun.
Zehaztutako eskema bati jarraituz lan-elkarrizketa prestatu.
 Euskararen erabilera-esparruei buruzko galderei erantzun.
 Poemak irakurri, eta galderei erantzun.

Ebaluazio-jarduerak
 Hitz eratorri batzuen lexemak eta hitzen definizioak ematea. Testu bateko
hutsuneak aurrizki edo atzizki egokiekin bete.
 Zenbait perpausetan puntuazio-ikurrak jarri.
 Hitz jakin batzuk deklinatu. Emandako sintagmekin esaldiak asmatu.
 XX. mendeko olerkariak beren lanekin lotu. Itxaro Bordaren testu bat
irakurri eta aztertu. 70eko hamarkadako poetek egindako ekarpenak
aipatu.

Giltza 33
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

8. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Teknologia. Etika. Gorputz Hezkuntza

Helburu didaktikoak
 Zientzia-fikziozko nobelak irakurtzeko interesa piztea, hizkera teknikoaren
dimentsio estetikoa balioesteko.
 Informatikaren eta elektronikaren eremu semantikoa zabaltzea, eta hitz
elkarketan sakontzea.
 Norberaren idazkietan siglak, laburdurak eta neurri-unitateak, baita orduak
eta datak ere arretaz erabiltzea.
 Arestian aditz-sintagmaren egituraz landutako kontzeptuak eta prozedurak
finkatzea. Ahalera, subjuntiboa eta agintera gogoratzea.
 Curriculumaren egitura eta ezaugarriak aztertzea, eta ereduen arabera,
norberarena prestatzen ikastea.
 Euskaldunak atzerrira joatearen zergatiaz kargutzea eta Euskal Etxeen
garrantziaz hausnartzea.
 XX. mendeko antzerkigintza kultua eta herri-antzerkia azaletik ezagutzea.

Oinarrizko gaitasunak
 Hitz elkartuen osaera ezagutzea, identifikatzea eta hitz berriak sortzea.
Siglak, laburdurak eta pisu-, edukiera- eta neurri-unitateak zuzen idaztea.
Halaber, aditz-sintagma, aditza eta aditzaren moduak menderatzea.
 Curriculum-ereduak aztertzea, atalak eta ezaugarriak bereiztea eta
norberarena sortzea.
 Euskaldunen diaspora ezagutzea eta Euskal Etxeen garrantziaz jabetzea.
 XX. mendeko gerraosteko antzerkigintza ezagutzea eta balioestea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Hitz-elkarketa.
 Siglak, laburdurak eta neurri-unitateak.
 Zenbakiak, orduak eta datak.
 Aditz-sintagmaren ardatza: aditza.
 Aditza: aldia, aspektua, modua, pertsona eta pluralgileak.
 Aditza: Indikatiboa, baldintza, ahalera, subjuntiboa eta agintera.
 Curriculuma.
 Diaspora eta Euskal Etxeak.
 Geraosteko antzerkigintza: Agirre, Labaien eta Lartzabal.

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.

Giltza 34
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Ane Galarragaren Roboten kode etikoa artikulua irakurtzea.


 Ulermena: Irakurgaian aipatutako kode etikoa zertan datzan azaltzea.
 Adierazpena: Robotika eta informatikako hiztegia sailkatzea.
 Hausnarketa: Robotek adineko jendea zaintzeak izan ditzakeen ondorioei
buruz hausnartzea.
 Sorkuntza: Roboten kode etikoaren hiru lege asmatzea.
 Informatika eta elektronikari buruzko eremu semantikoa zabaltzea.
 Hitz elkartuak kategoria gramatikalaren arabera sailkatzea.
 Siglak, laburdurak eta neurri-unitateak idazteko arauak identifikatzea.
 Zenbakiak, orduak eta datak idazteko arauak identifikatzea.
 Aditzak zuzentasunez erabiltzea.
 Curriculumaren atalak identifikatzea.
 Norberaren currriculuma idaztea.
 XX. mendeko antzerkigintzako zenbait obra eta egile ezagutzea.
 Iparraldeko patorala: Davant, Berzaitz eta Etxart.
 Azken urteotako egileak: Mendiguren, Luku, Genua eta Goenaga.

Balioak
 Hiztegia ugaritzen ahalegintzea, adierazpena sendotzeko.
 Curriculuma idazterakoan argitasuna eta txukuntasuna zaintzea.
 Euskal Etxeek atzerrian egin duten lana estimatzea.
 Euskal antzerkigintza ezagutzeko jakin-mina izatea.

Jarduerak
 Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri.
 Robotei buruzko galderei erantzun.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu.
 Ulermena: Testuari buruzko adierazpenak egia ala gezurra diren esan.
Robot baten ekintza bati buruzko galdera bati erantzun eta talde zabalean
hitz egin.
 Adierazpena: Robotika eta informatikaren hizkerak hitzak eta esapideak
identifikatu. Robotikaren legeak nork bere hitzez adieraezi.
 Hausnarketa: Robotek etorkizunean adinekoak zainduko dituzten
posibilitatearen gainean hausnartu.
 Sorkuntza: Etorkizuneko roboten eskubideei buruzko hiru lege asmatu.
 Informatika alorreko definizioei izena eman. Informatikarekin
erlazionatutako hitzak beren erabilera edo definizioarekin lotu. Hitz
egokiak erabiliz, perpausetako eta testuko hutsuneak bete. Lekuz kanpo
dauden hitzak identifikatu. Elektronika alorreko definizioak eta hitzak
lotu. Perpausak eta testua osatu.
 Hainbat hitz elkarturen osagaiak bereizi eta kategoria gramatikalak
zehaztu. Zutabe bi lotuz, hitz elkartuak sortu. Emandako hitz elkartuen
idazkera zuzendu eta, horiek erabiliz, perpausak osatu. Hainbat definiziori
dagozkien hitz elkartuak eman.
 Siglak eta laburdurak dagozkien hitzekin lotu eta bakoitza zer den adierazi.
Hainbat hitzen laburdurak edo siglak eman. Zuzen idatzita dauden siglak
eta laburdurak inguratu. Akatsak zuzendu.

Giltza 35
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Zenbakiak eta orduak letraz idatzi eta alderantziz. Adierazitako zenbakiak,


orduak eta datak idatzi.
 Aditz-sintagmaren osagiak identifkatu. Aditzak zer motatakoak diren esan.
Perpausak berridatzi aditzen ezaugarriak aldatuta. Aditzen ezaugarriak
aztertu. Testu batean adberbioak bilatu eta zer motatakoak diren adierazi.
Eskatzen diren aditzondo motak erabiliz, hutsuneak bete. Pertsonak eta
aditzak lotu. Aditz egokiekin perpausak berridatzi. Perpausak amaitu.
Pertsonak eta aditzak lotu. Aditz zuzenak aukeratu. Perpausak sortu eta
berridatzi. Aditz trinkoen erroak azpimarratu. Taula aditz trinkoekin bete.
Perpausak berridatzi eta hutsuneak bete.
 Emandako lan-eskaintzen artean bat aukeratu eta aurkezpen-gutuna
prestatu. Iragarki bati erantzuteko erreferentzia batzuk emanda, aukeratu
aipatu zenituzkeenak eta erantzuna arrazoitu. Curriculum bat osatu.
Curriculuma idatzi. Taldeka, lan-elkarrizketa prestatu.
 Diasporaren inguruan informazioa bilatu. Euskal Etxeen garrantzia
ezagutu www. euskaletxeak.net webgunean sartuz.
 Irakasleak galde diezaieke ikasleei ea familiarik baduten Euskal Herritik
kanpo. Oro har, emigrazioaz eta immigrazioaz hitz egin daiteke talde
zabalean.

Ebaluazio-jarduerak
 Hainbat sigla eta laburdura letraz idatzi. Zenbaki batzuk letraz eman.
 Perpausak osatu, emandako hitz elkartuekin.
 Perpausak osatu aditz egokiekin, eta aldia, aspektua, modua eta pertsona
adierazi. Aditz laguntzaileak esaldietan sartu. Perpausetako akatsak
zuzendu.
 Euskal antzerkiari buruzko galdera orokorrei erantzun.

Giltza 36
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

9. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasua: Herritartasuna eta Giza Eskubideak.

Helburu didaktikoak
 Ipuin modernoak irakurtzeko joera garatzea, idazkera-tekniken aniztasuna
estimatzeko.
 Medikuntzaren eremu semantikoa zabaltzea, eta hizkuntzaren semantikan
sakontzea.
 Norberaren idazkietan orotariko partikulak tentuz txertatzea. Zenbait
partikula eta hitz zuzen idaztea.
 Arestian perpaus elkartuez, mendeko perpausez eta dagozkien lokailuez
ikusitako kontzeptuak eta prozedurak finkatzea.
 Administrazioari zuzendutako gutunaren ezaugarriak identifikatzea eta,
xedearen arabera, halakoak idazten hastea.
 Euskararen egoera gaur zein den aztertzea eta geroari buruz hausnartzea.
 XX. mendearen bukaerako euskal literaturaren panorama xumea lortzea.

Oinarrizko gaitasunak
 Hiztegia lantzea, ortografia-arauak zuzen erabiltzea, eta perpaus elkartu
motak eta lokailuak identifikatzea.
 Gutun ofizialaren atalez jabetzea eta halako gutunak idazten ikastea.
 Euskarak bizirik irauteko zer behar den ulertzea.
 Azken urteotako euskal literaturaren berri izatea.

Edukiak
Kontzeptuak
 Egilea.
 Sinonimia, antonimia, polisemia, hiponimia eta hiperonimia.
 Zenbait partikula eta hitzen idazkera.
 Perpaus elkartuak.
 Mendeko perpausak.
 Lokailuak.
 Administrazioari gutuna.
 Gutun ofizialaren egitura eta atalak identifikatzea.
 Euskararen oraina eta geroa.
 XX. mendearen bukaerako idazleak: Pott taldea, Atxaga, Izagirre,
Lertxundi Irigoien eta Sarrionandia.
 Azken urteotako idazleak: Borda, Aristi, Cano, Juaristi, Irastortza eta
Meabe.

Prozedurak
 Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.
 Patxi Iturregiren Dioramak bildumako Astearte gauetan ipuina irakurtzea.

Giltza 37
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Ulermena: Irakurgaiko pertsonaien egoera arrazoitzea.


 Adierazpena: Sinonimoak lotzea eta esamolde batzuen esanahia azaltzea.
 Hausnarketa: Denbora emateko egiten diren ekintzei buruz hausnartzea.
 Sorkuntza: Ero hitzaren adierak ematea.
 Medikuntzari buruzko eremu semantikoa zabaltzea.
 Sinonimoak, antonimoak, hitz polisemikoak, hiponimoak eta
hiperonimoak bereiztea.
 Lexiko aberatsa eta zehatza erabiltzeko borondatea.
 Partikula eta hitz jakin batzuk idazteko era zuzenak identifikatzea.
 Perpaus elkartu motak identifikatzea eta eratzea.
 Mendeko perpausak bereiztea.
 Lokailuak identifikatzea eta zuzen erabiltzea.
 Gutun ofizialak idaztea.
 Euskararen orainaz eta etorkizunaz hausnartzea.
 XX. mendearen bukaerako eta azken urteotako idazle eta obra
garrantzitsuenak identifikatzea.

Balioak
 Gutun formalak idazterakoan testu-antolatzaileak eta laburdurak behar
bezala erabiltzen ahalegintzea.
 Gizartea euskalduntzeko ekintzak balioestea.
 Gaur eguneko euskal literaturaren aberastasuna estimatzea.

Jarduerak
 Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri.
 Irakurgaiari buruzko galderei erantzun.
 Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu.
 Ulermena: Ameliri eta Xoani buruzko galderei erantzun.
 Adierazpena: Sinonimoak lotu. Esamolde batzuen esanahia argitu.
Zahartzaroari lotutako zenbait gaixotasunen sintomekin zerikusia duten
esaldiak testutik atera.
 Hausnarketa: Pertsonaia batek egindako ekintza baten esanahiaz gogoeta
egin.
 Sorkuntza: Burutik egon lokuzioaren semantikari buruz lan egin.
 Definizioak baliatuz, hitz gurutzatuak osatu. Gorputzeko organoak
dagokien aparatu edo sistemarekin lotu. Medikuntzaren eremu
semantikoko hitzen sinonimoak eman. Multzo bakoitzean lekuz kanpo
dagoen hitza identifikatu. Hitz egokiekin perpausak osatu. Esaera zaharren
hasierak eta bukaerak lotu. Testua osatu.
 Hitzen sinonimoak eta antonimoak identifikatu. Zenbait hitzen antonimoak
eman. Eman aditza duten esaldiak berridatzi. Multzo batean hiponimoa ez
dena identifikatu eta hiperonimoa eman. Hiperonimoak eta hiponimoak
taldekatu. Letra-zopan hiperonimoak bilatu eta launa hiponimo asmatu.
 Bat-batean, behinik behin, batik bat, izan ezik, ez ezik, -(e)z gero, bait-,
nornahi, noranahi, benetako, betiko, ohiko... partikula eta hitzen
sinonimoak eman, esaldiak zuzendu, perpausak berridatzi, galderei
erantzun eta esaldiak amaitu.

Giltza 38
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Perpaus bakunak eta elkartuak bereizi. Perpaus juntatuak sailkatu.


Juntagailuak azpimarratu eta perpausak berridatzi. Emandako
juntagailuekin hutsuneak bete. Perpaus bakunak eta elkartuak bereizi eta
sailkatu.
 Mendeko perpausetako hutsuneak bete, akatsak zuzendu, berridatzi, lotu
eta sortu.
 Perpausetako lokailuak azpimarratu. Lokailu egokiekin perpausetako
hutsuneak bete. Perpausak sortu. Testu batean lotura-hitzak azpimarratu
eta sailkatu.
 Administrazioari idatzitako gutun baten eskeman falta diren datuak bete.
Hartzailearen datuak ordenatu. Gutun-hasierari dagokion amaierako agurra
aukeratu. Esaldi batzuek gutun batean izango luketen ordenan idatzi.
Administrazioarekin loturiko bi galderari erantzun. Arazo baten
konponbiderako administrazioari gutuna idatzi.
 Euskararen etorkizunerako beharrezkoa denari buruzko galderei
erantzutea. Euskararen gizarteko erabilera taldean aztertu.
 Poema bat irakurri eta galderei erantzun. Testu bat irakurri eta pertsonaiak,
denbora, narratzailea eta estilo-baliabideak aztertu. Testu zati bat irakurri
eta galderei erantzun.

Ebaluazio-jarduerak
 Sinonimoak eta antonimoak erlazionatu. Gorri eta beltz hitzek testuinguru
jakinetan duten esanahia azaldu. Hiponimia eta hiperonimia definitu.
 Zenbait perpausetako partikula eta hitz okerrak zuzendu.
 Mendeko perpausak berridatzi emandako lokailuak erabiliz. Perpaus
batzuk berridatzi, mendeko perpausez ordezkatuz.
 Azken urteotako literaturari buruzko galderei erantzun.

Giltza 39
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

3. MONOGRAFIKOA

Denbora: 5 ordu

Diziplinartekotasuna: Teknologia. Fisika. Gizarte Zientziak, Geografia eta


Historia

Helburu didaktikoak
 Lanak aurkezteko baliabide teknologikoen berri izatea.
 Lanak aurkezteko teknologia berriak erabiltzea eta eskaintzen dituzten
onurez ohartzea.
 Antzerki-testuen testu-iruzkinak egiteko beharrezkoak diren trebetasunak
garatzea.

Oinarrizko gaitasunak
 Lan baten aurkezpena: Lanak baliabide informatikoen bidez aurkezteko
teknikak bereiztea eta multimedia-aurkezpena prestatzea.
 Testu-iruzkina: Antzerki-testuak ulertzea eta aztertzea, testuok osatzen
dituzten elementuetako bakoitzari arreta jarriz.

Edukiak
Kontzeptuak
 Lanak aurkezteko sistemak.
 Aurkezpen-formatuak: PowerPoint, web-orriak eta multimedia-
aurkezpena.
 Antzerki-testuen iruzkina.

Prozedurak
 Lanak digitalki aurkezteko sistemen azalpena irakurtzea.
 Informazioa eta baliabide grafikoak prestatzea.
 Egilea eta testuingurua zehaztea.
 Antzerki-testuaren gaia eta egitura aztertzea.
 Pertsonaiak, espazioa eta denbora identifikatzea.
 Testu-iruzkina era ordenatu eta koherentean idaztea.

Balioak
 Teknologia berriak arduraz erabiltzea.
 Antzerki-testuen iruzkinak egiteko zaletasuna indartzea.

Jarduerak
 Monografikoan zehar azaldutako argibideei jarraituz, emandako testua
zuzentzailean kopiatu. Testuko lexikoari erreparatuz, testu zehatza den ala
ez esan, eta erantzuna arrazoitu.

Giltza 40
Euskara eta Literatura DBH 4
Ikasgelako programazioa

 Jarraibideak kontuan hartuz, PowerPointaren bidezko multimedia-


aurkezpena prestatu, informazioa esaldi laburretan emanez eta baliabide
grafikoak nahiz soinua txertatuz.
 Alaitz Olaizolaren Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin antzerki-
lanaren pasarte bat irakurri, eta iruzkina aztertu.
 Aizpea Goenagaren Zu(t) gabe antzerki-lanaren pasarte bat irakurri, eta
galderei erantzunez, iruzkina osatu. Ondoren, Pablo Barrioren Ama, hor al
zaude? antzerki-lanaren iruzkina egin.

Ebaluazio-jarduerak
 Antzerki-testu baten iruzkina egin, galderei erantzunez.

Giltza 41

You might also like