You are on page 1of 20

EUSKARA

ETA LTERATURA

DBH 4

I.BAI.BERRI
Proietua
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

2
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

AURKIBIDEA

1. Sarrera

2. Alderdi metodologikoak eta didaktikoak

3. Gaitasunak

4. DBHko helburuak

5. DBHko laugarren mailako edukiak

6. Ebaluazio irizpideak

7. I.BAI.BERRI ikasmaterialak

3
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

1. Sarrera
Esku artean duzun material hau DBHko I.BAI.BERRI proiektuaren barruan kokatzen da.
Proiektu horretan biltzen diren ikasmaterialen bidez, Euskara eta Literatura arloan, nagusiki
honako bi helburu hauek lortu nahi dira:

• Indarrean dagoen Curriculumetik abiatuta, egungo irakasleen beharrei erantzuteko materiala


eskaintzea.

• Gazteen beharrei begiratuta, eta Curriculum berriko gaitasunetan trebatzeko, proposamen


egokiak eta erakargarriak aurkeztea.

Bi helburu horiek aurrean ditugularik, materialak prestatzean, batez ere irizpide hauek izan
ditugu gogoan:

— Hizkuntza pertsonak elkarrekin komunikatzeko tresna da.

— Hizkuntza mundua irudikatzeko bitartekoa ere bada. Horregatik, pentsamenduarekin eta


ezaguerarekin oso lotuta dago.

— Hizkuntzak literatura mundurako abiapuntu ere izan behar du.

— Ikasgelan, ikasleak dira hizkuntza komunikazioaren prozesuko protagonista zuzenak, bi


ikuspegiotatik begiratuta: hartzaile modura (irakurtzea eta entzutea) eta sortzaile modura
(idaztea, elkarrizketan aritzea).

Eskolaren zereginei begiratuta, berriz, honako bi hauek izango dira eginkizun nagusiak:

• Ikasleek komunikatzeko eta irudikatzeko duten gaitasuna garatzea, ahozkoa nahiz idatzizkoa.

• Ikasleek hizkuntza arloan dakartzaten hutsuneak betetzea (hizkuntzaren erabilera zuzena


ikasgelara eta bertako eginkizunetara mugatu gabe).

Helburu horiek lortzeko, jakina, irakasleen zeregina erabakigarria izango da. Baina ez dugu
ahaztu behar garrantzitsua izango dela hizkuntzaren planteamendu integratzailea egitea, eta
hori lortzeko, etapa honetako irakasleen arteko koordinazio estua beharrezkoa izango dela,
ahalik eta planteamendu bateratuena aplikatzeko. Egia da, ordea, planteamendu integral hori
gauzatzeko, irakasleek oztopoak izan ditzaketela, ikasleen egoera soziolinguistikoa askotarikoa
delako.

4
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

2. Alderdi metodologikoak eta didaktikoak


Marko teorikoari gagozkiolarik, proiektu hau diseinatu eta garatzeko, Hezkuntzaren
Erreforman adierazitako teoriak izan dira abiapuntu. Besteak beste, honako ideia hauekin bat
gatoz:

• Oinarrizko gaitasun kognitibo batzuk unibertsalak dira (gogoratzeko gaitasuna,


arrazoitzekoa…). Baina, egoera jakinetan, gaitasun horiek erabiltzeko eran aldeak agertzen dira.
Alde horiek jasotako hezkuntza esperientziekin lotzen dira.

• Gizakion ezagutza ez da irizpide erabat logikoetan oinarritzen; aitzitik, irizpide pragmatiko


eta funtzionaletan oinarritzen da.

• Ezagutza eraikitze prozesu baten emaitza da beti.

• Informazio berria jasotzean, garrantzi handia daukate ikasleek aurretik dauzkaten ideiek.
Horietatik abiatu behar da, beraz, irakaskuntza prozesua.

• Eskolako ikaskuntzari dagokionez, ezagutza ez da pasiboki hartzen den zerbait. Prozesu


aktibo baten barruan kokatzen da: irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan gertatu ohi diren
akatsak beharrezkoak dira ezagutza jasotzeko prozesuan.

• Ikasleak ikaskuntza prozesuan protagonista izan behar du, ikaskuntza hori bere baitan poliki-
poliki eraikitzen joan dadin. Horregatik, gelak, edukiek, programazioek eta abarrek eraikitze
prozesu horren mende egon behar dute.

• Nerabeek aldaketa handiak eta garrantzitsuak izan ohi dituzte: itxuraren aldetik,
ingurukoekin izan ohi dituzten harremanetan eta pentsamenduan. Azken horri dagokionez,
adin horretan pentsamendurako era berriak bereganatzen dituzte eta, poliki-poliki,
arrazoibiderako autonomia handiagoa eta zehaztasun handiagoa ere erakusten dituzte.

Bestalde, metodologiari dagokionez, batez ere honako irizpide hauek izan ditugu gogoan:

• Prozedurei garrantzi berezia ematea.

• Arauak ikasteari eta kodeari baino hizkuntzaren erabilerari garrantzi handiagoa ematea.

• Komunikabideek eguneroko bizitzan duten presentzia kontuan hartuta, horien ezagutza eta
interpretazioa bultzatzea, adinari dagokion neurrian, antzeko ekoizpenak bideratzeko.

• Hizkuntzak gizartean duen dimentsioaz jabetu daitezen bideak eskaintzea.

• Ahozko hizkuntzari arreta eskaintzea.

• Literaturaren mundura hurbiltzeko aukerak ematea.

Jarduerak planifikatzean, berriz, honako irizpide hauei jarraitu diegu:

— Materialetan eskainiko diren jardueren bidez, komunikazioari dagozkion oinarrizko bost


hizkuntza trebetasunak garatzeko aukera emango da: ahozkoaren eta idatziaren ulermena,
mintzamena eta ahozko elkarrekintza.

— Ikasleei, bakarkako jarduerez gain, binaka nahiz taldeka lan egiteko aukerak ere eskainiko
zaizkie, komunikazio egoerak antolatzeko ezinbestekoak baitira. Bide horretatik, talde lanei
arreta berezia eskaini diegu, besteak beste, jarduera hauek lantzeko aukera ematen dutelako:
gainerakoei entzun, txandak errespetatuz hitz egin, ahots goran irakurri, apunteak hartu,
entzundakoa labur-labur adierazi…

5
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

— Ahal den guztietan testu osoekin lan egingo da; hala ere, zenbait eduki lantzeko (aditza,
deklinabidea, etab.) esaldi solteetara ere joko dugu, hizkuntzari buruz hausnarketa egin
dezaten, eta, pixkanaka, euskararen hizkuntza sistema beregana dezaten.

— Jarduera motibagarriak planteatzen saiatu gara. Horretarako, komunikazio egoera errealetan


edota errealak izan daitezkeenetan oinarritutakoak proposatzen saiatu gara. Horrela, ikasleek
komunikazio prozesuan dauden etapak gelan bertan bizitzeko eta lanean inplikatzeko aukera
izango dute. Era berean, euskaraz erabili ohi ditugun hizkera motak ezagutzeko aukera emango
die (ez da hizkera bera erabiliko lagun artean idatzitako e-mail batean, esaterako, eta eskolako
aldizkarirako idatzi behar den albiste batean).

6
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

3. Gaitasunak
Europako Parlamentuaren gomendioari jarraituta, derrigorrezko eskolaldiko Curriculuma
gaitasunetan oinarritzen da. Proposamen horren helburua da “pertsona guztiek giza
errealizazioa eta garapen pertsonala lortzea, eta herritartasun aktiboa, laneratzea eta enplegua
erdiesteko izan behar dituzten gaitasunak eskuratzea”. Beraz, gaitasunetan oinarritutako
irakaskuntzak ikasleek “egiten ikastea” du helburu. Hori dela eta, derrigorrezko hezkuntzan
jorratzen diren arlo guztietan, hezkuntza gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak hartuko
dira kontuan.

Hezkuntza gaitasun orokorrak heziketa oso baterako erreferentzia ardatzak dira, hezkuntza
esparru guztietan ikasten direnak. Laburbilduta, hauek dira:

 Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea.

 Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea.

 Erkidego honetako hizkuntza ofizialetan eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean


hitz egiten ikastea, eta komunikabideak eta informazio eta komunikazio teknologiak
irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea.

 Elkarrekin bizitzen ikastea.

 Pertsona gisa garatzen ikastea.

 Egiten eta ekiten ikastea.

Oinarrizko gaitasunak, bestalde, “ikasleek derrigorrezko eskolaldian lortu beharreko jakintzen,


trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza dira”, ikasle bakoitzaren ezaugarriak eta
testuingurua kontuan hartuta irakatsi beharrekoak. Oinarrizko gaitasunek ikasleek
Curriculuma landuz lortu beharreko helburuak adierazten dituzte. Hortaz, DBHko
Curriculuma etapa horretako helburuek, edukiek, oinarrizko gaitasunek, irakaskuntza
metodoek eta ebaluazio irizpideek osatzen dute. Halaber, kontuan izan beharko dugu ikuspegi
berri horren arabera, ikasleek gai izan beharko dutela eskolako diziplina guztietan ikasitako
edukiak, askotariko egoeretan eta testuinguruetan erabiltzeko; eskolan ikasiko dutena ez baitute
jakite hutsagatik ikasiko, bizitza errealean erabiltzeko baizik.

EAEko DBHko Curriculumean ezartzen diren oinarrizko gaitasunak honako hauek dira:

1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna

2. Ikasten ikasteko gaitasuna

3. Matematikarako gaitasuna

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

7
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

Hizkuntza arloa eta oinarrizko gaitasunak


Hizkuntza arloak oinarrizko gaitasun guztiak garatzen laguntzen du, hain zuzen ere, hizkuntza
pentsamendua garatzeko, ikaskuntza prozesuak bideratzeko, arrazoitzeko, edota arte
adierazpenak ulertu eta ekoizteko tresna garrantzitsuena delako.

Nola garatu eta eskuratuko ditugu oinarrizko gaitasun horiek? Modu honetan:

1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna

—Pentsamendu zientifikoa eta teknikoa hizkuntzaren bidez garatuz eta informazioa


interpretatuz.

—Hainbat ezagutza esparrutako diskurtsoak erabiliz.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna

—Pentsamendua eta ezagutzak barneratzeko, tresna ezinbestekoa den hizkuntza erabiliz.

—Ikaskuntza prozesuak hizkuntzaren bidez modu eraginkorrean kudeatuz.

—Hizkuntzaren erabilera zuzenaren inguruan hausnartuz.

3. Matematikarako gaitasuna

—Informazioa, datuak edo arrazoibideak interpretatuz eta adieraziz.

—Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko, matematika


elementuak eta arrazoibideak erabiliz.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

—Hainbat komunikazio egoeratan eta testuingurutan, ahozko eta idatzizko testuak


ulertuz edo ekoitziz.

—Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruz hausnartuz.

—Hizkuntzaren erabilerarako trebetasunak jaso, eta beste hizkuntza batzuen erabilerara


transferituz.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

—Beharrezko informazioa bilatu eta hautatzeko ezagutzak eta trebeziak garatuz, gero
informazio hori ahozko eta idatzizko testuen ekoizpenetan erabiltzeko.

—Teknologia berriek eskaintzen duten informazioa jarrera kritikoz aztertuz.

—Testu idatziak nahiz ahozkoak garatzeko baliabide elektronikoak erabiliz.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

—Hainbat helburu dituzten gizarte jardueretan edota komunikazio elkarrekintzetan parte


hartzean, beharrezkoak diren komunikazio trebeziak garatuz.

—Giza harremanak oinarri dituzten jarduerak jorratuz: esanahiak negoziatzeko


jarduerak, gatazkak konpontzea helburu dutenak…

—Hizkuntzak eta hiztunekiko jarrerak landuz, eta hizkuntza aniztasunarekiko jarrera


positiboak balioetsiz.

8
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna

—Kultura eta arte adierazpenak ulertuz, eta irizpide kritikoz balioetsiz.

—Literatura beste arte adierazpideetara ere hurbilduz (musika, pintura edo zinema).

—Literatura komunikazioaren bidez espazioan eta denboran urrun dauden beste


errealitate batzuetara jauzi egitean, gizakiaren eta hizkuntzaren dimentsio estetikoaren
inguruan hausnarketa eginez.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

—Konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz ekintza edo proiektu indibidualak nahiz
kolektiboak sortuz.

—Ikasgelan, eta batez ere talde lanetan, era aktiboan parte hartuz, eta zenbait trebetasun
eta jarrera garatuz (norberaren buruarekin konfiantza izatea, elkarrizketan eta lankidetzan
aritzea, arriskuak hartzea…).

9
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

4. DBHko helburuak
Indarrean dagoen Curriculumaren arabera, etapa honetan Euskara eta Literatura eta Gaztelania
eta Literatura irakasgaien helburua honako gaitasun hauek lortzea da:

1. Hizkuntza erabiltzeko era askotako eremuetatik jasotako diskurtso idatziak eta ahozkoak
ulertzea eta ikuspegi kritikoz interpretatzea, horietan ulertutakoa beste komunikazio egoera
batzuetan aplikatzeko.

2. Ahoz eta idatziz, esan-idatziak egoki, koherentziaz eta zuzen adierazteko eta solasteko gai
izatea, errespetuzko eta lankidetzarako jarrera hartuta.

3. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzen laguntzarekin, gure errealitate elebiduna ezagutzea


eta interpretatzea, euskara eraginkortasunez erabiltzeko eta hizkuntza normalizazioarekiko
konpromiso aktiboa garatzeko.

4. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzak kontuan hartuta, eleaniztasunaren eta kultura


aniztasunaren dibertsitatea ezagutzea eta interpretatzea, hizkuntza aniztasuna lortzeko bide
positibo gisa; dibertsitate hori kultura aberastasun gisa balioetsiko da.

5. Hizkuntzen erabilerari buruz hausnartzea, gizarteko eta kulturako hainbat testuingurutan


behar bezala komunikatzeko aukera ematen duten estrategiak hartzeko; horrela, era guztietako
aurreiritziak sortzen dituzten hizkuntza estereotipoak saihestuko dira.

6. Testuak ulertzeko eta sortzeko prozedurak kontuan hartuta, erlazioan dauden hizkuntzen
sistemei buruz hausnartzea, horietako bakoitza behar bezala, koherentziaz eta zuzen erabiltzeko
eta transferentzia negatiboak saihesteko.

7. Informazioa bilatzean, hautatzean eta prozesatzean, gizarteko komunikazio bideak eta


informazio teknologiak gero eta autonomia handiagoz eta izaera kritikoz erabiltzea, eskola
jardueran hizkuntza mintzatua eta idatzia eraginkortasunez erabiltzeko.

8. Norberaren ikaskuntza prozesuei buruz hausnartzea, beste hizkuntzetan eta alorretan


jasotako ezagutzak eta komunikazio estrategiak transferitzeko; horrela, ikaskuntzan autonomiaz
jokatzeko norberak duen ahalmenean gero eta konfiantza handiagoa sentituko dute.

9. Literatura generoen oinarrizko arauei eta horien bilakaera historikoaren oinarrizko etapei eta
obrei buruzko ezagutza erabiltzea, literatura testuen eta literatura asmoko testuen ulermena eta
produkzioa bultzatzeko.

10. Literatura ondarea balioestea, norbanakoak eta taldeak historiako eta kulturako hainbat
testuingurutan izandako esperientzia sinbolizatzeko; horrela, euskal literaturako, inguruan
dauden herrialdeen literaturetako eta literatura unibertsaleko ereduzko obrak irakurriz eta
aztertuz, norberaren kultura identitatea eraiki ahal izango da.

11. Literaturaz gozatzea, nork bere esperientziari zentzua emateko, mundua eta gizakiak
ulertzeko eta sentsibilitate estetikoa garatzeko.

10
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

5. DBHko laugarren mailako edukiak


1. EDUKI MULTZOA. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea

—Gizarte harremanak eraikitzea helburu duten ahozko elkarrekintzetan parte hartzea.

—Elkarrizketetan parte hartzea, testuak ulertzeko nahiz idazteko eta era guztietako egoeretan
aurki daitezkeen komunikazio prozesuei buruz hausnartzeko.

—Ikasketa eremuko ahozko elkarrizketetan parte hartze aktiboa eta kritikoa izatea, bereziki,
zeregin akademikoak kudeatzeko, informazioa bilatzeko eta erakusteko, iritziak trukatzeko eta
ondorioak nahiz ikaskuntzak azaltzeko.

—Eragin trukea ezagutzen eta ideien kontzientzia hartzeko eta ikaskuntza prozesu ororen
ulermen eta adierazpen prozesuak erregulatzeko baliabidetzat hartzea, bai banakako
jardueretan, bai taldeko lankidetzan.

—Eragin trukea norberaren eta besteen sentimenduen kontzientzia hartzeko eta jarrera
erregulatzeko baliabidetzat balioestea.

—Ahozko jardunean egiten diren hizkuntza erabilerak ezagutzea (lagunartekoak eta formalak),
eta komunikazio egoeraren arabera erregistro egokian mintzatzea.

—Argibide zehatz batzuei jarraituta, gai akademikoei edo eskola gaiei buruzko eztabaidetan
parte hartzea.

—Elkarrizketak hasten, mantentzen eta amaitzen laguntzen duten hainbat komunikazio


estrategia erabiltzea.

—Ahozko testuetan informazio eta datu garrantzitsuenak nahiz tesi eta argumentuak ulertzea.

—Norberaren ikuspuntua argumentuak emanda azaltzea.

—Elkarrizketa, solasaldi edo eztabaida bateko argumentuak eta ondorioak laburtzea.

—Iritzi desberdinak izan arren, lan bateratua egitean lankidetzarako jarrera izatea, eta
besteekiko errespetuzko kritika egitea.

—Lankidetza egoeretan, erantzukizunak beren gain hartzea, eta prozesu nahiz ondorioak
besteekin batera ebaluatzea.

—Ahozko testuak aztertzeko aurrez emandako argibideei jarraitzea.

—Entzute prozesuan, informazioa erregistratzeko hainbat baliabide erabiltzea (apunteak,


taulak, eskemak...).

—Hainbat iturri erabilita informazio garrantzitsua bilatzea eta hautatzea.

—Ahozko testuen edukia planifikatzea, komunikazio egoeraren ezaugarriak identifikatu


ondoren.

—Plangintza egin ondoren, jarduera akademikoarekin edo gaurkotasunarekin lotuta dauden


eta ikuspuntu desberdinak onartzen dituzten gaiei buruzko ahozko aurkezpenak egitea.

—Planifikatu ondoren, ikasleentzat interesgarriak diren gizarteko, politikako edo kulturako


egungo gaiei buruzko ahozko azalpen errazak ematea.

—Sortutako lanei laguntzeko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea.

—Mezuak berriro formulatzeko eta hartzaileen arabera egokitzeko komunikazio estrategiak


erabiltzea.

11
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

—Norberak egindako lana zuzentzeko eta ebaluatzeko estrategiak erabiltzea.

—Edozein hizkuntzatan erabil daitezkeen hizkuntza ezagutza formalak aktibatzea, beste


hizkuntzetako ahozko testuen ulermena eta sorkuntza bultzatzeko.

—Landutako ahozko testuen oinarrizko genero ezaugarriak ezagutzea.

—Solaskideen hizkuntza erabilera errespetatzea.

—Ahoskera eta intonazio egokia erabilita, adierazpenak egiteko interesa agertzea.

—Ahozko elkarrizketetan, euskara erabiltzeari dagokionez, jarrera positiboa eta aktiboa izatea.

—Konbentzitzea helburu duten mezuei dagokienez, jarrera kritikoa izatea; bereziki,


hedabideetatik eratorritako mezuen inguruan.

—Hizkuntzaren ahozko erabilera menderatzeak norbanakoan eta gizartean duen garrantzia


balioestea.

2. EDUKI MULTZOA. Idatzizko komunikazioa: irakurtzea eta idaztea

—Eguneroko bizitzako, ikasketa eremuko, administrazioko, gizarte harremanetako eta ikasleen


intereseko testu idatziak ulertzea eta interpretatzea.

—Hainbat argibideri jarraituta, testu idatzien edukia aztertzea.

—Idatzizko testuetan informazioa eta iritzia bereiztea.

—Testu idatzietako testuinguru elementuak kontuan hartuta, igorlearen asmoa zein den jakitea.

—Hizkuntzakoak ez diren elementuen esanahia interpretatzea (ikonoak, ezaugarri


ortotipografikoak...).

—Egileak helburu zehatz bat lortu nahian erabilitako testu ezaugarriak identifikatzea
(tipografia, espazio banaketa, modalizatzaileak, lexikoa...).

—Testu idatzietako elementu ez esplizituak ondorioztatzea: hiztunaren jarrera, diskurtso tonua,


umore kutsua duten elementuak, esanahi bikoitza...

—Hainbat generotako eta erabilera eremuko testu idatzien eduki osoa sintetizatzea.

—Mezu idatzien edukia onartzean, balioespen kritikoa egitea, eta norberak dituen ezagutzekin
egiaztatzea.

—Liburutegiak eta informazio eta komunikazio teknologiak autonomiaz erabiltzea, informazioa


bilatzeko, hautatzeko eta antolatzeko.

—Planifikatu ondoren, eta hainbat komunikazio testuinguru oinarritzat hartuta, ongi


egituratutako testu idatziak sortzea (paperean nahiz euskarri digitalean), betiere, egoera, testu
eta euskarri bakoitzerako egokiak diren arauak errespetatuz.

—Komunikazio egoeraren ezaugarriak identifikatu ondoren, plangintza prozedurak zehaztea,


testu idatzietako edukien barne eta kanpo loturen egokitasuna eta koherentzia lortzeko.

—Sortutako testuak erabil daitezkeen eremuei dagokien hizkuntza erregistroaren elementu


bereizgarriak aplikatzea, eta egoera bakoitzean lexiko egokia hautatzea.

—Hizkuntza eta diskurtso elementuak erabiltzea, testu barruan ideiak kohesionatzeko.

—Testu idatzian puntuazio markak erabiltzea, perpausak antolatzeko eta testuei forma
emateko.

12
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

—Lanetan elementu formalak erabiltzea: azala, aurkibidea, orrialde zenbakia, izenburuen,


kapituluen eta atalen antolaketa...

—Informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea, testuak sortzeko eta zuzentzeko.

—Edozein hizkuntzatan eta alorretan erabil daitezkeen hizkuntza ezagutza formalak aktibatzea,
beste hizkuntzetan egindako testu idatziak errazago ulertzeko eta sortzeko.

—Idazmena hainbat modutan balioestea: informazio eta ikaskuntza iturritzat; norberaren


esperientziak, ideiak, iritziak eta ezagutzak komunikatzeko bidetzat, eta jokabidea arautzeko
modutzat.

—Era guztietako aurreiritziak inpliziturik dauden hizkuntza erabilerei dagokienez, jarrera


kritikoak bultzatzea.

—Testu idatzietan, euskara erabiltzeari dagokionez, jarrera positiboa eta aktiboa izatea.

—Testuak ondo idazten jakiteak norbanakoan eta gizartean duen garrantziaz kontzientzia
hartzea.

—Erabilitako gramatika, ortografia eta tipografia arauak nahiz ikono elementuak errespetatuz,
testu idatziek paperean nahiz euskarri digitalean aurkezpen egokia izan dezaten interesa
garatzea.

—Konbentzitzea helburu duten mezuei dagokienez, jarrera zuhurra eta kritikoa izatea; bereziki,
hedabideetatik eratorritako mezuei dagokienez.

3. EDUKI MULTZOA. Literatura hezkuntza

—Euskal literaturako obrak edo obra zatiak (adin horretarako egokiak direnak) autonomiaz edo
norbaiten laguntzaz irakurtzea.
—Euskal literaturaren eta haren kultura testuinguruaren oinarrizko ezagutza izatea: bilakaera,
ezaugarriak, egileak eta obrak; horretarako, obra zatien iruzkinak egin, antzezpenetara joan,
filmak ikusi eta olerkiak errezitatuko dira. Halaber, beste arte mota batzuekin lotzea (esaterako,
margolaritzarekin).
—Landutako literatura testuak testuinguruan jartzea: obra, egile eta mugimendu
garrantzitsuenak.
—Obrak iruzkinak eginez eta adierazkortasunez irakurtzea, eta egitura eta narratzaile
desberdinak dituzten olerkiak edo olerki zatiak errezitatzea.
—Literatura testua aztertzen eta interpretatzen laguntzen duten estrategiak eta teknikak
erabiltzea.
—Literatura testuen iruzkin bateratua egitea; aldi berean, behin eta berriz aipatzen diren gaiak
autoreek dagokien garaian nola landu dituzten konparatzea, eta elementu sinbolikoen eta
olerkien erretorika eta metrika baliabideen funtzioa aintzat hartzea.
—Plangintza egin ondoren, literatura asmoko testuak sortzea; horretarako, hausnartu eta
ereduak aztertu ondoren, sormena, itxura egitea, eraldaketa edo lanketa sustatzeko teknikak
erabiliko dira, bai eta irakurketan barneratutako zenbait ikaskuntza ere (mezu klasikoa gaur
egunera egokitzea).
—Azterketa eta plangintza egin ondoren, irakurritako literatura testuen iruzkin kritikoak egitea;
horretarako, egitura errazak eta argudiatuak hartuko dira oinarri.
—Informazio teknologiak erabiltzea, nork bere literatura asmoko testuak sortzeko.
—Ikastetxeko liburutegia, liburutegi publikoa eta liburutegi birtualak autonomiaz erabiltzea.
—Ikasgelan, ikastetxean eta komunitatean antolatzen diren literatura jardueretan parte hartzea.

13
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

—Irakurtzeko autonomia eskuratzea, eta literatura plazera lortzeko eta beste errealitate, kultura
eta mundu batzuk ezagutzeko iturritzat hartzea.
—Ahozko literatura kultura transmititzeko eta norberaren kultura identitatea eraikitzeko
baliabidetzat hartzea.
—Literatura sorkuntzei dagokienez, sentiberatasun estetikoa lortzea eta sorkuntza eta estilo
elementuak aintzat hartzea.
—Literatura testuen balio esplizituei eta inplizituei dagokienez, jarrera kritikoa izatea.

4. EDUKI MULTZOA. Hizkuntzari buruzko hausnarketa

—Ahozko eta idatzizko komunikazioan, oinarrizko eta ohiko hizkuntza elementuak


identifikatzea eta erabiltzea (erregistroa, kortesia arauak...).

—Hizkuntza bakoitzaren ezaugarri fonetikoak eta hitzen eta enuntziatuen oinarrizko erritmo,
intonazio eta azentu ereduak ezagutzea, eta geroz eta gehiago erabiltzea.

—Diskurtsoari bizitasuna ematen dioten zenbait testu mekanismo identifikatzea eta erabiltzea
(esaterako, gaia sartu, ideiak lotu, azpimarratu, ondorioak aipatu edota zenbait ideia
adierazteko esapideak, lokailuak...).

—Hainbat testu generotako egitura eta paragrafoekin duten lotura ezagutzea.

—Testua osatzen duten paragrafoen barnean edo horien artean dauden koherentzia ezak
antzematea.

—Landutako testuetako aditz jokoak ezagutzea eta koherentziaz erabiltzea.

—Emandako irizpideak oinarri hartuta, komunikazio unitateak konparatzea, sailkatzea eta


eraldatzea.

—Euskararen hizkuntza elementu bereziak gero eta gehiago ezagutzea eta erabiltzea,
perpauseko osagaiak lotzeko eta enuntziatu kohesionatuak eta zuzenak sortzeko (deklinabidea,
aditz komunztadura...).

—Perpausaren eskema semantikoa eta horrek dituen funtzio sintaktikoak ezagutzea (subjektua,
objektua eta osagarriak).

—Testuak zuzentzeko eta gramatika berrikusteko estrategiak autonomiaz erabiltzea.


Horretarako, hiztegiak eta ortografia zuzentzaileak erabili eta kontsultatuko dira.

—Euskararen eta gaztelaniaren artean egiten diren kalko eta transferentzia okerrak
identifikatzea eta zuzentzea.

—Akatsak ikaskuntza prozesuaren zati direla ulertzea, eta horiek gainditzeko jarrera positiboa
garatzea.

—Ebaluazioan modu aktiboan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko testuak norberak
ebaluatzeko eta zuzentzeko estrategiak erabiltzea.

—Hizkuntzako eta komunikazioko ikaskuntza prozesuek aurrera egin ahala, izan daitezkeen
lorpenen eta zailtasunen kontzientzia hartzea.

—Norberaren sorkuntzak arautzeko eta ikaskuntza prozesuko autonomia bultzatzeko,


hizkuntzari buruz hausnartzeak duen garrantzia balioestea.

—Erabiltzaileen arteko komunikazio eraginkorra bultzatzeko, ortografia eta fonetika arauek


duten garrantzia eta gizarte balioa aitortzea.

14
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

5. EDUKI MULTZOA. Hizkuntzaren dimentsio soziala

—Ikasgelan, ikastetxean eta inguruan hitz egiten diren hainbat hizkuntzatan sortutako testuak
entzutea eta irakurtzea, egungo eleaniztasun egoera konplexuaz jabetzeko.

—Hizkuntzak pertsonen arteko harremanak egiteko bitartekotzat eta komunitate baten


identitate seinaletzat balioestea.

—Euskarak historian izan duen bilakaera eta dituen aldaerak (euskalkiak) ezagutzea.

—Bakoitzaren euskalkia balioestea eta erabiltzea.

—Euskara batuak hizkuntzaren hainbat aldaeretako hiztunen arteko komunikazio tresna


modura duen funtzioa ezagutzea.

—Hizkuntzen arteko ukipen egoeren ondorioz sortzen diren zenbait fenomeno eta hizkuntzei
nahiz hiztunei erreferentzia egiten dieten oinarrizko kontzeptuak ezagutzea. Horretarako,
hizkuntza bakoitzak inguruan duen garrantzia aztertu, eta gai horiei buruzko idatzizko testuak
aztertuko dira.

—Diagnosia eginda, eta barneratutako ezagutzak erabilita, inguruko egoera soziolinguistikoa


identifikatzea.

—Hizkuntza bat desagertu, indartu nahiz zabal dadin eragin dezaketen zenbait faktore
ezagutzea, eta horiek ikuspegi kritikoa erabilita aztertzea.

—Hizkuntzak ofizialtzat onartzeak horien iraupenerako duen garrantzia balioestea.

—Hizkuntzak garatzeko, sustatzeko eta normalizatzeko erakundeak ezagutzea.

—Inguruko hizkuntzen aldeko jarrera positiboak garatzea, eta, bereziki, euskararen


normalizazio prozesuan norberak erantzukizunez jokatzea.

15
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

6. Ebaluazio irizpideak
Ebaluazioa irakaskuntza eta ikaskuntza mundua balioesteko eta neurtzeko aukera ematen duen
prozesua da. Prozesu horrek, aukera ematen du hezkuntza sisteman eta ikastetxe bakoitzean
ezarri diren helburuak eta eduki multzoak aztertzeko.

Irakaskuntza prozesuaren amaieran ikasleak zehaztutako helburuak eta edukiak barneratzera


iritsi badira, horrek esango digu aurreikusitako asmoak bete egin direla eta ikasturtea ondo joan
dela. Zehaztutako helburuak eta edukiak ikasleak barneratu ez baditu, ordea, horrek adieraziko
du hutsuneren bat-edo egon dela: metodologiaren aldetik, edukien aldetik, ikaslearen
gaitasunen edo jarreraren aldetik…

Beraz, ebaluazioa hezkuntzaren prozesua neurtzeko, baldintzatzeko eta hobetzeko behar-


beharrezko tresna da. Hiru ebaluazio mota bereizi ohi dira:

— Hasierako ebaluazioak ikaslea zer prestakuntzarekin hasiko den neurtzeko balio digu, eta,
horren arabera, behar duen metodologia planifikatzeko aukera ematen digu.

— Jarraipenezko ebaluazioak ikasturtean zehar ikaskuntza-irakaskuntza prozesua nola doan


jakiteko aukera emango digu.

— Azken ebaluazioak Curriculumak zehaztutako ikasturte amaieran lortu den ala ez ikusteko
balio digu.

Hauek dira, indarrean dagoen Curriculumean aipatzen direnetatik abiatuta, DBHko laugarren
mailarako zehaztu ditugun ebaluazio irizpideak:

1. Hedabideetako edo eskola eremuko ahozko eta ikus-entzunezko testuak arretaz entzutea,
ulertzea eta interpretatzea, eta horietan aurki ditzakegun informazio eta datu garrantzitsuenak
nahiz tesi eta argumentuak ulertzea.

2. Zenbait testu idatzi arretaz irakurtzea eta esanahia interpretatzea, eta edukia eta forma
ikuspegi kritikoa erabilita balioestea.

3. Plangintza bat egin eta gero, ikaslearen interesekoak diren egungo gertaerei edo curriculum
edukiei buruzko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea.

4. Ikasgelako elkarrizketetan parte hartze aktiboa eta egokia izatea, ikasteko eta gizarte
harremanak bultzatzeko, eta lankidetzarako jarrera positiboa agertzea.

5. Plangintza bat egin eta gero, egokitasuna, koherentzia, kohesioa, zuzentasuna eta aurkezpena
zainduta, hainbat generotako testu idatziak sortzea.

6. Hainbat generotako eta erabilera eremutako testu idatzien edukia irakurri eta horri buruz
hausnartu ondoren, ahozko eta idatzizko laburpena egitea.

7. Soziolinguistikako oinarri-oinarrizko ezagutzak erabilita, Euskal Herriko errealitate


elebiduna interpretatzeko lehen urratsak ematea, eta euskalkiek euskararen iraupenean eta
transmisioan duten funtzioa onartzea.

8. Euskal kulturaren transmisioan euskararen normalizazio prozesuan parte hartzea, eta ohiko
komunikazio egoeretan euskaraz hitz egitea.

9. Oinarrizko ezagutza soziolinguistikoak erabilita, hizkuntza errealitateen aniztasunaz jabetzea.

10. Komunikazio egoeraren eta bertan parte hartzen duten pertsonen arabera egokia den
erregistroa erabiltzea (formala edo lagunartekoa).

11. Hizkuntzen erabilera sistemari eta arauei buruz hausnartzea, eta ezagutza horiek ulermen
arazoak konpontzeko nahiz testuak autonomiaz idazteko eta berrikusteko baliatzea.

16
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

12. Oinarrizko hizkuntza terminologia ezagutzea, eta erabilerari buruzko hausnarketa


jardueretan baliatzea.

13. Informazio teknologiak gero eta autonomia handiagoz eta jarrera kritikoz erabiltzea, eskola
jardueran hizkuntza mintzatua eta idatzia eraginkortasunez erabiltzeko.

14. Norberaren ikaskuntza nahiz besteena ebaluatzen parte hartze aktiboa izatea, eta hizkuntzak
ikasteko eta erabiltzeko norberak duen gaitasunean konfiantza izatea.

15. Literaturan dituen ezagutzak baliatuta, literatura lanetako testu zatiak ulertzea, eta honako
hauek kontuan hartzea: behin eta berriz errepikatzen diren gaiak eta arrazoiak, genero
ezaugarriak, hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoa...

16. Euskal literaturako egile aipagarrienak ezagutzea, eta haietako batzuei buruzko informazioa
biltzea, eta, gero, laburtzea.

17. Hainbat generotako literatura testu mintzatu eta idatziak sortzea, eredutzat ikasgelan
landutako literatura lanak hartuta.

18. Euskal literaturako ahozko adierazpen eta baliabide erretorikoak ezagutzea eta erabiltzea,
bai norberaren kultura identitatea eraikitzeko eta oinordetzan jasotako ondarea transmititzeko,
bai norberaren ahozko komunikazioko baliabideak aberasteko.

19. Luzera jakin bateko irakurgaiei edo adin horretarako egokiak diren lanei buruz norberak
duen iritzia ematea, eta aurrez landutako irizpideetan oinarrituta, arrazoitzea.

20. Literaturaz baliatzea gozatzeko, mundua ezagutzeko eta norberaren identitate pertsonala,
kulturala eta soziala eraikitzeko.

17
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

7. I.BAI.BERRI ikasmaterialak
Hemen aurkezten dugun proiektua irekia da, eta datozen urteetan osatzeko asmoarekin abiatu
da. Une honetan, ikasmaterial hauek eskaintzen ditugu DBHko 4. mailarako:

Testuak 4. Argudio testua. Kritika

Material honek argudio testuak lantzeko sekuentzia didaktiko bat eskaintzen du. DBHko
laugarren mailako ikasle eta irakasleentzat sortu dugu, eta ataza nagusia idazketa proiektu bat
da. Baina, idazketa ez ezik, irakurmena, ahozkoaren ulermena eta ahozko elkarreragina ere
lantzeko hainbat aukera aurkituko ditu irakasleak materialean.

Metodologiari dagokionez, ikuspegi komunikatiboan oinarritu da, eta argudio testua lantzeko
jarduerak eta testugintza prozesuan trebatzekoak konbinatu dira. Jardueretan, ikasleen bizi
esperientziekin lotutako komunikazio egoerak aurkezten dira; eta proposatzen diren
komunikazio ataza nagusiak aukera ematen die ikasleei ikasgelako espazio mugatua gainditu,
eta, komunikazio teknologien bitartez, beren lanak eskolaz kanpoko mundu errealera
ateratzeko.
Sekuentzia didaktiko honek, komunikazioa lantzearekin batera, pentsaera kritikoa eta
elkarlanean aritzeko gaitasuna garatzeko aukera ere ematen die ikasleei.

Ulermena 4

Liburuxka honetan hizkuntzaren oinarrizko trebetasun hauek lantzen dira: irakurriaren


ulermena, idazmena, mintzamena eta ahozkoaren ulermena. Xede nagusia, ordea, irakurriaren
ulermena lantzea da. Horretarako, curriculumeko irizpideetan eta Víctor Morenoren Zertarako
irakurri? Ulertzeko lanetan oinarritu gara; pasarte honetan biltzen da ideia nagusia:

18
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

“Irakurtzea ez da informazioa jasotzea, baizik eta parte hartzea. (…) Ulermena ez da testutik ateratzen.
Irakurleak berak eraikitzen du bere hizkuntza gaitasunarekin eta munduan barrena hartutako
esperientziarekin”.
Liburuxka 9 unitatetan banatuta dago, eta horietan era guztietako testu motak lantzen dira:
erreportajea, kronika, iritzia, azalpena, narrazioa… Unitateak eskema berberari jarraituta
egituratu dira: irakurri aurretik egiteko ariketak, irakurri bitartean egitekoak, irakurri eta gero
egitekoak, eta, amaitzeko, ekoiztekoak. Gaiak ere askotarikoak dira: harremanak, kazetaritza,
etorkinak…
Liburuxkarekin batera, CD bat ere eskaintzen da, eta bertan euskal kanta tradizionalak biltzen
dira, entzuteko, ulertzeko eta gozatzeko. Horretan laguntzeko, liburuxkan bertan hainbat
ariketa eskaintzen dira, eta baita kanten inguruko azalpen bitxiak ere.

Literaturaren historia 4
Egitasmo honen helburu nagusia komunikazio literarioan trebatzea da. Horretarako, DBHn
zehar euskal literaturan murgiltzeko bidaia bat proposatzen da. Literatura testua izango da
lanerako tresna nagusi, eta horren inguruan (elkarrizketak, eztabaidak, ekarpenak eta sormen
lanak eginez) euskal literaturaren ibilbide historikoa egingo da (Literaturaren historia 3
liburukian, literatura klasikoa, eta Literaturaren historia 4 liburukian, euskal literatura modernoa
eta garaikidea). Euskal literaturaren ibilbide historikoa lantzeko, korronte literarioak dira
ardatz, zehazki, Europako literaturaren korronteak edo aldiak, eta lanketa hori komunikazio
literarioan gaitzeko helburuari lotuta egingo da. Bestalde, material didaktiko honetan euskal
literaturaren ibilbide historikoan emakume sortzaileek egin duten ekarpena ezagutarazteko
helburuari ere lotu gatzaizkio.
Guztira 5 unitate ditu liburukiak, eta egiturari gagozkiolarik, lau atal hauetan bereizi dira:
 GIROTZEKO. Hasteko, zenbait galdera proposatzen dira, amu gisa, landuko den gaira
hurbiltzeko, girotzeko eta aurrezagutza lantzeko. Galdera horien helburua jakin-mina
sortzea da, eta, era berean, unitatean zehar aletuko diren ikuskeretara eta
kontzeptuetara hurbiltzea.
 MATAZA. Unitatearen muinak literatura testuen irakurketa du oinarri, eta testuz testu
zenbait galdera eta jarduera proposatzen dira, betiere literatura testura hurbiltzeko
orduan garaiko mugimendu literarioa gidari izanik.
 BILTEGIA. Unitateari amaiera emateko, gai hori garatzeko giltzarriak diren
kontzeptuak eta definizioak bildu dira, unitatean zehar proposatzen diren jarduerak
egiteko lagungarri direnak.
 AZKEN PORTUA. Geltoki horretan, unitatean garaturiko kontzeptuak finkatzeko
jarduera bat proposatzen da.

Ortografia 4

Liburuxka honen xede nagusia zuzentasuna eta hizkuntzaren inguruan hausnartzea lantzea da,
eta Euskaltzaindiak eta Hezkuntza Saileko Estilo Liburuak gomendatutako irizpideei jarraitzen
die.

Bederatzi unitatetan banatuta dago, eta unitate bakoitzak lau orrialde ditu. Landuko diren
edukiak, berriz, era honetakoak dira: puntuazio markak, -a itsatsia, txistukariak, letra larriak, h
letra, orduak, parentesiak…

Liburuxkako prozedurei dagokienez, jarduera sistematikoekin batera, lanerako testu errealak


ere eskaintzen dira, euskal hedabide nagusietatik hartutako testuak, hain zuzen (Gaztezulo,

19
© Ibaizabal argitaletxea, 2013

Berria, Sustatu, Zuzeu, Zernola…). Horrez gain, eskola hiztegiak eta hizkuntzari buruzko
informazioa ematen duten web orriak ere lantzen dira, ikasleek testu horiek interpretatzen eta
erabiltzen ikas dezaten. Bestalde, ikaskuntza prozesuan autonomia garatzeko, hiru unitatetik
behin autoebaluazio bana ere eskaintzen zaie, eta erantzunak eranskinean ematen zaizkie.
Amaitzeko, eranskinetan, unitateetan landuko dituzten arauak, hitz zerrendak eta
autoebaluazioen erantzunak biltzen dira, kontsultarako.

Gramatika 4

Liburuxka honen xede nagusia hizkuntzaren inguruan hausnartzea da. Horretarako,


morfosintaxiari dagozkion oinarrizko edukietatik abiatuko gara (sintaxia, aditza eta lexikoa).

Materiala bederatzi unitatetan banatuta dago, eta, hiru unitatetik behin, autoebaluazioa
eskaintzen da, ikasleek ikaskuntza prozesuan autonomia gara dezaten. Autoebaluazio horiek
sarean ere egin ditzakete.

Liburuxkaren amaieran, eranskin modura, perpaus elkartuen sailkapena eta aditz taulak ere
biltzen dira, eta baita autoebaluazioen erantzunak ere.

Entzun eta mintzatu 4 (sarean)


Material honen bidez, oinarrizko ahozko trebetasunak lantzen dira: ahozkoaren ulermena eta
mintzamena. Helburu nagusia, ordea, ahozkoaren ulermena lantzea da. Eta, horrekin batera,
ikastetxetik kanpo egiten diren ebaluazio probetarako estrategiak garatzea.

Sei entzungaik eta horien inguruko jarduerek osatzen dute materiala: batetik, ahozko
ulermenean trebatzeko ariketak, eta, bestetik, mintzamenerako proposamenak.

Autonomiarako gaitasuna gara dezaten, ikasleek ahozko ulermenaren inguruko ariketak


autonomia osoarekin egin eta egiazta ditzakete. Mintzamenerako proposamenetan, aldiz,
nahitaezkoa izango da elkarreragina (elkarrekin hitz egin, elkarrena entzun eta balioespena
egin…). Amaitzeko, ahozko ekoizpena balioesteko taulak dituzte, autoebaluaziorako zein
koebaluaziorako.

20

You might also like