You are on page 1of 3

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

_______________________________________________________________________

Participatory action research to promote


linguistic mudas among new speakers of
Basque: design and benefits
___________________________________________

Ane Ortega, Jone Goirigolzarri & Estibaliz Amorrortu


Journal of Multilingual and Multicultural Development, 43:1. 2022

Ane Ortega, Jone Goirigolzarri eta Estibaliz Amorrortu hizkuntza-aniztasunarekiko gizarte-balioen


inguruko ikerketa sakona egin dute eta hizkuntza-politikan adituak dira. Hirurak irakasleak dira. Amorratu
eta Goirigolzarri Deustoko Unibertsitatean irakasten dute, Ortegak, ordea, “Begoñako Andra Mari”
Magisterio Unibertsitate Eskolan. Egile hauek lehenago elkarrekin lan egin dute “Nuevos hablantes de
euskera: identidad y legitimidad” artikuluan. Elkarrekin idatzitako artikulu honetan PARen (Participatory
Action Research) eragina euskal hiztun berriengan nolakoa izan den aztertzen da.

Artikulu honek Euskal Herriko muda linguistiko berrien egoera azaltzea eta sustatzeari buruz dihardu
Ekintza Parte-hartzailearen Ikerketa eraginkortasunaz baliatuz, eta horren prozesu eraldatzaileen berri
ematea du helburu gisa. Horretarako, ikerketa, parte-hartzea eta ekintza burutu zituzten. Azkenean,
ikertzaileek hizkuntzaren aldaketaren bultzatzaile bilakatu ziren.

Ortega eta haren lankideen idazlanak hainbat erauzkinetan banatzen da. Lehenik eta behin, Euskal
soziolinguistika eta horren metodologiak aipatu eta lantzen dira, euskararen garapena gizartean moldatu
2

eta ohitzeko asmoz. Euskara, hizkuntza gutxitua den heinean, zenbait ikerketa egin izanaren ondorioz,
hizkuntzaren bizitasuna neurtzea posiblea izan da, xede politikoarekin eta hizkuntzaren egoera
jakinarazteko eta sentsibilizazioa erdiesteko. Euskara azken berrogeita hamar urteetan biziberritzea lortu
eta hiztunen gaitasunak era agerian hobetu diren arren, autoreek, aurreneko ikerketetan oinarrituz,
euskararen erabilera txikiagotu egin dela egiaztatzen dute, landa-eremu euskaldunetan kasu.

Bigarrenik, Bilboko unibertsitate ikasleen muda prozesuak adierazten dituen proiektuaren diseinua
azaltzen dute, non hiztunen jardunbide berrien atalean, inkesta eta metodo kualitatiboen arteko
konbinazioa gauzatuz, ikasleak euskararen erabilera jariakorra edo aktiboa garatzeko dituzten zailtasunak
komentatzen diren. Horretaz gain, ikasle gehienek euskararen aldeko muda unibertsitatean hasi edo egiten
dutela argitzen dute. Erabaki metodologikoen aldetik, hizkuntza-aktibazioaren esperientziekiko eta
prozesuekiko dituzten interesak zuzeneko behaketa azpimarratzen du. Ikerketa prozesua habian jartzeko,
Bilboko Deustuko eta Begoñako Andra Mariko zenbait ikasle hautatu zituzten, gehienek 18 eta 19 urte
artean. Hortaz, hizkuntza aldaketak ezartzeko prest dauden Bilboko ikasleak aukeratu ziren, euskararen
hiztun aktiboagoak izan daitezen.

Ondorioz, ikerketa-proiektuaren diseinurako, bi ataletan banatu zuten.

1. fasea: Lehenengo atal honetan irakasleak konturatu ziren ikasleak esperimentuan parte-hartzeko
denbora espezifiko bat finkatu behar zutela. Horregatik 10 asteko proiektua antolatu zuten.
Honetan, haien esperientzia eta progresua analizatu behar izan zuten. Bi ariketa prestatu zituzten:
lehenengoan, ikasleek haien biografia linguistikoez hitz egin behar zuten, bigarrenean, aldiz,
haien hizkuntzen praktika behatu zuten. Hurrena, erronkak zetozten. Bi taldetan banatu zituzten.
Talde batek euskara egun osoan zehar erabiltzen zuten baina besteak ez.
2. fasea: Atal honetan hizkuntza kanpaina batean parte-hartu egin zuten Euskaraldia- 11 egun
euskaraz deiturikoa. 1go ataleko parte-hartzaileei proiektu honetan parte hartzeko aukera eman zieten.
Esperimentua antolatu zutenek Euskaraldiaren aurretik eta ondoren elkarrizketa bat egin zieten parte-
hartzaileei. Gainera, honen bitartean ahots-mezuak bidaltzen zituzten haien esperientzia kontatuz.
Informazioa biltzeko 3 atal dituen priektu bat egin zuten bi helbururekin: haien esperientzia jarraitzea
eta proiektuan interesgarria suertatutako informazioa lortzea. Ondorioz, informazioa biltzean
lortutakoa da bakoitzak esoperientzia eta iritzi desperdinak izan dutela.

Informazio guztia analizatu ondoren, ikasleak lehenengo fasean haien esperientza eta nola sentitu izan
diren espresatzeko emotikono bat aukeratu, haien buruak 1etik 8ra doan eskala batean kokatu eta haien
espektatibak idatzi zuten. Proiektuaren aurreko eta ondorengo erantzunak oso ezberdinak izan ziren.
Denak kontent zeuden haien aurrerapenekin. bigarren fasean parte-hartutako ikasleak 10 izan ziren.
3

Hauetatik 3k asko hobetu zutela esan zuten, 4k ez zutela asko hobetu uste zuten eta azkeneko 3ak pixka
bat hobetu zutela ondorioztatu zuten. Esperimentu honen ondorioa izan zen hasieran euskara diktomia bat
ikusten zute baina azkenik prozesu bat dela ondorioztatu zuten.

Proiektu hau guztiz eraginkorra izan da euskararen erabileraren aldeko aldaketa onuragarriak bultzatzeko,
eta hiztunen aldakuntza bilakabidea nola aurrera eramaten duten ere ulertzeko mesedegarria izan da.
Datuek erakusten dute muda dela esperimentatzeko prozesu bat hizkuntza ohituretan, baita eraldaketa
pertsonalean, autoezagutza indartuan eta agentzia linguista handiagoan ere. PAR metodologiaren bidez
itxuraldaketa linguistikoaren konplexutasuna ulertarazteko baliagarria izan den proiektu honekikasleentzat
muda bat praktikatzeko eta egiten ikasteko espazio bat izan da. .

Ortega, Goirigolzarri eta Amorrorturen testua puntuz puntu arakatu ondoren, zer nolako sakontasunean
muda linguistikoen ikerketa egin duten, eta horrek zer eraginak dakarren ulertzearen azterketan murgiltzea
lortzen dugu. Gainera, Bilboko metropoli zonaldeko ikasle gazteen errealitateari buruz zertxobait gehiago
eta hizkuntza aldaketaren inguruko ezagutza hondeatzeko guztiz interesgarria zein baliotsua da. Oro har,
artikulu hau irakurri ondoren, hizkuntza gutxituei buruzko jakinduria zabaltzeko prest dagoen norbaiti
gomendatuko genioke. Izan ere, testu zientifiko konplexu eta osoa da, eta ikasleen hobekuntza eta iritziak
irakurtzea oso interesgarria den arren, materia landuaz beteriko artikulua da, eta horren inguruko ezaguera
funtsezko kontrolpe batean izan beharko luke barneratuta irakurleak, edukiak ulertzeko kapaz izan dezan.
Egia da, denbora anitza behar dela artikulua irakurtzeko baina beste ikerketak aditzeko eta testuinguru
sendoa garatzeko oso erabilgarria da.

ERREFERENTZIAK

Ortega, Ane; Amorrortu, Estibaliz; Goirigolzarri, Jone; Urla, Jacqueline; Uranga, Belen (2014). «Nuevos
hablantes de euskera: identidad y legitimidad». Maite PUIGDEVALL (koord.). «Los nuevos hablantes de
lenguas minoritarias: pertinencias y legitimidades». Digithum,16., 86-97. or.

_____________________________________________________________________________________

You might also like