You are on page 1of 3

IDATZIZKOAREN ULERMENA

IRAKURMENA: - Irakurle iaioak izateko, ikasleek gai izan behar dute: * Testuaren zentzu orokorra identifikatzeko. * Informazioa berreskuratzeko. * Testua interpretatzeko. * Testuaren eduki eta formaren inguruan hausnarketa egiteko. * Prozesuan zehar ulermen arazoak identifikatu eta ebazteko. - Irakurritakoa ulertu eta interpretatzeko, estrategia desberdinak landu eta garatzen dituzten 3 fase desberdin ditu irakurmenaren prozesuak: Irakurri aurretik - Helburua zehaztu. Zeharako irakurtzen den zehaztu. - Testuaren esanahiaren inguruko hasierako espektatibak jorratu. - Testuaren edukiaren inguruko aurre ezagutzak suspertu. - Hipotesiak eta iragarpenak ezarri, formatoaren ezaugarriak, lokailuen agerpenak, erabiliz. Irakurtzen den bitartean - Etengabe hipotesiak formulatu eta egiaztatu. - Irakurritakoaren inguruko galderak planteatu. - Testuaren inguruko zalantzak argitu. Ulermen arazoak ebatzi. - Irakurtzen ari denaren edukia laburbiltzea. Irakurri ondoren - Irakurritakoa eskema, laburpen, kontzeptu-mapak, berrantolatu. - Irakurritakoa berrerabili, ezagutza berria berrikiz. Testuen ulermenean ebaluatu beharreko aspektuak: a) Testuaren ideia nagusia edo asmo orokorra identifikatzea. Ulermen galderak: gaia edo ideia nagusia identifikatu, testuaren intentzionalitatea, titulua aukeratzea, laburpena egitea... b) Testuak ulertzea, literalki (esanahia atera eta inferentziak egitea informazio inplizitua bilatzeko, aurkitzeko). Ulermen galderak: pertsonaien ezaugarriak esan, datak, tokiak... c) Informazioa berreskuratzea (testuan barne informazio esplizitua kokatu eta ateratzeko). Ulermen galderak: aidazlearen intentzioa asmatu, kausak eta efektuak, pertsonaien arteko erlazioak antzeman, sekuentziak ordenatu, arrazoiak eman... d) Edukiaren gainean gogoeta egin eta ebaluatzea (testuaren edukia aldez aurretiko ezaguerekin, ideiekin eta esperientziekin erkatzeko). erabiliz

Ulermen galderak: balorazioak egin, argumentuak eman, ekintza errealen eta ez errealen arteko bereizketa egin, froga berriak gehitu... e) Formari buruzko gogoeta egitea (testuaren hizkuntz ezaugarriak ebaluatzeko arlo hauetan: morfosintaxian, lexiko-semantikoan eta testualean). Ulermen galderak: sujetoa edota aditza aurkitu; testuaren -zati batenerregistroari, estiloari edota egiturari buruzko galderak; aditzaren forma,... justifikatu; kakotxen arrazoia aurkitu; ... Hona testu baten ulermena ebaluatzerakoan aspekto bakoitzaren pisua (orientatiboa): Ulermen globala Ulermen zehatza Informazioa berreskuratzea Edukien gaineko gogoeta Formari buruzko gogoeta % 20 % 20 % 30 % 15 % 15

(Irakurmena eta La evaluacin de la lectura comprensiva-tik hartuta) Irakurketa saioa: Era sinplean antolatu, baina irakurgai ugari eta anitzak erabiliz. Irakurketa banaka edo taldea, eta isilean edo ozen egin daiteke. Irakurketa saioa derrigorrezkoa izango da ikaslearentzat, beraz irakurmen azturak bultzatzeko eta irakurketari gustua hartzeko helburuarekin planteatuko dugu. Ez da inolaz ere Hizkuntza arloaren jarraipen gisa antolatuko. Ikaslearen ulermen maila baloratzeko baliatuko dugu saioa. Bakarkako iraurketa egitean ikasleak berak aukeratutako liburua (aldizkaria) irakurriko du. Ez bakarrik fikziozko literatura, ezagutza eta zientzia dibulgazio liburuak (aldizkariak) ere irakur ditzake. Garrantzitsua da ikaslea gustura egotea bere aukerarekin, beraz, irakaslearen laguntzaz liburua (aldizkaria) aldatzeko aukera izango du. Irakaslearen papera: o Irakurketa bultzatzeko ekintzak antolatzea, espazioa bezala. o Ikasleei aukera ona egin dezaten lagundu. o Ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatu. o Irakasleengandik eredu onak aurki ditzaten saiatu. o Saiatu egindako irakurketek kanpora begirako proiekzioa izan dezaten: panelak, erakusketak, ahoz, debateak... o Prest dauden familiei aholkularitza eman ikastetxeko irakurmena planarekin bat egin dezaten. (LA LECTURA COMPRENSIVA EN EL CURRCULO ESCOLAR. Serie amarilla. Blitz para la lectura n 1-tik hartutako ideiak)

You might also like