You are on page 1of 23

EUSKARA ETA LITERATURA

PERPAUSAREN OSAGAIAK

Esaldia edo perpausa

Esaldia zentzu osoa duen hitz multzo bat da. Aldiz, perpausa gramatiketan


erabiltzen den kontzeptu abstraktu bat da. Eguneroko jardunean,
ordea, esaldi hitza erabiltzen da; izan ere, esaldi modura mamitzen dira
errealitatean perpausak. 
Esanahiaren arabera, hainbat motatakoak izan daitezke:

Perpaus edo esaldi horiek guztiak baiezkoak edo ezezkoak izan daitezke.


Adibidez:

Potea beteta dago.


(baiezko adierazpena)

1
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Potea ez dago beteta.


(ezezko adierazpena)
Perpausaren osagaiak

 Perpausean, izena eta aditza dira osagai garrantzitsuenak:

1) IZENA: Pertsonak, animaliak, objektuak, sentimenduak eta abar


izendatzeko balio duten hitzak dira.
2) ADITZA: Aditz sintagmako osagai garrantzitsuena da, eta
esaldiko ekintzaren berri ematen du. Oinarrizko forma da,
hiztegian agertzen dena (joan, saldu, bildu…).

 Baina osagai gehiago ere ager daitezke:

 Perpausak bi zati ditu: subjektua eta predikatua.

1) Subjektuak ekintza NORK egin duen edota ekintzaren


egilea NOR den adierazten du.
2) Predikatuak, aditzaren bidez, ekintzaren berri ematen du;
beraz, aditzak eta haren osagarriek subjektuaz esaten dutena
da predikatua.

2
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Subjektuaren ardatza izena da (aitona, amona), eta izenak osatzen duen


sintagma edo hitz multzoa izen sintagma (IS) da (gure aitonak; gure
amona).

Predikatuaren ardatza aditza da (prestatu du; da), eta aditzak osatzen


duen sintagma edo hitz multzoa aditz sintagma (AS) da (bazkari goxoa
prestatu du; ipuin kontalari bikaina da).

IZEN SINTAGMAREN OSAGAIAK:

1. IZENAK
Izenek pertsonak, animaliak, objektuak, sentimenduak eta abar izendatzeko
balio dute.

1.1 IZEN MOTAK


Esanahiaren arabera, izenak honela sailkatzen dira:

3
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Osaeraren arabera, berriz, izen mota hauek bereizten dira:

1.2  IZENAK ETA GENEROA


Euskaraz ez dira izenak generoaren arabera bereizten. Alegia, haurra neska
zein mutila izan daiteke, eta berdin medikua, irakaslea… Animalien kasuan
ere, arra zein emea izan daitezke zakurra, katua… Halere, bada salbuespen
bat edo beste; esaterako: printzea/printzesa.

Generoa bereizten den kasuetan, izen bikoteak ditugu euskaraz; hala


nola: izeba/osaba, aitona/amona, semea/alaba, neska/mutila, aita/ama…

Gogoratu
Izen hauek generoa bereizi gabe pluralean eman behar direnean, biak
idatzi behar dira:

✔ seme-alabak ❌  semeak

✔ aitona-amonak ❌  aitonak

2. IZENORDAINAK
Izenordainak gauza bat bere izena esan gabe aipatzeko erabiltzen diren
hitzak dira, izenak ordezka ditzaketenak: ni, hi, gu, zuek… Lehen eta
bigarren pertsonei dagozkie, eta postposizio atzizki guztiekin joka
daitezke: nirekin, zuk, zuen, gutaz… Adibidez:
Gu  aste honetan bizikletaz joango gara eskolara.
Zu  nahiko burugogorra zara.

4
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Hirugarren pertsona 

Hirugarren pertsonan ez dago pertsona izenordainik. Hau, hori,


hura… ez dira izenordainak, erakusleak baizik (determinatzaileak
atalean landuko dira).

Hainbat motatako izenordainak daude:

2.1 Pertsona izenordainak


a) Arruntak: ni, hi, zu, gu, zuek
b) Indartuak: neu, heu, zeu, geu, zeuek

NOIZ ERABILTZEN DIRA PERTSONA IZENORDAIN INDARTUAK?

 Izenordaina galdegai denean (aditzaren aurrean jarrita


dagoenean). Adibidez: 

Neu joango naiz zure bila.

 Ere partikularekin doazenean. Adibidez: 

Zeu ere etor zaitezke.

 Nik neuk, zuk zeuk… bezalako indargarrietan.

 Behintzat eta behinik behin lokailuekin. Adibidez: 

Zeu behintzat garaiz iritsi zara.

2.2 Izenordain zehaztugabeak

1) Galdetzaileak: nor, zein, zer…

5
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

2) Galdetzaileetatik eratorritakoak:
inor, norbait, edonor, norbera…
ezer, zerbait, edozer…
edozein, zeinahi…
2.3 Bihurkariak (neure burua): ekintzaren egilea eta hartzailea pertsona
berbera dira.

Neure burua ikusi dut gaur ispiluan.

2.4 Elkarkariak (elkar, bata beste): elkarrekiko harremana adierazten da.

Parkean ikusi dugu elkar.

3. DETERMINATZAILEAK

6
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Izen sintagmek determinatzailea behar dute esanahia zehazteko eta


mugatzeko.
Adibidez: aulki  (determinatzailerik
gabe),aulkia,  aulkiak,  aulki  hori, aulki asko, zortzi aulki…

3.1  Mugatzaileak
1) ARTIKULUA
 -a (singularra; ezaguna): Irakaslea garaiz iritsi da.
 -ak (plurala): Irakasleak  garaiz iritsi dira.
 -ok (plural hurbila):
Ikasleok  goiz iristeko ohitura dugu. (ikasle batek esana,
“guk” adierazteko)
Ikasleok  goiz iristeko ohitura duzue. (ikasle ez den
norbaitek esana ikasleei, “zuek” adierazteko)
 bat (singularra; zehaztugabea): Builaka ari ginen, eta
irakasle bat etorri zaigu.
 -ik (partitiboa): Autobusik  ez da agertu gaur.

Noiz erabili -a eta noiz bat?


Irakaslea hurbildu zaigu. 
(Irakasle jakin bat, ezaguna, espero genuena). 
Irakasle bat hurbildu zaigu. 
(Ezezaguna, zehaztugabea).
Gogoratu izen zenbakaitzek ez dutela zenbatzailea onartzen, klasea
edo  neurria adierazteko ez bada. 
*Gose bat daukat! > Gose ikaragarria daukat!
Ogitartekoa jango dugu. > Ogitarteko bat hartuko dugu.

2) ERAKUSLEAK
Hiru dira: hau, hori, hura, eta horien pluralak, hots, hauek, horiek
eta haiek. Hiru hurbiltasun maila adierazten dituzte, espazioan eta
denboran.
Izen sintagmaren bukaeran jartzen dira.

7
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Postposizio atzizkiak har ditzakete. Horretarako, erro hauek erabiltzen dira


singularrean: hon-, hor-, har- (hona, hortik, harantz…).
Izan daitezke arruntak (hau, hori…) eta indartuak, -xe atzizkia erantsiz
sortuak (hauxe, horixe…).

3.2  Zenbatzaileak
Kopurua edo kantitatea adierazten dute, batzuetan zehatza, besteetan
zehaztugabea, eta beste batzuetan osotasuna. Adibidez: bi lagun  (kopuru
zehatza), lagun  batzuk  (kopuru zehaztugabea), lagun guztiak  (osotasuna
adierazten du).
1) ZEHAZTUAK
I. Kardinalak: bat, bi, lau, mila… ISren ezkerretara ageri dira:
Telesailak  hamabi  kapitulu ditu.
Bi dira salbuespenak: bat (beti eskuinean kokatzen da)
eta bi (euskalki batzuetan eskuinean kokatzen da): 
(Bi) saialdi (bi) egin ahal izan ditut.
II. Ordinalak: lehen, bigarren, ehungarren… Segida bat osatzen duten
elementuak zer posiziotan dauden adierazten dute. Zenbakiei -
garren erantsiz lortzen dira. Salbuespena: lehen.
III. Zatikiak: bi heren, laurden bat…
IV. Ehunekoak: ehun zenbakia erreferentziatzat hartuta, adierazi
nahi dugun proportzioa, zatia… -ko atzizkiaren bidez adierazten
dira. Adibidez: ehuneko bi, ehuneko hamar…
V. Banatzaileak: bina, bana, hiruna… Zenbatzaile zehaztuei -
na erantsiz sortzen dira. Zenbana? galderari erantzuten diote.
Launa orri eman dizkigute.

2) ZEHAZTUGABEAK
Ez dute kopuru zehatza adierazten: anitz, apur bat, aski, asko, batzuk,
dezente, franko, gutxi, hagitz, hainbat, honenbeste, makina bat, mordo bat,
nahikoa, pila bat… 

3) OROKORRAK
Osotasuna adierazten dute: dena, guztiak, oro, oso…

8
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Zuzen eta oker 

✔ Denak selfieak ateratzen ari dira.

✔ Lagun guztiak  selfieak ateratzen ari dira. 

❌  Lagun denak  selfieak ateratzen ari dira.

3.3  ZEHAZTUGABEAK

Determinatzaile zehaztugabeek ez dute mugatzen, ezta zehazten


ere: zeinahi, edozein, edonor, zernahi… Adibidez:

Zein ikasle etorri da gaur berandu?

Edozein egunetan joan gaitezke argazkiak ateratzera.

Egungo hizkeran eta testuetan, zein determinatzailearen aldeko gehiegizko


lerratzea nabari da. Beraz, izan kontuan erabilera zuzen eta oker hauek: 

ZUZEN OKER
Zer  ordutan irteten zara etxetik? Zein  ordutan irteten zara etxetik?

Lapurdiko zein herri gustatzen Lapurdiko zer herri gustatzen zaizu


zaizu gehien? gehien?

Zer  alde dago bi aukeren artean? Zein  alde dago bi aukeren artean?

9
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Laburbilduz, hona hemen determinatzaile guztiak, taula batean bilduta: 

10
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

4. Adjektiboak: izenondoak eta izenlagunak

Adjektiboek izenari buruzko informazioa ematen


dute: korrikalari azkarra,  osabaren  motoa, eskolako  janaria…

Ba al zenekien?

Kopenhageko Unibertsitateak bere web orrian azaltzen


duenez, ederraeta sexia dira emakumeei atxikitako izenondo ohikoenak
on-line liburuetan. Gizonak justuak, arrazionalak eta ausartak bezala
agertzen dira. Diskriminazioa konfirmatu da, beraz.

andra.eus

4.1  IZENONDOAK

Izena nolakoa den zehazten dute. Izenaren eskuinean agertzen dira, bi


kasutan izan ezik: jentilizioak (-tar)  edo -
dun  atzizkidunak.  Bakiotar  neska / neska  bakiotarra;  gonadun neska /
neska gonaduna.

IZENONDO MOTAK

Bakunak Elkartuak Eratorriak


handia, zorrotza, burugogorra, iletsua, erakargarria,
bihurria, ederra… besoluzea, japoniarra, gorriduna…
eskuzabala…

 Generoa

Izenetan bezala, izenondoetan ere ez da generoa bereizten. Beraz: tonto-


*tonta (ergel, kaiku, tuntun —neska—); moderno-*moderna.

 Izenondoaren mailakatzeak

Izenondoak graduatzaileen bidez mailakatu daitezke. Adibidez:

11
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

pastel gozoa / oso  gozoa /  nahiko gozoa / gozoena / gozoegia / gozo-


gozoa

GRADUATZAILEA: Izenondoak edo adberbioak mailakatzen dituen hitza


edo atzizkia. Askeak, itsatsiak, atzizkitik eratorriak edo errepikapenezkoak
izan daitezke (adibidez, gorri samarra, handiegia, urdinxka, garbi-garbia).

1. Askeak: batere, samar, nahiko, dezente, oso, arras, biziko, franko,


hagitz, aso, izugarri, itzel, zeharo…
2. Itsatsiak: -en, -ago, -egi
3. Atzizki eratorriak: -xe, txo, -xka
4. Errepikapenezkoak: txiki-txikia, oso-osorik, ia-ia…

4.2  IZENLAGUNAK

Oinarriari (izenari, aditzari…) -ko/-go eta -(r)en erantsita sortzen dira. Ia


beti izenaren ezkerraldean doaz: argiaren  abiadura, kaleko  argiak,
lagunaren etxeko  argiak…

1. NOREN: ikaslearen, liburuen…

2. NONGO: gelako, leihoetako…

-ko, -eko eta -go


Noiz erabili bakoitza? Aurreko hitza…
 …bokal batekin amaitzen bada, -ko: etxeko.
 …kontsonante batekin amaitzen bada, -eko: zuhaitzeko.
 …n edo l kontsonantearekin amaitzen den izen berezia
bada, -eko/-go: Usurbileko/Usurbilgo.

12
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

ADITZ-SINTAGMAREN OSAGAIAK

1. ADITZA

Zer dakizu?
Adierazi zuzenak ala okerrak diren.
 Adizki jokatuek pertsonari eta denborari buruzko informazioa
ematen dute. 
 Adizki trinkoek pertsonari buruzko informazioa ematen dute, baina
ez denborari buruzkoa. 
 Su eman adizki perifrastikoa da. 
 Osaeraren arabera, aditzak bakunak, elkartuak eta eratorriak izan
daitezke. 
 Eratorri aditz eratorria da.

1.1  ADITZA ETA ADIZKIA
Aditz sintagmako osagairik garrantzitsuena aditza da. Aditzak esaldiko
ekintzaren berri ematen du, eta hainbat adizki izan ditzake. Adibidez:

 ADITZA: Oinarrizko forma da, hiztegian agertzen dena.


Adibidez: etorri.

 ADIZKIA: Aditzetik eratorritako forma da, eta jokatua nahiz


jokatugabea izan daiteke. Adibidez:

etortzea (jokatugabea)
etorri zara (jokatua)
zatozte (jokatua)

1.2 ADITZ ETA ADIZKI MOTAK

1.2.1 Adizkiak jokatuak eta jokatugabeak izan daitezke:

13
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

 JOKATUAK: Pertsonari eta denborari buruzko informazioa ematen


dute. Adibidez:
Guk goiz  gosaldu dugu. (guk/orain)
Pozik al  zaude? (zu/orain)

 JOKATUGABEAK: Ez dute ematen pertsonari eta denborari


buruzko informaziorik.
Adibidez: 
gosaltzea, gosaltzeko, gosalduz… 
egotea, egoteko, egonez… 
ikustea, ikusteko, ikusiz…

 Adizki jokatugabea hiru eratara ager daiteke:

a. Partizipioa

Aditzak, normalean, partizipio eran aipatzen ditugu:

Lapurtu; erosi; eman; ikusi; nekatu...

Partizipiozko forma horien gainean eraikitzen ditugu, esate


baterako, geroaldiko formak, partizipioari -ko edo –go/-en
atzizkiak erantsiz. Partizipioa bokalez bukatzen bada, -ko atzizkia
erabiltzen da. Kontsonantez bukatzen bada,berriz, –go/-en
atzizkiak.

Apurtuko ; erosiko ; emango/emanen...

Bestalde, partizipioa, ekintza bukatua dagoela adierazteko,


aspektu burutuko adizkiak sortzeko ere erabiltzen dugu.
Horretarako, laguntzailea eransten diogu, orainaldikoa zein
lehenaldikoa.

Apurtu dut; erosi zuen; eman zenuten...

b. Aditzoina

14
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Partizipiozko formen azpian bi elementu ditugu: aditzoina eta


atzizkia. Aditzoina, beraz, aspektu markarik gabeko aditz
forma dugu eta partizipioaren oinarrizko elementua. Ikusi adibideak:

Hartu = har + -tu

Ibili = ibil + i

Partizipioak sortzeko atziztiak –i eta –tu/-du dira. Zenbait


aditzetan aditzoinaren itxura eta partizipioarena berdinak dira:

eman, egin, ito, hil, itxaron, igo, edan, jasan...

Aditzoinak, gehienbat, ahalezko, subjuntibozko eta aginduzko


formak sortzeko erabiltzen dira.

Ekar dezaket (ahalera)

Ekar dezazun (subjuntiboa)

Ekar ezazu (agintera)

c. Aditz izena

Izenak berak garbi adierazten duen bezala, izen bihurtutako aditza


da eta -te edo -tze atzizkiez eratzen da. Nominalizazio izenaz ere
ezagutzen da.

Aditz izenek deklinabide atzizkiak ere har ditzakete, izen


arruntek bezalaxe.

Hori egitea ona da.

Hori apurtzeak kalte egiten dizu.

Ongi deritzot hori egiteari.

15
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Damu naiz hori apurtzeaz.

Zure gain utziko dut hori egitearen ardura.

Horixe da zure egitekoa.

Gakoa hori egitean dago.

Hori egitetik apurtzera alde handia dago.

Hori egitera joango naiz.

Hori egitearekin ez dugu ezer konpontzen.

Hori gertatzen da beste hori apurtzeagatik.

Adizki jokatua

Adizki jokatuak osagai bakarra edo bi izan ditzake:


Osagai bakarra: nator
Bi osagai dituenean, aditz nagusia eta aditz laguntzailea agertuko dira.
Adibidez:
                    etorri                                                zara                  

                aditz nagusia                                aditz laguntzailea

1.2.2 Adizki jokatuen barruan, trinkoak eta perifrastikoak bereiz


daitezke:

 TRINKOAK (SINTETIKOAK): Hitz bakarrez daude osatuta.


Adibidez:

Gaur pozik  nago. (egon)


Poltsikoan al daramazu USBa? (eraman)

16
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

 PERIFRASTIKOAK (ANALITIKOAK): Bi hitz edo gehiagokoak dira.


1. hitza nagusia da eta 2. hitza laguntzailea. Adibidez:
Etxetik bizkor etorri naiz.
Lagunari oparitxo bat ekarri diot.

1.2.3 Bestalde, osaerari begiratuta, aditzak hiru motatakoak izan


daitezke:

 BAKUNAK: Osagai bakarra dute. Adibidez: etorri, joan, jan… 

 ERATORRIAK: Beste kategoria bat dute oinarrian, eta atzizkiren


bat hartuta osatzen dira. Adibidez:

gizen (izena) > gizendu (aditza) 
gorri (adjektiboa) > gorritu (aditza) 

 ELKARTUAK: Bi osagaiz osatutakoak dira, eta bi multzo bereiz


daitezke.

1) Berezkoak: Bigarren osagaia aditza da. Adibidez: onetsi,


itxuraldatu, hostoberritu…

2) Aditz lokuzioak: Izena eta aditza elkartuta osatzen dira.


Adibidez: min hartu, ihes egin, hitzeman…

1.3 ADITZAREN SAILKAPENA

Euskal gramatiketan, aditzak kasu gramatikal hauen arabera


sailkatzen dira: NOR, NORI eta NORK.

17
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Kasu horiek konbinatuta, lau aditz sistema ditugu:


 NOR motako aditzak
Iker atletismora garaiz  heldu da  gaur. (hura)
Zu gurekin entrena zaitezke.  (zu)
 NOR-NORI motakoak
Albiste hori asko gustatu zaizue. (hura-zuei)
Hori guri ere  gerta dakiguke. (hura-guri)
 NOR-NORK motakoak
Ogia oso-osorik  jan dut. (hura-nik)
Aitorrek bi liburu  irakur ditzake astean. (haiek-hark)
 NOR-NORI-NORK motakoak
Lagun batek zinemarako sarrera  eman zidan atzo. (hura-niri-
hark)
Nik Beñati telefonoa  eska diezaioket. (hura-hari-nik)

Aditzak sailkatzeko, NOR eta NORK sintagma agertzen den ala ez hartu
behar da kontuan. Horren arabera, aditz jokatu batzuek DA laguntzailea
eskatuko dute (izan) eta besteek DU laguntzailea (ukan). Adibidez:

 DA SAILEKO ADITZAK (NOR): izan, egon, ibili, joan, erori, jaitsi,


mintzatu, etorri, aspertu, nekatu…
 DU SAILEKO ADITZAK (NORK): idatzi, irakurri, esan, adierazi,
ipini, ekarri, pentsatu, erosi, agurtu, bilatu…

Adibidez:
 DA sailekoak (NOR erakoak): 
Atzo, berandu irten  nintzen  kiroldegitik.
Bi irakasle etorri dira gaur. 
Amaia eta Leire martxoan jaio  ziren. 
 DU sailekoak (NORK erakoak):
Tontorreraino iristeko bide zuzena aukeratu  .
Entrenatzaileak saio neketsua prestatu  dizue. 
Bukatu al dituzu  irakasleak eskatu  zizkizun  lanak?

Badira bi eratara erabiltzen diren aditzak. Adibidez:

Inprimatzailea hondatu egin  da.

18
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Norbaitek inprimatzailea hondatu egin  du

DA ala DU?
Honela adierazten NOR ala NORK? da hiztegietan:
inprimatu, inprima, inprimatzen

du ad. Paperean edo kideko gairen batean testu edo irudi baten aldakiak
egin, hartarako makina edo tresnen bidez. Liburu bat inprimatu. Merezi
duela lehenbailehen inprima dadin.
Euskaltzaindiaren Hiztegia
mintzatu, mintza, mintzatzen
da  ad. Hitz egin. Zertaz mintzatu da? Arin mintza zaitez!
Elhuyar Ikaslearen Hiztegia

1.4  ADITZAREN EZAUGARRIAK


Adizki jokatuetan, zenbait ezaugarri bereiz daitezke, aditz nagusiari eta
laguntzaileari erreparatuta. Oraingoan, aldian edo denboran eta pertsonan
jarriko da arreta.
ALDIA
Denborak edo aldiak ekintza noiz gertatzen den adierazten du: 

19
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Iraganean  →→ Orainaldian →→ Geroaldian
Udan, auzokoaren katua zaindu nuen.  (iraganean) 
Aitak katakume bat  ekarri du etxera. (orain) 
Katakumea ahizpak zainduko du. (geroaldian)
PERTSONA
Pertsonaren arabera, morfema zehatz batzuk agertuko zaizkigu aditzetan.
NOR NORI NORK
n- (ni) -t (-da-) (niri) -t (-da-)(nik)
h- (hi) -k/-n (-a-/-na-) (hiri) -k/-n (-a-/-na-)
d- (hura) -o (hari) (hik). -ø (hark).
g- (gu) -gu (guri) -gu (guk).
z- (zu) -zu (zuri) -zu (zuk).
z- (zuek) -zue (zuei) -zue (zuek).
d- (haiek) -e (haiei) -te (haiek)

Adibidez:
Natzaio DIOZU GINTUZUN
n-     NOR: ni d-        ALDIA: g- NOR: gu.
-a-    ALDIA: oraina oraina -in-    ALDIA: iragana.
-o    NOR: hari              NOR: hura -zu-    NORK: zuk.
-o-       NORI:  hari -n       ALDIA: iragana
-zu:    NORK: zuk

Adberbioak: aditzondoak eta adizlagunak

Adberbioek ekintza nola, noiz, non, norentzat, zergatik… gertatzen den adierazten


dute. Beraz, aditzari buruzko informazioa ematen dute, eta aditz sintagmaren barruan
kokatzen dira. 

20
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

Bi motatako adberbioak ditugu: aditzondoak eta adizlagunak.

1. ADIZLAGUNAK
Atzizki bat edo postposizio bat erantsita daramaten adberbioak dira. Adibidez:

Frantsesez eta gaztelaniaz preposizioen bidez adierazten dena bi eratara adieraz


daiteke euskaraz, taulako adibideetan ikusten den bezala: postposizio atzizkien bidez
edo postposizio askeen bidez.

2. ADITZONDOAK
Aditzondoek ez dute postposizio atzizkirik behar, baina, kasu batzuetan, hartzen dute.
Adibidez: atzo, atzotik…
Osaeraren arabera, aditzondoak hiru multzotan sailka daitezke:
 Bakunak: atzo, gaur, bihar, lehen, orain, gero…
 Eratorriak: atzizki bat erantsiz sortutakoak dira. Adibidez:
-KI: gaizki, bereziki, poliki, ongi…
-KA: bakarka, bultzaka, keinuka, saltoka…
-RO: astiro, berriro, zeharo…
-TO: ondo, txarto, hobeto, ederto…
-IK: lehenik, azkenik, hutsik, zutik…
 Elkartuak: herenegun, lehenbizi, etzidamu…

Laurak arte egongo naiz hemen, Jonekin.


laurak arte                    adizlaguna (postposizio bidezkoa)
Jonekin           adizlaguna (atzizki bidezkoa)
   hemen             aditzondoa

Esanahiaren arabera, bost multzotan sailka daitezke:


 Denbora: gaur, bihar, etzi, herenegun…

21
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK

 Lekua: hemen, hor, han, hurbil, gertu, urrun, nonahi…


 Modua: ondo, gaizki, bakarka, ados, honela, edonola…
 Maila: oso, nahiko, txit, dezente, erabat, aski…
 Iritzia: agian, apika, nonbait, dudarik gabe, nire ustez…

urduri

1. adj. Lasaia edo geldia ez dena, ezinegonerako edo kezkarako


joera duena.
2. adb. Ezinegonak edo kezkak larriturik.
Euskaltzaindiaren Hiztegia

Josu mutil              urduria             da.  NOLAKOA?


                                        izenondoa (adj.)
Josu                urduri                dago.    NOLA?
                     aditzondoa (adb.)

22
EUSKARA ETA LITERATURA
PERPAUSAREN OSAGAIAK
Hona hemen, taula batean sailkatuta, adberbio mota guztiak, aditzondoak zein
adizlagunak:

23

You might also like