You are on page 1of 10

ADITZ LAGUNTZAILEA (27.

gaia)
ASPEKTUA, DENBORA ETA MODUA. FORMA ALOKUTIBOAK

1. Aditz jokatua
Hiru jokaera ditu aditz jokatuak:

1. TRINKO edo SINTETIKOA: Adizkiak bere baitan eta hitz bakar batez daramatza
aditz-elementu ezaugarrien morfema guztiak. Aditz laguntzaile barik jokatzen du:
daramat, dakarkizut…

2. PERIFRASTIKO edo ELKARTUA: Zehaztasunak ematen dituen aditz laguntzaile


baten beharra du.Bi zati bereizten dira argiro: ad. nagusia eta ad. Laguntzailea.Aditz
nagusiak aditzaren esanahia eta aspektua (edo aspektu eza) biltzen ditu: ELKAR /
ELKARTU/ ELKARTZEN/ ELKARTUKO…

Aditz laguntzaileak, ordea, aldia, pertsonak (subjektua eta osagarriak) eta numeroa
adierazten ditu.

Indikatiboan: IZAN ala *EDUN, erabiliko dugu, beste moduetan: *EDIN ala *EZAN:
saltzen ditut , ekar iezaiozu (aditz nagusia + aditz laguntzailea)
(* izartxo horrekin aditz horiek asmatuak direla adierazi nahi da)

1
3. ADITZ LOKUZIOAK: Hauek ere aditz elkartuak dira, laguntzailearen premia dute
eta. Aditz nagusiaren egitura berezia:dute izena + ukan / izan / egin / eman /
hartu: maite izan , beldur izan, preso hartu…

2. Aditz sailkapena eta markak


Euskal adizkietan hainbat marka edo morfema ageri dira:

1. PERTSONA MORFEMAK:

Nork, nor eta nori sintagmek eragina dute aditz jokatuetan. Berezitasun honi aditz
komunztadura deritzogu, Nork, nor eta nori pertsona-morfemen marketan oinarrituta
egiten da euskal aditza.
NOR sintagmaren (edo absolutiboaren) morfemak , beti AURRIZKIAK dira:

· ni etorri Naiz , ni Nator, ni Nabil


hi ibili Haiz, hi Habil, hi Hoa

· ni ikusi Nauzu, ni Naramazu, ni Nakusazu


hi ikusi Haut, hi Haramat, hi Hakusat

NORK sintagmaren (edo ergatiboaren) morfemak , beti ATZIZKIAK dira:

- nik ekarri duT, nik dakarT, nik dakusaT


- zuk ekarri duZU, zuk dakarZU, zuk dakusaZU

NORI sintagmaren edo datiboaren morfemen zehar osagarriak adierazten dituzte


eta ARTIZKIAK dira:

- niri esan diDAzu, niri eman diT, niri oparitu diDAte


- zuri esan diZUt, zuri eman diZU, zuri oparitu diZUte

Baina NORK komunztadura markarik ez bada, NOR kasua amaieran agertzen zaigu:

- niri etorri zatzaizkiT, niri gustatzen zaiT, niri dagokiT


- zuri etorri natzaiZU, zuri gustatzen zaiZU, zuri dagokiZU

2
Pertsona-morfema hauek kontuan hartuta egiten dute gramatikariek euskal aditzaren
sailkapena.

nabil (n- =ni) , habil (h- =hi) [NOR]


natorkizu (n- =ni) (-zu = zuri) [NOR-NORI]
dakart (d- =hura) (-t = nik) [NORK -NOR]
dakarkizuet (d- = hura , -zue =zuei , -t = nik) [NORK- NORI- NOR]

2. ADITZ-ERROA ETA ADITZOINA:

Aditzaren eduki semantikoa adierazten dute:


Ø Aditz trinkoez dihardugunean, aditz-erro deitzen zaio eduki semantikoa
daraman gune hori.
eTOR(r)i : -tor- (naTOR, daTOR)
eRAMAn : -rama- (daRAMAt, daRAMAgu)

Ø Aditz elkartuez ari garenean, aditzoin izena hartzen du : subjuntibo,


ahalera eta aginterako moduetan erabiltzen dena da.
erosi : eros (dezazun; dezakezu; ezazu)
apurtu: apur (dezaan/nan; dezakek/-n; beza)

3. ALDIA (DENBORA):
Denbora edo tempusa adierazteko, ondoko bideak erabiltzen ditugu:

Ø Adizkiaren amaieran –(e)n morfemak iragantasuna adierazten du bai


trinkoetan baita perifrastiko laguntzaileetan ere.
Ø Batzuetan, batez ere, aditz trinko askotan, -a- ikus dezakegu orainaldian
eta –(e)n- edo –(i)n- marka iraganean.
dAkarzu zENekarren
nAtor nENtorren
dAtor balEtor

Ø Orainaldian d- batez hasten dira 3. pertsonetan eta z- batez hasten dira


iraganean. Alegiazko edo hipotetikoan d- eta z- hauek l- bihurtzen da.

3
da zen (ba)litz
dator zetorren (ba)letor

4. PLURAGILEA:

Numeroak,euskaraz, bi forma islatzen ditu aditzetan: singularra eta plurala.


Singularra denean O izaten da marka; plurala denean, ostera, NOR sintagmaren
arloan pluralgileak hauexek izan daitezke: -z , -z- , -it- , -tza , -tza- , -zki-.
Gatoz, dauzkat, gabiltza, dakartzat, dakizkit…

5. MODUA:
Igorlearen jarreraren arabera aldatu egiten da. Subjuntiboaren marka –N da,
eta ahalerarena, -KE.
egin dezadaN, etor nadiN ; egin dezaKEt , etor naiteKE.

6. PREDATIBOA:
NORI pertsonaren, datiboaren, aurretik jartzen den –i- da. Batzuetan tokiz mugitzen
da.
Zait, diote, diezaguten, iezadazue

7. HOTS EUFONIKOAK:
Fonetikoki morfemak elkarrekin egoki lotzeko tartekatzen diren hots eta hizkiak dira:
-e- , -z- , -k-.
nentorrEn, dituZte, dakarKiot

8. GENEROA:
Euskarak izen-generorik izan ez arren, aditzean, alboko hizkuntzetan ez bezala, badu
generoa: hikako edo hitanoko aditzetan (nork =hik eta nori =hiri) alde batetik:
etorri duK / duN ekarri dizkiAt / -NAt
Eta bestetik, alokutiboak deitzen direnetan. Aditz hauetan, generoari dagokionez,
entzulea emakumezkoa ala gizonezkoa den bereizten dugu:
Etorri nauK / -N ekarri ditiAt / -NAT.

3. Aspektua

4
Aspektua aditz laguntzailearen ataltzat hartzen da. Aditzak markatzen duen
EKINTZA AMAITUTA DAGOEN ALA EZ ADIERAZTEN DU aspektuak.
Saldu/saltzen oposizioan daude: Saldu esaten dugunean, saltze hori bukatua da,
egina delako; saltzen bada, ordea, ekintza hori oraindik ere egiten ari da. Saltzeko
edo etortzeko esango bagenu, ostera, oraindik gertakizun, hasteke, dagoen ekintza
batez ariko ginateke.

Aditz laguntzaile indikatiboan (beste moduak: subjuntiboa, ahalera aspektugabeak


dira: aditzoinak soil-soilik agertzen dira. Ad: etor nadin, ibil zaitezke…) hiru
aspektu mota daude:

Ø Burutua (+ perf.): ekintza bukatua: etorri, ekarri, esan…


Ø Burutugabea (- perf): ekintza bukatu gabe oraindik: etortzen, ekartzen…
Ø Gertakizuna (+gert): ekintza hasteke oraindik: etorriko, ekarriko…
Aditz trinkoan aspektu puntukaria dutela esaten da. Aditzak esaten duen ekintza
memento edo puntu horretantxe gertatzen delako.

4. Aditz moduak
Igorleak aditza erabiltzean jarrera modu ezberdinak izan ditzake dioenari buruz:

· INDIKATIBOA: Historikotasuna adierazten du. Egiazko ekintza adierazten


denez aditzaren prozesua objektiboa dela esaten da. Narratzeko eta gauzak
azaltzeko erabiltzen den modua da. Ageri den aditza elkartua bada, izan eta edun
dira laguntzaileak.

Isilik egon dira Hara joatea erabaki dugu

· INDIKATIBOKO BALDINTZAZKOA: Baldintza ezartzeaz gain, normalean,


ba- (edo baldin ba-) aurrizkia darama eta perpaus elkartua eskatzen du. Bi
proposizio agertuko dira, bata bestearen menpe:

Baldintza: “Mendira joango BANINTZ…

Ondorioa: … birikak guztiz garbituko litzaizkidaKE ”

Bi sail nagusi bereizten dira baldintzazkoetan:

1. Baldintza erreala. Guztiz gertagarria. Ondorioan ez da –KE morfema


ageri: “Hori lortzen baduzu (baldin baduzu), beste hau ere lortuko duzu “

5
2. Baldintza irreala. Irrealtasun hau bi motatakoa izan daiteke:
etorkizunekoa (hipotetikoa) eta iraganekoa (benetan irreala).

- etorkizunekoa edo hipotetikoa: hipotesia izan arren guztiz


gertagarria: “Zurekin joanGO Banintz, garaiz iritsiko nintzateKE ”

- iraganekoa edo irreala: hipotesia izateaz gain erabat irreala


gertatzen da, sekula beteko ez den gertaera:

“Atzo zurekin joan (izan) Banintz, garaiz iritsiko nintzateKEEN ”

· SUBJUNTIBOA: Helburua, desioa, nahia, asmoa, aholkua… adierazten du.


Jarrera erabat subjektiboa da. Subordinatu gisa erabiltzen da beti. –N du modu-
marka. Edin eta ezan erabiltzen ditu aditz laguntzaile modura. Aditzoina
eskatzen du: “Ni ere etor nadiN nahi duzu ”----“ Ni ere etortzea nahi duzu ”
(aditz jokatugabeaz ere ordezka daiteke, euskara mintzatuan normalena).

Nagusiki, honakootan erabiltzen da:

1. Nahi izan, beldur izan, lotsa izan, komeni izan, espero izan,opa izan,
aditzen eta antzekoen mendean datorrenean: “Zeu joan zaitezen komeni da”

2. Xedea edo helburua adierazten duen perpausean. Zertarakori erantzunez:


”Errespeta ezazu, zeu errespeta zaitzaten “

3. Aginte-perpausak osatzeko:”Goazen, irakaslea etorri baino lehen”

4. Konpletibo izenekoetan: Hor egon gintezela(gintezen+(e)la) agindu zuen

5. Hauek bezalako esapideetan: “azkenik, esan dezagun…”

· AHALERA: AHALA adierazi nahi du. –KE morfema eta edin eta ezan
laguntzaile moduan. Aditzoina eskatzen du. Eta hiru modutan ager dakiguke:

Gozokia eman diezazuket (erreal.) / niezazuke (hipot.) / niezazukeen (irreal.)

1. Ahalera erreal gisa: Zerbait egiaz posible dela adierazten du: “ Euskara
erraz ikas daiteke ”

2. Ahalera irreal gisa: Objektiboki oztoporen bat edo asmorik ez dago.

· Etorkizunekoa (hipot.):Agian, beharbada, bete edo gerta


daitekeena: “Hori ere gerta liteke”

6
· Iraganekoa: Jada inolaz ere bete edo gertatu ezin dena: “Atzo
etor nintekeen, baina ez zenidan ezer esan”

· AGINTERA: AGINDUAK emateko erabiltzen da. Ia beti 2.pertsonan: “Etor


hadi azkar ” edo euskaraz 3.pertsonan: “Joan bitez (bihoaz) albait azkarren”
eta 1.eta 3.pertsonetan subjuntiboarekin: “Joan daitezela albait arinen”

5. Euskal aditzaldiak
Aspektuaren (ekintza amaitua [+perf] ; amaitu gabea [-perf] ; gertakizuna [+gert] ) eta
aldiaren (orain [-irag] ; lehen [+irag] ) jokoan oinarrituta, hona euskal indikatiboko
aditzaldiak:
1) Orainaldi burutua: aspektua: [+perf]; aldia [-irag] : ”Kalean egon naiz ”
2) Orainaldi burutugabea: aspektua: [-perf]; aldia [-irag] : “Egunero etortzen naiz “

3) Orainaldi burutugabe puntuala: aspektua: [+punt] : “Idazten ari naiz ”


4) Orainaldiko gertakizuna: aspektua: [+gert]; aldia [-irag] :”Gero hara joango da
5) Iragan burutua: aspektua: [+perf]; aldia [+irag] : “Mendira joan nintzen ”
6) Iragan burutugabea: aspektua: [-perf]; aldia [+irag] : “Sarritan esaten genuen ”
7) Iragan burutugabe puntuala: aspektua: [+punt] : “Orduantxe ari zen idazten ”
8) Iragan gertakizuna: aspektua: [+gert]; aldia [+irag] : “Honezkero etorriko zen”

FORMA ALOKUTIBOAK

Ekintza komunikatiboan parte hartzen duten NOR, NORI eta NORK pertsona-morfemez
gain, solaskidearen marka ere azaltzen duen adizkiari deitzen zaio ALOKUTIBOA.
Euskal aditzean bi erregistro edo maila daukagu:
· NEUTROA: Aditzaren ekintza eta forma perpausean ageri diren NOR, NORI eta
NORK izen-sintagmek markatzen dute, eta aditzaren komunztadura gorde behar dute.

7
Erregistro neutro honetan, aditzak ez du solaskidearen markarik jasotzen.
Erregistrorik erabiliena normalean:
“Andrea kaletik etorri da ”
“Ni atzo mendian izan nintzen ”
“Hik gauza asko esan dituk/-n”
· ALOKUTIBOA: edo markatua: Euskarak bere-berea duen erregistroa da hau, eta
bertan igorleak aurrean duen solaskidearen marka ere adizkian islatzen du:
ü Hika: hikako tratamendua deitua, toka eta noka izenez ezagutzen dena,
gizonezkoari (-k) ala emakumezkoari(-n) mintzo zaion kontuan hartua:
“Andrea kaletik etorri duk/dun” = etorri da + hirekin mintzo
ü Zuka: edo xuka baxenafarreraz zu alokutiboari balio afektibo berezia emanez:
“Andrea kaletik etorri duzu ” = etorri da + zurekin mintzo
“Ni atzo mendian izan (nintzen) ninduan/ nindunan/ ninduzun ”

Erabilera
Igorleak aurrean duen hartzaileari ematen dion tratamenduaren arabera erabiliko da
erregistro neutroa edo alokutiboa. Hartzaileari, adiskidetasunaren edo errespetuaren
arabera, hiru modutan zuzen dakioke igorlea:
· BERORIKAKO tratamendua (berori) begirune handiko pertsonei zuzentzeko
tratamendu modu zaharkitua da gaur egun. Aditzarekiko komunztadura erregistro
neutroko 3. pertsona bailitzan egiten du. Hala, solaskidearen markarik ez dago.
“Erretore jauna, berorrek honezkero igarriko zuenez…”
· ZUKAKO tratamendua (zu) errespetuzko tratamendua da. Guraso, nagusi eta
nolabait errespetua zor zaien pertsonei zuzentzeko era. Bi ohitura daude, halere,
Euskal Herrian:
ü Bizkai-Gipuzkoako ohitura, non 2.pertsona ZU izango den eta 1. eta 3.
pertsonak erregistro neutroan doazen. Tratamendua zukakoa da, baina aditza
erregistro neutroan doa: “Zu menditik zatoz ”
ü Iparraldeko leku batzuetako ohitura, non 2.pertsona ZU (edo XU) izateaz
aparte, 1. eta 3. pertsonak erregistro alokutiboan eman daitezkeen Tratamendua
zukakoa da eta aditza ere zukako erregistro alokutiboan dator:
“Ni menditik natorzu” “Atzo menditik etorri gintuzun” “Ni oso ondo bizi nauzu”
(nator) (ginen) (naiz)

8
· HIKAKO tratamendua (hi) edo lagunartekoa, konfiantza eta berdintasun-zantzu
bat dagoenean aukeratzen dena. Solaskidea gizonezkoa (-K) ala emakumezkoa (-N)
den garbi zehazten da.

- “Atzo menditik etorri gintuan/gintunan “Ni menditik natorrek/natorren” (a.alokutib)


- “Atzo menditik etorri ginen “Ni menditik nator (adizki neutroa)
- “Hi menditik hator ” , “Hik gauza asko esaten dituk/-n (adizki neutroa)

Behin hikako tratamendua aukeratuz gero solasaldian , behartuta gaude


BETI hikako erregistro alokutiboa erabiltzera.

Beheko koadroak laburtzen du jokoa:

TRATAMENTUA ERREGISTROA ADIBIDEAK


Berori izanik Neutroa Berori lasai dago baina ni larri ibili naiz
Zu izanik (Mendebaldean) Neutroa Zu lasai zaude baina ni larri ibili naiz
Zu izanik (Ekialdean) Alokutibo zuka Zu lasai zaude baina ni larri ibili nauzu
Hi izanik Alokutibo hika Hi lasai hago baina ni larri ibili nauk/n

Alokutiboen mugak
1) Hika eta zuka tratamenduan solaskidea beti 2.pertsonakoa da –hi edo zu- eta horiek
erregistro neutroan beren adizkiak dituzte (haiz, hator, dakin…; zara, zatoz,
dakizu…). Horiek ezin dira alokutiboan jarri, entzulea eta aditz-ekintzaren egilea
pertsona bera gertatzen delako horietan. Alokutiboan eman daitezkeen adizkiak 1.
eta 3. pertsonakoak bakarrik dira:

Ni etorri naiz ----} nauk, naun, nauzu Zu etorri zara ----} O

Hi etorri haiz ----} O Zuek etorri zarete ----} O

Hura etorri da ----} duk, dun,duzu

9
Gu etorri gara ----} gaituk, gaitun, gaituzu

Haiek etorri dira ----} dituk, ditun, dituzu

2) Menderakuntzan ez da erabiltzen alokutiborik:

“Etorri den gizona nire adiskidea duk” “Etorri *dukan gizona nire adiskidea duk”

“Haiek ibili direlako haserretu haiz hi ” “Haiek ibili *ditukelako haserretu haiz hi ”

3) Galderetan eta harridura perpausetan ere ez: “Norentzat ekarri ditu Anek arrosak? “
“*Norentzat ekarri ditin (dizkin) Anek arrosak? “

4) Erregistro alokutiboa aditz laguntzailearekin ez ezik aditz trinkoekin ere molda


daiteke.

10

You might also like