You are on page 1of 6

ORTOGRAFIA: arauak

PUNTUA
Puntuak perpausaren amaiera adierazten du. Bi erabilera nagusi ditu:
Puntu eta segi. Paragrafo bateko esaldiak bereizteko: Iluntzean heldu ginen hotelera.
Telegrama bat eman zigun atezainok. Dardaraz eta arineketan irakurri genuen.
Puntu eta aparte. Paragrafo baten azkena seinalatzeko erabiltzen da.
Osagaiak: kilo bat azenario, kilo eta laurden azukre, ur pixka bat etc bi laranjaren azala.
Azenarioak zuritu eta zatitu osteon, egosi...
Puntuaren beste erabilera batzuk.
> Laburduretan: etab. (eta abar), or. (orrialdea, orrialdeak)...
> Milatik gorako zenbakietan: 20.875.123
> Zenbakiekin, -garren atzizkiaren adierazpide moduan: XXI. mendean...

BI PUNTUAK
Bi puntuek pausaldi luzea adierazten dute, nolabaiteko segida edo argibidea adieraziz. Honako
kasu hauetan erabiltzen dira:
Gutunetan, hasierako agurraren ostean: Aupa, Txomin: Zer moduz zabiltza?...
Norbaitek esandakoa hitzez hitz aipatzen denean, aipamenaren aurretik bi puntu jartzen dira,
eta aipamena maiuskulaz hasi: Gaizkak orduan: "Nik ez dakit ezertxo ere. "
Adibideen aurretik: Hona hemen, adibidez, euskal esaera bat: "Hau bai parea, karakola eta
barea."
Enumerazioetan: Lau urtaroak hauek dira: udaberria, uda, udazkena eta negua.
Esandakoaren ondorio moduan edo zergatia azaltzeko jartzen den esaldi baten aurretik:
Higuingarria, azkena da mozkorra: tximinotu egiten da gizona.
Zenbakiz idatzitako ordutegietan bi puntu ipintzen dira orduen eta minutuen arrean (bi
puntuen aurretik eta ondoren hutsunerik utzi qabe): 14:00, 12:30, 13:45...

ETEN PUNTUAK
Eten puntuak hiru dira. Honako kasu hauetan erabiltzen dira:
Entzulearen edo irakurlearen arreta mantendu nahian egiten den etena markatzeko: Ezetz
asmatu zer ikusi zuen... katu beltza!
Esaldia amaitu gabe dagoela adierazteko: Ondotxo dakizu...
Zenbaketa bat nahi beste luzatu daitekeela adierazteko: Beltzak, zuriak, horiak... denok gara
neba-arrebak.
Testu bat aipatzerakoan, zatiren bat jarri gabe utzi dela adierazteko. Baina halako kasuetan
parentesi barruan jarri ohi dira: Ba al dakizu zenbat hizkuntza dauden mundu osoan? (...)
1996an egindako ikerketa baten arabera, 6.703.

KOMA
Pausaldi laburrak markatzeko erabiltzen da:
Inoiz ez da komarik jarri behar subjektuaren eta aditzaren artean.
Lotura letrarik gabe elkarturik doazen hitzen edo hitz multzoen ondoren: Gaur Ane, lbone,
Ainhoa, Uxue eta Jone etorri dira.
Deikiak, esaldiaren hasieran doanean, koma eraman ohi du ondoan. Barnean dagoenean,
koma artean jartzen da: Etor zaitez hona, Paul, mesedez. Maddi, zeu ere etor zaitez.
Esaldiaren haria une batez eteten denean: Esaera zaharren bidez, denok dakigunez, hitz
gutxirekin asko adierazten da.
Hala ere, adibidez, dena dela, orduan, bestalde, egia esan, aldiz, lehenengo eta behin... era
horretakoak koma artean idazten dira: Nik irakurtzea ez dut atsegin. Zuk, ordea, irakurriz,
gozatu egiten duzu.
Bai eta ez behin baino gehiagotan errepikatzen direnean: Bai zuria, bai beltza eta bai gorria,
hirurak gustatzen zaizkit.
Aposizioetan edo azalpen adierazgarrietan: Joseba, gure irakaslea, oso tipo jatorra da.
Zenbakia eta zenbakiaren zatiak bereizteko ere erabiltzen da: 7,5 (zazpi eta erdi, zazpi koma
bost). Euroak adierazteko ere koma erabiltzen da: Beherapenetan oinetakoak erosi nituen,
19,99 eurotan.


PUNTU ETA KOMA
Komak baino geldialdi handiagoa adierazten du. Hauetan erabiltzen da:
Esaldien zati luzeen ondoren edo elkarturik dauden esaldien ondoan: Prakerre txakur jesarri
bat baino handiagoa ez zen; gorputzez argala, samaz luzea, aurpegiz estua...
Aurkakoak edo adbertsatiboak diren esaldi luzeak banatzeko: Medikuek kirol gehiago egin
behar dela esaten dute; hala ere, gehienetan era horretako aholkuei entzungor egiten diegu.
Esaldi baten zati nagusiak puntu eta komaz bereiziko dira, baldin eta zation barruan bestela ere
komak erabili badira: Idoia futbol jokalaria da; Miren, bertsolaria; lker, betaurrekoduna,
pilotaria.

PARENTESIA
Perpausen barnean beste perpaus bat sartzen denean, adibide edo argibide gisa.
Tartekatutako perpaus hori parentesi artean idazten da: Nire ustez, ikasle gehienek (denek ez
esatearren) gustura bar- tuko lituzkete oporrak oraintxe bertan.
Parentesien ordez marrak ere erabil daitezke.
Hitzez hitz harturiko testu bat, norena den edo nondik hartua den adierazteko. "Burua
nekatzen ez duenak hankak nekatu behar" (Esaera zaharra)
Antzerki lanetako oharrak edo akotazioak:
Pernando Amezketarra: (lrribarrez.) Ederra egin diogu!
4. Zenbaketa bateko letren edo zenbakien ondoan ere ipin daiteke: Bi gai landuko ditugu: 1)
euskara batua; 2) euskalkiak.


GALDERA MARKA ETA HARRIDURA MARKA
Euskaraz galdera eta harridura markak esaldiaren bukaeran jarri behar dira; inoiz ez hasieran.
Noiz ikasiko dugu daukaguna estimatzen? Hau burua hau!
Marka horiek, ordea, berez ez dute esaldiaren bukaera adierazten. Harridura edo galdera
esaldi barruko zati bat besterik ez bada, esaldi barruan jartzen da marka, eta ondorengoa letra
xehez idatzi. Umea esnatu, "non da amatxo?" galdetu, eta lokartu egin zen berriro.
Bi marka horien ostean ez da punturik idazten; bai, ordea, koma edota puntu eta koma.
Harriduraz egindako galderak adierazteko bi markak jarriko dira: harridurarena eta, gero,
galderarena. Hau da marka! Noiz amaituko ote da egoera hau!?

MARRA LUZEA
Marra luzea batez ere elkarrizketetan erabiltzen da:
Hiztun bakoitzak dioenaren aurretik.
Nor da?
Pello naiz, zabaldu atea.
Hiztun bakoitzak esandakoaren ostean, hitz egiten duena nor den adierazteko.
Adiskide, ikusi duzu bide honetatik maletadun gizonik? galdetu zion bizardunak.
Bai, bidezidor horretatik bortu du, baso erditik gorantz erantzun zion eskaleak.
OHARRA: hiztunaren izena ageri den elkarrizketa idatzietan ez da marrarik ipintzen.
2. Batzuetan parentesi modura ere erabiltzen da.
Ekainaren 24an San Joan egunean testu bat egingo dugu.
Euskara ez da eta beti gauza bera esaten ez gara ibiliko beste edozein hizkuntza baino
zailagoa.
MARRA LABURRA
Marra laburra edo marratxoa lerro amaieran hitzak banatzeko erabiltzen da, silaba bakarreko
zatirik utzi gabe inongo lerrotan.
Zuzen: Balea urdinak ditu, animalien artean, bular handienak. Kumeak izan eta gero, egunean
600 litro esne sor ditzake.
Oker: Balea urdinak ditu, animalien artean, bular handienak. Kumeak izan eta gero, egunean
600 litro esne sor ditzake.
Marra laburra edo marratxoa, kasu batzuetan, deklinabide atzizkiak gehitzeko ere erabiltzen
da.
Laburduren ondoren.
Zenbat kg-ko pisua daukazu?
Pertsona edo leku izen berezien ondoren, izen arrotzak edo ezezagunak direnean.
Nautile-k oraindik tapatzeko dauden Prestige-ren pitzadurak ixtea du helburu.
Hitz elkartuetan:
Bigarren hitza lehenbizikoaren oihartzuna denean: txipli-txapla, tarteka-marteka, isilka-
misilka...
Bikoteetan: izen-abizenak, seme-alabak, senar-emazteak...

KAKOTXAK
Kakotxak honako kasu hauetan erabili behar dira:
Norbaitek esandakoa edo idatzirikoa hitzez hitz jartzen denean.
"Ez dakit joango naizen", esan zuen. Baina, hala ere, etorri egin zen.
Norbaiten izenaz gainera, izenaren ondoren izenordea aipatzen denean.
Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"...
Testu batean hitz bat ironiaz adierazi nahi denean.
Oso "Iangilea" zara, bai. Aitak logela txukuntzeko esan eta zu, "fin-fin" Play-Station-ari "hautsa
kentzen" ibili zara.
Kakotx artean sartu beharreko zatiak aldi berean beste kakotx bat beharko balu, kakotx mota
bat baino gehiago erabil daiteke:
Hala esan dio amari: Deitu dizut telefonoz, baina erantzungailuak "une honetan ez gaude
etxean..." erantzun didanez, pentsatu dut iritsi gabe zeundetela, eta kalean gelditu naiz. Eta
amak: Ba, badakizu, hurrengoan eskuko telefonora deitu.
Iragarki, armarri eta abarretako aipamenak.
2003an "euskrz 2zi ny dt" lelopean ospatu zen Lazkaon Kilometroak jaia.
Argitalpen nagusi baten zati diren artikulu eta abarren izenak.
Gaztetxulo aldizkarian "DJ-en historia harrigarria" erreportajea irakurri dut.
Hitzaldi, mahai inguru, erakusketa eta abarren izenak.
Atzo inaugura tu zuten "Afrikari begira" argazki erakusketa Txoko tabernan.

ARIKETAK

Jarri puntuazio-zeinuak esaldi hauei:
Errioxako ardoa sor marka duen ardoa da Errioxako Nafarroa Garaiko eta Arabako hainbat upeltegitan
egiten dena Iberiar penintsulako hoberenetarikoen artean dugu eta aspaldi honetan mundu osoan ere
ospetsu bilakatu da
Aurten ohi baino beranduago ekingo diote mahats biltzeari Arabako Errioxan haren aurretik egin ohi
duten ardoaren jaia hala ere betiko datan egingo da bihar izango da Villabuenan
Bengoetxeak eskuin orkatilako peroneko maleoloa hautsi du eta ebakuntza egitekoak ziren Gasteizen
Leitzako aurrelariak igandean hartu zuen min mendian entrenatzen ari zela zangoa zulo batean sartuta
Gu azokara joan ginen eta Miren eta Pello tabernan geratu ziren
Hizkuntz eskakizunetako probetan hainbat azterketarik hartu dute parte
Leitzako aurrelariak haustura du orkatilan eta oso zail izango du buruz burukorako sendatzea


Errioxako ardoa sor marka duen ardoa da Errioxako Nafarroa Garaiko eta Arabako hainbat upeltegitan
egiten dena Iberiar penintsulako hoberenetarikoen artean dugu eta aspaldi honetan mundu osoan ere
ospetsu bilakatu da
Errioxako ardoa sor marka duen ardoa da, Errioxako, Nafarroa Garaiko eta Arabako hainbat upeltegitan egiten dena. Iberiar
penintsulako hoberenetarikoen artean dugu, eta, aspaldi honetan, mundu osoan ere ospetsu bilakatu da.
Aurten ohi baino beranduago ekingo diote mahats biltzeari Arabako Errioxan haren aurretik egin ohi
duten ardoaren jaia hala ere betiko datan egingo da bihar izango da Villabuenan
Aurten, ohi baino beranduago ekingo diote mahats biltzeari Arabako Errioxan; haren aurretik egin ohi duten ardoaren jaia,
hala ere, betiko datan egingo da: bihar izango da Villabuenan.
Bengoetxeak eskuin orkatilako peroneko maleoloa hautsi du eta ebakuntza egitekoak ziren Gasteizen
Leitzako aurrelariak igandean hartu zuen min mendian entrenatzen ari zela zangoa zulo batean sartuta
Bengoetxeak eskuin orkatilako peroneko maleoloa hautsi du, eta ebakuntza egitekoak ziren, Gasteizen. Leitzako aurrelariak
igandean hartu zuen min, mendian entrenatzen ari zela zangoa zulo batean sartuta.
Gu azokara joan ginen eta Miren eta Pello tabernan geratu ziren
Gu azokara joan ginen, eta Miren eta Pello tabernan geratu ziren.
Hizkuntz eskakizunetako probetan hainbat azterketarik hartu dute parte
Hizkuntz eskakizunetako probetan, hainbat azterketarik hartu dute parte.
Leitzako aurrelariak haustura du orkatilan eta oso zail izango du buruz burukorako sendatzea
Leitzako aurrelariak haustura du orkatilan, eta oso zail izango du buruz burukorako sendatzea.

Honako beste esaldi hauek gaizki puntuatuta daude. Zuzen itzazu, eta arrazoitu erantzuna:
Hurrengo bi entrenamenduak, aste honetakoa eta hurrengo astekoa Zornotzako igerilekuan izango dira,
goizez.
Bat, bi, hiru, eta lau.
Azokara joan eta gazta eta ogia, erosi ditugu.
Batzuk biziki maite ditugu beste batzuk epelki.
Batzuetan mendira joaten dira, besteetan hondartza aukeratzen dute, eta beste batzuetan etxean geratzen
dira.
Kontzertuetan, jotzen dugunean, diskoko abesti indartsuenak jotzen saiatzen gara.
Euskal Herrian mendi eta hondartza politak daude.
Euskal Herriak mendi, eta hondartza politak ditu

Hurrengo bi entrenamenduak, aste honetakoa eta hurrengo astekoa Zornotzako igerilekuan
izango dira, goizez.
Hurrengo bi entrenamenduak, aste honetakoa eta hurrengo astekoa, Zornotzako igerilekuan izango dira, goizez.
(Subjektuaren ostean koma bakarra ez, tartekiaren koma parea bai)
Bat, bi, hiru, eta lau.
Bat, bi, hiru eta lau. (Izenak lotzen ditu, ez esaldiak)
Azokara joan eta gazta eta ogia, erosi ditugu.
Azokara joan, eta gazta eta ogia erosi ditugu. (Aditz laguntzailea ordezkatzen duen koma. Aditzaren eta galdegaiaren
artean ezin da komarik jarri)
Batzuk biziki maite ditugu beste batzuk epelki.
Batzuk(,) biziki maite ditugu; beste batzuk(,) epelki. (Mintzagai kontrastezkoa bada, posible da subjektua mintzagai-
komaz markatzea eta esaldi artea puntu eta komaz bereiziko dugu)
Batzuetan mendira joaten dira, besteetan hondartza aukeratzen dute, eta beste batzuetan
etxean geratzen dira.
Batzuetan, mendira joaten dira; besteetan, hondartza aukeratzen dute, eta, beste batzuetan, etxean geratzen dira.
(Mintzagaiaren osteko komak beharrezko dira esaldi mailan; beraz, esaldiak lotzeko puntuazio maila igo behar dugu)
Kontzertuetan, jotzen dugunean, diskoko abesti indartsuenak jotzen saiatzen gara.
Kontzertuetan jotzen dugunean, diskoko abesti indartsuenak jotzen saiatzen gara. (Mendeko perpausaren barruan
mintzagai-komarik ez)
Euskal Herrian mendi eta hondartza politak daude.
Euskal Herrian, mendi eta hondartza politak daude. (Mintzagaiaren koma)
Euskal Herriak mendi, eta hondartza politak ditu
Euskal Herriak mendi eta hondartza politak ditu. (Subjektu mintzagaian komarik ez)

(Oharra: bestelako soluzioak ere zilegi dira)
Errioxako ardoa sor marka duen ardoa da, Errioxako, Nafarroa Garaiko eta Arabako hainbat upeltegitan egiten dena. Iberiar
penintsulako hoberenetarikoen artean dugu, eta, aspaldi honetan, mundu osoan ere ospetsu bilakatu da.
Aurten, ohi baino beranduago ekingo diote mahats biltzeari Arabako Errioxan; haren aurretik egin ohi duten ardoaren jaia,
hala ere, betiko datan egingo da: bihar izango da Villabuenan.
Bengoetxeak eskuin orkatilako peroneko maleoloa hautsi du, eta ebakuntza egitekoak ziren, Gasteizen. Leitzako aurrelariak
igandean hartu zuen min, mendian entrenatzen ari zela zangoa zulo batean sartuta.
Gu azokara joan ginen, eta Miren eta Pello tabernan geratu ziren.
Hizkuntz eskakizunetako probetan, hainbat azterketarik hartu dute parte.
Leitzako aurrelariak haustura du orkatilan, eta oso zail izango du buruz burukorako sendatzea.
5. a. Hurrengo bi entrenamenduak, aste honetakoa eta hurrengo astekoa, Zornotzako igerilekuan izango dira, goizez.
(Subjektuaren ostean koma bakarra ez, tartekiaren koma parea bai)
b. Bat, bi, hiru eta lau. (Izenak lotzen ditu, ez esaldiak)
c. Azokara joan, eta gazta eta ogia erosi ditugu. (Aditz laguntzailea ordezkatzen duen koma. Aditzaren eta galdegaiaren
artean ezin da komarik jarri)
d. Batzuk(,) biziki maite ditugu; beste batzuk(,) epelki. (Mintzagai kontrastezkoa bada, posible da subjektua mintzagai-
komaz markatzea eta esaldi artea puntu eta komaz bereiziko dugu)
e. Batzuetan, mendira joaten dira; besteetan, hondartza aukeratzen dute, eta, beste batzuetan, etxean geratzen dira.
(Mintzagaiaren osteko komak beharrezko dira esaldi mailan; beraz, esaldiak lotzeko puntuazio maila igo behar
dugu)
f. Kontzertuetan jotzen dugunean, diskoko abesti indartsuenak jotzen saiatzen gara. (Mendeko perpausaren barruan
mintzagai-komarik ez)
g. Euskal Herrian, mendi eta hondartza politak daude. (Mintzagaiaren koma)
h. Euskal Herriak mendi eta hondartza politak ditu. (Subjektu mintzagaian komarik ez)


Anjel Lertxundiren Ariketa testua puntuatzen saiatu. Kontu egin
jatorrizko testutik marka guztiak kendu direla eta puntu eta jarrairen
eta bestelakoen ondorengo letra larri guztiak xehera pasatu direla.

Ariketa

Taxi bat hartu behar izan dut agurren ondoren liburu bat zabaldu dut
gidaria ez baitzen batere hiztuna handik pixka batera taxiko telefonoak jo
du gidariak esku libreko telefono sistema aktibatu du barkatu kario lan
garaian deitzea baina disgustu handia daukat gidariak urduri ni zertan ari
naizen begiratu du atzerako ispilutik irakurketan guztiz harrapatua
banengo bezala egin dut nik.
Ikerrek dena suspenditu du esan du telefonoaren beste aldekoak zerbait
pentsatu beharko dugu zuri zer iruditzen zaizu erantsi du gidariari zer
iruditzen zaion auskalo isilik segitzen baitu hitzordu bat eskatu dut
irakasleekin bihar arratsalderako esan dio telefonoaren beste aldekoak eta
gidariak ahoa zabaldu du estreinakoz bihar arratsaldean ezin dut.
Irakurle egingo nuke emakumetzat hartu duzula dei egilea gizonezkotzat
gidaria baina nik ez dizut horrelakorik markatu.


Ariketa
Taxi bat hartu behar izan dut. Agurren ondoren, liburu bat zabaldu dut, gidaria ez
baitzen batere hiztuna. Handik pixka batera, taxiko telefonoak jo du. Gidariak esku
libreko telefono-sistema aktibatu du. Barkatu, kario, lan garaian deitzea, baina
disgustu handia daukat. Gidariak, urduri, ni zertan ari naizen begiratu du atzerako
ispilutik. Irakurketan guztiz harrapatua banengo bezala egin dut nik. Ikerrek dena
suspenditu du, esan du telefonoaren beste aldekoak. Zerbait pentsatu beharko dugu,
zuri zer iruditzen zaizu?, erantsi du. Gidariari zer iruditzen zaion, auskalo, isilik
segitzen baitu. Hitzordu bat eskatu dut irakasleekin bihar arratsalderako esan dio
telefonoaren beste aldekoak, eta gidariak ahoa zabaldu du estreinakoz: Bihar
arratsaldean? Ezin dut!.
Irakurle: egingo nuke emakumetzat hartu duzula dei egilea, gizonezkotzat gidaria, baina
nik ez dizut horrelakorik markatu.


Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea liburutik hartutako paragrafo hau puntuatzen saiatu.
(118.or). Kontu egin jatorrizko testutik marka guztiak kendu direla eta puntu eta jarrai ren
ondorengo letra larri guztiak xehera pasatu direla.

Aste bati bestea jarraitzen zitzaion ildo beretik monotoniaz astelehenean Matematikako
azterketa egiten genuen konposizioa esaten zitzaion La Salleko lexikoan asteartean Fisikakoa
eta Kimikakoa asteazkenean Filosofiakoa ostegunean Literaturakoa eta Artearen Historiakoa
ostiralean asteko notak banatzen zizkiguten eta gure gelako tarima gainean kokatzen ginen
ilaran onenak aurrena eta txarrenak azkena larunbatean beranduago joaten ginen kolegiora
meza izaten genuen kaperan eta nik harmonioa jotzen nuen igandean berriro harmonioa jo eta
gero Obabako elizan zinera joaten nintzen Adrianekin Martinekin eta Josebarekin edo bestela
eguraldi eguzkitsua bazen Obaban bertan gelditu eta buelta bat ematen nuen Iruaindik eta
bisita egiten nion Lubisi.
(118. or.)

You might also like