You are on page 1of 19

AHOZKO LITERATURA

GENERO LIRIKOA

Alfabetatu aurreko aldi luzeetan, funtzio


poetikoa ahozko jardunean gauzatu.
Puntua, erritmoa, kantua eta gorputz-
espresioa iraupenerako bide.

.
Ahozko literaturaren zenbait atal.
1.- Atsotitzak
2.- Baladak
3.- Kopla zaharrak
4.-Bertsolaritza
Ahozko literaturaren zenbait atal
1.-ATSOTITZAK edo errefrauak
Edukian trinko eta aberatsak: bizitza, heriotza,
lana, eguraldia, izaera... dira erabilitako gaiak.
Forman, bi ezaugarri:
Laburrak: ideiak memorian gordetzeko aproposak.
Memoriari laguntzeko: errima, erritmoa, paralelismoa,
kontrastea...(baliabide estilistikoak)
Kalean uso, etxean otso: hoskidetasuna edo errima
Nolako bizitza, halako heriotza: korrelazioa
Erraz irabazia, erraz xahutu: Kontrastea
Ahozko literaturaren zenbait atal
2- BALADAK edo erromantzeak.
Gertaeren kontaketan oinarritzen dira, EPIKA sailean sartzen dira:
gertaera historikoak, asmaketak, sentimenduen adierazpenak, elkarrizketaz emandako
sailak...
Edukiari eta historiari begiratuz, sailkapen hau egin daiteke:
Eredu epikoa: (XV-XVI). Garaiko kronikatzat har daitezke. Buruzagi eta
jauntxoen ekintza eta bizi-giroa, banderizoak, erlijiozko kantak...
Bereterretsen kantoria, Atherratzeko anderea, Milia Lasturko, Alos torrea...
Eredu epiko-lirikoa: (XVII). Kontaera dute oinarri, baina dramadunak dira,
hau da, elkarrizketaz emanak. Lekuak eta garaiak ez jakinak. Ezin dira
kronikatzat hartu.
Brodatzen ari nintzen, Goizean goizik...
Eredu lirikoa: (XVIII). Herri poesian ugariena. Gaiak sinbolopean eta
elkarrizketa bidez emanak. Amodioa ia gai bakarra. Gehienak Ipar Euskal
Herrian bildu dira.
Maitia nun zira?, Jaun baruak aspaldin, Txori erresiula, Eijerra zira maitia...
ARIKETAK

Brodatzen ari nintzen

Brodatzen ari nintzen


ene salan jarririk
aire bat entzun nuen
itsasoko aldetik
itsasoko aldetik
untzian kantaturik.

(gehiago +)

Mikel Urdangarinek musikatua


ARIKETAK
Baladak. Brodatzen ari nintzen:
Laburpena egin.
Ahapaldi bakoitzean agertzen den pertsonaia
identifikatu.
Elkarrizketarik bai? noren artean? Joan banaka
identifikatzen.
Narratzaile motak.
Zenbat ahapaldi, neurria, errima, errepikapenak,
paralelismoak
Zein mendetan kokatuko zenuke? Arrazoitu.
Ahozko literaturaren zenbait atal
3.- KOPLA ZAHARRAK: usadio zaharretan oinarrituak,
egiteko soziala dute ospakizun batzuetan abestekoak
direlako: Santa Ageda eskean, Urte Zahar eta Urte
Berriaren mugan. Olentzero, inauteri, sanjoanetan...
Neurri eta doinu bereziak:
Baladetan bezala, naturaren aipamenak, behin eta berriz
errepikatzen diren hasierak (anafora), bihurkia (kopla
txikietan)
Bertsoetan bezala, bat-batekotasunari lekua uzten dio.
Santa Ageda eskean, bakarlariak familia bakoitzari
dagokiona asmatzen du, gero taldeak errepika egiten
duena.
ARIKETAK
Arrazoitu zergatik diren kopla zaharrak ondorengoak:

Mendi altuan elurra


bota sutara egurra
alaba galanten amak
mutil zantarren beldurra

Errekaldian lizarra
hari begira izarra
Euskara salbu ikusi arte
ez dut moztuko bizarra.

Aintzaldun daigun Agate Deuna


bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Ahozko literaturaren zenbait atal
4.- BERTSOLARITZA
Baliabideak: 1.-hoskidetasuna edo errima
2.-metrika edo neurria
3.-erritmoa
Gaiak:
Moldeak:
baliabideak
1.- Hoskidetasuna edo errima:
Bukaera bokaliko edo kontsonantiko
berdintsuek bertsoa osatzen eta gogoan
hartzen lagundu.
b,g,r,d: begirada
k,p,t: kopeta
z,s,x,tz,ts,tx: txistukariak
baliabideak
2.- metrika edo neurria: doinu bakoitzak bere
neurria ezartzen du.
Lizentziak:
sinalefa: bokal bi ahots kolpe baten. (nahi
baduzu_etorri)
laburdurak: fonemaren batzuk mututzea
(nagusia:nausia)
luzapena: neurriak hala eskatuz, hitz bat
luzatzea. (bana(tu)tzen)
baliabideak
Bertsoa lerroz, puntuz eta oinez osatzen da:
Lerroa: Bertsoaren, ahapaldiaren bertso-lerro
bakoitza.
Puntua: errimatik errimaran doan bertso atala
Oina: puntuko azken hitza, errima duen hitza.
poto: hitz bera bi oinetan agertzea.
baliabideak
3.- Erritmoa:
Doinuak markatzen du atsedena noiz hartu,
etena noiz egin: hemiskikioa
Goizian goizik/ jeiki ninduzun >10 (5+5)
ezkondu nintzen/ goizian > 8 (5+3)
Gaiak
Bertsolariak jaialdi eta txapelketetan erakutsi behar bere
trebetasuna
Gai jartzailea ariketak ezartzen:
1.- puntua emanda: lehen edo azken puntua
2.-lau oinak eman eta bertsoa sortu.
3.-gaia jarrita: gaiaz bat datorren bertsoa asmatu behar
4.-ofiziotan: bertsolariak binaka, bakoitza ofizio edo rol
baten, pertsonaiaren azalean jarrita.
5.-puntuka: bi, hiru edolau bertsolari, bakoitzak puntu
bat abestu.
Bertso moldeak
Bertso-moldeak:
Molde erregularrekoak:
Silabak zenbatuz: txikia (7,6), handia (10,8)
Lerroak zenbatuz: zortziko, hamarreko, kopla.
Errima beti lerro bikoitietan.
Molde irregularrekoak: Doinu bereziren bat.
Irregulartasuna neurrian edo erriman:
(Iparragirre abila dela)
ARIKETAK
-Aztertu ondorengo bertsoa (neurria, errima, erritmoa, moldea...)

Iparragirre abila dela


askori diot aditzen
eskola ona eta musika
hori hoiekin zerbitzen.
Ni ez nauzu ibiltzen
kantuz dirua biltzen
komeriante moduan,
debalde festa preparatzen det
gogua dedan orduan.

Xenpelar
ARIKETAK
-Aztertu ondorengo bertsoa (neurria, errima, erritmoa, moldea...)

Zerutik begira daude


Jose eta Manuel Mari
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari.
Musu bat Iparraldeko
bertso-eskolako haurrari
lagundu nauten guztiak
Olatz eta arreba bi.
Baina ni ez bainaiz hemen
neuk sortu hutsean ari
aitarena den txapel hau
eskeintzen diot amari
haurra nintzela euskaraz
erakutsi zidanari
Amets Arzallus
ARIKETAK
-Aztertu ondorengo bertsoa (neurria, errima, erritmoa, moldea...)

Gertutik bizi izan


dute txapelketa
boltsikoak klinexez
goraino beteta
agurren bat prestatu
diegu tarteka
Ta eurentzat da
Gaurko betso-gogoeta
Gure amek hainbeste
merezi dute-eta.
Amuriza eta Arzallus
ARIKETAK
-Aztertu ondorengo bertsoa (neurria, errima, erritmoa, moldea...)

Ez dut gogoan lehen musua


Lehendabiziko bularra
ez dut gogoan bizi irauteko
Bertatik edan beharra
Nahiz eta ahaztu amak lehenengo
eginiko irrifarra
Ziur naiz hortik datorkidala
Bertsotarako indarra.
Amuriza eta Arzallus

You might also like