You are on page 1of 5

EUSKAL LITERATURA XVI. ETA XVII.

MENDEETAN
LITERATURA TESTUAK IDENTIFIKATZEN ETA ARRAZOITZEN

Hizkuntza bat, hurrengo mendeetan, literaturan eta arlo jasoan erabilia izatea, hau da, idazteko
baliagarria zela ustea bi faktorek edo egintzak eragin zuten: batetik, arautzeak eta hizkuntza
nazionalaren lehenbiziko gramatikak eta hiztegiak argitaratzeak; eta, bestetik, Testamentu Berria
latinetik hizkuntza horretara itzultzeak. Izan ere, lehenak deskodetu egiten zuen hizkuntza eta
bigarrenak hizkuntza eredu batu bat, idatzirako beharrezkoa, ezarri. Euskarak biak eginda ditu:
gramatika (El imposible vencido, euskararen gramatika gaztelaniaz; lehenengoa gaztelaniaz argitaratu
zenetik 237 urtera, Larramendiren eskutik) , berandutxo; eta protestanteen Testamentu Berria
(Luterok alemanera itzuli zuenetik 50 urte pasa baino lehen, Leizarragaren eskutik) garaiz. Hala ere,
azken ahalegin hau ezerezean eta baztertuta geratu zen, alferrik euskara batu idatzi bat sortzeko
ahalegina, protestantismoa Nafarroa Beheretik kentzean.

1. JOAN PEREZ LAZARRAGAKOA : Ikusi ditugun testuak: ARTZAIN NOBELA liburuskatik eta
EZKON BAZATEZ EGONGO ZERA olerkia.

Ikusi ditugun testuak: Ezkon Bazatez egongo zera, Etai lelo bai lelo eta Artzain nobelako zati bat.
Ezaugarriak edo arrazoiak:

● XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa dugu, eta Hego Euskal
Herriko zaharrena. Arabako euskalkia eta mendebaleko euskararen historia argitzeko tresna
ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak baitakartza:

o BIZKAIERA/MENDEBALEKOA: jat (zait, bizkaieraren erara), soberbiagaz (-GAZ


soziatiboa, -REKINen ordez), berben (hitzen), legez (moduan, bezala), gura dot (nahi
dut), zaoz (zagoz, zaude)...

o DOKUMENTATU GABEKO ETA ASPALDIKO HITZAK: bere (ere orokorraren eta be


bizkaerazko formaren jatorrizkoa), bagerik/gaberik (barik bizkaitarraren eta gabe
orokorraren jatorrizko forma).

o ARABAKO EUSKALKIA (ezezaguna, nafarrera eta bizkaieraren arteko zubi): enegaiti


(ene:Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko forma=Ekialdekoa, gaiti: gatxi, gaiti=
Bizkaierazkoa) niregatik, seme bakotxa (Ekialdekoa, =bakarra), ene laztana(nire/nere
mendebaleko edota erdialdeko formen Euskal Herriaren ekialdeko forma).

o ADITZ laguntzaileen antzinako formak (subjuntiboa erabiltzea gaur indikatiboa


erabiliko genukeenean): Joan zidin (joan zen), eskatu zidin (eskatu zion), ken zaiteko
(kenduko zaizkizu). Aditz trinkoen erabilera dakusazun (ikusten dituzun) ezkero ene
negarrok; errazoaz desakezue (arrazoiz esango dizute)...

o Erdarakadak: utra (oso), sinfalta, flordelisea, platikea (hizketa), jentil hombre


penadua, masarik (otzandurik, amantsatuta), la bella mal maridada...

● Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen idazkia dugu Lazarragarena; hiru aldiz
ageri da eskuizkribu osoan. Euskal Herriaren lehen aipamenak XVI. mendekoak dira, Juan
Perez Lazarraga egile arabarrak eta Joanes Leizarraga lapurtarrak idatzitakoak.
● Idazleak 16-19 (1564-1567) urte zituela idatzi zuen eskuizkribu hau, zenbait ataletan nabaria
da bere heldutasun falta eta inozentzia: Ezkon bazatez egongo zera olerkian, esaterako.

● Dokumentua edo testua ez dago inprimatua eta eskuz idatzia dago, hortik, deritzogu
eskuizkribua. Lehenengo lau orriak urratuta daude. Horregatik, falta dira artzain nobelan
zenbait hitz.

● Artzain nobela (Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena protagonistak mundu bukoliko edo ideal
batean kokaturik dauden artzainak dira, beren amodio esperientziak, zoritxarrekoak
gehienetan, bizi eta partekatzen dituztenak) batek eta poema nahiz kanten bilduma
(horietako batek Etxeparek ere erabiliko duen leloa du izenburu eta lelo: Etai lelo i bai lelo)
batek osatua.

● Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (102 orrialde), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta
gainerakoak gaztelaniaz idatziak.

2. BERNARD ETXEPARE (Linguae Vasconum Primitiae, 1545)

Ikusi ditugun testuak: Sautrela, Kontrapas, Hitzaurrea (Etxepare Rap) eta Emazten fabore .
Liburuskakoak denak.

Ezaugarriak edo arrazoiak:

● Badaki lehena dela euskaraz idazten eta lehenengoa dela euskara inprentara eramaten;
harrotasunez ezin kabituta dago Sautrela eta Kontrapas (euskarari zuzendutakoak biak ere)
poesietan eta Hitzaurrean egiaztatu ahal denez.

◦ “berze lengoajiak bezala hain eskribatzeko hon dela” , “dugun joia (joya) ederra
inprimiturik heuskara... eta zure hatse (hasiera) honetatik dadin aitzinerat auggmenta,
kontinua eta publika mundu guzietara”, “Eta jinen (etortzen) direnek duten kausa aboro
(gehiago) haren abanzatzeko (hura ikasteko)” [hitzaurrea]; “orai hura iganen (igoko) da
berze ororen gainera”, “ezein ere lengoajerik ez frantsesa ez bertzerik orain ez da
erideiten (aurkitzen) Heuskararen parerik” [Kontrapas]; “Lehenago hi baitinzan
lengoajetan azkena Orai aldiz izaneniz (izango haiz) orotako lehena” [Sautrela].

● Apaiza bada ere, maitasuna da bere poemen gai nagusi, liburuko 16 poematatik 10etan
kantatzen dio maitasunari. Beste 3tan erlijioa eta beste batean bere bizitza du kantagai.
Amodio gaiak naturaltasunez tratatzearren (Trentoko kontzilioaren ondorengo garairako
gordinegi) eta neurrietan eta errimetan zituen akatsengatik gutxietsia izan zen urtetan. XVI.
mendeko Ipar Euskal Herriko bi idazleen lana pikutara joan zen, beraz; Etxeparerena aipatu
berri ditugun arrazoiengatik eta Leizarragarena katolizismoa berrezartzean liburu debekatu
bihurtu zelako hainbat urtez.

◦ Amodioa “gordin”: “Munduian ez da gauzarik hain eder ez plazentik, nola


emaztea gizonaren petik biluzkorririk” (Emazten fabore).
● Euskalkia nafar-lapurtarra da, Donibane-Garazi aldekoa, eta herri xehearentzat eta kantatuak
izan zitezen idatzi zituen olerkiak.

◦ Garaiko kantatzeko egitura edo kantetako leloa dator, esaterako Sautrela bukaeran:
“Etai lelori bailelo leloa zarai leloa, Heuskara da kanpora eta goazen denok danzara”.

◦ Nafar-lapurtarra: guti, berze, erran, aboro (gehiago), oro (dena), hartzaz (hartaz), jalgiten
(ateratzen da), jiten (etortzen)...

3. JOANES LEIZARRAGA (1506-1601): (Iesus Christ Gure IaunarenTestamentu berria, 1571)

Ikusi ditugun testuak: HEUSCALDUNEY atala , erreginari eskainitako hitzaurrea, eta GURE AITA
ZERUETAN HAIZENA.

Ezaugarriak edo arrazoiak:

● Gutxi dakigu Leizarragaren bizitzaz, apaiz katolikoa izan zen protestante bihurtu aurretik eta
Joana Albretekoak Testamentu Berria itzultzeko agindu zionean lau ministro protestanteren
laguntza izan zuen lana zuzentzeko eta gainbegiratzeko.

● Hiru liburu argitaratu zituen 1571n: Iesus Christ Gure IaunarenTestamentu berria eta
hiztegitxoa (lapurterazko hitzen baliokideak zubereraz eta behe-nafarreraz ipiniz);
sakramentuak eta doktrina biltzen zituen Abc edo Christinoen instructionea eta Kalendrera
edo egutegia.

● Leizarraga Beraskoitzekoa (Lapurdi) bazen ere, hizkeraz behenafarra zen. Dena dela, idazteko
lapurtera erabili zuten, euskara batu moduko bat sortzeko egokiena zela iritzita.

◦ Bakoitz (bakar), batbederac (bakoitzak), hunegatic (honengatik), erran (esan), erideinen


dela (aurkituko dela), minçatzeco (hitz egiteko), otoi (arren, mesedez).

◦ Zubereraren arrastoren bat ere bada Gure Aitan: offensatu gaituztener (ofensatu
gaituztenei, NORI plurala -ER, zuen gaituzteneri).

● Luterotar askok eta humanistek bezala, latinezko hitz asko bere horretan uzten zituen
testuari ahalbait fidelena izateko; hortaz, hizkuntza lehorra eta zurruna erabili zuen,
eguneroko bizitzan erabiltzen zenetik aldendua.

◦ Translatione (itzulpen), annotatione (ohar), perfectionetan, tentationetan...


Protestantismoaren gainbeherarekin batera, Leizarragaren lana baztertua izan zen eta honen tokia
herri hizkeran gehiago oinarritzen zen Sarako Eskolak hartu zuen.

4. PEDRO AGERRE “AXULAR” (Gero, 1643)

Ikusi/ Ikusiko ditugun testuak: IRAKURTZAILEARI atalekoak eta HARAGIAREN BEKATUARI


dagozkionak.

Ezaugarriak eta arrazoiak:

● Lapurdiko ekonomia goraldiaren garaian bizi izan zen Axular (1556-1644). Berez, lurraldez,
Nafarroan jaio zen, baina Lapurdiko eta Sarako mugan; 10 kilometro baino gutxiagora.
Gainera, garai hartan Lapurdin ekonomia ongi zihoan; eta ekonomia ongi doanean, literatura
ekoizpenak ere gora egiten du, argitaratzeko dirua egoten da.

● Sarako Eskola Axularrek osatu zuen, beste hainbat idazlerekin batera. Guztiak ere,
egunerokoan ez ziren idazle; abokatu, mediku eta elizgizon baizik. Sarako Eskolako idazleek
herria bideratu nahi zuten, Kontraerreformak edo Trentoko Kontzilioak ezarri zituen
intolerantzia eta zorroztasuna (inkisizioa, sorgin-ehiza...) ezarriz; horretarako, lehen
protestanteek egin zuten bidetik, ideia eta irakurgaiak euskarara ekarri zituzten.

● Eskola honetako kideek lapurtera aukeratu zuten beren idatzietarako, Leizarraga baino
biziagoa eta herritik hurbilagokoa, ordea. Eskola honek sortu zuen idatz ereduari lapurtera
klasikoa deitu ohi zaio. Dena den, hizkuntza bizia erabiliagatik ere barrokoa, jantzia, da, esaldi
luzez eta etengabeko sinonimoz eta parafrasiz (hitz bat adierazteko erabiltzen den esaldia)
jantzia.

◦ Lapurtera: solhasak (hizketak), hunetzaz (honetaz), galdegin (eskatu), bertze (beste),


emanen (emango), erraiteko (esateko), deusek (ezerk), hertsi (itxi), liburuaren egiteko
kargua (liburua egiteko kargua, Transitive Object Genitive, NOREN kasuaz osatutako
osagarri zuzena), anhitz (asko), bat bederak (bakoitzak), azturak (ohiturak),...

◦ Barrokoa: “ez lizateke euskara hain labur, eskas eta ez hertsi (itxi), nola munduak uste
baitu” (sinonimo pilaketa), “orai badirudi euskarak ahalke (lotsa) dela, arrotz (kanpoko)
dela, ez tela iendartean ausart, entregu, bithore (abil) eta ez trebe” (sinonimo/antzeko
kontzeptuen pilaketa); “ZEREN... ez BAITakite.. NOLA eskribi eta irakur. BALDIN EGIN
BALIZ EUSKARAZ HANBAT LIBURU, NOLA...HEK BEZAN kunplitu IZANEN (izango) ZEN
EUSKARA ERE, ETA BALDIN HALA EZPADA...” (esaldi konposatu eta mendeko luzeen
erabilera, esatekoa ilundu gabe, dotore)

● Axularrek Salamancako unibertsitatean egin zituen ikasketak eta bere idazkietan ezagun du
oso kultura zabaleko gizona dela, etengabeak dira autore edo idazle eta pentsalari
unibertsalei eta klasikoei egiten dizkien aipuak.
◦ “Ezterrezuela (Ez ezazuela esan) dio San Agustinek bihotz garbiak eta onhestak
ditutzuela, baldin begi deshonestak eta ahalke (lotsa) gabeak badituzue”.

● Axularrek liburu bakarra idatzi zuen: Gero (1643); izenburuan dioenez, bi partetan bereizi eta
partitua (gero bigarren zatirik ez badago ere). Gero erlijio liburua da, bizimodu zintzo eta
fededuna lehenbailen hartzeko gomendatzen dio irakurleari, edonoiz etor baitaiteke
heriotza; baita bekatuan zabiltzanean ere.

You might also like