Professional Documents
Culture Documents
Protohistoria/ historiaurrea
- Historia: lekukotasun zuzenak ditugun garaia.
- Protohistoria: zehazki historia ez den, baina nolabaiteko lekukotasunak dituen garaiari
deritzogu. zeharkako lekukotasunak dauden tartea, historiaurrearen eta historiaren tartekoa.
Zeharkako lekukotasunak Akitaniera eta Erdi Aroko.
- Historiaurrea=Aitzinhistoria: Lekukotasunik ez (ez zuzen ez zeharkako) dugun garaia. Gizakia
euskaraz hitz egiten hasi zenetik lehen lekukotasunak agertzeraino. Akitanieraren eta Erdi
Aroko euskararen lekukotasunak protohistoriatzat hartuaz, euskararen historiaurrea atzerago
eramango dugu, Kristo aurreko denboretara.
Eta Uhlenbeckek?
Bere ustez euskalki bizkaitarrak eta gainerakoak jatorri ezberdinekoak dira, bi hizkuntza
ezberdin kontsideratzen zituen, gerora harremanaren ondorioz batu zirenak.
Noizko eta nongo hizkeraren lekukoak dira RS eta Arrasateko erreketaren kanta?
RS 1596koa da, Bizkaiko mendebaldekoa. Hala ere, 100 urte baino lehenagokoa dela esaten da
(ezaugarri eta hizkera zaharragoa darabil; errefrauen ahozko transmizioa). -> XV. m
Arrasateko erreketa urte berekoa da (1596) Bizkaikoa ere. Hizkera oso ezberdina darabilte. XV.
m dela esaten da; Arrasateko erreketa ia 2 mende arinago gertatu zen eta ahoz transmititu izan
zela pentsa dezakegu, 1596an idatzi zen arte. Ondorioz, ainitzinagoko hizkera darabil (XIV. m)
Zer da deriba?
Sapir-ek asmaturiko terminoa. Hizkuntzak norabide edo tipo jakin batean aldatzen dira eta ez
noraezean esan nahi du
Zer da analogia?
Azaleko antzekotasun fonologikoa eta grafiko duten hitzak, itxurazkoa; baina jatorri ez
berekoak. Ez dute berreraiketarako balio eta ez dute ahaidetasunik frogatzen.
Adb.: elkar / alkaar chez / etxe sibi / zazpi
orkei / hogei abar / hamar iru / hirur
Lat. duo: arm. erku / eusk. elkar: holand. elkaar. Zer dioskute analogiez eta
homologiez?
Duo/erku: kognaduak dira, jatorri bera daukate nahiz eta garapen fonologiko desberdina izan.
Ondorioz, homologoak dira eta berreraiketarako balio dute.
Elkar/elkaar: antzekotasun fonologikoa duten arren, antzekotasun hau azalekoa da ez baitute
jatorri bera. Ondorioz, analogoak dira, ez dute berreraiketarako balio eta ez dute ahaidetasunik
frogatzen.
Zer da glotokronologia?
Hizkuntza ahaideen arteko konparaketa egiteko metodo bat da, baina sekula ez du lortu metodo
konparatua gainditzea. Hizkuntza desberdinetako hiztegia egin (100 -200 hitz) eta hizkuntza
guztiak konparatzen dira. Carbono-14 metodo zientifikoan oinarrituta dago hizkuntzak noiz
banandu ziren adierazteko.
Ikuspuntu formal hutsetik zer esan zenezake otso, pertz, dolor eta hats-en
etimologiaz? Argudiatu laburki erantzun bakoitza:
otso: hor + so > hohso > ohso > otso (erroan).
pertz: **per-tz > pertz. Ez dakigu zein den oinarrizko forma baina badakigu mailegua dela (ez
dago **per errorik). Eredua: CVCC erroa da. CVC erroei –tz bezalako atzizki kontsonantikoak
erantsi zitzaizkien garaikoa.
dolor: *dollor > *doilor > dolor; dollor = ruin (garai hortan = eskasa, animaliei aplikatua)
hats: hasi > hats (hitz amaieran txistukariak bortiz -> afrikatu) EBZ
Nola eta zer garaitan igarotzen gara sistema karratutik erronbora herskarietan?
Sistema karratua AEM -> Sistema erronboa EBZ
Hasiera batean, hitz-hasieran (gune-bortitzean) herskari bortitzak edota ahulak egon zitezkeen
(sistema karratuan). Beranduago, bortitz hauek desagertu eta ahulak ahostundu ziren, soilik
hitz hasieran “b”, “d” edo “g” aukerak geratu zirelarik (erronboa).
Nola biltzen ziren AEn T, R eta S guztiak oposaketa bakar baten inguruan?
[Bortitz/ahul] oposaketa, hau da, neutralizazio patroi bera dute. Hitz hasieran ahularen
aldeko neutralizazioa, amaieran bortitzaren aldekoa eta bokal artean soilik mantentzearen
oposaketa. T: herskari R: ozena S: txistukari
Zergatik ez ditu Mitxelenak /m/, /f/ eta /p/ eta sabaikariak AEren inbentarioan
sartzen?
AE-rako zergatik ez dugu behar /m/-rik? AE-ren fonologia sisteman ez zegoen /m/ fonemarik,
garai horretan soinu/hots gisa bazegoen ere. Sudurkari bat bazegoen “n” eta nahikoa zen.
Testuinguru sudurkariean sortzen zen maileguetan, asimilazioetan edo balio adierazgarriarekin
/n/-ren aldaera delako /b/ aurretik: nb > mb
Badago nh, lh, rrh, baina ez mh-rik.
Eta /p/-az?
/p/ ezpainkari bortitzak ez du ematen izaera fonologikoa zuenik AEn, izan ere, gutxi agertzeaz
gain, agertzekotan /b/-ren alofono gisa agertzen zen. Fonosinbolismo, mailegu edo bestelako
fenomenoen bidez lortzen zen.
r- / *l- maileguetan.
AEn /l/ [bortitz/ahul] oposaketa zeukan eta horregatik mailegutako l bortitza mantendu da.
Latineko V_V /l/ ahula /r/ eman du euskaran. Euskara barruan emandako aldaketa da (ez lat.
eusk-ra)
Adb.: castellu > gaztelu Adb: solu > zoru / zelu > zeru / angelo > aingeru
-r > -R. Zer dakigu honetaz?
AEn /r/ [bortitz/ahul] oposaketa zeukan, hasieran ezin zen agertu, oposaketa bokal artean
zeukan eta bukaeran R bakarrik.
Amaierako kontsonanteak ozenak eta txistukariak bortitzak dira. Hitz bukaeran [r] egon arren,
atzizkia bokalez hasten bada r: Zer Zeri.
Hala ere, egun bortitzaren aldeko neutralizazio modernoa -> R: bihaR ahuletik dator, biharamun
Hitz erdian (V_V), r > R neutralizatzeko joera orokortzen doa (oraindik guztiz gertatu ezden
arren). Adb.: platera vs plateRa / ezer-en vs ezeR-en / plazerik vs plazeRik
AEZean AEMan baino txistukari eta ozen gehiago ala gutxiago? Zergatik eta zenbat?
Zenbat eta atzerago joan, orduan eta kontsonante gutxiago agertzen dira inbentarioan.
AEZean AEMan baino txistukari eta ozen gutxiago.
AEZ: 2 txistukari eta 3 ozen AEM: 4 txistukari eta 6 ozen
Zer zuten komunean AE-z herskari, ozen eta txistukariek Mitxelenak [bortitz / ahul]
oposaketaren bitartez antolatzeko guztiak?
Euskarak [bortitz/ahul] oposaketa, kokagunearen arabera neutralizatzeko joera du.
Neutralizazio patroi bera dute: hitz hasieran ahularen aldeko neutralizazioa, amaieran
bortitzaren aldekoa eta bokal artean soilik oposaketa mantentzea.
Bokal inbentario hori aski ote ule/ile, uzen/izen, utzi/itxi eta gainerako u-/-i
txandakatzeak azaltzeko? Zergatik?
Bai, batzuek beste bokal bat proposatu duten arren, Mitxelenak azaltzen du bokal txandakatze
hauek *-eu- diptongoaren monoptongatze desberdinak direla.
*egorten>*eorten>erten/irten/urten
u- / i- txandakatzea: AE, EBZ, dialektala? Zergatik? i-/u- oposaketa (ile / ule, utzi /
itxi) noizkoa? Zergatik?
EBZ baino berriagoa, beranduagokoa. -> Dialektala. Bizkaierak gainerako euskalkiekin
fonologian duen bereizgarri zaharra da. “*eu-” diptongo zenbaiten emaitzak dira, ez beti
koherenteak.
Artikulu(ar)en bilakabidea.
Gaurko artikulua 3. graduko erakusletik dator, erakuslea klitiko bihurtuta:
*-har > -ha > -a. Adb: gizon *har > gizona.
Un clítico es un elemento gramatical que se escribe como una palabra o partícula átona independiente, pero que en
realidad se pronuncia como parte de la palabra anterior o siguiente. Muestra un comportamiento intermedio entre el
de un morfema ligado y una palabra. Sintácticamente tiene un comportamiento más similar a las palabras, pero
fonológicamente no es independiente de otras palabras adyacentes.
baradizu, zeru, solo, gela: antola itzazu beren zahartasunaren arabera eta argudia
itzazu zure erabakiak
Zaharrena gela da, latin garaian sartua. Bakarrik euskararen aldaketak pairatu (k > g)
Hasieran txistukaria duten maileguak erromantze garaikoak dira. (ü antzinako u batetik dator.
Eta r antzinako l batetik).
zeru zaharragoa da l > r aldaketa euskaran bertan pairatu baitzen. Beraz, latinarekin ukipenean
zegoenean mailegatutakoa da; zelu ondoren erromantzeetatik mailegatutakoa.
V_Vko latineko l ahulak euskaran r eman du: orio/ olio, solo/ soro… hala ere, ez da bilakabidea
orokorra izan denbora berdinean, latinezko l askotan mantendu da.
Baldin eta gela < cella, bake < pace; zergatik zeru < coelu eta gurutze < cruce?
Lehenengo biak latinetik hartutako maileguak dira eta beste biak hizkuntza erromantzeetatik.
Ondorioz ez dituzte aldaketa berdinak jasan.
Zein da zaharrago, zelü/zeru ala gela? Zergatik?
ü antzinako u batetik dator, r antzinako l batetik.
Gela da zaharrena, latin garaian sartu zelako euskarara eta ez zuelako pairatu erromantzeetan
pairatutako aldaketa (euskarazkoa bai, k > g).
Zeru erromantzetik hartutako maileguek belarearen ordez txistukaria dute. Gero l > r aldaketa
Erdi Aroan pairatu zuen. zelü. Ez du l > r aldaketa egin Erdi Aroan; beraz beranduagokoa da.
Aoristoa.
Aditz oina + *edin / *ezan erabiltzea aspektu burutua adierazteko. Adibidez, “ikus nezanean”
`ikusi nuenean´.
**TVTV: zergatik?
AEZ-erako Lakarrak proposatutako erro kanonikoa monosilaboa delako.
Nola sailka litezke erro ereduak bertako hitzen jatorriaren arabera? Zein da sail
garrantzitsuena euskara zaharrena aztertzeko?
Bisilaboak. Bi silaba irekiak dituztenak CVCV / CVCCV
Zergatik IE, austronesioan eta beste hainbatetan dira adarkatze bitarrak dialekto
banaketa diakroniakoan?
Edozein banaketa linguistikotan binarismoak hori markatzen duelako.
Ergatiboaren jatorria.
- “-k” < “*ga”? Lakarrak bizidunetako “-ga”-rekin lotu du.
- Leku atzizkian bizidunengan du jatorria. “aitaren-gan”. Hortik sortua, -ga horretatik.
Datiboaren jatorria.
Pl. E-Z -ér < *-ag-e-ri (Azkue 1923) / -ai, -ei < *-agi (Jakobsen-ek proposatu eta Mitxelenak
onartua).
Gaur egun -i < *nin (Lakarra 2008)
Euskal hotsen bilakabide orokorraz dakigunaren arabera, K.a-ko XVean ala K.o-ko
XV.ean ote diptongo gehiago? Zergatik eta nola?
K.o-go XV.mendean. Diptongoak modernoak dira eta gero eta diptongo gehiago daude. Aitzinan
diptongoak ekiditeko bideak zeuden eta hori zen joera.
Berregituraketa zuek-ekin.
“-zu” `kolektiboa´, `pluraltasuna´ adierazteko sartu zen zenbait gramatika-esparrutan,
deklinabide mugatu plurala sortu aurretik. “zuek” berria. Ingl. “you” = `zu´ + `zuek´.
eusk. “zu”sing. > “zuek”. Manterola (2015) zu+hek
Zergatik ez dugu **lulur (<lur), **lalats (<lats), ez *leleku (<leku) eta ez **lelehoi
(<lehoi)?
Ez dugulako horrelako erreduplikaziorik. d > l bilakaera bat izan zen, beraz forma guzti hauek
sakonean “d” bat zeukaten, ondoren “l” bihurtu zena. Erreduplikazioetan soilik “d” da posible, ez
“l”
sazon > sasoi, solaz > solas, zinhetsi > sinetsi: zer ateratzen da honetatik?
Hitz berean bi txistukari egon direnean apikariaren aldeko asimilazioa gertatu da. Sazon, solaz
eta zinhetsi zaharragoak dira. Kontsonante homorganikoak: asimilazio absolutua sahiesteko
joera apikariaren alde, euskara historikoan joera.