You are on page 1of 3

Euskal literaturaren historia bat.

Literaturaren letra

Historia eta literatura hizkuntza idatziarekin lotu izan da gehienetan, idazkeraren


bitartez baino ezin izan direlako oraintsura arte zaindu eta transmititu antzinateko
obra literarioak.

Erregistro idatziari begiratuz gero, euskarazko emaitzak berantiarrak izan direla esan
ohi da. XVI. Mendekoak ditugu gure lehenengo liburu argitaratuak.

Inprentaz emaniko liburuen kopuruari begiratuta, egia da hori, baina euskarak


historian zehar izan dituen oztopoak ikusita (isolamendu linguistikoa, hiztun kopuru
mugatua, goiko maila sozialetako eragileen berme falta…) nahiko indarra izan du aldi
historiko bakoitzean, ahal izan duen neurrian burua agertu eta aurrera egiteko.

Historiatutako garaietan, hasierako mendeetan, euskarazko agerpen idatziak


mugatuak eta apalak ziren. Gaur egun, euskal literatura normalizatu egin da, nolabait
eta ingururuko hizkuntzen eta kulturen literaturek dituzten antzeko arazoak bizi ditu.

Erdi Aroko gizartea eta kultura

Idatzitako edo inprimatutako literaturaz gain, gaur egun badakigu ahoz ere,
belaunaldiz belaunaldi, balio handiko eta edertasun handiko literatura gorde izan dela
munduko kultura guztietan.

Euskal Herrian indar handikoa izan da ahozko tradizioa eta euskararen estatusa
erakundeetatik eta goi mailetatik kanpo egon ohi zenez, gizakiaren esparru hurbil eta
intimoetara mugatu izan da mende luzez. XIX eta XX. Mendeko folklorista eta
etnografoen lanari esker, esparru horren ikerketak garapen handia izan zuen. Urteek
aurrera egin ahala ahozko literaturako genero batzuk agortuz joan baziren ere, beste
batzuk (kantugintzarekin eta bertsogintzarekin lotutakoak, behinik behin) garapen
interesgarriak izan dituzte gure inguruan.

Literaturaren artea

Gizartearen egoerak eraginda, euskal literatura luzaroan funtzio jakin batzuetarako


erabili da. Elizaren jardunarekin lotuta bizi izan da mende askotan, Trentoko
Kontzilioan, XVI. Mendearen amaieran, Kontraerreforma muntatu zneetik aurrera.

Eten barik izan dugu produkzio hari hau ia XX. Mendearen hasierara arte. Aldi historiko
batzuetan euskaldun batzuentzat haien hizkuntza idatziz-edo belarriz- jaotzeko aukera
bakarra izan da.

Beste batzuetan, euskara beste hizkuntza batzuen parekoa dela frogatzeko erabili izan
da literatura, eta gozamen literarioa bera baino garrantzitsuagoa izan da, XVIII.
Mendean, esaterako euskara horretarako gai zela adieraztea.
Literaturaren tresna

XIX. mendetik hasita, Erromantisizmoaren eraginez, literatur lanean adierazmen eta


sentimendua azpimarratu ziren, osagai ideologiko eta politiko markatu batekin
askotan: abertzaletasunak euskara eta euskal literatura adierazpen zehatzetarako
baliatu zituen. Joera horrek etengabeko garapena izan du XX. Mende osoan zehar.

Beste alde batetik, marxismoaren printzipioak nagusitu ziren aldietan, literaturaren


sarea gizartean balizko aldaketa sozialak eta politikoak eragiteko bitarteko gisa hartua
izan da.

Literaturaren artefaktua

XX. mendearen hasieran, abangoardiek ez zuten pisu handia izan euskal letretan,
munduko beste toki batzuetan bezala, Bestalde, mendeak aurrera egin ahala, gure
literaturak lan literarioaren eta lan artistikoaren autonomia aldarrikatzen zuten aldiak
ezagutu ditu.

Literaturaren enigma

Ibilbide osoaren ostean, azken urteotan, literaturatasuna bera ere zalantzan jarri da.
Literaturaren zeregina eta zentzua literaturaren beraren objektu nagusi bihurtu izan da
autore batzuentzat. Ezaugarri horiek gizartearen eta zibilizazioaren aldaketa handien
zantzuak dira.

Euskal literaturaren mugarriak historian zehar

Ariketak

1 Adierazi esaldi hauek egia ala gezurra diren.


-Literatura idatziz transmititzen da bakar-bakarrik.
-Euskal literaturak agerpen goiztiarra izan zuen, Erdi Aroan.
-Euskal literaturan abangoardien eragina ikaragarri handia izan zen. XX.
Mendearen hasieran.
-Marxismoaren eraginez, literatura gizartea aldatzeko erabili behar zela
uste zuten.

2. Egin ikerketa eta argitu hitz hauen esanahia.


-Kontraerreforma.

-Abertzaletasuna.

-Marxismoa.

3. Lotu bi zutabeetako kontzeptuak.

Erregistro idatzia Ahozko literatura


Etnografia Letra
Trentoko kontzilioa Literatura erlijiosoa.
Artelanaren autonomia XX. mendea.

4. Egizu gogoeta.

-Egoera berdinean al daude hizkuntza hedatuenak eta minorizatuak literaturari


dagokionez? Arrazoitu.

-Literatura egitea berez izan behar da xedea ala beste helburu bat betetzeko egin
behar da literatura?

You might also like