You are on page 1of 6

Baliabide literarioak .

Sarrera
Iturriak:
Literatura (LUR) http://www.euskara.euskadi.net/r59-
luredir/eu/contenidos/articulo/c1701/eu_d1701013/1701013.html

LIB taldea, Literatura terminoen hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008.


Pujante, David, Manual de retórica, Castalia, Madrid, 2003.

SARRERA

Hondorik ez duen osina da baliabide literarioena.


Definizioa, tradizioz, baliabideak balizko hizkera neutro, zero graduko batetik
aldendutako esapidetzat hartzen ziren, nahiz ikuspegi hori gainditzeko oinarri
teorikoak aspaldi ezarri ziren. Gaur egun,aldiz, diskurtso literarioaren baitan duten
egitekoaz edo funtzioaz aditu gehienen iritziz, baliabide literarioak funtsezkoak dira:
diskurtso literarioa ezaugarritzean ezinbestekoa da baliabide literarioak aintzat hartzea,
berez dagokio.

Halere, hizkuntza bizien hiztun gaitu guztiek noiznahi darabiltzate baliabide poetiko-
erretorikoak, beren espresabititateaz entzuleari eragiteko. Dumarsaisek bere Traite des
Tropes-en (1730) dioen bezala, "figura literario gehiago entzun daiteke baserritarren
azoka egun hakar batean, akademikoen arteko hamaika bileratan baino”.

Hizkuntz gaitasun gutxieneko bat duten hiztunek barra-barra sortu eta erabiltzen
dituzte baliabide literarioak. Hizkuntza (edozein hizkuntza) behiala baliabide literario
izandako esapide eta hitzez josia dago.

Hona hemen euskarazkoen lagin txiki-txiki bat :

• katatresi fosilduak : mendi-lepoa, aulkiaren hanka, sailburua, etab. ;


• metafora fosilduak : adarra jo, hausnartu, maitemina, Interneteko sarea, etab. ;
• hiperbole fosilduak: beldurrak akabatuta egon, pozez zoratuta, barrez lehertu,
etab. ;
• sinekdoke-metonimiak : zenbat buru, Ajuriaeneko Mahaiak esan du, Errealeko
bederatziak sartu du gola, etab. ;
• sinestesiak : negu gorria, kolore beroak, soinu gozoa, etab.

Hiztunok besteengan eragiteko erabili ohi dugu nagusiki hizkuntza, ez informazio-


truke hutserako, eta horregatik, hizkuntzaren sena guztiz galdurik ez duen hiztunari ez
zaizkio aski hizkuntzak kodeturik dituen esamolde orokor eta laua, eta etengabe
dihardu esamolde bakan-beteen hila.Hortik sortzen dira askotan taldeen jerga edo
hizkera berezituak, taldekoak elkar identifikatu eta kideko sentitzeko.

Hizkera arruntean ez ezik, literaturarekin zerikusirik ez duten hizkeretan ere eurrez


erabiltzen dira baliabide literarioak. Logika formalean eta matematikan salbu,
aurrerapen zientifiko gehienen oinarrian metaforak daude, eta beren aurkikuntzak
azaldu eta azaltzeko garaian hizkera literarioari heltzen diote zientzilariek ezinbestean :
zulo beltzak, gas sinpatikoak, antimateria, tximeleta-eragina, big-bang, etab.

Diskurtsu persuasiboan (erretorikoan) ere funtsezko egitekoa dute baliabide


literarioek. Are gehiago, erretorikak egin baitu, aspaldi egin ere, ustez poetikari
legokiokeen lana : baliabide literarioen biltze, aztertze eta sailkatze lana. Diskurtso
propagandistikoak, komertzialak, etab. etekin handia ateratzen die. Ikus, esaterako,
diskurtso parlamentarioaren adibide bat, non bozeramaile batek nazioarteko
politikaren gorabeherak deskribatzeko alegoria bat osatzen duen, zehazki, eskolako
jolastoki batean ikasleek bizi dituzten egoeren bidez.
http://www.youtube.com/watch?v=Njc4gxx8tKc&feature=endscreen&NR=1

Zer dira baliabide literarioak


Berez, elocutio izeneko Erretorikaren atalean kokaturiko baliabide sorta bat da.
Erretorika, Aristotelesek definitu zuen bezala, "persuasiorako behar den guztia
antolatzeko artea" da.

Hiru genero bereizten zituen Aristotelesek diskurtsu erretorikoan:


• judiziala, edo iraganeko kontuez diharduena (nor izan zen hiltzailea, nor zen
lur horien jabea) ;
• deliberatiboa, etorkizun diren kontuez diharduena (gerran hasiko gara
Espartarekin, zertan erabiliko ditugu diruok); eta
• epidiktikoa, aurreko biak ez bezala ondorio praktiko larririk gabea, norbait
laudatu edo irainduz hizlari batek jendaurrean egiten zuen diskurtsua,esaterako.

Edozein zelarik ere jardunaren generoa, begiratu beharreko arau batzuk eskaintzen
zizkion erretorikak hizlariari, jarduna bere osoan hartzen zuten arauak, hain zuzen ere.

Erretorikak, beraz, hainbat une edo zati bereizten zituen, hemen latinezko izenez
emango ditugunak, hala baita usadioa (hizlariaren gaitasuntzat ere har litezke, nondik
kontsideratzen den, edo jardun erretorikoan egin beharreko urrats moduan) :
• Inventio. Edo argudio egokiak, geure ikuspegia sinesgarri egingo dutenak, bilatzea.
• Dispositio. Edo argudio ustez egoki horiek hurrenkera egokian paratzea.
• Elocutio. Edo berez egoki behar duten argudioei adierazpide egokia asmatzea,
hartara argudiok indartsuago izan daitezen .
• Memoria. Edo argudioak beren hurrenkeran eta beren formulazio egoki horretan
gogoan tinko atxikitzea.
• Pronuntiatio (edo actio). Edo hain kontu handiz landu den hori guztia ahots,
gorputz-itxura, jarrera eta keinu-imintzio egokiz esatea.

Azken bi atalak, memoria eta actio direlakoak, ahozko diskurtsuari soilik dagozkio,
ahozkoak baitziren Aristotelesen garaian diskurtsurik gehienak; idatziaren
laguntzarekin eginak, haina ahoz esatekoak. Lehen hirurak, herriz, edozein diskurtsuri
dagozkio, ahozkoari zein idatziari.

Bost egiteko horietako bat, hirugarrena, elocutio delakoan dago, hain zuzen
ere, baliabide literarioen tokia jardun erretorikoaren osotasunean. Erretorikaren
urrezko aroan, zegokion toki horretan, ondo soka motzean, eutsi zitzaion ornatus
delakoari, esapideen edergintzari. Alderantziz ere esan daiteke : ornatus-i hortxe, bere
lekuan eta soka motzean eutsi zitzaion bitartean, urrezko aroa bizi izan zuen
erretorikak. Gero, berriz, bost egiteko erretorikootan bat baino ez zena, elocutio-a
alegia, erretorikaren egiteko antonomasikoa, ia bakarra, bilakatu zen. Xederako tresna
izatetik xede izatera pasa zen elocutio-a, apaingarri (ornatus) hutsa. Elocutio-aren
gehiegizko hazkunde horretan bilatu behar da, hain zuzen, erretorikaren ospe txarraren
eta gainbeheraren arrazoia. Bilakaera hori, berriz, estuki lotuta dago sistema
politikoarekin. Hiritarren hitza aintzat hartzen ez den garaian, erretorikak galdu egiten
du jatorrian zuen alde praktikoa, eskola-jardun antzu bilakatzen delarik.

Gauzak horrela, erretorikaren eta poetikaren bilgune ere bada elocutio-a. Erretorikatik
hartu ditu poetikak baliabide literarioen teoria, azterketa eta saikapena. Urtetan,
mendetan zehar, adierazkortasun erretorikoaren mekanismoak aztertzea eta sailkatzea
izan baita erretorikaren egitekorik behinena. Poetika klasikoak ez zuen erretorikak
elocutio-ren esparruan egindako lan eskerga hori jaso eta bereganatu baizik.

Hizkera figuratua
Erretorikan, elocutio-aren alderdietako bat baizik ez da ornatus edo edergintza.
Baina testu literarioetan ere bada ornatus edo edergailurik. Usadioz, sermo ornatus,
diskurtsu edertua, deitu izan zaio, hain zuzen ere, testu literarioari, sermo vulgaris edo
diskurtsu arruntetik bereizteko. Hizkera arruntaren kodeatik edergailuz urrundutako
hizkeratzat jotzen zen, beraz, hizkera literarioa. Errusiar formalismoa ikuspegi horren
kontrako ahalegintzat uler daiteke, neurri handi batean. Errusiar formalisten ustez,
hizkera literarioan bertan bilatu behar dira literaturtasunaren klabeak.

Edozein delarik ere ikuspegia, gauza batean denok bat datoz : baliabide literarioak
dira diskurtsuaren edergintzarako tresnarik behinenak. Baliabideok, ordea,
hizkera arruntean eta literarioan, bietan erabiltzen direnez, baliabide literarioen
"dentsitatea" aipatu izan du zenbaitek, hizkera arrunta eta literarioa bereizteko
irizpidetzat.

Esapide arruntetik urrundutako esapide moduan ulertu izan dira maizenik baliabide
literarioak. Todorovek dioenez, adibidez, gardentasunik eza da esapidea baliabide
literario bihurtzen duena. Gardentasunik ez horrek, esanahia estaltzen baitu,
diskurtsuan bertan jarrarazten dio hartzaileari arreta. Todoroven ustez, gardentasunik
ez horrek definitzen du diskurtsu literarioa. Besteak beste, xede jakin bat duelako
gardentasunik ezak diskurtsu literarioan: diskurtsua bera jarriz lehen planoan,
erreferente imaginario bat sortzea.

Baliabide literarioek desautomatizatu egiten dute diskurtsua, hitzez hitz esaten denaren
eta esan nahi denaren arteko distantzia bat sortuz. Distantzia, berriro ere, baina ez
kode baten (literarioaren) eta balizko beste baten (arruntaren, zero graduko baten)
arteko distantzia, diskurtsu literarioaren beraren baitako distantzia baizik.

Edergintzak hartaraturik, diskurtsuaren forman kateaturik geratzen da, beraz,


hartzailea. Jakobsonek aipatzen duen hizkuntzaren "funtzio poetikoa" ere ildo
horretatik doa, eta baita Mukarovskiren "funtzio estetikoa" ere.

Gaur egungo ikuspegia

Egiteko erretorikoa alderdi bakar batera, elocutio-ra, mugatu izanak ekarri zion
erretorikari XX mendera arte iraun dion izen txarra. XX. mendearen erdialdekoak dira
erretorika onbideratzeko saiorik aipagarrienak . Bitxia badirudi ere, filosofia analitikoan
jardundako izenak dira, nagusiki, erretorikaren biziberritzearen lehen ikerlariak.
Filosofiaren esparrutik, Perelman eta bere Traite de lArgumentation (1958,
Olbrecht-Tytecarekin lankidetzan) da esanguratsuena. Aurrerago, berriz, Mi
taldearen Rhetorique Generale-a (1970). Persuasioaren teoria ere, psikologia sozialaren
esparruan, Aristotelesen erretorika bere osotasunean berreskuratzeko saiotzat dute
ikerlerik puntakoenek. Horrekin bateratsu, eta filosofia analitikotik bertatik abiatuta,
Wittgensteinek hizkuntza jolasak, Austinek hizketa ekintzak (1962), Gricek solasaren
lankidetza-printzipioa aipatzen dituzte, orohar pragmatikatzat har dezakegun ildotik,
testuari adinako garrantzia ematen diotelarik testuinguruari.

Urruntzearen ikuspegia gainditzeko eta testuingurua testuaren pare jartzeko bi joera


horiekin batera, beste iker-lerro garrantzitsu bat aipatu behar da, XX. mendean sortu
eta garatua hau ere : ahozkotasunaren ikerleena. Aristotelesek diskurtsu ahozkoa
zuen gogoan, esan bezala, bere Erretorika idazterakoan, eta ahozko diskurtsua izan da,
mendetan zehar, diskurtso nagusia. Inprentarekin hasten da diskurtso idatzia
nagusitzen, eta Ilustrazioarekin egiten da nagusitasun hori erabateko. XX. mendeak,
berriz, adituek "ahozkotasun sekundarioa" deitzen duten bolada ekarri digu, ahozkoak
baitira gaur egungo hedabiderik nagusiak : telefonoa, irratia eta telebista. Ez sinesteko
modukoa da hedabideok gaurko gizartean duten eragina. Bestetak beste, ahozko
diskurtsua eta diskurtsu idatzia guztiz elkarren bestelakoak direla erakutsi digute.
Eskola bide da horretaz jabetu ez den erakunde bakarra, XIX. mendeari dagozkion
eskemetan kateaturik baitirau, idatziari "eta, dena esatera, hizkuntza idatziaren alderdi
teorikodeskriptiboari soilik" ematen diolarik lehentasuna.

Ahozko diskurtsua diskurtsu berezia dela eta bere irizpide propioak behar dituela,
Milman Parryk aldarrikatu zuen lehendabizi, Homeroren obrak aztertzean (1928tik
aurrera). Haren seme Adamek argitaratu zituen Adamen obrak, 1971n. Lord,
Havelook, Zumthor dira, besteak beste, ahozkotasunaren aditurik aipagarrienak.
Ahozkotasunaren dinamika propioaren ezaugarriak, berriz, W.J. Ong-ek formulatu
ditu inork ez bezala. Gaur egungo ikerlarietan, Ruth Finnegan aipa liteke, bere
ikuspegi zorrotz eta kritikoarengatik, asko eta asko dira, baina, ahozkotasuna
ikergaitzat darabilten adituak.

Baliabide literarioei dagokienez, ahozko diskurtsuak eta diskurtsu idatziak baliabide


ber-berak erabiltzen dituzte. Erabileran bilatu beharra dago ahozko diskurtsuaren
berezitasuna. Sintaxia ere ber-bera erabiltzen dute, bistan denez, bi diskurtsuek, baina
ez dago berez bat bakarra den sintaxi hori modu berean erabiltzerik ahozkoan eta
idatzian. Baliabide literarioei dagokienez, bada beste alde bat, beharbada
funtsezkoagoa, diskurtsu idatziaren eta ahozkoaren artean: batean eta bestean
testuinguruak jokatzen duen funtzioa. Ahozko diskurtsuak testuinguruan eta
testuingurutik sortzen ditu baliabide asko eta asko ("testuinguru" bere adierarik
zabalenean harturik, inguru-testu eta inguru-egoera barne direla). Mutur-muturrean,
ahozko diskurtsu bat-batekoa genuke, bertsolariena, esate baterako, non
testuinguruaren eta "batez ere" inguru-egoeraren, performancearen beraren
elementuak guztiz zentralak bilakatzen diren, testua ere haraxe egokitzen baita beti.

Baliabideen sailkapenak
Hamaika saio egin izan da baliabide literarioak sailkatzeko. Egiazki, baliabideak
sailkatu beste ezer ez du erretorikak bolada luze batean egin.

Historian zehar egin izan diren sailkapenei begiratuz gero, berriz, berrehundik gora
baliabide katalogatu izan dira. Gure egunetan, Lausbergen sailkapena da, dudarik gabe,
denetan osoena, eta aitortu behar da ikuspegiz zerrendatze mekanikoa baino dezentez
areago dela Lausbergek eskaintzen duena (Heinrich Lausberg, 1960, Manual de
Retorica Literaria).

Ez alferrik, ordea. Ustez diren guzti-guztiak ustez katalogatu orduko, berriak agertzen
baitira, Bousoñok eta ederki erakutsi duten bezala. Azken batean, katalogatutako
prozeduraren kontrako etengabeko borroka da literatura, atsedenik ez duen jarrera.

Baliabide bat figura edo tropo den; semantikoa den edo sintaktikoa, pentsamenduzkoa
zein dikziozkoa... zer baliatzen digu irizpide formaletan oinarritutako baliabideen
sailkapenak? Litekeen doituena izanik ere, egia esan, ezer gutxi. (Laburtua)

Alegia, baliabide literarioen sailkapenek eta taxonomiek duten balioa dute, ez gehiago
ez gutxiago. Erabili izan diren estrategien erakusketa dira, baina etengabe sortzen dira
baliabide berriak. Horrek ez du esan nahi baliorik ez dutenik. Hala ere, bai poetikak bai
erretorikak hortik goragoko kontuetan jartzen dute gaur egun arreta. Nomenklatura
klasikoa baliagarria da oraindik ere, baina ez dago maila deskriptiboan geratzerik.
Baliabide bakoitzari izen bat jarri eta izen hori sailkapenean dagokion tokian kokatzea
baino areago, a) gauzak soiltzera eta b) mekanismoak azaltzera, argitzera jotzen dute
aditu gehienek.

Soiltzeko joera horren barruan, aipagarria da MI Taldearen lana. "Funtzio


erretorikoa" deitzen diote funtzio poetiko edo estetikoari. Funtzio erretoriko hori,
beti ere, hizlari edo poetaren intentzioaren araberakoa da, intentzio horrek erabakitzen
baititu hizkuntzaren elementuak oro, testuaren eta haren erreferentearen arteko
harremanak barne, hartzailearen arreta testura bideratzen duelarik, Jakobsonenean
bezala.

Ornatus-a, beraz, ez da diskurtsuari kanpotik ezartzen zaion edergarri edo apainduria.


Aitzitik, hizkuntza kodearen beraren bestelakotzea da ornatus-a. Ornatus-aren bidez
hartzen du testuak bere literaturtasuna, bere gradu artistikoa. Gauzatu, berriz,
eraldaketa linguistikoaren bidez eraldatzen da ornatus-a. Eraldaketa horietako
bakoitzari "metabole", baliabide, esaten diote eta bai figurak eta bai tropoak, bi-biak
izendatzeko darabilte "metabole" hitza. Hemen darabilgun "baliabide"-aren parekotzat
jo dezakegu, beraz.

Metabole edo baliabideok erabiliz aktibatzen da hizkuntzaren funtzio poetikoa.


Baliabideak, beraz, balizko kode batetiko esapideetatik urrundutako esapideak gabe,
hizkuntzaren funtzio poetikoa (edo erretorikoa, edo estetikoa, edo literarioa)
aktibatzeko mekanismoak dira.

Literatura ez da baliabide literarioz "idazten" . Baliabide literarioak, aitzitik, hizkuntzak


bere funtzio artistikoa aktibatzeko baliatzen dituen prozedura eta mekanismoak
izendatzeko, sailkatzeko eta ordenatzeko moduak baino ez dira.

Gauzak horrela, MI taldekoen ekarpenik interesgarriena zera da: baliabideen sailkapena


itxuragabe luzatu eta korapilatu ordez, baliabideen oinarrizko mekanismoak bilatu eta
aurkitu izana. Erretorika klasikoan tropo eta figura bereizten baziren, MI taldekoek ere
bereizketa hori egiten dute oroz lehenik : hitz eta hitza baino txikiagoko unitateetan
daragiten baliabideak, batetik, eta, bestetik, berriz, perpaus eta perpausa baino
handiagoko unitateetan daragitenak. Bereizketa horrekin batera, honako beste hau ere
egiten dute : adierazlearen mailako baliabideak eta adieraziaren mailakoak (dikziozkoak
eta pentsamentuzkoak, terminologia klasikoan). (laburtua)

Ornatus-ari dagozkion mekanismoak aktibatzeko, berriz, eta hauxe da interesgarriena,


hiru modu baino ez dago, MI taldekoen arabera : eranstea, kentzea eta aldatzea.
Erantsiz, kenduz edota aldatuz sortzen dira baliabide (metabole) guzti-guztiak.
Batzuetan, ordea, erantsi eta kendu, bi-biak egiten dira. Baliabideak, beraz, honako
operazio gramatikalon bidez sortuak dira :1. Erantsiz 2. Kenduz 3. Erantsi-kenduz 4.
aldatuz.

Lehen hiru sailekoei "funtsezko operazio" esaten diete MI taldekoek. Laugarrenekoari,


berriz, "trukeko operazio". Kontuak kontu, ohiko sailkapenetan oinarrizko mekanismo
bateratu eta soil batzuk aurkitu izana da, dudarik gabe, MI taldekoen meriturik eta
ekarpenik handiena.

b. Perelmanek, diskurtsuan betetzen duten funtzioaren arabera sailkatzen ditu


baliabideak. Egia da diskurtsu erretoriko persuasiboaz ari dela, baina ez da gutxiago
egia jartzen dituen adibide gehienak literatura klasikotik jartzen dituela, eta ez
erretorikatik. Itxuragabe laburbilduz, honako hiru funtziook aitortzen dizkie
Perelmanek baliabide literarioei :
1. Presentzia (objekto, ekintza, argudioren baten presentzia) areagotzea.
2. Hautaketa (objekto bat gure argudiabideari dagokion ikuspegitik aurkeztea).
3. Bategitea (hartzailearen atxikimendu zuzen-zuzen bilatzen duen baliabidea)

Diskurtsuaren azalpen-atalean dira funtziook ohikoen. Diskurtsuak estrategia


erretoriko nagusi bat du, eta haren zerbitzurako dihardute baliabideok.

Funtziook ez dira elkarren guztiz ukatzaile. Baliabide gehienek hiruretarik dute apur
bat. Kontua da baliabide bakoitzean zein funtzio nagusitzen den.
• Galdera erretorikoan, adibidez, bategiteko funtzioa litzateke nabarmenena,
nahiz bategite horren bidez dena delako objektuaren presentzia areagotzen den
bidenabar.
• Hiperbolean, berriz, presentzia areagotzea da oroz lehenik xede, baina,
hartzailea bere kontuak ateratzera behartzen denez, bategiteko ere bada.
• Metonimiaren alorreko baliabideak, berriz, objektuen ikuspegi jakin bat
hautatzeko baliabide dira, batez ere. Baina ezin uka daiteke ikuspegi jakin hori
hautatzean hartzaileak gurekin bat egin dezan bilatzen dela, eta hizlariari edo idazleari
komeni zaion ikuspegi horren presentzia areagotu nahi dela, objektuaren ikuspegi hori
isolatuz eta bizi-bizi aurkeztuz.

You might also like