You are on page 1of 4

Alberdi, Andres: Oinarrizko gramatika.

Elkar

TESTUAREN KOHERENTZIA ingurune fisiko batean

Komunikazio-ekintza

Testua ingurune sozial batean

egokitasuna (Testuingurua)

Testu- mailako arauekin koherentzia ( Ideiak,egitura, ordena..

Hizkuntza-gertaera kohesioa ( lotura sintaktikoari)

zuzentasuna

Hizkuntza mailako arauekin aurkezpena: testua txukun aurkeztu

estilistika: testua edertzea

1.5 TESTUAREN KOHERENTZIA

Testuaren koherentziaz ari bagara, testuaren koherentzi semantikoaru buruz ari gara ( mamiari buruz) : testuko
ideien eta informazioaren ordenari, progresioari, egituratzeari, harira etortzeari eta abarrei buruz, hain zuzen.

Testuaren koherentziak honako hiru sostengu ditu:

1. GAIA eta informazoaren kantitatea eta kalitatea


2. Gaiaren progresioa: tema / errema

paragrafoa

3. Egitura: ( hau da, zer testu mota erabili)

1.5.1 GAIA

Edozein testuaren bizkarrezurra da, hariarena egiten du.

1
1- Adib: Inolako ardurarik gabe hitz egiten du. Etorri behar zutenak garaiz iritsi
ziren hara. Kutsadura eskualde guztietara zabaldu da.

( hau ez da testu bat: ideiak ez dute zerikusirik ezta loturarik haien artean, azken batean ez dakigu zeri
buruz ari den.)

2- Adib: Herenegun Filipinetan hiladako boxealariak saioa gelditzeko eskatu zuen

Herenegun Filipinetan hildako Marvin Corpuz boxealari gazteak saioa gelditzeko eskatu zuen , baina bere
laguntzaileek ez zioten kasurik egin. Bertako komunikabideek diotenez, zenbait jarraitzailek ikusi zuten
boxealaria bere laguntzaileei saioa gelditzeko keinuak egiten. Laguntzaileek, jendearen oihuak entzun ondoren,
jarraitzea erabaki zuen. Buruan jasotako kolpeengatik hil zen Corpuz: Alan LLaneta boxealariak kolpe gogorrak
eman zizikion hamargarren eta azken asaltoan. Handik ordu batzuetara konortea galdu zuen eta ez zen bere
onera etorri. Marvin Corpuz 1979. urtetik hona hildako 20. boxealari filipinarra da. Azken astean bi hil dira
Filipinetan.

( testuari garbi ikusten zaio koherentzia semantikoa, esanahi duena logika bat jarraitzen du. Gai beraren
biran ari da. : boxeolari baten heriotzaz ari da, boxeo-borrokaldiaren ideia globalaren inguruan,
horretarako erreferentzi hauek guztiak: boxeolari, saio, laguntzaileak, jarraitzaileak, beste boxealaria,
jendearen oihuak, kolpeak, hamargarren asaltoa….

GAIA GARBI BADAUKAGU, ERRAZAGO ASMATZEN DA INFORMAZIOAREN KANTITATEAN ETA


INFORMAZIOAREN KALITATEA.

1.5.1.1 Informazio kantitatea

Honako galdera hauek izan behar dira kontuan: zer ideia d(ir)a nagusia(k)? Zein datoz harira?
Informazio-gehiegikeriakrik ( errepikapenak, alferrikako datuak,...) ba ote?. Testuingurua (
komunikazioa-asmoa), hartzailearen ezaugarriak,.....) kontuan hartu ala da?....

1.5.1.2 Informazio-kalitatea

Honako galdera hauek izan behar dira kontuan: Ideiak argi eta modu ulergarrian al daude emanda?
ordenean, progresioan eta osorik al daude garatua? Zaindu al da erabilitako hitz, adibide, datu eta
abarren egokitasuna?

1.5.2 GAIAREN PROGRESIOA ( testuko ideien ordena)

Testuan informazio garrantzizkoa eta beharrezkoak daude alde batetik, eta bigarren mailakoak, bestetik.
Bereizi egin behar dira bi informazio mota horiek eta ondo egituratu nahastu gabe:

Bi prozedura nagusi daude gaiaren progresioa bideratzeko:

a) tema / erremaren jokoa


b) paragrafoa.

1.5.2.1. Tema / errema

Testuak informazio berria testuaren batasuna mantenduz eman behar du, eta aldi berean, gaiari lotuz.
Jadanik ezaguna den informazioaren (mintzagai edo tema informazio zaharra, informazio markoa) eta berritzat
jotzen den denaren ( iruzkin edo errema , inf. berria) arteko oreka gorde behar da progresio horretan .

Ikus adibideak:
2
(1)“ Bazen behin Getarian ontzi gorri eder bat: Izaskungo Ama zuen izena, 17
gizon zebiltzan bertan, eta egunero etortzen zen portura. Egun batean,
ordea, ez zen hala gertatu…”

Lehelengo esaldiko tema ( mintzagaia) denontzat ezaguna den ipuinak hasteko formula da: “
bazen behin”, eta beste guztia, “ Getarian ontzi eder bat,( iruzkina da, informazio berria) ;
bigarren esaldian 1. perpausean iruzkina zena mintzagai da jada, eta, horretara, informazio berri
gehiago sartzeko moduan gaude: Izaskungo ama zuela izena, 17 gizon zebiltzala, egunero etortzen
zela portura… Hirugarren perpausean, aurreko guztia da informazio ezaguna ( mintzagaia), eta
iruzkina ( informazio berria : “ egun batean, ordea, ez zen hala gertatu

(2) “ Mende hasieran estatu europarren artean zegoen lehiak leherrarazi zuen
lehen Mundu Gerra. Lehia horren arrazoiak asko ziren: kapitalismoaren
garapena, irrika kolonialuistak, hainbat talde etnikoz osatutako estatuetako
liskarrak, armagintza-lasterketa,etab.

Franzisko Fernando artxidukea hiltzea izan zen egoera zail hura leherrarazi
zuen txinparta…”

Lehelengo esaldia, hasiera delako, informazio berria gertatzen da ( iruzkina,errema). Lehiaren gaia
da hor ideia nagusia . Lehiaren gai hori (“Lehia Horren,..”) berriz ageri da bigarren esaldian, baina
oraingoan informazio ezagun delarik ( mintzagaia, tema), iruzkina, horretan, lehiaren arrazoiak
baita. Hirugarren esaldian, berriro ere, lehiaren gaia gertatzen da mintzagai ( egoera zail hura
sintagmak adierazten duenez), eta hilketarena, iruzkina.

TEMA / ERREMA ( edo mintzagai / iruzkin) BIKOTEAK ADIERAZTEN DUEN


PROGRESIOAREN KATEAKETA ONDO ZAINDUZ GERO, ALFERRIKAKO
ERREPIKAPENAK ASKO SAIHESTEAZ GAINERA, TESTUAREN ORDENA
LOGIKOARENTZAT OSO GARRANTZITSUA DA.

1.5.2.2. Paragrafoa

Idatzietan, progresio logikoa bideratzeko, testuaren eta esaldiaren artean dagoen unitatea
da.

Arau nagusi batzuk daude paragrafok egoki antolatzeko:

1. Paragrafo bakoitza ideia nagusi baten emailea da. Testuko gai nagusia garatzen du ,
bateragilea eta bakarra ahal bada, eta beste paragrafoek garatzen dituztenetik ezberdina.

Nolanahi ere, aipatutako ideia horren biran, bigarren mailako ideien ordena ere antzeman
eta zaindu beharra dago bertan ( ñabardurak, azalpenak, zehaztapenak, adibideak,...)

2. Paragrafoko ideiak ordenatzeko, irizpide batzuei jarraitzen zaie.Aukerak asko izan arren
paragrafo bakoitzean, halako egitura konstante batzuk aurki daitezke. hauek dira
ohikoenak:
a) Autoreak ideia nagusia paragrafoaren hasieran jartzen du batzuetan; ondoren
datoz azalpenak, zehaztapenak, adibideak…
b) Beste batzuetan, bukaeran doa; izan ere, inoiz zehaztasunak aurrez ematea
komeni da, ideia nagusia formulatzen erraza ez delako edota nahi den bezala
intrerpretatzea zaila gerta litekeelako.

3
Alditan, ordea, ideia nagusia atzera eramateko arrazoia interesa eta suspentsea sortzea
litzateke. Bertsolarien kasua, nobela beltzetan ,...

ADIB: Zer dira mikrobioak?

Airean, lurrean, gizakienetan, animalietan eta landareetan bizi diren izaki


miniñoak dira. Mikroskopioz bakarrik ikus daitezke. hain zuzen ere, XVII.
mendean mikroskopioa asmatu zen arte ez zen mikrobiorik ezagutzen.

Mikrobioak oso bizkor ugaltzen dira. Adibidez, mikrobio gutxi batzuk ordu
batzuetan esnetan utzita, milioika mikrobio izan arte ugal daitezke.

Alkoholak erreflexuak moteldu egiten dizkigu eta baldartu egiten gaitu. Asko edanez
gero, zelulen desagertzea eragin lezake, eta baita izaera-aldaketak ere ( nagikeria,
nahigabea, oldarkortasuna, eta bortxakeria). Oroimena gutxitu egiten da. Ez ahaztu,
beraz, nahiz eta gutxi edan, alkoholak nerbio-sisteman kalteak eragiten ditu.

3. Paragrafoak eta paragrafo barruko ideiak lotzeko egitura aproposak daude ( antolatzailek, lokailuak batik bat

a) ideiak eransteko: horiez gain, hori ez ezik, baita...ere, ez ahaztu, era beran, Bigarrenik,...
b) Ideiak zabaltzeko : gainera; bestalde, -ekin jarraitzeko; -(r)i dagokionez; …
c) Zergatia adierazteko: ---eta, horrexegatik, -(e)lako, hau dela eta,...
d) Ideiak kontrajartzeko: halere, baina, ordea,...
e) Etsenplua emateko: adibidez, esate baterako, hala nola,...
f) denbora adierazteko:
g) Eta abar.

You might also like